Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "183/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena."

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 5162
  • Xedapen-zk.: 183
  • Xedapen-data: 2003/07/22
  • Argitaratze-data: 2003/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen 2003ko uztailaren 22ko Dekretua 2003ko irailaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (172 zk.) eta bertan aipatutakoen moduko hutsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

Azalpen zatiaren azken paragrafoan, 17082. orrialdean, honakoa dioenean:

"Horri guztiari jarraiki, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposaturik, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridico Aholkulariari adituta, eta Gobernu Batzordean eztabaidatu eta onartu ondoren, 2003ko uztailaren 22an,

Honakoa esan behar du:

"Horri guztiari jarraiki, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposaturik, eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzun eta Jaurlaritzaren Batzordeak 2003ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.