Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

100/2007 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 5330
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 2007/06/19
  • Argitaratze-data: 2007/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Erregelamendua onartu zuen. Erregelamendu horrek garatu egin zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen oinarri eragileak, hau da, askatasuna, erantzukizuna eta malgutasuna, ordura arte nagusi ziren murrizketei aurre eginez. Dekretu horrek, gainera, errespetatzen ditu fundazio bakoitzaren nahia eta jarduteko autonomia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zeregina baita Babeslaritzaren bidez interes orokorra babestu eta berrezartzeko beharrezko mekanismoak jartzea.

Aipatutako urriaren 18ko 404/1994 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritza zein Erregistroa batera arautu zituen. Hala ere, batak nahiz besteak helburu desberdinak dituzte, printzipio ezberdinetan oinarritzen dira eta, beraz, oso arau desberdinak ematen dituzte.

Hori dela-eta, ikuspuntu sistematikotik eta arauak emateko teknikaren ikuspuntutik, egokiago iritzi zaio bakoitza dekretu-mailako arau desberdin baten bidez onartzeari. Era horretan, fundazioen Babeslaritzari eta Erregistroari dagozkien funtzioak argiago zehazten dira.

Ekainaren 17ko 12/1994 Legeak Babeslaritza bizia eta berria ezarri zuen, fundazioei sortzez dituzten xedeak gauzatzen laguntza emateko. Irizpide horri eutsiz, aholkularitza eta informazioa emateko administrazio organo moduan eratu zuen, nahiz eta interes orokorra babesteko eskatutako gain-ikuskapen funtzioak dituen eta funtzio horiek betetzen direla bermatu behar duen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzan eta Erregistroan urte hauetan bildutako eskarmentuak aukera eman du fundazioen benetako funtzionamendua eta alor horretako Zuzenbide konparatua sakonago ezagutzeko, eta doktrina zientifikoen aurrerapenek aholkatu egiten dute Babeslaritzaren Araudi berria eta osoa egitea, erregistro aginduak bertatik bereiziz, Fundazioei Buruzko Euskal Legea aldarrikatu zenetik sortu diren eta etorkizunean sor daitezkeen fundazio askoren zerbitzura arautegi modernoa eta eraginkorra jartzeko.

Erregelamendu berri honen berrikuntzen artean, honako hauek dira aipagarrienak:

Babeslaritzari dagozkion funtzioak erruz garatzen dira, funtzioei laguntza eta aholkularitza emateari dagozkionak, aurreko arautegian Legean adierazitakoetara bidaltzen baitzuen.

Hainbat eskakizun ezabatu dira, oso interbentzionistak zirelako, hain zuzen ere aurrekontu-araubideari eta gehigarrizko aurrekontuari dagozkionak, eta sailen funtzioak, fundazioek diharduten alor-eremuan eskumenak dituztenak, modu doituagoan arautu dira Legearen aurreikuspenei dagokienez; eta, ondorioz, behar-beharrezkoak diren izapideetan baino ez dute esku hartuko.

Aholku Batzorde bat osatzen da, funtzio zehatz eta jakinagoak dituena eta funtzionamendu arinago eta formaltasun gutxiago dituena.

Erakundeek funtzionatzeko duten autonomiari ahalik eta gehien eusteko xedez, gobernu organoei buruzko zenbait alderdi baino ez dira arautzen, Babeslaritzarentzat eta fundazioekin harremanetan egon behar dutenentzat interesgarriak direnak.

Babeslaritzaren funtzioen arautegi berri bat ezartzen da fundazioen jardueren egiaztapenei dagokienez, beren funtzionamenduarekiko begirunea izango duena baina, aldi berean, fundazioek duten interes orokorrari eutsiko diona.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 36.5 artikulua eta Azken Xedapenetatik bigarrena garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeari eta interesa duten gainerako organoei entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko ekainaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau indarrean jarri baino lehen hasitako espedienteak momentu horretara arte indarrean egongo diren xedapenen arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabeturik geratuko dira, baldin eta dekretu honetan gai horren inguruan ezartzen denaren aurkakoak badira eta, bereziki, urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan jasotakoak badira, Babeslaritzari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordeari dagokionez; 404/1994 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zen.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak hartzeko.

Dekretu hau 2007ko urriaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 19a.

Lehendakaria,

JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCΑRRAGA RODERO.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak honela dio bere 36. artikuluan: Babeslaritza administrazio organoa da, fundazioei aholkuak eta laguntza teknikoa ematen diena eta fundazioak kontrolatzen dituena. Organo horrek fundazio zuzenbidearen antolamendu zuzena erraztu eta bultzatzea du helburu, bai eta fundazioek legearen arabera eratu, jardun eta suntsitzen direla ere.

  1. – Babeslaritza justizia-arloan eskumena duen Sailari atxikita dago eta Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzaren bidez edo Sail honen egitura organikoa eta funtzionalak eskumena ematen dion Zuzendaritzaren bidez gauzatuko da.

  2. – Babeslaritzak honako jardute eremuak izango ditu:

    1. Fundazioen aholkularitza, laguntza teknikoa eta kontrola.

    2. Fundazioen Erregistroa eramatea.

  3. – Babeslaritzak baliabide pertsonalak eta materialak izango ditu dagozkion funtzioak betetzeko, baliabide informatiko eta telematikoak batez ere, fundazioek sortzen dituzten agirien bolumen eta garrantziaren araberakoak.

Babeslaritzak honako funtzioak beteko ditu:

  1. Fundazio eskubideen erabilpen zuzena sustatzea, askatasun zibilaren eskubidea izaera suspertuz eta bultzatuz, gizarte eskuzabalaren adierazgarri moduan interes orokorraren helburuaren zerbitzupean.

  2. Eratze bidean dauden fundazioei aplika dakizkiekeen lege-araubideari buruzko aholkuak eta informazioa ematea, interes orokorreko proiektu bat sustatzen dutenek bidezko figura juridikoaren bidez modu eraginkorrez egin dezaten.

  3. Inskribatuta dauden fundazioei aplika dakizkien arauei buruzko aholkuak eta argibideak ematea, interes orokorra eta fundazioaren borondatea indarrean dauden ordenamendu juridikoaren arloan bete daitezen.

  4. Fundazioaren borondatea ulertu, ordeztu eta osatzea, fundazioaren gobernu-organoak hala eskatzen badu edo, bestela, bere kabuz, fundazioaren borondatea eta helburuak une bakoitzean dauden errealitateari eta inguruabarrei egokitzeko.

  5. Fundazioen Erregistroa eramatea.

  6. Fundazio bakoitzak sortzaileak adierazitako borondateari jarraituz helburuak benetan betetzen dituela zaintzea.

  7. Fundazioen baliabide ekonomikoak beren interes orokorreko helburuak eta legeetan aurreikusitako eginbeharrak betetzeko erabiltzen direla egiaztatzea.

  8. Estatutuak aldatzeko eta batzeko akordioak onartzea eta iraungitzeko akordioak berrestea bai eta fundazioak likidatzek eragiketak kontrolatzea ere.

  9. Bidezko egintza judizialak gauzatzea.

  10. Pertsona juridiko publikoei sortzeko eskubidearen erabilerari dagokionez aholkuak ematea, eskubide horren erabilpena eskakizunak betez, mugei eutsiz eta bakoitzean antolamendu juridikoak finkatzen dituen prozedurei jarraituz egin dadin.

  11. Fundazioak ordezkatzen dituzten elkarteekin elkarlana egitea, fundazioek dituzten proposamenak eta premiak ezagutzeko.

  12. Notarioen eta jabego erregistratzaileen eta merkataritza erregistratzaileen erakunde ordezkariekin eten barik jarduteko bideei eustea, dagozkien eskumenak erabiltzeko beharrezkoa den koordinazioa lortzeko, betiere fundazioen mesedetan.

  1. Lurralde Historikoetako Foru Aldundien aurrean bidezko iritzitako aldakuntzak bultzatzea, hain zuzen ere fundazioen zerga erregimenaren arloan eta interes orokorreko ekintzetan partaidetza pribatuarentzako zerga pizgarrien arloan.

  2. Dauden fundazioei eta beren ekintzei buruzko behar besteko zabalkundea egitea, Fundazioen Erregistroari dagokion zabalkundeaz gain, erakundeek lortu nahi dituzten interes orokorren asetasun-mailak guztiek jakin ditzaten eta fundazioen onuradun izan daitezkeenen onurako izan dadin.

  1. Elkarren arteko ezagutza eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden fundazioen arteko lankidetza sustatzea, baliabideak hobeto ustiatzeko eta beren jarduerak gehiago zabal daitezen.

  2. Antolamendu juridikoak aitortzen dion beste edozein eginkizun burutzea.

  1. – Justizia arloan eskumena duen Saileko sailburuak honako eginkizunak izango ditu:

    1. Fundazioen eraketa inskribatzeko espedienteak eta fundazioen estatutuak aldatzeko, batzeko edo ezabatzeko espedienteak agindu bidez ebaztea.

    2. Jaurlaritzaren Kontseiluari antolamendu juridikoan ezarritakoaren arabera bidezko egintza judizialez baliatzeko proposamena egitea.

    3. Jaurlaritzaren Kontseiluari fundazioen arloko xedapen orokorretarako proposamenak aurkeztea.

  2. – Babeslaritzari dagozkion gainerako funtzioak, Azterlan eta Lege Araubidearen zuzendariak gauzatuko ditu, baldin eta Alorreko Sailei ez badagozkie.

Fundazioek diharduten alorraren eremuan eskumenak dituzten Sailek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 36.4 artikuluan aurreikusitako txosten loteslea emango dute, Araudi honen 3. artikuluko d), f) eta g) idatz-zatietan azaldutako funtzioei dagokienez. Babeslaritzak horretarako hasiarazitako espedientearen kopia bidaliko die alorrean eskumena duten Sailei eta, bertan, hamabost eguneko epean ebatzi behar dituzten alderdiak adieraziko ditu berariaz.

  1. – Babeslaritzaren Aholku-Batzordea aholku-emailea da eta honakoak izango ditu batzordekide:

    1. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.

    2. Fundazioek diharduten alor-eremuan eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako Sailak. Sail bakoitzeko ordezkaria zuzendaria izango da gutxienez.

    3. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Idazkaritza Teknikoko arduraduna.

  2. – Aholku Batzordeko idazkariak hitz egin bai baina ezin izango du botorik eman. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari atxikita dagoen eta teknikari maila duen pertsona bat arituko da idazkari.

Babeslaritzaren Aholku-batzordeak honako funtzioak izango ditu:

  1. Babeslaritzak haren irizpidepean jartzen dituen gaiei buruz eskatzen dion laguntza ematea.

  2. Fundazioen eraketa-inskripzioen espedienteei buruzko txostena ematea. Txostena fundazioaren xedeak zilegiak eta interes orokorrekoak direla egiaztatzeko baino ez da izango.

  3. Fundazioen alorreko xedapen orokorretarako proiektuetan txostena eman beharko du nahitaez.

  1. – Babeslaritzaren Aholku Batzordeak osoko batzorde eta batzorde tekniko moduan jardungo du. Osokoari aurreko artikuluko a) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako funtzioak dagozkio eta Batzorde Teknikoari b) idatz-zatian aurreikusitako txostena ematea.

  2. – Araudi honen 6.1 artikuluak aipatzen dituen kideak izango ditu Osokoak.

  3. – Batzorde Teknikoko kideak honako hauek izango dira:

    1. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria, batzordeburu arituko da.

    2. Osokoaren partaide izan eta kasu bakoitzean berariazko alorragatik eskumena duten Eusko Jaurlaritzako Sailak.

    3. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Idazkaritza Teknikoko arduraduna.

  4. – Batzorde Teknikoko idazkariak hitz egin bai baina ezin izango du botorik eman. Justizia arloan eskumena duen Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari atxikita dagoen eta teknikari maila duen pertsona bat arituko da idazkari.

  5. – Batzordeburuak deialdia egin ostean bilduko da Osokoa bere funtzioak egiteko. Aztertu beharreko gaiak badaude edo Osoko Bilkurako kide batek hala eskatzen badu bilduko da Batzorde Teknikoa.

  6. – Batzordeburuak, hala erabakiz gero, gai jakin batean espezialistak edo adituak direnak arituko ahal izango dira Osoko edo Batzorde Teknikoko bilkuretan, hitz egin ahal izango dute baina ezin izango dute botorik eman.

  7. – Babeslaritzaren Aholku-Batzordearen funtzionamenduaren arloan Araudi honetan aurreikusi bakoei dagokienez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrikoari eutsiko zaio.

Estatutuetan berariazko xedapenik ematen ez bada, fundazioen gobernu-organoak honako funtzionamendu arauak izango ditu:

  1. Fundazioburu bat egongo da, fundazioaren ordezkaritza egingo duena, baldin eta gobernu-organoak berariaz beste kide bati egotzi ez badio; gobernu-organoetako bilkuretarako deiak egingo ditu eta buru arituko da bilkura horietan, eztabaidak zuzenduko ditu eta hartutako akordioak betearazteko ardura hartuko du.

  2. Gobernu-organoak idazkari bat izendatuko du bere kideen artean, hizpidea eta botoa dituena, edo, kanpoko bat, eta horrela gertatuz gero ez du botorik izango. Idazkariak bilkuren aktak egin, fundazioaren agiriak zaindu eta egiaztagiriak ematen ditu, lehendakariaren oniritziarekin.

  3. Organoburuaren kargua bete barik edo bera ez dagoela edo gaixorik dagoela, lehendakariordea arituko da bere ordez eta, horren ezean, gobernu-organokide zaharrena. Idazkariaren ordez, aldiz, kide gazteena arituko da.

  4. Gobernu-organoaren bilkura baliozkoa izateko, kideen erdia gehi bat batu beharko dira. Botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak eta berdinketa gertatuz gero lehendakariaren botoak ebatziko du. Fundazioaren estatutuak aldatu, batu edo ezabatu ahal izateko, nolanahi ere, bertaratutakoen bi herenaren aldeko botoa ezinbestekoa izango da.

  5. Gobernu-organoko kideek ordezkatzeko baimena eman ahal izango diote gainerako beste edozein kideri, lehendakariari zuzendutako jakinarazpen-idazki baten bidez. Bilkura bakoitzerako egin beharko da berariaz.

  6. Gobernu-organoaren ebazpenak Akta-Liburu batean jasoko dira. Lehendakariak eta idazkariak izenpetuko dute bilkura bakoitzeko akta eta, bertan, honakoak jasoko dira: hartutako erabaki guztiak, bilkurarako dei egindakoak eta bertaratutakoak, bozketen emaitzak, eta, berariaz eskatuz gero, boto partikularrak.

  1. – Gobernu-organoan ebazpen baliodunak hartzeko estatutuek zehazten duten gutxienezko kide-kopuruari eusteko ardura kideena berena izango da. Hala ere, sortzaileak beretzat gorde badu kideak izendatzeko ardura edo beste batzuei esleitu badie ardura hori, sortzailearena edo horiena izango da ardura hori.

  2. – Gobernu-organoko kideen artean sortzen diren hutsuneak estatutuetan ezarritakoari jarraituz beteko dira eta horrela bete ezin badira dagokion estatutu-aldaketa sustatu behar izango da.

  1. – Fundazioak gobernu-organorik ez badu edo epailearen ebazpenaz bere funtzioetan aritzeko ezgaituta baldin badago, Babeslaritzak hartuko du behin-behingoz fundazioaren jarduera kudeatzeko ardura, fundazioa gobernu-organoz hornitzeko batez ere.

  2. – Honako kasu hauetan jo ahal izango da fundazioak ez duela gobernu-organorik: kiderik gabe geratu denean edo bere barnean dauden hutsuneek eguneroko jardunean erabateko eragina daukatenean.

  3. – Artikulu honetan aurreikusitakoak gertatuz gero, Babeslaritzak, bere kabuz edo interesatuak eskatuta, epailearen aurretiko baimena eskatuko du gehienez bi urteko epean behin-behingoz kudeaketa bere gain hartzeko.

  1. – Fundazioaren gobernu-organoa estatutuen arabera hornitu ostean, Babeslaritza agintari judizialari jakinaraziko dio eta amaitutakotzat joko da behin-behineko kudeaketa.

  1. – Babeslaritzak fundazioa gobernu-organo batez hornitu ezin badu, betiere fundazioaren estatutuen arabera, fundazioa iraungi eta likidatzeko prozeduraren hasiera jakinaraziko dio agintaritza judizialari.

  1. – Fundazioarekin kontratatu nahi duten gobernu-organokideek, beren izenean edo bitarteko pertsona fisiko edo juridiko baten bidez, autokontrataziorako baimenaren eskabidea eta egin beharreko kontratazioan interes-gatazkarik ez dagoela behar bezala frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dizkiote Babeslaritzari.

  2. – Kontratu bidez fundazioarekin lotuta dagoen pertsona fisiko edo juridiko batek fundazioko gobernu-organoko kide izan nahi badu, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera autokontrataziorako baimena aurkeztu beharko du izendapena jaso baino lehen. Autokontrataziorako baimenak akatsik baldin badauka ezin izango da gobernu-organoko kidearen izendapena jaso.

  3. – Babeslaritzak, baimen-espedientea ebazterakoan, arrazoiak eman beharko ditu eta, batez ere, interes-gatazkarik ez egotea hartuko du oinarri. Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen 37.1 artikuluan aurreikusitako baldintzak biltzen direnean administrazio-isiltasunez onartu egin dela ulertuko da.

  1. kapitulua.– Ekonomia-ekitaldia.

    Fundazioen ekonomia-ekitaldia beren estatutuetan ezarritakoa izango da eta berariazko aipamenik egon ezean urte naturala izango da.

Fundazioen kontularitza-jarduerak Kontularitzako Plan Orokorreko arauei eutsiko die, irabazi asmorik gabeko erakundeei dagokienez.

Kontabilitatea ekonomia-ekitaldi bakoitzean itxi beharko da, fundazioaren ondare-egoera argitasunez eta zehaztasunez islatzen duen inbentario batez. Sozietateen zergaren ondorioetarako eskatutakoa baino ez da egin behar inbentario-balantze horretan eta, ondorioz, dagokion zerga-aitorpenaren kopia aurkeztu ostean Babeslaritzari bidalitakotzat ulertuko da.

  1. – Fundazioen ardurapean egongo da Inbentarioen eta Urteko Diru-kontuen Liburua, bai eta Aurrekontu-liburua, Akta-liburua eta Eguneko Liburua ere. Halaber, beste liburu osagarri batzuk ere hartuko dituzte euren ardurapean, beharrezko jotzen badute, erabiltzen duten kontabilitateko sistemaren arabera.

  2. – Inbentarioen Liburua eta Urteko Diru-kontuen Liburua fundazioaren hasierako dotazioa osatzen duten ondasunen inbentarioarekin batera zabalduko da eta, bertan, fundazioaren ondasun eta eskubideen sarrerak eta irteerak, balorazioa eta ekonomia ekitaldi bakoitza ixterakoan dagoen egoeraren balantzeak jasoko dira.

  3. – Aurrekontuen Liburuak, alde batetik, fundazioak urtero hurrengo ekitaldirako egiten duen gastu eta diru-sarrera aurrekontua jasoko du eta, beste aldetik, dagokion aurrekontuaren likidazioa.

  4. – Eguneko liburuaren eta Akta-liburuaren idazpenak Merkataritza Kodean aurreikusitakoari jarraituz egingo dira.

Fundazioen gobernu-organoak gordeko ditu liburuak eta osagarriak eta gorde ere sei urteko epean gutxienez. Liburu horiek, erregistroak eta kontabilitateko idazpenen frogagiriak Babeslaritzaren esku jarriko dira horrek hala eskatzen duenean.

  1. – Fundazioaren gobernu-organoak ekitaldi bakoitzeko azken hiru hilabetetan hurrengo urteari dagokio aurrekontua igorriko dio eta, horrekin batera, azalpen memoria eta aurrekontua onartzen duen ebazpenaren egiaztagiria.

  2. – Aurrekontuarekin batera egitura funtzional bat aurkeztuko da, honakoak adierazten dituena: lortu nahi diren helburuak, helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren jarduerak eta beharrezko diru-baliabideen zenbatekoa.

  3. – Fundazioaren aurrekontua orekatua izango da beti; beraz, diru-sarrerak aurreikusitako gastuak ordaintzeko beste izango dira.

  4. – Diru-sarreren taldean fundazioak edozein kontzeptuarengatik jasotzen dituen guztiak sartuko dira, ekitaldian zehar erabiltzeko jasotako dohainak eta diru-laguntzak barne, hala gertatuz gero, bai eta aurreko ekitaldietako emaitzak ere baldin eta gobernu-organoak fundazioaren helburuetarako erabiltzea erabaki badu.

  5. – Gastuen atalari dagokionez, izaera ezberdina dutenak bananduko dira eta zehaztu egingo dira kontzeptuen arabera, bereziki administraziorako gastuak.

  1. – Fundazioek egiten dituzten enpresa-jarduerak Babeslaritzari jakinarazi behar zaizkio, jarduerak hasi eta bi hilabeteko epean.

  2. – Enpresa-jardueren jakinarazpenak honakoak hartuko ditu bere barnean:

    1. Jarduera-motaren zehaztapena.

    2. Jarduerek fundazioaren helburuarekin duten zerikusia.

    3. Antolamendu-egitura, instalazioak eta establezimenduak adierazten dituena.

    4. Fundazioaren bideragarritasun ekonomikoan jarduera horiek duten eraginari buruzko azterlana eta azalpen-memoria.

  1. – Dotazioa osatzen duten edo helburuak betetzeko zuzenean atxikita dauden edo urteko balantzearen ondorioz fundazioaren aktiboa baino ehuneko hogeia baino handiagoko balioa duten ondasun eta eskubideen gaineko erabiltze-egintzak edo zergapetzeko egintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 22.2 artikuluak aipatzen dituen gainerakoak Babeslaritzari jakinarazi beharko zaizkio Fundazioen Erregistroan jasota gera daitezen. Egintzak gauzatzen diren egunean hasi eta gehienez ere hogei eguneko epean jakinarazi beharko dira.

  2. – Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, gobernu-organoak ondorengo agiriak igorriko dizkio Babeslaritzari:

    1. Erabiltze- edo zergapetze-egintza horiek gauzatzen dituzten edo gauzatu izana egiaztatzen duten agiri guztiak.

    2. Horretarako hartutako ebazpenen egiaztagiria.

    3. Egintza horien arrazoiak eta lortu nahi diren helburuak azaltzen dituen memoria bat eta, gainera, egintza horiek fundazioaren ekonomia- eta finantza-bideragarritasunean duten eraginari buruzko berariazko adierazpena.

  1. – Fundazioek diru-sarrera garbien ehuneko hirurogeita hamarra erabili beharko dute gutxienez fundazioaren helburuetarako. Fundazioa eratzen denean edo geroago dotazio moduan egindako diru-ekarpenak ez dira inolaz ere diru-sarreratzat joko.

  2. – Honakoak ez dira diru-sarreratzat hartuko:

    1. Dotazioa osatzen duten edo fundazioaren xedeei artez eta modu iraunkorrez atxiki zaizkion ondasun higiezinen gaineko erabiltze- edo zergapetze-egintzen ondoriozko zenbateko osoa, baldin eta diru-zenbateko hori dotaziorako edo atxikipen berbera duten ondasun edo eskubideetan berriro inbertitzen bada.

    2. Titulu, balore, ekonomia-eskubide edo ondasun higiezinak besterendu edo horien gainean egindako kostu bidezko negozio juridikoengatik lortutako kontraprestazioa, sortutako gainbalioa barne, hala izanez gero, baldin eta dotazioa osatzen badute edo fundazioaren xedeei artez eta modu iraunkorrean atxiki baldin bazaizkio, betiere diru-zenbateko hori dotaziorako edo atxikipen berbera duten ondasun edo eskubideetan berriro inbertitzen denean.

  3. – Diru-sarrera garbien kopurua zehaztu ahal izateko, kontzeptu guztiengatik lortutako diru-sarrera garbi kontagarrien kopuru osotik beroiek lortzeko beharrezkoak diren gastuak kenduko dira bakarrik eta administrazio gastuak ez dira beharrezkotzat joko.

  4. – Fundazioaren xedeetarako izendatutakoak horrelakotzat sailkatzeko, xede horiek lortzeko benetan balioa izan dutenak hartuko dira kontuan.

  1. – Honakoak izango dira administrazio-gastuak:

    1. Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen zaintza, kudeaketa eta defentsak zuzenean sortutako gastuen diru-zenbatekoa.

    2. Gobernu-organoko kideek beren funtzioetan aritzeagatik egin eta behar bezala egiaztatutako gastuen diru-itzulpena eta, hala badagokio, sortzaileak kideentzat berariaz ezarritako ordainsariak.

    3. Gerentzia edo kudeaketa edo fundazioaren izenean beste jarduera batzuk egiteko ardura ematen zaien eta fundazioaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak.

  2. – Administrazio gastuak ez dira izango inoiz fundazioak lortutako diru-sarera garbien % 20tik gorakoak. Hala eta guztiz ere, salbuespen moduan, Babeslaritzak ehuneko horretatik gorakoak onartu ahal izango ditu, baldin eta fundazioak arrazoiak emanez hala eskatzen badu eta betiere berak ezartzen dituen muga eta baldintzekin.

  1. – Fundazioek urteko lehenengo seihilabetekoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 27. artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dizkio Babeslaritzari.

    1. Fundazioa ordezkatzeko baimena duen pertsonak izenpetutako eskabidea. Bertan, kontuak auditatu beharra dagoen ala ez adierazi beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legean aurreikusitakoaren arabera.

    2. Agiri horien onarpenari buruzko gobernu-organoak hartutako erabakien frogagiria, hain zuzen ere aurkeztu diren kontuak auditatu beharra dutenak direla egiaztatzen duena. Hala gertatuz gero, auditoriaren txostena aurkeztu beharko da.

  2. – Agiriak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean Babeslaritzak egiaztatu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak eskatutako agiriak diren ala ez, gobernu-organoak behar bezala onartuta dauden eta batzordeburuaren eta idazkariaren eta, hala badagokio, jabe bakarraren ezinbesteko sinadurak dauden. Akatsik ez badago Babeslaritzak Fundazioen Erregistroari igorriko dizkio agiriak, gordailatu eta argitaratzeko.

Jardueren urteko memoriak behar beste azalpen izan beharko ditu, hain zuzen ere fundazioaren xedea bete den eta aplikatu beharreko arauak ezagutzeko eta egiaztatzeko, gutxienez honakoak azaldu beharko dira:

  1. Ekitaldian zehar burututako jarduerak eta gauzatzerakoan izan diren baldintzak eta inguruabarrak.

  2. Gobernu-organoaren osaeran izandako aldakuntzak. Zehaztu beharko dira izendatu, funtzioetan eten, ordeztu edo kargua utzi duten kideak.

  3. Fundazioaren helburu eta jarduerei behar besteko zabalkundea eman beharra eta onuradunak aukeratzeko ojektibitate-irizpideak erabili beharra betetzeko modua.

  4. Fundazioaren finantzaketa-irudia, inoren baliabideak berariaz aipatuz eta partikularrengandik eta erakunde publikoengandik jasotakoak bereiziz.

  5. Ondarearen kudeaketa ekonomikoa eta, horretarako, ondasun eta eskubideetan izandako aldakuntzak adieraziko dira fundazioaren xedeak betetzeko izaera iragankorrez izendatuak eta izendatu gabekoak bereiziz. Era berean, ondasun edo eskubideen, hitzartutako kreditu-eragiketen eta fundazioak burututako jarduera ekonomikoen erabiltze- eta zorpetze-egintzak adierazi beharko dira.

  6. Fundazioaren helburuak eta legezko manuak betetzeari buruzko beste edozein kontu.

  1. – Aurrekontuaren likidazioan diru-sarreren jatorria eta gastuen zertarakoa adierazi beharko dira.

  2. – Diru-sarrerei dagokien atalean honakoak adierazi beharko dira:

    1. Ohiko diru-sarreretatik lortutakoak.

    2. Ohi ez bezalako inguruabar eta eragiketengatik sartutako diru-zenbatekoak.

    3. Ondare-elementuak erabiltze eta zergapetzearen ondorioz lortutako diru-sarrerak.

  3. – Gastuei dagokienez honakoak jaso beharko ditu:

    1. Administrazio-gastuen zehaztapena.

    2. Fundazioaren xedeetarako gastuen zehaztapena.

    3. Aparteko gastuen zehaztapena.

  1. – Garrantzi ekonomikoa duten fundazioek kanpoko kontu-ikuskaritza jasan beharko dute, kontu-ikuskaritza arautzen duen Legean eta legea garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera.

  2. – Bi urtetan, bata bestearen ondoan, ondoren adierazten diren ezaugarrietako bi dauzkaten fundazioak izango dira garrantzi ekonomia dutenak:

    1. Fundazioko ondarearen balioa 2.000.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izatea. Fundazioaren egoera-balantzean agertzen den aktiboaren diru-zenbateko osoa izango da ondarea, ekitaldia amaitzen den egunean betiere.

    2. Fundazioak kudeatutako jardueren bolumena 3.000.000,00 eurokoa edo gorakoa izatea, hau da, fundazioaren ohiko jarduerengatik emaitza-kontuko hartzekoan agertzen diren fundazioaren diru-sarreren urteko kopuru garbia.

    3. Berez enpresa jarduerak burutzea edo bazkideen erantzukizun mugatua duen edozein elkartetan % 5etik gorako partaidetza izatea.

    4. Pertsona onuradunek ordaindutako zerbitzuen kopurua edo bolumena fundazioak egindakoak baino askoz handiagoak izatea.

    5. Ekonomia-ekitaldian zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.

  3. – Kontu-ikuskaritza egitera behartzen duten ezaugarriak dituzten fundazioak, nolanahi ere, garrantzi handiko fundaziotzat joko dira.

  4. – Garrantzi ekonomikoko fundaziotzat jotzeko ezaugarriak dituen fundazioko gobernu-organoak Babeslaritzari jakinarazi beharko dio, honek Fundazioen Erregistroan jasoaraz dezan.

  1. – Kontu-ikuskariek egindako txostenak, gutxienez, honakoak jaso beharko ditu:

    1. Kontabilitatearen eta urteko kontuen bidez egiaztatutako lege- edo estatutu-arauen ustezko hauspenei buruzko oharrak.

    2. Egiaztatutako edozein gertakizunari buruzko oharrak, fundazioaren finantza-egoerarentzat arriskua denean.

    3. Fundazioaren gobernu-organoko kideen autokontratazioak, artez edo pertsona fisiko edo juridikoaren bitartez egindakoak.

  2. – Fundazioa kanpoko kontu-ikuskaritza egitera behartuta dagoenean, Babeslaritzan aurkeztu beharko da kontu-ikuskariek ematen duten txostena, ikuskapenaren gi diren kontuekin batera, Fundazioen Erregistroan gordailatzeko.

  1. – Babeslaritzak, besteak beste, honakoak egiaztatu beharko ditu: fundazioen helburuak benetan betetzen diren, fundazioaren baliabide ekonomikoak fundazioak dituen helburuetarako erabili diren eta indarrean dauden arauetan aurreikusitako eginbeharrak betetzen diren.

  2. – Babeslaritzak jarduerak egiaztatzeko espedientea hasiaraziko du honakoak egiaztatu edo susmatzen direnean:

    1. Kontuak behin eta berriro ez aurkeztea.

    2. Fundazioaren ekonomia-kudeaketan irregulartasunak sortu direnean.

    3. Fundazioaren helburuak eta benetan burututako jarduerak bat ez datozenean.

    4. Fundazioak inolako jarduerarik ez duenean.

    5. Legeek ezartzen dituzten eginbeharrak, sortzailearen borondatea edo estatutuak ez betetzea.

  3. – Babeslaritzak espediente hori hasiarazteko ematen duen ebazpenak zehaztuko ditu jarduerak egiaztatzeko modua, baldintzak eta epea.

  1. – Jarduerak egiaztatzeko prozedura fundazioaren gobernu-organoari jakinarazten zaion egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean amaitu beharko da.

  2. – Hala eta guztiz ere, epe hori luzatu ahal izango da honakoak geratzen direnean:

    1. Fundazioaren ondareagatik, kudeatutako jardueren kopuruagatik, enpresa-jarduerak egiteagatik edo merkataritza-elkarteetan esku hartzeagatik egiaztapena egitea bereziki nahaspilatsua gertatzen denean.

    2. Jarduerak egiaztatzen diren bitartean jardueren egiaztapenaren gai ez diren beste gertaera batzuk antzematen direnean.

  1. – Jarduerak egiaztatzeko, besteak bestea, honako bide hauek egongo dira:

    1. Gobernu-organoko kideak borondatez Babeslaritzaren aurrean azaltzea, Araudi honetako 28.2 artikuluan aipatutako gaiei buruzko argibideak eta azalpenak emateko.

    2. Agiriak, liburuak, kontabilitate, fitxategi, faktura eta fundazioaren jarduerak egiaztatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri aurkeztea.

    3. Babeslaritzak agindutako kontaduritza-txosten bat aurkeztea, fundazioaren ondarea eta finantza-egoera argi eta garbi zehazteko.

    4. Fundazioak bere jarduerak egiten dituen egoitzan edo lokaletan Babeslaritza agertzea.

  2. – Jarduera horien informazioa akta, txosten edo egiaztagiri bidez jasoko da eta agiri horiek publikoak izango dira.

Justizia-arloan eskumenak dituen Sailari atxikitako funtzionarioek gauzatuko dituzte egiaztapen-jarduerak. Funtzionarioek, hala ere, Eusko Jaurlaritzako beste Sailetako funtzionarioen eta kanpoko aholkulari eta kontsultarien laguntza izan dezakete egiaztapen-jarduerak egiteko.

  1. – Babeslaritzak, Jardueren egiaztapenaren ondorioz, Araudi honetako 28.2 artikuluan aurreikusitako kasuren bat dagoela antzematen badu, fundazioaren gobernu-organoari jakinaraziko dio, hamar asteguneko epean beharrezko iritzitako guztia azal dezan.

  2. – Babeslaritzak, entzun ondoren eta hala badagokio, antzemandako irregulartasunak zuzentzeko bidezko iritzitako neurriak hartzea eskatuko dio fundazioaren gobernu-organoari.

  3. – Babeslaritzak berariazko ebazpen baten bidez amaituko du egiaztapen-prozedura eta bertan honakoa ebatziko du:

    1. Jarduerak egiaztatzeko espedientea artxibatzea, Araudi honetako 28.2 artikuluan aurreikusitako kasuak gertatu ez direlako edo kasu horiek egiaztatu ez direlako, edo, bestela, proposatutako zuzenketa-arauak hartu egin direlako.

    2. Bakoitzean bidezkoak diren egintza judizialez baliatzea.

    3. Fiskaltzari espedientea bidaltzea, fundazioaren gobernu-organoaren jardunean legearen aurkako zerbait penala dagoela antzematen denean.

  4. – Babeslaritzak, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 38.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, honako egintza judizial hauetaz baliatuko da:

    1. Fundazioko gobernu-organoko kideak ordezkatu, kendu edo ezgaitzea.

    2. Fundazioko gobernu-organoko kideen erantzukizuna.

    3. Fundazioaren jardunaren behin-behineko kudeaketarako baimena ematea.

  1. – Estatutuak aldatzeko fundazioko gobernu-organoak emandako erabakiak Babeslaritzaren berrespena izan beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko da.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31.2 artikuluan aurreikusitakoak gertatuz gero, Fundazioko gobernu-organoak fundazioaren estatutuak aldatzeko erabakia hartu behar du.

  3. – Fundazioko gobernu-organoak estatutuak garaiz aldatzen ez baditu, Babeslaritzak eskatuko dio 6 hilabetetik gora gabeko epean dagokion aldaketa egiteko. Eskatutako aldaketa egiten ez bada, Babeslaritzak, Aholku-Batzordearen Txostena aztertu ostean, Agintaritza Judizialari eskatu ahal izango dio beharrezko aldaketa egiteko, dagokion erantzukizuna zehazteko egintzaz ere baliatu ahal izango dela.

  1. – Batzeko erabakiak Babeslaritzaren onarpena izan beharko du eta Fundazioen Erregistroan inskribatuko da.

  2. – Bat osatzeko biltzen diren edo xurgatuak diren fundazioak deuseztatu egingo dira, likidazioan sartzen ez badira ere, eta fundazioaren ondare osoa fundazio berriari edo xurgatzaileari eskuratuko zaio eta honek deuseztatukoaren eskubide eta betebeharrak hartuko ditu bere gain.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 32. artikuluan ezarritakoa gertatuz gero, Babeslaritzak Araudi honetako 33.3 artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.

  1. – Fundazioa iraungitzeko fundazioko gobernu-organoak emandako erabakiak Babeslaritzaren berrespena izan beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko da.

  2. – Babeslaritzak fundazioko gobernu-organoaren erabakia berresten ez badu, fundazioaren iraungipena aitortzeko Epaia emateko eskatu ahal izango dio fundazioak agintaritza judizialari, eta, horretaz gain, bidezko errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu.

  3. – Fundazioko gobernu-organoak erabakirik hartzen ez badu, Babeslaritzak fundazioa iraungitzeko eskatu ahal izango dio agintaritza judizialari.

  1. – Iraungitzeko erabakiak edo fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat jotzen dituen ebazpen judizialak, hala gertatuz gero, hasiera emango diete likidatzeko eragiketei.

  2. – Fundazioak likidazio-aldian dagoen bitartean nortasun juridikoari eutsiko dio eta bere izenari "likidazio-aldian" erantsi beharko dio.

  3. – Fundazioko gobernu-organoak egingo du iraungitako fundazioaren likidazioa, betiere Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari. Alabaina, Babeslaritzak likidazio-prozedurari buruz beharrezko iritzitako informazio guztia eskatu ahal izango dio aldian-aldian edo noizbehinka fundazioko gobernu-organoari.

  4. – Babeslaritzak agintaritza judizialaren aurrean inpugnatuko ditu ordenamendu juridikoaren edo fundazioko estatutuen aurkako likidazio-egintzak.

  5. – Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, fundazioaren gobernu-organoak likidazio-eskritura eman beharko du eta Babeslaritzara bidali, onartua izateko.

  6. – Fundazioa likidatzeko eskritura publikoan honako hauek jasoko dira:

    1. Fundazioaren gobernu-organoak likidatzaile gisa hartutako erabakia, honako hauek onartzen dituena: likidazio eragiketak, azken balantzea eta soberakinaren destinoari buruzko erabakia gauzatzea.

    2. Fundazioaren likidazioaren ondorioz sortutako soberakinaren destinoaren frogagiriak.

  7. – Babeslaritzak likidazioa onartu ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistrora bidaliko du, fundazioari lotutako idazpenak eta Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko.