Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 222/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1470
  • Xedapen-zk.: 222
  • Xedapen-data: 2007/12/04
  • Argitaratze-data: 2008/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Aipatutakoen moduko akatsak ikusi dira abenduaren 4ko 222/2007 Dekretuaren testuan (2007ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zenbakia), eta dagokien zuzenketa egiten da honen bidez. Hona hemen:

30821. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Hain zuzen ere, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legeak bere 11.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua izango da agentziaren parte hartzeko organoa eta organo aholku-emailea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkariek, Foru Aldundietako ordezkariek, toki erakundeetakoek, Estatukoek, eta erabiltzaileen eta naturaren babeserako elkarteetako ordezkariek osatzen dute. Legeari jarraituz, organo horren osaera arau bidez zehaztuko da, eta erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren lehendakaria ingurumen arloan eskumenak dituen Saileko sailburua edo berak izendatutako pertsona izango da eta kalitatezko botoa izango du."

Honako hau esan behar du:

"Hain zuzen ere, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legeak bere 11.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua izango da agentziaren parte hartzeko organoa eta organo aholku-emailea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkariek, Foru Aldundietako ordezkariek, toki erakundeetakoek, Estatukoek, eta erabiltzaileen eta naturaren babeserako elkarteetako ordezkariek osatzen dute. Legeari jarraituz, organo horren osaera arau bidez zehaztuko da, eta erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren lehendakaria ingurumen arloan eskumenak dituen Saileko sailburua edo berak izendatutako pertsona izango da eta kalitatezko botoa izango du."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.