Arautegia
Inprimatu133/2004 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko Dekretuaren seigarren aldaketa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3667
- Xedapen-zk.: 133
- Xedapen-data: 2004/06/29
- Argitaratze-data: 2004/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen azken xedapenetako lehenengoak finkatzen duen legezko agindua betez, 263/1990 Dekretua onetsi zen, hain zuzen, urriaren 2koa eta Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa erregimena ezartzeari buruzkoa.
Dekretuaren aldaketa administrazio-lana eraginkorragoa izan dadin egiten da, izan ere, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak osoko bilkuran aztertzen dituen gaiak gutxitu egin behar direla ikusi baita, hartara organo horren aholkularitza-lana oztopatzen ari diren garrantzi gutxiko espediente ugarien txostenak arinago egin daitezen.
Administrazioari ezarritako bizkortasuna gauza dadin, berridatzi egiten da 263/1990 Dekretuaren 9. artikulua eta horrela Osoko Bilkura arduratuko da hirigintza arloko zailtasun handiko aldaketez eta gainera bereizi egingo dira bizitegi-lurzorua eta jarduera ekonomikoetarako lurzorua. Bizitegi-lurzoruari dagokionez, hirigintza-planeamenduan aurreikusitako lurzoruaren edukiera ehuneko berrogeita hamar baino gehiago aldatzen bada eta aldaketak berrogeita hamar etxebizitza baino gehiagori eragiten badie, Batzordearen Osoko Bilkurak txostena egingo du. Jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez, planeamenduan aurreikusitako lurzoruaren edukiera ehuneko berrogeita hamar baino gehiago aldatzen bada eta aldaketak hiru hektareatik gorako azalerari eragiten badio, Osoko Bilkurak txostena egingo du.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriaz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 29an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
"9. artikulua
¿ Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen Planeamendu sekzioak hiri-antolamendurako plan orokorren aldaketei, planeamenduko arau subsidiarioen eta arau osagarrien aldaketei, eta hiri-lurra mugatzeko proiektuen aldaketei buruzko espedienteen txostena egingo du behin betiko onartu baino lehen, ondorengo kasuetan izan ezik:
Bizitegi-lurzoruari dagokionez, berrogeita hamar etxebizitza baino gehiagoko aldaketa bada eta horrez gain, planeamenduan aurreikusitako bizitegi-edukiera ehuneko 50 baino gehiago aldatzen bada.
Jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez, aldaketak hiru hektarea baino gehiagoko lursailari eragiten badio eta horrez gain, planeamenduan aurreikusitako edukiera ehuneko 50 baino gehiago aldatzen bada.
Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek edo Lurraldearen Antolamendurako zatiko planek ezartzen dituzten babes bereziko guneei eragiten badie aldaketak.
¿ Halaber, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen Planeamendu sekzioak hirigintzako jarduketa-programei eta plan bereziei buruzko txostena egingo du, baita horien aldaketei buruzkoa ere.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko ekainaren 29an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu
eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.