Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

250/2004 DEKRETUA, abenduaren 14koa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-entitateek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6695
  • Xedapen-zk.: 250
  • Xedapen-data: 2004/12/14
  • Argitaratze-data: 2004/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak irailaren 23ko 217/2003 Dekretuaren bidez arautu zuen etxebizitza eta lurzoruaren arloko jarduera babesgarriei dagokienez kreditu-entitateek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasa.

Xedapen berri honek etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan jarduera babesgarriei dagokienez Dekretu honek indarrean dirauen bitartean ematen diren maileguen interes-tasa arautuko du, eta aurreko Dekretuan ezarritako irizpideen jarraipena izango da, honako gai hauei dagokienez: erabili beharreko hipoteka-merkatuaren erreferentzia-indizea, indize horren gainean aplikatu beharreko ehunekoa, kalkulua aplikatu behar den erreferentzia-hilabetea eta eguneratzeko hiru hilabeteko aldiak, aldi horiek berberak baitira.

Hala ere, zenbait aldaketa egin direnez, maileguak onartzen diren bolada bakoitzean etengabeko arautze bat egin beharra dago. Hartara, segurtasun juridikoa areagotu egiten da, eta Sailaren kudeaketa arindu, arauak urtero tramitatu beharrik ez dago eta. Eragiketen emaitza matematikoaren ondorioz, biribiltzeko sistemari ere idazkera berria ematen zaio. Gerora aztertutako interes-tasei ezarritako dei orokorra garatzen da, eta batu egiten dira hasierako interes-tasa arautzen duten Dekretuak.

Hori dela eta, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 14an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, ondokoa

  • Dekretu hau indarrean sartzen denetik 2004-12-31ra bitartean onarturiko maileguetan: 2004ko abuztuari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    1. ¿ Kreditu Entitateekin ondorengo urteetarako izenpetutako Finantzarako Lankidetza Hitzarmenak luzatuz gero edo Lankidetza Hitzarmen berriak izenpetuz gero, eta haien iraunaldiaren lehenengo urtean, mailegu kualifikatuen urteko hasierako interes-tasa Lankidetza Hitzarmen horietan finkaturiko baldintzen arabera honela zehaztuko da, era berean:

  • Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean onartzen diren maileguetan: mailegua onartzen den urtearen aurreko urteko azaroari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  • Apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean onartzen diren maileguetan: mailegua onartzen den urteko otsailari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  • Uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean onartzen diren maileguetan: mailegua onartzen den urteko maiatzari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  • Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean onartzen diren maileguetan: mailegua onartzen den urteko abuztuari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    Hasierako interes-tasa izenduna sei hilabetera epemugatuta dago eta eragiketa horien ondorioz sortutako hasierako benetako interes-tasaren bezainbestekoa izango da; kalkulatutako interes izendunaren lehengo bi hamartarrak bakarrik hartuko dira kontuan, eta horrela lortuko da aplikatu beharreko hasierako interes-tasa izenduna.

    1. ¿ Maileguaren lehenengo urte hori igarota (alegia bi epemuga igarota, gabezialdirik ba ote dagoen kontuan hartu gabe), interes-tasa sei hilabetean behin eguneratuko da. Maileguak dirauen bitartean, aplikatu beharreko tasa seihilekoan behin aztertuko da, eta ondoren egingo den lehenengo hiruhileko-likidazioan (3., 4., 5. epemugari eta beste epemuga batzuei buruzko likidazioan) ondorioak eragiten hasiko da.

  • "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizearen %89aren ehunekoa urtebeterako Euribor erreferentzia-tasaren eta urtebeterako Euribor kopuruari 1,25 eranstean lortzen den emaitzaren arteko tartean badago, "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizearen %89 izango da hirugarren likidazioa eta ondorengo seihileko likidazioak aztertzeko irizpidea. "Entitate-multzoa" definiturik agertzen da Espainiako Bankuko Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean.

    Aurreko paragrafoan aipatutako "Entitate-multzoa" erreferentzia-tasa informazio eskuragarria duten azken hiru hilabeteen batez bestekoa izango da, eta hirugarren hilabeteari balio bikoitza emango zaio. Horrela, joan den urteko abuztu, irail eta urriko datuak indarrean dagoen urteko lehen seihilekoan egiten diren berrikuskepenetan erabiliko dira; indarrean dagoen urteko otsail, martxo eta apirileko datuak, berriz, bigarren seihilekoan egiten diren berrikuskepenetan erabiliko dira.

    Era berean, Espainiako Bankuak hilabetero argitaratzen duen Euribor erreferentzia-tasa lortzeko "Entitate-multzoa" erreferentzia-tasa kalkulatzeko aipatutako prozedura erabiliko da.

    Sortzen den interes-tasaren lehenengo lau hamartarrak bakarrik hartuko dira kontuan, eta horrela lortuko da aplikatu beharreko interes-tasa berrikusia.

  • "Entitate-multzoa" erreferentzia-tasaren %89 hori Euribor erreferentzia-tasa baino txikiagoa bada, Euribor erreferentzia-tasa aplikatuko da.

    Sortzen den interes-tasaren lehenengo lau hamartarrak bakarrik hartuko dira kontuan, eta horrela lortuko da aplikatu beharreko interes-tasa berrikusia.

  • "Entitate-multzoa" erreferentzia-tasaren %89 hori Euribor erreferentzia-tasa gehi 1,25 baino handiagoa bada, Euribor erreferentzia-tasa gehi 1,25 aplikatuko da. Sortzen den interes-tasaren lehengo lau hamartarrak bakarrik hartuko dira kontuan, eta horrela lortuko da aplikatu beharreko interes-tasa berrikusia.

    1. ¿ "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizean egindako erreferentzia guztiak gaur egun Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizerako egindakotzat hartu behar dira.

    2. ¿ Artikulu horretan xedaturikoak eraginpean hartzen dituen etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduera babesgarriak honako lege-xedapen honetan aurreikusita daude: Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 42.1 artikulua.

Artikulu bakarrean azaldutako hasierako interes-tasa laguntzak jasotakoek kreditu-entitateetan aurkeztutako baimen-eskariei aplikatuko zaie, baldin eta eskariak, batetik, etxebizitza eta lurzoruaren eremuan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin sinatutako Finantza Lankidetzaren Hitzarmenean bilduta badaude Dekretu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera eta, bestetik, lehenago aurkezturik ere onespena jasotzeko badaude.

Indargabetuta geratuko dira irailaren 23ko 217/2003 Dekretua -etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-entitateek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duena- eta Dekretu honetan aurreikusitakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko beste edozein arau.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean De-kretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 14an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.