Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

364/2005 Dekretua, azaroaren 8koa, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5809
  • Xedapen-zk.: 364
  • Xedapen-data: 2005/11/08
  • Argitaratze-data: 2005/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Orain arte indarrean egon den Herrizaingo Sailaren egitura organikoa urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren bidez ezarri zen, hor zehaztu baitzen Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionala (1999ko urriaren 28ko EHAA, 207. zk.); geroago, dekretu hori aldatu egin zuten, bai abenduaren 26ko 369/2001 De-kretuak (2001eko abenduaren 28ko EHAA, 250. zk.) bai uztailaren 29ko 190/2003 Dekretuak (2003ko abuztuaren 25eko EHAA, 164. zk.).

Harrezkero, arauetan aldaketak gertatu dira, eta lehendakariak 8/2005 Dekretua onartu zuen ekainaren 27an; dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak, sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dira; horrenbestez, orain arte egitura organikoa eta funtzionala finkatzen zuen dekretua aldatzea komenigarri dela ikusi da. Hori horrela, egitura organikoan behar bezalako egokitzapenak eta antolamendu-aldaketak egingo dira, Herrizaingo Sailak bere esku dituen Euskal Administrazio Publikoaren jardun-arloetan razionalizazio- eta eraberritze-programa ezar dadin.

Sailburuaren zuzeneko agindupean geratzen diren zuzendaritzak hauexek dira: Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza (Sailaren komunikazio-politikan eta kanpo-harremanetan laguntzen duen organoa da), Zerbitzu Zuzendaritza (Sailaren zerbitzu erkideetan arlo guztiak bateratzeko organoa), eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza (Sailaren zerbitzu juridikoak koordinatzeko organoa); eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza (terrorismoaren biktimen familiei eta edozein eratako indarkeria, txantajea, bortxa edo jazarpena jasaten duten guztiei zuzen-zuzenean eta ber-bertatik laguntza emateko ardura duen organoa da).

Bestalde, lehen bi sailburuordetza zeuden, eta aurrerantzean ere horrela jarraituko dute, Sailak dituen jardun-eremuetako bi zutabe nagusiak baitira.

Segurtasun Sailburuordetzan egin dira aldaketarik nabarienak: alde batetik, kendu egingo dira Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza, eta bere egiturak eta funtzioak batu eta elkartu egingo dira Ertzaintzaren Zuzendaritzan; beste alde batetik, Trafiko Zuzendaritza ere Sailburuordetza horretan sartuko da, bide-segurtasunari lotutako arlo guztiak modu eragingarrian koordinatzeko, arlo horretan parte hartzen duten guztiak elkarrengandik hurbilago egonda; azkenik, oraindik indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen esparruan, Herrizaingo Sailak uste du, Udaltzaingoei dagokienez, Ertzaintzaren Zuzendaritzak koordinatzen zituen gorabehera operatiboez gainera, Poliziari buruzko Legean eskatzen diren gainerako gai, arlo eta funtzioak ere koordinatu behar dituela, eta horretarako sortu da Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritza Kontseiluak 2005eko azaroaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 9. artikuluan xedaturikoaren arabera, honako hauek dira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion jardun-arlo eta egitekoak: a) Autonomia Erkidegoko herri-zaintza; b) hauteskunde-administrazioa; c) babes zibila; d) Autonomia Erkidegoko errepideetako zirkulazio-zaintza; e) joko, apustu eta ikuskizunak; f) transmisio eta komunikazioak; g) herrizainen ibilgailuak; h) Sailari atxikitako erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak zuzentzea, lege eta erregelamenduen arabera; i) legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  1. ¿ Aurreko artikuluan aipatutako arloen inguruko eskumenez baliatzeko, honako organo hauetan sailkatzen da Herrizaingo Saila:

    1. Organo nagusiak:

      1. ¿ Sailburua.

      1. ¿ Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

      2. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza.

      3. ¿ Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

      4. ¿ Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

  2. ¿ Herrizaingo Sailburuordetza.

  1. ¿ Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

  2. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

  3. ¿ Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordetza.

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea.

  2. ¿ Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  3. ¿ Trafiko Zuzendaritza.

  4. ¿ Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza.

  5. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  6. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    1. Lurraldeetako organoak:

      Trafikoko eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak izango dira lurraldeetako organoak. Horietako bakoitzean funtzionario arduradun bat egongo da, betiere, dagokion zuzendariaren menpe. Lurralde-zerbitzu horien eginkizunak Zuzendaritza bakoitza arautzeko orduan finkatzen direnak izango dira.

    2. ) Kide anitzeko organoak: Hurrengo organo hauek atxiki eta/edo lotu zaizkio Herrizaingo Sailari:

      • Ertzaintza Kontseilua.

      • Segurtasunerako Euskal Batzordea.

      • Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordea.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      • Toki-mailako Koordinazio Batzordeak.

      • "Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza Egitaraua"ren Batzorde Tekniko Ebaluatzailea.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea.

      • Jokoaren Euskal Kontseilua.

      • Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseilua.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordea.

        1. ¿ Dekretu honetan ezarritako organoak baino maila beheragokoak ere ezarri ahal izango ditu sailburuak agindu bidez, Dekretu hau garatzeko asmoz.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiaduna Herrizaingo Sailari atxikita dago, eta Segurtasun Sailburuordetzak zuzentzen du, eta jardunari buruzko jarraibideak ematen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 6.1 eta 7.3 artikuluekin bat eginik.

  1. ¿ Herrizaingo Saileko sailburuari dagokio, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ohartemandako eskumenez eta ahalmenez baliatzea, baita Sailaren berezko jardun-arlo eta eginkizunen eremuan indarrean dagoen legeriak aitortzen dizkionak ere, ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua aintzat harturik.

  2. ¿ Herrizaingo sailburuari dagozkio, gainera, Saileko kontratazio-organoaren eginkizunak, bai eta ondareari buruzko gaietan legeek kontratazio-organoei izendatzen dizkienak ere, non eta ez zaizkien eginkizun horiek beste organo batzuei atxikitzen dekretu honen bidez.

    Era berean, izaera erkidea eta Herrizaingo Sailean eta bere erakunde autonomiadunean erabilera orokorra dutelakoan, Herrizaingo sailburuaren aginduz kontratazio zentralizatukotzat jotakoak Herrizaingo Sailak kontratatuko ditu zuzenean.

  3. ¿ Herrizaingo sailburuaren esku daude Saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen lanpostuen zerrendak onartzea, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileenak, eta Ertzaintzako langile funtzionarioen lanpostuenak ere.

    Sailburuari dagokio, halaber, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako hautaketa-probak gainditu dituzten lan-kontratuko langile finkoak kontratatzea, Saileko Administrazio Orokorreko funtzionarioen artetik izendapen libreko postuak betetzea, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak izendatzea ¿jendaurreko deialdia egin ondoren¿, eta behin-behineko langileak izendatzea.

  4. ¿ Herrizaingo sailburuaren eskumena da Saileko ordezkariak izendatzea, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariekin eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen ordezkariekin izan beharreko negoziazioetan aritzeko.

  5. ¿ Herrizaingo Sailak segurtasun-ekintzetarako egiten dituen informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak onartzea sailburuari dagokio.

  6. ¿ Zigortzeko ahalmena erabiliz, sailburuari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 96.1.a artikuluaren zigorrak ezartzea, baita hamazazpigarren xedapen gehigarriaren 2.b puntuan jasotakoak eta xedapen horretan dakarren zigor-proposamena egitea ere. Horrez gainera, bere eskumena da beste zigor hauek ezartzea ere: Jokoaren Legearen 32.3 artikuluan jasotakoak, Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legearen 38.3.d artikuluarenak eta indarrean dauden legeetan beren beregi aitortzen zaizkionak.

  7. ¿ Herrizaingo sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea, Segurtasun Sailari Dekretu honen 13.2. g) artikuluaren bigarren paragrafoan aitorturiko ahalmenaren kaltetan joan gabe.

  1. ¿ Kabineteko Zuzendaritzak lagunduko dio sailburuari bere eginkizunetan eta aholkularitza-lana ere egingo du. Hona hemen Kabineteak bere gain hartuko dituen eginkizunak:

    1. Sailburuaren lan-egitaraua jarraitzea.

    2. Sailaren politika garatzeko interesgarri direlakoan, sailburuak agintzen dizkion ikerketak eta azterlanak egitea.

    3. Sailaren eginbeharrekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin batera lan egingo du.

    4. Saileko estatistiken elaborazioa koordinatzea eta arlo honekin zerikusia duen organo eskudunetan Sailaren ordezkari agertzea.

    5. Giza komunikabideekiko harremanak garatu eta aurrera eraman, eta Sailaren komunikazio-politika taiutu eta aurrera eramatea, Saileko gainontzeko organoei laguntzeko.

    6. Eragindako gainontzeko organoekin elkar lanean, irudi-kanpainak eta herritarren lankidetza eskatzeko helburua duten kanpainak diseinatu eta gauzatzea, Sailaren eginkizunarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte hartzea bultzatzeko.

    7. Herrizaingo Sailak egiten dituen ekintza ofizialak antolatzea, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari dagozkion ekintzen kaltetan gabe.

    8. Sailak sustatutako Kongresuak, Jardunaldiak edo Mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.

    9. Sailaren urteko argitalpen-plana prestatzea Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.

    10. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin izan beharreko harremanak bideratzea Jaurlaritzako Lehendakaritzaren bitartez, berori baita organo eskuduna.

    11. Herritarrei informazio orokorra emateko zereginak koordinatzea, eta Herrizaingo Saileko herritarrei laguntzeko eta informazioa emateko zerbitzuak artikulatzea Zuzenean-Eusko Jaurlaritzak herritarrei laguntzeko duen Zerbitzuarekin.

    12. Ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan Sailari ematen zaizkion zereginak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak Interneten agertzeko orduan izan behar duen eredua dela-eta.

    1. Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako neurriak sustatzea, koordinatzea eta arlo horretan lankidetzan aritzea Herrizaingo Saileko Zuzendaritzekin eta atalekin, baita hari atxikitako gainerako organismoekin ere.

  2. ¿ Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzua Sailburuaren Kabinetean txertatzen da ondorio guztietarako, arlo baterako izan ezik: zerbitzua osatzen duten Ertzaintzako langileen funtzionario-estatutuarekin loturiko gaietarako, alegia.

  1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritzak Sailaren zerbitzu erkideak zuzentzen eta kudeatzen laguntzeko erantzukizun oso du, eta, horrenbestez, sailburuaren zuzeneko agindupean, honako eginkizun hauek bete behar ditu:

    1. Herrizaingo Sailaren aurrekontu-aurreproiektuaren elaborazioa zuzentzea eta horren jarraipena egitea. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren aurrekontu-proiektuaren elaborazioa koordinatzea, eta Sailarenarekin bategitea; behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzea; eta gastu-programen ebaluazioa egitea.

    2. Sailaren ekonomia-kudeaketa eramatea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz dagokiona izan ezik.

    3. Sailaren ekonomia-kudeaketa, kontratazio eta ondarearen jarraipena antolatu eta koordinatzea; informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

    4. Sailaren kontratazio-organoa izatea, betiere, kontratuaren hasierako aurrekontua 500.000 eurokoa baino handiagoa ez bada, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

      Herrizaingo Saileko Kontratazio Mahaia sortzeko, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Herrizaingo sailburuak 2000ko martxoaren 21ean emandako Aginduaz eratu zen Kontratazio Mahaia Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita dago.

      Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio Kontratazio Mahaiak aztertu behar dituen administrazio-kontratazioko espedienteak prestatzea, baita Sailaren ardurapeko ondare-espedienteak ere, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik. Era berean, beste sail batzuetako organoen ardurapeko espedienteak bultzatzea ere eginkizun dauka.

    5. Sailaren gastuak baimentzea, 500.000 eurotik beherakoak badira, eta, betiere, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

    6. Herrizaingo Sailak dituen giza baliabideak zuzendu eta administratzea, betiere, Sailak dituen eskumenen barruan, eta arau honetan berariaz Giza Baliabideen Zuzendaritzaren esku utzitako egoerak izan ezik. Batez ere, honako hauek:

      1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10.1 artikuluaren arabera Sailaren esku utzitako eskumenak betetzea. Beraz, burutza, Sailaren inguruko administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa gauzatzea, eta indarrean den arautegiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

      2. Langile-beharrizanak ebaluatzea, plantillak osatzeko proposamenak egitea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.

      3. Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskumenen kaltetan joan gabe.

      4. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak eta programak bultzatzea eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

      5. Sailen arteko koordinazioa, langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normaltzeko politika garatzeko orduan.

    7. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez beheragoko eginkizunak dauzka, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik:

      1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen lanpostu-zerrendak prestatzea.

      2. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako behin-behineko lan-kontratuko langileen lan-poltsak osatu eta kudeatzea. Langile horiek kontratatzea, non eta ez den Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren eskumena.

      3. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea. Epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

      4. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileak langileez hornitzeko prozeduren oinarriak prestatu, deialdiak egin, prozedura bideratu eta ebaztea. Lan-kontratuko langile horiek jardunean hasteko, lekuz aldatzeko, edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea, eta, hala badagokio, baimena ematea, betiere, indarrean diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.

    8. Ertzaintzako funtzionarioen zein Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen hitzarmenak eta itunak negoziatzean parte hartzea. Segurtasun Administrazioko langileei dagokienez, negoziazioa zuzentzeko ardura eramatea, artikulu honen lehenengo paragrafoaren g) idatz-zatian jasotako gaietan.

    9. Herrizaingo Sailari dagokion administrazio-kudeaketa antolatu, zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Ertzaintza eta bere zerbitzu laguntzaileak salbu, hurrengo arlo hauetan: barne-araubidea; azpiegitura eta bulegoetako baliabide materialez hornitzea, eta mantentzea.

    10. Erregistroko eta artxiboko sistema antolatzea. Sailaren argitalpenak koordinatzea Eusko Jaurlaritzako beste sailekin. Sailaren bibliografia-baliabideak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu nagusietakoekin batera antolatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuek dituzten eskumenen kaltetan joan gabe.

    11. Sailaren barne-antolamenduaz eta lan egiteko moduez eta sistemez proposamenak egitea, Segurtasun Sailburuordetzarenak izan ezik, Herrizaingo Sailaren zerbitzuetako lan-sistemak razionalizatu eta hobetzearren, eta aipaturiko zerbitzuak eta poliziarenak koordinatzearren.

      Halaber, Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizunak, informazio eta telekomunikazioko sistemen arloan, Zerbitzu zuzendariari atxikitzen zaizkio, informazio eta telekomunikazioko sistemen kudeaketa-moten eta eginkizunen plangintza, antolamendua eta banaketa arautzen duen 35/1997 Dekretuaren 7. artikulua betez, salbuespena eginda segurtasun-jardueretarako diren informazio eta komunikazio-sistemei dagokienean, hori ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian.

    12. Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak arautzeko aginduen, administrazio-hitzarmenen eta xedapen orokorren proiektuei eta aurreproiektuei buruzko espedienteak izapidetzea.

      Horrez gainera, arau-proiektuen testuak idaztea, baldin eta Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumeneko gaiei buruzkoak badira, edo zeregin hori berariaz bere ardurapean jarri bada.

    1. Ekonomia-edukia duten arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen, eta diru-laguntzak arautzen dituzten aginduen aurreproiektu eta proiektuek, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen, duten eragina ¿lege, aurrekontu eta ekonomiaren aldetik¿ aztertu eta gainbegiratzea. Era berean, Zuzendaritza honen esku utzi diren eta derrigorrez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

    2. Sailean ebatzi beharreko gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, egiteko hori beste edozein zerbitzu edo organori atxiki ez zaionean.

    1. Jaurlaritza Kontseilura eta bere eskuordeturiko batzordeetara bidali beharreko Sailaren gaiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

    2. Jaurlaritza Kontseiluaren eta eskuordeturiko batzordeen aztergaiak aztertzea; komunikazio-organo gisara jardutea gainerako sailekin, eta harremanetan dauden organo edo erakundeekin; eta Zuzendaritza honen ardurapeko eginkizunak helburu duten sailen arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

    3. Berariaz Euskadiko Ogasun Orokorrari, antolamenduari eta informatikari dagozkion arloak direla-eta, oro har, sail guztiei esleituta datozen gai orokor eta erkideak direlako, indarrean dagoen legeriaren arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion zereginak ere bai.

  2. ¿ Administrazioa eraberritzeko organoak ematen dituen jarraibideak eta proposatzen dituen ekimenak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria eskaintzea Zerbitzu Zuzendaritzak izango du eginkizun, Jaurlaritzaren programan dauden aurreikuspenak Sailaren esparruan garatzeko asmotan.

  3. ¿ Europar Batasunaren araubidea eta politikak prestatzen eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak duen parte hartzearen barruan Zerbitzu Zuzendaritza izango da Sailari dagokionaren arduraduna, indarrean dauden hitzarmenak eta arauak aintzat harturik.

  1. ¿ Sailburuaren zuzeneko ardurapean, Herrizaingo Sailari egokitutako kudeaketa arloan Araubide Juridikoaren Zuzendaritza da lege-araubideari buruzko jarduketetarako koordinazio-organoa. Horrela, Araubide Juridikoaren zuzendariak, egiturako bere goi-aginpidearen bidez koordinatuko ditu Saileko organo ezberdinei atxikitako lege-zerbitzuak.

  2. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:

    1. Herrizaingo Sailaren eskumenekoak diren alorrei dagokienez, legeak garatzeko planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, hori guztia Sailaren barneko eragindako organoekin elkarlanean jardunda eta koordinatuta.

    2. Herrizaingo Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola.

    3. Herrizaingo sailburuak ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, 6.1. f) 3. artikuluan jasotakoak izan ezik, eta sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozeduretan, berriz, beharrezko den aholkularitza eskaintzea hala eskatzen diotenean.

    4. Saileko organoek eskatzen dizkioten legezko txostenak ematea.

    5. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta erabaki beharreko gaiei buruzko lege-txostena ematea, hala eskatzen denean.

    6. Legeen aurreproiektuak, eduki arautzailea duten dekretu-proiektuak eta bestelako xedapen orokorrak bideratu behar direnean, aginduzko legezkotasun-txostenak egitea.

    7. Sailak izenpetu behar dituen akordio eta itunei buruzko txosten juridikoak egitea; halaber, aginduzko legezkotasun-txostenak, beste organoren bati beren-beregi izendatu ez bazaizkio.

  3. ¿ Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari dagokio, halaber, apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuak Herrizaingo Sailari izendatzen dizkion eginkizunak betetzea, Ertzaintzako kideak jurisdikzio penal eta zibilean ordezkatzeko eta defendatzeko gaitasuna ematen baitu dekretu horrek.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari honako funtzio hauek dagozkio:

  1. Terrorismoaren Biktimenganako herritarren errekonozimendua eta elkartasuna sustatzea, hartarako jarduketa eta ekimen instituzionalen bitartez; eta, bestalde, askatasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetua eta bakearen aldeko kultura zabaltzea.

  2. Terrorismoaren biktimei zuzenean eta banan-banan egitea jaramon, zerbitzu publikoen erantzuna behar duen edozein beharrizan ¿kasuan kasukoa¿ ezagutzeko, hain zuzen ere.

  3. Terrorismoaren biktimak eskubideez baliatzea sustatzeko ekimenak eta jarduerak bultzatu eta laguntzea.

  4. Terrorismoaren biktimen iritzi eta planteamenduekin kontrastatuaz eta modu iraunkorrean aztertzea laguntza publikoen programa; eta, beharrezkoa bada, biktimen interesei hobeto erantzuteko berrikusketa eta aldakuntza egokiak sustatzea.

  5. Diruzko laguntza ematea, eta indarrean den araudian zehaztutako laguntza psikologikoa eta psikosoziala eskaintzea, baita Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautuaz irailaren 24an onartutako 214/2002 Dekretuak esleituta dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

  6. Instituzio eta administrazio publikoen eta terrorismoaren biktimen arteko harremanak errazteko jarduerak bultzatzea, hartarako, laguntza eta prestazio publikoak eskatzeko prozeduren gainean beharrezko den laguntza teknikoa zein legala eta informazioa emanez biktimei.

  7. Terrorismoaren biktimei eskumendun eremuetako bakoitzetik laguntza integrala eta egokia emateko, Jaurlaritzako sailekin informazioari eta lankidetzari dagokienez harremanak izatea.

  8. Oinarrizko helburutzat terrorismoaren biktimei giza laguntza eta laguntza psikologikoa ematea duten gizarte-mugimendu, fundazio eta elkarteekin lankidetza-harremanak izatea sustatzea.

  9. Terrorismoaren biktimei laguntza egokia eman dakien bermatzeko, beste entitate, erakunde eta administrazio publiko batzuekin harremanak izateko bide iraunkorrak finkatzea, batez ere Estatuaren Administrazioarekin ¿Barne-Ministerioarekin bitartez, betiere irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren 37. artikuluan zehaztutako Batzorde Tekniko Ebaluatzailearekikoak kaltetu gabe. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautzen da dekretu horren bitartez.

  10. Indarrean diren arauek esleitzen dizkioten gainontzeko eginkizunak burutzea.

  1. ¿ Polizia-jardunarekin zerikusirik ez duen segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailburuordetzari, horien artean larrialdien, joko-ikuskizunen eta hauteskunde-araubidearen kudeaketa.

  2. ¿ Herrizaingo sailburuordearen eginkizuna izango da Sailburuordetzako jardun multzoa programatzea eta bere organoen jardunak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki:

    1. Ertzaintzaren plantillan, Sailburuordetza honen funtzioak betetzeko jarduera erabakigarrikoak diren unitateetan, izandako aldaketen berri ematea.

    2. Bere ardurapeko zuzendaritzei dagozkien segurtasun-jarduerak garatzeko izendatutako informatika- eta telekomunikazio-gaietako plan eta proiektuak egiten parte hartzea. Horri begira, bere eginkizuna da sistema horien ezaugarriak erabakitzea Sailburuordetza honen ardurapeko zuzendaritzen zerbitzu-eskariei dagokienean.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2 artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.c artikuluan jasotako zigorrak jartzea, eta indarrean dauden legeek esanbidez izendatzen dizkiotenak ere bai; halaber, Herrizaingo Sailburuordetzaren ardurapean dauden Zuzendaritzetako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jar daitezen gora jotzeko errekurtsoak ebaztea.

  3. ¿ Honako Zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailburuordetzan:

    • Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

    • Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

    • Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari: larrialdiak kudeatzeari buruz apirilaren 3an onartutako 1/1996 Legeak ezartzen duenaren ondorioz Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizun zein eskumenak, eta hari lotutako araubide osagarria betearaztea eta betetzea. Zehatz dagokio:

    1. Eusko Jaurlaritzaren esku dauden babes zibileko planak egitea, horien ezarpena, mantentze-lana eta berrikuspena koordinatzea, eta erabilera ere koordinatzea, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen xedapenekin bat etorriz.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea baita, erkidego-mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragin berezia izan dezaketenena ere, legeetan ohartemandako bideak erabiliz betiere.

    3. SOS-Deiak Larrialdietako Koordinazio-Zentroak ¿eratxikiak baititu¿ antolatzea, zuzentzea eta kudeatzea, apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, larrialdiak kudeatzekoak, eta arau osagarriek haien esku uzten dituzten helburuetarako benetan balio dezaten.

    4. Apirilaren 3ko 1/1996 Legearen, larrialdiak kudeatzekoaren, 26.2 artikuluak aipatzen dituen jarduteko taktikak prestatzea eta, halaber, haien tratamendurako jarduerak zuzentzea eta jarduteko baliabideak koordinatzea uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuko 2. artikuluan jasotakoaren arabera. Dekretu horren bidez onartzen da "Larrialdiei Aurregiteko Bidea ¿ LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana eta arautzen dira larrialdiei aurre egiteko euskal sistemako integrazioko mekanismoak.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sor eta gara daitezen bultzatzea. Bereziki, larrialdi horiei aurrea hartzeko eta horietan esku hartzeko herritarren partaidetza antolatzeko eta garatzeko ekimenak sustatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta erabilgarri diren bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratuta zaintzea.

    7. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko planen barruan ariketa eta simulazioak antolatzea eta egitea.

    8. Herri Babesaren inguruko gaikuntza politika bultzatu eta aurrera eramatea, larrialdietan esku hartzen duten giza baliabideen heziketa eta, oro har, herritarrena ere bultzatuz.

    9. Autobabesa sustatzea eta hedatzea, eta, horretan eskumena edo interesa duten beste erakundeen laguntzarekin, ikerlanak eta informazio-programak egitea herritarrentzat, arriskuen berri emateko eta larrialdietan nola jardun azaltzeko ikerlanak eta programak.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoan bertan eta kanpoan gertatutako larrialdi eta hondamenetan eta horien tratamenduan espezializatutako dokumentu-fondoa antolatzea; halaber, gai horretaz ikerlanak egitea.

    11. Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek babes zibilaren inguruan egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen-politika bultzatu eta aurrera eramatea.

    12. Babes zibilari eta larrialdiei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota, behar denean, organo autonomikoak, estatukoak edo nazioartekoak zuzentzea edo horietan parte hartzea.

  2. ¿ Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari atxikita geratuko dira Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS-Deiak). Honako araupean daude zentro horiek: Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen III. tituluan; "Larrialdeei Aurregiteko Bidea ¿ LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen duen eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal sistemako integrazioko mekanismoak arautzen dituen uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuarenean; Jardunak Koordinatzeko Zentroak sortzeko martxoaren 8ko 84/1983 Dekretuarenean; eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren 1998ko uztailaren 15eko Akordioarenean, horren bidez onartzen baita larrialdietako deiei 112 telefono-zenbakiaren bitartez kasu egiteko zerbitzua emateko erakundearen izaera.

  3. ¿ Zuzendaritza honi atxikitzen zaio, ondorio guztietarako, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LALZ), Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak salbu.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, Dekretu honen 2. paragrafoan Zuzendaritzako lurralde-bulegoei izendatutakoen kaltetan gabe:

    1. Kasinoak, bingoak, jolas- eta joko-aretoak jarri, zabaldu, moldatu, jardunean jarri eta berriztatzeko baimena ematea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian aipatutako joko-mota guztietarako ere.

    2. Joko-jarduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan joko-mota desberdinak ustiatzeko enpresak eratzeko baimenak ematea; baita enpresetan aldaketak egitekoa, enpresak berriztatzekoa edota, hala behar izanez gero, ezabatzekoa ere.

    4. Joko-makinak ustiatzeko baimenak ematea eta, kasuan kasu, baimena berritzea edo iraungitzat erabakitzea.

    5. Joko eta ikuskizun publiko eta jolas-jardunetan zigortzeko ahalmena kontrolatu, ikuskatu eta erabiltzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.1 artikuluan, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.b artikuluan jasotako zigorrak, eta indarrean dauden arauek izenda diezazkiotenak jarriz.

      Aipatutako zigor-espedienteak Zigor eta Errekurtsoen Zerbitzuak izapidetuko ditu.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea.

    7. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskumen guztiak baliatzea, beste organo batzuei izendatutako eskumenak salbuespen direla.

    8. Joko eta ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak zerrendetan jaso eta koordinatzea, edota, behar denean, erkidegoetako, estatuko edo nazioarteko organoetan lanak zuzentzea edo parte hartzea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Herriko Kontseiluari dagozkion koordinazio-ahalmenen kaltetan gabe.

    9. Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuen bilketa, analisia eta bideraketa antolatu eta ustiatzea; halaber, zuzendaritza honen eskumenekoak diren joko eta ikuskizun-gaietako estatistikak eta ikerketak egitea ere bai.

    10. Joko eta Ikuskizun Atala Euskal Autonomia Erkidegoz kanpokoak diren antzeko zerbitzu edo unitateekin harremanetan jartzea eta harreman horiek koordinatzea, jokoen eta ikuskizunen alorrean egin beharreko ikuskaritza- eta kontrol-zereginei dagokienez.

  2. ¿ Zuzendaritza honen menpe dauden joko eta ikuskizunetako lurralde-zerbitzuek, Zuzendaritzako titularrak izendatutako irizpideen arabera, ondorengo eskumen eta ahalmen hauek izango dituzte dagokien lurraldean:

    1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, zezen-ikuskizunetarako eta ezaugarri bereziak dituzten beste batzuetarako izan ezik, horrelakoetarako baimenak ematea zuzendariak beretzat gordetzen badu.

    2. "A" motako eta "B" motako makinei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiaketa-baimenak eta jabez aldatzekoak izan ezik.

    3. Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea bingo-aretoetan jardun ahal izateko.

    4. Dagokion lurraldeko ikuskapenarekin baterako koordinazioa.

  3. ¿ Ezarritako eginkizun horiek betetzeko, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Atala, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko izango da jardunez Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34.2 artikuluaren eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 25. artikuluaren arabera.

    Orobat, joko eta ikuskizunen politikak finkatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretarako behar duen informazioa eskatu ahal izango dio Ertzaintzaren Zuzendaritzari.

    12 artikulua.¿ Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

    Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari:

    1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak Herrizaingo Sailari modu iraunkorrean izendatzen dizkion eginkizun eta eskumen guztiak planifikatu eta garatzea, sailburuaren esku uzten direnak izan ezik.

    2. Informazioen eta telekomunikazioen teknologia berriak nola aplikatu aztertzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hauteskunde-prozesuetan bozketa eta boto-kontaketa automatizatzeko eta parte hartze politikoa sustatzeko, eta, hala dagokionean, horretan zerikusia duten erakundeekin batera lankidetzan, botoa emateko eta parte hartzeko sistema elektronikoak ezartzera zuzendutako politikak bultzatzea.

    3. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren hauteskunde-prozesuetan, hala erabakita, erabili nahi diren bozketa-sistema elektronikoak benetan garatu eta ezar daitezen beharrezko diren proiektu guztiak egitea eta sustatzea.

    4. Estatuko eremuan edo hortik kanpora garatzen diren hauteskunde-prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian, eta bozketa-sistema elektronikoa erabiltzen duten hauteskundeei buruzko azterlanakegitea, horretarako, hauteskundeetako arauak aztertu eta bilduta.

    5. Indarrean dagoen hauteskunde-legean finkatutako irizpideen arabera urteko diru-laguntza sozio-politikoen zenbatekoa nola banatu proposatzea.

    6. Beharrezko dokumentuen datu-baseak prestatu eta mantentzea Sailaren informazio-politika eragingarria lortzeko.

    7. Intranet Dokumentala kudeatzea, Herrizaingo Sailak eskainitako interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua denez, informazio automatizatua emateko bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.

    8. Sailaren intereseko informazio-agirien azterketa, ikerketa eta sailkapenaren eginkizunak garatzea.

    9. Saileko politika era ezin hobean aurrera eramateko eta administrazio-zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen beharrezko diren agiri bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo moduan aritzea.

  1. ¿ Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak betetzea dagokio Segurtasun Sailburuordetzari, bai polizia-jardunarekin zerikusia duen pertsona eta ondasunen segurtasun alorrean eta herritarren segurtasun alorrean, bai trafikoaren eta bide-segurtasunaren alorrean ere, polizia-jarduna aurrera eramateko beharrezko bitarteko eta sistema lagungarrien hornikuntza eta kudeaketa barnean daudela.

  2. ¿ Herrizaingo Saileko sailburuaren goi-agindupean, Segurtasun Sailburuordetzako titularrari dagokio Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza eta horren menpeko diren ertzain-unitate eta zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa. Horiez gain, honako eginkizun hauek ere badagozkio:

    1. Ertzaintza planifikatzea, eta bere lanpostu-zerrendak prestatzea.

    2. Lankidetza eta elkarlana sustatzea segurtasun alorrean erantzukizuna duten beste agintaritza eta erakunde batzuekin, batez ere, Europar batasunarekin, eta Ertzaintzaren partaidetza bultzatzea Europako arauen bidez justiziako esparru erkideari buruz berariaz sortutako politika eta prozeduretan.

    3. Ertzaintzaren antolakuntza orokorra erabakitzea, maila eta espezialitate bakoitzean egon daitezen langile-premiak zehaztuta, ondoren aukeraketa- eta prestakuntza-aldiak eta egin beharreko ebaluaketak gauzatu egin ahal izan daitezen.

    4. Beste polizia-kidego batzuekin koordinatuta aritzeko Autonomia Erkidegoaren irizpide orokorrak erabakitzea.

    5. Ekonomia-jarduneko plan eta proiektuak prestatzea eta horien ezarpena koordinatzea.

    6. Ertzaintzako langile funtzionarioen izendapen askeko postuak hornitzea, aurretik horretarako deialdi publikoa eginda.

    7. Ertzaintzako kideen estatutu erregimena ezartzeko administrazio egintza eta ebazpen guztiak ematea, beste organo batzuei beren-beregi izendatu ez bazaizkie, eta, bereziki, diziplina-arloko agintea gauzatzea, honako hauek oinarri direla: uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoa, eta maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretua, horren bidez Euskal Herriko polizia kidegoen diziplina-erregimenaren Erregelamendua onartzen baita.

      Era berean, sailburuordeari dagokio, Ertzaintzako langileek administrazioari edo partikularrei eragindako kalteak direla-eta, dagokien erantzukizuna eskatzeko prozedurak ebaztea.

    8. Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) autonomia-erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak erabiltzea, baldin eta eskumenok berariaz beste organo batzuei emanda ez badaude.

    9. Ertzaintzak toki publikoetan bideo-kamerak erabili eta baimendu ahal izan ditzan, eman zaizkion eskumenez baliatzea, betiere, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuarekin bat etorrita.

    10. Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legean jasotako administrazio-ahalmenak baliatzea, berariaz beste organo batzuei emanda ez badaude.

    11. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

    12. Mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsonak edo erakundeak babesteko zerbitzua planifikatzea eta zuzentzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz, eta eman beharreko jarraibideak ematea, Segurtasun Pribatuaren Legeko 1.4 artikuluan ezarritakoaren arabera orokorrean eman daitezkeen jarraibideei kalte egin gabe.

  3. ¿ Segurtasun Sailburuordetzari dagokio polizia-zerbitzuetako Datuak Lantzeko Zentroaz eta zentro hori osatzen duten fitxategiez arduratzea, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen arabera.

  4. ¿ Ondoko zuzendaritza hauek Segurtasun Sailburuordetzaren mende daude:

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetea.

  2. ¿ Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  3. ¿ Trafiko Zuzendaritza.

  4. ¿ Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza.

  5. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  6. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritza.

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteak, zuzendaritza-maila duela, laguntza emango dio sailburuordeari aurreko artikuluan emandako eginkizunak eta eskumenak bete eta erabiltzean. Aipatutako eginkizunez gain honako hauek ere izango ditu:

    1. Polizia-erakundearen eta bere zerbitzuen proiektu eta jardun-plan orokorrei buruzko informazioa izatea eta aholkuak ematea. Ildo horretan, zerbitzuak eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatzeko sistema, metodo eta prozedurei buruzko azterlanak, dokumentazioa eta proposamenak emango dizkie zuzendaritza-organoei.

    2. Polizia-langintzak dituen alderdiei buruz poliziaren barruan egiten diren proiektu eta txostenetan aholkuak ematea, era horretara, poliziaren zerbitzua hobetzeko lanbide-teknikak eguneratu eta hobetu daitezen.

    3. Ertzaintzako langileak izan gabe poliziaren bulego eta eraikinetara ohikotasunez sartzen diren pertsonen dokumentazioa eman eta kontrolatzea.

    4. Ertzaintzaren aldizkaria antolatu eta kudeatzea, eta Ertzaintzaren aldizkari tekniko-profesionala ere bai ("Harlax").

    5. Polizia Zerbitzuak Hobetzeko Ekimenen Bulegoa antolatu eta kudeatzea.

    6. Polizia-interesa duten estatistikak lantzea, datu-bilketako prozesua antolatzea, bildutako datuak aztertu eta prospekzioa egitea, datuak ustiatzea eta horiei barne-hedapena ematea. Horren guztiaren helburua da saileko arduradunen erabakiak hartzeko prozesuei laguntza ematea.

    7. Artxiboen eta polizia-erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak eta antolatzeko modua zehaztea, eta hori dena egokiro aplikatuko dela zaintzea. Berari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta hortik sortutako batzordeen erabakiak eta agiriak artxibatzea eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako fondo bibliografikoak kudeatzea, bai eta itzulpen eta interpretaritzako laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatzea ere.

    8. Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko alorretan aholkuak ematea Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

    9. Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) eta uztailaren 30eko 23/1992 Legeak (Segurtasun Pribatuari buruzkoak) aurreikusten duten zehapen-erregimenari buruzko espedienteak ireki eta izapidetzea.

    10. Uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiltzen laguntzea Segurtasun sailburuordeari; aipatutako dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen du.

    11. Polizia Zerbitzuetarako Datuak Lantzeko Zentroa kudeatzea, eta, zehazki, beharrezko diren antolamendu-neurriak zehaztu eta erabakitzea, norberaren datuen segurtasuna ziurtatzeko, nahiz datuok aldatu, galdu eta baimenik gabe tratatu edo eskuratzea eragozteko, baita herritarrek eskubide hori erabili ahal izango dutela bermatzeko ere, betiere, norberaren datuak babesteko araudiarekin bat.

    12. Segurtasun publikoaren arloa dela-eta beste instituzio edo/eta erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatu, koordinatu eta bideratzea; hori guztia, betiere, Herrizaingo Saileko beste zuzendaritzen eskumenei kalte egin gabe.

    1. Sailburuordetza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabaketak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

  2. ¿ Organikoki, Segurtasun sailburuordearen Kabineteari atxikita daude Prentsa Zerbitzua eta LAZLZ Unitatea, betiere, hurrenez hurren dekretu honetako 5.2 eta 10.3 artikuluetan ezarritakoari kalte egin gabe.

Ertzaintzaren Zuzendaritzak honako eginkizunak ditu:

  1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta dispositiboak prestatu eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea.

  2. Zuzendaritza honen mendean dauden Ertzaintzaren atalak, lurralde-unitateak, unitateak edo/eta sekzioak zuzenean agintzea, Ertzaintzaren egitura arautzeko Aginduaren arabera, eta Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Atalaren mendekotasun organikoa aintzat hartuta.

  3. Herrizaingo Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion ahalmenez baliatzea, betiere, bat eginik uztailaren 17ko 4/1992 Legeak (Euskal Herriko Poliziari buruzkoak) 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitakoarekin.

  4. Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren alorretan finkatzen dituen jarraibideak, zirkularrak, irizpideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea, dekretu honetako 16. artikuluarekin bat etorrita. Bi Zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak, Ertzaintzak izendatuta dituen Helburuen multzoan txertatuko dira.

  5. Ertzaintzan polizia judizial gisa eta krimen-gaiak ikertzeko polizia gisa egindako lanak bideratu eta zuzentzea, Herritarren Segurtasunerako eta Krimen Gaietarako Atalen bitartez.

  6. Polizia judizialaren arduradun denez, ministerio fiskal eta agintaritza judizialarekiko harremanak izatea.

  7. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien eginkizunak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.

  8. Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aurreikusitako gaietako zehapen-prozedurak, gehienez ere 30.000 euroko isunak jarrita, eta aipatutako Legeko 28. artikuluak hutsegite larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapen-prozedurak ebaztea.

  9. Abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituenak) Segurtasun Sailburuordetzari emandako eginkizunak betetzea. Hori dela-eta honakoak ere badagozkio: segurtasun pribatuko erakunde, zerbitzu eta jardunak baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea aipatutako dekretuaren arabera; baimendutako enpresen erregistroa eramatea; 30.050 eurora arteko isunak jartzea, arau-hauste arin eta larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapenak ere bai; eta, dela berariaz halakoxeak direlako, dela Ertzaintzari esleitutako eginkizunei edo zerbitzuei lotuta daudelako edo horien osagarri direlako, bere eskumenekoak izan daitezkeen beste batzuk ere bai.

  10. Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak.

  11. Zuzendaritza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabaketak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

  12. Ertzaintzako zentro eta unitateetan ezarri beharreko segurtasun-neurri, -arau eta -elementuei buruzko irizpideak zehaztea, arlo horretan zerikusirik duten gainerako zuzendaritzekin batera; era berean, berari dagokio aholkuak ematea, batetik, Herrizaingo Saileko komunikazio-azpiegiturei buruz eta, bestetik, instituzioetako eraikin eta instalazioen segurtasun-neurriei buruz.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Trafiko Zuzendaritzari:

    1. Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko arauen aurkako lege-urratzeagatik has daitezen zigor-espedienteen izapideak egitea eta ebaztea, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    2. Ezaugarri tekniko berezikoak direlako edo karga zatiezina garraiatzen dutelako, arauz ezarritako gehieneko tamaina eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuentzako baimen bereziak ematea.

    3. Lasterketa, txapelketa, lehiaketa eta, oro har, kirol-saioetarako baimena ematea, zati batean edo osoan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko bideetatik egin behar direnean.

      Ekitaldi horiek direla-eta jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten denean, arlo horri dagokion eskumena baliatzerakoan Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

    4. Ibilgailu Historikoen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 14ko 1247/1995 Errege Dekretuan ezarritako eginkizun guztietan jardutea.

    5. Gidari-eskola partikularren araudi arautzailean aurreikusitako eginkizunak betetzea. Eginkizun horietakoak dira, besteak beste, gidari-eskola partikularrak irekitzeko eta jardunean jartzeko baimenen erregimenari dagozkion zereginak, zuzendari eta irakasleei baimena emateko erregimenari dagozkionak, eta aipatutako eskola horien ikuskaritzari lotutakoak.

      Goian aipatutako ahalmen horiek guztiak, beren eskumenekoak diren eremuetan, Trafikoko lurralde-bulegoetan baliatuko dira, arlo bakoitzari dagozkion organoen bitartez.

      Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasunaren arloan zigor-jardunbidea arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, Trafikoko lurralde-bulego bakoitzeko instruktorea izango da zigor-espedienteen izapideak egingo dituen organoa; Trafikoko lurralde-zerbitzuko arduradunak dira zigorrak ezartzeko eskumena dutenak.

  2. ¿ Horiez gainera, ondoko hauek ere Trafiko Zuzendaritzaren eginkizunak izango dira:

    1. Herriz kanpoko trafikoaren kudeaketa eta kontrola. Hori betetzeko, berari dagokio Trafikoa Kudeatzeko Zentroa, maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren bidez sortua, eta helburu horretako sortutako gainontzeko instalazioak zuzentzea eta kudeatzea.

    2. Herriz kanpoko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta bateratzea, batez ere hiri-bide eta herri handietarako sarreretakoak, zati eta gune arriskutsu eta trafiko handikoetakoak eta zeharbideetakoak.

    3. Bide publikoetako trafikoaren berri ematea erabiltzaileei.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko bide publikoetako trafikoaren ¿zeregin hori udalaren esku ez dagoenean¿ kontrola, antolaketa, zaintza eta diziplinako irudiak hartzeko eta erreprodukzioa egiteko bideo-kamerak eta beste edozein bitarteko jartzeko eta erabiltzeko agintzea.

    5. Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, indarrean dagoen legediarekin bat.

    6. Bide-hezkuntzako irakasle-titulua eta gidatzen irakasteko eskola partikularretako zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroak antolatzea, aipatutako titulu horiek ematea eta eskola horietako irakasleentzako eguneratze-ikastaroak antolatzea.

    7. Bide-hezkuntza eta bide-segurtasunaren arloko jarduera-programak planifikatzea eta egitea eta zabalkunde-kanpainak garatzea.

    8. Trafiko eta bide-segurtasunaren arloko azterketak eta ikerlanak egitea.

    9. Bide-hezkuntzarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

    10. Trafiko-istripuei buruzko txostenak eta azterketak egitea.

  3. ¿ Trafiko Zuzendaritzak emango ditu jarraibideak (Trafikoko politikak ezartzeko), zirkularrak (Trafiko alorrean legeak, arauak eta erregelamenduak interpretatzeko), eta helburuak (denbora-tarte jakin batean nolako emaitzak izan diren kuantifikatzeko), betiere, Ertzaintzaren Zuzendaritzak esleituta dituen eskumenak eta baliabideak aintzakotzat hartuta.

    Bi Zuzendaritzen arteko ohiko harremana ordezkariek bideratuko dute, unean-unean tratatu beharreko gaien arabera, berariaz horretarako izendatuta, betiere, ardatz hauek direla-eta sortzen diren jardun-planak elkarrekin batera aztertuta:

    1. Trafikoa zaintzeko zerbitzuek aintzat hartu beharreko jarraibideak eta arau-hausteak, ¿maiz gertatzen direlako edo arriskua sor dezaketelako¿ trafikoaren antolamenduaren arduradun diren Ertzaintzako unitateen arreta berezia izan behar dutenean.

    2. Arriskutsuak direla-eta, zaintzako zerbitzu bereziak behar dituzten bide-gune edo -zatiak.

    3. Trafikoa zaintzeko ardura duten Ertzaintzako unitateek irudi mugikorrak hartzeko eta erreproduzitzeko baliabideak erabiltzerakoan jarrai beharreko bideak eta arteztarauak, trafikoko eta bide-segurtasuneko araudiaren helburuak lor daitezen.

    4. Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretuaren 5 artikuluko o) idatz-zatian (RCL 1990\578 eta 1653) azaltzen diren aurretiazko kontrolen esparrua, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko eta Bide Segurtasunaren Legearen testu artikulatua onartzen duena.

    5. Abiadura-kontrolak egiteko arteztarauak.

  4. ¿ Trafiko-arloan erakunde desberdinen laguntza eta lankidetza bermatzeko, Trafiko Zuzendaritzari dagokio:

    1. Foru aldundiekin elkarlanean aritzea, foru aldundien titulartasuna duten bideetatik eta errepidetik egiten den garraioa zaintzeko, segurtasuna emateko, ikuskatzeko eta salaketak jartzeko eginkizunak betetzerakoan, baita herriz kanpoko seinaleak erabakitzea ere.

    2. Errepideetako gaietan eskumena duten administrazioekin lankidetza sustatzea, bakoitzak dituen eskumenak erabiltzen laguntzeko elkarri.

    3. Beste herri-administrazioetako organo baliokideekin hartu-emanak sortu eta elkarlanerako jarraibideak finkatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuekin lankidetzan aritzea, batez ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin bide-segurtasunari buruzko berariazko programazioa lortzeko ikastetxeetarako, eta Osasun Sailarekin edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta sustantzi psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertu eta egoera horri aurre hartzeko.

    5. Udaltzaingoekin harremanak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasunari buruzko araudia bete eta interpreta dadin.

    6. Eskualdeetako eta nazioarteko beste administrazioekin lankidetzan aritzea Europa barneko errepideen sareko trafikoaren kudeaketari eta trafikoko informazioaren elkartrukeari dagokionean.

  5. ¿ EAEko Bide Segurtasun Batzordearen Komite Iraunkorraren lehendakaria Trafiko zuzendaria izango da, EAEko Bide Segurtasun Batzordea eratzeko otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 7. a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; aipatutako erregelamenduko 8. artikuluan izendatzen zaizkion eginkizunak beteko ditu eta jarraipena ere egingo du plan hori ea betetzen den.

Ertzaintzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako udaltzaingoen artean harremanetarako eta koordinazio ez-operatiboetarako tresnak finkatzeko xedez, honako eginkizun hauek dagozkio Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritzari:

  1. Segurtasun Sailburuordetzari eta halaxe eskatzen duten toki-erakundeei aholku ematea udaltzaingoen arteko koordinazio-arloan.

  2. Arauen esparrua finkatzea, Udaltzaingoen kidegoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduak esparru horretara egokitu dadin.

  3. Udaltzaingoen kidegoen arteko homogeneotasuna bultzatzea, arlo hauek direla-eta: plantillak, bitarteko teknikoak, uniformetasuna eta kreditatzeko sistemak.

  4. Udalerrien arteko lankidetza eta elkarlana sustatzea, inoiz premiazko egoera bereziren batean halakorik behar izanez gero, laguntza hartu edo eman ahal izateko.

  5. Elkarren artean informazioa trukatu ahal izateko irizpideak, prozedurak eta bitartekoak zehaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen 120. 1 artikuluko d) idatz-zatian jasotakoari jarraituz.

  6. Lan egiteko eta jarduteko prozedurak homologatzeko irizpideak sustatzea.

  7. Ikastaroak, jardunaldiak, kongresuak edo mintegi profesionala antolatzeko bideak sustatzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin batera lankidetzan.

  8. azterlanak edo ikerlanak egiteko taldeak sortzeko proposamenak egitea, udaltzaingoek zerbitzua emateko zereginekin zerikusia duten arloak garatzeko.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako udaltzaingoei dagozkien datuak direla-eta Segurtasun Sailburuordetzaren erregistroen zeregina betetzea, beste organo batzuen esku ez daudenean.

  1. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, besteak beste, honako ardura hauek ditu: Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu- eta ekonomia-kudeaketa; Segurtasun Sailburuordetza baliabideez hornitzea; eta Segurtasun Sailburuordetzak bere egitekoak betetzeko behar dituen egitura fisikoak, sistema informatikoak eta telekomunikazioak hornitu eta kudeatzea. Hartara, hurrengo idatz-zatietan garatzen diren eginkizunak betetzea Zuzendaritza honen esku geratzen dira.

    Era berean, Zuzendaritza honek Herrizaingo Sailburuordetzaren ardurapeko segurtasun-jarduerekin loturik dauden sistema informatikoak eta telekomunikaziokoak hornitu eta mantenduko ditu, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunak bere eginkizunak betetzeko eskatutakoak ere bai, betiere, aurretiaz ordainduta daudela.

  2. ¿ Ekonomia- eta aurrekontu-jardunei buruz batetik, eta administrazio- eta ondare-kontratazioari buruz bestetik, honako eginkizun hauek izango ditu Zuzendaritza honek:

    1. Segurtasun Sailburuordetzak duen aurrekontuaren aurreproiektua proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari.

    2. Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu-programa kudeatzea eta horren jarraipena egitea, eta horri buruzko kudeaketa-dokumentuen izapidetzea, salbuespena direla Dekretu honetan Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaizkion ardura hauek: aurrekontu-aldaketak, eta ekonomia-kudeaketa koordinatzeko, bultzatzeko eta horri jarraipena egiteko gainerako eginkizunak.

    3. Herrizaingo Sailaren kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratuen helburuak Segurtasun Sailburuordetzaren jarduerekin zerikusia badu, eta kontratu horien hasierako aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa ez bada.

      Lege-araubidean Herrizaingo Sailaren esku utzitako administrazio- eta ondare-kontratazioko espedienteak prestatzea eta izapidetzea, helburuak Segurtasun Sailburuordetzaren jarduerekin zerikusia baldin badu. Halaber, helburu bereko baina beste sail batzuetako organoen eskumeneko espedienteak bultzatzea.

    4. Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu-programari dagozkion Sailaren gastuak baimentzea, baldin eta 500.000 eurotik gorakoak ez badira.

  3. ¿ Baliabide-hornikuntza eta informazio nahiz telekomunikazioen azpiegitura eta sistemen dotazioa eta kudeaketari dagokienez, Zuzendaritza honen ardurak honako hauek dira:

    1. Baliabideen hornikuntza eta dotazioaren erantzukizuna, Ertzaintzaren ibilgailuak barne, baita ibilgailuen kudeaketaren kontrola ere.

    2. Herrizaingo Sailaren eraikinei dagokienez, Zuzendaritza honetan gainbegiratzeko berariazko zerbitzua egingo da: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola, eta egiaztagirien jarraipena. Era berean, Herrizaingo Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika eta telekomunikazioko instalazioen mantentze-lana ere bere gain dauka.

    3. Segurtasun Sailburuordetzaren informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak egitea, Sailburuordetzaren gainontzeko organoekin batera; eta programa horien ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea.

    4. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, baita horrelako segurtasun-jarduerak helburu duten gainerako tresnak eta sistemak ere, plangintzan jaso, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.

  1. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain dauzka Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatzea eta ezartzea, eta Ertzaintzaren giza baliabideen politikak aztertu, bultzatu eta garatzea. Batez ere honako hauek izango ditu eginkizun:

    1. Ertzaintzako funtzionarioei dagokien araubidearen ohiko kudeaketa eta aplikazioa. Hartara, hurrengo ahalmen hauek izango ditu:

      1. Sailaren izenean ordezkaritza izatea Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.

      2. Ertzaintzaren funtzionarioak lanpostuez jabetzea, administrazio-egoerak onartzea, jarduneko egoerara bueltatzea onartzea, bigarren jarduerara pasatzea ezgaitasunagatik, eta derrigorrezko zein ezintasunagatiko erretiroak onartzea.

      3. Bertaratze-kontrola. Berariazko erabakia behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

      4. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.

      5. Ertzaintzaren langileen hirurtekoak eta emandako zerbitzuak onartzea.

      6. Ertzaintzaren funtzionarioen araubidea (juridikoa eta lansariena) eta laneko baldintzak kudeatzea eta aplikatzea, barne direla nomina kudeatzea, zerbitzuagatiko kalte-ordain eta konpentsazioen araubidea, maileguak eta gizarte-onurak eman eta kudeatzea, baita Ertzaintzaren lan-egutegia aztertu, irizpena eman, negoziatu eta horri buruzko jarraipena egitea.

      7. "Ertzaintzako Langileak Kudeatzeko Prozedurak" direlakoen informazio-sistemak razionalizatzeko eta mekanizatzeko neurriak aztertu, proposatu eta ezartzea.

      8. Segurtasun sailburuordeari lanpostuen zerrendak eta ondorengo kudeaketa proposatzea, lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdiak egin eta ebaztea, eta zerbitzu-eginkizunak eman eta kentzea.

      9. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera koordinatuta.

      10. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzaren funtzionarioen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

      11. Ertzaintzaren hizkuntza-normalkuntzaren analisia, barne-plangintza, jarraipena eta prozesuaren ebaluazioa.

    2. Lan-arriskuen aurreikuspena antolatzea, eta Ertzaintzaren funtzionarioak zaintzeko berezko zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    3. Giza baliabideen politikak aplikatu, garatu eta bultzatzea Ertzaintzan. Baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzeko, honela jokatuko da:

      1. Ertzaintzaren langileen prestakuntza-politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin batera.

      2. Informazioko eta barne-komunikazioko sistemak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea.

      3. Giza baliabideak egokiro kudeatzeari begira egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako razionalizazio-neurriak ezartzea.

      4. Giza baliabideak egokiro kudeatzeko dagozkion jarraibideak eta oharrak ematea.

      5. Ertzaintzaren antolamenduan eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea.

  2. ¿ Horrez gainera, Giza Baliabideen Zuzendaritzari Ertzaintzaren funtzionarioen kalte-erreklamazioa eta abokatu-asistentzia eramatea ere badagokio, baita Giza Baliabideen arloko txosten juridikoak egitea ere.

  3. ¿ Segurtasun Sailburuordetzako Zuzendaritzei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileei dagokienez, honako ardura hauek ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzak:

    1. Lan-arriskuak saihesteko funtzioa antolatzea, eta aurreikuspen-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    2. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari jarraipena egitea, Segurtasun Sailburuordetzako organoei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez.

    3. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta programak bultzatu eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

    4. Segurtasun Sailburuordetzaren organoei atxikitako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea; bateragarritasun-espedienteak ebaztea; derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea; diziplina-ahalmenez baliatzea, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik; lizentziak eta baimenak ematea; eta aipatu lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrenda proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari.

  1. Segurtasun eta Herrizaingo Sailburuordetzen eskumenak eta eginkizunak Herrizaingo sailburuak beteko ditu, edo kasuan kasu berak izendatzen duen Sailburuordetzako zuzendariak.

  2. Zuzendariei dagozkien eginkizunak eta funtzioak haietako bakoitzari dagokion Sailburuordetzako titularrak beteko ditu, edo titular horiek berariaz izendaturiko zuzendariak.

    Zuzenean sailburuaren menpean dauden zuzendarien ordezkotza hark kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.

    1. ¿ Lurralde-bulegoetan postuak hutsik daudenean, edo horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik badaude, menpe dauden Zuzendaritzako titularraren esku geldituko da kasuan kasuko ordezkoak jartzea.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aintzat harturik, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lanpostutzat joko dira Herrizaingo Sailaren zerbitzuan diharduten langileen Hitzarmen Kolektiboaren esparruan sartzen diren lan-kontratuko langileak.

Indargabe geratzen da Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urriaren 19ko 358/1999 Dekretua (EHAA, 1999ko urriaren 28koa, 207. zk.), lehendabiziko azken xedapena salbuespen izanik, indarrean jarraituko baitu. Era berean, indarrik gabe geratzen dira abenduaren 26ko 369/2001 Dekretua (EHAA, 2001eko abenduaren 28koa, 250. zk.), uztailaren 29ko 190/2003 Dekretua (EHAA, 2003ko abuztuaren 25ekoa, 164. zk.) eta dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko zein maila txikiagoko xedapen guztiak.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordea sortzeko, otsailaren 9an onartu zen 22/1993 Dekretuari dagokionez (geroago, martxoaren 7ko 215/1995 Dekretuak aldatu zuen), ondoren aipatuko diren artikuluak era honetara idatzita geratuko dira aurrerantzean:

    • Dekretu horren 3. artikuluko a) idatz-zatian, "a) Lehendakari: Herrizaingo sailburuordea" dioen tokian, hau esan behar du: "a) Lehendakari: Segurtasun sailburuordea".

    • Dekretu horren 3. artikuluan hau adierazten den tokian: "Herrizaingo Sailak ordezkari bi bidaliko ditu Herrizaingo Sailordetzatik, eta bat Segurtasun Sailordetzatik"; honako hau ezarriko da: "Herrizaingo Sailak ordezkari bi bidaliko ditu Segurtasun Sailburuordetzatik eta bat Herrizaingo Sailburuordetzatik".

Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (23)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.