Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

249/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa. Honen bitartez, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzua kudeatzeko ardura Itsasmendikoi SA sozietate publikoari esleitzen zaio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6357
  • Xedapen-zk.: 249
  • Xedapen-data: 2006/11/28
  • Argitaratze-data: 2006/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Estatutuak 16. artikuluan ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela irakaskuntzaren arloa, oso-osorik, maila eta gradu guztietan. Horrez gain, betiere, bete beharrekoak dira Konstituzioko 27. artikulua, hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioko 149.1.30 artikuluan Estatuari egotzi zaizkion eskumenak eta hura betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den goi mailako ikuskatzea.

Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakiz, autonomia erkidego honi eskualdatu zitzaizkion nabigazio eta arrantza irakaskuntzako baliabide materialak eta langileria. Eskualdatze horren baldintzak bi dekretutan daude jasota, hots, 1981eko abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuan (1982ko urtarrilaren 28 BOE) eta 1982ko otsailaren 1eko 11/1982 Dekretuan (1982ko otsailaren 13ko EHAA, 19. zenbakia).

Egiteko horien artean dira honako hauek: nabigazio eta arrantzako irakaskuntza zentroetako langileen beharrizanei buruzko aurreikuspenak prestatu eta onartzea; institutu politeknikoak, ikastetxeak eta eskolak sortu, eraldatu, handitu, sailkatu eta kentzea; ikasketa programak, planak eta orientazio pedagogikoak prestatu eta onartzea, bai bide arruntaz, bai esperimentu gisa; irakasleak eta irakasle ez diren langileak izendatu, lekualdatu, mailaz igo, hobetu eta mugitzea; eta nabigazio eta arrantza arloko zentroen zuzenbideko eta administrazioko araubidea zehaztea.

Nekazaritzako, landa inguruneko eta nabigazio nahiz arrantzako heziketa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko Sailburuordetzari esleitutako eskumena da. Halaxe dago zehaztuta 290/2005 Dekretuko 8. artikuluan (2005eko urriaren 11ko Dekretua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena ¿2005eko urriaren 25eko EHAA, 203. zk.¿). Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan datza nabigazio eta arrantzako heziketa antolatu eta kudeatzeko eskumena, bai eta kirol nabigazioko titulu eta irakaskuntzen arloa antolatu eta kudeatzekoa ere (11. artikulua, o eta p letrak).

Egun, Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoak ematen du nabigazio eta arrantzako heziketa. Ikastetxe hori Arrantza Eskola gisa hasi zen, 1940an. Hainbat aldaketaren ondoren, itsas eta arrantza lanbideetako tituluei dagozkien mota guztietako eskolak emateko eta azterketak egiteko gaitasun osoa duten itsas arrantzarako bost institutu politeknikoetatik bat da.

1981ean Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuetara igaro zenez geroztik, ikastetxearen antolakuntza egiturak ia ez du aldaketarik izan. Hala ere, nabigazio eta arrantzako heziketa egiten den inguruneak bilakaera etengabe eta sakona izan du. Horrenbestez, zaharkitua geratu da ikastetxea, eta ez du bere zerbitzuak egiteko egitura egokia.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, 2004an, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoko Zuzendaritzari eskatu zion azterlan bat egin zezala: garai berriei zegokien antolakuntza proposatuko zuen azterlana. Lan horrek, abiapuntu gisa, identifikatu egin zituen ikastetxearen kanpo bezeroak eta ikastetxe horrek izatez erantzun behar zien beharrizanak. Hala, bada, antolakuntzaren taxuak ikastetxearen "izan beharra"ri erantzun behar zion, gaur egungo jardunbide eredua gorabehera.

Kanpo bezeroen beharrizanak identifikatuta, beharrizan horiek asetzeko egin beharko zituen egitekoak zehaztu ziren. Egindako analisiak agerian utzi zuen organigrama ofizialeko postuak zenbateraino zeuden aldenduta beharrezko jotzen ziren haietatik.

Funtsean, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzuaren gaur egungo kudeaketaren ordez bestelakoak bilatzera bultzatzen duten arrazoiak hiru dira: kanpo bezeroek adierazitako beharrizanei modu eraginkor eta lasterrean erantzutea; antolakuntza malgua izatea, batik bat langileria arloan, nabigazio eta arrantzako irakaskuntzaren dema berriei heldu ahal izateko moduan; eta arrantzaren oso mendean diren aldeetako garapena bultzatu beharra, itsasertzeko ekintza taldeak garatuz eta prestatuz.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari atxikia den Itsasmendikoi SA sozietate publikoak badu esperientzia heziketa lanetan. Hori kontuan izanik, orain Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoak ematen duen heziketa sozietate horren esku uzteko aukera aztertu da.

Itsasmendikoi SA sozietate publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa heziketa, sustapen eta garapenerako zentro integrala da, eta nekazaritzako heziketa zerbitzua kudeatzen du, 1997ko ekainaren 24ko 154/1997 Dekretuaz (1997 ekainaren 30eko EHAA, 123. zenbakia, ) eginiko esleipenari jarraikiz. Funtsezko helburu hauek ditu: batetik, Euskadiko lehen sektorea modernizatu eta profesionalizatzea, belaunaldi berriek zaharrak ordezkatzea bermatuz; eta, bestetik, lurralde oreka ezartzea, halako moduz non landatarren bizi baldintzak hiritarrenen pareko izan daitezen (biztanleak finkatzea eta kulturari nahiz tradizioei eustea bultzatzeko).

Itsasmendikoi SA sozietateak aldatu egin zuen lehengo sozietate izena (Mendikoi Nekazaritza Garapenerako Institutua SA), eta sozietatearen xedea zabaldu. Aldakuntza horiek Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zituen, ohiko batzar unibertsal gisa eraturik, 2006ko azaroaren 14ko bilkuran. Horiek horrela, Itsasmendikoik bere gain har dezake nabigazio eta arrantzako heziketa, orain Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoak egiten duena. Horrek baluke eragin onuragarri bat: izan ere, malgutasun handiagoa izango litzateke, aurrez aipatu ditugun beharrizan eta demei aurre egiteko. Eta, gainera, horrela posible litzateke nekazaritzako eta nabigazio nahiz arrantzako heziketa guztia antolakunde bakarrean biltzea, eta horrek baditu abantailak antolakuntzaren aldetik.

Pauso hori emanda, zortzigarren legegintzaldiko Eusko Jaurlaritza eratzeko koalizio hitzarmenean jasotako helburuetako batzuk lortu ahal izango lirateke: landa ingurunean biztanleria mantenduko dela bermatzea; landa eta arrantza inguruneak errespetuz eta modu sostengagarrian osotara garatzea, hango biztanleak hiritarrek gozatzen duten antzeko zerbitzu mailaz hornituz; eta sektore horietan belaunaldi berriak sartzea.

Horregatik guztiagatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak hala proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero,

  1. ¿ Nabigazio eta arrantzako heziketaren barruan, bi motatako irakaskuntzak daude sartuta. Batetik, itsas eta arrantza jardueren familiako heziketa zikloen irakaskuntzak, lanbide titulu hauek lortzeko beharrezkoak: itsas zabaleko patroi, itsasertzeko patroi, itsasontziko mekanikari nagusi eta itsasontziko mekaniko. Eta, bestetik, beste titulu hauek lortzeko irakaskuntzak: arrantza lanbideetako bestelako tituluak, urpekaritza profesionaleko tituluak, eta merkataritza nabigazioko tituluak eta lanbide espezializazioko ziurtagiriak (Sustapen Ministerioak 2002ko irailaren 4an onetsitako FOM/2296/2002 Aginduan zehaztuak).

  1. ¿ Haren esku jartze hori, bi entrega akta hauek izenpetuz formalizatuko da: "ondasun higiezinak entregatzeko akta" eta "ondasun higigarriak entregatzeko akta". Bi akta horiek Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak eta sozietatearen ordezkariak izenpetuko dituzte. Akta horiek ondasunen zerrenda zehatza edukiko dute, eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin koordinatuta egingo dira. Aktak izenpetutakoan, kopia bidaliko zaio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean ager daitezen.

    Ondasun horiek sozietatearen esku jartzeak ez dakar ondasunen titulartasuna edo kalifikazio juridikoa aldatzea.

  1. ¿ Itsasmendikoi SA sozietateak behar bezala kontserbatuko ditu ondasun eta elementu higigarriak. Galdu, hondatu edo zaharkitzen badira, haien ordez beste batzuk jarri beharko ditu.

  2. ¿ Administrazioarenak diren eta Itsasmendikoi SA sozietatearen esku jarri diren ondasunak zerbitzua egiteko beharrezko izateari edo horretarako erabiltzeari utziz gero, ondasun horien edukitza berreskuratu egingo du Administrazioak. Entrega hori, bi alderdiek izenpetutako aktaren bidez egingo da, edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren alde bakarreko aktaren bidez.

  1. ¿ Instalazioen oinarrizko egiturari edo instalazioen segurtasunari eragiten dioten obren proiektuak, gaian aplikatzekoa den araudia hertsiki betez egingo dira, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak onartu beharko ditu. Gainera, aintzat hartu beharko dira Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak dituen eskumenak.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren jabari publikoko lurzoruaren gainean egindako eraikin berriak, Administrazio horren ondarean sartuko dira. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarearen barruan sartuko dira artikulu honetako lehenengo idatz zatian adierazitako instalazioak eraikitzeko, egokitzeko, aldatzeko edo hobetzeko obrak, baldin obra horiek erkidego honen jabetzako ondasunen gainean egiten badira. Betiere, baimena izan beharko da, obrak mantentze edo kontserbatze hutserako izan ezik. Obra horiek bukatutakoan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak jakinarazi egingo dio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra eguneratzeko.

  3. ¿ Sozietatearen kontratazioa Herri Administrazioen Kontratuen Legeari jarraituz egingo da, lege horrek ezarritako kasu eta baldintzetan.

  1. ¿ Zerbitzuari atxikita edo zerbitzurako beharrezko diren eta sozietatearen titulartasunekoak diren ondasun eta eskubideak zehazte aldera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, aldez aurretik sozietateari entzunda, ondasun eta eskubide horien zerrendak onartu ahalko ditu.

  1. ¿ Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoaren nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzuari atxikita diren eta dekretu honek eragiten dien lan kontratuko langileei, 1/1995 Errege Dekretuko (1995eko martxoaren 24koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu berritua onartu duena) 44. artikuluan zehaztutakoa aplikatuko zaie.

  1. ¿ Zerbitzua sailaren eskuetara itzultzeak ondorio hauek ekarriko ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietatearen esku jarritako ondasunak berreskuratzea.

    2. Sailaren eskuetara itzultzeko unean, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzuan lanean diharduten lan kontratuko langileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan sartzea, indarrean den lan araudian ezarritako baldintzetan.

    3. Sozietate publiko izateari uzten badio, Itsasmendikoi SA sozietateak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari entregatuko dizkio bere jabetzako ondasun eta zerbitzuak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak zerbitzurako beharrezko deritzenak.

    4. Kaudimen eza gertatuz gero, haren jabetzakoak diren ondasun eta eskubideei dagokienez, konkurtso espedientean jarraitutako hitzarmena onartzeko epaian epaileak erabakitzen duenari men egin beharko zaio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango da indarrean dekretu hau. Hala ere, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzua kudeatzeko ardura Itsasmendikoi SA sozietate publikoari esleitzea, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Udalerria Deskribapena Mota Erabilera Helbidea

Pasaia Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa 2200 (lurra) Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa Marinelak, 2 (Pasai Antxo)

Pasaia Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa 2210 (eraikina) Areto nagusia Marinelak, 2 (Pasai Antxo)

Pasaia Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa 2210 (eraikina) Lantegiak Marinelak, 2 (Pasai Antxo)

Pasaia Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa 2210 (eraikina) Ikastetxearen eraikina Marinelak, 2 (Pasai Antxo)

Pasaia Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa 2210 (eraikina) Zubi-dorrea Marinelak, 2 (Pasai Antxo)

Pasaia Ortze itsasontzia. Matrikula: EA-2421 Itsasontzia Arrantza ikerketako itsasontzia