Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

159/2003 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea sortu eta arautu zuen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 4251
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 2003/07/08
  • Argitaratze-data: 2003/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 8ko 81/2001 Dekretuaz Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea sortu zuen, eta 1. artikuluan jartzen duenez, Justizia Administrazioarekin erlazionatuta dauden gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko kontsulta eta aholkularitza-organo izateko sortu zen.

Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea, Justizia Administrazioarekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko ikerketak, eztabaidak, azterketak eta jarduteko proposamenak egiteko gunea izango da, eta zerbitzu publiko horren eskaintzan diharduten edo jarduketaren bat egiten duten erakunde, profesional eta agenteen topaleku izango da.

Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunearen osaera arau horretako 3. artikuluan arautzen da.

Topaleku horretan parte hartzen duten instituzio eta antolakundeek ordezkaritza handiagoa izan dezaten, eta horrela, topaleku horren egitekoak eraginkortasunez burutzeko, beharrezkoa da aztergunearen egitura eta osaera berriz ere antolatzea: alde batetik, lehendakariordetza bat jarri da, eta bestetik, erakundean beste kide batzuk sartu dira; beste bat, aldiz, kendu egin da, berak hala eskatuta.

Azkenik, Justizia Administrazioaren EAEko Azterguneko kideak ordezkatzeko araubidea sartu da.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3. artikulua.– 3.1. - Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea ondoko kideez osatuko da:

  • Lehendakaritza: Justizia sailburuordea.

  • Lehendakariordetza: Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria.

  • Giza Baliabideen zuzendaria.

  • Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria.

  • Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria (EUSTAT)

  • Herrizaingo Sailaren ordezkari bat.

  • Arartekoaren ordezkari bat.

  • Emakumearen Euskal Erakundearen (EMAKUNDE) ordezkari bat.

  • Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendaria.

  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkari bat Euskal Autonomia Erkidegorako.

  • Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako ordezkari bat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatuta.

  • Fiskal bat, Auzitegi Nagusiko fiskalburuak izendatua.

  • Idazkaritza Judizialaren ordezkari bat, idazkari judizialen Lankidetza-Organoak izendatua.

  • Dokumentazio Judizialeko Zentroko kide bat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatua.

  • Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkari bat.

  • Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren lehendakaria.

  • Prokuradoreen Elkargoaren ordezkari bat, dekanoek, ados jarrita, izendatua.

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak izendatutako ordezkari bat.

  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak izendatutako ordezkari bat.

  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren talde psikosozialen koordinatzailea.

  • Gizarte eta Informazio-Zientzien Fakultateko ordezkari bat, bertako dekanoak izendatua.

  • Ekonomia-Zientzien Fakultateko ordezkari bat, bertako dekanoak izendatua.

  • Oñatiko Soziologia Juridikoko Institutuko ordezkari bat.

  • Bake-Epaileen ordezkari bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Bake-Epaileen Elkarteak izendatua.

  • Ordezkari sindikal bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan diharduten sindikatuek ados jarrita izendatuta edo bestela, Administrazio horretako sindikatu nagusiak izendatuta.

  • Kontsumitzaileen elkarteetako ordezkari bat, Euskadin ordezkaritza handiena duten kontsumitzaileen elkarteek proposatuta.

    1. – Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzako teknikari batek jardungo du idazkari; hitzerako eskubidea edukiko du, baina bozkatzekoa ez.

    2. – Azterguneko kideak ordezkatzeko araua hau izango da:

  • Kargua dela-eta izendatu diren kideak, berezkoak: kide izateko bide ematen dioten egitekoetan edo karguetan izendatzen direnak izango dira ordezko, eta horiek ezean, titularrek eskuordetzen dituztenak.

  • Berezkoak ez diren kideak: ordezkatzen dituzten entitateetako organo eskudunek izendatzen dituztenak izango dira ordezko; azterguneko idazkariaren aurrean egiaztatu beharko dituzte ordezkoak.

    1. - Azterguneak, landu behar dituen gaien arabera, parte hartzeko gonbitea egingo die egokitzat jotzen dituen adituei."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.