Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

107/2006 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko Dekretuaren laugarren aldaketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2750
  • Xedapen-zk.: 107
  • Xedapen-data: 2006/05/23
  • Argitaratze-data: 2006/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren III. kapituluak babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko erregimena arautzen du. Hain zuzen ere, babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko betekizunak ezartzen ditu 15. eta ondorengo artikuluetan. Ondoren, interpretazio guztiak bateratzearren, eta Dekretu horren bigarren xedapen gehigarrian ezarritako aurreikuspenak kontuan izanik —kolektibo jakin batzuk lehen aipaturiko betekizunetatik salbuestea ahalbidetzen du Dekretu horrek—, Etxebizitza sailburuordeak 4/2005 Argibidea eman zuen —2005eko apirilaren 7koa, genero-indarkeriaren biktimentzako etxebizitza babestuaren inguruan Jarduteko Planaren arabera jarduteko prozedurari buruzkoa—, genero-indarkeriaren biktimek etxebizitza eskuratzeko duten problematika espezifikoa atzemanda. Aipaturiko Argibidearen aplikazioan lorturiko eskarmentuaren ondorioz, kolektibo hori salbuetsi egin da, modu iraunkorrean, erroldatzearen eta gutxieneko diru-sarreren betekizunetatik, eta, beraz, prozesu- eta administrazio-arloko ekonomia-arrazoiak kontuan izanik, beharrezkotzat jotzen da genero-indarkeriaren biktimen kolektibo guztia bi betekizun horiek betetzetik oro har salbuestea hasieratik.

Bestalde, VI. kapituluan, lurzoruaren arloko jardunen ondoriozko etxebizitza babestuen esleipenak izapidetzeko arau-erregimen propioa ezarri zuen aipaturiko Dekretuak, hain zuzen ere jardun horien ondorioz etxebizitzetan legez bizi direnei etxebizitza utzarazten eta beste etxebizitza batean berriz kokatzeko eskubidea aintzat hartzen zaienerako esleipenak izapidetzeko. Erregulazio horretan, honako hauek ezarri ziren: aplikazio-eremua, beste etxebizitza batean kokatzeko eta etxebizitza berriaren salmenta- edo errenta-prezioa zehazteko irizpideak, prozedura eta behar den dokumentazioa, eskualdatzearen gehieneko prezioa, eta jabetza osoa lortzeko modua eta prozedura.

Horri dagokionez eta kokatzeko eskubidearen erregimen juridikoari dagokionez, honako aldaketa hauek egin nahi dira:

* 35.3 artikuluan, azken hiru urteetako eta azken ekitaldiko diru-sarreren edo errenten arteko aldea % 25eraino igo da, hartara berriz kalkulatu beharreko kasuak mugatuta.

* 36.1.b) eta 36.5 artikuluetan, hainbat zehaztapen egin dira berriz kokatzeko etxebizitzaren eta haren eranskinen salmenta- edo errenta-prezioa kalkulatzeko moduari dagokionez. Ildo horretan, berrikuntzarik aipagarriena honako hau da: 33.100 euro-tik gorako errenta duten onuradunek azalera-jabetza izateko aukera, gehieneko erosketa-prezioak proportzioan igota.

Horren ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko maiatzaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3. Interesdunak eskatuta, tasazio bateratuari, konpentsazio-proiektuari edo birzatikatzeko proiektuari dagokienez Administrazio jarduleak okupazioaren edo behin betiko onartzearen akta izenpetu aurreko hiru urteetako batez bestekoa hartuko da erreferentzia gisa, betiere batez besteko horren eta azken zerga-ekitaldiaren arteko aldea % 25etik gorakoa bada."

"b) Etxebizitzarik ez izateko baldintza betetzen duten eragindakoen kasuan:

– 9.000,00 euro edo etxebizitzaren prezioaren, desjabetzearen bidezko jarduketaren kasuan balio justuaren zenbatekoa kenduta izango duenaren, zazpirena baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak dituztenen kasuan: etxebizitza alokairuko erregimenean lortu ahal izango dute eta alokairuaren errenta etxebizitzaren prezioaren % 2 eta % 4 artekoa izango da, beren diru-sarreren arabera, baina ez du gaindituko sustapen publikoko etxebizitza sozialen gehienezko prezioa.

– 9.000,00tik eta 15.100,00 eurora edo etxebizitzaren prezioaren, desjabetzearen bidezko jarduketaren kasuan balio justuaren zenbatekoa kenduta izango duenaren, zazpirena baino gehiagoko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak, dituztenen kasuan: jabetza-erregimenean lortu ahal izango dute etxebizitza, betiere haren prezioa ez bada sustapen publikoko etxebizitza sozialen gehieneko prezioa baino handiagoa, ezta etxebizitza sozialen eranskinen gehieneko prezioaren halako 1,3 baino txikiagoa ere.

– 15.100,00 eurotik 21.100,00 eurora bitarteko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak, dituztenen kasuan: jabetza-erregimenean lortu ahal izango dute etxebizitza, betiere haren prezioa ez bada sustapen pribatuko etxebizitza sozialen gehieneko prezioa baino handiagoa, ezta sustapen publikoko etxebizitza sozialen gehieneko prezioa baino txikiagoa ere.

– 21.100,00 eurotik 33.100,00 eurora bitarteko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak, dituztenen kasuan: jabetza-erregimenean lortu ahal izango dute etxebizitza, betiere haren prezioa ez bada erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioa baino handiagoa, ezta sustapen pribatuko etxebizitza sozialen gehieneko prezioa baino txikiagoa ere.

– 33.100,00 eurotik gorako diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak, dituztenen kasuan: alokairu-erregimeneko etxebizitza lortu ahal izango dute, urteko errenta erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko salmenta-prezioaren % 6 izaki. Salbuespenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren esanbidezko Aginduaren bidez eta eragindakoarekin adostuta, etxebizitza jabetza-erregimenean eskualdatu ahal izango da, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko salmenta-prezioa bizikidetzako unitatearen diru-sarrerak aipaturiko 33.100 euro horiek gainditzen dituzten hein berean gehituta."

"2. Prezio zehatz hori, diru-sarreren eskala bakoitzaren barruan, bizikidetzako unitatearen diru-sarreren proportzioan erabakiko da.

Jabetza-erregimena erabatekoa edo azalekoa izango da, berriz kokatzea gauzatzen den eragindako sustapenaren erregimenaren arabera.

Halaber, jabetzako erregimenerako sarbidea alokairuko erregimenerako sarbidearekin ordeztu ahal izango da interesdunaren eskariz."

"5. Aipaturiko etxebizitzei atxikitako eranskinak eskuratzeko aukera arautzeari dagokionez, aurreko paragrafoetan aipaturiko etxebizitzetarako prezioa mailaka zehazteko ezarritako arau berbera erabiliko da. Horretarako, etxebizitza sozialen eranskinen gutxieneko salmenta-prezioa kalkulatzeko, haien gehieneko prezioa honako honen emaitzaz biderkatuko da: sustapen publikoko etxebizitza sozialen gutxieneko salmenta-prezioa sustapen pribatuko etxebizitza sozialen gehieneko salmenta-prezioaren artean zatitzearen emaitzaz."

Dekretu honetan ezarritako berriz kokatzeko eskubideari buruzko araudia aplikatu beharrekoa izango da balio justua zehazteko izapidea hasi ez den nahitaezko desjabetze-espediente guztietan.