Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

181/2003 DEKRETUA, uztailaren 22koa Gautegiz-Arteaga eta Sukarrieta udalerrietako zati den Kanala auzoa Hirigintza-Planeamenduak Antolatu beharreko Eremu (HPA) bezala zedarritzeko Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuaren aldaketa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 4685
  • Xedapen-zk.: 181
  • Xedapen-data: 2003/07/22
  • Argitaratze-data: 2003/08/19

Testu legala

Orain gutxi onartu den erabilera eta kudeaketa arautzeko Egitamuaren lehengo aldaketa tramitatu zenean, otsailaren 11ko 27/2003 Dekretu bidez onartu (EHAA 46 zk. 2003ko martxoak 5) eta jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ikusita egiaztatu egin zen Kanalako biztanle-eremuari tratamendu berezia eman behar zitzaiola.

Aldaketa hau aipatutako Udalak, Bizkaiako Foru Aldundiko Hirigintza Sailak, Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate Sailburuordetzak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zaingo Batzordeak adostutako ondorioa da. Horrela, biztanle-eremu horren ezaugarriak eta oinarrizko beharrak (saneamendua, aparkalekuak, herri-ekipamenduak, herri-eskaera asetzeko nolabaiteko hiri-garapena, etab) ikusita eta bere tratamendua Urdaibaiko uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta Lurraren Araubide eta Hiri Antolaketaren arloko Presako Neurriak zehazteari buruzko martxoaren 6ko 5/1998 Legean ezarritakoaren arabera egitea komeni denez, ondorio bezala atera zen biztanle-eremu horren garapenari eta antolaketari ekin behar zaiola bere lurralde-ezaugarri bereziak direla kontuan hartuta. Horrenbestez, ezinbestekoa da eremu hori Hirigintza Planeamendu bidez antolatu (HPA) beharreko eremu gisa zedarritzea.

Abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erabilera eta kudeakea arautzeko Egitamua onartzeko izan eta mugagabeko indarraldia duenak, bere 9. artikuluan ezartzen ditu egitamu hori berraztertu eta aldatzeko baldintzak; indarrean sartu zen egunetik hamar urte igaro ondoren, berraztertu beharra jotzen du. Halaber, egitamua berraztertzeko arrazoi izango litzateke, maila altuagoko arau baten zehaztapenen eraginpean egongo balitz, edota zenbait gertakariren ondorioz, bere garaian onartzea erabaki zen lurralde ereduarengadik desberdina den beste bat onartu beharra balego. Aitatutako artikuluaren azkenengo parrafoak adierazten duenez, gainerako kasuetan Egitamuaren zehaztapenetan egin daitezkeen aldaketak, egitamuaren beraren moldaketa soiltzat hartuko dira, nahiz eta lurzoruaren sailkapen edo kalifikazioan aldaketa isolatuak ekarri.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 22an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 22a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.