Arautegia

Inprimatu

86/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2854
  • Xedapen-zk.: 86
  • Xedapen-data: 2005/04/12
  • Argitaratze-data: 2005/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.

    Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Debabarreneko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

    Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta lurraldearen arloko planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

  2. – Debabarreneko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko uztailaren 13an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak.

    Gainera, kontuan izan behar da Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde esparruan Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ematen dio plan hori formulatzeko ekimena.

    Lurraldearen zatiko plan hau Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan.

  3. – Planaren edukiak Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Debabarrenaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.

  4. – Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udalerriak barne hartzen ditu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze- Placencia de las Armas. Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik ingurumen fisikoari buruz jarrera aktiboa eta konprometituagoa lortzea eta hirigune eta jarduera ekonomikoetarako eremuak transformatzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.

  5. – Ingurune fisikoa dela eta, lurraldearen zatiko planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Izarraitz (767 ha) eta Arno (1.054 ha) proposatzen ditu Natura 2000 Sarearen Batasuneko Intereseko Lekuak (BIL) izateko, baita interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk ere.

  6. – Eremu funtzionalaren kokalekuei dagokionez, helburu orokorra Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas eremuetan gehiegizko eraikuntza gutxitzea da, itsasertz guneak bultzatzea (Deba eta Mutriku); baita, gutxiago bultzatu nahi bada ere, Elgoibar, Mendaro eta Mallabiako udalerriak ere. Biztanleriaren arloan, bestalde, biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 8.519 etxebizitza berri proiektatu dira eta jarduera publikoak hiriguneak berriztatzea, babestea eta birgaitzea du helburu nagusia.

  7. – Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da ekonomia jardueretarako. Horrenbestez, esku hartze estrategiko publikoak proposatzen dira hainbat lurzoru sortzeko Goitondo-Mallabian (10/15 ha) eta Albitxuri-Elgoibarren (10 ha), baita Itziar-Deba eta Mijoa-Mutriku Industrialdeetan eraikitzeko ere. Horrez gain, hiriguneak berriztatzeko ekimenak Olasope-Elgoibarren, Matsaria-Eibarren eta Alfa-Eibarren ere proposatzen dira.

  8. – Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde esparruaren barruan, plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

    • Bizkaiko eta Gipuzkoako Errepideen Planak.

    • EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

  9. – Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen eranskinean, hain zuzen, argitara daitezen.

    Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da

aipaturiko eranskina

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.