Arautegia
Inprimatu27/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1067
- Xedapen-zk.: 27
- Xedapen-data: 2006/02/21
- Argitaratze-data: 2006/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Administrazio kontratazioen alorrean administrazio honek emandako araubide orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuan dago. Aipatu dekretuak antolakuntza mailako aldaketak jasan ditu (otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak, abenduaren 23ko 304/1997 Dekretuak, otsailaren 3ko 12/1998 Dekretuak, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuak eta abenduaren 28ko 464/1999 Dekretuak burutuak), hau baita funtsean aipatu ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak duen tasuna, eta, etengabe garatzen ari den eta dinamikoa den zeinahi erakundek nahi eta nahi ez egin beharreko aldaketek dekretu honi eragiteko dagoen arrazoia.
Testuinguru honetan, dekretu honek burututako aldaketak araua lehen idazketa hartatik zortzi urte beranduago egun dagoen antolakuntza-errealitatera egokitzen du.
Ondorioz, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena eginda, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren "Jarduera-eremua" 5. artikuluaren 1. paragrafoa berridatzi eta honela gelditu da:
"1.– Kapitulu honetan aurreikusitako kontratazio-mahaien jarduera-eremua lehiaketa eta enkante bidez esleitutako kontratazio-espedienteen ezagutzak osatzen du eta beronen kontratazioa sail edo erakunde autonomo bakoitzari dagokio, baldin eta, dekretu honi edo arau berezi bati jarraiki, beste kontratazio-mahai bati edo administrazioko organo bati esleitu ez bazaio.
Prozedura negoziatuan, kontratazio-mahaiaren esku-hartzea hautazkoa izango da kontratazio-organoarentzat. Kontratazio-mahaiak esku-hartzen ez duen prozedura negoziatuetan, dekretu honek kontratazio-mahaien idazkaritza edo aholkularitza juridikoko lana egiten duten pertsonei ematen dizkien zereginak, sailaren edo erakunde autonomoaren antolaketarekin bat, kontratazio-mahaiko idazkari eta bokal-aholkulari juridikoko zereginak dituzten pertsonek beteko dituzte eta hauei mahaiaren esku-hartzea adosten den kasuan prozedura ezagutzea egokituko litzaieke."
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren "Jarduera-eremua" 7. artikuluaren 4. paragrafoko a) idatz-zatia berridatzi eta honela gelditu da:
"Kontratuaren aldaketak, nahiz eta ondoz ondokoak izan, ondorio gisa, banaka nahiz batera, kontratuaren prezioa % 25 gehiago edo gutxiagoko zenbatekoaren aldatzen dutenak edo kontratua funtsean aldatzen dutenak. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak bideratutako aldaketak salbuetsita daude."
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 9. artikuluaren 2. paragrafoari azken idatz-zati bat erantsi zaio, zeinaren testua ondokoa baita:
"Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumena kontratazio-mahaiari buruz 7. artikuluan aurreikusitako zereginetara zabaltzen da; eta, bere idazkariarena eta aholkulari juridikoarena kontratazio-mahaiko idazkariari eta aholkulari juridikoari dagozkienetara. Halaber, prozedura Kontratazio Batzorde Nagusiak bideratzeak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren txostena ez du beharrezko egiten, aipatu 7. artikuluaren 4. paragrafoan aipatu baldintzetan."
Izapideetan dauden espedienteak.
Dekretu hau indarren sartu aurretik hasitako espedienteak aurreko araudiaren arabera eraenduko dira.
Indarrean sartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko otsailaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.