Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 220/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaile Batzarrarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1330
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 2007/12/04
  • Argitaratze-data: 2008/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Aipatutakoen moduko akatsak ikusi dira abenduaren 4ko 220/2007 Dekretuan (2007ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zenbakia), eta dagokien zuzenketa egiten da honen bidez. Hona hemen:

2.c) artikuluan, 30812. orrialdean, hau esaten duen lekuan:

"Kide bat, ur-arloan eskumena duen ministerioko ordezkari gisa"

Honako hau esan behar du:

"Kide bat, Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, ur-arloan duen eskumena dela-eta"

Gainera, artikulu horretatik atal hau kendu behar da:

"Bi pertsona Lurralde Historiko bakoitzekoan dauden hornikuntzako erakundeetako ordezkari gisa"

  1. artikuluan, 30812. orrialdean, euskaraz hau esaten duen lekuan:

    "Dekretu honen xedea da Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren uraren euskal agentziaren erabiltzaileen batzarraren osaera eta jardunerako erregimena arautzea. Organo hori, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 11. artikuluan finkatzen da."

    Honako hau esan behar du:

    "Dekretu honen xedea da Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren erabiltzaileen batzarraren osaera eta jardunerako erregimena arautzea. Organo hori, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 11. artikuluan finkatzen da."

    c.8 artikuluan, 30812. orrialdean, euskaraz hau esaten duen lekuan:

    "Zazpi kide erabiltzaileen ordezkari gisa, horrela: bat, lurralde historiko bakoitzeko erakunde hornitzaileen izenean ordezkari bana; industria erabiltzaileen ordezkari bat; energia erabiltzaileen ordezkari bat; nekazaritza erabiltzaileen ordezkari ba; eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen erakundeen ordekari bat."

    Honako hau esan behar du:

    "Zazpi kide erabiltzaileen ordezkari gisa, horrela: lurralde historiko bakoitzeko erakunde hornitzaileen izenean ordezkari bana; industria erabiltzaileen ordezkari bat; energia erabiltzaileen ordezkari bat; nekazaritza erabiltzaileen ordezkari bat; eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen erakundeen ordezkari bat."

    Lehenengo xedapen gehigarrian, 30815. orrialdean, euskaraz hau esaten duen lekuan:

    "Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ren administrazio-batzordea osatu behar duten pertsonak izendatzeko kontuan izango da gaitasun, trebetasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonezkoen arteko oreka bultzatzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunerakoaren, 23. artikuluan ezarritakoa betez."

    Honako hau esan behar du:

    "Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua-ko Erabiltzaileen Batzarra osatu behar duten pertsonak izendatzeko kontuan izango da gaitasun, trebetasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonezkoen arteko oreka bultzatzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunerakoaren, 23. artikuluan ezarritakoa betez."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.