Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

315/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 5294
  • Xedapen-zk.: 315
  • Xedapen-data: 2005/10/18
  • Argitaratze-data: 2005/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu. Dekretu horren bidez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen egitura berrantolatu egin da eta Administrazioko sailen artean eskumenak banatu egin dira, berriro ere. Jaurlaritzaren Legegintzaldi honetarako programa osatzen duten konpromiso programatikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz betetzeko egin da hori guztiori.

Ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuko 8. artikuluak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak jasotzen ditu. Dekretu horren Lehenengo Azken Xedapenean xedatutakoari jarraituz, Dekretu honek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen ditu, aipatutako xedapenean ezarritako egituraketa-irizpideei eta aurreikuspenei jarraituz.

Egitura horrek lau sailburuordetza izango ditu: Kabinetearen Sailburuordetza, Justizia Sailburuordetza, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza eta Gizarteratze eta Familia Sailburuordetza. Sailburuordetza horiek, beren aldetik, zuzendaritzak izango dituzte, bakoitzari dagozkion arlo bereziak kontuan hartuta.

Kabinetearen Sailburuordetza sortu da, lehenik, sailburuari laguntzeko, betetzen duen karguaren ondorioz dagozkion egitekoak burutzen, eta, bigarrenik, Sailaren gainerako organoei ere laguntzeko, batez ere beste erakundeekiko, herritarrekiko eta hedabideekiko harremanetan.

Justizia Sailburuordetzak egiteko hauek izango ditu: Botere Judizialarekiko eta Justizia Administrazioan jarduten duten erakunde eta organoekiko harremanen inguruan Sailak dituen eskumenak betetzea; administrazio horrek ongi jarduteko behar dituen baliabideak jartzea; Giza Eskubideak babestu eta defenditzea; Justizia Agintaritzak xedatutako neurriak betearaztea eta espetxeei buruzko eskumenak gauzatzea.

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza administrazio honek dituen eskumenak eta egitekoak hartzen dituen organoa da, honako arloei dagokienez: lan harremanak, enplegu eta prestakuntza politikak, gizarte-ekonomia eta kooperatibismoaren sustatzea, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Entitateen erregimen orokorra kudeatzea eta Gizarte Segurantza antolatzea eta administratzea.

Azkenik, Gizarteratze Sailburuordetzak izendaturik dituen egitekorik behinenak hauek dira: gizarte bazterketaren aurka borrokatzen eta familiari babesa ematen lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuen jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatzea. Honen inguruan, gizarte bazterketaren, marjinazioaren eta pobretasunaren aurkako programak sortu eta kudeatuko ditu, bere gisa bizitzeko adina baliabide ez dutenen integrazio pertsonal, sozial eta laborala sustatzeko prestazio ekonomiko eta gizarte-laguntzako bestelako baliabideez gain. Halaber, seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Planaren garapena bultzatuko du, eta familia sustatu eta laguntzeko programak sortu eta kudeatuko ditu. Azkenik, gizarteratze eta familia arloko programak, zerbitzuak eta prestazioak ebaluatu eta ikuskatuko ditu.

Horren ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuko 8. artikuluak finkatzen dituen egitekoak eta eskumenak dagozkio, dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak erabiltzeko, honako organo hauek izango ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.

    2. ¿ Kabinetearen Sailburuordetza:

      1. Kabinetearen Zuzendaritza.

      2. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

      3. Zerbitzu Zuzendaritza.

    3. ¿ Justizia Sailburuordetza.

      1. Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

      2. Giza Eskubideen Zuzendaritza.

      3. Zigor Betearazpenaren Zuzendaritza.

      4. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    4. ¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza:

      1. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

      2. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

      3. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.

    5. ¿ Gizarteratze eta Familia Sailburuordetza:

      1. Gizarteratze Zuzendaritza.

      2. Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritza.

      3. Familia Zuzendaritza.

  2. Lurralde organoak:

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzean.

  3. Organo hauek ere, Justizia, Lan eta Gizarte Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:

    1. ¿ Justizia Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea, urriaren 4ko 383/1994 Dekretuaz arautua.

    2. ¿ Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea, ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.3. artikuluaz sortua eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuko 9. artikulutik eta 13. artikulura bitartean arautua.

    3. ¿ Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Idazkaritza Judizialaren arteko Lankidetza-Organoa, maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaz sortua.

    4. ¿ Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseilua, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortua.

    5. ¿ Doako Laguntza Juridikoaren batzordeak, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortuak.

    6. ¿ Sailaren Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1996ko uztailaren 12ko aginduaz sortua.

    7. ¿ Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortutakoak. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren baitakoa da. Lurralde bulegoak, bestalde, dagozkien lurralde ordezkaritzen baitakoak dira.

    8. ¿ Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra. Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortu zen, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren barruan.

    9. ¿ Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortua.

    10. ¿ Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortua.

    11. ¿ Familiaren Batzorde Iraunkor Sektoriala, Justizia, Lan eta Gizarte sailburuaren 2003ko irailaren 17ko Aginduak sortua.

    12. ¿ Familiaren Erakundeen Batzordea, Justizia, Lan eta Gizarte sailburuaren 2003ko irailaren 17ko Aginduak sortua.

    13. ¿ Enplegu Sustatzeko Euskal Kontseilua eta enplegua sustatzeko lurralde kontseiluak, ekainaren 15eko 121/2004 Dekretuak sortutakoak.

    14. ¿ Herri Lanetarako Erakunde Arteko Batzordea, uztailaren 6ko 137/2004 Dekretuak sortutakoa.

    15. ¿ Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea, abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaz sortua.

    16. ¿ Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia. Martxoaren 3ko 34/1998 Dekretuak sortu zuen, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako organo legez.

    17. ¿ Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia, maiatzaren 8ko 81/2001 Dekretuak sortutakoa.

    18. ¿ Etxeko Biolentziaren Biktimak Babesteko Agindua Koordinatzeko Zentroak, 2003ko abenduaren 9ko Jaurlaritza Kontseiluaren Erabakiaz sortutakoak.

  1. ¿ Osalan, Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio, Osasun Saileko Lan-Osasunerako Unitatearekiko duen mendetasun funtzionalari kalterik egin gabe.

  2. ¿ Egailan SA, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio.

  1. ¿ Honako egiteko hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluetan aipatzen diren eskumenak eta indarrean dauden xedapenek bere egiteko eta jardun-arloetan ematen dizkioten guztiak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta jardun-arloak finkatzeari buruzko ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak xedatzen duenaren ondorioz hartu zituen egiteko horiek.

  2. ¿ Zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnean, Autonomia Erkidegoko funtsezko zerbitzuak bermatzeko neurriak ezartzea ere badagokio, ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaz eskuordetu baitzitzaion eskumen hori.

  3. ¿ Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere egongo da, Sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilua: sailburuordeek eta, aztertu beharreko gaia kontutan hartuz, sailburuak izenda ditzan pertsonek.

Sailburuaren artezko eta hierarkiazko mendetasunez, honako egiteko hauek dagozkie oro har, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeei:

  1. Sailaren ordezkotza egitea, titularrak eskuordetuta.

  2. Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.

  3. Sailburuordetzarentzako araudia eta ekintza-planak proposatzea sailburuari.

  4. Sailburuordetzari atxikita dauden zerbitzuen jarduna zuzena izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta aginduak ematea.

  5. Sailburuordetzaren menpeko zerbitzuetako proiektuei buruzko proposamenak egitea, behar diren materialak eta langileak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.

  6. Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

  7. Sailburuordetzari atxikita dauden zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.

  8. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, bakoitzak dituen eskumenen eremuen barruan.

  9. Saileko langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normalizaziorako prozesua bultzatzea eta lan, justizia eta gizarte zerbitzuen alorretan euskararen erabilera sustatzea, herritarrei euskaraz erantzun ahal izateko.

  10. Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak esleitzen dizkienak edo saileko sailburu titularrak espresuki eskuordetzan ematen dizkienak.

Hierarkian dagokion sailburuordearen mendetasun zuzena izango dute zuzendariek. Oro har, egiteko hauek dagozkie guztiei:

  1. Sailaren ordezkotza egitea, sailburuak eskuordetuta.

  2. Zuzendaritzako barruko sistemak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak gorabehera.

  3. Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  4. Proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan, goi organoei.

  5. Zuzendaritza bakoitzaren arloetako estatistika-datuei buruz bidezkoa den informazioa igortzea Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari.

  6. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea bakoitzaren zuzendaritzarekin lotutako azterlan orokorrak prestatu eta lantzeko.

  7. Indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak.

  1. ¿ Dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Kabinetearen Sailburuordetzari:

    1. Sailburuaren erakunde-ordezkaritzako ekitaldiak planifikatzea, gizarte-komunikabideekiko harremanak bereziki.

    2. Herritarrentzako informazio orokorraren inguruko egitekoak koordinatzea.

    3. Saileko organoen ekitaldi publikoak eta kanpo-jarduerak programatzea.

    4. Erakunde-egitekoetan eta Sail osoari dagozkion egiteko orokorretan sailburuari laguntzea eta aholkatzea.

    5. Sailaren azterlanak eta estatistikak sustatu eta zabaltzea.

    6. Sailaren Aurrekontuak gainbegiratu eta betearaztea.

  2. ¿ Honako zuzendaritza hauek egongo dira Kabinetearen Sailburuordetzaren menpe:

    1. Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

    3. Zerbitzu Zuzendaritza.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Kabinetearen Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi:

  1. Sailburuaren lan-programaren segimendua eta plangintza egitea eta zuzenean laguntzea. Ordezkaritza instituzionala egiteko jarduerei arreta berezia jarriko dio.

  2. Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko harremanak, Arartekoarekikoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekikoak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  3. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea eta kexa eta iradokizunak jasotzea.

  4. Komunikabideekiko harremanak eta protokoloa.

  5. Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta ofizialak antolatzea.

  6. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzei kalterik egin gabe.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako egiteko hauek dagozkio Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:

  1. Saileko zuzendaritzek aurkezten dituzten hitzarmen edo erabaki proposamenei eta arauzko xedapenen proiektuei buruzko azterlana eta, beharrezko bada, informe tekniko juridikoa.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratuko diren gaiak izapidetzea.

  3. Sailari dagozkion gaietan, irizpen teknikoak prestatzea eta, oro har, laguntza juridikoa ematea, saileko organoek proposatzen dutenean.

  4. Notario eta erregistratzaileen elkargoekiko harreman instituzionalak, eta haien izendapenei buruzko espedienteak izapidetzea.

  5. Epailaritza, notaritza eta erregistro-barrutiei buruzko ikerketak eta txostenak egitea.

  6. Elkarteen erregimen orokorra, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, elkarteen lurralde bulegoak koordinatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, eta herri onurako izaera eman zaien elkarteen babesletza.

  7. Fundazioen erregimen orokorra, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, fundazio horien babesletzari dagozkion egitekoak burutzea.

  8. Profesionalen Elkargoen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen arabera, eta elkargo horiek beren sektore-eremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremanei kalterik egin gabe.

  9. Sailaren bibliografia, dokumentazioa eta artxiboa antolatzea, kudeatzea eta eguneratzea.

  10. Sailarentzako interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren segimendua egitea.

  11. Sailaren azterlan, ikerketa eta ebaluazio mailako programak planifikatzea eta, behar denean, gauzatzea, eta horien ondoriozko txosten orokorrak eta irizpen teknikoak prestatzea.

  12. Sailaren Estatistika-Plana lantzea eta Euskal Estatistika-Plana eta urteko Estatistika-Programak lantzen Euskal Estatistika-Erakundearekin batera lan egitea.

  1. Saileko edozein organori laguntza teknikoa ematea, sailen estatistikekin lotura duten arloetan.

  2. Saileko estatistika organo bereziari esleitutako eskumenak, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekiko eta Lehendakaritzako gainerako organoekiko harreman eta koordinaziorako organo izatea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen erabakia gauzatzeko, Europar Batasuneko araudia eta politikak prestatu eta aplikatzean Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarako koordinazio-neurriei buruzkoa, hain zuzen ere.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi:

  1. Saileko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta egitea.

  2. Saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatu eta koordinatzea eta Sailaren gastuak baimentzea, indarreko lege-arauetan xedatutakoaren arabera. Horrez gain, Sailetik kanpoko organoen aurrean aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea.

  3. Aurrekontuetan eragin ekonomikoa duten xedapen-egitasmoak aztertu, sustatu eta tramitatzea, sailaren eskumenen barruko gaietan.

  4. Saileko langileen administrazioa eta kudeaketa egitea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10. artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.

  5. Sailak langile premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen plantilla eta zerrendetarako proposamenak egitea.

  6. Sailaren organoen eta egitekoen egitura arrazionalizatzeko proposamenak aztertu eta baloratzea, gai horretan eskumena duten organoekiko lankidetzan, eta Lanpostuen Zerrendan aldaketak proposatzea.

  7. Langileen prestakuntza planak egitea.

  8. Saileko organoak behar bezala informatuta edukitzea langileen inguruko akordio eta erabakiei buruz, eta horiek betetzen direla zaintzea.

  9. Zerbitzu eta lan-moldeen barne antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, eta administrazioa erreformatu eta modernizatzeari buruzko ekimen zehatzak betearaztea.

  10. Sailaren kontratazio-organoa izatea.

  11. Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntzarako prozesua bultzatzea eta euskararen erabilera sustatzea.

  12. Ogasunaren, antolakuntzaren, baliabide orokorren eta informatikaren inguruko gaietan sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.

  1. Teknologia berriak erabiliz, herritarrei informazioa emateko sistemak sortu eta mantentzeko beharrezkoa diren jarduerak planifikatu, diseinatu eta betearaztea.

  2. Informatika programak planifikatu eta jarduerak betearaztea, saileko gainerako organoekin lankidetzan.

  1. Ekonomia Kontuetarako Eskuordetutako Batzordera eta Jaurlaritzaren Kontseilura eramango diren eta eduki ekonomikoa duten gaiak prestatzea.

  2. Saileko Erregistro Orokorra antolatzea eta gidatzea.

  3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaietan indarrean dauden plan eta arauetan aurreikusten diren neurriak sustatu eta koordinatzea.

  4. Herritarrari informazioa eta laguntza emateko Sailaren zerbitzuen (2. eta 3. mailak) funtzionamendua gainbegiratzea eta herritarrari laguntzeko Zuzenean zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.

  1. ¿ Dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Sailburuordetzari:

    1. Botere Judizial eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzio eta organoekiko, abokatuen, prokuradoreen, epaileen, magistratuen, fiskalen eta idazkari judizialen korporazio eta ordezkaritza-antolakundeekiko harremanez arduratzea.

    2. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea oro har, eta haren antolaketa eta jarduerak planifikatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzenbideko Estatua garatu eta Justizia sendotzeko neurriak bultzatzea.

    4. Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan, eta horren euskalduntze-prozesua sustatzea.

    5. Euskal herritar guztien giza eskubide guztiak babestu eta garatu daitezen sustatzea.

    6. Agintaritza Judizialak xedatzen dituen neurri guztien betearazpena koordinatzea, bereziki adingabeko arau-hausleei dagokienez.

    7. Espetxeen gaian erkidegoari dagozkion eskumenak planifikatzea.

    8. Jaurlaritzako Sailburuordetzarekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia iraunarazi, aldatu eta garatzeko jarduerak egin eta proposatzea.

  2. ¿ Honako zuzendaritza hauek egongo dira Justizia Sailburuordetzaren mende:

    1. Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

    2. Giza Eskubideen Zuzendaritza.

    3. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    4. Zigor Betearazpenaren Zuzendaritza.

  1. ¿ Dekretu honetako 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari:

    1. Justizia Ministerioarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Auzitegi Nagusiarekin, eta gainerako organo judizialekin, fiskaltzekin, Autonomia Erkidegoetako organo eskumendunekin eta Justiziarekin lotuta dauden Estatuko nahiz beste herrialde batzuetako gainerako instituzio eta erakundeekin zein abokatuen, prokuradoreen eta idazkari judizialen ordezkaritza-antolakundeekin, harreman egonkorra izatea eta koordinatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden epaile, magistratu, fiskal, idazkari judizial eta abokatuentzako prestakuntza-programak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko berezko Zuzenbideari buruzko prestakuntzan arreta berezia jarriz.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden magistratu, epaile eta fiskalek Euskal Autonomia Erkidegoan gelditu eta jarraitu ahal izateko baldintzak finkatzen ahalegintzea.

    4. Bulego eta Zerbitzu Judizialen, Fiskaltzen eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Antolaketa Plana egin, proposatu eta ezartzea, horren jarduerak koordinatzea eta beharrezkoak diren bitarteko materialez hornitzea.

    5. Autonomia Erkidegoan dauden Laguntza Zuzeneko Unitateak, Prozesu Zerbitzu Erkideak eta Laguntzako Bulego Erkideak diseinatu eta antolatzea, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen, Lantalde Psikosozial Judizialen, Peritu Judizialen eta Euskara Itzultzaileen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua gidatzea.

    6. Bake epaitegiei laguntzeko programak kudeatzea eta Bake Justiziaren gaian ekintzak sustatzea.

    7. Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiaren egitekoak sustatzea eta behar duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

    8. Justizia Administrazioa hobetu eta modernizatzeko programak egin eta betearaztea.

    9. Justizia Administrazioari dagokion Informatika Plana egitea, eta plan horren ondorioz dagozkion informatika-zerbitzuak ematea.

    10. Hizkuntzaren normalkuntza bultzatzea, hizkera juridikoaren bateratzea eta euskara agirietan ezartzea garatuz.

    11. Justizia Administrazioko langileen euskalduntze-alfabetatzea antolatu eta kudeatzea, eta Justizia Administrazioko talde ez transferituen euskalduntzeko programa eta hitzarmenak planifikatu eta kudeatzea.

    12. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabide material eta ekonomiko guztiak planifikatu eta eskuratzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko beharra kudeatzea.

    2. Justizia Administrazioaren eraikinek leku, instalazio eta ekipamendu-gaietan dituzten erabilera-baldintzak eta beharrak aztertzea.

    1. Organo eta zerbitzu judizialen proiektuak egin eta gainbegiratzea, eta obra eta instalazioen planen garapen teknikoa gidatu eta kontrolatzea.

    2. Obren egiaztagirien ikuskatzailetza teknikoa eta kontrola egitea, eta egitasmoen hasierako onarpena eta zuinketaren formulazioa eta konprobazioa egitea.

    3. Espetxeetako baliabide materialak eta obra plana planifikatzea.

    4. Sailaren mende dauden Justizia Administrazioko eraikin eta instalazio guztien mantentze planak egin eta gainbegiratzea.

    5. Organo eta Zerbitzu Judizialen segurtasuna koordinatzea, eta horietako larrialdi-plana sortu edota gainbegiratzea.

    6. Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) zuzendu, antolatu eta gainbegiratzea, Sailburuordetzako beste zuzendaritzekin koordinatuz.

  2. ¿ Eraentzako Antolapide Teknikoak (EAT) izeneko administrazio-unitateak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia jauregietan daude, eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren mende egongo dira organo-mailaketari dagokionez; horien egitekoen eskuduntza duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzaren mende, bestalde, egitekoei dagokienez.

    Egiteko hauek betetzen dituzte:

    • Sailburuordetzako zuzendaritza guztien eta organo eta zerbitzu judizialen arteko etengabeko lotura egitea.

    • Bere lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen beharrak zaintzeko laguntza eskaintzea.

    • Bulego eta zerbitzu erkideen antolaketa-plana ezartzeko laguntza zuzena ematea.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Giza Eskubideen Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza horri:

  1. Giza Eskubide indibidualak eta kolektiboak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko ekintza-politika propio bat finkatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bultzatuz eta eragozpenak kenduz, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren funtsezko eskubideak bermatu eta gauzatu ahal izateko.

  2. Estatuak izenpetu eta sendetsitako nazioarteko hitzarmen eta itunetan eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean errotuta dauden printzipioak errespeta daitezen zaintzea, Jaurlaritzako beste sailekin batera, eta izenpetu eta berronetsi daitezkeenei buruzko ekimenak proposatzea.

  3. Giza eskubideei buruzko publizitate eta zabalkunde kanpainak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

  4. Giza eskubideak garatu eta sustatzen dituzten ekintzak sustatzea, bai dirulaguntzen programen bitartez, bai alor horretako ikerketa eta prestakuntza beketarako deia eginez.

  5. Giza Eskubideen alorrean diharduten elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduekiko lankidetza-harremanak indartzea.

  6. Nazioarteko erakundeekin harreman iraunkorrak izateko bideak irekitzea, hala nola, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordearekin eta Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi-Komisarioarekin, kanpora begira; eta barrura begira, Arartekoarekin eta Estatuko nahiz beste autonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzailearekin. Xede hori lortu ahal izateko, entitate horiekin programa komunetan lankide izango da eta kongresuak, hitzaldiak eta jardunaldiak antolatuko ditu aipatu erakundeekin. Hori guztiori Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egiteke burutuko da.

  7. Gatazkak giza legez bideratzeko ekimenak sustatzea, unibertsitateekin, elkarteekin, fundazioekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta giza eskubideen arloan lan egiten duten gizarte mugimenduekin lankidetzan.

  8. Giza Eskubideen Euskal Behatokiaren jarduerak bultzatzea.

  9. Bakerako eta Bizikidetzarako hezkuntzako programak garatzea.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Giza Baliabideen Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza horri:

  1. Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen arloan dagozkion eskumenak erabiltzea, hala administrazio-zuzenbidearen peko langileen arloan nola lan-zuzenbidearen pekoen arloan dagozkienak.

  2. Organo eta bulego judizialak, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea barne, langilez hornitzea sustatzea, beren egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak adskribituko dira edo lan erregimeneko kontratuak egingo.

  3. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeari dagozkion egitekoak egiteko beharrezkoa den langileen politika planifikatu eta bultzatzea.

  4. Justizia Administrazioko langileen prestakuntza politika diseinatzea, lanpostuaren beharren arabera.

  5. Zerbitzuko ikuskaritza orokor eta langileen erregistroari buruz dagozkion eskumenak.

  6. Justizia Administrazioko langileen ordainketa-politika eta dagokien aurreikuspen soziala gidatu eta kudeatzea.

  7. Langileen alorreko legeria bereziaren betetzea zaintzea, horretarako behar diren neurriak hartuz eta, behar bada, proposatuz, eta indarrean den araudiak esleitzen dion beste edozein.

  8. Langileen Zerrendaren bitartez, langileen antolamendua eta horiek bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan banatzeko modua organo eskudunari proposatzea, eta horren ondoren, hori kudeatu eta hornitzea.

  9. Organo eskudunari plantilla organikoa edo lanpostuen zerrendak proposatzea, baita horren ondorengo kudeaketa eta horniketa ere.

  10. Giza Baliabideen gaietako ekimen eta egitasmoetatik sortzen diren neurri arrazionalizatzaileak.

  11. Sindikatuekin, komiteekin edo Justizia Administrazioan administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileen beste ordezkapen organo batzuekin egiten diren elkarrizketetan eta negoziaketetan Sailari dagokion ordezkaritza egitea, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egiteke.

  12. Diziplina espedienteei eta zigor-ezarpenei hasiera ematea eta izapidetzea.

  1. Langile horien lan-baldintzak hobetzeko ekintzak bultzatzea, eta, hala behar bada, gizarte zerbitzuak kudeatzea, indarrean diren arauei jarraituz.

  2. Justizia Administrazioan Administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileak, lanean daudenentz jagoteko sistemak zuzendu eta kudeatzea.

  1. Lan-arriskuei aurrea hartzeari dagokionez aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Justizia Administrazioko langileei laguntzeko berezko Prebentzio Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

  2. Oro har, Giza Baliabideen politika garatu, kontrolatu eta betearaztea, salaren jarraibideen arabera.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza horri:

  1. Helduen jurisdikzio penaleko organoei hainbat zigor ¿bereziki espetxeaz besteko zigorrak eta segurtasun neurriak¿ betearazten eta baldintzapeko zigor-etendurak aplikatzen laguntzeko bitartekoak eskuratzea.

  2. Entitate eta elkarteei diru-laguntzak emateko programak garatzea espetxearen esparruan, askatasuna galdu duten pertsonak gizarteratzeko eta birgaitzeko jardueren eta gainerako hezkuntza edo aisialdiko jardueren gainean, behar bezala daitezen zainduz.

  3. Sailarekin arlo horretan lan egiten duten entitateekiko harremanak sustatzea, espetxe-zerbitzuen hobekuntza lortzeko, gaian eskumenak dituzten erakundeekin Lankidetzarako Esparru Hitzarmena garatzeko, atxilotuari gizarte-laguntza eta orientazioa emateko programak sustatzeko eta espetxeen arloan Jaurlaritzaren jarduera guztiak koordinatzeko.

  4. Espetxeei buruzko eta espetxe instituzio, establezimendu eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko legediak betetzeak dakarzkion egitekoak betetzea, arlo honi buruz finkatuko den ordenamendu orokorraren barruan.

  5. Autonomia Erkidegoko zigor-betearazpeneko zerbitzuen politika aztertu eta diseinatzea, espetxeetakoak eta errehabilitaziokoak barne.

  6. Espetxeen gainean eta askatasuna galtzea ez dakarten bestelako zigorren betearazpenen gainean Erkidegoak dituen eskumenak gauzatzea.

  7. Benetako tutoretza judizialerako eta doako justiziarako eskubideak bermatzea ofizioko txandaren eta atxilotuari abokatuen laguntza eskaintzearen inguruan.

  8. Adingabeko arau-hausleen gaietan jarduerak diseinatu eta planifikatzea, gazte justiziako planak betearaziz eta ebaluatuz.

  9. Adingabeei ezarritako neurriak betearazteari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko adingabekoen epaitegiek eta fiskaltzek plazaratzen dituzten eskaerei erantzutea.

  10. Adingabeen jurisdikzioaren barruan, ingurune irekiko neurriak sustatzea ¿haien hezitzaile-alderdia sendotuz¿ eta gai horren inguruko bitartekotza, konpontze eta adiskidetzeko programak bultzatzea.

  11. Barneratze-neurriak betetzeko ikastegien funtzionamendu egokia bermatzea.

  12. Adingabeko arau-hausleen arloan, erakunde publiko zein pribatuekiko lankidetza-bideak sustatu eta iraunaraztea, bai prebentzioaren esparruan, bai neurri judizialak bete ondoko gizarteratzeari dagokionez.

  1. Justizia osagarri alternatiboaren sistemei ¿besteak beste, bitartekotza, arbitraia eta adiskidetze-prozedurei¿ arreta berezia ematea.

  2. Biktimologiaren arloan jarduteko politikak bultzatu eta garatzea, delituaren biktimei laguntzeko zerbitzuak sustatuz.

  1. ¿ Dekretu honetako 5. artikuluan orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzari:

    1. Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

    2. Enpleguaren alorrean, lan-harremanen marko autonomoan diharduten gizarte-eragileek hartutako akordioei laguntza ematea.

    3. Enpresako langileen partaidetzan eta itunetan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.

    4. Gizarte-ekonomia eta kooperatibismoaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    5. Lanaren antolamenduaren modernizazioa bultzatzea, formula malguen bidez, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko.

    6. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren jarduera-eremuan Lanbide Heziketako Euskal Plana aplikatzea eta garatzea, hartu beharreko neurriak hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.

    7. Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa babestea eta Etengabeko Prestakuntzaren planifikazioan eta diseinuan laguntzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.

    8. Lanerako Prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

    9. Lan-arloan Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen garapenean Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari laguntzea, baita herritarrak teknologia berrietan prestatzean ere.

    10. Lanerako lanbide heziketa, enpleguaren sustapen eta laneko bitartekaritzaren eskumenak gauzatzeko behar den planifikazioa egitea, Enplegurako Euskal Zerbitzu bakar bat, integrala eta integratua, diseinatu eta edukitzeko.

    11. Diskriminazio positiborako mekanismoak jartzea, Euskadin langabezia, gainbehera eta bazterkeria gehien dauden alderdien alde eta lanean hasteko zailtasunak dituzten taldeen alde.

    12. Jite ekintzailea sustatzea, norberak bere enplegua sortzeko ekimenak bultzatzea eta erantzukizun-hartze, lehiakortasun eta elkartasunean oinarritutako enpresaburu eta langileen kultura baten alde egitea.

    1. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Ikuskatzailetzaren oinarriak jartzea eta jarduerak planifikatzea, EAEko administrazio publikoen, kooperatiben eta meategi, harrobi eta tunelen esparruetarako.

    2. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak proposaturik, lan-arriskuen prebentzioari dagokionez egindako arau-hausteengatiko zigorrak ezartzea: zigorrak 90.151,82 euro eta 300.506,05 euro bitartekoak izango dira; eta lan-arloko legeak jasotako gainerako arau-hausteengatik eta oztopoengatik, berriz 30.050,61 euro eta 60.101,21 euro bitartekoak.

    1. Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 140.5.b artikuluan aipatutako zigorrak ezartzea.

    2. Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik egiteke.

    3. Gizarte Segurantza eta Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen arloan jarduerak programatzea, azken kasu horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik gabe.

  2. ¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzaren mende zuzendaritza hauek daude:

    1. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

    2. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

    3. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.

Dekretu honetako 6. artikuluan orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, honako hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari:

  1. Lan-harremanei buruzko espedienteak lehen instantzian hartu, izapidetu eta erabakitzea, zuzenbidezko ordenamenduak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaien egutegi ofiziala egitea eta izapidetzea.

  3. Enplegu-erregulazio espedienteak bere gain hartu, izapidetu eta erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan agintzen denaren arabera, baldin eta espedientean dagoen enpresak lurralde historiko batean baino gehiagotan baditu lantegiak.

  4. Sindikatuen eta Elkarte Profesionalen Estatutuen gordailuari dagokion Bulego Publikoa zuzentzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

  5. Bitartekaritza, arbitratze eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko baten baino gehiagotan gertatzen badira, betiere, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (GEP) dituen betebeharrei kalterik egiteke.

  6. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian agintzen denaren arabera, eta hitzarmen kolektiboak hedatzeko espedienteak izapidetzea.

  7. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zen.

  8. Greba egiteko eskubidea gauzatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko xedapenen proposamena izapidetzea.

  9. Lurralde ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, ordezkaritza horiek sailaren beste edozein zuzendaritzekiko dituzten menpetasun funtzionalei kalterik egiteke.

  10. Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  11. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea EAEko administrazio publikoen, meategien, harrobien eta tunelen arloetan, azken kasu horien gainean Industria, Merkataritza eta Turismo sailak (meatzaritza-teknikaren eta industria-segurtasunaren gaietan) dituen eskumenak alde batera utzi gabe.

  12. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak proposatuta, 30.050,61 euro eta 90.151,81 euro bitarteko isunak jartzea, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean, eta 6.010,13 euro eta 30.050,60 euro bitartekoak, berriz, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten aldi baterako lan enpresen erregistroaz arduratzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariari esleitutako eskumenak betetzea.

  2. Laneko osasunaren alorrean, Lan Agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  1. Enpresez besteko zerbitzu gisa jardun nahi duten erakunde espezializatuek egindako egiaztatze-eskabideak ezagutzea, izapidetzea eta ebaztea, baita prebentzio-sistemaren gainerako prestakuntza edo kontu-ikuskaritzako jarduerak garatu nahi dituzten pertsonei eta erakunde espezializatuei buruzkoak ere; horretarako, egiaztatutako pertsonek edo erakundeek horren gaineko arauak zelan betetzen ari diren kontrolatuko dute.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren zerbitzuak zuzendu, antolatu eta administratzea.

  3. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak kaltetu gabe.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurreproiektuak prestatzen esku hartzea.

  5. Gizarte Segurantzari buruzko araudia prestatzeko azterlana eta proposamena, eta horri buruzko txosten ekonomiko eta aktuarialak egitea.

  6. Gizarte Segurantzak Autonomia Erkidegoan dituen finantzaketa eta gastuari eragiten dieten neurriak ezagutu eta jakinaraztea.

  7. Euskal Gizarte Segurantzaren zentro eta zerbitzuen jarduerak zuzendu, babestu eta ikuskatzea.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarriari dagokionez herri-politika orokorrak aztertzea, taxutzea eta proposatzea.

  9. Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin batera, aurreikuspen sozialeko erakundeen gaineko xedapenen proiektuak proposatzea eta egitea.

  10. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen Erregistroa zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea.

  11. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeak sustatzeko eta garatzeko programak egitea eta kudeatzea.

  12. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen gaineko arauak betetzen direla kontrolatzea, babestea eta ikuskatzea.

Dekretu honetako 6. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari:

  1. Enplegu eta prestakuntza gaietako arau-proposamenak egitea.

  2. Enplegua eta prestakuntza sustatzeko politikak planifikatzea eta horren laguntza eta dirulaguntza programak kudeatu eta ebaluatzea.

  3. Enplegu-plan orokor eta sektorialak egin eta bete daitezen sustatzea.

  4. Euskal Enplegu Zerbitzua diseinatzea eta, hala dagokionean, Estatuko zerbitzu publikoarekiko lankidetza-ekintzak gauzatzea.

  5. Enpresak sortzeko gogoa, norbere enplegua sortzeko ekimenak eta enpresak sortzeko espiritua sustatzea.

  6. Lan merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.

  7. Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiaren Urteroko Ekintza Plana onartzea.

  8. Sailen arteko politika koordinatzea enplegua iraunarazi eta sustatzearen inguruan.

  9. Lanerako prestakuntza planifikatu, diseinatu eta kudeatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetzan, langileen kualifikazioa lortu eta igotzeari dagokionez.

  10. Etengabeko prestakuntza planifikatzen eta diseinatzen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari laguntzea.

  11. Lanerako Prestakuntzako programen segimendua, kontrola eta ebaluazioa egitea.

  12. Europako Gizarte Funtsetik datozen laguntzak planifikatu, kudeatu, izapidetu eta ebaluatzea.

  1. Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  1. ¿ Dekretu honetako 6. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari:

    1. Gizarte Ekonomia sustatu, bultzatu eta garatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea.

    2. Ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean agindutakoaren ildotik. Era berean, zigor-espedienteak bideratzea dagokio, araudi bidez ezartzen den prozedurari jarraiki, baita zigorrak ezartzea ere, Legeko 140.5.a artikuluan ezarri bezala.

    3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari ematen zaizkion eginkizunak betetzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako eran.

    4. "Lan-sozietate" izendapena ematea eta Lan Sozietateei buruzko Legean jarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta, behar denean, sailkapena kentzeari buruz ebazteko ahalmena.

    5. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak aurkeztea eta kooperatiba horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 141. eta 142. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera.

    6. Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak gehitzeko edo hasteko baimenen eta inoren konturako langileen legezko lanaldien urteko orduen kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta horren gaineko ebazpenak proposatzea sailburuari, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.

    7. Lan-sozietateei baimena ematea, kontratu mugagabez kontratatutako langile ez-bazkideen urteko ordu-kopuruen legezko mugak gainditzeko, Lan Sozietateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legeko 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    8. Herri onurako kooperatiba-sozietateen deklarazioaren espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan. Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen dekretu horrek.

    9. Kooperatibak "gizarte-ekimenezkotzat" jotzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera, betiere 1. artikuluan aipatutako kooperatibei dagokienez.

    10. Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  2. ¿ Gizarte Ekonomiako zuzendaria Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko kontseilari izango da.

  3. ¿ Gizarte Ekonomiako zuzendariak ordezkatuko du Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluan, berorren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko martxoaren 2ko 219/2001 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. ¿ Dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzari:

    1. Gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzearen eta familiari babestearen arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako jarduerak planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

    2. Gizarte-bazterkeriaren arrazoi sortzaileen aurkako prebentzio ekintzak garatzea.

    3. Gizarte-bazterketari, marjinazioari eta pobreziari aurre egiteko programak egitea eta kudeatzea, baita bere kabuz bizitzeko behar beste baliabide ez duten pertsonen integrazio pertsonala, soziala eta profesionala lortzeko behar diren prestazio ekonomikoak eta gizarte izaerako tresnak ere.

    4. Elkartasun aktiboa bultzatzea, gizartetik baztertuak dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten herritarrak, gizon zein emakume, gizarteratzeko.

    5. Gizarte Eskubideen Gutuna garatzeko eta gauzatzeko ekintzak bultzatzea.

    6. Jaurlaritzaren zuzeneko ekintza sustatzea, gizarteratze eta familia alorrean.

    7. Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko erakundeen planaren garapena sustatzea, Administrazioko beste organoen eskumenekoak diren jarduerei katerik egiteke.

    8. Gizarteratze Euskal Planari dagozkion jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    9. Gizarteratze-arloan erakunde-jarduerak egitea eta programak kudeatzea, batez ere laneratze-enpresen sektorean eta Auzolan programarenean, bazterturik dauden edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko.

    10. Gizarteratze eta familiako batzorde sektorialen jarduera sustatzea.

  2. ¿ Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzaren mende zuzendaritza hauek daude:

    1. Gizarteratze Zuzendaritza.

    2. Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritza.

    3. Familia Zuzendaritza.

Dekretu honetako 6. artikuluan ematen zaizkion egiteko orokorrez aparte, honako hauek dagozkio Gizarteratze Zuzendaritzari:

  1. Gizarte-bazterketari aurre egiteko jarduerak antolatzea eta garatzea, Gizarte Bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean eta Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legean ezarritakoaren arabera.

  2. Gizarte-bazterketaren gaineko funtsezko arauei buruzko jarduerak koordinatzea, hala administrazio publiko nola erakunde pribatuei dagokienez.

  3. Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.

  4. Langile trebatuak prestatzea, Gizarte-bazterketaren gainean jarduteko.

  5. Pobreziaren zergatiak aztertzea eta gizarte-desberdintasunen gaineko diagnostikoak egitea.

  6. Gizarteratze Hitzarmenei metodologia-prozesu homogeneoak ezartzea, Oinarrizko Errentaren titulardunak gizarteratze eta laneratze aldera.

Dekretu honetako 6. artikuluan zehazten diren eginkizun orokorrez gain, hauek dagozkio Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritzari:

  1. Gizarteratzearen aldeko programak, prestazioak eta zerbitzuak ebaluatzeko jarduerak antolatu eta garatzea, Gizarte-bazterkeriaren aurkako Legea, maiatzaren 22ko 12/1998 Legea, beteaz.

  2. Ebaluazio Planak eta dagozkion garapen-prozesuek bete beharreko arau teknikoak ezartzea.

  3. Gizarteratze-aldetik egon daitezkeen desbideraketak eta emaitzak zuzentzeko behar den informazioa errazten dituzten eredu erkatuak eratzea.

  4. Programen eta prestazioen egoerari buruzko urteko txostenak egitea, ahuleziak eta ahalmenak aipatuz.

  5. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jasotako datuak eta agirien kontrola eta tratamendua era metodologikoan biltzeko sistemak garatzea, gizarte-bazterkeriari aurka egiteko programekin eta prestazioekin loturik.

  6. Gizarteratzeko jarduerak proposatzea eta prozedura-eskuliburuak egitea.

  7. Gizarteratzeko baliabideen sare telematikoa taxutzea eta koordinatzea.

  8. Gizarteratze-programetan esku hartzen duten gizarte-eragileekin eta erakundeekin koordinatzeko aldizko harremanak eta bilerak egitea eta bultzatzea, gizarte-arloan esku hartzeko prozedurak hobetze aldera.

  9. Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Planean aurreikusitako neurriak aldizka ebaluatzea.

  10. Gizarteratze eta familia arloetako programak, zerbitzuak eta prestazioak ebaluatzea eta gainbegiratzea.

Dekretu honetako 6. artikuluan ematen zaizkion egiteko orokorrez aparte, honako hauek dagozkio Familia Zuzendaritzari:

  1. Familiei buruzko lege- eta arau-mailako xedapenak egitea.

  2. Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Plana gauzatzea ahalbidetzen duten jarduerak egitea.

  3. Erakundeen jarduerak koordinatzea, baita plan horretan deskribatutako erakunde pribatuenak ere, arlo horretan politika homogeneoa bermatze aldera.

  4. Europar Batasunean indarrean dauden politikekin bat datozen familia babesteko bestelako neurriak garatzea.

  5. Seme-alaben aldeko familia-laguntzak kudeatzea, Jaurlaritzako beste organoei dagozkienei kalterik egin gabe.

  6. Lana eta familia bateragarri egitearen aldeko neurriak eta jarduerak sustatu eta betearaztea.

  7. Familia ugarientzako agiria kudeatzea, eragindako gainerako administrazioetan eta erakunde pribatuetan jarduerak, prestazioak eta informazioa koordinatuz.

  8. Familia Ugarientzako Baliabideen Gida gaurkotzea eta banatzea.

  9. Gizartea familia eta lana zein familia eta heziketa arloak bateragarri egin beharraz sentikortzea, horren gaineko informazio-kanpainak antolatuz.

  1. ¿ Lurralde historiko bakoitzean lurralde ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da, zeina, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren menpe, bere lurralde-eremuko lan-agintaria izango baita. Hauek dira lurralde ordezkariaren eskumenak:

    1. Bere lurralde-eremuan lan-harremanei buruzko espedienteak lehenengo instantzian ezagutu eta erabakitzea, indarrean dagoen gai horri buruzko zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.

    2. Dagokion lurralde historikoko lan-ordutegiko tokian tokiko jaien ordutegia ezartzea.

    3. Banakako gatazketan, nahitaezko adiskidetze-lanak gauzatzea haien lurraldearen barruan, azaroaren 23ko 2756/1979 Dekretuan ezarri moduan.

    4. Enplegu-erregulazioko espedienteak erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuko eranskineko b) idatz-zatiko 1. puntuan ezarritakoaren arabera, eta txosten bat egitea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeko 64. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

    5. Haien lurraldean, profesionalen elkarte eta sindikatuetako estatutuak gordailatzeari dagozkion bulego publikoak kudeatzea.

    6. Bitartekaritza, arbitratze eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkien ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko baten baino gehiagotan gertatzen badira, betiere, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (GEP) dituen betebeharrei kalterik egiteke.

    7. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroko lurraldeko sekzioa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean den araudian agindutakoaren arabera.

    8. Sindikatu Hauteskundeen Lurralde Bulego Publikoak zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zen.

    9. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzen duen Legeko azaroaren 14ko 42/1997 Legeko 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren gaineko titulartasun funtzionala izatea.

    10. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak proposatuta, 30.050,60 euro arteko isunak jartzea, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean eta 6.010,12 euro artekoak, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.

    11. Lantokia haien lurraldean duten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa kudeatzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariak dituen eskumenak betetzea.

    12. Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publikoetan parte hartzeko aparteko baimena ematea.

    1. Laneko segurtasun eta osasunaren alorrean, Lan Agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, dagokion lurralde historikoan, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenei utzi gabe.

    2. Joan-etorrien jakinarazpenak informatu, jaso eta izapidetzea, nazioz gaindiko zerbitzuak ematen diren esparru horretan.

    1. Prebentzio-ordezkarien eta osasun- eta segurtasun-batzordeetako kideen izendapenen jakinarazpenak jaso eta erregistratzea.

  2. ¿ Enplegu eta Prestakuntzaren arloan, eta Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren agindupean, enplegu eta prestakuntza programen informazioa eta laguntza teknikoa dagozkio, baita dagokion lurralde eremuari dagozkion espedienteak begiratzea, izapidetzea eta ebaztea, dagozkion arauetan ezarri moduan.

  3. ¿ Gizarte Ekonomiaren arloan, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren agindupean, eta dagokion lurralde historikoan helbidea duten Gizarte Ekonomiako erakundeei dagokienez, honako funtzio hauek dagozkio:

    1. Gizarte-ekonomia bultzatzeko programen gaineko informazioa eta aholkuak ematea, baita beroriek izapidetzea ere, dagozkion arauetan ezarritako moduan.

    2. Euskadiko Kooperatiben Erregistroko arduradunari esleitutako funtzio guztiak gauzatzea, sozietate eta elkarte kooperatibak gaitzeari eta euren liburuak legeztatzeari dagokionez, baita urteko kontuen aditzera emateari dagokionez ere.

  4. ¿ Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen aurkako prozeduretan ordezkatzeko eta defendatzeko gaikuntza, martxoaren 14ko 48/2000 Dekretuan aurreikusitakoa, gauzatzea.

  5. ¿ Gizarteratze eta Familia gaietan, dagozkien zuzendarien mendetasun funtzionalaren pean, zuzendaritza horietako programei buruzko espedienteetako informazioa, eskabideen harrera eta izapidetzea egiteko zeregina du, dagozkien arauei jarraituz.

Idazkaritza nagusiak, lurralde ordezkariaren agindupean, administrazio-atalak koordinatuko ditu eta lurralde ordezkaria behin-behingoz ordezkatuko, baldin eta lurralde ordezkariaren lanpostua hutsik badago, edo lurralde ordezkaria bera falta bada nahiz gaixorik badago. Fede publikoa ematea ere bere eginkizunetarik bat izango da, bai eta indarrean dauden arauek eta organo eskudunek ematen dizkiotenak ere.

Saileko sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira:

  1. Sailburuordetzei emandako eskumenak eta eginkizunak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta eginkizunak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskumenak eta eginkizunak Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak beteko ditu, eta alderantziz.

Dekretu honen bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organoei Gizarte Segurantzaren arloko eginkizunak eman zaizkie. Eginkizun horiek, ordea, ez diete kalterik egingo Osasun Sailak asistentzia sanitarioko zerbitzuen gainean dituen eskumenei.

Izapidetzen ari diren espedienteak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan jasotako organoren batek ebaztekoak baldin badira, dekretu honetan ezarri diren organoek izapidetu eta ebatziko dituzte, gaiaren arabera.

Dekretu honetan aipatzen diren eskumenak eta eginkizunak benetan erabili ahal izateko, giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak Estatutik Autonomia Erkidegoari eskualdatu behar bazaizkio, eskualdaketa gauzatu arte atzeratuko da eskumenen erabiltzea.

Otsailaren 12ko 44/2002 Dekretua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, indargabeturik geratzen da, baita maila berekoa edo txikiagokoa izanik honako dekretu honetan ezarritakoaren aurka dagoen beste edozein xedapen ere.

Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (30)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.