Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

218/2003 DEKRETUA, irailaren 23koa, Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordea sortu eta erregulatzeko dena. (EIEB).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 5382
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 2003/09/23
  • Argitaratze-data: 2003/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Funtsezko eraldaketa izan du ikus-entzunezkoaren sektoreak azkenengo hamarkadan, bai teknologiari, bai ekonomiari dagokionez, eta gizarte modernoetan ahaztu ezin den garrantzia lortu du.

Hala ere, ikus-entzunezkoaren sektoreak tradizioan izan duen funtzioa mantentzen jarraitzen du, hau da, ikuspegi zabalenean (musika, sorkuntza literarioa, antzerkia, dantza, zinematografia), kultura eta artearen sorkuntzarako beharrezkoa den euskarria izatearena, baita hedabideen funtzezko baliabide eta euskarria izatearena ere. Aipamen berezia merezi du sektore honek euskarak gizartean duen presentzia garatzeko eta finkatzeko duen garrantziak.

Euskal ikus-entzunezkoaren sektorean eragin zuzena duten jarduerak ¿erakunde bakoitzak bere eskumen eremuaren barrukoak¿ komunean jartzeko eta proposamenak egiteko foroa izango da batzordea. Izan ere, sektore horretako eremuak asko baitira, baita erakundeen maila ezberdinek markatzen duten eskumen banaketa ere.

Baliabide hori zehazteko, eta erakunde bakoitzari dagokion eskumena ahaztu gabe, inplikatuak dauden eragile publikoek parte hartuko duten organoa sortzea beharrezkotzat jotzen da; hala ere, Kultura Sailari dagozkion zereginak azpimarratu behar dira, hain zuzen ere, ikus-entzunezkoaren sektoreari hain lotuak daudenak, beteak beste, jarduera artistiko eta kulturalak, eta haien zabalkundea, gizarteko hedabideak, euskararen sustapena.

Hainbat eremutan, hain zuzen ere, ikus-entzunezkoaren sektorean eragina dutenetan, protagonismoa duten Euskal erakunde publikoen jarduera anitzak arrazionalizatzeko hasierako urratsak ematea da dekretu honen helburua, beti ere bakoitzaren eskumenak errespetatzen direla, baita lortu nahi diren helburuak lortzeko erakundeek beraiek dituzten interesak ere.

Horregatik guztiagatik, Kultura sailburuaren proposamenez, Gobernu Batzordeak 2003ko irailaren 23ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren,

Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordea kulturan eskumena duen sailari atxikitako kide anitzeko organo gisa sortzen da. Ordezkatutako erakundeenak diren eta ikus-entzunezkoa jarduerarekin zerikusia duten jarduerak komunean jartzeko, eztabaidatzeko, eta, kasuan kasu, koordinatzeko forua izango da, eta sektore horren sustapen eta garapen hoberena lortzea du helburu.

Sortu den batzordearen ondorioetarako, Euskal ikus-entzunezkoaren sektorearekin lotuak dauden eremuak honakoak dira: Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleengana irudien edo ahotsen bidez hel daitezkeen edukiak, eta autonomia erkidego horretan kokatuak dauden operadoreek gauzatuak edo transmitituak direnak alde batetik; eta bestetik, ikus-entzunezko edukia duena transmititzeko euskarriei buruzkoak eta horiek kaptatzeko edo retransmititzeko baliabideak.

Adierazitako helburua lortzeko honako zereginak izango ditu Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeak:

  1. Erakunde parte hartzaileek ikus-entzunezkoaren sektorea sustatzeko proposatu dituzten jarraibideei buruzko argibideak eta aholkuak ematea, batzorearen iritzia eskatzen dutenean.

  2. Euskal ikus-entzunezkoa koordinatzeko helburu orokorrarekin zerikusia duten sustatu zein laguntzeko programa orokorrak, jarduera zehatzak edo esku hartzeko bestelako neurriak proposatzea.

  3. Aipatu helburuak lortzeko eta sailen arteko lankidetza sustatzeko neurriak proposatzea.

  4. Sustatzeko eta laguntzeko programa orokorren jarraipena eta balorazioa egitea, baita jarduera zehatzena eta ikus-entzunezkoarekin lotura duten bestelako neurriena ere, horien inguruko txostena edo laguntza eskatu denean.

  5. Euskal ikus-entzunezkoarekin lotura duen beste edozein erakunde edo entitatek hala eskatzen duenean, beste programa, jarduera, edo neurrien inguruko txostena, proposamena, jarraipena edo balorazioa egitea.

  6. Urteko oroit-idazkia egitea, honakoak jasoko dituena: Euskal ikus-entzunezkoaren barruko programa, jarduera eta bestelako neurriak, haiek egoki ikusten dituztenak, eta horretan sartuta dauden sektoreen arteko koordinazio eta eraginkortasuna zabaltzera eta indartzera zuzendutako proposamenak.

  1. ¿ Honako pertsonek osatuko dute Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordea:

    1. Kultura sailburua, lehendakari izango dena.

    2. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetza Saileko ordezkari bat.

    3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkari bat.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari bat.

    5. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko bi ordezkari.

    6. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko ordezkari bat.

    7. Kultura Saileko bi ordezkari.

    8. Foru Aldundietako ordezkari bana.

    9. Zuzenbide Pribatuko Euskal Irrati Telebista ente publikoaren ordezkari bat.

    10. Kultura Saileko funtzionario bat, idazkari lanak egingo dituena, botorik ez, baina iritzia eman ahalko duena.

  2. ¿ Botoa eman dezaketen batzordekideak goi mailako karguak izango dira administrazioaren eskalan. Aldundien kasuan eskumena duen foru-organoak izendatuko ditu, sailetako ordezkariak, kasuan kasu, dagokion sailburuak, eta Euskal Irrati Telebistaren kasuan, zuzendari nagusiak egingo du izendapena. Sailetako ordezkariak sailei atxikita dauden zuzenbide pribatuko ente publikoen edo elkarte publikoen zuzendariak izan daitezke.

    Kultura sailburuak izendatuko du idazkari lanak egingo dituen pertsona.

  3. ¿ Batzordeko lehendakariak, bere kabuz edo boto eskubidea duen beste batzordekideak hala eskatua, dei egin ahalko die beste entitate edo erakundeetako ordezkariei bileretara joan daitezen, dagokion bileraren gai zerrendako gairen batek bereziki eragiten badie.

    Habilitazio horren barruan, momentuoro bermatuko da landu behar diren gaiek eragindako sorkuntza sektore, edo/eta industrialen presentzia eta hitz egiteko eskubidea. Salbuespen bakarra gai baten inguruan erreserba mantendu behar izatea, eta ondorioz, presentzia hori mugatu behar izatea izango da.

  4. ¿ Gaia edozein dela ere, batzordearen bileretara joaten direnek eztabaidatutako gaien eta erabakitakoaren ingurukoaz isiltasuna gorde beharko dute, batzordeak horren berri emateko erabaki duen bideen bidez informazio hori zabaldu arte.

  5. ¿ Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari dagokio Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeari laguntza teknikoa ematea, eta zeregin hori betetze aldera gaien programazioaz eta prestaketaz arduratuko dira, baita dokumentazioaz zein ondoren adierazitakoaz ere:

    1. Batzordeak proiektuak garatzeko egoki ikusi eta eratzen dituen taldeak koordinatzeaz.

    2. Batzordekideek esleitu zaizkien zereginak gauza ditzaten behar duten hasierako lan materiala, hau da, dokumentuak eta datuen tratamendua gauzatzeaz.

    3. Batzordeari bidezko interesa duen edozein pertsonak egingo dizkion eskaerei arreta egiteaz eta aurretik gauzatzeaz, beti ere esleitu zaizkien zereginen barruan.

  1. ¿ Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakundeen arteko Batzordeak Aholku Batzordea izango du, bertako kideak prestigio handiko pertsona independienteak eta sektorearekin lotura duten bestelako erakundeak izango direla.

  2. ¿ Ahoku Batzordeak haren gogoeten berri emango dio Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeari.

  3. ¿ Aholku Batzordea edozein momentutan bildu ahalko da Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeko lehendakariak eskatzen duelako, eta haren kideei dei egingo zaie batzordearen ohiko bileretara joan daitezen non hitz egin bai, baina botorik ezin izango duten eman.

  1. ¿ Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeak berariazko lantaldeak osatuko ditu lankidetza proposamenak eta programak garatzeko. Lantalde horietan programa gauzatzeko interesa duten erakunde zein sailek, eskumen eremuaren arabera, izendatutako teknikari adituek hartuko dute parte; parte har dezakete ere talde horiei esleitu zereginekin lotura duten ikus-entzunezkoaren sektoreko hainbat eremutan aipagarriak diren erakundeek

  2. ¿ Proiektua onartzea, eta gero gauzatzea sail eta erakunde bakoitzari dagokio, beti ere, bakoitzaren eskumenen barruan. Horretarako, eta programak batera gauzatzeko, erakundeek erabaki bateratuak hartu edo hitzarmenak sinatu ahalko dituzte.

  3. ¿ Lantaldeak esleitutako proiektua gauzatu ondoren, bertan behera geldituko dira.

Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordeak, gutxienez, ohiko bilera bi egingo ditu urtean, eta aparteko bilerak nahi beste egin ahalko du, lehendakariak berak deitua, edo, gutxienez, hiru batzordekidek lehendakariari eskatu badiote.

Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakundeen arteko Batzordearen funtzionamendu gastuak Kultura Sailaren aurrekontu-kredituen kargura izango dira.

Kultura sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan, bereziki Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendurako berariazko arauei dagozkionak. Batzorde hori dekretu honen 5. artikuluan xedatu da.

Kultura sailburuak, dekretu hau indarrean sartzen den egunetik kontatua, hilabeteko epean, dei egingo die lurralde historikoetako ahaldun nagusiei, parte hartzen duten sailetako titularrei, eta Zuzenbide Pribatuko Euskal Irrati Telebista ente publikoaren zuzendari nagusiari, Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordean erakunde bakoitzaren ordezkari izango dena izenda dezaten.

Aipatu deia egin eta ondorengo bi hilabeteak pasa ondoren, beti ere, Euskal Ikus-entzunezkoaren Erakunde arteko Batzordekideen erdia izendatu bada, kide horiek osatua eratuko da batzordea. Hala ere, horrek ez du eragotziko izendatzeko falta direnak beranduago, hau da, izendatzen direnean sartu ahal izatea.

Dekretua indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharramunean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.