Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko Dekretuarena: "148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 6000
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 2007/09/11
  • Argitaratze-data: 2007/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24. 2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituen irailaren 11ko 148/2007 Dekretua 2007ko irailaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (187 zk.). Dekretu horretan zenbait errakuntza ikusi direnez, honen bidez zuzentzen dira:

  1. artikuluaren 1. puntuaren a) idatz-zatiaren azken lerroan (21942. orrialdea), honako hau esaten da:

    "...I. eranskinean araututa daude".

    Baina honela esan behar du:

    "...II. kapituluan araututa daude".

  1. artikuluaren 1. puntuaren b) idatz-zatiaren azken lerroan (21942. orrialdea), honako hau esaten da:

    "...II. eranskinean araututa daude".

    Baina honela esan behar du:

    "...III. kapituluan araututa daude".

  1. artikuluaren 1. puntuaren c) idatza-zatiaren azken lerroan (21942. orrialdea), honako hau esaten da:

    "...III. eranskinean araututa daude".

    Baina honela esan behar du:

    "...IV. kapituluan araututa daude".

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.