Arautegia
Inprimatu87/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2855
- Xedapen-zk.: 87
- Xedapen-data: 2005/04/12
- Argitaratze-data: 2005/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: EAEko udalak; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
-
- XEDAPEN IRAGANKORRAK
- Lehenengoa. Lurraldearen Arloko Planak formulatu eta aldatzeko dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Debagoieneko Eremu Funtzionalari dagokionean.
- Bigarrena. Arau subsidiarioak eta hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.
- XEDAPEN IRAGANKORRAK
– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.
Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Debagoieneko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.
Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta Lurraldearen Arloko Planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.
– Debagoieneko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko uztailaren 13an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak.
Gainera, kontuan izan behar da Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde esparruan Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ematen dio Plan hori formulatzeko ekimena.
Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan.
– Planaren edukiak Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Debagoienaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.
– Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udalerriak barne hartzen ditu: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati. Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik, behar besteko tamaina funtzionala lortzea eta lurraldearen mugapen fisikoa gainditzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.
– Lurraldearen Zatiko Planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Urkiolako natura-parkea eta Aizkorriko parkearen proposamena jasotzeaz gain, Albinagoiko pagadia, Udalaitz eta interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk Babestutako Natura Espazioen Sarearen kategorian barne hartzea proposatzen du.
– Ekipamenduei eta espazio libreei dagokienez, Planak ekipamenduak eremu funtzionalerako dituen ahalmenak aztertzen ditu, batez ere, Mondragon Unibertsitateari buruzkoak.
– Lurraldearen ingurumen-kalitatea eta ahalmenak kontuan izanik, ereduaren funtsezko elementu gisa aurkezten da Bergaraldea, Oñati eta Leintz-Aramaioko hiru azpieskualdeen kohesioa. Hiru eskualdeburutzak lotzen dituen San Prudentzioko «interkonektorearen» bitartez bideratuko da hiru azpieskualde horien arteko kohesioa. Bestalde, ezinbestekoa izango da izaera «direkzionaleko» azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak ezartzea.
– Biztanleriaren arloan, bestalde, gaur egun eremu funtzionalean 64.900 biztanle inguru daude, eta biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 9.536 etxebizitza berri proiektatu dira, eta horietako 2.510 babes ofizialeko etxebizitzak dira. Hazkundearen bidez hiru azpieskualdeen arteko oreka lortu nahi da, eta eskualde horiek tamaina-lerrunaren ikuspegitik balio egokiak badituzte ere, Bergaraldea zein Oñati beren ahalmenaren azpitik daude. Hortaz, bi horien pisua areago dadin proposatzen du Planak.
– Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da ekonomia jardueretarako. Horrenbestez, hainbat esku-hartze estrategiko proposatzen dira Garaian (50 ha), Garagaltza-Berezaon (30 ha), Eskoriatzan (6 ha), Zaldunbiden (Bergara) (6 ha) eta Deskargan (25 ha).
– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde esparruaren barruan, Plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.
Araba eta Gipuzkoako Errepideen Planak.
EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
– Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen eranskinean, hain zuzen, argitara daitezen.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,
Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.
Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri plangintza orokorra egokitu egin beharko da Plan honetan xedatutakora eta bi urteko epea izango du Plana indarrean jartzen denetik.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 12an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko eranskina
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko martxoaren 2koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Debagoieneko Lurralde Plan Partziala Berrikusteko prozedura hasten duena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: ¿87/2005 Dekretua, apirilaren 12koa, Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.¿