Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

212/2003 DEKRETUA, irailaren 16koa, EAEn Zeinu-Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuaren antolamendua eta koordinazioa zuzeneko ekintzatzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 5220
  • Xedapen-zk.: 212
  • Xedapen-data: 2003/09/16
  • Argitaratze-data: 2003/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak 10.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboak ditu gizarte-laguntzaren arloan. Horrez gain, Lurralde Historikoen Legeak 7 c) artikuluaren 1. puntuan, xedatzen du Lurralde Historikoei dagokiela lurralde bakoitzaren barruan gizarte-laguntzaren arloan Erakunde Erkideak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen zuzeneko ekintzari kalterik ekarri gabe. Azkenik, gizarte-zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeak ezartzen du Eusko Jaurlaritzarena dela gizarte-zerbitzuen arloko zuzeneko ekintza, eta halakotzat jotzen da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan eta duten interes orokorrarengatik modu bateratuan eman beharreko programak gauzatzeko eskumena.

Aurrekoen ildotik, ezgaitasuna duten pertsonen taldeak, gizarte-zerbitzuen arreta espezifikoa behar duenak, beharrezko ditu Euskal Autonomia Erkidego osorako modu bateratuan antolatu eta kudeatu behar diren zenbait programa eta zerbitzu. Kasu horretan dago zeinu-mintzairaren interpreteen zerbitzua. Zerbitzuaren helburua hau dugu: EAEn bizi diren gorrei bide bat ematea entzuten dutenekin komunikatu ahal izateko ahozko edo zeinuaren bidezko mezua zehazki ulertu behar den egoeretan. Beraz, administrazio-izapideak, izapide juridikoak, medikoak eta beste batzuk, oso modu berezian larrialdietan egin beharrekoak, proiektu baten barruan sartu behar dira, gor guztiek berdintasunean zerbitzu guztiak, batik bat larrialdietako zerbitzuak, eskuratzeko aukera dutela bermatzeko.

Ondorioz, eta Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren aldeko txostena jasota, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko irailaren 16ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.