Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

244/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, saltoki handiak ezarri, aldatu eta handitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6414
  • Xedapen-zk.: 244
  • Xedapen-data: 2006/11/28
  • Argitaratze-data: 2006/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Merkataritza jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeak merkataritza esparru handiak ezartzeko baldintzak garatu zituen Euskal Autonomia Erkidegorako.

Lege hori azaroaren 10eko 7/2000 Legez aldatu zen, eta hau saltoki handiak ezarri, aldatu eta handitzeari buruzko martxoaren 27ko 58/2001 Dekretuz garatu (2001eko martxoaren 30eko EHAA, 63. zenbakia). Dekretu horrek, banaketa komertzialaren hasierako hedapenaren ondoren, banaketa komertzialaren sistemak garatzeko bigarren aldia arautzeari ekin zion, zeinaren helburua ekipamendu komertzial egokia lortzea baitzen, sektorearen garapen- eta modernizazio-joeren arabera eta egun dagoen egitura komertzialarekiko errespetuz.

58/2001 Dekretuak indarra hartu zuenetik bost urte baino gehiago igaro direnez, zenbait aldaketa egiturazkoak antzeman dira sektorean, bere berregokitzapena eskatzen dutenak. Helburu horretarako, sektorearen baldintza egiturazkoen azterketa egin da, non sektorearen egoerari eta gastu familiarraren egiturari buruzko datu berriak jasotzen baitira.

Araudi hau aldi baterakoa da, harik eta Zerbitzuen Direktiba onartu eta, ondoren, Barneko Merkatuan egokitzen den arte. Nahiz eta gaur egun direktiba hori izapideetan dagoen, proiektuan ezarritako irizpide orokorrak jasota daude.

Datu horietan eta Saltoki Handien Batzordeko kideen ekarpenetan oinarrituz, araudia aldatzeari ekin zaio, zeinaren helburuak honako hauek baitira:

  1. Ekipamendu komertzial egokia eskaintzea, bezeroen interesak eta erosketa premiak aseko dituena, batik bat menpetasunik gehien izan eta mugikortasunerako eragozpenak dituzten herritarrena. Bidenabar, eragotzi egin nahi dira handitze komertzial neurrigabeak, hurbileko hiri komertzioaren gain eragin negatiboa izan baitezakete. Horretarako hartzen diren neurriak:

    1. –Araudia bezeroek dituzten premiei egokitzea eta, ondorioz, azaleraren koefizienteak ere egokitzea, saltoki handien tipologia komertzialaren arabera. Gastu egitura berriari eta egitura komertzialaren ustezko bilakaerari egokituko zaizkio saltokiok. Artikuluak kalitate-, aniztasun- eta prezio-baldintzetan eskaintzea da helburua, hartzaileak herritar ezinduak eta mugikortasunerako zailtasunak dituztenak baitira, batik bat.

    2. –Eskualde-hiriburuetako hiri-gune kontsolidatuetako dotazioa suspertzea, zenbait eremu funtzionalen —mugako igarobideetan daudenen— kokapenak aholkatzen baitu, kanpoko fluxu komertzialen arabera, euren egitura komertziala atenditu beharreko herritarrei egokitzea.

  2. Hirietako egitura komertzial txikien iraunkortasuna bultzatzea. Neurri zuzentzaileak hartuko dira, hiri-guneetatik kanpo kokatutako saltoki handiek horietan duten eragin kaltegarriak murrizteko. Hirietako jarduera komertziala garatu nahi da, batez ere hiriaren erdi-guneetakoa, gune historikoetakoa eta egoitza-eremu berrietakoa, desplazamenduak eta errepideen saturazioa ekidin nahi baitira. Ingurunearekiko konpromisoa ere aintzat hartu da.

  3. Prozedura administratiboen izapideak egiteko eta Saltoki Handien Batzordea egoera komertzial berriari egokitzeko erraztasunak ematea, sinplifikatzea eta arrazionalizatzea.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

«2. artikulua.–Salmenta esparrua.

Jendaurreko salmenta-esparrutzat hartuko dira jarduera komertzialerako beti edo noizbehinka erabili ohi direnak. Dekretu honetan ezarritako ondorioetarako, esparru komertzialtzat honako hauek hartuko dira: produktuak jendaurrean erakusteko eta erosteko esparruak, eta produktu komertzializagarrietara eta erakusleihoetara iristeko behar diren igaro-lekuak.

Gainera, jendearentzako salmenta esparrutzat joko dira merkataritza jarduerari zuzenean lotutako zerbitzu osagarriak emateko guneak: probagelak, diru-kutxen edo alarmen lerroen eta irteeraren arteko azalerak, betiere bertan zerbitzuak eskaintzen badira edo produktuak aurkezteko erabiltzen badira, eta establezimenduko kanpoko eremuak ere bai, produktuak jendaurrean jarri edo jarduera komertziala badago.

Salmentako esparrua 2.500 m2 baino gehiagokoa duten saltoki handietan neurtutako azaleraren % 5 murriztuko da aurreko paragrafoan ezarritako moduan, eta emergentzia egoeretan ebakuazioa errazteko diren eremu ez-komertzialtzat joz.

Eskailerak, igogailuak, aisialditarako azalerak, elaborazio zerbitzuak, konponketak, sorospen teknikoa, produkzioa eta biltegiratzea ez dira hartzen salmenta esparrukotzat, ez bada salmentarekin lotuta egon ohi direla eta ez dutela jendearentzako sarrerarik.

Izaera kolektiboko saltokietan ez dira jendearentzako salmenta-esparrutzat hartuko aisialdirako eta errestauraziorako guneak edota saltokietara sartzeko korridoreak, betiere haietan merkataritza jarduerarik egiten ez bada.»

«3. artikulua.–Saltoki handiaren lizentzia.

  1. –Merkataritza lizentzia eskatu beharko da azaroaren 10eko 7/2000 Legeak aldatu zuen maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko (Merkataritza Jarduerarena) 13. artikuluko 1. paragrafoan azaltzen diren kasuetarako.

  2. –Horren haritik, uste da saltoki handi bat zabaltzen dela, honako egoeraren bat gertatzen bada:

    1. Jendeari saltzeko esparrua 500 metro karratutan edo gehiagotan handitzea.

    2. Handitze horrek berak bakarrik edo aurretiko beste batzuekin batera, salmenta esparrua % 20an baino gehiagoan gainditzen badu saltokia ezarri zenean zeukan neurria.

      Handitzeko beti beharko da lizentzia, baldin eta ondorioz dekretu honetako 1. artikuluan aipatutako esparrua lortzen bada.

  3. –Lizentzia baduten saltokiek ez dute lizentzia komertzial berririk eskatu beharko kokagunea aldatzeko edo jarduera lekuz aldatzeko, betiere kokagunez edo lekuz aldatzeak handitzea, jarduera komertziala aldatzea edo eskualdez aldatzea ez badakar.

  4. –Saltoki handiak zabaltzeak eta lekuz aldatzeak ez badute behar lizentzia komertzialik, hala diotelako aurreko paragrafoetan jasotako irizpideek, merkataritza gaietan Eusko Jaurlaritzan eskumena duen Sailari jakinarazi beharko zaizkio hilabeteko epean, udal lizentzia ematen denetik aitzina. Zabaltzeak berarekin dakartzan eraginaren eta edukiaren egiaztagiriak erantsi beharko dira edo, lekuz aldatzen bada, kokaleku berriaren egiaztagiriak; eta baldintza bat izango dute: dagokion eskualdean azalera librea egotea.»

«5. artikulua.– Lizentziak emateko irizpideak.

  1. – Azaroaren 10eko 7/2000 Legeak aldatu zuen maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko (Merkataritza Jarduerarena) 13. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoei jarraiki emango edo ukatuko dira saltoki handietarako lizentziak.

    Ondorio horietarako, merkataritza ekipamendu egokitzat joko da biztanleriarentzat, eta epe ertainerako aurreikusitako biztanleriarentzat, kalitate, aukera, zerbitzu, prezio eta ordutegi baldintza egokiak dituzten gaien eskaintza bermatzen duena, betiere dagokion eskualdeko egungo egoera eta txikizkako merkataritzaren garapenaren eta modernizazioaren joerak kontuan izanda.

  2. –Bezeroen premiei erantzuteko, I. eranskinean jasotako eskualde bakoitzari gehienezko salmenta-esparrua izendatuko zaio saltoki handiaren bidez, honen ondoren jasotzen diren tipologien eta sektoreen arabera. Esparru hori lortzeko, eskualde bakoitzeko biztanleria zuzenbidekoa tipologia eta sektore bakoitzerako jasotzen diren koefizienteez biderkatuko da. Ezartze edo handitze berrien neurria zehazteko, horrela lortutako esparruari lehendik okupatutako edo baimendutako esparrua kenduko zaio.

    Tipologiakako edo sektorekako esparru koefiziente gehienezkoak, zeintzuk baitira atenditu beharreko herritarren premien gaineko partaidetza portzentajeen adierazgarriak, honen ondorengo taulan ezartzen dira:

    1. Elikagai saltokiak eta balioanitzak:

      1. – 400 eta 999 metro koadro bitarteko saltokiak: 0,159 m2/biztanleko.

      2. – 1.000 eta 2.499 metro koadro bitarteko saltokiak: 0,100 m2/biztanleko.

      3. – 2.499 metro koadro baino gehiagoko saltokiak: 0,141 m2/biztanleko.

    2. Esparru espezializatuak:

      1. – Etxerako ekipamendutarakoak, besteak beste, etxerako produktuak, hornidurakoak, etxetresna elektrikoak eta etxerako ehun ekipamendua saltzekoak: 0,098 m2/biztanleko.

      2. – Ekipamendu pertsonalekoak, besteak beste, arropak, oinetakoak eta osagarriak saltzekoak: 0,100 m2/biztanleko.

      3. – Kiroletakoak, besteak beste, kirol materiala, kirol arropa, kirol oinetakoak eta osagarriak saltzekoak: 0,030 m2/biztanleko.

      4. – Brikolajekoak, besteak beste, eraikuntzarako materialak, burdindegiko elementuak, eta lorezaintza, osasun, iturgintza eta elektrizitate elementuak saltzekoak: 0,037 m2/biztanleko.

    3. Gainerako esparru espezializatuak: 0,049 m2/biztanleko.

  3. –Ezartzea edo handitzea beste estatu batzuekiko muga-igarobideak dituzten udalerrietan proiektatzen bada, saltoki komertzial handiaren bidez jendeari saltzeko beharko den gehienezko esparrua honela kalkulatuko da: aurreko paragrafoan jasotako koefizienteak udalerriko zuzenbideko biztanleei aplikatuz eta 2,75ez biderkatuz, eskualdeko mugak kontuan hartu barik.

  4. –Saltoki handien bidez jendeari saltzeko gehienezko esparrua agortuta dagoen eskualdeetan edo proiektatutako ezarpen horrekin agortzen bada, elikagai-saltoki handiak eta erabilera anitzetakoak ezartzeko baimena eman daiteke 0,100 m2/biztanleko esparruetan, betiere egoitzatarako lurzoru urbanizagarriko eremu homogeneoen eraikuntza garatzerakoan etxebizitza berri gehiago eraikitzen badira edo egon daudenak bereoneratzen badira (450 unitatetik gora).

    Aurreko paragrafoaren aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen saltokiak aipatu eraikitze-garapena izan den udalean kokatuko dira lehentasunez.

    Kontuan izan beharreko biztanle kopurua eta eraiki edo bereoneratu beharreko etxebizitzak zehazterakoan, interbentzioa zilegitzen duen hirigintza planeamenduan aurreikusten dena beteko da.

  5. –Saltoki handien bidezko jendaurreko salmentarako gehienezko esparrua agortuta eduki eta lehia librean distortsioak antzematen badira, lehiaren defentsarako organoak hala eskatuz, gehienez ere 2.500 m2ra arte zabalduko da salmenta esparru erabilgarria.

  6. –Lehia librea bermatzeko eta banaketa sektorean baten bat beste batzuen gainetik jartzea ekiditeko, saltoki handietako jendaurreko salmenta esparrua baloratuko da, baldin eta eskatzailea zuzenean edo zeharka horien titularra bada dagokion eskualdean. Ondorio horietarako frankizia erregimeneko saltokien salmenta esparrua ere aintzat hartuko da, baldin eta horien gain eskatzaileak frankiziatzailearen egoera juridikoa badu, kontuan izanik kontratuaren berariazko ezaugarriak eta bai frankikiziatuaren eta frankiziatzailearen arteko kontratu-harremana.»

«3.– Eskabideekin batera aurkeztu beharko dira:

  1. Dena delako ezarpen- edo handitze-eskabidea aurkezteko unean lurzoruaren titulartasuna edo eskuragarritasuna eta hirigintza-gaitasuna egiaztatzen duen dokumentua.

  2. Sozietatearen estatutuak eta eratze eskritura eta Merkataritzako edo Kooperatibetako Erregistroko orriaren kopia osoa, baldin eta merkataritzako edo kooperatiben arloko sozietateak badira.

  3. Azken hiru ekitaldietan Merkataritza Erregistroan ordaindutako urteko kontuen kopia. Ordainketa hori egin behar duten enpresek bakarrik aurkeztu beharko dute.

  4. Ezarri edo handitu nahi den saltokiaren deskribapen xehekatua eta oinarrizko proiektua. Jarri beharrekoak dira erabiliko dituen ikurrak, kokalekua, eraikiko den azalera osoa, eta jendaurreko salmenta esparrua, 2. artikuluaren arabera.

  5. Komertzializatuko diren salgaien deskribapena, saltoki handiaren sektorea eta mota, bai ezarri edo handitu behar bada, bai jarduera aldatu behar bada.

  6. Oinplanoen, akotatuen, aurretiko bisten eta ebakiduren planoen bi ale, kokagunearena eta aurreikusitako lur sail eta aparkalekuetarako sarbideenak, eskalak zehaztuz.

  7. Proiektua gauzatzeko egutegia.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoan zuzenean edo zeharkako eskatzailea titularra deneko saltokien zerrenda, non, 5. artikuluko 6. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, salmentarako 400 metro karratu baino gutxiago dituztenak eta beste batzuek ere —zeinekiko frankiziatzailearen egoera juridikoa duen— sartzen baitira. Azken kasu honetan kontratuaren kopia bat erantsiz.

  9. Sortu asmo dituen lanpostuen kopurua eta izaera adierazi behar dira.

  10. Ezarpena edo handitzea udaleko hiri-gune kontsolidatutik kanpo egin nahi bada, proiektatutako gunetik hiri-erdira arteko garraio-linea erabilgarrien berri eman beharko da.»

«3.–Era berean, lehiaren defentsa arloan eskumena duen organoak ere lizentzia eskabidearen gaineko txosten ez loteslea egingo du bi hilabeteko epean.

Txosten horrek gerta daitezkeen domeinuko egoerak aztertuko ditu batik bat, jarrera nagusiaren eraginezko gehiegikeriak ekiditeko eta enpresen arteko lehia librea sustatzeko».

«2.–Ebazpena arrazoitua izan behar da. Lizentziaz baliatzeko baldintza gisa, dekretu honetako 5. artikuluan jasotako irizpideei jarraituz, zenbait betebehar ezarri ahal izango dira ebazpenean; eta, betiere, ematen den lizentziaren bidez jarduera gehienez zenbateko epean hasi behar den adieraziko du. Epe hori ez da bi urtekoa baino gehiagokoa izango, hirigintza lizentzia ematen denetik kontatzen hasita, non eta ez bada epea luzatzen bat-bateko edo halabeharrezko egoera dela-eta.»

«a) Merkataritza arloan eginkizunak eskuratuta dituen Sailburuordetzako titularra, zeina lehendakaria izango baita.

  1. Merkataritzako arloan eginkizunak eskuratuta dituen Zuzendaritzako titularra.»

    1. –Saltoki handiak ezarri, aldatu eta handitzeari buruzko martxoaren 27ko 58/2001 Dekretuaren 10. artikuluaren 2. paragrafoari j) eta k) idatz-zatiak gehituko zaizkio eta, aurrerantzean, erredakzio berria izango du.

      «j) Batzordekide bat, banaketako enpresa ertainetan ordezkaririk gehien dituen elkartearen ordezkaria izango dena eta organo eskumendunek izendatua.

      1. Hiri Merkataritzako plataformen ordezkaria izango den batzordekidea.»

«a) Merkataritza arloan eskumena duen Saileko dagokion organoak errekerimendua egin eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Dekretu honetako I. eranskinean jasotako eskualdeetan merkataritzak eta banaketak bizi duten egoerari buruzko berariazko txostenak gertatzea.»

  1. –Emandako merkataritza lizentziak iraungi edo indarrik gabe geratuko dira, baldin eta betebeharrak betetzen ez badira.

    Merkataritza lizentziak iraungi egingo dira, halaber, ematen direnetik bi urte igaro ondoren ez bada egiaztatzen obretarako, jarduerarako edo irekitzeko udal-lizentziak edo gura den ezarpen edo hedapenerako behar den beste edozein lizentzia —administrazio publikoak emandakoa bada— eskuratu direla.

    Obrak eman eta urte bi igaro ostean obrak oraindik hasi gabe daudenean ere iraungi egingo dira lizentziak, non eta bat-bateko edo halabeharrezko arrazoiak ez dauden.

  2. – Saltoki handietarako lizentziak iraungitzeko edo ezeztatzeko ebazpenak edo, hala dagokionean, baldintzak aldatzeagatik emandako lizentziak aldatzeko ebazpenak, aldez aurretik administrazio bidetik onartu beharko dira. Prozedura horretan, lizentzien titularrei, bai eta egon daitezkeen gainerako interesdunei ere, audientzia eman beharko zaie. Administrazio aginpidedunak lehiaren defentsarako organo aginpidedunak emandako txostena eskatu ahal izango du.»

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.