Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

266/2006 DEKRETUA, abenduaren 26koa, ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde zentroak sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 57
  • Xedapen-zk.: 266
  • Xedapen-data: 2006/12/26
  • Argitaratze-data: 2007/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 7ko 13/1982 Legeak, Ezinduak Gizarteratzeari buruzkoak, 29. artikuluan xedatzen duenez, hala haurrentzako ospitale guztiek nola errehabilitaziokoek eta etengabeko zerbitzu pediatrikoak dituztenek –Estatuaren administraziokoak, haren mendeko organo autonomoetakoak, Gizarte Segurantzakoak, Autonomia Erkidegokoak edo Tokiko Korporazioetakoak, bai eta ospitale pribatuak ere, baldin eta egonaldia eta osasun-arreta baliabide publikoz ordaintzen zaizkien gaixoek hartzen badituzte erregularki oheen erdiak, gutxienez– sail pedagogiko bat eduki beharko dute, ospitale horietan eskolara joateko adina duen ikaslerik badago hezkuntza-prozesutik baztertuta gera ez dadin.

Ospitalean dauden Haurren Europako Gutunean (1986koa), haurrek alor horretan dituzten eskubideei buruz Europako Erkidegoak garatu duen araudia biltzen da: haurrek ospitalean daudela beren eskola-heziketarekin jarraitzeko eskubidea; maisuen irakaskuntzari eta eskolako agintaritzak ikasle horien esku jartzen duen ikasmaterialari onura ateratzeko eskubidea; eta, ospitalizazio partziala (egunekoa) eduki edo susperraldia etxean eginez gero, eskola jasotzeko eskubidea.

Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeak, otsailaren 19koak, 26. artikuluan xedatzen du Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak ikastetxeekin elkarlanean ariko direla irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera, eta haien eginkizunetako bat dela ikastetxeen eskura egon arren beren izaera edo muntagatik bertan ezarri ezin daitezkeen baliabideak kokatzea.

Era berean, xedatzen du ikastetxeetarako Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzu gisa, eta eskariak eta dauden baliabideak aintzat hartuta, Administrazioak eskola-barrutiaren jarduera-esparrutik goragoko edo beheragoko mailan dauden Laguntza Zerbitzuak ezarri ahal izango dituela, aurreikusitako koordinazio-betebeharrak errespetatuz.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 160/1994 Dekretuak, apirilaren 19koak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoak, aurreikusten du istripurik edo gaixotasun luzerik gertatuz gero, derrigorrezko hezkuntzan ari diren ikasleek beharrezko duten laguntza jasotzeko eskubidea izango dutela, ikastetxetik bertatik edo urrutiko irakaskuntzako zentro ofizialetatik, istripuak edo gaixotasunak haien eskola-errendimenduan eraginik izan ez dezan (14.1 artikulua)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 118/1998 Dekretuak, ekainaren 23koak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duenak, 25. artikuluan xedatzen duenez, derrigorrezko eskolatze-adinean izandako ospitalizazioaren eta gaixotasun luzeen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, medikuak aginduta egunero ikastetxera joan ezin dutenean, ospitalean emango zaie hezkuntza-erantzuna, horretarako sortutako eskola-unitateen bitartez edo etxean bertan laguntza emanez eta jarraipena eginez, hala erabakitzen bada.

Aipatu Dekretuaren 25. artikulu hori garatuz, 1998ko uztailaren 30eko Aginduak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarenak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko eta hezkuntza-sistemaren faseetan ikasle horietaz behar bezala arduratze aldera baliabidez hornitzeko irizpideak ezartzen dituenak, V. kapituluaren 31., 32., 33., 34. eta 35. artikuluetan honako hauek xedatzen ditu: ospitaleko eta etxeko arreta-zentroek eskaintzen duten arretaren xedea eta helburuak, ikastetxeko hezkuntza- eta curriculum-proiektua, banakako lan-plana eta etxeko eskola-arretarako prozedurak.

Ondorioz, Euskadiko Eskola Kontseiluari derrigorrezko kontsulta eginda eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzunda, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko abenduaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Ospitalizazio-aldian zehar eskola-adinean dauden ikasleen heziketa-prozesuaren garapena bultzatzea.

  2. Medikuaren aginduz aldi luze batez etxean egon behar dutelako erregularki beren ikastetxera joaterik ez duten ikasleei eskola-ikasketak eta gizarteratzea ahalbidetzea, hezkuntzaren alorreko laguntza-ekintzen bidez.

  3. Gaixorik daudelako edo egon direlako medikuaren aginduz ikastetxera joaterik izan ez duten ikasleen eskola- eta gizarte-txertaketa sustatzea.

  4. Behar duten ikasleei laguntza terapeutiko eta hezkuntza-mailakoa eskaintzeko programak sustatzea, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako profesionalekin elkarlanean proiektu multiprofesionalak garatuz.

  5. Gaixorik dauden ikasleek beren ingurune berriko pertsona helduekin eta matrikulatuta dauden ikastetxeko irakasle eta ikasleekin harreman positiboak ezartzeko laguntza- eta bitartekotza-ekimen egokiak garatzea.

  6. Osasun-langileekin elkarlanean, haiekin ospitalean dagoen ikaslearen tratamendu integralerako jarduketa egokia koordinatzea.

  1. Ospitaleko laguntza-esparrua, hau da, Autonomia Erkidegoko zenbait ospitaletan garatzen diren hezkuntza-mailako laguntza-jarduketak biltzen dituena.

  2. Etxeko laguntza-esparrua, xedea duena medikuaren aginduz etxean ospitale-erregimenean dagoelako edo etxean suspertzen dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duen ikasleari arreta eskaintzea.

  3. Arreta teraupeutiko-hezigarriaren esparrua, Eguneko Unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sarearen eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetza-testuinguruetan.

Pertsona bakarrekoak:

  1. Zuzendaria.

  2. Esparruko koordinatzaileak.

    Kolektiboak

  1. Zentroko Kontseilua.

  2. Zuzendaritza Taldea.

  3. Klaustroa.

  1. Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroaren jarduketa Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezartzen dituen irizpideei jarraiki zuzentzea.

  2. Hezkuntza Saila ordezkatzea, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroaren barruan nahiz bere jarduketa garatzeko bidelagun edo lankide diren instituzio eta erakundeen aurrean.

  3. Langileen arloko buru izatea eta indarreko araudia beteko dela zaintzea.

  4. Zentroaren Gizarte-heziketako Proiektuaren eta Urteko Ekintza Planaren gauzapena koordinatzea eta haien betekizuna bermatzea.

  5. Irakasle bakoitzari hezkuntzako laguntza-jarduerak esleitzea, zuzendaritza-taldeak ezarritako irizpideen arabera.

  6. Irakasleen absentziak eta bajak direla-eta hutsik geratzen diren lanpostuak betetzeko mekanismoak abiaraztea, hezkuntza-administrazioak ezarritako irizpideen arabera.

  7. Klaustrora deitzea eta hura zuzentzea, hartzen diren erabakiak beteko direla zainduz.

  8. Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroaren jarduketa hezkuntza-prozesuetan esku hartzen duten beste zerbitzu edo erakunde batzuekin koordinatzea.

  9. Funtzionamendu-gastuen urteko aurrekontua egitea, gastuak onartzea eta zentroaren eraikina eta ekipamendua egoera onean mantenduko direla zaintzea.

  10. Zentroaren Ekintza Plana Hezkuntzako Ikuskaritzarekin, Berritzeguneekin eta Ikastetxeekin koordinatzea.

  11. Araubidez bere egiten duen beste edozein eginkizun.

  1. Zuzendariarekin elkarlanean aritzea, zentroari esleitutako eta dagokion jarduketa-esparruarekin zerikusia duten eginkizunen garapenean.

  2. Zuzendariarekin elkarlanean aritzea, esparruaren eta bertako langileen kudeaketan.

  3. Dagokien esparrua gainerako esparruekin koordinatzea, Zuzendaritza Taldearen jarraibideei lotuz.

  4. Araubidez haien kargu utzitako beste edozein eginkizun.

  1. Zentroaren Gizarte-heziketako Proiektua onartzea.

  2. Zuzendaritza Taldeak aurkeztutako Zentroaren Urteko Ekintza Plana onartzea.

  3. Zentro osoaren jarduera, eta jarduketa-esparru bakoitzarena, aztertu eta baloratzea.

  4. Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroaren jarduketa hobetzeko proposamenak eta iradokizunak aurkeztea.

  5. Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroko Zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontu ekonomikoa onartzea.

  1. Zentroaren jardueraren kudeaketa arruntean laguntzea.

  2. Zentroaren Gizarte-heziketako Proiektuaren eta Urteko Ekintza Planaren zirriborroa egitea, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezarritako arauei jarraiki, eta hautemandako hezkuntza-premien diagnostikoa egin eta Zentroko Kontseilura aurkeztea, behin betiko onartua izan dadin.

  3. Zuzendariarekin irakasleen Banakako Planak eta ikasleen banaketa ikuskatzea, joan-etorriei eta arreta-zerbitzuei ahalik eta etekin handiena ateratze aldera.

  4. Zentroaren esparru bakoitzeko jarduerak Berritzeguneekin eta zentroaren xedeetarako lagungarri izan daitezkeen bestelako hezkuntza-zerbitzuekin koordinatzea.

  5. Ikasmaterialak eta bestelako baliabide didaktikoen erosketa onartzea eta gastuak ikuskatzea.

  6. Gastuak onartutako aurrekontuaren arabera ikuskatzea.

  7. Araubidez esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

  1. – Klaustroaren eskumenak dira:

    1. Zuzendaritza Taldeari Gizarte-heziketako Proiektua eta Urteko Ekintza Plana gauzatzeko proposamenak egitea.

    2. Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroari esleitutako eginkizunen betekizuna baloratzea.

    3. Zentroaren jarduketa hobetzeko proposamenak eta iradokizunak aurkeztea.

    4. Zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontu ekonomikoa onartzea, hura Zentroko Kontseilura aurkeztu eta behin betiko onartua izan aurretik.

    5. Esperimentazioaren eta ikerketa pedagogikoaren esparruan ekimenak sustatzea, testuinguru terapeutikoen baitako berariazko hezkuntzako esku-hartzearen alorrean.

    6. Lan-egutegia onartzea, hura Zentroko Kontseiluan aurkezteko.

    7. Esparru bakoitzeko ordezkariak hautatzea horietako bakoitzeko laguntza-irakasleen artean.

  2. – Klaustroa derrigorrean ikasturtearen hasieran eta amaieran bilduko da, bai eta kideen herenak gutxienez hala eskatzen duenean edo Zentroko Zuzendaritzak deitzen duen orotan ere.

  • Zuzendaria.

  • Ospitaleko Arretako laguntza-irakasleak.

  • Etxeko Arretako laguntza-irakasleak.

  • Arreta Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakasleak.

Dekretu honen bidez sortu diren lanpostuak betetzeko irakasleen hautaketa-prozesua amaitu arte, gaur egun Ospitaletako Ikasgeletan nahiz etxeko arretan eta unitate terapeutiko-hezigarrietan zerbitzu-eginkizun gisa laguntza-funtzioak betetzen dituzten pertsonek funtzio horiek betetzen jarraituko dute, beren egungo egoera administratiboari eutsiz.

Dekretu hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratu eta biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Eremu geografikoa: ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA

OSPITALEKO ETA ETXEKO HEZKUNTZA ARRETARAKO ETA ARRETA TERAPEUTIKO-HEZIGARRIRAKO LURRALDE ZENTROA

EGOITZA: GASTEIZ

LANGILEAK:

  • Zuzendaria.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

    Eremu geografikoa: BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA

    OSPITALEKO ETA ETXEKO HEZKUNTZA ARRETARAKO ETA ARRETA TERAPEUTIKO-HEZIGARRIRAKO LURRALDE ZENTROA

    EGOITZA: BILBO

    LANGILEAK:

  • Zuzendaria.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

    Eremu geografikoa: GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA

    OSPITALEKO ETA ETXEKO HEZKUNTZA ARRETARAKO ETA ARRETA TERAPEUTIKO-HEZIGARRIRAKO LURRALDE ZENTROA

    EGOITZA: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

    LANGILEAK:

  • Zuzendaria

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Ospitaleko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Etxeko arretako laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Unitate Terapeutiko-Hezigarriko laguntza-irakaslea.

  • Gasteizko Txagorritxu LHIko Hezkuntza Unitatean Lehen Hezkuntzako lanpostu baten behin betiko jabe den irakasle bat Arabako Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentrora aldatuko da Ospitaleko Arretaren esparruan, ospitaleko arretako laguntza-irakasle gisa.

  • Gasteizko Txagorritxu LHIko Hezkuntza Unitatean Lehen Hezkuntzako lanpostu baten behin betiko jabe den irakasle bat Arabako Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentrora aldatuko da Ospitaleko Arretaren esparruan, ospitaleko arretako laguntza-irakasle gisa.

  • Basurtoko Ospitalean Ospitale Ikasgelan –Bilboko Basurto LHIri atxikia–, Lehen Hezkuntzako lanpostu baten behin betiko jabe den irakasle bat Bizkaiko Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentrora aldatuko da Ospitaleko Arretaren esparruan, ospitaleko arretako laguntza-irakasle gisa.

  • Gasteizko Txagorritxu LHIko Hezkuntza Unitatea.

  • Donostiako Ama-haurrentzako Ospitalea LHIko Ikasgelak.

  • 2 Ospitaleko Ikasgela Gurutzetako Ospitalean, Barakaldoko Gurutzeta LHIri atxikiak.

  • 2 Ospitaleko Ikasgela Basurtoko Ospitalean, Bilboko Basurto LHIri atxikiak.