Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, batxilergoaren arautzea, lanbide heziketako irakaskuntzak eta beren tituluei buruzko argibideak zehazten dituen eta irakaskuntza horien ezarpena xedatzen duen dekretua laugarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 660
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2004/01/20
  • Argitaratze-data: 2004/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak, 97-05-07ko EHAAn argitara emandakoak, Batxilergoaren arautzea, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta beren tituluei buruzko argibideak zehazten ditu, baita irakaskuntza horien ezarpena xedatu ere. Geroago, abenduaren 23ko 311/1997 Dekretuak (97-12-30eko EHAA) eta azaroaren 30eko 423/1999 Dekretuak (99-12-14ko EHAA) zati batez aldatu dute lehenago aipatutako dekretua.

Aipatutako dekretuak lotzen zitzaizkion azaroaren 29ko 1700/1991 Errege Dekretuak (91-12-02ko BOE), Batxilergoaren egitura zehazten duenak, eta urriaren 2ko 1178 Errege Dekretuak (92-10-21eko BOE), Batxilergoko gutxienezko irakaskuntzei buruzkoak, xedatzen zutenari. Izan ere, bi errege-dekretu horiek oinarrizko arauak dira, beren lehen azken xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Abenduaren 29ko 3474/2000 Errege Dekretuak (01-01-16ko BOE) aldatu du lehen aipatu dugun azaroaren 29ko 1700/1991 Errege Dekretua. Errege dekretu berri honek, bere lehen azken xedapenean ezarritakoaren arabera ere oinarrizko araua denak, xedapen iragankor bakarrean xedatzen duenez, sartzen dituen aldaketak 2002-2003ko ikasturtean sartuko dira indarrean Batxilergoko lehen kurtsoari begira, eta 2003-2004ko ikasturtean bigarren kurtsoari begira.

Euskal Autonomia Erkidegoan uztailaren 9ko 170/2002 Dekretua (02-07-24ko EHAA) eman, Euskal Autonomia Erkidegoko indarreko legeria oinarrizko xedapen berrietara egokitzeko asmoz.

Aipatutako 170/2002 Dekretuak II. eranskinean xedatutakoaren arabera, Batxilergoko ordutegi berria zehazten zen 2002-2003ko ikasturterako, eta I. eranskinean ezartzen zen 2003-2004ko ikasturtetik aurrera aplikatu beharreko ordutegia.

Hala ere, 2002-2003ko ikasturtean izandako esperientzia kontuan hartuta, egokitzat jotzen da aldatzea 2003-2004ko ikasturtetik aurrera aplikatzen hasi beharko litzatekeen ordutegia, Filosofia I eta Historia irakasgaiei ordu gehiago emanez, gai horiek behar bezala emateko ez baita nahiko hasieran aurreikusi zen ordutegia.

Ikasleek jadanik dituzten klase-ordu ugariak ez gehitzeko, ordu bat kendu behar zaie lehen eta bigarren kurtsoko aukerako irakasgaiei. Horrek, derrigorrean, ondorengo aldaketak ekarriko ditu: ikasleak ezin izango ditu aukerako irakasgai gisa hartu horrela ematen ez dituen modalitateko irakasgaiak, ezta ikastetxeak ematen dituen beste modalitateetako modalitate-irakasgaiak ere, irakasgai hauek hemendik aurrera aukerako irakasgaien ordutegia izango ez dute eta.

Bestalde, ekainaren 27ko 832/2003 Errege Dekretuak, Batxilergoaren antolamendu orokorra eta irakaskuntza amankomunak zehazten dituenak, xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, Batxilergoaren antolamendu berria ezarri ahala, hezkuntza-sistemaren antolamendu berriaren egutegia zehazten duen ekainaren 27ko 827/2003 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, eraginik gabe geldituko da azaroaren 29ko 1700/1991 eta urriaren 2ko 1178/1992 Dekretuen edukia. Arrazoi horrengatik, indarrean egongo dira ekainaren 27ko Dekretuak zehaztutako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoaren antolamendu berria ezartzeko era arautzen duten xedapenak onartu arte.

Horren arabera, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku-Batzorde Juridikoarekin bat etorriaz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2003ko abenduaren 29an izandako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu ondoren,

Lehen artikulua.– Dekretu honen eranskinak ordezkatzen du apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren, Batxilergoaren arautzea, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta berorien tituluei buruzko argibideak arautu eta irakaskuntza horien ezarpena zehazten duenaren, eranskina.

"1.– Ikastetxe guztiek behar adina aukerako irakasgai eskainiko dute, aurreikusten diren prestakuntza-ibilbideen arabera.

  1. – Ikasleek irakasgai bana aukeratu beharko dute lehen eta bigarren kurtsoan, ikastetxeak eskainiko dituen aukerako irakasgaien artean. Ikastetxeek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduen bidez zehaztutakoak aukeratu ahal izango dituzte aukerako irakasgai gisa.

  2. –. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aukerako irakasgai berriak zehaztu eta berorien curriculuma argitara eman ahal izango du. Salbuespen gisa, ikastetxeek proposatutako aukerako irakasgaiak irakasteko baimena eman ahal izango du, zehazten den prozeduraren arabera. Baimen horiek bakarrik eskatu dituzten ikastetxeetarako eta zehazten den denborarako izango dira baliagarri, eta atzera bota beharko dira, baimen bakoitza eragin duten gorabeherak aldatuz gero.

Indargabetuta gelditzen da maila bereko edo txikiagoko edozein arau, Dekretu honek xedatutakoaren kontra doazen puntuetan.

Lehena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Gaztelania eta Literatura I 3 Gaztelania eta Literatura II 3

Euskara eta Literatura I 3 Euskara eta Literatura II 3

Atzerriko Hizkuntza I 3 Atzerriko Hizkuntza II 3

Filosofia I 3 Filosofia II 3

Gorputz Hezkuntza 2 Historia 4

Erlijioa/Horren ordezkoa (aukeratzekoa) 2

GUZTIRA 16 GUZTIRA 16

MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK

Matematikak I Kimika

Fisika eta Kimika Biologia

Biologia eta Geologia Fisika

Marrazketa Teknikoa I Matematikak II

Lur- eta Inguruneko Zientziak Marrazketa Teknikoa II

1. kurtsoan aukeratu ez direnak

4 orduko 3 irakasgai 12 4 orduko 3 irakasgai 12

AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK

3 orduko irakasgai 1 3 3 orduko irakasgai 1 3

GUZTIKO OROKORRA 31 GUZTIKO OROKORRA 31

GIZA ETA GIZARTE-ZIENTZIEN BATXILERGOA

LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

IRAKASGAI AMANKOMUNAK ORDUAK IRAKASGAI AMANKOMUNAK ORDUAK

Gaztelania eta Literatura I 3 Gaztelania eta Literatura II 3

Euskara eta Literatura I 3 Euskara eta Literatura II 3

Atzerriko Hizkuntza I 3 Atzerriko HizkuntzaII 3

Filosofia I 3 Filosofia II 3

Gorputz Hezkuntza 2 Historia 4

Erlijioa/Horren ordezkoa (aukeratzekoa ) 2

GUZTIRA 16 GUZTIRA 16

MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK

Gizarte-Zientzietako Matematikak I Gizarte Zientzietako Matematikak II

Historia Garaikidea Geografia

Latina I Latina II

Grekoa I Grekoa II

Ekonomia Ekonomia eta Enpresen Antolaketa Artearen Historia

Musikaren Historia

1. kurtsoan aukeratu ez direnak

4 orduko 3 irakasgai 12 4 orduko 3 irakasgai 12

AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK

3 orduko irakasgai 1 3 3 orduko irakasgai 1 3

GUZTIZKO OROKORRA 31 GUZTIZKO OROKORRA 31

TEKNOLOGI BATXILERGOA

LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

IRAKASGAI AMANKOMUNAK ORDUAK IRAKASGAI AMANKOMUNAK ORDUAK

Gaztelania eta Literatura I 3 Gaztelania eta Literatura II 3

Euskara eta Literatura I 3 Euskara eta Literatura II 3

Atzerriko Hizkuntza I 3 Atzerriko Hizkuntza II 3

Filosofia I 3 Filosofia II 3

Gorputz Hezkuntza 2 Historia 4

Erlijioa/Horren ordezkoa (aukeratzekoa) 2

GUZTIRA 16 GUZTIRA 16

MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK

Matematikak I Matematikak II

Fisika eta Kimika Fisika

Industri Teknologia I Industri Teknologia II

Marrazketa Teknikoa I Marrazketa Teknikoa II

Elektroteknia

Mekanika

1. kurtsoan aukeratu ez direnak

4 orduko 3 irakasgai 12 4 orduko 3 irakasgai 12

AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK

3 orduko irakasgai 1 3 3 orduko irakasgai 1 3

GUZTIZKO OROKORRA 31 GUZTIZKO OROKORRA 31

ARTE BATXILERGOA

LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA

IRAKASGAI AMANKOMUNAK HORAS IRAKASGAI AMANKOMUNAK ORDUAK

Gaztelania eta Literatura I 3 Gaztelania eta Literatura II 3

Euskara eta Literatura I 3 Euskara eta Literatura II 3

Atzerriko Hizkuntza I 3 Atzerriko Hizkuntza II 3

Filosofia I 3 Filosofia II 3

Gorputz Hezkuntza 2 Historia 4

Erlijioa/Horren ordezkoa (aukeratzekoa) 2

GUZTIRA 16 GUZTIRA 16

MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK MODALITATE IRAKASGAIAK ORDUAK

Arte Marrazketa I Arte Marrazketa II

Marrazketa Teknikoa I Marrazketa Teknikoa II

Bolumena Irudia

Adierazpen Grafiko-Plastikoaren Tekn. Diseinuaren Oinarriak

Artearen Historia

1. kurtsoan aukeratu ez direnak

4 orduko 3 irakasgai 12 4 orduko 3 irakasgai 12

AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK AUKERAKO IRAKASGAIAK ORDUAK

3 orduko irakasgai 1 3 3 orduko irakasgai 1 3

GUZTIZKO OROKORRA 31 GUZTIZKO OROKORRA 31

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.