Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

127/2007 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 178
  • Hurrenkera-zk.: 5145
  • Xedapen-zk.: 127
  • Xedapen-data: 2007/08/31
  • Argitaratze-data: 2007/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Azken urteotan ugari izan dira Europako Batasunaren politikak erabiltzearen ondorioz eta erakundea bera handiagotzearen ondorioz gertatutako aldaketak. Era berean, eskualde europarrek hainbat erakunderen bidez esku hartzeko dituzten mekanismoak gaur egun erabat aldatu dira gu Europako Batasunera sartu ginenetik.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak protagonismo handia hartu du nazioarte mailan, batik bat kanpoko ordezkaritzak sortu eta abian jarri baitira. Aldi berean, euskal gizatalde eta etxeekin ditugun harremanak nabarmenki areagotu dira maiatzaren 27ko 8/1994 Legea onartu izanaren ondorioz.

Azkenik, guzti horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Sailak ere murgildu egin dira nazioartekotze prozesu horretan eta, ondorioz, ia denak ari dira gaur egun beren eskumen eremuan kanporako diren jarduerak garatzen eta horiek, azken batean, beren erantzukizunetan ezinbesteko osagarriak dira barruko eremuari begira.

Guzti horren ondorioz, Jaurlaritzaren Kontseiluak "Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategia" onartu zuen 2005eko martxoaren 15ean. Hona estrategiaren azken helburua: "Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen helburuak eta jardunbideak definitzea, beharrezko diren egitura eta baliabideak lerro horiei egokituz, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoak Europako Batasunean eta nazioarteko beste eremuetan duen eragin politikoa areagotzeko". Era berean, globalizazio- edota nazioartekotze-prozesuen dinamikak berak bultzatzen duen ekimen honen bidez, nazioarteko inguruabarrei erantzun azkarra eta malgua eman nahi zaie, jarduera proaktiboa eta koordinatua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpo Harremanetarako Estrategiak kudeaketa eta jarraipena egiteko hainbat neurri aurreikusten ditu. Besteak beste, Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzorde bat abian jartzeko asmoa zehazten da, Gobernuaren ekintza koordinatzeko funtzioak egiteko oinarrizko organo moduan eta estrategia horretan planteatutako bi helburu izango dituena, hau da, kanpoko harremanen planifikazioa eta koordinazioa.

Ildo horretan, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari esleitutako funtzioak gehiagotu egin dira, Jaurlaritzaren Kanpoko Harremanak jarduteko eremu berriei egokitzeko.

Guzti horren ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abuztuaren 31n egindako bilkuran, honako hau

Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea arautzea da dekretu honen xedea, Lehendakaritzari atxikitako kide anitzeko organo moduan, Jaurlaritzaren Sailen artean Kanpoko Harremanak koordinatu eta planifikatzeko.

Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordeari honako funtzio hauek dagozkio:

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpoko Harremanetarako Estrategian jasotako xedeak lortzeko ekintzak egitea eta euskal kanpoko harremanak planifikatu, bultzatu eta sustatzeko jardunbideak proposatzea.

  2. – Europako Erakundeekin eta, bereziki, Europako Batasunarekin, Europako Kontseiluarekin eta Europako eskualde-mugimenduarekin Sailen jarduerak koordinatzeko bultzada eta laguntza ematea.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoko mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetza garatzeko neurriak aztertzea.

  4. – Euskal Autonomia Erkidegoak kanpoan dituen ordezkaritzen bidez, hainbat alorretako eta lurraldeko interes defentsan eta sustapenean jokatzeko ahalbideak aztertzea.

  5. – Eusko Jaurlaritzak beste herri, eskualde, hiri edo estatu azpiko erakunde, estatu gaineko erakundeekin izan ditzakeen alde bateko edo alde askoko harremanak aztertu eta proposatzea eta nazioarteko foro eta erakundeetan esku hartzea.

  6. – Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak koordinazio-, sustapen-, eskuartze- eta informazio-eremuetan proposatzen dituen neurriak eztabaidatzea.

  7. – Esleitzen zaizkion beste guztiak.

  1. – Kanpo Harremanetarako Nazioarteko Batzordean ondorengoak arituko dira.

    1. Batzordeburua: Kanpo Harremanetarako Idazkari nagusia edo berak eskuordetutakoa.

    2. Batzordekideak:

      • Pertsona bat lehendakariordetzaren izenean eta Jaurlaritzako Sailen ordezkari bana.

      • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko zuzendariak.

    3. Idazkaritza: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko pertsona bat, batzordeko idazkaritza lanak egingo ditu, hitz egiteko eskubidea izango du baina ezin izango du botorik eman.

  2. – Botoa emateko eskubidea duten batzordekideek goi-kargudunak izan beharko dute eta sailburuak izendatuko ditu. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak izendatuko du idazkaritza-lanak egingo dituen pertsona.

  3. – Kide anitzeko organo honetako kide titularrak ez badaude, gaixorik badaude edo justifikatutako arrazoiak badaude beste batzuk ari ahal izango dira haien ordez; baina, horretarako, aurrekoak izendatu zituen agintariak izendatu eta Batzordeburuari jakinarazi beharko zaio aurretik.

  4. – Egiten dituzten jarduerengatik edo jakituria berezia izateagatik aholkuak eman ditzaketen beste pertsona batzuk deitu ahal izango dira Batzordearen bilkuretara, gaiak hala eskatzen duenean. Hitz egiteko eskubidea izango dute baina ezin izango dute botorik eman.

  5. – Batzordearen Osoko bilkurak, halaber, berariazko lantaldeak sortu ahal izango ditu kanpoko harremanei buruzko zenbati gai aztertzeko.

  1. – Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordeak urtean behin bilduko da ohiko bilkuran eta, ohi ez bezala, Batzordeburuak horretarako deia egiten duenean, bere kabuz edo kideen herenak hala eskatzen duenean.

  2. – Lehendakariak gutxienez hamabost egun lehenago egingo du deialdia eta horrekin batera gai zerrenda agertu beharko da. Behar bezala arrazoitutako presatasunagatik, hala ere, epea saihestu ahal izango da.

  3. – Boto-eskubidea duten kideen gehiengo osoa bertaratu beharko da batzordea osatzeko, horien artean batzordeburuak eta idazkariak egon beharko dutela nahitaez.

  4. – Batzordeak boto eskubidea duten bertaratutako kideen gehiengo soilaz hartuko ditu erabakiak eta berdinketa gertatuz gero batzordeburuak erabakiko du.

  5. – Bilkura guztien akta egingo da. Aktetan nortzuek hitz egin duten, gai-zerrenda eta bilkura non eta noiz egin den zehaztu behar dira; aztertu diren gai nagusiak, bozketa-moduak eta bozketen emaitzak, eta erabakiak ere azaldu behar dira. Batzordekideek, hala nahi izanez gero, aktan jaso ditzakete boto partikularrak.

  6. – Aktak idazkariak sinatuko ditu, batzordeburuaren oniritziarekin, eta bilkura berean edo hurrengoan onetsiko dira.

Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordearen jardunerako teknika- eta administrazio-laguntza ematea Kanpo Harremanetarako Idazkaritzari dagokio. Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordearen jardute-gastuak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren aurrekontuez ordainduko dira.

  1. – Dekretu honen indarra hasten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean Sailburuordetza eta Sailek batzordekideak izendatu beharko dituzte.

  2. – Epe hori iragan ostean batzordekide horiek osatuko dute Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea.

Indargabetuta geratzen dira Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea sortzen duen otsailaren 2ko 13/1993 Dekretua eta hori aldatzen duen uztailaren 2ko 162/1996 Dekretua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Donostia-San Sebastiánen, 2007ko abuztuaren 31n.

Lehendakaria,