Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

70/2004 DEKRETUA, apirilaren 27koa, Lanbide Heziketa Berezituko Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2305
  • Xedapen-zk.: 70
  • Xedapen-data: 2004/04/27
  • Argitaratze-data: 2004/05/05

Testu legala

Egungo sistema ekonomikoan, giza-baliabideen gaitasun-maila dugu gure ekoizpen sektoreen lehiakortasuna lortu eta enplegua sortzeko gakoetako bat. Ildo horretatik, gure inguruko herrialde aurreratuenek gobernu-ekintzatan gauzatu ohi dituzte ekoizpenaren sektore eta alorretan erdietsi behar diren gaitasun-mailak eta kualifikazio-helburuak ezartzea.

Hori guztia horrela, pertsonak euren lana egin dezaten prestatzea funtsezko gako dugu Euskal Autonomia Erkidegoak bere hazkunde ekonomikoari, herritarren ongizateari eta enplegu-sorkuntzari eutsi ahal izan diezaien. Euskal Autonomia Erkidegoak merkataritza-harremanak ditu merkatu globalean, eta hori nazioarteko lehiakortasun gero eta handiago baten mende dago, eta horko aukera berriak, gero eta gehiago, lanbide-gaitasunaren araberakoak dira, hau da pertsonek edozein lanbide-arlotan erdiets dezaketen emaitzen heinekoak.

Testuinguru horretan, etengabeko ikaskuntzak funtsezko garrantzia du lanbide-gaitasuna areagotzeko, ezagutzaren gizarteak gero eta gehiago eskatzen du eta. Era berean, etorkizuneko ikaskuntzetarako motibazioa ere eragin behar du. Helburu horretarako, ezinbestekoa da pertsonek lan-esperientzien eta ikaskuntzen etekinak batu ahal izan dezaten, horiek bide ez-formaletatik eskuratu badituzte ere.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, bere 30.5 artikuluan xedatu duenez, Berariazko Lanbide Heziketak herritarren etengabeko prestakuntzari lagundu, eta ekoizpen-sistemaren kualifikazio-beharrizanei jaramon egingo die.

Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoak, bere 8. artikuluan ezarri duenez, lan-esperientziaz eta prestakuntza-bide ez-formaletatik lortutako lanbide-gaitasunen ebaluazioak eta kreditazioak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala izango dute erreferentetzat, eta hala ebaluatutako gaitasunen aintzatespena, lanbide-heziketako tituluren batean jasotako kualifikazioak betetzen ez direnean, zatikako kreditazio metagarri baten bidez egingo dela, hala bada, dagokion titulua eskuratzeko prestakuntza osatzeko asmoz.

Abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitateari buruzkoak, bere 7.6 artikuluan ezarri duenez, hezkuntza-sistemak bermatu egingo du helduek ezagutza jaso, eguneratu, osatu edo zabaldu ahal izatea, garapen pertsonal eta profesionalerako. Lege bereko 54.5 artikuluak, berriz, honako hau xedatu du: hezkuntza-administrazioek probak antolatuko dituztela Lanbide Heziketako tituluak atera ahal izateko, Gobernuak ezarriko dituen oinarrizko baldintzen arabera.

Lanbide Heziketari buruzko Euskal Planak, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko apirilaren 22an onetsiak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Integratua ezarri du. Horren helburu nagusietako bat da kalitatezko lanbide heziketa lortzea, Europako testuinguruan homologa daitekeena, bai ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten erakundeek, bai gizarteak aintzatetsi eta baloratuko duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrerabide sozial eta ekonomikorako lagungarri gisa.

Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituenak, bere 13. artikuluan ezarri duenez, prestakuntzaren eskaintza partziala egin daiteke, baita lanbide-tituluak ateratzeko probak prestatu ere, lanean ari diren helduentzako, horien lanbide-gaitasuna areagotzeko ondasun eta zerbitzuen ekoizpen-sisteman.

Uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuak, Berariazko Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko oinarrizko baldintzak ezarri dituenak, proba horien jarraibide eta betebehar orokorrak ezarri ditu.

Helduei erraztasunak emateko asmoz, euren lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formala kapitaliza ditzaten Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak osatzen dituzten moduluak gainditu eta horiei lotutako lanbide-gaitasuna egiaztatu ahal izateko, behar-beharrezkoa da arian-arian ezartzea Lanbide Gaitasuna Ebaluatzeko prozedura bat, pertsonalizatua eta malgua, orientazio-prozesua ahalbideratzeko eskatzaileei, lanbide-gaitasuna eta etengabeko ikaskuntzarako motibazioa areagotzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, dagozkien kontsulta-organoei entzun eta gero, Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorrita, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko apirilaren 27an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Hona Dekretu honen xedea: helduek Berariazko Lanbide Heziketa Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko egin behar dituzten probek arau izango dituzten baldintzak erregulatzea; orobat, proba horiek egiteko bi erak erregulatzea.

  1. Probak egin ahal izateko, eskatzaileek hogei urte izan beharko dituzte, goi-mailako heziketa-zikloen probetarako, eta hemezortzi, erdi-mailako heziketa-zikloen probetarako. Proba egingo den urte naturalean bete beharko dituzte urteak.

  2. Aurreko paragrafoan esandako adin-betebeharraz gain, eskatzaileek ondoko betebeharretakoren bat bete beharko dute:

    1. Gutxienez bi urteko lan-esperientzia egiaztatzea, dagokion lanbide-modulua edo aintzatetsi nahi den gaitasun-unitatea zer hezkuntza-ziklotakoa den, horren ekoizpen-sektorearekin lotuta. Ondoko agirien bidez egiaztatuko da hori:

      1. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo lan-mutualitatearen ziurtagiria, zeinean enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldia adieraziko baitira. Zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide ere onartuko da.

      2. Lan-esperientzia zer enpresatan hartu duen, horren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura ari diren langileen kasuan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria eta zerga hori ordaindu izanaren frogagiriak.

    2. Interesatuak dagokion lanbide-sektorearekin zerikusia duen lanbide-irakaskuntza lehenago ere hartu izana egiaztatu beharko du, ziurtagiriaren bitartez.

  1. Proba hauetarako matrikula azaroaren bigarren hamabostaldian egingo da. Heziketa-ziklo oso bakar baterako egin ahal izango da matrikula, edo bestela zikloa osatzen duten lanbide-moduluetakoren baterako. Probak deialdika egingo dira: ohiko deialdia maiatzaren azken hamabostaldian izango da; eta ohiz kanpokoa, ekainaren azken hamabostaldian.

  2. Matrikulazioa ikastetxe publikoetan egingo da, ikastetxeak baimenduta dituen heziketa-zikloetan, baldin eta ikasturte horretan ematen badira.

  3. Ikastetxe bakoitzeko ikasketa-buruak proben egutegia prestatu, eta iragarki-oholean argitaratuko du, probak egin baino lehenago; hain zuzen ere, 20 egun lehenago, gutxienez. Egutegi horretan honako hauek jasoko dira: proben egunak, orduak eta modulu bakoitzari dagozkion probak egiteko gehienezko denbora. Planifikazioak, ahal dela, proben kontzentrazioa saihestuko du.

  4. Ikasturte berean, ikasle batek ezin izango du titulu bat lortzeko irakaskuntzetan matrikulatuta egon, eta aldi berean, arau honek erregulatzen dituen probetan, baldin eta proba horiek titulu bera lortzeko badira. Orobat, ikasturte berean, eta proba hauetarako, ikasle batek ezin izango du bi ikastetxetan matrikulatu heziketa-ziklo berean.

  1. Proben edukiek ondoko oinarriak izango dituzte, funtsean: indarreko heziketa-zikloen curriculumak eta horiei dagozkien lanbide-gaitasunak. Probek eduki teorikoak eta praktikoak izango dituzte, proba horiek ebaluatzeko eta egiteko irizpideetan oinarrituta egiaztatu ahal izateko eskatzen zaizkien ahalmen eta gaitasunak dituztela izangaiek. Heziketa-zikloak osatzen dituzten lanbide-moduluetako bakoitzerako proba bana prestatuko da, lantokiko prestakuntzarako modulurako izan ezik.

  2. Berariazko Lanbide Heziketa ebaluatzeari buruzko indarreko xedapenen arabera egingo da lanbide-modulu bakoitzaren kalifikazioa, eta hala bada, zikloaren azken kalifikazioa.

  1. Agindu honetan ezarritako probetarako matrikulatuta dauden pertsonei ondokoa aplikatuko zaie: lanbide-moduluak baliozkotzeari eta Lantokiko Prestakuntza Moduluaren exentzioari buruz indarrean dagoen arautegia.

  2. Matrikula egiterakoan aurkeztu beharko da lanbide-moduluak baliozkotzeko edo Lantokiko Prestakuntza Moduluaren exentziorako eskaria. Lantokiko Prestakuntza Moduluaren exentzioa eskatuz gero, dena den, gainerako lanbide-moduluak gainditu ondoren ere aurkeztu ahal izango dira egiaztagiriak, exentzio-eskarian jasota utziz gainerako lanbide-moduluak gainditu egin direla

    Lantokiko prestakuntza modulua presentziazko erregimenean egin beharko da, dagokion heziketa-zikloaren oinarrizko curriculum-garapenak iraupen finkotzat ezarri duen ordu kopuruaren arabera. Ondorio horietarako, eskatzaileak lantokiko prestakuntza modulurako matrikula zein ikastetxetan egin duen, ikastetxe horrek eskuratuko dio edo dizkio modulu hori egiteko enpresa edo enpresak, eta moduluaren jarraipena eta ebaluazioa ere egingo ditu.

  1. Ebaluazio-batzorde bakoitzak ondoko kideak izango ditu, gutxienez: batzordeburua, idazkaria eta hiru batzordekide, probak egingo dituen ikastetxeko zuzendariak izendatuak. Nolanahi ere, honako hau bermatu beharko da: batzordekide batek gutxienez lanbide-modulu bakoitzerako irakaskuntza-atribuzioa izango duela. Profesional kualifikatuak aholkulari gisa sartu ahal izango dira ebaluazio-batzordeetan, hala egokitzen bada.

  2. Ebaluazio-batzordeak epaituko ditu emaitzak, halako moldez non ezarritako probak gainditzeak eskatzaileei honako hau ekarriko dien: dagokion moduluan azaldutako gaitasun nahikoa lortzea. Emaitzak akta batean jasoko dira, eta batzordeko kide guztiek izenpetuko dute. Akta hori ikastetxeko idazkaritzan gordeko da.

  1. Helduei prozedura malgu eta pertsonalizatu batez errazteko euren lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formalak kapitalizatzeko aukera, Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak osatzen dituzten moduluak gainditze aldera, eta baita horiei lotutako lanbide-gaitasuna aitortzeko ere, lanbide-gaitasuna ebaluatzeko prozedura bat ezarri da, bi fase edo aldi izango dituena: aholkularitza-laguntzaren aldia, eta gaitasun-probak egiteko aldia.

    Aholkularitza-laguntzaren aldia irakasleek burutuko dute; hain zuzen ere, prestakuntza-ikastaroa behar bezala egin ondoren, horretarako izendatuko diren irakasleek.

    Gaitasun-proben aldia egiteko, ebaluazio-batzorde edo ebaluazio-talde bat egongo da gutxienez, lanbide-alor bakoitzeko. Batzordeak ondoko kideak izango ditu, gutxienez: batzordeburua, idazkaria eta hiru batzordekide, Lanbide Heziketako zuzendariak horretarako izendatuak. Nolanahi ere, honako hau bermatu beharko da: batzordekide batek gutxienez lanbide-modulu bakoitzerako irakaskuntza-atribuzioa izango duela. Profesional kualifikatuak aholkulari gisa sartu ahal izango dira ebaluazio-batzordeetan, hala egokitzen bada. Ebaluazio-batzordeetako bakoitza Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan aritu ahal izango da.

  2. Aurreko paragrafoan esandako prozedura malgu eta pertsonalizatua arian-arian abiarazteko asmoz, Gaitasuna Ebaluatu eta Aitortzeko Sistemaren bidezko probak I. eranskinean ezarritako lanbide-alorretan eta heziketa-zikloetan egingo dira.

  3. Sistema honen bidezko probak egiteko matrikulazioa eta inskripzioa martxoaren eta urriaren 1aren eta 15aren bitartean egingo da. Matrikulatu eta probak egin bitarteko aldia ez da lau hilabete baino gehiago izango, eta II. eranskinean zehazturiko zentroetan egingo da matrikulazio hori.

  4. Lanbide-kualifikazioak osatzen dituzten lanbide-moduluei dagozkien prestakuntza-kredituak egin dituztenek, baldin eta modulu edo gaitasun-unitateren bat osatu badute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko maiatzaren Aginduaren babesean, eta bide horretatik lortutako lanbide-modulu edo gaitasun-unitateak egiaztatu nahi badituzte, artikulu honetan arautzen den prozedurara bil daitezke, eta dagokion lanbide-alorra baimenduta duten ikastetxe publikoetan matrikulatu ( Agindu horretako IV. eranskina).

    Dekretu honetako I. eranskinean agertzen ez diren alorretako lanbide-kualifikazioen moduluak ebaluatzeko, Lanbide Heziketako zuzendariak ebaluazio-batzordeak izendatuko ditu, eta horiek arduratuko dira ebaluazio- eta aitorpen-prozeduraz.

  1. Heziketa-ziklo bereko lanbide-modulu guztiak gainditzen dituzten interesatuek honako hau egiaztatu beharko dute dagokien titulua eman dakiela eskatu baino lehen: Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoak, abenduaren 23koak, bere 38. artikuluan ezarri dituen baldintza akademiko guztiak betetzen dituztela.

  2. Gaitasun-unitate bati lotutako lanbide-moduluak gainditzeak hura kreditatzeko eskubidea emango du.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila arduratuko da gaitasun-unitateak kreditatzeaz.

  4. Gaitasun-unitateen kreditazioen, eta hala bada, lanbide-kualifikazioen erregistroa honela egingo da: 733/1995 Errege Dekretuak, maiatzaren 5ekoak, titulu akademikoak eta profesionalak emateari buruzkoak, ezarri duen prozeduraren arabera.

Bestelako betebehar akademikoak.

Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoak, abenduaren 23koak, bere 38. artikuluan ezarri dituen baldintza akademikoen kaltetan gabe, eta dekretu honen 8.1 artikuluak ezarri duenaren ondorioetarako, ondokoetako kreditazioren bat ekar dezakete izangaiek:

  1. Teknikari tituluarentzako:

    1. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.

    2. Teknikari Laguntzaile titulua izatea.

    3. Teknikari titulua izatea

    4. Batxilergo Bateratu Balioanizdunaren bigarren maila gainditua izatea.

    5. Irakaskuntza ertainak eraberritzeko lehen ziklo esperimentalaren bigarren maila gainditua izatea.

    6. Arte Aplikatu eta Ofizio Artistikoen irakaskuntzei dagokienez, 1963ko planaren hirugarren maila gainditua izatea, edo komunetako bigarren maila esperimentala gainditua izatea.

    7. Ondorio akademikoetarako aurrekoen baliokidetzat jotako beste ikasketa batzuk gaindituta izatea.

  2. Goi Mailako Teknikari tituluetarako:

    1. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoak, ezarritako Batxiler titulua izatea.

    2. Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditua izatea.

    3. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo unibertsitatearen aurrekoa gainditua izatea.

    4. Teknikari Espezialista, Goi Mailako Teknikari edo ondorio akademikoen aldetik baliokide den bat izatea.

    5. Unibertsitateko titulazioa edo baliokidea izatea.

Lehena.¿ Lanbide-gaitasunak ebaluatzea.

  1. Ikasketa ez-formalen bidez edo lan-esperientziaz lortutako lanbide-gaitasunen ebaluazioa, dagokien lanbide-kualifikazioen arabera egingo da; hain zuzen ere, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortutako Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasota daudenen arabera, eta irailaren 5eko 1128/2003 Errege Dekretuaren babesean.

  2. Katalagoak dagokion lanbide-kualifikazioa bere barruan sartu arte, aurreko paragrafoak aipatzen dituen gaitasunen ebaluazioa ondokoen arabera egingo da: Berariazko Lanbide Heziketako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluetan ezarritako gaitasun-unitateen arabera.

  3. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egokituko zaio dagokion ebaluazioaren ondoriozko Lanbide Heziketako tituluak ematea, eta hala bada, horiei lotutako lanbide-gaitasunen kreditazio partziala egitea.

2003/2004 ikasturtean, Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak ateratzeko probak egin nahi dituztenek, hain zuzen ere dekretu honetako 3.1 artikuluan zehazten direnak, maiatzaren 24a eta 28a bitartean, biak barne, egingo dute matrikula. Ohiko proba, berriz, ekainaren bigarren hamabostaldian egingo da, eta ohiz kanpokoa, iraileko bigarren hamabostaldian.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko apirilaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

Fabrikazio Mekanikoa Mekanizazioa

Mekanizazio bidezko Produkzioa

Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentze-lanak Karrozeria

Ostalaritza eta Turismoa Sukaldaritza

Elektrizitatea eta Elektronika Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak

Informatikako eta Telekomunikazioetako Sistemak

Produkzioko Mantentze eta Zerbitzuak Makineria eta linea-eroanbideen instalazio

eta mantentze elektromekanikoa

Mendizabala GLHBI

Iurreta GLHBI

Fadura GLHBI

Nicolas Larburu BHI

Fabrikazio Mekanikoa Repelega GLHBI

San Jorge GLHBI

Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

Easo GLHBI

Armeria Eskola GLHBI

Don Bosco GLHBI

Miguel Altuna GLHBI

Bidasoa GLHBI

Usurbil GLHBI

Tolosaldea GLHBI

Instituto de Máquina-Herramienta BHI (BTI)

Arrasate-Aretxabaleta BHI

Mendizabala GLHBI

Iurreta GLHBI

Fadura BHI

Ibilgailu Autopropultsatuen San Jorge GLHBI

Mantentze-lanak Don Bosco GLHBI

Elgoibar BHI

Minas BHI

Bidebieta BHI

Ostalaritza (Gamarra) BHI (ITB)

Ostalaritza Eskola (Leioa) BHI

Ostalaritza eta Turismoa Hostelería/ Ostalaritza (Galdakao) BHI

Easo GLHBI

LANBIDE ARLOA IKASTETXEAK

Mendizabala GLHBI

Iurreta GLHBI

Fadura GLHBI

Ategorri-Tartanga GLHBI

Nicolás Larburu GLHBI

Repelega GLHBI

San Jorge GLHBI

Elektrizitatea eta Elektronika Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

Easo GLHBI

Armeria Eskola GLHBI

Don Bosco GLHBI

Miguel Altuna GLHBI

Bidasoa GLHBI

Usurbil GLHBI

Tolosaldea GLHBI

Bidebieta BHI

Mendizabala GLHBI

Zaraobe BHI

San Jorge

Elorrieta-Erreka Mari GLHBI

Produkzioko Mantentze eta Zerbitzuak Repelega GLHBI

Usurbil GLHBI

Don Bosco GLHBI

Armeria Eskola GLHBI

Instituto de Máquina-Herramienta BHI (BTI)

Tolosaldea GLHBI