Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

162/2006 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bitartez ordain ditzaketen zerbitzuak eta jardunak zehazten dituen dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 4026
  • Xedapen-zk.: 162
  • Xedapen-data: 2006/07/26
  • Argitaratze-data: 2006/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 178. artikuluak xedatzen du prezio publikoen bidez ordaintzeko zerbitzu eta jarduerak dekretuz ezarriko direla, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta zerbitzu eta jarduerak egiten dituen sailak edo dagokion organoa edo erakundea menpeko duen sailak batera proposatuta.

1998ko abuztuaren 6an argitaratu zen 161/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena (EHAA, 147. zk., 1998ko abuztuaren 6koa).

Dekretu horrek aldaketa bat izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren ondorioz (EHAA, 163. zk., 2003ko abuztuaren 22koa), eta prezio publikoen bidez ordaindu daitezkeen beste zerbitzu eta jarduera batzuk ere sartu behar dira gaur egun, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen zerbitzu eta jardueren alorrean.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak uztailaren 26an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

"7.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila:

  • Argitalpenen salmenta, nahiz paperezko euskarrietan, nahiz elektronikoetan.

  • Matrikulak: mintegiak, kongresuak, jardunaldiak eta kurtsoak.

  • Material didaktikoen salmenta.

  • Jantokiko zerbitzua.

  • Testuliburuak erabiltzea.

  • Eibarko Hezkuntza Zentroan egin beharreko hainbat zerbitzu.

  • Hizkuntzen Eskola Ofizialetako, Musika eta Dantza Kontserbatorioetako, Arte Plastiko eta Diseinu Eskoletako, Arte Aplikatuen eta Arte Ofizioen Eskoletako eta Eszena Arteen Eskoletako irakaskuntza-zerbitzuak.

  • Azterketa-eskubideak.

  • Euskal Herriko Unibertsitateak, ofizialtasuna duten tituluak lortzeko ematen dituen goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoak."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.