Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

190/2003 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4765
  • Xedapen-zk.: 190
  • Xedapen-data: 2003/07/29
  • Argitaratze-data: 2003/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren bitartez (1999/10/28ko EHAA) Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen, zeina abenduaren 26ko 369/2001 Dekretuaren bitartez aldatu egin baitzen (2001/12/28ko EHAA).

Indarrean dagoen egituraren arabera, Segurtasun Sailburuordetzari atxikitako lan-kontratuko langileen kudeaketa aipatu sailburuordetzaren menpeko zenbait zuzendaritzari esleitzen zaie. Eta 358/1999 Dekretua onartu zenetik hona hartutako esperientziarekin bat, komenigarritzat jotzen da aipatu ohiko kudeaketa arrazionalizatzea, Giza Baliabideen Zuzendaritzari esleituaz, betiere Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion funtzioei kalterik egin gabe, izan ere, funtzio horiek ez baitira aldatzen.

Herrizaingo sailburuak proposaturik, Lehendakaritzak onarturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2003ko uztailaren 29an egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ondoren,

"d) Segurtasun Sailburuordetzaren organoei atxikitako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea; bateragarritasun-espedienteak ebaztea; derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea; diziplina-ahalmenez, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik, baliatzea; lizentziak eta baimenak ematea; eta aipatu lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrenda proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari. "

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.