Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2007 DEKRETUA, apirilaren 17koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3926
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2007/04/17
  • Argitaratze-data: 2007/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal erakundeek, etengabe egin dute zientzia, teknologia, ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbia, hainbat proposamen eta ekimen burutu dituzte eta guzti horrek, emaitza garrantzitsuak eman ditu azken bi hamarkadatan.

Apustu hori aintzat hartu eta bultzatzeko, gure ordenamendu juridikoa osatzen duten hainbat lege-arau egin dira. Horrela bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak ezartzen du, Euskadiko sistema sanitarioak, garapenerako funtsezko elementu gisa, osasun-ikerkuntzako jarduerak bultzatu beharko dituela (32. artikulua). Ikerkuntzarako egituren diseinu egokia eta hornidura bilatzea izango ditu xede. Bestalde, azaroaren 12ko 8/2004 Legeak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Industriari buruzkoak, bere helburuen artean ditu teknologia eta berrikuntza sustatzea eta suspertzea eta taldean erabiltzeko azpiegitura teknologikoak sortzea. Arreta berezia jartzen du teknologia eta berrikuntzan (24. artikulua), baita teknologia-erakundeetan ere (25. artikulua). Era berean, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, unibertsitateko jardueraren osagai nagusitzat jotzen du ikerkuntza, eta ezagueren eta teknologiaren transferentzian ezinbesteko eginkizuna ematen die euskal unibertsitateei. Legearen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatea oinarrizko eragilea da ikerketa, garapen eta berrikuntzarako euskal sisteman (55. artikulua). Horrez gain, Euskadiko Ikerketa Kontseilua sortuko da ikerketa, garapena eta berrikuntza behatu, koordinatu eta sustatzeko (56. artikulua).

Laburbilduz, urteak igaro ahala, Euskadiko Autonomia Erkidegoan garatutako zientzia- eta berrikuntza-politikari esker, Euskadiko zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-eskaintza osatzen duten hainbat erakundez osatutako sistema eraikitzen joan da eta nolabait egituratzen.

Elkarren artean lotuta dauden hainbat eragilek osatzen dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema. Hor daude, besteak beste, unibertsitate sistema, Unibertsitateek osatzen dutena (BERC, Bikaintasuna Ikertzeko Oinarrizko Zentroen multzoa barne hartzen du); Korporazio teknologikoak eragile nagusitzat dituen teknologia-garapeneko eta berrikuntzako azpi sistema; Kooperatiba-Ikerketarako Zentroak, EAErako interes estrategikoa duten eremuetako gaitasunak eta interesak biltzen dituztenak; euskal enpresak biltzen dituen enpresa- eta gizarte-sistema, eta enpresetako I+D Unitateak. Eta azkenik, zientzia, teknologia eta berrikuntza finkatzen duten eragileak: parke teknologikoak eta enpresa-zentroak, zein berrikuntza bermatzeko erakundeak edota ikertzaileak erakartzen zuzenean laguntzen duten Ikerbasque bezalako erakundeak.

Ildo honi jarraituz, legealdi honetarako Eusko Jaurlaritzak dituen programako konpromisoen artean dago, teknologia, berrikuntza eta kalitatearen alorrean, I+D+i-n ahalegin handiagoa egitea, pixkanaka Europarekin bat egiteko mailara hurbilduko gaituena. Garrantzi berezia izango du eskaintza teknologiko integrala eta bikaina osatzeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako eragileen artean, espezializazioaren eta lankidetza publiko eta pribatuaren bidez.

Era berean, Lehendakariak bere inbestidura-ekitaldiko diskurtsoan, arreta berezia eman zion oinarrizko ikerketa sustatzeari unibertsitatearen esparruan. Europarekin bateratze teknologikoa lortzeko erronkaren eremuan berretsi zuen ikerketa eta berrikuntzarekiko konpromiso publikoa, eta berrikuntza eta garapen teknologikoko egitamuei zuzendutako urteko gastu publikoa nabarmen areagotuko zela iragarri zuen, Barne Produktu Gordinaren hazkunde nominalaren baino hazkunde-bilakaera handiagoarekin, alegia.

Berrikuntzarekiko konpromisoa berretsi egin zuen Lehendakariak politika orokorreko azken saioan eginiko diskurtsoan. Bere gain hartu zuen, halaber, legealdi honetan hura bultzatzeko konpromisoa eta aitzindaritza hainbat ekimenen bitartez. Haien artean, egungo kudeaketa-egiturak berrikusi, erabakitzeko eta koordinazio politikorako organoak sortu eta politika- eta programa-jarduera berriak modu eraginkorragoan kudeatzeko tresna berriak sortu.

Bestalde, Berrikuntzarako Euskal Agentzia aurreikusten duen 2006-2009 Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren Plana burutu eta garatzeak, eta finantzazio publiko eta pribatuarekin baliabide ugari mugiaraztea ahalbidetuz, 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana laster martxan jartzeak, aurrekontu ahalegin altuarekin, jauzi kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsua ekarriko dute gure herriaren bigarren eraldaketa ekonomikoaren bidean. Eta zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza bihurtuko dira Euskadiko lehiakortasunaren eragilerik garrantzitsuenak.

Testuinguru horretan, oraingo zientzia, teknologia eta berrikuntzarako eragileek eraldaketa horren benetako sustatzaile bihurtu beharko dute Erakunde publikoei dagokie eragile ezberdinek egindako lanaren aitzindari izatea, haien arteko osagarritasun-maila egokia mantendu, bakoitzak bere gaitasunak garatzeko eta euskal gizartearen eta enpresen eskaera teknologikoa asetzeko besteko eskaintza integrala eman ahal izateko, kalitatea eta bikaintasuna bermatuta duen eskaintza, alegia.

Xede horiek betetzeko sortuko da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan goreneko organo izateko zientzia-, teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-politikaren aitzindaritzan, baita partehartze eta aholkularitzan ere. Horrela bada, Autonomia Erkidegoko organo gorena bihurtzen da eta, besteak beste, honako hauek izango dira, bere egitekoak: ikerketa, garapena eta berrikuntza behatu, koordinatu eta sustatu; gai horietako politika publikoen oinarrizko lerro estrategikoak zehaztu eta eremu horretako jardueretan lortu nahi diren helburu estrategikoak finkatu; jarduera horiek babestuko dituen finantza-markoa. oro har, ezarri; Euskal Herriarentzat duten interes estrategikoagatik lehentasunezko eremuak eta ikerketa-gaiak zehaztu, edo zientzia eta teknologiaren euskal sistemari bultzada handiagoa emateko balioko duten interes estrategikoko egiturak sustatu.

Etapa berri honetan, zientzia, teknologia eta berrikuntzarako eragileek ahalegin osagarri handiagoa beharko duten egin, epe ertain eta luzean, Euskal Herriaren gizarte-eta ekonomia-garapenerako eremu estrategikoetan ikerketa programak garatzeko. Horretarako, sakondu egin beharko da koordinazioan, lankidetzan eta sareko lanean, baliabideak espezializatu eta hobeto erabili beharko dira beharrezko masa kritikoak lortzeko. Sakondu egin beharko da baita bikaintasun mailaren garapenean eta Europako zein munduko beste eragile batzuekiko lankidetza-harremanetan. Guzti hori, teknologia sortzeko, transferitzeko eta ustiatzeko prozesuak bizkortzeko.

Ildo beretik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean sartuta dauden zientzia eta teknologia eragileek (hura arautzen duen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuan zehaztutakoaren arabera) konpromiso irmoa hartuko dute Europan, 2007-2013 tartean ikerketa finantzatzeko Europako Batasunaren tresna garrantzitsuenetako den Ikerketa eta Teknologia-Garapenerako VII Esparru Programan aktiboki parte hartuko dutela eta aparteko ahalegina egingo dutela marko komunitario berriak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxatzeko.

Hurrengo zazpi urterako 50.000 milioi euroko aurrekontua duen Esparru Programa berriak aurreikusitako tresnak finantza-baliabideen iturri garrantzitsua izateaz gain, aukera ematen dute Ikerketarako Europako Espazioak definitutako dimentsio berrian Euskadi erabat txertatzeko.

Jakintzaren eta berrikuntzaren herrialdea bihurtzeko erronka handia du Euskadik, gure lehiakortasuna bermatzeko eta enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna bermatzeko. Guzti hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako beste hainbat proiekturen artean, ezinbesteko tresna da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua.

Azaldutakoa kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 8.c) artikuluan eman zaizkidan ahalmenez baliatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren 2007ko apirilaren 17ko bileran, honako hau

Dekretu honen xedea da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua sortzea, eta haren osaera, eginkizunak eta funtzionamendu-araubidea arautzea.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua goreneko organoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, zientzia-, teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-politikaren aitzindaritzan, baita partehartze eta aholkularitzan ere.

  2. ¿ Ildo berean, ikerketa, garapena eta berrikuntza behatu, koordinatu eta sustatzeko lankidetza-organo gorena da.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua Lehendakaritzara atxikita egongo da, baina ez da bere egitura organikoan sartuko. Vitoria-Gasteizen izango du egoitza Lehendakaritza gunean.

  2. ¿ Hala ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak Autonomia Erkidegoko beste edozein tokitan egin ahal izango ditu bilerak.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren kide dira:

    1. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, lehendakaria izango dena.

    2. Ogasun eta Herri-Administrazioko sailburua.

    3. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

    5. Osasun sailburua.

    6. Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundietako hiru Diputatu Nagusiak.

    7. Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateetako errektoreak.

    8. Zientziarako Euskal Fundazioaren (Ikerbasque) eta Berrikuntzarako Euskal Agentziaren arduradun nagusiak.

    9. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkaria.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren kide duten karguarengatik direnek, automatikoki utziko diote kide izateari kide izendatuak izateko kontuan izandako ezaugarri hori galtzen dutenean.

  3. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren lehendakaritzak baimendu ahal izango du bileretan, edo haien zati batzuetan, eztabaidatzekoak diren gaietan adituak egotea. Aditu horiek, bakarrik eurei dagokien gai edo gaietan izango dute hitza eta ez dute boto eskubiderik izango.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren eginkizunak dira:

    1. Zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza gaietan politika publikoen oinarrizko lerro estrategikoak zehaztea eta eremu horretako jardueretan lortu nahi diren helburu estrategikoak finkatzea.

    2. Zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza babestuko dituen finantza-markoaren zifra orokorrak ezartzea, eta batez ere, gai horietako jarduerak finantzatzeko baliabideak aztertu eta aintzat hartzea.

    3. Aholkularitzako Batzorde Zientifikoa entzun ondoren, Euskal Herriarentzat interes estrategikoa duten lehentasunezko eremu edo ikerketa-gaiak zehaztea.

    4. Zientzia eta teknologiaren euskal sistemari bultzada handiagoa emateko balioko duten interes estrategikoko zientzia-eta teknologia-egiturak sustatzea.

    5. Neurriak proposatzea honako hauek bultzatzeko: zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzarako euskal sistemako eragileek koordinatuta jardun dezaten; euskal proiektuek Europako ikerketa programetan eta zientzia- eta teknologia sareetan parte har dezaten, unibertsitateko ikerketa eta produkzio sistema uztartzeko, eta prestakuntzako eta ikertzaileak erakartzeko politika maila orotan bideratzeko.

    6. Teknologia eraldatzeko eta bateratzeko prozesuan ezarritako helburuen aurrerapen eta garapen mailari buruzko urteko balantzea egitea, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza gaietan politika publikoak ebaluatzeko.

    7. Zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzako euskal sistemako behatzaileen sarea koordinatzea. Behatzaile horien zeregina da Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren egoera aztertu eta bildutako informazioa sistemako gainontzeko agenteei zabaltzea, teknologiako eskaintza-eskariak aztertzea, ezaguerak, esperientziak eta praktika hobeak elkartrukatzeko bidea zabaltzea, eta etorkizuneko joerei buruzko aurreikuspen lana egitea.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak aztertuko ditu, halaber, gai horietan euskal erakunde publikoek abiaraziko dituzten ekimen eta planifikazio tresnak.

  1. ¿ Lehendakariak, bere eskuduntzak betetzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkari baten laguntza izango du. Ordezkari hori, Kontseiluko kide eta idazkari izango da.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkaria Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak izendatuko du.

  3. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkariari dagokio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua bultzatzea eta haren jardunbidea koordinatzea, eta bereziki:

    1. Urteko Jardute-Plana eta Jardueren Urteko Memoria egitea eta Kontseiluari aurkeztea.

    2. Bere eginkizunak betetzerakoan burututako jardueren jarraipena egitea.

    3. Kontseiluak finkatutako esparruan burutu beharreko jardueretarako beharrezkoak diren konpromisoak eta itunak itundu eta izenpetzea.

    4. Lehendakariak ordezkaritza utzita, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen ordezkaritzan aritzea zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza arloko erakunde, organo edo organizazio publiko eta pribatuetan.

    5. Kontseiluak eta/edo lehendakariak haren esku utz ditzakeen bestelako eskuduntzak.

  4. ¿ Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren idazkari den aldetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkariari dagozkio honako eginkizunak:

    1. Kontseiluko lehendakariak aginduta, bilkuren deialdia egitea.

    2. Kontseiluko kideen eskura izatea eguneko gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko agiri guztiak.

    3. Osoko bilkuretara joatea, bilkuretako aktak egitea eta fede-emaile gisa esku hartu, Osoko Bilkurak hartutako erabakiak eta aktak egiaztatuz.

    4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak aztertuko dituen gaien inguruko txostenak, proposamenak edo dokumentuak jasotzea, antolatzea eta prestatzea.

    5. Kontseiluak hartutako akordioak betearaztea, horretarako beharrezko jarraibideak ezarrita.

    6. Kontseiluaren lehendakaritzak agindutako kudeaketa eta koordinazioko gainerako ekintzak edota idazkari izaerari dagozkionak.

  5. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkariak Idazkaritza teknikoa izango du, eta Dekretu honek ematen dizkion eginkizunak edota Kontseiluak eta bere lehendakariak eman dakizkion eginkizunak garatzeko beharrezko laguntza emango dio.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak Osoko Bilkuran jardungo du. Bertan, Batzorde Bereziak eratu ahal izango dira.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak Aholku-Batzorde Zientifikoa izango du.

  3. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Batzorde Bereziek eta Aholku-Batzorde Zientifikoak Kontseiluko Idazkaritzaren laguntza izango dute.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruan izaera teknikoa duten Batzorde Bereziak eratu ahal izango dira. Emango zaizkien egitekoen arabera, Osoko Bilkurak baimendu eta izendatuko ditu.

  2. ¿ Osoko Bilkurari laguntza emango diote Batzorde Berezi horiek, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzarako euskal sistemarekin lotutako alde espezifikoak landuko dituzte. Horretarako, gai jakinei buruzko lanak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egingo dituzte, Osoko Bilkuran eztabaidatzeko eta onartzeko.

  3. ¿ Honako hauek osatuko dituzte Batzorde Bereziak: Euskal Administrazio Publikoetako eta Euskal Unibertsitate Sisteman dauden unibertsitateetako kideek, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren arloko erakunde publiko eta pribatuetako kideek eta Batzorde horiek osatzeko egoki jotzen diren aitortutako ospe handiko profesionalek.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren baitan Aholku-Batzorde Zientifikoa izaera egonkorreko organoa da, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzarako euskal sistemaren beharrizanen eta lehentasunen inguruan aholkuak eman eta proposamenak egiteko.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholku-Batzorde Zientifikoa, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntza arloan nazioartean aitortutako ospea duten profesionalek osatuko dute. Kopurua zehaztu gabe dago, baina ez dira izango hamar baino gehiago eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak izendatuko ditu.

  3. ¿ Lau urteko agintaldia izango dute Aholku-Batzorde Zientifikoko kideak. Hura amaitutakoan, berriz ere izendatu ahal izango dituzte.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, gutxienez urtean bitan bilduko da. Halaber, bere Lehendakaritzak egoki irizten dioenean eta kideen gehiengoak idatziz hala eskatuta ere bilduko da.

  1. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide izateagatik ez da ordainsaririk jasoko.

  2. ¿ Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholku-Batzorde Zientifikoko kideek, batzordeetan parte hartzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko dietak eta konpentsazioak jasotzeko eskubidea izango dute, indarreko araudiak eta Gobernu Kontseiluak ezarritakoaren arabera.

  3. ¿ Lehendakaritzak urtero esleitu ditu bere aurrekontuetan Ordezkariaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Idazkaritzako gastuei aurre egiteko partidak.

Berriz idatziko da Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 5. artikuluko 2. paragrafoa, eta honela geratuko da:

"2.¿ Honako hauek ere Lehendakaritzari atxikitzen zaizkio:

  • Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea (apirilaren 11ko 234/1995 Dekretua).

  • Euskal Etxeen Errolda (uztailaren 28ko 318/1994 Dekretua eta maiatzaren 14ko 106/1996 Dekretua).

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua (apirilaren 17ko 1/2007 Dekretua, Lehendakariarena)."

Dekretu honetan ezarri ez diren prozedurazko gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean zehaztutakoa edo bere ordezko xedapenak ezartzen duena izango da ezargarri.

Dekretu honetan ezarritakoa betetzeko, Ogasun eta Herri Administrazio sailak beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak egingo ditu.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko apirilaren 17an.

Lehendakaria,