Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

166/2003 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 4431
  • Xedapen-zk.: 166
  • Xedapen-data: 2003/07/15
  • Argitaratze-data: 2003/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak, 13. artikuluan, honela definitzen du Euskadiko Osasun Plana: sistema planifikatzeko eta programatzeko lanabes nagusia da; izan ere, plan horren bidez politika sanitarioko osasunari buruzko oinarrizko helburuak ezarriko dira, eta, era berean, haren bidez zehaztuko dira plana indarrean dagoen bitartean egongo diren baliabideekin atenditu beharreko lehentasunak. Halaber, Plana onartzea Eusko Jaurlaritzari dagokio.

Euskadiko Osasun Plana 2002-2010 2002ko uztailaren 9an onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak eta Eusko Legebiltzarrari jakinarazi zitzaion.

Agiri horretatik ondorioztatzen denez, erkidego baten bizi-kalitatearen funtsezko baldintza da osasuna eta erkidego horren gizarte-ongizaterako nahitaezko zutabea da. Osasuna aldagai askoren menpe dagoen gertakari konplexua ere bada, eta aldagai horietako asko osasun-zerbitzuen arloaren kanpokoak dira.

Euskadiko Osasun Plana 2002-2010 ez da osasun arlora mugatzen, aldiz, sektore anitzeko jarduketa proposatzen du, eta horrek beste sail, administrazio, organismo eta erakunde batzuk inplikatzen ditu.

Jarduketa horiek guztiak koordinatzeko, alde bakoitzari dagozkion eskumenen barruan, eta Osasun Planak dituen xedeak betetzearren, beharrezkotzat jotzen da inplikatutako eragile guztien parte hartzerako organo bat sortzea; hala eta guztiz ere, Osasun Sailak beti izango du lidergoa.

Hori guztia dela eta, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordea sortzen da. Osasun arloan eskumena duen Sailari atxikitako kide anitzeko organoa da eta Plan horrek, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeko 13. artikuluarekin bat, esleitzen dizkion eginkizunak garatzeko sortzen da.

  2. – Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordea Euskadiko Osasun Plana 2002-2010 planak daukan epera mugatutako iraunaldia izango du.

Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordearen eginkizunak dira:

  1. Lerro eta plan sektorialei buruzko informazioa eskaintzea, osasunean eragina duten politiken koordinazioa ezartzearren.

  2. Osasun Planaren jarduteko helburuak nahiz estrategiak direla eta, esku hartzeko programak proposatzea.

  3. Sailen arteko koordinazioa bultzatu eta osasunaren inguruko helburuak jadestea errazten duten neurriak proposatzea.

  4. Politika publiko sektorialak baloratzea, osasunari dagokionez gizartean dauden ezberdintasunengan daukaten eragina, zuzena nahiz zeharkakoa, aintzat hartuta.

  5. Sektore arteko helburuen eta programen jarraipena eta ebaluazioa egitea.

  1. – Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordearen kide izango dira:

    1. Osasun Planari dagokionez eskuduna den Saileko sailburuordea; batzordeburua izango da.

    2. Osasun Sailaren ordezkari bi.

    3. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren ordezkari bat.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari bat.

    5. Herrizaingo Sailaren ordezkari bat.

    6. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren ordezkari bat.

    7. Kultura Sailaren ordezkari bat.

    8. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren ordezkari bat.

    9. Osalanen ordezkari bat.

    10. Emakunderen ordezkari bat.

    1. EUDELen ordezkari bat.

      1. Foru aldundi bakoitzeko ordezkari bana.

        1. Osasun Planaren zuzendariordea; idazkaria izango da.

          Batzordekide diren pertsonek gutxienez zuzendari maila edo antzekoa izan behar dute, eta Batzordea osatzen duten administrazio-organoetako edo erakundeetako titularrek izendatuko dituzte.

  2. – Beste erakunde eta instituzio batzuetako ordezkariak gonbida ditzake batzordeburuak batzarretara, baldin eta dagokion bilkurako gai-zerrendak bereziki eragiten badie.

  3. – Osasun Plangintza eta Antolamendurako Zuzendaritzari dagokio, Osasun Planeko Zuzendariordetzaren bidez, behar duen laguntza teknikoa ematea Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordeari, programazioaren eta gaien prestakuntzarekin zerikusia duten eginkizunak betetzea, eta berariaz hauek:

    1. Batzordeak egokitzat jotzen dituen proiektuak garatzeko taldeak koordinatzea.

    2. Euskadiko Osasun Planaren garapenari buruzko informazioa ematea batzordekideei, proiektuak garatzeko taldeak koordinatu eta dinamizatzea eta Batzordearen funtzionamenduarekin zerikusia izan dezakeen beste edozein gauza.

  1. – Lankidetzako eta programak burutzeko proposamenak garatzearren, berariazko lan-taldeak osatuko ditu Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordeak. Taldeotan, eskumen-arloaren arabera, programak egitean inplikatuta dauden erakunde eta sail bakoitzak izendatutako teknikari adituek hartuko dute parte.

  2. – Sail eta erakunde bakoitzari dagokio, haren eskumenen barruan dagokion zatian, proiektua onartu eta ondoren burutzea. Horretarako, eskudunak diren erakundeek akordioak nahiz hitzarmenak adostu ahal izango dituzte, programak batera burutzearren.

  3. – Esleitu zaien programa egin ondoren, desegin egingo dira lan-taldeok.

  1. – Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordeak gutxienez ohiko bilkura bi egingo ditu urtean zehar.

  2. – Batzordeburuaren ekimenez, bilkura bereziak egin ahal izango ditu Erakunde Arteko Batzordeak.

Euskadiko Osasun Planeko Erakunde Arteko Batzordearen funtzionamendu-gastuak osasun arloan eskuduna den Sailaren aurrekontu-kredituen konturakoak izango dira.

Lehena.– Arauzko garapena.

Ahalmena ematen zaio Justizia, Osasun sailburuari, dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.