Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

187/2006 DEKRETUA, urriaren 3koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5321
  • Xedapen-zk.: 187
  • Xedapen-data: 2006/10/03
  • Argitaratze-data: 2006/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren arabera, honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu Lehendakaritzak:

  1. Jaurlaritzaren bozeramailetza.

  2. Komunikabideen aurrean jarduteko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.

  3. Gizarte- eta erakunde-harremanak.

  4. Jaurlaritzaren politika ondorengo gaietan: Europar Batasuna, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeak.

  5. Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.

  6. Emakumearen aukera-berdintasunerako politika.

    Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren antolamendu eta egitekoen esparru berria ezartzeko, hiru idazkaritza nagusitan egituratzen du Jaurlaritzaren Lehendakaritza dekretu honek: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia, Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

    Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren jardun-arloa Lehendakaritza osoko zerbitzuak koordinatzea, zuzentzea eta kudeatzea da eta, bereziki, Lehendakariari laguntza politikoa eta teknikoa ematea eta gizarte- eta erakunde-harremanen arloa.

    Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiaren jardun-arloa Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezartzea, diseinatzea eta zuzentzea da; baita Jaurlaritzaren bozeramailetzaz arduratzea ere.

    Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren jardun-arloa Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatzea, bultzatzea eta koordinatzea da.

    Emakumearen aukera-berdintasuna lantzeko jardun-arloa Emakumearen Euskal Erakundea izeneko erakunde autonomoaren ardura da.

    Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten eskumenen arabera eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko urriaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Jaurlaritzaren bozeramailetza, komunikabideen aurrean jarduteko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika, gizarte- eta erakunde-harremanak, Europar Batasuna, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeen eta euskal etxeen inguruko gaietan, Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan eta emakumearen aukera-berdintasunerako politika dira Lehendakaritzaren jardun-arloak, horrela finkatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta sail horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 4. artikuluan.

Aurreko artikuluan adierazitako alorren inguruko egitekoak burutzeko, honako organo hauetan egituratzen da Lehendakaritza:

  1. ¿ Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia.

    1. Zerbitzu Zuzendaritza.

    2. Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.

    3. Ekonomia Gaietarako Zuzendaritza.

    4. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza.

  2. ¿ Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia.

    1. Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza.

  3. ¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

    1. Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.

    2. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

    3. Europako Gaietarako Zuzendaritza.

    4. Euskadiren Ordezkaritza Bruselan.

    5. Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza.

    6. Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza.

    7. Euskadiren Argentinako Ordezkaritza.

    8. Euskadiren Txileko Ordezkaritza.

    9. Euskadiren Venezuelako Ordezkaritza.

      Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren titularra, Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiarena eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena goi-karguduntzat joko dira eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, sailburuorde-maila izango dute.

  1. ¿ Lehendakariak, kanpo-harremanetarako alorrean dagozkion egitekoak burutzeko, Kanpo Harremanetarako ordezkari baten laguntza izango du. Ordezkari horrek, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, sailburuorde-maila izango du.

  2. ¿ Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen ordezkari izanez emango dio laguntza Jaurlaritzaren Lehendakaritzari Kanpo Harremanetarako ordezkariak.

Emakumearen Euskal Erakundea-Emakunde administrazio-erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legean ezarritakoaren arabera.

  1. ¿ Honako batzorde hauek atxikitzen zaizkio Jaurlaritzaren Lehendakaritzari:

    • Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea (apirilaren 18ko 151/1989 Dekretua eta apirilaren 30eko 287/1991 Dekretua).

    • Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea (otsailaren 2ko 13/1993 Dekretua eta uztailaren 2ko 162/1996 Dekretua).

  2. ¿ Honako hauek ere Lehendakaritzari atxikitzen zaizkio:

    • Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea (apirilaren 11ko 234/1995 Dekretua).

    • Euskal Etxeen Errolda (uztailaren 28ko 318/1994 Dekretua eta maiatzaren 14ko 106/1996 Dekretua).

  1. ¿ Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia Lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:

    1. Lehenengo artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloak koordinatu eta bultzatu eta Lehendakaritza osoko zerbitzuen kudeaketa zuzendu.

    2. Jaurlaritzaren sailekiko eta Lehendakaritzarekin zerikusirik duten erakundeekiko komunikazioa sortzeko organo lez jardun; eta hori, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremanari eta dekretu honek Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiari eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari esleitzen dizkien harremanei eragin gabe.

    3. Bere zereginetarako Lehendakariak behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaini. Horrek ez du sailburuen egitekoak gutxitzea ekarriko.

    4. Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko laguntza eman Lehendakariari. Horretaz gain aholkularitza ere eskainiko dio eskatzen dionean.

    5. Irizpide nagusiak ezarri, Lehendakariak gizarte-eragileekin, herritarrekin eta erakundeekin dituen harremanen Plana egiteko.

    6. Sektoreetako ekintza-planei eta ekimenei buruzko informazio-prozedura egokiak ezarri eta mantendu, Lehendakariari gobernu-lana koordinatzen laguntzeko.

    7. Erakundeetan parte hartu behar duenean Lehendakariari lagungarri izan dakiokeena eskatu Jaurlaritzako sailei.

    8. Xedapen orokorrei eta akordioei buruzko proiektuak gertatu eta horien proposamenak egin Lehendakariari. Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan sartzen diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak eman. Hala ere, izaera orokorreko arau baten bitartez zeregin hau beste organo bati eman dakioke. Lehendakaritzako dirulaguntzen deialdia ere egin beharko du.

    9. Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubideak sailen kontratazio-organoari emandako ahalmenez baliatu, kontratazio-alorrean Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzetako titularrei dagozkien ahalmenei eragin gabe.

    10. Lehendakaritzaren eskumenekoak diren espedienteak izapidetzeko gastuetarako baimenak eman ¿zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion gastu-baimenei eragin gabe¿ eta aurrekontu-gaietan sailburuenak diren ahalmenak erabili luze-zabalean; baita aurrekontu-aldaketak egin ere.

    11. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabili eta Lehendakaritzako aldi bateko langileak izendatu.

    12. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak Lehendakaritzari esleitzen dizkion gainerako egiteko guztiak, baldin eta beste organo bati berariaz esleitutakoak ez badira.

  2. ¿ Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren titularrak emandako ebazpenek administrazio-bidea agortuko dute.

Lehendakaritzaren eta kanpoko ordezkaritzen esparruan, honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:

  1. Lehendakaritzaren aurrekontuari buruzko aurreproiektua gertatu, horren jarraipena egin eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gauzatu.

  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatu. Zerbitzu Zuzendaritza da zigorbide-espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoa.

  3. Langileak behar diren aztertu eta Lehendakaritzako lanpostu-zerrendaren proposamena gertatu.

  4. Gizarte-ekintzarako eta langileak prestatzeko eta trebatzeko planak eta programak gertatu, gai horretan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bereganatuta dituen aginpideei eragin gabe.

  5. Barne-antolaketarako metodoak eta informazio-sistemak proposatu, lan-sistemak arrazionalizatu eta hobetzeko.

  6. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako bulegoen barne-erregimenaz eta horien administrazioaz arduratu; baita ondarearen eta hornigaien iraupenaz ere.

  7. Euskadiren kanpoko ordezkaritzetako egoitzen funtzionamendu ona bermatzeko ordezkaritza horietako titularrekin koordinatu eta lanean aritu, betiere Zuzendaritzako gaietan.

  8. Euskadiren kanpoko ordezkaritza berriak ireki eta martxan jartzeko behar diren jarduerak burutzen lagundu eta jarduera horien burutzapena bermatu, bereziki ondorengo gaiei dagokionez: ondarea, obrak eta altzariak, informatika- eta telekomunikazio-baliabideak, ibilgailuak eta langileak, besteak beste.

  9. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako unitateen jarduna zuzendu eta antolatu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko Prebentzioko Zerbitzuaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko maiatzaren 16ko 78/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  10. Lehendakaritzan Administrazioa aldatzeko eta eraberritzeko organo eskudunak ezartzen dituen ekimenak eta arauak garatzeko eta betetzeko behar diren oinarriak bermatu.

  11. Herritarrei informazioa eta arreta emateko Saileko zerbitzuaren funtzionamendu hoberena bermatu (2. eta 3. arreta-mailak), eta Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrei arreta emateko Zerbitzuarekin harreman egokiak izan eta eskumeneko gaietan solaskide eragileak egongo direla bermatu.

  12. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Honako egiteko hauek dagozkio Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzari:

  1. Jaurlaritzaren jardunari buruzko txostenak egin aldiro.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluan eta, hala badagokio, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean aztertu behar diren gaiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko direnak prestatu eta koordinatu.

  3. Legebiltzarreko agerraldiak lantzen lagundu Lehendakaritzako organoei. Lehendakaritzak Arartekoarekin, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratu, horretarako aginpidea duten organoen bitartez.

  4. Lehendakaritzaren xedapen, hitzarmen eta akordioen proiektuak eta horien gaineko txostena egin eta Lehendakaritzaren organoei aholku juridikoak eman.

  5. Lehendakaritzari interesa dakizkiokeen lege, jurisprudentzia eta doktrinen jarraipena egin.

  6. Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren liburu eta agiriak antolatu eta kudeatu.

  7. Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bitartez, azterlanak, txostenak eta ekintzak burutu, Jaurlaritzako Lehendakaritzak gizartearen egoera eta egoera horren bilakaera ezagut ditzan.

  8. Lehendakaritzako organoak bultzatu, koordinatu eta organo horiekin elkarlanean aritu Berdintasunerako Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutakoa burutzeko.

  9. Prozedura judizialetan sartutako Saileko interesen jarraipena egin eta defenditu Jaurlaritzako Lehendakariordetzako organo eskudunaren bidez.

  10. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Honako hauek dagozkio Ekonomia Gaietarako Zuzendaritzari:

  1. Gizarte edo ekonomiari buruz sail edota erakundeen arteko planak eta programak egin eta koordinatu; betiere, plan eta programa horiek zuzentzea eta horien jarraipena egitea Lehendakaritzari badagokio.

  2. Behar beste azterlan eta txosten egin, Lehendakariaren arreta behar duten arazo eta eskaera sozioekonomikoak ezagut ditzan Lehendakaritzak.

  3. Ekonomiaren epe ertain eta luzeko bilakaerari buruzko orientabideak eman Lehendakariari, nazioartean eta Euskadin antzemandako joerak kontuan hartuta.

  4. Ekonomia- eta gizarte-eragileekin informazio-prozedura egokiak ezarri eta horiei eutsi euskal ekonomiaren bilakaera ezagutzeko.

  5. Lehendakariari behar besteko aholkuak eman, jarduera-planen eta sektore-ekimenei jarraipena egin diezaion eta planok eta ekimenok gida ditzan.

  6. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Honako egiteko hauek ditu Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritzak:

  1. Lehendakariak gizarte-eragile, herritar eta erakundeekin dituen harremanen plana gauzatu eta ebaluatu.

  2. Lehendakariak ekitaldi ofizialetan parte hartzen duenean, ekitaldi horiek egoki antolatu eta burutu.

  3. Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren ekintzak burutu.

  4. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, Lehendakariak kanpora egin behar dituen bidaietarako laguntza logistikoa eman.

  5. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, kanpoko pertsona ospetsuek Euskadira egiten dituzten bidaietarako laguntza logistikoa eman.

  6. Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goi-kargudunei protokoloaren araubidea ezarri.

  7. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion egiteko guztiak.

Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia Lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:

  1. Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, zehaztu eta zuzendu.

  2. Eusko Jaurlaritzaren komunikatuak egin eta, hala balegokio, gainbegiratu.

  3. Bide egokiak ziurtatu Eusko Jaurlaritzaren ekintzen berri emateko, baita Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen ekintzen berri emateko ere.

  4. Irizpideak eta baliabideak ezarri, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailen eta erakunde autonomoen prentsa-zerbitzuen koordinazioa bermatzeko.

  5. Nazioarteko komunikabideekiko harremanak zuzendu eta koordinatu.

  6. Irizpideak eta baliabideak ezarri, erakundearteko ekintzen berri ematearen koordinazioa bermatzeko.

  7. Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzendu.

  8. Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatu, baita Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen ekintzen berri eman ere, Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordearen eta Publizitate Zerbitzuaren bitartez. Batzorde hori apirilaren 18ko 151/1989 Dekretuak eta apirilaren 30eko 287/1991 Dekretuak arautu zuten.

  9. Euskadiren irudia kanpoan zabaltzeko diren informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezarri.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan zehaztutako egitekoak.

  11. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Honako egiteko hauek dagozkio Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritzari:

  1. Eusko Jaurlaritzaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egin.

  2. Bide egokiak ziurtatu Eusko Jaurlaritzaren ekintzen berri emateko, baita Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen ekintzen berri emateko ere.

  3. Gizarteko komunikabideekiko harremanak ziurtatu eta erraztu.

  4. Jaurlaritzako sailen berri ematea erraztu eta sail horietako prentsa-zerbitzuak koordinatu.

  5. Laguntza eman publizitate-kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzak koordinatzeko, baita Eusko Jaurlaritzaren ekintzak ezagutarazteko eta Euskadiren erakundeen irudia kanpoan zabaltzeko ere.

  6. Informazio- eta publizitate-politikak ezarri eta burutu, Euskadiren erakundeen irudia kanpoan zabaltzeko.

  7. Eusko Jaurlaritzaren "euskadi.net" web-eko informazio- eta zabalkunde-ekintza guztiak zuzendu eta koordinatu.

  8. Euskadiko nahiz nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak burutu, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertu, ikuspuntu informatiboa erabiliz.

  9. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

  1. ¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta laguntza emango dio Lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko eta instituzionala zehazten eta zuzentzen.

  2. ¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-alorrean:

    1. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatu.

    2. Jaurlaritzari laguntza eta aholkua eman kanpo-harremanetarako gaietan eta Lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideak bete.

    3. Eusko Jaurlaritzaren kanpoko jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatu.

    4. Euskadin kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatu.

    5. Eusko Jaurlaritzak beste herrialde, eskualde edo erakunde azpiestatalekin edota nazioz gaindiko erakundeekin izan ditzakeen bi alderen arteko harremanak zehaztu eta koordinatu.

    6. Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin ezar ditzakeen harremanak zehaztu eta koordinatu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariek erakunde horietan izan dezaketen parte-hartzea ere koordinatu.

    7. Europako erakundeekiko jarduera zehaztu; batez ere, Europar Batasunarekikoa eta Europako Kontseiluarekikoa.

    8. Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzendu; batez ere, Europako Eskualdeen Batzordean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.

    9. Mugaz haraindiko eta eskualdearteko lankidetza sustatu, garatu eta koordinatu.

    10. Kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako politika burutu eta kudeatu.

    11. Euskadiren kanpo-harremanekin zerikusia duten gaietan Estatuak betetzen duen jardunaren jarraipena egin.

    12. Ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin ¿Kanpo Harremanetarako Ministerioarekin, batez ere¿ elkarlanerako eta informazio-trukaketarako bideak ezarri.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekin hitzartutako tresnen bitartez, nazioarteko itunak lantzen eta negoziatzen duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatu.

    2. Sortzen diren konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatu, gai horietan Estatuak duen iritzia eratzeko.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo eta erakunde batzuei aurreko zatietan aipatutako harremanen berri eman.

    2. Euskadiko zenbait erakunde publiko edo pribatuekiko harremanak garatu, erakundeok garrantzizko ekimenak burutzen badituzte kanpoan.

    3. Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, hedapen- eta komunikazio-edukiak landu eta garatu eta Jaurlaritzaren kanal anitzeko sistema eta tresnetan mantendu.

    4. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

  3. ¿ Jaurlaritzaren kanpo-harremana bateratua izan dadin, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta bere organoak elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako sailekin, horien erakunde autonomoekin, baltzu publikoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakunde publikoekin. Kanpo-harremanen alorrean arau eta xedapenak eman behar direnean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak arau eta xedapen horien proiektuez txostena emango du.

  4. ¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta bere organoen egitekoek lurralde-historikoen eta toki-erakundeen zereginei eragiten badiete, arau-teknikaren ikuspegitik lankidetzarako behar diren bideak ezarriko dira egitekook egoki burutzeko.

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu, eta bereziki, honako hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko titularrari lagundu kanpo harremanetako politika kudeatzen eta burutzen.

  2. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politiko eta instituzionala garatu, koordinatu eta jarraitu.

  3. "Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategia"ren barnean dauden jarduera eta ekintzak sustatu, burutu eta ebaluatu.

  4. Eusko Jaurlaritzaren eta nazioarteko erakundeen arteko harremanak sustatu eta erraztu.

  5. Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak kanpoan burututako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatu.

  6. Eusko Jaurlaritzaren sailen, erakunde autonomoen eta baltzu publikoen kanpo-ekintzak sustatu, jarraitu eta koordinatu.

  7. Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa eman txostenak eta memoriak prestatzen, solaskide edo eragileak identifikatzen eta aurkitzen, eta oro har, bere eguneroko funtzionamenduan.

  8. Kanpoan Euskadiren ordezkaritza bat abian jartzeko beharrezko diren jarduerak sustatu eta jarraitu.

  9. Kanpo-harremana daukagun herriekiko lankidetza sustatu.

  10. Euskadin dagoen gorputz kontsularrarekin harremanak izan.

  11. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu; eta bereziki, honako hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari lagundu euskal gizataldeekiko harreman-politika kudeatzen eta burutzen.

  2. Euskadik kanpoko euskal gizataldeekin, euskal etxeekin eta horiek dauden herrialdeekin dituen harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta areagotu.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak esleitzen dizkion egitekoak bete, lege horretan jasotako aurreikuspenak, eskubideak eta zerbitzuak ezarriz.

  4. Euskadi eta kanpoko euskal gizataldeak ahalik eta gehien hurbiltzeko beharrezkoak diren azterlan eta argitalpenak egin eta zabaldu.

  5. Kanpoko euskal gizataldeetan euskal kultura eta euskara zabaltzeko eta horiei eusteko egitasmoak garatu; eta euskal-egoera eta historiari buruzko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, erakusketak eta kongresuak prestatu Euskadin nahiz euskal gizataldeak dauden herrialdeetan.

  6. Euskal Gizataldeei Laguntzeko Lau Urteko Plana koordinatu eta, horrela badagokio, bete.

  7. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Batzordeari laguntza eman.

  8. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

Europako Gaietarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu, eta bereziki, honako hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari lagundu Jaurlaritzaren Europako ekimena sustatzen eta koordinatzen.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakundeen arteko harreman-organoa izan.

  3. Koordinazio-neurriak betetzea bultzatu eta zuzendu, Europar Batasuneko arauak eta politika lantzen eta aplikatzen Jaurlaritzak esku har dezan, eta neurri horiek betetzeko Jaurlaritzaren Sare Eragilea garatu.

  4. Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan ¿Europar Batasunekoetan, batez ere¿ EAEko ordezkarien parte-hartzea sustatu, garatu eta koordinatu.

  5. Zuzenbide komunitarioaren erabilera gainbegiratu eta koordinatu.

  6. EAEko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara ¿batez ere, Europako Kontseilura¿ bideratu eta gidatu, komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak eragiten dieten betebeharrei buruzkoak direnean bereziki (xedapenen transposizioei, Estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako legeak ezarritako bideak erabiliko dira.

  7. Kanpo Harremanetarako eta Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetza sustatu Europar Batasuneko gaietan.

  8. Europako Batzordeak eta Europako Legebiltzarrak Madrilen duten Ordezkaritzarekiko harremanak sustatu.

  9. Jaurlaritzako sailek, bere organismo autonomoek eta baltzu publikoek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte-hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatu; betiere, programa eta ekimenok programazio-dokumenturik edo programa eragilerik behar ez dutenean.

  10. Jaurlaritzako sailek Europar Batasunaren ekimenen berri izan dezaten eta ekimenoi jarraipena egin diezaioten tresnak zuzendu eta koordinatu.

  11. Arau, politika eta ekimen komunitarioez aholkuak eman Jaurlaritzako sailei, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak direnean.

  12. Euskal gizartean Europar Batasuna eraikitzeari buruzko berriak zabaldu, gai horiei buruzko azterlan eta prestakuntza-lanak egin eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatu.

  1. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

  1. ¿ Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta Europako Gaietarako Zuzendaritzarekin arituko da elkarlanean. Bruselako Ordezkaritzak Euskadi Europar Batasuneko erakundeetan ordezkatzen du eta EAEk hainbat alorretan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu erakunde horietan. Horretarako, honako egiteko hauek ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu Europar Batasuneko erakunde eta organoetan.

    2. Euskadiren gizarte-, ekonomia-, sektore- eta lanbide-interesak kudeatu, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean.

    3. Europako Gaietarako Zuzendaritzaren egitekoak betetzen lagundu.

    4. Europar Batasuneko lege-ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesua jarraitu eta informazioa eskuratu, lege-ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere.

    5. EAEko agintariak eta gizarte- eta ekonomia-alorreko eragileak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura izan.

    6. Europar Batasunean parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaini laguntzarako zentro logistikoa izanez.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza iraunkorraren arteko harreman-organoa izan.

    8. Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte hartu behar badute, Europako erakundeetan zuzenean aritu; baita sailek egindako parte-hartzeen berri izan ere, premiazkoa denean.

    9. Gainerako autonomia-erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritu.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztu, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.

    11. Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.

  2. ¿ Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrak kontratazio-organo lez jardungo du Ordezkaritzak dituen egitekoen arloan antolamendu juridikoak esleitzen dizkion ahalmenak erabiliz. Gehienez, hogeita hamar mila (30.000,00) euroko kontratuak egin ditzake, baita horri dagokion gastua baimendu ere.

  3. ¿ Euskadiren Bruselako ordezkariak zuzendari-maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotakoaren ondorioetarako.

Madril, Mexiko, Argentina, Txile eta Venezuelako Ordezkaritzak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren menpe daude zuzen-zuzenean eta ondorengo dekretuen bidez arautzen dira: ordezkaritza bakoitzaren sorrera-dekretua eta Euskadiren Mexiko, Argentina, Txile eta Venezuelako Ordezkaritzak kudeatzeko eskumenei buruzko urriaren 21eko 245/2003 Dekretua.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenen alorrean Jaurlaritzaren lehendakariordeak ondoren aipatzen diren egitekoak hartuko ditu bere gain:

  1. ¿ Nazioarteko foroetan Lehendakaria ordezkatu.

  2. ¿ Europako Erkidegoekiko Gaietarako Konferentzian Eusko Jaurlaritza ordezkatu; lehendakariordea ez dagoenean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrak egingo du egiteko hori.

  3. ¿ Lehendakaritzari esleitutako jardun-arloetan Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu behar dituen gaiak aurkeztu eta defendatu.

  4. ¿ Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloekin zerikusirik duten legebiltzar-errekerimenduei erantzun, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  5. ¿ Gaia dela-eta Lehendakaritzari dagozkion izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedura hasteko agindu.

  6. ¿ Aholku Batzorde Juridikoari Lehendakaritzari dagozkion gaien gaineko kontsulta egin, batzorde horren irizpena jasotzea beharrezkoa denean.

  7. ¿ Lehendakaritzara atxikita dauden Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortzea, aldatzea eta ezabatzea agindu.

Indargabetua geratzen da irailaren 30eko 231/2003 Dekretuak aldatu zuen Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 29ko 27/2002 Dekretua; baita Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura finkatzen duen otsailaren 28ko 2/2006 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko urriaren 3an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (18)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.