Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

217/2003 DEKRETUA, irailaren 23koa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-entitateek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5278
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 2003/09/23
  • Argitaratze-data: 2003/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 28ko 116/2002 De-kretuaren bidez arautu zuen etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduera babesgarriei dagokienez kreditu-entitateek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasa.

Xedapen berri honek etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan jarduera babesgarriei dagokienez Dekretu honek indarrean dirauen bitartean ematen diren maileguen interes-tasa arautuko du, eta aurreko Dekretuan ezarritako irizpideen jarraipena izango da.

Hori dela-eta, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko irailaren 23an eginiko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, ondokoa,

  1. ¿ 2003. urterako Finantzarako Hitzarmen Lankidetzaren markoan kreditu-entitateek eman eta izenpetzen diren mailegu kualifikatuen urteko hasierako interes-tasa, betiere artikulu honen 5. puntuan zerrendaturiko jarduera babesgarriei buruzkoak badira eta Hitzarmenaren iraunaldiaren lehenengo urtean, Lankidetza Hitzarmen horretan finkaturiko baldintzen arabera honela zehaztuko da:

    • Dekretu hau indarrean sartzen denetik 03/12/31ra bitartean onarturiko maileguetan: 2003ko abuztuari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  2. ¿ Kreditu Entitateekin 2003. urterako izenpetutako Finantzarako Lankidetza Hitzarmena luzatuz gero, eta haren iraunaldiaren lehenengo urtean, mailegu kualifikatuen urteko hasierako interes-tasa Lankidetza Hitzarmen horretan finkaturiko baldintzen arabera honela zehaztuko da, era berean:

    • 04/01/1etik 04/03/31ra bitartean onartzen diren maileguetan: 2003ko azaroari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 04/04/1etik 04/06/30era bitartean onartzen diren maileguetan: 2004ko otsailari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 04/07/1etik 04/09/30era bitartean onartzen diren maileguetan: 2004ko maiatzari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 04/10/1etik 04/12/31ra bitartean onartzen diren maileguetan: 2004ko abuztuari dagokion "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  3. ¿ Maileguaren iraunaldiaren lehenengo urtea igarota, tasa aldakorra izango da Finantzarako Lankidetza Hitzarmenean adierazitako baldintzetan. Maileguen kuotak sei hilero sortuko dira.

  4. ¿ "Entitate-multzoa" erreferentzia-indizean eginiko erreferentzia guztiak gaur egun Espainiako Bankuko Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definituriko indizerako egindakotzat hartu behar dira.

  5. ¿ Artikulu horretan xedaturikoak eraginpean hartzen dituen etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduera babesgarriak ondokoak dira, haren berariazko araudietan xedaturikoaren arabera:

    1. Babes ofizialeko etxebizitza gisa kalifikaturiko eraikuntza berriko etxebizitzak errentamenduan lagatzeko, saltzeko eta norberak erabiltzeko sustapena, eta baita etxebizitza librearen sustapena ere hura babespeko alogerean jartzeko.

    2. Babes ofizialeko etxebizitza eta bestelako bizitzak eskuratzea, betiere eskuratzailearen bizileku ohiko eta iraunkorra izango badira (erabilitako etxebizitza libreak). Eta erabilitako etxebizitza errentan ematea (errentariarentzako laguntzak).

    3. Etxebizitzaren babespeko alogera, etxebizitzak erostea haien babespeko alogererako eta etxebizitzaren lagapena babespeko alogerean jartzeko.

    4. Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzea, eta birgaitze-jarduketak, betiere haien helburua etxebizitzak sustatzea bada, ondoren jabetzapean edo errentamendupean lagatzeko.

    5. Lurzorua urbanizatzea berehala eraikitzeko, kasuak kasu, hura kostubidez eskuratzea barne hartuta, eta baita lurzorua kostubidez eskuratzea ere edozein Herri Administrazioren menpeko lurzoruaren ondare publikoak eratzeko, bi kasuetan ere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

    6. Etxebizitza hutsak errentan jartzea.

Indargabetuta geratuko dira maiatzaren 28ko 116/2002 Dekretua ¿etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-entitateek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duena¿ eta Dekretu honetan aurreikusitakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko beste edozein arau.

Lehena.¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak ahalmena izango du Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko, bere eskumenen barruan.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.