Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

231/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5503
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 2003/09/30
  • Argitaratze-data: 2003/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urtarrilaren 29ko 27/2002 Dekretuaren bidez (EHAA, 28 zb, 2002ko otsailaren 8koa), Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen. Europako Batasuneko Herrialdeen Batzordearen arautegia aldatzen duen Nizako Ituna martxan jartzeak gomendatzen du Europako Batasunaren jarduerarekin harremanak dituzten ordezkaritza organoak baldintza berrietara egokitzea.

Azaldutakoagatik, Jaurlaritzako ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8c) artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraiki, eta Jaurlaritzaren Kontseiluko 2003ko irailaren 30ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

"1. Kanpo Harremanen esparruan Lehendakariak dagozkion esleipenen jardutean Kanpo Harremanetarako ordezkariaren laguntza izango du, eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen ondorioetarako sailburuordearen maila izango du.

  1. Kanpo Harremanetarako Ordezkariak Jaurlaritzaren Lehendakaritzari lagunduko dio, Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza instituzional gisa, Herrialdeen Batzordean, Europako Kontseiluko Toki eta Herrialde Botereen Batzarrean eta herrialdeetako beste organo eta erakundeetan."

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 30ean.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.