Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

232/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 623
  • Xedapen-zk.: 232
  • Xedapen-data: 2007/12/18
  • Argitaratze-data: 2008/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azken urteotan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hainbat ekimen garatu ditu, eskaintzen dituen zerbitzu publikoetan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak (aurrerantzean, EIT bitartekoak) ezartze aldera.

Esperientziak erakutsi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioan, EIT bitartekoen erabilerari arau-esparru bakarra aplikatu behar zaio. Era horretan, batetik herritarrek legedian onartuta dituzten eskubideak baliatu ahal izango dituztela bermatuko da eta, bestetik, Herri Administrazioko organo nahiz langileek ordenamendu juridikoaren arabera ezarri zaizkien betebeharrak konplitu ahal izango dituzte berme osoz.

Alde horretatik, Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak ezartzen duenez, herri-administrazioekin bitarteko elektronikoz harremanak izatea herritarren eskubidea da, bai eta administrazioen betebehar korrelatiboa ere. Hala, lege horrek, gutxieneko hauek jorratzen ditu: elkarreragingarritasuna, komunikazio elektronikoen bermeak, herritarrek eskura dituzten zerbitzuak, komunikazio elektronikoen kontserbazioa¿

Bestalde, administrazioaren jardueran EIT bitartekoak erabiltzeko, beharrezkoa da teknologia eta berme juridikoen arteko koordinazio egokia. Horrela, teknika modernoenak ezartzearekin batera administrazio-prozeduraren berezko bermeak zainduko dira.

Dekretu honen onarpena ekarri duen prozesuan ahalegina egin da administrazio elektronikoa abian jartzeko azpiegitura tekniko komunaren diseinua garatu eta onartzeko. Hartara, eta aipatutako ildoari jarraiki, honako alderdi hauek batzea lortu da: teknologia aurreratuenak, teletramitazio eta zerbitzu telematikoen azpiegituren arrazionalizazioa, bai eta herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako administrazio elektronikoaren oinarri orokor, eskubide eta bermeekiko begirunea ere.

Dekretu honen onartuz, administrazio elektronikoaren garapen eraginkorrari erabateko babesa ematen zaio, inoiz ez bezala bultzatzen baita administrazioaren jardueran eta, bereziki, administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan bitarteko telematikoak erabiltzea. Dekretuaren azken xedea administrazio elektronikoa zabaltzea da, eta horretarako, aldi baterako helburuak ezartzen ditu.

  1. kapituluan EIT bitartekoak erabiltzeko legezko eskubideen erregulazioa administrazio-prozeduren esparrura mugatzen da, jakinik hori dela ohiko bidea administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan, eta bide horretan egiten direla eskaera zorrotzenak, herri-administrazioak bere jardueran bete behar dituen bermeei dagokienez.

    Dekretuaren asmoa integratzailea da; hortaz, bere aplikazio-eremuan pertsonifikazio era desberdinetako entitate publikoak sartzen dira, betiere euren jardueretan zuzenbide publikoaz baliatzen badira.

    Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratu eta berezko legediaren arabera arautuko dira honako hauek: Justizia Administrazioaren jurisdikzio-ordenetako berezko jarduerak eta prozedurak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko polizia-kidegoen segurtasun-jarduera.

  2. kapituluan EIT bitartekoen erabileran bete beharreko printzipio informatzaileak eta bermeak jasotzen dira; alde horretatik, honako printzipio hauek sustatzen dira: diskriminatzailea ez izatea, doakoa eta boluntarioa izatea eta datu-pertsonalak babestea. Horrekin batera, EIT bitartekoen erabileran ohikotzat jotzen diren oinarrizko bost bermeak zehazten dira; berme horiek EIT bitartekoak prozeduretan aplikatzeari buruzko arau sektorialetan jaso izan dira.

    Hortaz, dekretu honetan zehaztasunez jasotzen dira EIT bitartekoen bidez tratatutako agirien eta informazioaren bermeak: egiazkotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa; bermeok betetzeko tresnak finkatzen dira, gainera, bai eta Administrazioak horiek zaintzeko erabili beharko dituen mekanismo eta tresnak ere. Azkenik, antolakuntza-neurri korrelatiboak ezartzen dira, berme horien eraginkortasuna ziurtatzeko.

    Bestalde, hizkuntza-erregimenaren inguruko aipamen zehatza dago. Alde horretatik, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legean aurreikusitakoa garatzen du dekretuak. Horretarako, izapidetze telematikoan erabiliko diren aplikazio informatikoak diseinatzeko fasean bermatu egingo da espedienteen izapidetzea eta jakinarazpenak eta ziurtagiriak interesdunak hautatutako hizkuntzan egin ahal izango direla. Era berean, aipatu egiten da aplikazio informatikoek aukera emango dutela hautatutako hizkuntza aldatzeko, espedientearen izapidetzearen edozein momentutan.

  3. kapituluan aipatzen denez, sinadura elektroniko aitortua administrazioaren nahiz herritarren jardueren egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko duen tresna da.

    Eskuragarritasuna eta kontserbazioa bermatzeko, interesdunei aukera emango zaie espedientea osatzen duten agiri elektronikoak eta informazioa ikusi eta, egiazkoak eta zuzenak direla ziurtatzen duten elementuekin batera, deskargatzeko.

    Araua den aldetik, dekretuak eskuragarritasuna bermatzeko tresna espezifikoak zehazten ditu eta, alde horretatik, hainbat egoera jasotzen ditu, bai eta horrelako bakoitzari dagokion berezko irtenbidea eskaini ere.

    Era berean, kontserbazioa bermatzeko, administrazioak euskarri elektronikoko administrazio-espediente bat osatzen duten agiri elektronikoak eta informazioa gorde beharra dauka, agirien eta informazioaren egiazkotasuna eta osotasuna noiznahi ziurtatu dezaketen elementuekin batera.

    Azkenik, konfidentzialtasun-bermea betetzeko oro har aplikatu beharreko neurri zehatzak finkatzen dira: alde horretatik, baimendutako pertsonei mugak ezarriko zaizkie informazio-sistemak eta horietan dauden datuak erabiltzeko, eta Internet bidez egindako komunikazioetan transmisio zifratua ezarriko da. Nolanahi ere, beharrezkoa izan daiteke prozedura jakin batzuetan berariazko bermeak aplikatzea, prozedura horiek arautzean zehaztuko direnak.

  1. kapituluan adierazten denez, sinadura elektroniko aitortua, oro har, administrazioaren eta herritarren jardueren egiazkotasuna eta osotasuna bermatzen duen tresna da, bigarren xedapen gehigarrian jasotzen diren kasuak gorabehera; kapitulu horretan, gainera, sinadura elektronikoa erabiltzeko baldintza gehigarriak ezartzen dira, hain zuzen EIT bitartekoak erabiliz izapidetzen diren administrazio-prozeduretan aplikatu beharrekoak. Hala egiten da, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeko 4. artikuluan ezarritakoa garatzeko.

    Kapitulu horretan, halaber, Nortasun Agiri Nazional Elektronikoaren eraginkortasuna aitortzen da, Nortasun Agirian dauden sinadura elektronikoko tresnez sinatutako agirien osotasuna eta sinatzailearen identitatea egiaztatzeko.

    Prozedurak izapidetzean, teknologia aurreratuenak erabiliz jarduerak automatizatu egiten dira, orain arte ez bezala funtzionarioek edo agintari eskudunek parte hartzea saihesten baita. Dekretua garai berrietara egokitzen da aurreikuspen garrantzitsu bat eginda: sinadura elektronikoaren sorrera automatizatua. Alde horretatik, ezinbestekoa da sinadura hori sortzeko betekizunak ezartzea eta aplikatzeko behar diren egitatezko baldintzak zehaztea.

  1. kapitulua osatzeko, honako hauek aipatzen dira: dekretuaren aplikazio-eremua osatzen duten entitateen zerbitzuko administrazio-organoen eta langileen ziurtagirien edukia, ziurtagiri elektronikoak emateko, erabiltzeko eta ezeztatzeko erregimena eta dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitateek herritarrentzako ziurtagiri elektronikoak emateko prozesuan nola hartuko duten parte zehazten duen erregimena.

  2. kapitulua jakinarazpenak bitarteko telematikoen bidez egiteari buruzkoa da, eta herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 27. eta 28. artikuluetan aurreikusitako betekizunak jasotzeaz gain, Jakinarazpen Zerbitzu Horizontalaren ezaugarri behinenak garatu eta zerbitzu horren oinarrian dauden bermeak zehazten ditu.

  3. kapitulua ziurtagiri telematikoez eta datuak bitarteko telematikoz transmititzeaz aritzen da. Alde horretatik, kapitulu honetan administrazio elektronikoaren oinarrietako bat gauzatzen da eta dagoeneko herri-administrazioen esku dauden agiriak berriro ez aurkezteko eskubidea zehazten da, hala baitago jasota herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.1.b) artikuluan. Agiri horiek aurkeztu beharrean, datuen transmisioa erabiliko da, betiere interesdunak horretarako baimena ematen badu, salbu eta datuak babesteko legediak baimenaren beharrik ez dagoela ezartzen duenean.

    Orobat, datu-transmisioa egiteko Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzuaren funtzionamendua eta bermeak finkatzen dira, bai eta Ziurtapen Zerbitzuarenak ere; EIT bitartekoen bidez prestatutako ziurtagiriak pertsonal interesdunaren esku jartzea ahalbidetuko du Ziurtagiri Zerbitzuak.

  4. Kapituluak izapidetze-prozeduretara Kontsulta Zerbitzuaren bidez sartzeko bide telematikoa arautzen du eta, Agiri Elektronikoen Biltegiaren bidez, eskuragarritasun-bermea gauzatzen du.

  5. kapituluak izapidetze telematikoaren eredu deszentralizatu bat finkatzen du, Izapidetze Telematikoko Zerbitzu Komunetan oinarritutakoa, horiek baitira administrazio elektronikoa garatzeko azpiegitura tekniko komunaren funtsa. Azpiegitura hori da nahitaez erabili beharko da izapidetze telematikorako aplikazio informatiko guztietan. Kapitulu horretan, bestalde, Segurtasun Eskuliburua jorratzen da. Sistemari homogeneotasuna ematen dio eskuliburuak, segurtasun-neurri orokorrak, teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzen baititu informazioaren inguruko bermeak (egiazkotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta kontserbazioa) betetzen direla ziurtatze aldera.

  6. kapituluan Eskabide Eredu Normalizatuak eta Agiriak Aurkezteko Formatuak aztertzen dira.

  7. kapituluak araudiari buruzko funtsezko atala osatzen du erregimen juridikoa ezarriz agiri elektronikoen kopia elektronikoa egiteko, paper-formatuko jatorrizko agiriak bitarteko elektronikoz kopiatu eta konpultsatzeko eta agiri elektronikoen paperezko kopiak egiteko.

  8. eta XI. kapituluetan antolakuntza-arloko gaiak aztertzen dira nagusiki. X. kapituluak zerbitzuak digitalizatzeko garapen antolatua sustatzeko neurriak ezartzen ditu, bi tresna hauen bidez: (1) Digitalizazio Eskuliburua, zerbitzuetan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzea ahalbidetuko duena, eta (2) digitalizazioaren planifikazioa, Eusko Jaurlaritzak onartu beharko duen Zerbitzuak Digitalizatzeko Planaren bidez. Horretaz gain, zerbitzuak digitalizatzeko eredu deszentralizatua finkatzen da ¿interes estrategikoa duten zerbitzuak alde batera utzita¿. Eredu horren oinarria Digitalizazio Eskuliburua izango da, tresna lagungarria baita zerbitzuak digitalizatzeko prozesua era antolatuan eta metodologia homogeneo eta esparru kontzeptual uniformearekin garatzeko.

    Azkenik, XI. kapituluak dekretuaren aurreikuspenak garatu eta exekutatzeko prozesuetan inplikatutako organoen antolakuntza eta eginkizunak ezartzen ditu.

    Lehenengo xedapen gehigarriak dekretu honetan aurreikusitako zerbitzuak (kontsulta-zerbitzua, jakinarazpen-zerbitzua¿) erabilgarri egoteko epeak zehazten ditu.

    Bigarren xedapen gehigarriak EIT bitartekoen bidez izapidetutako zenbait tramite eta prozeduratan bestelako sinadura-sistemen erabilera aurreikusten du.

    Hirugarren xedapen gehigarrian zehazten da zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza elektronikoak; halakotzat hartuko dira, herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betetzen dutenak.

    Xedapen iragankor bakarrak bestelako bitarteko elektronikoen behin-behineko erabilera aurreikusten du, izapidetze telematikoko zerbitzu komunak aplikatzen hasi bitartean; xedapen indargabetzaileak dekretuaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetzen ditu.

    Bukatzeko, azken xedapenek honako hauek aipatzen dituzte: Segurtasun Eskuliburua eta Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana onartzeko agindua, prozedurak argitaratzeko betebeharra, dekretua garatzeko aurreikuspena eta indarrean jartzeko modua.

    Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jardueran bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen du, bai herritarrekiko harremanetan, bai beste herri administrazioekikoetan. Horretaz gain, dekretu honek berdintasuna, hizkuntza-erregimena, datu pertsonalen babesa eta agiri elektronikoen egiazkotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa bermatzen ditu, betiere herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak aitortutako eskubideen esparruan.

  1. ¿ Dekretu hau eremu hauetan aplikatuko da:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta gainerako entitateak, zuzenbide publikoaren arabera jarduten dutenean.

    3. Pertsona fisiko eta juridikoak eta pertsonalitaterik gabeko erakundeak, aplikazio-eremuan sartutako entitateekin harremanetan jarduten dutenean.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta gainerako herri-administrazioen arteko harremanak.

  2. ¿ Honako hauek dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratu eta berezko legediaren arabera arautuko dira:

    1. Justizia Administrazioaren jurisdikzio-ordenetako berezko jarduerak eta prozedurak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko polizia-kidegoen segurtasun-jarduera.

Dekretu honen ondorioetarako, hona hemen zenbait kontzepturen esanahia:

  1. ¿ Administrazioaren jarduera automatizatua: behar bezalaprogramatutako informazio-sistema batek gauzatutako administrazio-jarduera, kasu bakoitzean pertsona fisiko batek parte hartu beharrik izan gabe.

  2. ¿ Egiaztatzea: bitarteko elektronikoak erabiliz, pertsona edo erakunde baten identitatea eta haren eragiketetan eta transakzioetan adierazitako borondatearen edukia egiaztatzea.

  3. ¿ Ziurtagiri elektroniko aitortua: ziurtapen-zerbitzuen emaile batek egindako ziurtagiri elektronikoak; horrelako emaileek Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legean ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte, eskatzaileen identitatea eta gainerako inguruabarrak egiaztatzeari eta ziurtagirien bermeei dagokienez.

  4. ¿ Herritarrak: pertsona fisiko nahiz juridikoak eta pertsonalitaterik gabeko erakundeak, herri-administrazioekin harremanak dituztenak edo izan ditzaketenak.

  5. ¿ Sinadura sortzeko datuak: datu bakarrak dira, hala nola, kode edo gako kriptografiko pribatuak; sinadura elektronikoa sortzeko erabiliko ditu sinatzaileak.

  6. ¿ Zuzendaritza elektronikoa: ekipo edo sistema elektroniko baten identifikatzailea; komunikazio-sare batean informazioa edo zerbitzuak eskaintzen ditu.

  7. ¿ Komunikazio-ingurune itxia: dispositibo informatikoen multzo kontrolatu eta babestu bat da; bertara, aurrez identifikatu eta baimendutakoak baino ezin dira sartu.

  8. ¿ Sinadura elektroniko aitortua: sinadura elektroniko aurreratua; aitortutako ziurtagiri batean oinarrituta dago, eta sinadura gauzatzeko dispositibo seguru baten bidez sortzen da.

  9. ¿ Formatua: informatikako fitxategi batek bete beharreko ezaugarri teknikoen multzoa, zenbait tresna informatikoren bidez prozesatua izateko.

  10. ¿ Elkarreragingarritasuna: informazio-sistemek eta, ondorioz, horietan oinarritzen diren prozedurek daukaten gaitasuna datuak partekatzeko eta euren artean informazioa eta ezagutza trukatzeko.

  11. ¿ Online Certificate Status Protocol (OCSP): protokolo informatiko bat da, ziurtagiri bat erabiltzen den momentuan, nolako egoeran dagoen egiaztatzeko balio duena; egiaztatze horren aztarna ere ematen du.

  12. ¿ Denbora-zigilua: honen bidez, bitarteko elektronikoak erabiliz egindako edozein eragiketaren edo transakzioren data eta ordua egiaztatzen du konfiantzazko hirugarren batek.

  1. ¿ Administrazioak herritarrekiko harremanetan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzean, honako printzipio hauek bete beharko ditu: diskriminatzailea ez izatea, doakoa eta boluntario izatea eta datu-pertsonalak babestea.

  2. ¿ Horrelako bitartekoak erabiltzeak ez du inolako diskriminaziorik eragingo herritarrak prozedura administratiboetara sartzeko orduan.

  3. ¿ Administrazioak ezin izango du kontraprestazio ekonomiko gehigarririk eskatu, herritarrekiko harremanetan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzearen truke.

  4. ¿ Administrazioak ezin izango ditu herritarrak behartu bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzera, administrazio-prozeduretan jarduteko.

    Herritarrek bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak izapide jakin batean erabiltzeak ez du esan nahi hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko dituztenik.

    Nolanahi ere, prozedura elektronikoak arautzean, administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez bakarrik komunikatzea nahitaezkotzat joko da baldin eta interesdunak pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak badira eta, euren gaitasun ekonomiko edo teknikoa, jarduera profesionala edo egiaztatutako bestelako arrazoiak direla-eta, beharrezko bitarteko teknologikoetara sartzea eta horiek eskuratzea bermatuta badaukate.

  5. ¿ Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzean, honako lege hauetan ezarritakoa bete beharko da: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, eta informazioaren tratamendua arautzen duten gainerako legeak eta euren garapen-arauak, bai eta ohorerako eskubidea eta norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubidea ere.

  1. ¿ Euskararen ofizialtasunaren erregimen juridikoa errespetatuko da, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legean eta hori garatzeko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Aplikazio informatikoak diseinatzean bermatu egingo da espedienteak eta jakinarazpen eta ziurtagiri telematikoak ematea interesdunak hautatutako hizkuntzan izapidetu eta emango direla. Beste ezer adierazi ezean, administraziora zuzentzeko erabilitako hizkuntza hautatu dela ulertuko da.

    Aplikazio informatikoek aukera emango dute hautatutako hizkuntza aldatzeko, espedientea izapidetzeko edozein fasetan.

Administrazioak neurriak hartuko ditu bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz izapidetutako informazio eta agirien egiazkotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa bermatzeko.

Neurri horiek hartzean teknologiaren egoera aintzat hartuko da; gainera, datuen eta tratamenduen izaeraren eta horien arriskuen araberakoak izango dira neurriok.

  1. ¿ Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez izapidetutako informazioaren eta agirien egiazkotasuna eta osotasuna oro har bermatzeko, sinadura elektroniko aitortua erabiliko da, hurrengo kapituluan ezarritakoaren arabera.

  2. ¿ Halaber, Administrazioak beharrezko segurtasun-neurriak hartuko ditu helburu hauek betetzeko:

    1. Datuak galdu edo aldatzea prebenitzea.

    2. Informazio-sistemak eta horien datuak babestea, baimendu gabeko sarbide, atzemate eta manipulazioen aurka.

  1. ¿ Administrazioak interesdunei espedientea osatzen duten informazio eta agiri elektronikoak ikusteko aukera bermatuko die, bai eta, hala behar denean, horien egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzen duten elementuekin batera deskargatzeko aukera ere.

  2. ¿ Elektronikoki izenpetutako agiriei dagokienez, sinadura elektronikoa, denbora-zigilua eta izenpetzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoaren indarraldiaren egiaztapena gordetzeko aukera bermatuko da.

  3. ¿ Herri-administrazioen organoen arteko datu-transmisioetan honako hauek ikusteko aukera bermatuko zaie interesdunei: transmititu diren datuak, transmisio hori noiz gertatu den, haren identifikazio-zenbakia eta datuak eskatu eta bidali dituen organoaren identifikazioa ere.

  4. ¿ Agiri elektronikoak interesdunen eskura jarriko dira, irakurtzea, sinadura elektronikoa egiaztatzea eta, hala behar denean, deszifratzea dohainik ahalbidetzen duten formatuetan.

    Formatuak onartzea Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari dagokio.

Administrazioak honako hauek bermatuko ditu:

  1. Baimendutako pertsonek informazio-sistemen eta horien datuen erabilera mugatua egitea, eta

  2. Internet bidez egindako komunikazioen transmisio zifratua.

  1. ¿ Administrazio-jardueretan erabilitako agiri guztiak bitarteko elektronikoen bidez biltegiratu ahal izango dira.

  2. ¿ Bitarteko elektronikoz izenpetutako agiriak euskarri elektronikoetan kontserbatu ahal izango dira, bai agiria sortu zen euskarri berean, bai agiria erreproduzitzeko beharrezko informazioaren identitatea eta osotasuna bermatzen duen beste edozein formatutan. Nolanahi ere, sarbidea bermatzen duten beste formatu eta euskarri batzuetara datuak bidaltzeko aukera ziurtatuko da.

  3. ¿ Agiriak biltegiratzen diren bitarteko edo euskarriek segurtasun-neurriak gorde beharko dituzte, biltegiratutako agirien osotasuna, egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa bermatuko dituztenak. Erabiltzaileen identifikazioa eta sarbideen kontrola ziurtatuko dituzte bereziki, bai eta datuak babesteko legedian aurreikusitako bermeak betetzen direla ere.

  4. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari dagokio agiri elektronikoak biltegiratzeko formatuak onartzea. www.euskadi.net web orriaren bidez emango da onartutako formatuen berri.

  1. ¿ Pertsona fisiko eta juridikoek sinadura elektroniko aitortua erabili ahal izango dute dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateekin harremanak izateko. Horrekin batera, Nortasun Agiri Nazionalari erantsitako sinadura elektronikoaren sistemak erabili ahal izango dituzte pertsona fisikoek.

  2. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateek administrazioaren zerbitzuko langileen, administrazio-organoen edo zuzendaritza-karguen sinadura elektroniko aitortua erabili ahal izango dute. Halaber, administrazio-jarduera automatizaturako, sinadura elektronikoa erabili ahal izango dute.

  3. ¿ Salbuespen gisa, izenpetzeko beste sistema batzuk erabiliko dira dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren kasuetarako.

Prozeduraren eremuan administrazioaren eta herritarren jardueren egiazkotasuna eta osotasuna oro har bermatzeko, sinadura elektroniko aitortua erabiliko da, dekretu honetan ezarritako moduan.

  1. ¿ Administrazio-prozeduren eremuan bitarteko telematikoz egindako jardueretan, herritarren edo diharduen organoaren sinadura elektroniko aitortuaz gain, denbora-zigilua eta izenpetzeko erabilitako ziurtagiri elektronikoaren indarraldiaren egiaztapena erabili ahal izango dira.

  2. ¿ Hala ere, 1. paragrafoan ezarritakoa gorabehera, prozeduraren arau erregulatzaileak bestelako betekizun gehigarriak ezarri ahal izango ditu edo interesdunak behartu horiek aurkeztera; nolanahi ere, bi betekizun horiek justifikatu beharko dira prozeduraren bermeak zaintzeko.

  3. ¿ Ziurtagiri elektronikoak indarrean daudela egiaztatzeko, ziurtagirien egoera aztertuko da Online Certificate Status Protocol (OCSP) protokoloaren bidez edo dekretu honen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera onartutako beste protokolo bat baliatuz.

  4. ¿ Denbora-zigilua onartutako protokoloen bitartez gauzatuko da, dekretu honen 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Pertsona fisikoek Nortasun Agiri Nazionalari erantsitako sinadura elektronikoko sistemak erabili ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin bitarteko elektronikoz dituzten harremanetan, hala onartzen baitu herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 14. artikuluak.

  1. ¿ Sinadura elektronikoaren sorrera automatizatua programatutako aplikazio informatiko baten bidez gauzatutakoa da, era automatikoan eragiketak egiteko; sorrera horretan ez da beharrezkoa izango ziurtagirian identifikatutako organoaren edo zuzendaritza-karguaren pertsona titularrak parte hartzea.

  2. ¿ Jarduera automatikorako sinadura elektronikoa ziurtagiri elektroniko batean oinarrituko da, herri-administrazioaren edo erakundearen identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko duena eta, sinatzaile gisa, diharduen administrazio organoa edo, hala badagokio, eskumena duen zuzendaritza-kargua identifikatuko duena. Halaber, ziurtagiri horretan organoaren edo zuzendaritza-karguaren pertsona titularra ere jasoko da.

  3. ¿ Sinadura elektroniko automatizatua egoera hauetan aplikatuko da:

    1. Aldez aurreko akordio, egitate edo egintza baten transkripzio edo kontaketa osoaren edo partzialaren bidez, akordio, egitate edo egintza horiek komunikatzeko edo adierazteko egindako jardueretan.

    2. Dagokion arau aplikagarrian aurreikusitako betekizunak egiaztatzeko jardueretan, eta dagokion arauan aurrez zehaztutako ondorio juridikoari lotutako adierazpenean.

  4. ¿ Bestalde, 31. artikuluan aipatzen den Segurtasun Eskuliburuak sinadura elektroniko automatizatuak sortzeko bete beharreko segurtasun-baldintza espezifikoak ezarriko ditu, sinadura sortzeko datuak organo sinatzailearen zaintzapean daudela bermatzeko.

  5. ¿ Administrazioaren jarduera automatizatuan erabilitako ziurtagiri elektronikoen zerrenda eta horien ezaugarriak eta emaileak www.euskadi.net web orrian jakinaraziko dira.

Komunikazio-inguru itxietan egindako jardueren egiazkotasuna eta osotasuna sinadura elektronikoa ez den beste bide batzuk erabiliz egiaztatu ahal izango dira, dekretu honen 31. artikuluan aurreikusitako Segurtasun Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

  1. ¿ Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitateek sinadura elektroniko aitortua sortzeko erabiltzen dituzten ziurtagiri elektronikoen bidez eskumena duen administrazioaren organoa edo, hala badagokio, zuzendaritza-kargua identifikatuko dira, bai eta organo eta kargu horien titularrak ere.

  2. ¿ Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitateen zerbitzuko langileen ziurtagiri elektronikoek pertsona fisikoa, atxikita dagoen herri-entitatea eta, hala badagokio, betetzen duen lanpostua identifikatuko dituzte.

  1. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateek identifikatu eta egiaztatuko dute beharrezko baldintzak betetzen direla, euren langileei, administrazio-organoei eta, hala behar denean, zuzendaritza-karguei ziurtagiri elektronikoak emateko. Langileak kudeatzeko ardura duten organoek beteko dute eginkizun hori, betiere egitura- eta funtzionamendu-arauetan edo estatutuetan bestela egiteko ezartzen ez bada.

  2. ¿ Entitate horiek eten edo baliogabetu ahal izango dituzte administrazio-organoei, horiei atxikitako langileei eta zuzendaritza-karguei emandako ziurtagiriak, honako kasu hauetan:

    1. Sinadura sortzeko datuen sekretua hautsi edo arriskuan jarri dela edo datu horiek hirugarren batek bidegabe erabili dituela jakiten badute.

    2. Ziurtagiria emateko baldintzak aldatu direla edo horietan akatsak daudela egiaztatzen bada, hala nola, betetzen zen lanpostua edo kargua uztea edo zerbitzu aktiboan ez jarraitzea.

    3. Entitatearen pertsonalitate juridikoa azkendu edo administrazio-organoa desagertzen bada, ziurtagirian identifikatutako pertsona fisikoa hil edo gerora sortutako ezintasuna badauka, eta

    4. Indarreko legedian aurreikusitako beste edozein arrazoi gertatzen bada, ziurtagiriak baliogabetzea edo etetea eragin dezakeena.

  3. ¿ Ziurtagiri elektronikoetan identifikatutako pertsonek honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Ziurtagiri elektronikoari lotutako sinadura sortzeko datuak zaintzea.

    2. Ziurtagiri elektronikoak erabiltzean, horietan azaltzen diren mugak errespetatzea, eta

    3. Ziurtagiri elektronikoa etetea edo baliogabetzea artikulu honen 2.a) idatz-zatian aipatzen den kasuan.

Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitateek herritarrei ziurtagiri elektronikoak emateko prozesuan parte hartuko dute, horiek emateko beharrezko baldintzak identifikatuz eta egiaztatuz. Ziurtapen-zerbitzuen kasuan kasuko emailearekin izandako akordioen arabera gauzatuko dute eginkizun hori, eta betiere preskripzio hauen arabera:

  1. Eskatzaileak identitatea egiaztatzeko ardura duen langilearengana azaldu beharko du eta, identitatea egiaztatzeko, NANa edo pasaportea aurkeztu beharko du, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bide baliatu.

  2. Eskatzailearen datuak ¿eraketa eta pertsonalitate juridikoari buruzkoak, eta bere ordezkatze-ahalmena nahikoa den eta indarrean dagoen adierazten dutenak¿ egiaztatzeko, betiere datu horiek inskribatzea nahitaezkoa bada, inskripzioa egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, salbu eta entitateek herri-erregistroekin informazioa berehala trukatzeko aukera ematen duen lotura badaukate. Aurkeztu baino hamabost egun baliodun lehenago egindakoak izan beharko dira ziurtagiriak.

    Nolanahi ere, eraketari eta pertsonalitate juridikoari buruzko datuak eta pertsona juridikoen ordezkatze-ahalmena nahikoa den eta indarrean dagoen adierazten dutenak dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitateren baten menpeko herri-erregistroetan jasota badaude, ez da beharrezkoa izango aurrekoparagrafoan aipatutako agiriak aurkeztea.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak onartu egingo ditu ziurtapen-zerbitzuen emaileen ziurtagiri elektroniko aitortuak, baldin eta ziurtapen-zerbitzuen emaileak horretarako beharrezkoa den informazioa helarazi badio Administrazioari baldintza teknologiko bideragarrietan eta kosturik eragin gabe.

  2. ¿ Elkarganako aitorpenaren eta elkarrekikotasunaren printzipioei jarraituz, ziurtagiri elektroniko aitortuak ez diren baina beste herri-administrazioetan erabili edo onartu diren sinadura elektronikoko sistemak onartuko dira.

  3. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuko herri-entitateek oro har onartutako ziurtagiri elektronikoen zerrenda www.euskadi.net web orrian argitaratuko da. Zerrenda horretan informazioa emango da erabiliko diren identifikazio-elementuei buruz eta, hala badagokio, onartutako ziurtagiri elektronikoen ezaugarriei buruz, bai eta ziurtagiri-emaileei eta ziurtagiri horien bidez egin daitekeen sinadura elektronikoaren berezitasunei buruz ere.

  4. ¿ Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren aginduz, ziurtagiri elektronikoak onartzeko erregimena garatuko da; horrekin batera, ziurtagirien edukia eta ezaugarri teknikoak eta Administrazioaren bitarteko teknikoekiko bateragarritasuna ezarriko dira. Halaber, ziurtagiri elektronikoen indarraldia egiaztatzeko, denbora-zigilurako eta sinadura elektronikoarekin lotutako gainerako zerbitzuetarako onartutako protokoloak zehaztuko dira.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net web orrian argitara emango da agindu hori.

  1. ¿ Jakinarazpena bitarteko telematikoz egiteko, interesdunak bide hori lehentasunezkotzat adierazi edo berariaz haren erabilera onartu beharko du.

  2. ¿ Jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du interesdunak; horretarako, organo eskudunari horren berri eman eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du.

  3. ¿ Aurreko paragrafoetan adierazikoa ez da aplikagarria izango dekretu honen 4.4 artikuluan aurreikusitako egoeretan.

  1. ¿ Jakinarazpena egindakotzat joko da, interesdunak jaso izana elektronikoki izenpetzen duenean.

  2. ¿ Hala ere, jakinarazitako egintza 23. artikuluan adierazten den helbide elektronikoan interesdunaren esku jartzen denetik hamar egun natural igaro badira interesdunak edukia ikusi gabe, jakinarazpena ukatutzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

  1. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateek Jakinarazpen Zerbitzu Horizontalaren bidez egingo dituzte jakinarazpenak.

  2. ¿ Jakinarazteko Zerbitzu Horizontala honako ezaugarri hauek izango ditu:

    1. Interesdunak, ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu ostean, www.euskadi.net helbide elektronikoan sartu eta bertan jakinarazpena ikusi ahal izango du.

    2. Jakinarazpena ematen duen organo edo agintariaren sinadura elektronikoaren bidez haren egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko dira, dekretu honen III. kapituluan ezarritako moduan.

    3. Jakinarazitako egintza interesdunaren esku zein egunetan eta zer ordutan jarri den jasoko da www.euskadi.net helbide elektronikoan.

    4. Halaber, interesdunak jakinarazpenaren edukia zein egunetan eta zer ordutan ikusi duen jasota geratuko da.

    5. Dekretu honetan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egitea galarazten duen zerbitzuko edozein etenaldi jasota geratuko da.

    6. Zerbitzua etenaldirik gabe erabilgarri egongo da eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

  3. ¿ c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Jakinarazpen Zerbitzu Horizontala penintsulako ordu ofizialarekin sinkronizatuta egongo da; alde horretatik, beharrezko neurriak hartuko dira zerbitzuaren osotasuna ziurtatzeko eta manipulazioak saihesteko.

  4. ¿ Interesdunari edozein bide erabiliz ohartarazi ahal izango zaio helbide elektronikoan jakinarazpenak dituela. Nolanahi ere, hori egitea hautazkoa izango da eta informatzea beste helbururik ez du izango; gainera, ohartarazpena egiten ez bada ere, jakinarazpena behar bezala egin dela kontsideratu daiteke.

  1. ¿ Administrazio-prozedura batean eskumenak baliatzeko beharrezkoak diren datuak transmititzeko, bitarteko telematikoek administrazio-ziurtapenak ordezkatuko dituzte ondorio guztietarako eta balio eta eraginkortasun osoz, betiere transmisio hori dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako organo eta entitateen artean gauzatzen bada.

  2. ¿ Espedientea izapidetzen duen organoak datuen titularrari oniritzia eskatuko dio, organo emaileari datuok eskatu aurretik. Titularrak onartu ezean, ezin izango du datuak transmititzeko eskatu, betiere datuak babesteko legeen arabera baldintza hori betetzea nahitaezkoa bada.

  3. ¿ Informazioaren transmisioaren ondorioak transmisioa egiteko ezarri ziren helburuetara mugatuko dira eta kasu bakoitzean ordezkatzen den ziurtagiriaren parekoak izango dira. Ondorioz, transmisioak ez du sortuko ez eskubiderik, ez eskubide-itxaropenik, emandako informazioak eragindakoen alde edo interesdunen alde; halaber, transmisioak ez du etengo informazioaren helburu ziren prozeduren ondorioz sortutako eskubide edo betebeharren preskripzioa.

  1. ¿ Datuen transmisioa Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzuaren bidez egingo da, egiazkotasuna, osotasuna, kontserbazioa eta konfidentzialtasuna bermatuz, dekretu honetan eta berau garatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Aurreko artikuluan ezarritakoa betetzen dela egiaztatu ondoren, Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzuak organo emaileari datuak eskatuko dizkio, transmisioa behar bezala egin dela egiaztatuko du eta datuok organo eskatzaileari helaraziko dizkio.

    Organo emaileak hamar eguneko epean transmitituko ditu datuak, eskaera egiten denetik hasita. Eskaeraren bat erantzun gabe geratzen bada, espedientea izapidetu duen organoari jakinarazi beharko zaio zergatik ukatu den, Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzuaren bidez, interesdunari akatsa zuzentzeko eskatu diezaion.

  3. ¿ Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzuak egiaztagiri hauek gordeko ditu: transmititutako datuenak, transmisioa egin den denborari buruzko inguruabarrenak, transmisioaren identifikazio-zenbakiena eta datuak eskatu eta eman dituzten organoen identifikazioarena.

  4. ¿ Nolanahi ere, espedientean jaso egingo da transmititutako datuen eskaera egin dela eta datuak jaso direla.

  1. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartuta ez dauden herri-administrazioekin egindako datu-transmisioa dagokion lankidetza-hitzarmenean jasotakoaren arabera edo transmisioa aurreikusten duen arauaren arabera arautuko da.

  2. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremu barruko herri-administrazioen organo eta entitateen artean datuak transmititzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenek gutxienez honako hauek hartuko dituzte aintzat:

    1. Transmititu beharreko datuak.

    2. Transmisioaren helburua.

    3. Hartzailearen eskumena, datua eskatzea justifikatzen duena.

    4. Transmisioaren aldizkakotasuna, hala badagokio.

    5. Transmisioa gauzatzeko era: datuak eskatu dituen administrazioaren eta administrazio emailearen sistemak teknikoki bateragarriak direla eta transmisioaren egiazkotasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatu beharko ditu.

    6. datuen titularrek horiek transmititzeko baimena eman dutela egiaztatuko da, beharrezkoa denean.

Pertsona fisiko eta juridikoek ziurtagiriak egiteko eskatu ahal izango dute www.euskadi.net helbide elektronikoan, sinadura elektroniko aitortua erabiliz, bai eta euskarria, paperezkoa edo elektronikoa, aukeratu ere.

  1. ¿ Ziurtagiri telematikoak emateko, beharrezkoa izango da organo edo funtzionario eskudunaren sinadura elektroniko aitortua.

    Ziurtagiri telematikoen sinadura automatizatua gauzatzeko, ordea, dekretu honen 15. artikuluan ezarritakoa beteko da.

  2. ¿ Ziurtagiri telematikoek eta paperezko euskarrian emandakoek ondorio berdinak izango dituzte.

  1. ¿ Ziurtagiri telematikoak Ziurtapen Zerbitzuaren bidez jarriko dira eskatzaileen esku, www.euskadi.net helbide elektronikoan, dekretu honen 8. artikuluan jasotako bermeak dituztela.

  2. ¿ Ziurtagiri telematikoen edukia ikusteko, eskatzaileak identifikatu beharko dira ziurtagiri elektroniko aitortua erabiliz.

  3. ¿ Ziurtagiri telematikoak eskatzaileen esku egongo dira aipatutako helbide elektronikoan, indarrean dauden bitartean edo, bestela, sei hilabeteko apean.

  1. ¿ Administrazioak, Kontsulta Zerbitzuaren bidez, prozeduren izapideak zertan diren jakinaraziko die interesdunei, www.euskadi.net helbide elektronikoaren bidez. Hala egingo du prozedurak bitarteko telematikoz izapidetutakoak izan zein ez.

  2. ¿ Interesdunek Agiri Elektronikoen Biltegiaren bidez gauzatuko dute amaitu gabeko administrazio-prozeduren parte diren agiri elektronikoetara sartzeko eskubidea, dekretu honen 8. artikuluan ezarritako moduan.

    Horretarako, interesdunak ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu beharko dira.

  3. ¿ Amaitutako administrazio-prozeduren parte diren agiri elektronikoetara sartzeko eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuaren VI. kapituluan ezarritakoari egokituko zaio.

  1. ¿ Izapidetze elektronikorako euskarri diren aplikazio informatikoak prestatzeko Segurtasun Eskuliburuak segurtasun-neurri orokorrak, teknikoak nahiz antolakuntzakoak bilduko ditu; neurri horien helburua informazioaren egiazkotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta kontserbazioa bermatzen direla egiaztatzea izango da, dekretu honen 6. artikulutik 10.era bitartekoetan ezarritakoari jarraiki.

  2. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak onartuko du Segurtasun Eskuliburua.

    Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak prestatuko du eskuliburua, eta Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak eta Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzak ere parte hartuko dute zeregin horretan. Gainera, kontserbazio-bermeari dagozkion alderdietan Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren ardura duen organoak hartuko du parte.

  3. ¿ Segurtasun Eskuliburua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net atarian argitaratuko da.

  1. ¿ Izapidetze telematikoko zerbitzu komunak izapidetze horretarako euskarri diren aplikazio informatikoek nahitaez erabili behar dituztenak dira.

  2. ¿ Izapidetze telematikoko zerbitzu komunak dira honako zerbitzu hauek halakotzat jotzen dituztenak: Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza, Sinadura Elektronikoko eta Egiaztapeneko Zerbitzua, Jakinarazpen Zerbitzu Horizontala, Baliozkotzeen eta Hirugarrenen Zerbitzua, Agiri Elektronikoen Biltegia, Kontsulta Zerbitzua, Ziurtapen Zerbitzua eta Erregistro Telematiko Bakarreko Zerbitzua.

  1. ¿ Dagokion prozedura arautzen duen organo eskudunak onartuko ditu eskabide-eredu normalizatuak, eta www.euskadi.net helbide elektronikoan jarriko ditu herritarren eskura.

  2. ¿ Eskabide-eredu normalizatuek atal hauek izango dituzte:

    1. Jakinarazpenei dagokienez, zenbait atal egongo dira interesdunak honako hauek zehaztu ditzan:

      • Jakinarazpenak egiteko hautatzen dituen bitartekoa edo bitartekoak adierazi ditzan, bai eta, hala behar denean, jakinarazpena bitarteko telematikoz egiteko baimena eman dezan dekretu honetan jasotako moduan.

      • Administrazioari zehaztu diezaion zein hizkuntzatan egin behar dituen jakinarazpenak.

    2. Tratamendu automatizatua izango duten eskabide-eredu normalizatuko datu-pertsonalei dagokienez, honako lege hauetan ezarritakoa beteko da: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikulua, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeko 6. artikulua eta datu pertsonalak sartuko diren fitxategia sortu zuen araua.

    3. Datuen transmisioari dagokienez, atal bat sortuko da interesdunek baimena eman dezaten ziurtagiriko datuak organo eskatzaileari bitarteko telematikoz transmititzeko, betiere prozeduran ezinbestekoa bada dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako organoek eta entitateek emandako edozein eratako ziurtagiriak aurkeztea.

  3. ¿ Eskabideen normalizazioa lagungarria izango da euren edukia behar bezala transmititzeko. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi dekretu honen V. kapituluan ezarritakoa alde batera utziko denik.

    Alde horretatik, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen eskakizunak bete beharko dituzte eskabide-eredu normalizatuek.

  1. ¿ Eskabide-eredu normalizatuekin batera, hala behar denean aurkezten diren agiri elektronikoak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak onartuko dituen formatuetara egokituko dira. Gainera, tamaina eta bestelako ezaugarriak mugatu ahal izango dira, agiriak aplikazio informatikoekin teknikoki bateragarriak direla ziurtatzeko.

  2. ¿ Aurreko paragrafoan aipatutako agirien formatuak eta tamaina-mugak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net atarian jakinaraziko dira.

Jatorrizko formatua gordeta zein gorde gabe bitarteko elektronikoz egindako agiri elektronikoen kopiak kopia kautotzat hartuko dira, betiere jatorrizko agiri elektronikoa administrazioaren esku badago eta sinadura elektronikoak eta, hala badagokio, denbora-zigiluak kopia jatorrizko agiriarekin bat datorrela egiaztatzen badute.

Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateek jatorriz paper-formatuan emandako agirien kopiak, bitarteko elektronikoz entitate horiek berek egindakoak, kopia kautotzat hartuko dira, baldin eta egiazkoak direla egiaztatu bada eta jatorrizko agiria eman duen organoaren sinadura elektronikoa eransten bada.

  1. ¿ Herritarrek aurkeztutako agirien irudi elektronikoak hartu ahal izango dituzte dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako entitateek; irudi horiek agirien balio eta eraginkortasun berdina izango dute eta irudi-agirien egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatzen duten digitalizazio-prozesuen bidez egingo dira; hori hala egin dela geratuko da jasota, gainera. Konpultsatzeaz arduratzen den funtzionarioak edo agintariak elektronikoki sinatu beharko ditu irudi-agiriok, administrazio-jarduerarako dekretu honetan ezarritako sinadura elektronikoko sistemen bidez.

  2. ¿ Elektronikoki konpultsatutako agiriek jatorrizkoen balio berdina izango dute dagokien prozeduran.

  3. ¿ Elektronikoki konpultsatu ondoren, jatorrizko agiriak interesdunei edo aurkeztu zituztenei itzuliko zaizkie.

Bitarteko elektronikoz emandako eta elektronikoki sinatutako administrazioaren agiri publikoen paperezko kopiak kopia kautotzat hartuko dira, baldin eta elektronikoki sortutako kode inprimatu bat edo bestelako sistemaren bat badute, herri-administrazio, organo edo entitate emailearen fitxategi elektronikoetan sartuz egiazkoak direla frogatzea ahalbidetuko dutenak.

  1. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako organo eta entitateek ematen dituzten zerbitzuetan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea, Eusko Jaurlaritzaren Digitalizazio Eskuliburuan jasotako eredu eta metodologien bidez antolatuko da.

  2. ¿ Digitalizazioaren planifikazioa Digitalizazio Eskuliburuko lehenespen-metodologian jasotako irizpide objektibo eta koherenteen arabera egingo da.

  3. ¿ Lehenespen-irizpide horiek aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzak Zerbitzuen Digitalizazio Plana onartu du. Bertan, plana indarrean dagoen bitartean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar dituzten zerbitzuak zehazten dira.

  1. ¿ Zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak Digitalizazio Eskuliburuan ezarritako metodologiara egokituko dira; izan ere, zerbitzuak digitalizatzeko esparru kontzeptuala eta metodología zehazten dira Eskuliburuan.

  2. ¿ Dekretuaren aplikazio-eremua osatzen duten sail, erakunde autonomo eta gainerako entitateei dagokie euren eskumenpeko zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak zuzentzea, salbu eta interes estrategikoko zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak, horiek Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzaren ardurapean geratuko baitira.

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen indarreko dekretuak ematen dizkion eginkizunez gain, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak honako hauek beteko ditu:

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Digitalizazio Plana egitea.

  2. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak Digitalizatzeko Planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

  3. ¿ Zerbitzu estrategikoak digitalizatzeko proiektuak zuzentzea.

  4. ¿ Zerbitzuak Digitalizatzeko Eskuliburuaren mantentze-lana kudeatzea.

  5. ¿ Eskabide-eredu Normalizatuek konplitu beharreko betekizunak zehaztea.

  6. ¿ Dekretu honen bigarren xedapen gehigarriko e) idatz-zatian, ezarritako txostena egitea.

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezartzen duen indarreko dekretuak ematen dizkion eginkizunez gain, Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzak honako hauek beteko ditu:

  1. ¿ Izapidetze telematikoaren euskarri diren aplikazio informatiko guztietan erabili beharreko izapidetze telematikoko zerbitzu komunak zehaztea.

  2. ¿ Izapidetze telematikoko zerbitzu komunak antolatu, kudeatu eta koordinatzea.

  3. ¿ Izapidetze telematikoko zerbitzu komunetara sartzeko interfazea kudeatu eta mantentzea.

  4. ¿ Ziurtagiri elektronikoak emateko beharrezko baldintzak identifikatu eta egiaztatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ziurtapen-zerbitzuen emailearekin ziurtagiri elektronikoak emateko prozesuan lankidetzan aritzeko akordioa egiten duenean; dekretu honen 18. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko kalterik gabe.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezartzen dituen indarreko dekretuak ematen dizkion eginkizunez gain, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak honako hauek beteko ditu:

  1. ¿ Dohainik irakurtzea, sinadura elektronikoa egiaztatzea eta, hala behar denean, deszifratzea ahalbidetzen duten formatuak onartzea. Horretaz gain, 8. artikuluan jasotzen diren formatuak ere onartu beharko ditu.

  2. ¿ Agiri elektronikoak aurkezteko eta biltegiratzeko formatuak onartzea.

  3. ¿ Segurtasun Eskuliburua prestatzea, dekretu honetan ezarritakoaren arabera.

  4. ¿ Paper-formatuko jatorrizko agirien kopia elektronikoak sortzeko formatuak onartzea.

  1. ¿ Dekretu honen aplikazio-eremuan sartutako organo eta entitateek beharrezko neurriak hartuko dituzte honako hauek betetzeko:

    1. Dekretu hau onartu eta sei hilabeteko epean, 30. artikuluan ezarritakoaren arabera prozedurak izapidetzeko prozesua zertan den jakinaraziko zaie interesdunei.

    2. Dekretu hau onartu eta hamabi hilabeteko apean, jakinarazpenak egingo dira, dekretu honen IV. kapituluan ezarritakoaren arabera.

    3. Dekretu hau indarrean jarri eta hamazortzi hilabeteko apean, haren aplikazio-eremuan sartutako organo eta entitateek 24. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

    4. Dekretu hau indarrean jarri eta hamazortzi hilabeteko epean, ziurtagiri guztiak bitarteko telematikoz eskatu ahal izango dira, V. kapituluan ezarritako eran.

    5. Dekretu hau indarrean jarri eta hamabi hilabeteko epean, kopia kautoak eskatu eta emango dira, IX. kapituluan ezarritako moduan.

    1. eta d) idatz-zatietan adierazitako epeak betetzen ez diren bitartean, www.euskadi.net atarian jakinaraziko dira izapideen egoera bitarteko telematikoz kontsultatu daitekeen prozeduren zerrenda eta bitarteko horien bidez eskatu nahiz eman daitezkeen administrazio-ziurtagiriak.

  2. ¿ Aurreko atalean aurreikusitako epeak betetzen ez diren bitartean, dagozkien arauen arabera erregulatuko dira honako jarduera hauek: bitarteko telematikoen bidez jakinarazpenak egitea, prozeduren izapidetzeen egoera ikustea eta ziurtagiriak eskatu nahiz ematea. Horiek denak dekretu hau indarrean sartu aurretik jadanik indarrean zeuden prozedura telematikoetan jasotzen ziren.

  1. ¿ Sinadura elektroniko aitortuaz gain, herritarrek, salbuespen gisa, bestelako sinadura-sistemak erabili ahal izango dituzte prozedura eta izapide hauetan:

    1. Honako dekretu hauetan araututako prozedurak: batetik, Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen ekainaren 10eko 124/2003 Dekretua; bestetik, Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duen irailaren 30eko 222/2003 Dekretua; dekretu horren diru-laguntzak atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoeran larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.

    2. Langileak hautatu eta hartzeko prozeduretako eskabideen izapideak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko Osasun Sistemaren farmazia-prestaziorako sarbiderako onuradunen identifikazioa.

    4. Lehen mailako atentzioko zerbitzuetako aurretiko zita.

    5. Bestelako prozedura eta izapideak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren aginduz xedatzen direnak, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.

Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 10. artikuluari jarraituz, egoitza elektronikotzat joko dira sailen eta herri-entitateen atariak edo web guneak ¿helburu jakinekoak eta alorkakoak¿, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Aplikazio informatikoek 32. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren izapidetze telematikoko zerbitzu komunak erabiltzeko aukerarik ematen ez duten bitartean, zerbitzu komunetara sartzeko interfazeak erabiliko dira. Interfaze horiek zerbitzu komunekin lotutako izapidetze telematikoko jarduerak egitea ahalbidetuko dute.

Maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabeturik geratuko dira dekretu honetan xedatutakoarekin kontraesanean edo bertan xedatutakoaren aurka dauden puntuetan.

  1. ¿ Dekretu hau indarrean sartu eta hamabi hilabeteko epean Segurtasun Eskuliburua onartuko da.

  2. ¿ Dekretu hau indarrean sartu eta hamabi hilabeteko epean Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana Jaurlaritzaren Kontseilura bidaliko da, onartu dezan.

Dekretu hau indarrean sartzen denean, bertan jasotzen diren eskubide, printzipio eta bermeak prozedura eta jarduera elektronikoak erregulatzen dituzten arauetan txertatu beharko dira. Prozedura eta jarduerak, hortaz, dekretuan ezarritakora egokituko dira. Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako entitate bakoitzak prozedura eta jarduera horien zerrenda argitaratu eta eguneratuko du.

Baimena ematen zaio Jaurlaritzaren lehendakariordeari eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.