Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

265/2003 DEKRETUA, urriaren 28koa, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko jarduera arautzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 6105
  • Xedapen-zk.: 265
  • Xedapen-data: 2003/10/28
  • Argitaratze-data: 2003/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 18ko Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko 10/1981 Legeak 4. artikuluan dioenaren arabera, ondasuna eta zerbitzua eskaintzean, osasunerako zein segurtasun fisikorako arriskurik ez da eragingo, beti ere, aurreikus daitezkeen baldintzetan denean. Halaber, bigarren paragrafoan dioenez, kontsumitzaile eta erabiltzaileei ondare edo zerbitzu horien jarduera normalean egon daitezkeen arriskuak jakinaraziko zaizkie, behar bezalako baliabideak erabilita, argi adierazita eta erraz ikusten den lekuan jarrita. Hori alde batetik, eta bestetik apirilaren 25eko Sanitateko 14/1986 Lege Orokorrak, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak herri administrazioei, bereziki Osasun Administrazioari, kontsumitzaileen osasunerako eta segurtasunerako arriskuei aurre hartzeko neurriak har ditzaten eskatzen die.

Beltzarantze artifizialak, berez, arrisku batzuk ditu osasunerako, erradiaziopean egotearen eta erradiazio hori eta eragile kimiko exogeno edo endogenoen arteko elkareraginaren ondorioz.

Segurtasun mailarik altuena lortzeko, eremu horretan dagoen zientziaren ziurgabetasuna handia baita, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparailuen salmenta eta erabilera arautzen duen irailaren 27ko 1002/2002 Errege Dekretua eman zen.

Izpi ultramoreen gailuak erabilita beltzarantzeko zerbitzuak merkataritza jarduera gisa eskaintzen duten zentroen eremuan, 1002/2002 Errege Dekretuak hainbat betebehar ezartzen dizkie titularrei mantenimendu, eta gailuen berrikuspenaren arloan, baita UV izpien aparatuak erabiltzen dituzten langileen prestakuntzaren, erabiltzailearentzako informazioaren, eta betebehar higieniko-sanitario, zein segurtasunezkoen arloan ere.

Arau horiek beteko badira, beraiek aplikatzeko eskumena duten autonomia erkidegoek neurri egokiak ezarri beharko dituzte, arau markoa osatzen dutenak, hain zuzen, eta egoki diren administrazio prozesuak sortu. Hori dela eta, dekretu honen bidez, beltzarantzeko zentroak irekitzeko administrazio prozedurak arautzen dira, baita prestakuntza ikastaroen homologazioa, kontrol teknikoko erakundeen baimena eta aparailuei eta beltzarantzeko zentroei aplikatu behar zaizkien xedapenak betetzen direla kontrolatzeko zein ikuskatzeko zereginak ere.

Izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuen bidezko beltzarantzeko jardueran arituko diren zentroak irekitzeko orduan, udal lizentzia lortzeko izapidea aprobetxatzen du dekretuak, edo jarduerarako lizentzia behar ez denean, 165/1999 Dekretuan jasotzen diren izapideak egitea, aparatuen segurtasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, baita langileen prestakuntzarena ere eskatzeko. Aukera horrek tokiko autonomiaren eremuarekiko errespetua erakutsiko du, Toki-jaurbidearen oinarriak arautzen dituen Legearen, Sanitateko Lege Orokorraren, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeen markoaren barruan.

UV izpien bidez beltzarantzeko aparailuei 1002/2002 Errege Dekretuak ezartzen dizkien mugak betetzen direla egiaztatzea Industria Administrazioaren zeregina da, eta eskumen hori egiaztatua dauden saiakuntza-laborategien bidez baita 2200/1995 Errege Dekretuak dioenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan aritzeko baimenduak dauden kontrol erakundeen bidez gauzatuko da.

Osasun Sailak baimendutako eta prestakuntzarako gaitasuna duten enpresa edo erakundeak arduratuko dira gailu horiek maneiatuko dituzten langileen prestakuntzaz.

Horrenbestez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoa entzun ondoren, eta 2003ko urriaren 28ko bilkuran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,

Dekretu honek, 1002/2002 Errege Dekretuaren markoaren barruan, honako aspektuak arautuko ditu:

  1. Izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuen bidezko beltzarantzeko jardueran arituko diren zentroak edo establezimenduak, edozein dela modalitatea, irekitzea. Zerbitzu hori bakarrik edo estetika, kirol, aisialdiko edo bestelako izaerakoekin batera eskaini daiteke.

  2. UV izpien bidez beltzarantzeko aparailuen egiaztapena, eta erabiltzailearentzako segurtasun baldintzak eta informazioa.

  3. UV izpien bidez beltzarantzeko gailuak erabiltzen dituzten langileen prestakuntza ikastaroen homologazioa.

  4. Xedapen horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko administrazioaren eskumenak gauzatzea.

UV izpien bidez beltzarantzeko zerbitzua eskaintzen duten zentroak irekitzeko udal lizentzia beharko da, edo kasuan kasu, martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuak — otsailaren 27ko Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutako jarduera lizentzia eskuratzeko salbuetsiak dauden jardueren zerrenda ezartzekoa— aurreikusten dituen izapideak.

  1. – Beltzarantzeko zentroetako titularrek udaleko agintaritzaren aurrean, ondoren adierazitako dokumentazioa aurkeztuko dute, udal lizentzia igortzeko edo aldatzeko prozeduran sartzeko, edo martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren 3. artikuluaren ondorioetarako:

    1. Jardueraren titularrak sinatutako aitorpena non aparailu, material, eta dituen segurtasun elementuen deskribapen teknikoa jasoko den. Aparailuen marka, modeloa eta zein urtetan egin diren adierazi beharko da bertan, baita establezimenduko langileek izan duten prestakuntza ere, legeak ezarritako estandarren araberakoa izango dena.

    2. UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko beharrezko ezagupen eta gaitasuna izatearen ziurtagiria, beltzarantzeko zentroetako langileak prestatzeko baimenduta dauden enpresa edo entitateek emana, beti ere dekretu honen IV. kapituluak xedatutakoaren arabera.

    3. Industria administrazioak baimendutako erakundeak egindako egiaztapen teknikoaren ziurtagiria, dekretu honen 4. artikuluak xedatutakoaren araberakoa. Bertan, UV izpiak botatzen dituen aparailua 1002/2002 Errege Dekretuan ezarritako zehaztasun teknikoek ezarritakoaren araberakoa dela jasoko da.

  2. – Aurreko paragrafoan adierazitako aitorpena eta dokumentazioa, izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuetan aldaketarik egiten den, aparailuak aldatzen diren, edo berritzen diren bakoitzean eguneratu beharko da, baita aparailu horiek erabiliko dituzten langile berriak sartzen direnean ere.

  1. – Beltzarantzeko zerbitzuak publikoari eskaintzeko UV izpiak igortzen dituzten aparailuek, martxan jarri baino lehen, 1002/2002 Errege Dekretuan xedatutako zehaztasun teknikoak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Halaber, urtean behin egingo zaie berrikuspena, baita makinen elementu kontsumigarriak aldatzen direnean ere, segurtasunerako eta funtzionamendurako baldintzak manten daitezen.

  2. – Aparailuen egiaztapena, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da, eta abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak — Industria Kalitatea eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua— dioenari jarraiki egiaztatutako saiakuntza laborategiek egingo dute, edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko behar bezala baimendutako kontrol-erakundeek.

  3. – Behar bezala egiaztatutako saiakuntza laborategiak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimenduta dauden kontrol-erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko industria establezimenduen erregistroan sartu beharko dira.

  1. – Aparailuen egiaztapena egiten duen erakundeak berrikuskapenaren oinarrizko datuak jasotzen dituen dokumentua emango du. Datu horien barruan jasoko da irradiazio efektiboa W/m2-tan, eta uhin ertaineko luzeera nm-tan.

  2. – Horretaz aparte, erakunde horrek erraz ikus daitekeen lekuan etiketa bat jarri beharko du, non egiaztapenaren data, eta hori egin duen erakundearen izena agertuko den. Halaber, hurrengo egiaztapena urtea pasa baino lehen egin behar dela adieraziko da.

  3. – Egiaztapena egin ondoren, aparatuak 1002/2022 Errege Dekretuak xedatutako zehaztasun teknikoak betetzen ez dituela ikusten bada, egiaztapena egin duen erakundeak, errez ikus daitekeen tokian "“““zerbitzuz kanpo" jartzen duen etiketa jarri beharko du, eta egiaztapen berri bat egin bitartean ezin izango da aparailua erabili.

1002/2002 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun baldintzez aparte, honakoak ere ezartzen dira:

  1. Beltzarantzeko zentroetan 18 urte baino gutxiago dituztenek ezin izango dituzte izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuak baliatu beltzarantzeko. Hori betetzen dela egiaztatzeko, adina egiaztatu beharko da, horretarako nortasun agiria erakutsi beharko dela.

  2. Beltzarantzeko zentroek ezin izango dute produktu kimiko, dermatologiko edo kosmetikoa eman beltzarantzea azkarragoa izateko, eguzki-iragazkia edo erradiazio ultramoreen erginpean denbora luzeagoa egon ahal izateko.

  1. – Beltzarantzeko zentroek publikoaren eskura izango dute, erraz ikus daitekeen eta lehentasunezko tokian, 1002/2002 Errege Dekretuak 9.2 artikuluan ezartzen dituen ezaugarri, ohar eta gomendioen zerrenda.

  2. – Beltzarantzeko zentroek argibideak ematen dituen dokumentua emango diete erabiltzaileei sina dezaten eta ados daudela adieraz dezaten. Dokumentu horrek 1002/2002/ Errege Dekretuaren 9.1 artikuluak xedatutako aspektuak jasoko ditu.

  3. – Halaber, jarraipena egiteko, beltzarantzeko zentroak fitxa pertsonala egingo du erabiltzaile bakoitzeko. Bertan jasoko den informazioa: haren fototipoa, eta kontuan hartu beharko den erabiltzailearen beste edozein ezaugarri, baita saio kopurua eta horietako bakoitzean zenbat denbora egon den izpien eraginpean ere, guztira zenbat denbora egin duen ere adierazi beharko da.

  4. – Adostasuneko argibide-dokumentuak, eta erabiltzaileen jarraipen fitxak bost urtez kontserbatu beharko dira establezimenduan.

  1. – Beltzarantzeko zentroetan izpi ultramoreak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko ardura duten langileek kapitulu honetan arautzen den eduki eta zenbaterainokoa izango duen prestakuntza izango dute.

  2. – Beltzarantzeko zentro guztiek, zerbitzua eskaintzen duten orduetan, gutxienez, pertsona bat izan beharko dute dekretu honen araberako prestakuntza duela egiaztatua duen langilea.

  1. – Osasun Sailak baimendutako enpresa edo entitateek emango dute prestakuntza, eta hori egiteko gaitasuna izan beharko dute.

  2. – Baimena eskuratzeko eskabideak Osasun Publikoko Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu beharko dira, prestakuntza-enpresa edo entitatearen titularrak egin beharko du, edo haren ordezko legalak, eta harekin batera prestakuntza programa egongo da, non honakoak adieraziko diren:

    1. Helburuak, edukina, iraupena, metodologia, ebaluaziorako irizpideak. Prestakuntzarako orduak, gutxienez, 20.

    2. Giza baliabideak, materialak eta enpresak edo entitateak duen azpiegitura, klaseak emango diren zentroa, edo zentroak adierazi beharko dira ere.

    3. Irakasleen identifikazioa eta trebakuntzaren egiaztapena.

    4. Izena emateko eta eskaintzen den toki kopurua, talde bakoitzeko, gehienez ere, 30 ikasle.

  3. – Osasun Publikoko Zuzendaritzak, behin dokumentazioa ikusi ondoren, enpresaren prestakuntzarako gaitasuna baloratuko du, baita beltzarantzeko zentroetako langileen beharretarako prestakuntza programa egokia den ere, eta kasuan kasu, beharrezko aldaketak sartzeko exijituko du.

  4. – Baimenak bukaerarik gabeko indarraldia izango du, beti ere 14. artikuluak xedatzen duena bete beharko dela. Hala ere, bi urte jarraian prestakuntza jarduerarik ez bada egiten baimena iraungi egingo da, lehenago horrela adierazi beharko da baita jakinarazi ere.

  5. – Baimendutako enpresak eta entitateek Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote baimenerako kontuan hartzen diren elementuen inguruko aldaketak. Osasun Publikoko Zuzendaritzak baliorik gabe utzi ahalko du baimena egoera berriaren arabera, prestakuntza kalitatea eta beltzarantzeko zentroetako langileek dituzten prestakuntza beharretara egokitzen ez badira.

  1. – Prestakuntza programa alde teorikoaz eta praktikoaz osatua egongo da. Alde teorikoan, ezaugarrien, UV erradiazioen ezaugarri fisikoen, fototipo ezberdinen arteko eragin biologikoaren, eta haien ondorio txarren berri emango da. Alde praktikoan, berriz, ikasleak aparailuak erabiltzen konfiantza hartzea izango da helburua.

  2. – Prestakuntza programa bost urtetik behin eguneratu behar da aurrerapen zientifiko eta teknikoetara egokitzeko. Aipatu programa Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

  1. – Baimendutako enpresa eta entitateek Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinaraziko diote non, zein egunetan eta zein ordutan izango diren prestakuntza jarduerak, gutxienez, zazpi egun lehenago. Eta jakinarazpen horrekin batera honakoa joango da:

    1. Parte hartzaile kopurua.

    2. Ikastaroaren programa.

    3. Ikastaroa emateko ardura duena.

  2. – Osasun Publikoko Zuzendaritzak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta dekretu honetan xedatutako baldintzen edo baimena emateko ebazpenean ezarritakoen arabera egokia ez dela iruditzen zaionean, behar diren aldaketak sartzeko exijitu ahalko du. Hutsuneak ez zuzentzeak ikastaroa ez egitea ekar dezake.

  3. – Behin prestakuntza amaituz gero, baimendutako enpresa edo entitateak Osasun Publikoko Zuzendaritzara bidaliko du ikastaroaren helburuak gainditu dituzten ikasleen zerrenda, dagokion tokian inskripzioa egin dadin.

Osasun Publikoko Zuzendaritzari atxikia eta eguneratua dagoen erregistro bat egongo da, honako hauek barruan izango direla:

  1. Baimendutako enpresak eta entitateak.

  2. UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko prestakuntza egiaztatua duten pertsonen zerrenda.

  1. – Beltzarantzeko zentroetako langileak prestatzeko baimenduak dauden enpresa edo entitateek ziurtagiri bat emango diote ikasle bakoitzari non UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko beharrezko diren ezagupenak eta gaitasuna dutela adieraziko den.

  2. – Prestakuntza ziurtagiriak, gutxienez, honako informazioa izango du:

    1. Ikaslearen izen-abizenak.

      b) NAN

    1. Ikastaroak emateko enpresari baimena ematen dion ebazpen administratiboaren erreferentzia.

    2. Ikastaroa noiz egin den.

    3. Prestakuntza arduradunaren sinadura.

  3. – Prestakuntzaren ziurtagiriak bost urteko balioa izango du, denbora hori pasa ondoren, baimendutako enpresek emandako birziklai ikastaroen bidez berriztatu beharko da, eta horretan azkenenego aurrerapen zientifiko eta teknologikoak sartuko dira. Ikastaro horrek, gutxienez, bi ordukoa izango da, eta 11. artikuluak dioenaren araberakoa.

  1. – Osasun Publikoko Zuzendaritzak kontrolatu eta gainbegiratuko du prestakuntza jardueren antolakuntza eta garapena.

  2. – Dekretu honen 9. artikuluan arautzen diren baimenetarako baldintzak ez betetzeak baimenaren iraungitzea ekarriko du, baita erregistroko inskripzioa deuseztatzea ere.

  1. – Dekretu honetan, eta aplikatu beharreko bestelako araudietan beltzarantzeko zentroetan bete beharrekoa xedatzen da, eta hori horrela egiten dela ziurtatzeko zaintza eta ikuskaritza Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak egingo du.

  2. – Kontsumo ikuskaritzak pertsonen osasunerako arrisku agerikoa eta larria ekar dezaketen gertakarien berri emango dio osasun agintaritzari, hurrengo artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Osasun agintaritzak ekainaren 26ko Euskadiko Osasunaren Antolakuntzari buruzko 8/1997 Legearen 34. eta ondorengo artikuluetan aurreikusten diren kautelazko eta zehapen neurriak hartuko ditu; beti ere, udal agintaritzari osasun eta osasungarritasunaren kontrolari dagozkion jardunketak mantenduko direla. Neurri horiekin UV izpien bidez beltzarantzeko gailuen funtzionamendutik eratorritako arriskua dela eta, osasun babesaren eraginkortasuna ziurtatu nahi da. Ondorio horretarako, osasunerako arriskua dagoela ulertuko da dekretu honen 5. artikuluak dioenaren arabera, zerbitzuz kanpo egoeran dauden UV izpien bidez beltzarantzeko gailuak erabiltzen jarraitzen denean.

Aurreko artikuluetan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, industria segurtasuneko eremuan eskumena duen agintaritzari dagokio UV izpien bidez beltzarantzeko gailuen segurtasunaren inguruan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea eta ikuskatzea.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako legedian, baita osasun eta industria segurtasunean indarrean dagoen legedian ere ezarritako zehapen araubideari jarraituko zaio dekretu honetan ezarritakoa betetzen ez den kasuetan.

Dekretua hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko urriaren 28an.

Lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BENDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_588_1547276454_430' for POST of 10878 bytes

Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586 Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Internal Server failure, APACHE plugin.  Cannot continue.


Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586