Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "263/2003 Dekretua, 2003ko urriaren 28koa, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1350
  • Xedapen-zk.: 263
  • Xedapen-data: 2003/10/28
  • Argitaratze-data: 2004/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretua 2003ko abenduaren 5eko EHAAn argitaratu zen, 239 zenbakian, eta bertan lehen aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– 21. artikuluan, 23661. orrialdean, honako hau dioenean:

"NAELak, bere kudeaketa guztirako, kontu korronte bakarra eta banandua izango du Espainian eta, behar izanez gero, beste bakar bat atzerriko estatuan."

Honako hau esan behar du:

"NAELak, bere kudeaketa guztirako, kontu korronte bakarra eta banandua izango du eta, behar izanez gero, beste bakar bat atzerriko estatuan."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.