Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

97/2004 DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzeko Dekretua aldarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2941
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 2004/05/25
  • Argitaratze-data: 2004/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren bitartez, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatu ziren.

Dekretua indarrean jarri zenetik hona, aipatutako sail horren egitura organikoan eragina izan duten beste arau batzuk ere onartu dira, eta, beraz, Sailaren egitura organikoa finkatzeko indarrean zegoen dekretua aldatu behar izan da aldiro.

Ildo horretatik, abenduaren 15eko 5/2003 Legearen bidez, Euskadiko Garraio Agintaritza eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko aholku- eta koordinazio-erakunde gorena izan dadin garraioa antolatzeko alorrean. Lege horretan ematen zaizkion eskumenak eta egitekoak izango ditu erakunde horrek, eta garraio-arloan eskumena duen Sailari atxikita egongo da.

Abenduaren 16ko 311/2003 Dekretuak, berriz, Meteorologia Euskal Agentzia sortu zuen, eta erakunde horren esku geratu zen, hortik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku dauden meteorologia-jardunak burutzeko ardura. Erakundea Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzari atxikita geratu zen, eraketa-dekretuak eman zizkion eginkizun guztiak betetzeko.

Euskadiko Garraioaren Behatokia ere eratu zen, urtarrilaren 20an emandako 11/2004 Dekretuaren bidez, eta Garraio Zuzendaritzari atxikita geratu zen; administrazio-atal horren helburua, garraioaren nondik norakoak eta bilakaerak diagnostikatzea eta aurrera begira iragarpenak egitea, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailean xedatutakoa oinarri eta eraketa-dekretuan emandako eginkizunak helburu.

Administrazio Instituzionalaren esparruan, uztailaren 29ko 196/2003 Dekretuaren bidez, baimena eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Zumaiako Kirol Portua, S.A." baltzuaren akzioak eros ziezazkion baltzuaren beste bazkideari, Zumaiako Udalari. Beraz, erosketa hori eginda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da orain baltzu horretan partaide nagusi, eta, horri lotuta, baltzu publiko bilakatu da.

Horrenbestez, Garraio eta Herri Lan sailburuak halaxe proposatuta, Lehendakariak aurrez onespena emanda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut.

Lehen artikulua.¿ Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzeko urtarrilaren 15ean emandako 20/2002 Dekretuaren 3. artikuluan, honako era honetara geratuko da aurrerantzean idatzita 1. paragrafoko b) idatz-zatia:

"b) Meteorologiari dagokionez, Meteorologiako Euskal Batzordea eta Meteorologiako Euskal Agentzia."

"3.¿ Euskadiko Garraioaren Behatokiak, Garraio Zuzendaritzari atxikita, urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak emandako eginkizunak beteko ditu, dekretu horren bidez eratu baitzen Euskadiko Garraioaren Behatokia."

"2.¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, gainera, "Euskadiko Kirol Portua, S.A." eta "Zumaiako Kirol Portua, S.A." sozietate publikoei administrazio-babesa eman eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikorik sortuz gero."

"2.¿ Meteorologiako Euskal Agentziak, Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzari atxikita, abenduaren 16ko 311/2003 Dekretuak emandako eginkizunak beteko ditu, dekretu horren bidez eratu baitzen Meteorologiako Euskal Agentzia."

DISPOSICION FINAL ÚNICA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko maiatzaren 25ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.