Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 373/2005 Dekretua, azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 6003
  • Xedapen-zk.: 373
  • Xedapen-data: 2005/11/15
  • Argitaratze-data: 2005/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1. artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua 2005eko azaroaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (219. zk.), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

  1. artikuluko A) idatz-zatiko 4. paragrafoan, 13.3. artikuluan eta 14. artikuluan, 20137. eta 20149. orrialdeetan, euskarazko testuan honakoa dioenean:

    "Gizarte Ongizate Zuzendaritza."

    Honakoa esan behar du:

    "Gizarte Ongizateko Zuzendaritza."

    2. artikuluko C) idatz-zatiko 11. paragrafoan, 20138. orrialdean, euskarazko testuan honakoa dioenean:

    "Ijitoen sustapen integralerako eta gizarte-parte-hartzerako Kontseilua, abenduaren 5eko 289/2003 Dekretuak arautua, Euskadiko Ijitoen sustapen integralerako Kontseilua sortzen duena."

    Honakoa esan behar du:

    "Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseilua, abenduaren 5eko 289/2003 Dekretuak arautua, Euskadiko Ijito herriaren erabateko sustapenerako Kontseilua sortzen duena."

    II. kapituluan, 2. ATALEKO epigrafean, 20140. orrialdean, euskarazko testuan honakoa dioenean:

    2. ATALA SAILEKO SAILBURUEI DAGOKIENEZ

    Honakoa esan behar du:

    2. ATALA SAILEKO SAILBURUORDEEI DAGOKIENEZ

    14. t artikuluan, 20149. orrialdean, euskarazko testuaren lehenengo paragrafoan honakoa dioenean:

    "… Gizarte Gaietako Zuzendaritzak. …"

    Honakoa esan behar du:

    "… Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak. …"

    14. t artikuluan, 20151. orrialdean, euskarazko testuan honakoa dioenean:

    "Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari eta Ijitoen sustapen integralerako eta gizarte-parte-hartzerako Kontseiluari laguntza ematea."

    Honakoa esan behar du:

    "Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari eta Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluari laguntza ematea."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.