Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

231/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7340
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 2007/12/18
  • Argitaratze-data: 2007/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategia onartu zen eta, horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak VIII. legegintzaldian kanpo-harremanen alorrean izan beharreko jarduera-ildoen plangintza zehaztu zuen. Agiri horretan honakoak aipatzen dira ardatz nagusi moduan: euskal gizataldeekiko harremanak, erakunde aldeaniztunetan parte hartzea, sektore jakin batzuek atzerrian duten ordezkaritzak bultzatzea eta Euskadiren ordezkaritzak atzerrian sortzea.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoak, besteak beste, harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak instituzionalizatzea eta atzerrian diren euskaldunei bultzada eta babes integrala ematea finkatu zituen helburu; eta, horretarako, zenbait eskubide eta prestazio onartu zituen. Legea indarrean sartu zenetik, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko modu egokiak ezarri beharra ikusi da, hain zuzen ere finkatutako helburuak modu eraginkorragoan lortu ahal izateko.

Kanpoko ordezkaritzak sortzea tresna egokia gertatu da Euskadik lotura bereziak dituen herrialdeekiko harremanak errazteko. Horregatik, politika horri eutsi behar zaio eta, horretarako, Europan beste ordezkaritza batzuk zabaldu behar dira.

Euskadiren ordezkaritza bat Parisen sortzeko hainbat arrazoi daude: ohiko harremanak sendotu eta instituzionalizatu beharra, eskualde arteko bi aldeetako lankidetza, Akitania eta Midi-Pyrenées-ekin edo sare aldeaniztunen bidez egiten dena (Pirinioetako Lan Elkarte edo Uztai Atlantikoko Batzordearen bidez); Frantzian dauden euskal gizatalde ugariak eta kultur, hizkuntza, ekonomia, industria edo komunikabideen arloan dauden interes komunak eta mugaz bestaldeko eta eskualde arteko etengabe egiten den lankidetza.

Bestalde, uztailaren 7ko 23/1998 Estatuko Legeak, Garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzkoak, gizakion garapen globala sustatu beharra onartzen du, garapenerako lankidetzako politika eraginkorrak eta koherenteak bultzatze aldera. Horren guztiaren helburua da munduko pobrezia desagerraraztea, bai eta garapen bidean diren herrialdeetan garapen ekonomiko jasangarria eta iraunkorra indartzea ere. Ildo horretan, legeak berak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoetan egiten diren ekintzak gizartearen beraren elkartasunetik sortutako adierazpenen ondorio dira. Ekintza horiek autonomia-erkidegoko aurrekontuetan eta erkidegoak gai horren inguruan hartutako erabakietan eta ekintzetan oinarritzen dira. Ondorio horietarako, Frantzian ordezkaritza bat egoteak bertan kokatutako erakunde aldeaniztunekin elkarlana egiteko bidea erraztuko luke, Eusko Jaurlaritzak eremu horretan garatutako egitarauen ardura hartu eta egitarauak berak antolatzeko aukera handiagoa emango luke, Nazioarteko Erakundeek emandako jarraibideei eutsiz.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta betiere Lehendakaritzak hala proposaturik, honako hau

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren baitan.

Euskadiren Frantziako Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoak zenbait arlotan duen ordezkaritza-organoa da: zehazki, garapenerako lankidetzaren arloan, euskal gizataldeekiko harremanen arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen baitan hainbat sektoretako interesak babestearen eta bultzatzearen arloan duen ordezkaritza-organoa.

Oro har, Euskadiren Frantziako Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu, betiere aurreko artikuluan zehaztutako esparruaren barruan:

  • Alde bietako eta alde anitzeko eskualde-lankidetza eta mugaz bestaldeko lankidetza sustatzea.

  • Frantzian egoitza duten erakunde aldeaniztunekin harremanak izateko bidea ematea (UNESCO edo ELGE).

  • Frantzian Euskadi sustatu eta proiektatzeko bidea ematea.

  • Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Harremanak antolatu, bultzatu eta koordinatzeko organo izatea.

  • Euskal enpresek eta enpresa frantsesek eta bere ordezkaritza-erakundeek elkarlana egiteko haien arteko harremanak sendotzeko bidea ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Frantzian dituen euskal gizataldeen eta eragile sozialen arteko lankidetza eta elkarketa bultzatzea.

  • Frantzian Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuei eta jarduerei buruzko laguntza teknikoa, aholkularitza eta informazioa ematea.

  1. ¿ Euskadiren Frantziako ordezkariak zuzendari-maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

  2. ¿ Euskadiren Frantziako ordezkaria Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren organoen funtzionamenduen mende egongo da, eta honako zeregin hauek izango ditu bere esparruan:

    1. Frantzian bizi diren langileak kontratatzea eta langileekin nahiz erakunde publiko eta pribatuekin enpresaburuek dituzten eskumenak betetzea.

    2. Kontratazio-organo izatea, bai Herri Administrazioen kontratuei buruzko legedian araututako kontratu txikietan, bai higiezinen errentamendu-kontratuetan, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legearen 41. artikuluko a) eta b) letretan aurreikusitakoaren arabera.

    3. Herri Administrazioetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren izapide guztietan, eta, zehazki, tributuak kudeatzean eta ordaintzean nahiz baimenak lortzean.