Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

67/2005 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1832
  • Xedapen-zk.: 67
  • Xedapen-data: 2005/04/05
  • Argitaratze-data: 2005/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, bere V. tituluan ezarri du Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen autonomia.

Legearen V. tituluko IV. kapituluak, kudeaketa autonomiaz diharduenak, honako alderdiak, besteak beste, araudi bidez garatuko direla aurreikusi du bere artikuluetan:

  1. – Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen aurrekontuaren egituraren zehaztapena, baita kontularitza osatuko kudeaketa-eredua eta diruzaintzakoa ere.

  2. – Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen diru-sarreren aurrekontuan nola sartu soberan geratu diren baliabideak.

  3. – Aurkeztu beharreko kudeaketa-kontuen ereduaren zehaztapena, baita zenbatean behin aurkeztu beharko diren ere.

    Uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuak, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko denak, Lege hori garatu zuen, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen 1998ko uztailaren 28ko bilkuran, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta.

    Ordurik hona nahikoa denbora igaro denez, bidezko da Dekretu horren lehen aldaketa planteatzea, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen kudeaketa ekonomikoa hobetu eta errazteko asmoz.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

«Ikastetxearen aurrekontuko diru-sarreren egoera-orriaren egitura hauxe izango da:

  1. – Aurreko ekitaldiko gerakina.

  2. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako diru-sarrerak, ondoko xedea dutenak: funtzionamendu-gastuak, ekipamendua, obra txikiak, kudeaketa zuzeneko jantokiak, hezkuntza-esperientziak eta beste jarduera batzuk.

  3. – Herri-administrazioetatik jasotako beste diru-sarrera batzuk, hala Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko beste Sail batzuetatik, nola Foru Diputazioetatik, Toki Erakundeetatik, Euskal Sektore Publikoko beste erakunde batzuetatik, Estatutik, Atzerritik edo funts publikoak euskarri dituzten ekimen publikoko Erakundeetatik.

  4. – Ikastetxeek eskuratutako beste diru-sarrera batzuk, ondokoak direla-eta: zerbitzuak ematea, kudeaketa zuzeneko jantokietako kuotak, legatuak, dohaintzak eta beste emari batzuk, ondasunen salmenta, banku-interesak eta beste batzuk.

    Diru-sarreren egoera-orria adierazitako lau multzo horien arabera egituratuko da, eta diru-sarrerak banakatu egin beharko dira multzo bakoitzaren barruan, unean uneko indarreko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren sailkapen ekonomikoari jarraituz».

«Ondokoak jasoko dira gastuen egoera-orrian: ekitaldian egiteko aurreikusi diren ohiko funtzionamenduko gastuak eta inbertsioak, baldin eta programa zentralizatuetan sartuta ez badaude. Honako hauek ere sartu ahal izango dira: langileen prestakuntza- eta birziklatze-gastuak, eta Lanerako Prestakuntza eta Etengabeko Prestakuntza kontzeptuen peko ordainsariak, Dekretu honen 18.7. artikuluak ezarri duenaren arabera.

Ikastetxearen aurrekontuko baliabideak ezin dira erabili legediaren arabera herri-administrazio lokal edo autonomikoak bete beharreko zerbitzu publiko edo betebeharrak estali edo ordaintzeko.

Gastuen egoera-orria egituratzeko, unean uneko indarreko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren sailkapen ekonomikoari jarraituko zaio».

«Ikastetxeko zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta bere ikastetxerako, honakoak kontratatu ahalko ditu: konponketa-obra txikiak, artapen-obrak eta mantentze-obrak, obra horiek azkar burutu behar badira eta fakultatibo eskudun batek egindako proiektu teknikorik behar ez bada, hornikuntza-, aholkularitza- eta laguntza-, eta zerbitzu-kontratuak, guztiak ere, hartzen duten diru-zenbatekoarengatik, kontratu txikien kategorian sartzen badira, kontratazioaren alorrean indarrean dagoen legediaren arabera.

«Ikastetxeek, baldin eta irakaskuntza-zerbitzuei dagozkien tasa edo prezio publikoak direla-eta diru-sarrerak biltzen badituzte (berezko gastuak egiteko ahalmenik ematen ez dutenak), sarrera-kontu baimendu bat eduki beharko dute, gainera, eta kontu horren saldoa aldiro-aldiro likidatuko zaio Hezkuntza Administrazioari. Kontu horretan mugimendu hartzekodunak bakarrik egin ahalko dira, non eta aipatu den funtsen likidazioa burutzeko mugimendu zordunak ez diren».

«Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduz eguneratuko da eranskinen osaera, baita Ordenamendu Juridikoaren aldaketaren ondorioz egin beharreko beste edozein egokitzapen ere».

«Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran, ikastetxe bakoitzak hasierako aurrekontua bidaliko dio dagokion Lurralde Ordezkaritzari, behar bezala beteta eta Ordezkaritza Organo Gorenak onartuta.

Sei hilabetez behin, eta, nolanahi ere, abenduaren 31rako, kudeaketa-kontuak egingo dituzte ikastetxeek. Ordezkaritza Organo Gorenak onartu ondoren, dagokion Lurralde Ordezkaritzari bidaliko zaizkio, horretarako ezarriko den epearen barruan.

Kudeaketa-kontuak bidaltzea ezinbesteko betekizuna izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dagozkien ordainketa-aginduak eman ditzan».

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.