Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

99/2004 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 3085
  • Xedapen-zk.: 99
  • Xedapen-data: 2004/06/01
  • Argitaratze-data: 2004/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren bidez (organo beraren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak aldatu zuen Dekretu hori), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail-egitura berrantolatu eta sail horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren. Arau hori garatu eta aplikatzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretua onetsi zen.

223/2001 Dekretu horrek, 8. artikuluaren bidez Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari ematen dio Meategiak arloa zuzendu eta koordinatzeko eskumena; besteak beste meategietako langileen segurtasunaren kontrola zuzendaritza horri dagokiola zehazten du artikulu horrek. Bestalde, Dekretu bereko 9. artikuluak Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari ematen dizkio meategi arloko exekuzio-funtzioak.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak autoantolakuntzarako gaitasuna ematen diola Autonomia Erkidegoari, beharrezkotzat jotzen da adierazitakoaren arabera Meategiak arloari dagozkion lan-segurtasuneko eskumen guztiak ¿tunelen eraikuntzako lan-arriskuei aurrea hartzea barne¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzarenak izatera pasatzea, sail horren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz (44/2002 Dekretua, otsailaren 12koa).

Halaber, Euskadiko Aurrekontu Erregimenaren Legeak (1/1994 Legegintzako Dekretua, irailaren 27koa) sailburu bakoitzari ematen dio bere sailaren esparruko gastuak baimentzeko eskumena (113.1 artikulua). Era berean, sailen egitura organikoa garatzen duten dekretuen bidez, kasuan kasuko saileko beste organo batzuen esku utzi ahal dira sailburuarenak diren eskumenak (113.2 artikulua).

Legeak ematen duen ahalmen hori erabiliz, eta Saileko organoek gauzatzen dituzten jarduera mordoa kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da gastuak baimentzeko eskumena Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko beste organoei ematea, administrazio-kudeaketaren funtzionamendua errazagoa izan dadin.

Horrenbestez, Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 1ean egindako bileran gaia eztabaidatu ondoren, eta lehendakariaren onespenarekin, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, honako hau

"5.¿ Meategi arloan, Sailak meatze-baliabideak bilatu, ikertu eta ustiatzeko egiten dituen jarduerak sartuko dira. Meategietako segurtasuna ere arlo horretan sartuko da."

"10.¿ Administrazio eta Plangintza sailburuordeak beteko ditu estrategia eta plangintza arloko eginkizunak, eta sail horretako kontratazio organoa izango da. Berari dagokio arlotik eratorritako gastuak baimentzea, Dekretu honetako 11. artikuluko 5. puntuan adierazitako kasuan izan ezik".

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Gernika-Lumon, 2004ko ekainaren 1ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.