Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

176/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 5767
  • Xedapen-zk.: 176
  • Xedapen-data: 2007/10/16
  • Argitaratze-data: 2007/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, 29. artikuluan, euskararen erabileraren normalizazio-lanean laguntzeko harreman-organoa eratzea aurreikusten du, esandako legea ezarri eta gauzatzeari begira erakundeen ahaleginak aztertu, bideratu eta koordinatzeko, hain zuzen.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren bidez, aipatutako helbururako sortutako Euskararen Aholku Batzordearen araubidea aztertu zen.

Dekretu hori indargabetuta geratu zen Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatzeko eta bateratzeko uztailaren 11ko 132/2000 Dekretuaren bidez. Dekretu horrek hainbat moldaketa izan ditu Euskararen Aholku Batzordearen funtzionamendu-arauak egokitzeko euskararen erabileraren normalizazioak denboran zehar ekarri dituen beharren arabera.

Orain, berriro ere, beste aldaketa batzuk egiteko beharra sortu da. Egin beharreko moldaketen artean honako hau nabarmendu behar da: organo horri berariaz aitortzen zaio Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko jarraipen-lanak egiteko ardura; eta horrekin batera esleitu zaio euskara gizarte-arloetan sartzeko jarraibide berriak aztertu eta proposatzeko eginkizuna. Gainerako aldaketak, berriz, Aholku Batzordearen funtzionamendua hobetzeko eguneratze eta doitze teknikoaren aldetik egindako moldaketak dira.

Aintzat hartuta beste aldaketa bat egin beharko litzatekeela, egokia iruditu zaigu dekretu honen bidez araubide horretan egin beharreko aldaketak egitea eta araubide hori eratzen duten xedapen guztiak, dekretuz onartutakoak, dekretu honetan bertan bateratzea.

Horren guztiaren ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Kultura sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urriaren 16an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. – Euskararen Aholku Batzordea azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 29. atalean aurrikusitako harreman-organoa izango da, hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko.

  2. – Euskararen Aholku Batzordea Kultura Sailari atxikita egongo da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, baina bere egitura organikoan txertatu gabe.

Honako hauek dira Euskararen Aholku Batzordeak jarduteko izango dituen kide anitzeko organoak:

  • Batzorde Osoa.

  • Batzorde-atal Iraunkorra.

  • Batzorde-atal bereziak.

  • Batzorde-atal berezien batzorde iraunkorrak.

    Kide bakarreko organoak honako hauek izango dira:

  • Lehendakaria.

  • Idazkaria.

  1. – Honako hauek osatuko dute Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoa:

    1. Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

    2. Lehendakariordea: Kultura sailburua.

    3. Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    4. HABEko zuzendari nagusia.

    5. Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo hark izendatutako ordezkaria, erakunde horretako nahiz atxikita duen sozietate publikoren bateko zuzendari izaera izan beharko duela.

    6. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak izendatutako ordezkari bat, gutxienez zuzendari mailakoa.

    7. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako ordezkari bat, gutxienez zuzendari mailakoa.

    8. IVAPeko zuzendari nagusia.

    9. Honako erakunde eta organismo hauek proposaturik izendatutako kideak:

      1. Hiru foru-aldundietako ordezkari bana, gutxienez zuzendari mailakoak;

      2. Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkari bat;

      3. Euskaltzaindiko ordezkari bat.

    10. Gehienez ere berrogei kide, hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artean hautatuak. Kultura sailburuak proposatuko ditu kideen kopurua eta zerrenda, eta euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio.

    11. Bost kide, Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak.

    12. Idazkaritza Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendarietako baten esku egongo da. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du idazkaria. Idazkariak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoak izango ditu eskura.

  2. – Batzorde Osoaren bilkuretara, eztabaidatzekoak diren gaietako adituak eraman ahal izango dira. Aditu horiek hitza izango dute, baina ez botorik.

  1. – Kultura sailburuak izendatuko ditu, Agindu baten bidez, 3.1 artikuluko e), f), g), i), j) eta k) idazatietan aipatzen diren kideak. Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. – Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko kide ez direnen kargualdia hiru urtekoa izango da; kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Batzorde Osoko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte.

  3. – Baldin eta Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideen artean, 3.1 artikuluko e), f), g), i) eta k) idazatietan aipatzen direnen artean, karguren bat hutsik geratzen bada, jakinarazi egin beharko zaio kargu hori betetzeko kidea proposatu edo hautatu zuen erakunde edo organoari, beste kide bat proposatu edo hauta dezan geratzen den kargualdirako, hilabeteko epean.

  1. – Aholku Batzordearen Batzorde Osoko lehendakariari dagokio, besteak beste:

    1. Euskararen Aholku Batzordearen ordezkari izatea.

    2. Bilkuretarako deia egitea, Idazkaritzaren bidez.

    3. Bilkuretako gai-zerrenda finkatzea.

    4. Bilkurei hasiera eta amaiera ematea.

    5. Bilkuretako buru izatea eta eztabaidak bideratzea.

    6. Erabakiak hartzerakoan berdinketarik bada, bere botoaz erabakitzea.

    7. Bere sinadurarekin Euskararen Aholku Batzordearen aktak baimentzea.

    8. Lehendakari izateak berez dakartzan gainerako eginkizun guztiak betetzea.

  2. – Aholku Batzordearen Batzorde Osoko lehendakariaren kargua hutsik geratuz gero, edo bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, edo bestelako legezko arrazoirik gertatzen bada, Kultura sailburuak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak edo azken horrek Euskararen Aholku Batzordeko kideen artean izendatutakoak ordezkatuko dute, hurrenkera horren arabera.

  1. – Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko idazkariari dagokio, besteak beste:

    1. Batzordeko bilkuretara joatea. Hitz egiteko eskubidea izango du, bai eta botoa emateko ere.

    2. Bilkuretako gai-zerrenda prestatu eta bideratzea, bai eta bilkuretan eztabaidatu beharreko gaiei buruzko dokumentazioa ere.

    3. Lehendakariaren aginduz, Batzordearen bilkuretarako deia egitea.

    4. Kideek Batzordeari egindako komunikazioak eta, beraz, jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak, edo bere ardurapean egon behar duten bestelako idazkiak jasotzea.

    5. Bilkuretako aktak idaztea eta baimentzea.

    6. Onartutako akta, irizpen eta erabakien ziurtagiriak egitea, lehendakariak aginduta eta oniritzia emanda.

    7. Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal bereziak koordinatzeko lanak burutzea.

    8. Kide anitzeko organo bateko idazkari izateak berez dakartzan gainerako eginkizun guztiak betetzea.

  2. – Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko idazkariaren kargua hutsik geratuz gero, edo bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, edo bestelako legezko arrazoirik gertatzen bada, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Hizkuntza Politikarako zuzendarien artean izendatutako batek ordezkatuko du.

  1. Jaurlaritzak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalizazioari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea.

  2. Euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

  3. Hizkuntzari loturiko gaietan eskumena duten aginte publikoen jarduera koordinatua bermatzeko neurriak proposatzea.

  4. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari eta betetzeari buruzko txostenak egitea.

  5. Batzorde-atal Iraunkorrak egingo duen ekintzen urteko oroitidazkia onartzea.

  6. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak ekintzen urteko oroitidazkian txertatuko du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko ebaluazioa.

  7. Batzorde-atal bereziek proposamenak eta txostenak eginez gero, horiek aztertzea.

  8. Legeek edo erregelamenduek aitortutako beste edozein egiteko.

  1. – Batzorde-atal Iraunkorreko kide izango dira:

    • Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakari gisa.

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkaria.

    • Euskararen Aholku Batzordeko idazkaria.

    • Batzorde-atal berezietako bakoitzeko kide bana, aldi berean Batzorde Osoko kide direla, Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakariak izendaturik.

    • Batzorde Osoak 3.1.i eta/edo 3.1.j artikuluan aurreikusitako kideen artean izendaturiko beste bost kide, euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetan euskarak duen egoera eta erabilera ezagutzen dutelako eta arlo horrekin harremana dutelako izendatuak, hain zuzen.

  2. – Batzorde-atal Iraunkorra baliozko eran eratuko bada, boto-eskubidedun kideen gehiengo osoak agertu beharko du bilkurara; Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakariak ere nahitaez egon behar du, edo, hura kanpoan izanez gero, haren ordezkoak, eta idazkariak ere bai.

  3. – Batzorde-atal Iraunkorrak kideen gehiengo soilaren aldeko botoa beharko du erabakiak hartzeko, bilkurara agertu diren boto-eskubidedun kideena, alegia. Berdinketa gertatuz gero, Batzorde-atal Iraunkorreko lehendakariaren botoak ebazte-indarra izango du.

  4. – Bilkuraren akta egin beharko da, eta, bertan, honako hauek jaso beharko dira nahitaez: parte hartu duten pertsonen izenak; noiz eta non egin den bilkura; zein izan diren eztabaidatutako gai nagusiak, nola egin den bozketa eta zer emaitza izan duen, eta zein erabaki hartu diren.

  5. – Aktak idazkariaren sinadura beharko du, bai eta lehendakariaren oniritzia ere, eta bilkura horretan bertan edo hurrengoan onartuko da.

  6. – Batzorde-atal Iraunkorra osatzen duten kideek beren boto partikularra jasoaraz dezakete aktan, bai erabaki osoari buruzkoa, bai erabakiaren alderdi jakin batzuei buruzkoa.

  1. Euskararen Aholku Batzordearen gaien ohiko tramitazioa, Batzorde Osoaren bilerarik ez denean.

  2. Aholku Batzordearen ekintzen urteko oroitidazkia egitea, Batzorde Osoak onar dezan.

  3. Legeek, erregelamenduek edo Aholku Batzordearen Batzorde Osoak agindutako beste edozein gai.

  1. – Aholku Batzordearen Batzorde Osoak urtean ohiko bilkura bat egingo du, gutxienez.

  2. – Batzorde-atal Iraunkorrak urtean bi ohiko bilera egingo ditu, gutxienez.

  3. – Gainera, hala Batzorde Osoak nola Batzorde-atal Iraunkorrak, bilkura bereziak egin ditzakete lehendakariaren ekimenez edo organo horietako bakoitzaren kideen bi herenak eskatuta.

  4. – Baldin eta Batzorde Osoaren edo Batzorde-atal Iraunkorraren kideen bi herenak bilkura berezirako deialdia egiteko eskatzen badute, idatziz egin beharko dute eskaria, eta bilkura berezi horretan aztertu nahi dituzten gaien proposamen arrazoitua agertu beharko da idazki horretan. Eskaera horrela egiten bada, lehendakariak hamabost egun izango ditu eskaera jasoz geroztik, bilkura berezirako deialdia egiteko. Deialdiaren gai-zerrendan nahitaez sartu beharko dira eskaeran zehazten ziren gaiak, eta lehendakariak gai gehiago ere sar ditzake.

  5. – Eguneko gai-zerrendarekin batera, bilkuretako aztergaien inguruan beharrezkoa den dokumentazio guztia bidaliko da.

  1. – Batzorde Osoa baliozko eran eratuko bada, boto-eskubidedun kideen gehiengo osoa agertu beharko da bilkurara lehenengo deialdian; quorum nahikorik ez badago, Batzorde Osoa bigarren deialdian eratu ahal izango da, beti ere, boto-eskubidea duten kideen herena gutxienez bertan egonez gero.

    Edonola ere, lehendakariak eta idazkariak, edo haien ordezkoek, nahitaez egon beharko dute.

  2. – Batzorde Osoak gehiengo soilaren aldeko botoarekin hartuko ditu erabakiak, bilkurara agertu diren boto-eskubidedun kideen gehiengo soilaren bidez, alegia. Berdinketa izanez gero, lehendakariaren botoak ebatziko du.

  3. – Bilkuraren akta egin beharko da, eta, bertan, honako hauek jaso beharko dira, nahitaez: parte hartu duten pertsonen izenak; noiz eta non egin den bilkura; zeintzuk izan diren eztabaidatutako gai nagusiak; nola egin den bozketa, zer emaitza izan duen eta zein erabaki hartu diren.

  4. – Aktak idazkariaren sinadura beharko du, bai eta lehendakariaren oniritzia ere, eta bilkura horretan bertan edo hurrengoan onartuko da.

  5. – Batzorde Osoa osatzen duten kideek beren boto partikularra jasoaraz dezakete aktan, bai erabaki osoari buruzkoa, bai erabakiaren alderdi jakin batzuei buruzkoa.

  1. – Aholku Batzordearen Batzorde Osoak edo Kultura sailburuak batzorde-atal bereziak sortzea erabaki dezakete gai zehatzei buruzko lanak eta txostenak egiteko. Batzorde Osoaren Erabakia edo Kultura sailburuaren Agindua beharko da horretarako.

    Batzorde-atal bereziak iraunkorrak izan daitezke, eta eratzeko Erabakian edo Aginduan jasotakoarekin bat etorriz jardungo dute.

  2. – Batzorde-atal berezien egiteko orokorrak izango dira: Batzorde Osoari eta Batzorde-atal Iraunkorrari laguntzea beren eginkizunetan; Euskararen Aholku Batzordeak eskatutako oinarrizko azterlanak egitea; batzorde-atal berezia sortzeko onartutako Ebazpen edo Aginduan zehazten diren azterlan eta txostenak egitea.

  3. – Batzorde-atal berezien jarduketa Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren orientazio eta jarraibideei lotuko zaie, edo Aginduan jasotakoei; jarduketa horri buruz eskatzen dizkieten argibide guztiak eman beharko dizkiete batzorde-atal bereziek Batzorde Osoari.

  4. – Batzorde-atal berezien osaera eta iraupena Hizkuntza Politikarako sailburuordearen Ebazpen bidez ezarriko da. Euskararen Aholku Batzordearen egitekoekin erlazionaturiko jardueretan aintzatespena duten pertsonak izango dira batzorde-atal berezietako kide, Euskararen Aholku Batzordeko kide izan edo ez.

  5. – Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal bereziek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen laguntza izango dute.

  1. – Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal bereziek ere batzorde iraunkorrak eduki ahal izango dituzte, eta batzorde iraunkor horietako kideak Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko ditu.

  2. – Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Euskararen Aholku Batzordeko idazkaria batzorde-atal berezi guztietako kide izango dira, eta eurak izango dira batzorde-atal berezi horietako lehendakari eta idazkari, hurrenez hurren.

Euskararen Aholku Batzordearen barruan Toponimiako Batzorde-atal Berezia egongo da, kontuan hartzekoa baita, batetik, toponimia normalizatzeko lanen izaera eta berezitasuna eta, bestetik, toponimoak ofizial egiteko administrazio askok parte hartzen dutela. Batzorde-atal hori iraunkorra izango da eta Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak finkatu, aldatu eta berreskuratzeko aholkuak eta proposamenak egingo ditu. Ondoren datozen artikuluek eratzen dute batzorde honen araubide juridikoa.

  1. – Honako hauek osatuko dute Toponimiako Batzorde-atal Berezia:

    1. Lehendakaria: Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    2. Idazkaria: Euskara Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren idazkaria.

    3. Kideak:

      • Eusko Jaurlaritzan kartografiaren gaiaren gaineko eskumena duen sailak proposatutako ordezkari bat.

      • Eusko Jaurlaritzan toki-administrazioaren araubidearen gaiaren gaineko eskumena duen sailak proposatutako ordezkari bat.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen elkarteak (EUDELek) proposatutako eta izendatutako ordezkari bat.

      • Instituto Geogrαfico Nacional izeneko erakundeak proposatutako ordezkari bat.

      • Euskaltzaindiak proposatu eta izendatutako kide bat.

      • Gehienez ere sei kide, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen eta toponimiaren arloan ospe aitortua duten pertsonen artean izendatutakoak.

    4. Aztertzekoak diren toponimoen arabera, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak beste aditu batzuk ere izenda ditzake, arlo horretako batzorde-atal bereziko kideei aholku emateko. Izendapenak dena delako lan hori amaitu artean iraungo du.

  2. – Toponimiako Batzorde-ataleko kideak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideekin batera utziko dute kargua, haien kargualdia bukatzean.

    Toponimiako Batzorde-ataleko kideak berriz hautatuak izan daitezke.

Toponimiako Batzorde-atal bereziko kideren baten kargua hutsik geratuz gero, jakinarazi egingo zaio kidea proposatu edo izendatu zuen erakundeari edo organoari, hilabeteko epean beste kide bat proposatu edo hauta dezan; Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du kide hori, ebazpen bidez, ordezkatutako kidearen kargualdia amaitzeko geratzen zen denborarako.

Toponimiako Batzorde-atal Bereziak honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aholku ematea Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak bildu, berreskuratu, zerrendatu eta gordetzeko beharrei eta lehentasunei buruz.

  2. Dena delako Administrazio eskudun batek eskatzen dionean, izen ofizialen normalizazioari buruzko aholkuak ematea.

  3. Mapetan, liburuetan, errotuluetan eta, oro har, hedabideetan, toponimoak erabiltzeko eta idazteko irizpideak eta arauak proposatzea.

  4. Eusko Jaurlaritzak toponimia arautzeko egiten dituen xedapen orokorrei buruzko txostena egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, toponimoen izen ofizialak aldatzeko edo egokitzeko eskatzen dituzten irizpenak ematea.

  5. Batzorde-atalaren ekintzen urteko oroitidazkia egitea eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde-atal Iraunkorrari aurkeztea, Euskararen Aholku Batzordearen urteko oroitidazkian sartzeko.

  6. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak toponimiaren arloari buruz eskatzen dizkion oinarrizko azterketak egitea.

Euskararen Aholku Batzordearen barruan Terminologiako Batzorde-atal Berezia egongo da, kontuan hartzekoa baita, batetik, terminologia normalizatzeko lanen izaera eta berezitasuna eta, bestetik, era askotakoak direla terminologiaren arloan ari diren administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatuak. Terminologiako Batzorde-atala iraunkorra izango da, eta terminologia finkatu, hedatu eta erabiltzeari buruz eta terminologiaren arloko lehentasunak ezartzeari buruz aholku ematea izango da bere xedea. Ondoren datozen artikulu hauek eratzen dute batzorde honen araubide juridikoa.

  1. – Honako hauek osatuko dute Terminologiako Batzorde-atal Berezia:

    1. Lehendakaria: Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    2. Lehendakariordea: IVAPeko zuzendari nagusia.

    3. Idazkaria: Euskara Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren idazkaria.

    4. Ondorengo erakundeek eta organismoek proposatuta izendatuko diren kideak:

      • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkari bat.

      • IVAPeko ordezkari bat.

      • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren ordezkari bat.

      • Euskaltzaindiko ordezkari bat.

      • UZEIko ordezkari bat.

      • EHUko Euskara Institutuko ordezkari bat.

    5. Gehienez ere sei kide, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen eta terminologiaren arloan ospe aitortua duten pertsonen artean izendatutakoak.

    6. Aztertzekoa den terminologia-arloaren arabera, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak beste aditu batzuk ere izenda ditzake, arlo horretako batzorde-atal bereziko kideei aholku emateko. Izendapenak dena delako lan hori amaitu artean iraungo du.

  2. – Terminologiako Batzorde-ataleko kideak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideekin batera utziko dute kargua, haien kargualdia bukatzean.

    Terminologiako Batzorde-atal Bereziko kideak berriz hautatuak izan daitezke.

Terminologiako Batzorde-atal Bereziko kideren baten kargua hutsik geratuz gero, horren berri emango zaio kidea proposatu edo izendatu zuen erakundeari edo organoari, hilabeteko epean beste kide bat proposatu edo hauta dezan; Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du kide hori, ebazpen bidez, ordezkatutako kidearen kargualdia amaitzeko geratzen zen denborarako.

  1. Terminologiaren arloko lehentasunak ezartzea.

  2. Lanerako proposamenak egin eta urteko jarduera-planean sartzea.

  3. Terminologiako lanetarako irizpideak proposatzea.

  4. Kontzeptu bakarra izendatzeko hainbat termino daudenean, horien arteko lehentasunak ezartzea.

  5. Egindako terminologia-lanak onartzea.

  6. Finkatutako terminologia hedatzeko bideak proposatzea eta terminologia hori hedaraztea.

  7. Onartutako terminologiaren erabilera gomendatzea.

  8. Terminologiako Batzorde-atal Bereziaren ekintzen urteko oroitidazkia egitea eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde-atal Iraunkorrari aurkeztea, Euskararen Aholku Batzordearen urteko oroitidazkian sartzeko.

  9. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak terminologiaren arloari buruz eskatzen dizkion oinarrizko azterketak egitea.

Euskararen Aholku Batzordeko eta haren batzorde-atal berezietako kideek kalte-ordainak eta egunsariak jasotzeko eskubidea izango dute organo horietan parte hartzeagatik izandako gastuengatik. Ordainketa hauek zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarrean den araudian ezarritakoaren arabera egingo dira.