Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

27/2003 Dekretua, otsailaren 11koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1303
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2003/02/11
  • Argitaratze-data: 2003/03/05

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erabilera eta kudeakea arautzeko Egitamua onartzeko izan eta mugagabeko indarraldia duenak, bere 9. artikuluan ezartzen ditu egitamu hori berraztertu eta aldatzeko baldintzak; indarrean sartu zen egunetik hamar igaro ondoren, berraztertu beharra jotzen du. Halaber, egitamua berraztertzeko arrazoi izango litzateke, maila altuagoko arau baten zehaztapenen eraginpean egongo balitz, edota zenbait gertakariren ondorioz, bere garaian onartzea erabaki zen lurralde ereduarengadik desberdina den beste bat onartu beharra balego. Aitatutako artikuluaren azkenengo parrafoak adierazten duenez, gainerako kasuetan Egitamuaren zehaztapenetan egin daitezkeen aldaketak, egitamuaren beraren moldaketa soiltzat hartuko dira, nahiz eta lurzoruaren sailkapen edo kalifikazioan aldaketa isolatuak ekarri.

Dekretu honek aipatutako Egitamua aldatzea du helburu, behar diren aldaketak sartu eta eguneratutako agiri arauemaile bat izan dadin. Beraz, eskuartean dugun Dekretuak bi alderdi nagusi begiesten ditu: Kartografia zuzendu eta eguneratzea, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erabilera eta kudeaketa arautzeko Egitamuaren zenbait alderdi jakin, bere 3. artikuluan deskribatuta ageri direnak hain zuzen, 10. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz aldatzea, testua osatzen duten gainerako agiriei eragin gabe.

Egitamua indarrean egon den bitartean, hainbat legeria eta araudi sartu dira lege-esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko, eta ondorioz, Urdaibaiko hirigintza eta lurraldearen antolamenduan eragina izan dutenak; hala nola, ekainaren 30eko 16/1994 Legea, Euskal Herriko Natura babestekoa; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorra; eta martxoaren 6ko 5/1998 Legea, Lurzoruaren eta hiri-antolamenduaren arloko presazko neurriei buruzkoa. Maiatzaren 31ko 4/1990 Legetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzkotik, eratorritako lurraldearen planeamenduari buruz, aipagarria da otsailaren 11ko 28/1997 Dekretua, zeinaren bitartez EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAP) behin betiko onartu baitziren. LAPetan adierazitako zatiko planetan berriz, EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean esaterako, alderdi erabakiorrak ageri dira plan bakoitzaren aplikazio-eremuetako ekintzak arautzeko.

Bestalde, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuak, bai osoko bilkurak bai Batzorde Iraunkorrak, txostenak egiteko izan duen eginkizuna dela eta, testu arauemaileak interpretatzeko irizpideak zehaztu behar izan ditu, testu artikulatuaren zehazgabetasunengatik, edota egunero aplikatzeko zenbait alderdi arautu gabe zeudelako. Irizpide horiek Egitamuaren testu arauemaileari erantsi zaizkio, segurtasun juridikoa bermatzearren. Halaber, koherentzia eman nahi izan zaie erabilera eta parametro eraikitzaileei, indarrean dagoen agirian dauden okerrak konponduz; betiere, urbanizatu ezin den lurzoruan burutu daitezkeen ekintzak arrazionalizatzeko, goian aipatutako lege eta arau desberdinetan jasota dauden irizpideetan oinarrituta .

Kartografiaren aldaketari dagokionez, azpimarragarria da, lehenik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren antolamendu orokorrerako kartografia, 1/10.000 eskalan egina, abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuaren, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erabilera eta Kudeaketara arautzeko Egitamua onartzeko zenaren, xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera. Bestalde, Egitamua onartu zen unean (1993ko abenduan), hirigintzako udal planeamenduak ez zeuden Urdaibaiko 5/1989 Legearen eta Egitamuaren beraren eduki arauemaileetara (testu artikulatua eta kartografia) behar bezala egokituta; gainera, hirigintzako planeamendua Egitamua onartu zen garaian izapidetu zuten udalerriei bakarrik zegokien. Hala ere, ez ziren erabat egokitu. Izan ere, orokorrean, bereziki babestu beharreko eremuetarako eta landa lurretarako, uztailaren 6ko 5/1989 Legean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzkoan, ezarritako kalifikazioak biltzera mugatu zen, bakoitza bere lurzoruaren erabilera eta eraikuntzako egintza erregimenarekin. Gainerako udal planeamenduek ez zituzten aipatutako alderdi arauemaileak jasotzen, ez baitzuten funtzionatzen Eskualde-Planarekin edota aurrez onartutako planeamenduekin.

Ildo beretik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erabilera eta kudeaketa arautzeko Egitamua indarrean egon den bitartean, hainbat hirigintzako udal-planeamendu onartu dira. Planeamendu horietako zehaztapenek Egitamuaren eduki arauemailea jaso ez ezik, gainditu egin dituzte begietsitako itxaropenak, batez ere lurzoru urbano eta urbanizatuak (Hirigintzako Planeamendu bidez antolatu beharreko eremutzat jo direnak ¿ HPA- Egitamuaren ondorioetarako) zedarritzeari dagokionez, Udal-arloko azterlan xehatuak Erabilera eta Kudeaketa arautzeko Egitamuan islatutako kartografia eta zonabanatzean distortsioak sortzeraino.

Era berean, landa-herrietako guneak antolatu eta mugatzeko udal eskumena medio, Egitamuan, bere garaian, eremu horietarako egindako aurreikuspenak neurri aldetik egokitu beharra ekarri du, gune horien eta beren inguruko kalifikazioen mugapenean eraginez.

Gogoan izan behar da ere, ekonomi jarduerak ezartzeko lurzoru premia puntualak zenbait lursail birsailkatzera behartu duela, eskualdekoak bertakoak diren ekonomi jarduerak kokatzea errazteko, edota lehendik dauden lurzoru urbano industrialak zabaltzeko. Birsailkatze horiek, jakina, ez zeuden aurreikusita Urdaibaiko Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuan. Beraz, horiek ere kartografian sartu behar dira.

Horrez gain, zenbait akats ere zuzendu dira zonabanatzean, elementuen izendapenean; eta ofizialki onetsitako kartografian ageri ez ziren eremuen grafiatuan; esaterako, kartografian zenbait aztarnategiren edo P.7 eremuen (historia eta arte nahiz kultura eta paisaia aldetik interes handiko eraikinak dauden alde edo tokien) erreferentziarik ez agertzea.

Azkenik, baina besteak bezain garrantzitsua hala ere, aipatzekoa da 1999ko azaroaren 26an hasierako onespena eman zitzaiola artadi kantauriarren berarizko babespeko eremuaren Lurralde Ekintzarako Planari. Plan horrek xehetasun handiz aztertzen du eremu horietako lurraldea. 5/1989 Legean oinarrituta, LEPak P3 eta P5 aldeen mugak aldatzea aurreikusten du. lurraldearen errealitate fisiko eta ingurumenekora egokitzeko.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 11n izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Egitamu Gidari honek honako agiri hauek ditu:

Agiri idatziak.-

Egitamuko testu artikulatua (Araua).

  • Urdaibai Biosfera Erreserbako baliabide naturalak kudeatzeko jarraibide orokorrak (I. eranskina).

  • Eraikuntza eskuhartzea. (II. eranskina)

  • Interes Kulturala edo Historiko-Artistikoa duten Ondasunen behin-behineko zerrenda. (III eranskina).

    Aipatu eta Egitamu Gidari honetan sartu diren eranskinak interpretaziozkoak baino ez dira.

    Agiri grafikoak.-

  • Antolaketa orokorreko planoak.(IV. eranskina)

  • Ingurumen Unitateak mugitzeko planoa.(V. eranskina)

  • Itsas-lehorreko jabari publikoa zedarritzearen planoak (VI. eranskina)

    Idatzizko dokumentazioaren eta dokumentazio grafikoaren arteko desadostasunik egonez gero, testu artikulatu hau nagusituko da.

Urdaibai Biosfera Erreserbaren mugapenaren barne sartutako ondasunak eta eskubideak publiko eta pribatuetan sailkatzen dira, haien lurretiko jabegoarekin bat etorriz.

Egitamu Gidari honen babes-helburuekin zerikusia daukaten herri jabegoko ondasunei eta eskubideei, Babes Bereziko Eremuetan edo Babes Eremuetan kalifikaturiko lurretan daudenean, euren erabilera aipatutako helburuekin bateraezina denean, herri erabileraren eta gizarte interesaren kalifikazioari dagokion 5/1989 Legearen 24. artikuluko lege araubidea ezarri ahal izango zaie, desjabetze ahalmenak bete daitezen.

  1. ¿ Egitamu Gidari honetan aurreikusitako "Hirigintza Planeamenduak Antolatu beharreko Eremuen" (HPAE) aldaketa ekar dezaketen hiri lurraren, hirigintza lanetarako lurraren edo hirigintza lanetarako gai den lurraren azaleren gehikuntza edo murrizpena izaera orokorreko hirigintzako udal plangintzaren bitartez burutuko da, baldin eta eraginik ez badu babes bereziko eremuetan eta babes eremuetan, eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren txosten manuzko, loteslea eta aldekoa lortzen badu. Aldaketak Nekazaritza Intereseko Eremuetan eragina duenean, kasu hori salbuespenez baino ez da onartuko, eta beraz, aldaketa proiektuaren barruan aukeren proiektua sartuko da, proposaturiko soluzioa justifikatu ahal izateko.

  2. ¿ Era berean, Landa Lurzoru Arruntzat (LLA) kalifikaturiko lurzoruaren Egitamu Gidari honetan aurreikusi gabeko zerbitzu azpiegitura berriak edo komunitateko ekipamenduak ezarri ahal izango dira (baldin eta landa inguruan kokatu behar badira eta babes bereziko eremuetan edo babes eremuetan eraginik ez badute), beroriek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aginduzko txostena, ebazte indarreko eta aldekoa onartutako udal hirigintza planeamendu orokorrean aurretiaz sartuz.

  3. ¿ Babes Bereziko Eremuetan izan ezik (horietan Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta antolatzeari buruzko 5/1989 Legean ezarritako azpiegiturak eta hornidurak baino ezin izango baitira egin), azpiegitura lineal berrien ezarkuntza (adibidez, hornidura, saneamendu, telekomunikazio sareak, etab.), horiek kalifikazio desberdineko aldeetan eragina izan behar dutenean (lurraldeko leku desberdinak lotzeagatik), ez da Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidaria aldatu beharrik egongo.

    Halako azpiegituren ezarkuntza Egitamu Berezi baten bidez antolatu eta onetsiko da, eta horrek, betiere, aukeren aurretiazko ikerketa eduki beharko du, eta hautaturiko aukeraren Inguru gaineko Ebaluazioaren txostena ere edukiko du.

  4. ¿ Artikulu honetan aurreikusi gabeko aldaketa oro aurreko artikuluan aurreikusitako Egitamu Gidariaren azterketa berrirako eta aldaketarako prozeduren bitartez burutuko da. Nolanahi ere, Bide Azpiegitura berrien ezarkuntza 41. artikuluan ezarritakoaren arabera arautuko da.

Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legeko 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, Erreserban eskumena duten Herri Administrazioek, euren aurrekontuen kontura, beharrezko gastuak egingo dituzte Erreserbaren kudeaketa egokirako, eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du Europar Batasunak halako helburuetarako aurreikusitako fondoak eskatzeko.

Eskumen sektorialei dagozkien jarduketak horien erakunde titularrek finantzatuko dituzte.

Norbanakoek Egitamu Gidari honetan edo berori garatzeko tresnetan ezarritakoaren arabera egiaztatu behar dituzten gastuak, neurri batean edo guztiz, kasuan kasuko aurrekontu programen konturako dirulaguntzan bitartez ordainduko dira.

Biosfera Erreserbako Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapen eta Garapenerako Egitaraua irailaren 29ko 258/1998 Dekretuaren bidez onetsi zen, eta dekretu horrek, berriz, Urdaibai Biosfera Erreserbaren garapen jasangarria lortzeko jarduketa lerroak eta helburu estrategikoak ezartzen ditu; Egitaraua Egitamu Sektorialen bitartez garatzen da, eta horien bidez, beste planifikazio tresna batzuekiko koordinazio egokia zaintzen da (lurralde, sektore eta ingurumen mailako planifikazioa, etab.), eta, hain zuzen ere, Erabili eta Kudatzeari buruzko Egitamu Gidari honekiko eta hori garatzen duten tresnekiko koordinazioa ere bai (Lurralde Ekintza Egitamuak, Erabilera Egitamuak eta Programa Integratuak).

Egitamu horien helburua basoko baliabideen zentzuzko ustiakuntza da; horretarako, zuhaitz masak hobetu, kontserbatu nahiz suspertuko dira, eta gainera, lurzoruen zein baliabide hidrikoen babesa, suspertzea eta hobekuntza bermatuko da.

  1. Egitamu Gidari honetan ezarritako erabilera egitamuak eta programa integratuak, baita horren arabera beharrezkoak diren gainontzeko guztiak ere.

  2. Antolatu beharreko Aldearen edo Aldeen mugaketa.

  3. Azalerako drainatze bideen eta erreken mugaketa nahiz kalifikazioa, horien eragin-aldean zona bereizia zehaztuz.

  4. Oinarrizko bide-egituraren zehazpena eta kalifikazioa.

  5. Aldeen eremuen mugaketa eta kalifikazioa; lurralde bakoitzaren gaitasunik egokienak ezarri eta, gainera, kasuan kasuko tresnetan ezarritako finantziazioaren bitartez, beharrezko neurriak sustatuko dira, lurraldearen erabilera hobezina lortzeko.

  6. Mugaturiko aldeetan, baso ustiakuntzetarako, beharrezko arauak eta neurriak ezarriko dira, lurzoruaren nahiz baliabide hidrikoen babes egokia eta ustiakuntza horien produkzioa konbinatzeko. Neurri horiek osatzeko, Jarduera Soziekonomikoaren Egokitzapen eta Garapenerako Egitarauan (irailaren 29ko 258/1998 Dekretuaren bidez onetsitakoa) ezarritako ekintzak gauzatuko dira.

  7. Lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak arautzeko arauak, baliabide naturalen ustiakuntzari dagokionez.

  8. Helburua betetzeko beharrezkoak diren guztiak.

Egitamu horien helburua beharrezko azpiegitura eta zerbitzu guztiak hornitzea izango da (hirigintza legeriako sistema orokorrak), lurraldea garatzeko; gutxienez, honako xedapen hauek jasoko dituzte:

  1. ¿ Azpiegituren eta zerbitzuen aldeetan:

    a) Egitamu Gidari honetan ezarritako erabilera egitamuak eta programa integratuak, baita horren arabera beharrezkoak diren gainontzeko guztiak ere.

    b) Obrek okupatu beharreko lurrak eta behin-behineko babeseko eremuak sistemen lurzorutzat kalifikatzea.

    c) Obrak aurreproiektuaren zehaztasunaz definitzea, obrak egin behar direneko eta behin-behineko babeserako eremuak mugatu ditzan taiutze planoetan zehaztutako ezaugarri tekniko aukeratuak zehaztu daitezen eta bere kalifikazio zehatzaren gainontzeko zehaztasunak finkatu. Azpiegitura linealak trazatzeko oinarrizko irizpideak korridoreak nahiz eramateak partekatzea eta lurraldearen hesi-efekturik inondik inora ere ez sortzea izango dira. Bide azpiegituretan ez ezik, lurpetik joateari loturiko irizpidea nagusituko da (lur azpiko azpiegiturak).

    d) Azpiegiturak babesteko Aldeak mugatzeko arauak, horiek egin ondoren. Babes Aldeek etorkizunean egon daitezkeen handitze eta hobekuntza beharrizanak betetzeko aukera emango dute, azpiegituraren funtzionaltasuna eta inguru naturalarekiko egokitzapena bermatuz, eta ez dute inoiz ere hesi efekturik sortuko lurraldean.

    e) Inguru gaineko Eraginaren Ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren eta beste legeria sektorial batzuen arabera.

    f) Ikerketa ekonomikoa edota finantzazkoa eta etapen plana.

  2. ¿ Ekipamendu komunitarioko eta asialdirako Aldeetan:

    a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpe egitamuak eta egitarau osotuak, eta horrekin bat datozen ezinbestekoak.

    b) Ezinbesteko ekipamendua ezartzeko beharrezko lurrak mugatzea eta lurralde horri sistema lurzoruarem edo, hala badagokio, sistema orokorraren kalifikapen orokorra ematea, lurzoruaren jaurbideari eta hiri antolaketari buruzko legediaren ondorioetarako.

    c) Lur horien kalifikapen zehatza, lur horietan burutu beharreko eraikuntza egintzen ezaugarriak eta hirigintzako baldintzak eta arkitektonikoak zehaztuz.

    d) Eskualdeko parkeguneak, hondartzak, e.a. ezartzeko beharrezko lurrak mugatzea.

    e) Lur horien kalifikapen zehatza, horietan burtutu beharreko lurzoruaren erabilpen eta eraikuntza egintzen ezaugarriak eta baldintzak zehaztuz.

    f) Ekonomiari eta finantzaketari buruzko azterketa eta etapen egitamua.

  1. Egon dauden eraikuntzen lurrazalaren handiagotze nabarmenik eragiten ez duten lanak, aurreko c) artikuluan aipaturikoak, bi azpitaldetan banatuta daude, eraikitakoarekiko lotura estua eragin edo aldaketa sakonagoa ahalbidetzearen arabera.

    Lehenengo azpitaldearen eskuhartze motak honako hauek izango dira:

    1. Berrikuntza zientifikoa.

    2. Kontserbazioko berrikuntza.

    3. Kontserbazioa eta apaindura.

    4. Finkapena.

      Bigarren azpi-taldeko eskuhartze motak honako hauek dira:

    1. Berreraikuntza.

    2. Berrikuntza.

  2. ¿ Egon dauden eraikuntzen gaineko lanak, aurreko artikuluko d) atalean aipaturiko handitzeak (azaleraren eta bolumenaren handitzeak) eragiten dituzten aldaketak sortzen dituztenean, honako irizpideen arabera arautuko dira:

    a) Eraikitako azaleraren handitzea zenbatzearen ondoreetarako, hori solairu bakoitzean itxitako eta estalitako azalera guztien batuketa izango da. Halaber, hegal irekiak eta balkoiak azaleraren %50arekin zenbatuko dira. Hiru aldeko hegal itxiak, atariak eta terrazak azalera osoarekin zenbatuko dira. Estalki azpiko aldeak 1,50 metrotik aurrera zenbatuko dira, horren forjatuaren kotatik estalkiaren planoaren barruko alderaino zenbatuta.

    b) Handitzeko eraikuntza lanak berritzeko eta alde bat eraisteko lanarekin batera egin daitezke; betiere, errespetatu egin beharko dira lehengo eraikinaren ezaugarri formal eta tipologiakoak.

Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilpen eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria indarrean sartu zenean, eta lurzoruari buruzko araudiaren arabera hirilur, lur hirigarria edo hirigarria izateko gai bezela sailkatuta zeudenak alde batetik, eta gaineratuz, bestetik, araudiaren arabera eta 11 atalak, eremu hauek aldatzeko ezarritako izapidetza jarraituz, izaera hau jasotzen dutenak izango dira "Hirigintza Egitamuketak antolatu beharreko lurzorua". Hirigintza Egitamuketak antolatu beharreko lurzoruak, egitamu Gidari honek duen kartografian horrela agertzen dira adierazita.

Nekazaritzako edota abeltzaintzako eta basoko antolaketa duten eremu horietan, nekazaritzako eta basoko erabilera nagusitzen da, eta gizakiak eskuhartze handia dauka horretan; Horren eraginez, Euskal Baserriaren landazabal paisaia sortzen da, populatze sakabanatuarekin eta labore anitzen, zelaien eta oihaneztatzen mosaikoarekin. Nekazaritza, abeltzaintza eta baso balio handia edukitzeaz gain, eremu hauek balio ekologiko nabaria dute, neguan migratzen duten hegaztientzat, eta gainera, jolasaldiko jardueren garapenerako gaitasun handia dute.

Eremu horien helburu nagusia baserriko paisaia nahiz lurzorurik onenak zaintzea, garapen sozio-ekonomikoa zein baserriko bizi-kalitatea sustatzea, ingurua errespetatzen duten nekazaritza teknikak bultzatzea eta ekoturismoari lotutako jarduerak erraztea da.

Baso Eremuak honako alde hauetan banatzen dira:

a) F.1. higadura arrisku moderatuko Aldea.

b) F.2. higadura arrisku oso handiko Aldea.

  1. 2 aldeak izango dira ehuneko berrogeita hamarretik gorako malda dutenak, baita ehuneko hogeita hamarretik gorako eta ehuneko berrogeita hamarretik beherako malda dutenak ere, higadura arriskuko litologia duten lurzoruetan.

Isurketa zuzenak edo zeharkakoak egitea Egitamu Gidari honetako 130. eta ondorengo artikuluetan ezarritako prozedurari lotuta gelditzen da, baldin eta isurketok eragina izan badezakete Urdaibai Biosfera Erreserbako edozein ekosistematan.

  1. Itsasadarraren eremuan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek dira:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Senderismo kontrolatua, hau da, zidorretan eta horien ondoko eremuetan egiten den jarduera, baldin eta zidor horiek ondo egokituta badaude eta arau jakinak betetzen badituzte, bisitari kopuru jakina modu kontrolatuan jasan ahal izateko.

    • Motorrik gabeko ontzien edota ibilgailuen zirkulazio kontrolatua.

    • Itsaski-harrapaketa eta arrantza, indarreko legeriak araututa.

    • Ontziak amarratzea eta lehorreratzea.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Lehendik dauden amarratze-lekuen eta ontziratzeko lekuen mantenamendua eta konponketa.

    • Natura ikertzeko eta behatzeko instalazio eziraunkorrak, komunitatearen zerbitzurako direnak, baldin eta jabetza publikoa badute edo irabazi asmorik gabeko erakundeenak badira (natura ikertzeko, defendatzeko eta babesteko eraturiko erakundeak).

      P.1 tzat kalifikaturiko aldeetarako, artikulu honetako lehenengo puntuan adierazitakoak ez ezik, honako hauek ere baimenduta daude:

      Lurzoruaren erabilera egintzak:

      Urdaibai Babesteko eta Antolatzeko Legea indarrean sartzean zeuden zelaien mantenamendua, nekazaritza erabileretarako, laborantza intentsiboa kenduta.

      P.1.1 gisa kalifikaturiko aldeetarako, artikulu honetako lehenengo puntuan adierazitakoak ez ezik, honako hauek ere baimenduta egongo dira:

      a) Lurzoruaren erabilera egintzak:

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolasaldi erabilerak; baita, lizentzia edo baimena behar izan arren, erabilera horiei zuzen-zuzen lotuta dauden eta instalazio finkorik edo iraunkorrik behar ez duten jarduerak ere.

      Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko Legea indarrean sartzean zeuden zelaien mantenamendua, nekazaritza erabileretarako, laborantza intentsiboa kenduta.

      b) Eraikuntza egintzak:

    • Oraingo hornidura komunitarioen handitzea, manuzko baimenak eta lizentziak lortu ondoren.

    • Oraingo hornidura komunitarioen handitzea, manuzko baimenak eta lizentziak lortu ondoren.

      P.2. gisa kalifikaturiko aldeetarako, artikulu honetako lehenengo atalean adierazitakoak ez ezik, honako hauek ere baimenduta egongo dira.

      a) Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Bainuak eta jolasaldia.

    • Motorreko ontzien zirkulazio kontrolatua, Errekaetxe errekaren bokalearen (Axpe-Busturia) eta kostaldearen artean, eta horien abiadura gehienez jota sei korapilokoa izango da.

    • Hondartzak garbitzeko eta mantentzeko jarduerak.

    • Alga arrea biltzeko jarduerak.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Babes zibileko eta saneamenduko instalazioak hondartzetan.

      C.1. gisa kalifikaturiko aldeetarako, artikulu honetako lehenengo puntuan adierazitakoak ez ezik, honako hauek ere baimenduta egongo dira:

      a) Lurzoruaren erabilera egintzak:

    • Bainuak eta jolasaldia.

    • Lizentziarik gabeko jolasaldi erabilerak, instalazio finkoak edo iraunkorrak behar ez dituztenak.

    • Motorreko ontzien edota ibilgailuen zirkulazio kontrolatua itsasadarrean, Errekaetxe eta Mape erreken bokaleen artean, eta gehieneko abiadura lau korapilokoa izango da.

    • Motorreko ontzien edota ibilgailuen zirkulazio kontrolatua, Mape errekaren bokaletik gorako uretan, eta gehieneko abiadura bi korapilokoa izango da.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Dragatze baimendua eta kontrolatua; Inguru gaineko Eraginaren Ikerketa eta Ebaluazioa behar dira, Euskadiko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera; betiere, bermatu egingo da hori betetzean ez direla egingo konpondu ezineko ingurumen kalteak ekosisteman.

Itsasertzeko C.2 eremuan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek izango dira:

  1. Lurzoruaren erabilera egintzak.-

    • Senderismo kontrolatua, 84.1.a artikuluan zehazturikoa.

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak; baita, lizentzia edo baimena behar izan arren erabilera horiei zuzen-zuzen lotuta egon eta instalazio finkorik edo iraunkorrik behar ez duten jarduerak ere, IZARO uhartean eta OGOÑO lurmuturrean izan ezik (Laga hondartzaren eta ELANTXOBEko hirigunearen edo portuaren artean.

    • Itsaski-harrapaketa eta arrantza, indarreko legeriaren arabera.

      Hondartzak garbitzeko eta mantentzeko jarduerak.

    • Alga arrea biltzeko jarduerak.

  2. Eraikuntza egintzak:

    • Babes zibileko eta osasun babeseko instalazio eziraunkorrak hondartzetan.

    • Natura ikertzeko eta behatzeko instalazio eziraunkorrak, komunitatearen zerbitzurako direnak, baldin eta jabetza publikoa badute edo irabazi asmorik gabeko erakundeenak badira (natura ikertzeko, defendatzeko eta babesteko eraturiko erakundeak).

    • Saneamendu jarduerak egiteko eta garatzeko instalazioak.

Artadi Kantabriarren Eremuan, P.3 Aldea, baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek izango dira:

  1. Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Senderismo kontrolatua, 84 1 a. artikuluan adierazitakoa.

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak, motorreko ibilgailuekin komunikazio bideetatik kanpo ibiltzea izan ezik, baldin bide horiek Sistema Orokorrak edo auzoko bideak badira. Azken kasu horretan, motorreko ibilgailuen zirkulazioa debekatuta dago, eremua mantentzeko jardueretarako erabiltzen diren ibilgailuen kasuan izan ezik.

    • Basoa kontserbatzeko eta suspertzeko baso mantenamendua, artadiaren kontserbazioarekiko eta hobekuntzarekiko bateragarria, norberak erabiltzeko egurra hartzea ere kontuan hartuta. Egurra saltzea debekatuta dago.

  2. Eraikuntza egintzak

    • Natura ikertzeko eta behatzeko instalazio eziraunkorrak, komunitatearen zerbitzurako direnak, baldin eta jabetza publikoa badute edo irabazi asmorik gabeko erakundeenak badira (natura ikertzeko, defendatzeko eta babesteko eraturiko erakundeak).

Interes arkeologikoa duen eremuan ,K.A eta A.A Aldeak, baimenduta dauden lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek dira:

  1. Kobazuloko aztarnategi arkeologikoetan -K.A- egindako lurzoruaren erabilera egintzek eta eraikuntza egintzek, harik eta kasuan kasuko Lurralde Ekintza Egitamua onetsi arte, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen organoaren baimena beharko dute, baita Foru Aldundian Bizkaiko Lurralde Historikoko Kulturaren arloan eskumena duen organoaren baimena ere.

  2. Aire zabaleko aztarnategiei -A.A-dagokienez, horien kokalekuaren ezaugarrien arabera, honako hauek baimenduta daude:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Larreak eta bazkak mantentzea.

    • Alde horietan berariaz salbuetsita daude era guztietako baso jarduerak, Urdaibai Babestu eta Antolatzeari buruzko Legea indarrean sartzean zeuden baso landaketetako zura ustiatzeko jarduerak izan ezik.

    • Ustiakuntza hori motorreko ibilgailurik erabili gabe egin beharko da. Halaber, motzondoak kentzeko jarduerak eta basoko bideak irekitzeko jarduerak debekatuta daude.

      Nolanahi ere, 130. artikuluan baimendutako nekazaritzako eta basoko lanetarako baimena lortu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren aurretiazko txostena eskatu beharko da.

      b) Eraikuntza egintzak

    • Halako aldeetan, era guztietako eraikuntza egintzak debekaturik daude, ikerketa zientifiko eta arkeologikoetarako egin behar direnak izan ezik; azken horiek, hala eta guztiz ere, ez dira iraunkorrak izango, eta gainera, Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoaren eta Foru Aldundian kulturaren arloan eskumena duen organoaren baimena beharko dute.

  1. ¿ Natura ikertzeko nahiz behatzeko, ikerketarako zein arkeologiarako eta hondartzetako babes zibilerako nahiz osasun babeserako instalazioen eraikuntza mota ezin izango da iraunkorra izan, instalazio horiek "arkitektura iragankorrekoak" izango dira eta, gainera, oinarrizko material naturalekin egingo dira, esate baterako, zura, ihiak, txilarra, etab.

  2. ¿ Eremu hauetan lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak "Turismo eta Jolas Kudeaketako Programa" deritzonak arautuko ditu, eta programa hori Egitamu Gidari hau garatzeko idatziko da.

  3. ¿ Bizkaiko Foru Aldundiak ehiza debekaturik duten aldeen seinaleztapena egingo du; itsasadarraren, itsasertzaren eta artadi kantabriarren Babes Bereziko Eremuak alde horien barruan egongo dira.

  4. ¿ Babes Bereziko Eremuak (Egitamu Gidaria garatuz) arautzen dituzten Lurralde Ekintza Egitamuak Ingurumenaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoarekiko koordinazioan egingo dira, egitamuok organo horrek egin behar ez dituenean.

  5. ¿ Dragatze, saneamendu eta baliabideen ustiakuntza lanen kasuan, proiektua Inguru gaineko Eraginaren Banakako Ebaluazio Prozeduraren menpe jarri beharko da, Euskadiko Ingurumena Babesteari buruzko 3/98 Lege Orokorrean ezarritako prozedura.

  6. ¿ Urdaibai Biosfera Erreserbako ekosistemen kontserbazioa indarreko legerian ezarritakoaren arabera bermatuko da.

  7. ¿ Arkeologi Intereseko Eremuetan, lurra abeltzaintza jardueretarako ereiteko, arkeologi inpaktuaren aurretiazko ikerketa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko txostena beharko dira.

  1. ¿ P.4, P.5, P.6 eta P.7 babes eremuei, Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeko 24. artikuluan ezarritako erabilera publikoko eta gizarte intereseko araubide juridikoa aplikatuko zaie.

  2. ¿ P.4, P.5 eta P6 aldeetan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek izango dira:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak:

    • Senderismo kontrolatua, 84.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak.

    • Zelaien eta larreen mantenamendu kontrolatua.

    • Baso naturala kontserbatzeko eta suspertzeko baso erabilera.

    • Orain arteko nekazaritza, abeltzaintza eta baso erabileren mantenamendua, eremua babesteko helburua lortzeko behar diren mugekin.

      b) Eraikuntza egintzak

    • Natura ikertzeko eta behatzeko instalazio eziraunkorrak, komunitatearen zerbitzurako direnak, baldin eta jabetza publikoa badute edo irabazi asmorik gabeko erakundeenak badira (natura ikertzeko, defendatzeko eta babesteko eraturiko erakundeak).

    • Nekazaritza turismo motako ostatuak, lehendik dauden baserrietan soilik.

  3. ¿ P.4 aldeetan, aurreko puntuan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza eta eraikuntza egintza hauek ere baimenduko dira:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Arrantza, indarreko legeriaren arabera, ur kontinentaletan, eta debekatuta egongo da Amunategi errekan arrantza egitea.

      b) Eraikuntza egintzak

    • Instalazio eziraunkorrak, jabetza publikoa dutenak, jolas eta aisialdiko erabileretarako.

    • Erreken bideetan ura erakartzeko zerbitzuak eta itsasertzeko aldean saneamendu zerbitzuak egiteko zein garatzeko instalazioak.

    • Ikus-entzunezkoen antenetarako, seinaleztapen aeronautikorako eta itsasoko seinaleztapenerako instalazioak (erabilera publikoa edota gizarte interesa dutenak).

  4. ¿ P.6 aldeetan, artikulu honetako bigarren puntuan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza eta eraikuntza egintza hauek baimenduta egongo dira:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Egitamu Gidaria indarrean sartzean zeuden espezie aloktonoekin estalitako lursailak moztea eta oihaneztatzea, baina eremurik egokienetan soilik, leku zehatz bakoitzaren ezaugarriek (P.6 kalifikazioaren barruko kokaleku ugari eta anitzen artean) horretarako aukera ematen dutenean.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Ikus-entzunezkoen antenetarako, seinaleztapen aeronautikorako eta itsasoko seinaleztapenerako instalazioak (erabilera publikoa edota gizarte interesa dutenak).

    • Instalazio eziraunkorrak, jabetza publikoa dutenak, jolas eta aisialdiko erabileretarako. Aldearen babes helburuaren araberako instalazioak izango dira.

  5. ¿ P.7 aldeetan 123.f.1 artikuluan adierazitako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak baimenduko dira.

  6. ¿ P.5 aldeetan, artikulu honetako 2. puntuan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza hau ere baimenduta egongo da:

    • Egitamu Gidaria indarrean sartzean zeuden espezie aloktonoekin estalitako lursailak moztea eta oihaneztatzea; lurraldearen konfigurazioa aldatzen dutenak mugatuz eta bereziki baso eremua espezie aloktonoekin handituko luketenak.

  1. ¿ Nekazaritza Intereseko Eremuak (A.1, A.2 eta A.3 Aldeak) nekazaritza eremutzat kalifikaturik daude (erabilera orokorra edo nagusia).

  2. ¿ Halako aldeetan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak honako hauek izango dira:

    Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Senderismo kontrolatua, 84.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Larreak modu kontrolatuan eratzea eta mantentzea, muga zorrotzak jarrita, pestizida, plagizida eta ongarriek erabiltzeari dagokionez.

    • Nekazaritza erabilera, muga zorrotzak jarrita pestiziden, plagiziden eta ongarrien erabileran.

  3. ¿ A.2 Aldeetan (akuiferoak kargatzeko Aldeak), artikulu honetako bigarren puntuan adierazitakoak ez ezik, honako eraikuntza egintza hauek ere baimenduta egongo dira:

    Eraikuntza egintzak.

    • Familia bakarreko edo biko eraikinak, nekazaria bizitzeko.

    • Nekazaritzako edo abeltzaintzako ikerketarako eta azterketarako instalazioak.

    • Nekazaritzako produktuak eta animaliak aldatzeko, biltzeko eta kontserbatzeko instalazioak.

    • Baserriko tresnak eta nekazaritza edo abeltzaintza ustiakuntza bati lotutako produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalazioak.

    • Abereak modu ez intentsiboan babesteko, hazteko eta ugaltzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako produktuak eta abereak sortzeko eta sailkatzeko instalazioak.

    • Nekazaritza erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan.

    • Ura erakartzeko eta saneamenduko zerbitzuak gauzatzeko eta garatzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako turismo eta Landetxe motako turismo ostatuak, baserri eta eraikin tradizionaletan soilik.

      Eraikin eta instalazio horiek guztiak nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntza bati lotuta egongo dira, eta, halakoak eraiki ahal izateko, ustiakuntzak eraikina behar duela egiaztatu beharko da. Gainera, arauz ezarritako baldintza guztiak bete behako dituzte, gutxienez 105. artikuluan adierazitakoak. Eraikitako azalera kasuan kasuko ustiakuntzaren produkzio gaitasunari lotuta egongo da, eta ez du inoiz ere akuiferoak kutsatzeko arriskurik sortuko, ez kokalekuaren eta ez garaturiko jardueraren eraginez.

  4. ¿ A.3 Aldeetan (akuiferoen erreserbako muga berezirik gabe), artikulu honetako bigarren eta hirugarren puntuetan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza eta eraikuntza egintza hauek ere baimenduta egongo dira:

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Larreak modu kontrolatuan hedatzea eta mantentzea.

    • Nekazaritza erabilera, muga zorrotzak jarrita, herbizidak, plagizidak eta ongarriak erabiltzeari dagokionez.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Nahitaez nekazaritza inguruan kokatu behar diren hornidura komunitarioetarako (irakaskuntzakoak) instalazioak, esate baterako, nekazaritzako edo abeltzaintzako lanbide heziketako eskolak.

    • Nekazaritza erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan.

    • Nekazaritza turismo eta Landetxe motako turismo ostatuak, baserri eta eraikin tradizionaletan soilik.

      Instalazioak eta eraikinak nekazaritza edo abeltzaintzako ustiakuntza bati lotuta egongo dira, nahiz eta eraikitako azalerak kasuan kasuko ustiakuntzaren produkzio gaitasuna gainditu. Gainera, eskualdeko nekazaritza produkzioari lotuta egongo da.

  1. ¿ F.1 eta F.2 eremuak baso eremutzat kalifikatuko dira. Horien erabilera orokorra eta nagusia basokoa izango da.

  2. ¿ Bi alde horietan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak honako hauek izango dira.

    Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Senderismo kontrolatua, 84.1.a artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Motorreko ibilgailuen zirkulazio kontrolatua.

    • Larreen mantenamendu kontrolatua.

    • Zelaien mantenamendu kontrolatua (ikusi I. eranskineko 3.2.4 atala).

    • Baso naturala kontserbatzeko eta suspertzeko baso erabilera.

    • Lehendik dauden nekazaritzako eta basoko erabilerak; behar izanez gero, zuzentze-neurriak ezarri beharko dira, lurzoruaren babeserako eta baliabide hidraulikoetarako arriskutsuak diren jardueretarako, eta helburu nagusia baso naturalaren kontserbazioa eta suspertzea izango da.

  3. ¿ F.1 aldeetan (Baso Alde ezintentsiboa), artikulu honetako bigarren puntuan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza eta eraikuntza egintza hauek ere baimenduta egongo dira.

    a) Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Larreen eraketa eta mantenamendu kontrolatua .

    • Basoko espezieen laborantza eta ustiakuntza.

      b) Eraikuntza egintzak.

    • Nekazaritza erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan.

    • Nekazaritza, baso edo abeltzaintza ustiapen bati lotutako eraikuntza egintzak; eraikitako azalera, berriz, kasuan kasuko ustiakuntzaren edo ustiakuntzen (produktore elkartuak direnean) produkzio gaitasunari lotuta egongo da.

  4. ¿ F.2 baso eremuetan, artikulu honetako 2. puntuan adierazitakoak ez ezik, lurzoruaren erabilera egintza hauek ere baimenduko dira.

    Lurzoruaren erabilera egintzak.

    • Basoko espezieen laborantza eta ustiakuntza, lurzoruaren higadura nabarmentzen duten tekniken erabilera mugatuta.

Eremuan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak honako hauek izango dira:

  1. Lurzoruaren erabilera egintzak

    • Senderismo kontrolatua, 84.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak.

    • Larreen eraketa eta mantenamendu kontrolatua.

    • Nekazaritza erabilera, muga zorrotzak ezarrita, pestiziden, plagiziden eta ongarrien erabileran.

    • Baso naturala suspertzeko baso erabilera.

  2. Eraikuntza egintzak.

    • Familia bakarreko edo biko etxebizitzarako eraikina, nekazaria bertan bizitzeko.

    • Familia bakarreko edo biko etxebizitzarako eraikina (egoitzazkoa).

    • Nekazaritzako edo basoko erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan.

    • Tresnak, baserriko tresnak eta produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalazioak, nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiapen bati lotuta.

    • Abereak modu ez intentsiboan babesteko, hazteko eta ugaltzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako produktuak eta abereak sortzeko eta sailkatzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako produktuen lehenengo aldaketarako eta abereentzako instalazioak.

    • Hornidura komunitarioetarako instalazioak (irakaskuntzakoak, erlijiokoak eta kulturalak), biztanle guneari zerbitzua emateko.

    • Jolas, aisialdi eta kirol jardueretarako instalazioak, biztanle guneari zerbitzua emateko.

    • Bisitariak hartzeko instalazioak eta eraikinak, esate baterako, landa-hotelak, landetxeak, askaldegiak, jatetxeak eta tabernak, beharrezko mugak ezarrita, horiek ingurura egokitzeko, gunearen nortasuna mantentzeko eta Egitamuaren helburuak lortzeko.

    • Ura erakartzeko eta saneamenduko zerbitzuak emateko eta garatzeko instalazioak.

Babeseko, Nekazaritza Intereseko eta Baso Eremuen zehazpena honako arau hauei lotuta egongo da:

  1. ¿ Ibai sareko ertzak babesteko aldeek -P.4-, hirigintza ondoreetarako, 25 metroko zabalerako lur zerrenda osatzen dute, ertz bakoitzean, ibaibide osoan. Alde horietan, nekazaritza, abeltzaintza eta baso erabileretarako (jarduera horiei loturiko eraikinak eta instalazioak baztertuta), babes zerrenda 5 metrokoa izango da, ertz bietan, ibaibideko kanpoko ertzetik hasita. Hala eta guztiz ere, P.4 alde osoan baso naturala babestu egin beharko da. Ibai sareko ertzak (P.4) babesteko Lurralde Ekintza Egitamuak, tarte edo zona bakoitzean, horren aplikazioaren komenigarritasuna zehaztuko du, EAEko Ibai eta Erreka Ertzak Antolatzeko Lurralde Egitamu Sektorialean (Bizkaiko itsasoko isurialdea) ezarritako oinarrizko irizpideak eta ingurumen interesa aintzat hartuz.

  2. ¿ Senderismo kontrolatua, 84.1.a. artikuluan ezarritakoaren arabera, auzoko bideetatik, basoko bideetatik eta zidorretatik egingo da, baldin eta horiek " Senderismoko eta Turismo Berde Kulturaleko Programa" batean oinarrituz antolatuta eta seinaleztaturik badaude.

  3. ¿ Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabileren barruan, erabilera horiei lotuta egon eta instalazio finkorik edo iraunkorrik behar ez duten jarduerak sartuko dira. "Turismoa eta Aisialdia Kudeatzeko Programa" deritzonaren bitartez arautuko dira.

  4. ¿ Abeltzaintza estentsiborako larreen mantenamendua eta eraketa, azkenik, lurzoruaren presioaren edo abelburu kopuruaren nahiz kopuru horrek alde bakoitzean duen baliokidearen arabera arautuko da, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak emandako xedapenak kontuan hartuz. Honako hauek aurreikusita daude:

    INTENTSITATERIK HANDIENEKO ALDEA

    1. 4, P.5., F.2 2 abelburu, Ha. bakoitzeko.

    1. 6, F.1 2,5 abelburu, Ha. bakoitzeko.

  5. ¿ Pestizidak, plagizidak eta ongarriak aplikatzean ezarri beharreko mugak, "Nekazaritza Kudeaketako Programa" deritzonaren edo horri buruz emandako arau osagarriren baten bitartez arautuko dira. Programa edo arau hori onetsi arte, halako produktuen erabilera mugatu egingo da A.1 eta A.2 aldeetan, eragina baitute akuiferoak kargatzeko eremuetan.

  6. ¿ Baso erabileren artean, arraseko basamozketek (5 hektareatik gorako azalera jarraituetan edo higadura arrisku nabariko lurretan) manuzko txostena beharko dute (ezloteslea), eta hori Patronatuko Batzorde Iraunkorrak eman beharko du; organo horrek, gainera, eskuhartzearen ingurumen alderdiak baloratu beharko ditu.

    1. 2 aldeetan, lurzoruen higadura areagotzen duten ustiakuntza tekniken erabilera mugatu behar da. Baso Eremuen Lurralde Ekintza Egitamuak erabiltzeko moduko ustiakuntza teknikak zehaztuko ditu, baita lurraldearen zati bakoitzerako landare espezierik egokienak ere, eta gainera, lurzoruaren tratamenduan enfasi handiagoa egiten saiatuko da (basoak ustiatzeko eta berritzeko faseetan).

  7. ¿ Basoko landaketen eta egoitzazko eraikinen arteko distantzien araubideari dagokionez, Bizkaiko Mendiei eta Eremu Natural Babestuei buruzko ekainaren 2ko 3/1994 indarreko Foru Arauan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoa bete beharko da, honako kasu hauetan izan ezik (baso masa ezarri baino lehen eraikitako eraikinetan aplikatu beharreko kasuak):

    a) Babes Eremuetan, oihaneztatzeak egitean eraikinetara errespetatu beharreko distantziarik laburrena 60 metrokoa izango da.

    b) Nekazaritza Intereseko Eremuetan, basoko landaketek guztienez 90 metroko distantzia errespetatu beharko dute, eraikinetara.

    c) Basoko eremuetan, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiko araudi sektorialean ezarritako distantzien araubidea errespetatu beharko da.

  8. ¿ Natura ikertzeko eta behatzeko instalazio eziraunkorren eraikuntza mota "arkitektura iragankorrekoa" izango da; gainera, oinarrizko material naturalekin egingo da, adibidez, zurarekin, ihiekin, txilarrarekin, etab.

  9. ¿ Instalazioen eta eraikinen eraikuntza mota, irudi orokorrari dagokionez, eraikuntza tradizionalari, paisaiari eta inguruari egokituta egongo da.

  10. ¿ Jolas, aisialdi eta kirol jardueretarako instalazioetan, P.4 eta P.6 aldeetan kokatzen direnetan, ezin izango da eraikuntza iraunkorrik egin (salbuespenak salbuespen), adibidez, parke publikoak, pic-nic eremuak, begiratokiak, aire zabaleko aterpeak, komunak eta aldagelak.

  11. ¿ LLA aldeetan, P.6 aldeetan eta P.4 aldeetan (itsasertzaren ondoan) kokatu beharreko ikus-entzunezkoen, seinaleztapen aeronautikoaren eta itsasoko seinaleztapenaren antenen instalazioak egiteko, beharrezkoa izango da beharrizanen programa eta ezarkuntzaren garrantzia garaturiko zerbitzuaren araberakoa izatea.

    Erabilera publikoko edota gizarte intereseko aurretiazko adierazpena beharko dute eta Ingurumen gaineko Eraginaren ebaluazioari lotuta egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko 3/98 Lege Orokorrak ezarritakoaren arabera.

  12. ¿ Nekazaritza erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan (esate baterako, kristalpeko edo plastikopeko negutegiak, baratzeko laboreetarako), honako baldintza hauen menpe egongo dira:

    • Baimendutako gehieneko eraikigarritasunaren indizea 0,8 m2/m2-koa izango da, lursail bakarrean sartutako lurzoruaren metro karratu bakoitzeko. Eraikigarritasun hori beheko solairuan baino ezin izango da egin.

    • Ondoko lurretarako edo lursailetarako distantziarik laburrena 2 m-koa izango da.

    • Lursail txikiena 7.500 m2-koa izango da, lurzoru naturalean garatzen ez diren ustiakuntza intentsiboen kasuan izan ezik, horiek oinplano berriko nekazaritzako edota abeltzaintza instalazioetarako eskaturiko lursaila eduki beharko baitute.

  13. ¿ A.2 eta A.3 aldeetan baimendutako eraikinak Landa Lurzoru Arrunteko Eremurako ezarritakoaren arabera arautuko dira, baina eraikinaren lursailik txikiena horretarako behar den azaleraren bikoitza izango da.

  14. ¿ F.1, A.2 eta A.3 aldeetan kokatuko diren nekazaritzako edota abeltzaintzako ustiakuntzari loturiko instalazioak, berriz, Landa Lurzoru Arrunteko Eremurako ezarritakoaren arabera arautuko dira, eraikigarritasunaren eta lursail azaleraren parametroak kontuan hartuz.

  15. ¿ F.1 aldeetan sartutako eta Herri Erabilerako Mendien Katalogokoak diren lurretan, baimendutako oinplano berriko eraikinek Landa Lurzoru Arrunterako ezarritako mugak bete beharko dituzte.

  16. Urdaibai Biosfera Erreserbako ekosistemen kontserbazioa indarreko legerian ezarritakoaren arabera bermatuko da.

  17. ¿ P.4 aldeetan egin daitezkeen ur hartze eta saneamendurako zerbitzuak burutzeko eta aurrera eramateko instalazioak, erreka bazterretan eta itsasbazterren ondoko aldeetan bakarrik jarri ahal izango dira. Kasu bietan edozein instalaziok edo hodik errekatik edo itsasbazterretik 5 metrora egon beharko du gutxienez, ura geldiarazi-hartu-erregulatzeko presa edo dikeen kasuetan izan ezik.

  18. ¿ Egitamu Gidari honetan A.2 eta A.3 gisa kalifikaturiko lurretan, lur egokitzapenak egin daitezke, horien helburua lurraren emankortasun baldintzak hobetzea, drainatze gaitasuna hobetzea edota gehiegizko ureztatzeko biderik ez ematea denean. Aldaketak, nolanahi ere, ez du inoiz ere metro bateko altuera gaindituko, jatorrizko kotari dagokionez, eta hori egiteko, material naturalak erabiliko dira (lurra eta harriak); gainera, eraikuntzak ez du eusteko elementu osagarrik behar izango.

  19. ¿ Nekazaritza turismoak edukiko dituzten baserriek GLU 1eko oinarrizko ustiakuntza (nekazaritzakoa eta abeltzaintzakoa) eduki beharko dute; gainera, lursailik txikiena (eraikina kokatzeko erabiliko dena, barruti biribilean) 7.500 metro karratukoa izango da. Landetxeen kasurako, lotutako lursailik txikiena 10.000 m2-koa izango da, barruti biribilean.

  20. ¿ P.7 babes aldeetan, lanak egin baino lehen, arkeologi eragineko aurretiazko ikerketa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren txostena beharko dira.

  1. ¿ Biztanle gunea egoitzazko kalifikazio orokorreko landa lurzorua da; horren helburu nagusia nekazaritzako nahiz egoitzazko ezarkuntzak eta nekazaritza egoitzako hornidurak edukitzea da, lurraldeko inguru naturalaren baliabideen produkzioa garatu ahal izateko.

  2. ¿ Biztanle gunearen perimetroaren edo perimetroen mugaketa egiteko, kontuan hartu beharko da horien barruan ezin daitekeela Egitamu Gidaria indarrean sartzean zegoen eraikin eta instalazio kopurua baino kopuru handiagorik egin. Oinplano berriko eraikinetan egiteko moduko etxebizitzen gehieneko kopurua ez da lehengoen kopurua baino handiagoa izango.

    Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira lurraldea antolatzeko eta hirigintzako indarreko araudian ezarritako xedapenak.

    Horretarako, eskala egokiko plano batean (lursailen planoa eta plano topografikoa) lurzoruaren jabetzaren eta horren eraikuntza aukeren egitura aztertuko da, goiko paragrafoan ezarritakoa justifikatzeko.

  3. ¿ Oinarrizko parametroak ezarriko dira (altuerak, okupazioa, tipologia eta beste edozein), lehendik dauden eraikinen multzoaren araberako egitura lortzeko.

    Eskualdeko errepideetarako eraikuntza lerroaren distantzia 18 m-koa izango da, eta auzoko bideetarako nahiz beste zedarri batzuetarako distantzia, berriz, 5 m-koa. Lurzoru hori erreserbakoa izango da, gerora egin daitezkeen handitzeetarako.

    Lursaila ixteko lerroak (halakorik eginez gero) 8 m-ra egongo dira eskualdeko errepideetatik; auzoko bideetatik metro batera egongo dira, eta beste zedarri batzuetara ez da halakorik egongo. Neurria, bestalde, horien lerrokaduretatik edo ertzetatik hartuko da.

  4. ¿ Egoitzazkoarekiko egoera osagarria duten etxebizitza eta instalazio baterako edo birako eraikinetarako oinplano berriko eraikin isolatuek, eta bisitariak hartzeko jabari pribatuko instalazioek eta eraikinek (biztanle guneko alde bakoitzaren barruko lurretan egin daitezkeenak), ezin izango dute gainditu hurrengo artikuluko 6. paragrafoko a eta b ataletan ezarritako dentsitatea.

  5. ¿ Biztanle guneetan, egoitzazko eraikinak egin ahal izango dira, baita nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntzara lotutako instalazioak ere, artikulu honetan ezarritakoaren ondoriozko mugaketaren eta antolaketaren arabera.

    Nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiapen bati lotutako instalazioek legez ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte, eta hori, lursail hartzaileei dagokionez, udaleko hirigintza planeamenduak arautuko du.

    Biztanle Gunean eraikuntzak egiteko obra lizentzia eskatu baino lehen, jabeek jabetzaren eskritura aurkeztu beharko dute, lizentzia hori lortu ahal izateko. Lursaila Jabetzaren Erregistroan inskribaturik egon beharko da, eraikuntza berrira lotutako lursailtzat. Gainera, dokumentazio planimetriko osagarria egin eta aurkeztu beharko da.

    Lehenengo okupazioko lizentzia lortzeko, jabeak obra berriaren adierazpen eskrituraren kopia aurkeztuko du Udaletxean.

    Patronatuak halako lizentzien Administrazio Erregistroa edukiko du, egindako eraikinek lurzoruetan duten eraginaren jarraipena egiteko.

  6. ¿ Udaleko plan orokorretan eta planeamenduko arau subsidiarioetan (Biztanle Guneko aldeak mugatzen eta zehazten dituztenak), azpiegituren eskema orokorra egongo da eta, bertan, berariaz aipatuko da aukeraturiko arazketa sistema.

Biztanle Guneko aldeak honako arau hauen arabera arautuko dira:

  1. ¿ Biztanle Guneetan baimendutako lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak 92. artikuluan ezarritakoak izango dira, honako zehazpen hauekin:

    • Biztanle Guneko erabilera nagusia egoitzazkoa izango da (familia bakarreko edo biko etxebizitza), eta nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntza bati lotuta egotea ez da derrigorrezkoa izango.

    • Baimendutako eraikuntza egintzak egoitza erabilera horren menpekoak edo horrekiko osagarriak izango dira, eta ezin izango da eraikuntza egintzarik egin, honako hauek kenduta: hornidura komunitarioak; bisitariak hartzeko, instalazioak nahiz eraikinak egiteko zein garatzeko instalazioak, eta ganadua babesteko instalazioak, Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidari honetako 103.1.e. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Erabilera osagarriak dituzten instalazioen eta eraikinen eraikitako azalera egoitza erabilerako eraikinena baino txikiagoa edo azalera horren berdina izan beharko da beti.

  2. ¿ Eraikuntzak, oinarrizkoan, egokitu egingo dira arkitektura tradizionalaren irudira, osaketara nahiz estetikara, ingurura eta paisaiara.

  3. ¿ Eraikitzeko moduko gehieneko solairu kopurua bikoa izango da (BS+1), eta estalki azpiko ustiakuntza ere baimenduta dago. Beheko solairuaren sestra edo kota, berriz, auzoko bidearekiko edo lur naturalarekiko ezarriko da, eta gehienez jota metro batera egon da, horien sestraren gainetik.

    Artikulu hau oinplano berriko eraikuntza eskuhartzeetarako aplikatuko da, baita biztanle gunean lehendik dauden eraikinak ordezteko edo handitzeko ere.

  4. ¿ Lehendik dauden eraikinak, Biztanle Gunean daudenak, aurreko artikuluko C eta E epigrafeetan ezarritakoa eta artikulu honetako hirugarren arauan ezarritakoa betetzen badute, antolaketaren barruko eraikintzat hartuko dira eta horietan berrikuntza, finkapen, apaindura, berreraikitze, berritze eta handitze lanak egin ahal izango dira, gehienez jota eraikitako azaleraren %25eraino.

    Gainera, eraikitako azaleraren % 25 raino handitu ahal izango dira. Dena dela, eraikigarritasunaren handitze honek, ezin izango du 95.B) artikuluan ezarritako muga gainditu, biztanlegunea antolatu aurretiko etxebizitzen kupuruaren beste hainbeste sortzea, alegia.

  5. ¿ Egitamu Gidaria indarrean sartu aurretik dauden eraikinak, aurreko puntuak betetzen ez dituztenak, "antolaketatik kanpokotzat" sailkatuko dira eta Egitamu Gidari honetako VII. tituluan ezarritako araubidearen menpe geldituko dira; gainera, ez da 114. artikuluan ezarritako balorazioa egin beharrik egongo, eskualdeko errepideei dagokienez zehazturiko eraikuntza lerroan sartzen diren eraikinen kasuan izan ezik.

  6. ¿ Biztanle guneetan dauden lurretan (lehendik dauden erabileren kasuan izan ezik, horiek erabilera onartuak izango baitira), lehendik dauden eta eraikuntza berrikoak diren eraikinetarako, familia bakarreko edo biko etxebizitza isolatuko egoitza erabilerak baino ezin izango dira ezarri (horiek nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko ustiapenari lotuta egon nahiz ez), eta erabilera osagarritzat hartzen direnak ere ezarri ahal izango dira, artikulu honetako lehenengo arauan ezarritakoaren arabera (bisitariak hartzeko hornidura komunitarioak, instalazioak eta eraikinak).

    Gutxieneko baldintza hauek ezartzen dira:

    a) Hornidura komunitarioak, irakaskuntzakoak, erlijiozkoak eta kulturalak, biztanle guneari zerbitzu emateko.

    Lursail hartzailerik txikiena 5.000 m2.

    Eraikigarritasun koefizientea 0,1 m2/m2.

    Hornidura horrekiko jarduera bateragarriak izango dira aisialdiko eta kiroleko jolas jardueretarako instalazioak, biztanle guneari zerbitzua ematen diotenean.

    b) Bisitariak hartzeko instalazioak eta eraikinak, adibidez, hotelak, ostatuak, askaldegiak, jatetxeak eta tabernak.

    Lursail hartzailerik txikiena 5.000 m2.

    Eraikigarritasun koefizientea 20 m2/m2.

    Gehieneko okupazioa %10.

    Azalera eraikigarri handiena 1.000 m2.

    Hoteleko plaza kopururik handiena 40.

    Aparkalekuetako gutxieneko leku kopurua: leku 1, eraikitako 25 m2 bakoitzeko.

    Eremu askeak/jolasaldeak 2.000 m2.

    c) Bisitariak hartzeko instalazioak, adibidez, Nekazaritzako turismoak eta Landetxeak

    Lursail hartzailerik txikiena 2.500 m2.

    Gehieneko leku kopurua: 12 (eta baimendutako ohe osagarriak).

  7. ¿ BG aldeetan kokaturiko jolas, aisialdi eta kirol jardueretarako instalazioetan ezin izango da eraikuntza iraunkorrik egin, salbuespenez ez bada, esate baterako, parke publikoak, pic-nic eremuak, begiratokiak, aire zabaleko aterpeak, komunak eta aldagelak.

    BG eremuetan, adierazitakoak ez ezik, frontoiak, polikiroldegiak (40x20m), probalekuak eta bolatokiak egin daitezke. Instalazio horiek aire zabalean egongo dira, bolatokiak eta frontoiak izan ezik, eta zerbitzu ematen dioten guneari lotuta egongo dira, azalerari, handitasunari eta neurriei dagokienez. Gainera, egokitu egingo dira gunearen eta baserri inguruaren estetikara nahiz arkitekturara.

    101. artikulua.¿ Lurzoruaren erabilera egintzen araubidea.

  1. ¿ Landa lurzoru eremuak -LLA- (erabilera orokorra edo nagusia) nekazaritzakotzat kalifikatuko dira eta jabari publiko edo pribatukoak izan daitezke.

  2. ¿ Halako aldeetan lurzoruaren erabilera egintza hauek baimenduko dira:

    • Kontrolaturiko senderismoa, 84.1.a) artikuluan zehaztutakoa.

    • Lizentzia edo baimenik behar ez duten jolas erabilerak, baita halakorik behar izan arren erabilera horiei lotuta egon eta erabilerok garatzeko instalazio finkorik edo iraunkorrik behar ez dutenak ere.

    • Larreen mantenamendu kontrolatua.

    • Zelaien aldaketa, eraketa eta mantenamendu kontrolatua.

    • Motorreko ibilgailuen zirkulazio kontrolatua.

    • Egitamu Gidariaren helburuekiko nekazaritza eta abeltzaintza erabilera bateragarriak, eta horiek kasuan kasuko kudeaketa programan arautuko dira.

    • Basoko espezieen laborantza eta ustiakuntza.

      102. artikulua.¿ Eraikuntza egintzen araubidea.

      Halako aldeetan baimendutako eraikuntza egintzak honako hauek izango dira:

      1. Nekazaritza, baso edo abeltzaintzako ustiakuntzari lotutakoak; gainera, eraikitako azalera estu lotuta egongo da kasuan kasuko ustiakuntzaren edo ustiakuntzen (elkarturiko produktoreak direnean) produkzio gaitasunera.

    • Baserriko tresnak nahiz erremintak eta nekazaritzako,abeltzaintzako, basoko nahiz arrain-hazkuntzako produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalazioak.

    • Animali espezieak babesteko, hazteko eta ugaltzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak sortzeko, ateratzeko eta sailkatzeko instalazioak.

    • Nekazaritzako eta basoko erabilerarako instalazioak, zaintza bereziko baldintzetan, 93.12 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    • Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko produktuen lehenengo artisautzako aldaketarako instalazioak, esate beterako, erroiluko zuren lehenengo ebaketarako zerrak, errotak, sotoak eta beste batzuk.

      1. Nekazaritza, baso edo abeltzaintzako ustiakuntzara lotuta ez daudenak, baldin eta eraikitako azalerak kasuan kasuko ustiakuntzaren produkzio gaitasuna gainditzen badu; hala ere, eskualdeko nekazaritza, abeltzaintza, baso edo arrain hazkuntzako produkzioari lotuta egongo dira, edo bestela, halako loturarik egon ezean, sustatu beharreko produkzio berriak izango dira.

    • Nekazaritza, abeltzaintza edo basoko ikerketarako instalazioak.

    • Nekazaritza, baso edo abeltzaintzako lanetarako makinen edo tresnen mantenamendurako instalazioak.

    • Ukuilu intentsiboetarako, aterpeetarako edo landetxeetarako instalazioak, behiak, ardiak, txerriak, hegaztiak eta abar edukitzeko; baita biltegiak, siloak eta gainontzeko eraikuntza osagarriak ere.

      1. Negutegietako tresna osagarriak gordetzeko instalazioak.

      2. Hornidura komunitarioetarako (publikoak edo pribatuak) eraikinak eta instalazioak, baldin eta horiek ematen edo emango dituzten zerbitzuen ezaugarriak kontuan hartuz baserri inguruan kokatu behar badira, organo eskudunak erabilera publikoa edo gizarte interesa dutela esan ondoren.

      3. Hiri hondakin solidoen kudeaketarako instalazioak, titularitate publikoa dutenean eta kasuan kasuko udalerriaren edo eskualdearen beharrizanetarako soilik erabiliko direnean.

      4. Ura erakartzeko eta saneamenduko zerbitzuak emateko eta garatzeko instalazioak.

      5. Gehienez jota familia bakarreko edo biko eraikinak, nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntza bati lotuta daudenean, nekazaria bertan bizitzeko, eta horiek legez ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte (gutxienez 105. artikuluan ezarritakoak).

      6. Ostalaritza jarduerari lotutako eraikinak eta instalazioak, bisitariak hartzeko, esate baterako, landa hotelak, landa-turismoak eta baserri etxeak, baita jatetxeak, tabernak eta askaldegiak ere, baldin eta horien ezaugarriak kontuan hartuta nekazaritza inguruan kokatu behar badira; halako jarduerak lehendik dauden baserrietan eta eraikuntza tradizionaletan kokatuta egongo dira beti.

      7. Karabanak aparkatzeko eta kanpaldietarako instalazioak.

      8. Natura ikertzeko eta behatzeko instalazioak eta tailerrak.

      9. Ikus-entzunezkoen antenetarako, seinaleztapen aeronautikorako edo itsasokorako instalazioak, erabilera publikoa edo gizarte interesa dutenak.

        103. artikulua.¿ Antolaketa zuzeneko arauak eta xedapenak.

        1. ¿ Oinplano berriko eraikuntzak egiteko, bete egin beharko dira ondoren adierazitako mugak eta baldintzak:

          a) Errespetatu egingo dira errepideetarako eraikuntza lerroetarako (18 m) eta ibilgailuen trafikorako bide publikoetarako (15 m) distantziak.

          b) Ibilgailuen trafiko publikoa duten errepide edo auzoko bideen aurrean egongo dira, gutxienez 50 m-ko luzeran eta edozein zedarrirekiko distantziarik laburrena 10 m-tik gorakoa izango da.

          c) Gutxienez 50 metroko distantziara egongo dira, urek ohiko uholderik handienetan hartzen duten gehieneko mailatik, ibaien, erreken eta urtegien ertzetan; edo 25 metrora erreketatik, uren defentsarako edo ustiakuntzarako eraikuntzak direnean edo natura ikertzeko edo behatzeko eraikuntzak direnean izan ezik.

          d) Eraikuntza berriek eraikuntza tradizionalen oinarrizko ezaugarri arkitektonikoak errespetatuko dituzte. Gainera, lurrazaletik gora egon daitekeen solairu kopururik handiena hirukoa da, hirugarren bat egonez gero berori estalkia osatzen duten hegalen azpian egin beharko delarik. Estalkira bitarteko altuerarik handiena 9 metrokoa izango da eta hegalera bitartekoa 6 metrokoa.

          Instalazioen eraikuntza egintzak behe solairuan eta estalki azpian egingo dira; hegalera gehienez 4 metro eta estalkira gehienez 6 metro egongo dira. Baserriko tresnetarako etxolen kasuan, halako instalazioak ez dira etxebizitzak izango eta paisaian ondo integraturik egongo dira, eraikuntza tradizionalen ezaugarriak errespetatuz; gainera, hutsuneen gehieneko kopurua bikoa izango da (sarbide bat eta leiho bat), eta ezin izango da egoitzazko elementurik sartu (tximiniak, antenak, etab.).

          e) Aurreko ataleko a) (nekazaritzako, abeltzaintzako edota basoko ustiapenari lotutakoak), b) (ustiapenari lotu gabeak) eta e) (HHSetarako instalazioak) puntuetan adierazitako eraikuntza egintzetarako diren oinplano berriko eraikinek eta instalazioek ezin izango dute 0,02 m2-ko eraikuntza dentsitaterik gainditu, eraikuntza egintzari loturiko lurzoru azaleraren metro karratu bakoitzeko eraikitako azalera osoari dagokionez.

          Aurreko artikuluko f) atalean (erakarpeneko eta saneamenduko instalazioak) adierazitako erabileretarako oinplano berriko instalazioek ezin izango dute 0.5 m2/m2-ko dentsitaterik gainditu lursail bakarrean

          Landare eta zuhaitzak arreta berezipean landatzeko instalazioek eta ortuarietarako kristalezko edo plastikozko negutegiek ezin izango dute lursail bakarrean eraikitako 0.7 m2-koa baino dentsitate handiagorik eduki, eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko; zedarriekiko distantziarik laburrena 2 m-koa izango da. Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioen programa integratuak, Egitamu Gidari hau garatuta onesten denak, beharrizan funtzionalak eta eraikuntza mailako baldintzak zorrotz ikertu ahal izango ditu, halako instalazioen saneamenduari, arazketari eta gainontzeko arloei dagokienez, eta kasuan kasuko arauketa ezarriko du.

          Aurreko artikuluko k) atalean (antena errepikagailuak dituzten instalazioak) aipaturiko erabileretarako oinplano berriak dituzten instalazioek ezin izango dute 0.3 m2/m2-ko eraikuntza dentsitaterik gainditu, lursail bakarrean.

          Landa Lurzoru Arrunteko eremuko eraikuntza egintzetarako azalerarik txikiena hauxe izango da:

          .¿ 20.000 m2, aurreko artikuluko a) atalean (nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko ustiakuntzari lotutako eraikinak) adierazitako eraikuntza egintzetarako, zaintza bereziko baldintzetako nekazaritza erabilerako instalazioak direnean izan ezik, baldin eta horien azalerarik txikiena 7.500 m2-koa bada, barruti biribilean. Hala ere, lurzoru naturalean garatzen ez diren negutegiek edo ustiakuntza intentsiboek oinplano berriko nekazaritzako edo abeltzaintzako instalazioei eskaturiko lursaila eduki beharko dute. Gehieneko eraikigarritasun indizea 0,8 m2/m2-koa izango da, lursail bakarrean eragindako lurzoruaren metro karratu bakoitzean eraikitako azalerarako. Eraikigarritasun hori beheko solairuan soilik gauza daiteke.

          Aurreko artikuluko a) atalean (nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko ustiakuntzari loturiko instalazioak) adierazitako eraikuntza egintzen kasuan, instalazioa 7.500 m2-ko lursail hartzailean egon daiteke, gainerako azalera osoa egiaztatuta, 20.000 m2-etaraino, 7.500 m2-tik gorako lursailetan.

          .¿ 30.000 m2, b) atalean (nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiapenari lotu gabeak) adierazitakoentzat; gainera, f) (erakarpen eta saneamendu instalazioak) eta j) (natura ikertzeko eta behatzeko instalazioak) ataletan sartutakoentzat behar dena ere bai (horiek guztiak aurreko artikuluan adierazita daude).

          .¿ Ganadu ustiakuntza txikiei loturiko instalazioak (ganadua babesteko erabiltzen direnak) 7.500 m2-ko gutxieneko lursailetan kokatu ahal izango dira, baldin eta ustiakuntza hori dagoela egiaztatzen badute, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako ziurtagiriaren bidez. Instalazioa iragankorra izango da, ez du zimendatze elementurik edukiko, eta material naturalekin egindakoa izango da (zura, txilarra...). Halako instalazioak hiru aldetatik baino ezin izango dira itxi (altuerarik handiena 3 m). Hektarea bakoitzeko 2 abelburu edukiko dute, eta, instalazioaren azalera kalkulatzeko, honako lotura hau egingo da: behi-txerri-zaldi bakoitzeko 8 m2 eta ardi-ahuntz bakoitzeko 1,5 m2.

          .¿ e) ataleko instalazioen kasuan (HHS tratatzeko instalazioak), lursailik txikiena beharrezkoa izango da, baina gehieneko okupazioa 0,75 m2/m2-koa izango da.

          f) Aurreko artikuluko d) atalean (hornidura komunitarioak) adierazitako eraikuntzetarako diren oinplano berriko eraikin eta instalazioek ezin izango dute lursail bakarrean guztira eraikitako 0,10 metro karratukoa baino eraikuntza dentsitate handiagorik eduki, eragindako lurrazalaren metro karratu bakoitzeko, herri jabetzapekoak badira eta Toki Araubideari buruzko Legearen ondorioz udalerriei dagozkien gutxieneko zerbitzuetariko bati eragiten badiote izan ezik. Azken kasu hauetan dentsitatea ezin izango da 0,15 m2/m2 baino handiagoa izan, modu berean neurturik. Lursail bakarrean lurrazalik txikiena 30.00 m2-koa izango da.

          g) Bisitariak hartzeko hotel jarduerari eta ostalaritzari loturiko jardueretarako erakinak (aurreko artikuluko h atala) 106. artikuluan ezarritako arauen bitartez arautuko dira.

          h) Aurreko artikuluko d) puntuan adierazitako eraikuntza egintzetariko baterako diren eraikinek ezin izango dute hiru solairu baino gehiago eduki, eta, hirugarren bat izanez gero, ez da berori estalkiaren hegalpean egin beharrik izango, beharrizan funtzionalak bete ditzan beharrezkoa bada. Kasu horretan estalkira bitarteko altuerarik handiena 12 m-koa izango da eta hegalera bitartekoa 9 m-koa.

          i) Familia bakarreko edo biko etxebizitzarako oinplano berriko eraikin isolatuen dentsitatea (nekazaritza edo abeltzaintza ustiapenari lotutakoak, nekazaria edo abeltzaina bertan bizitzeko) ez da 0.01 metro karratutik gorakoa izango, eraginpeko lurzoru azaleraren metro bakoitzeko.

          Eraikinari loturiko lurrazalera lortzeko, lursail hartzailearen azalerari osagarrien azalera batuko zaio, eta horiek ustiakuntzaren elementu higiezinen zatiak izan beharko dira. Eraginpeko lurzoruaren azalera txikiena 50.000 m2-koa izango da, eta lursail hartzailerik txikiena 25.000 m2-koa izango da, eta lursail osagarri bakoitzaren azalera 7.500 m2-tik gorakoa izango da.

          Eraikigarritasuna kalkulatzeko, lursail osagarritzat harturiko lurrek ezin izango dute eraikuntza ustiapenik sortu, Babes Bereziko Eremuetan edo Babes Eremuetan kokaturik daudenean.

        2. ¿ Erabilera Publikoko Mendien Katalogoan eta Babeseko Mendi nahiz lurren zerrendetan (Landa Lurzoru Arruntaren barrukoak) sartutako lurretan ezin izango da oinplano berriko eraikuntzarik egin, ondoren adierazitakoak izan ezik:

          a) Aurreko artikuluko a, b, c eta g ataletan jasotakoak, baldin eta eraikinen lursail hartzaileen azalera horiena baino bi aldiz handiagoa bada.

          b) Artikulu honetako laugarren zenbakian adierazitako obrak.

        3. ¿ Artikulu honetako aurreko zenbakian adierazitako lurretan oinplano berriko eraikinak eraikitzeko, bete egin beharko dira artikulu honetako 1. zenbakian adierazitako mugak, honako aldaketa hauekin:

          a) Goiko solairuen kopurua ezin izango da bitik gorakoa izan.

          b) Zenbaki horretan ezarritako eraikuntza dentsitateak erdira murriztuko dira.

        4. ¿ Baso landaketek lehendik dauden egoitza eraikinetara eduki beharreko distantziak gutxienez 90 metrokoak izango dira, baldintzarik aurkakoenetan neurtuta.

        5. ¿ Landa Lurzoru Arruntzat sailkatutako lurretan oinplano berriko eraikuntzen eta jardueren edo aurreko artikuluan sarturiko instalazioen beharrizanak betetzera mugatuko diren lanak burutu ahal izango dira, betiere dagokion baimena lortu ondoren.

        6. ¿ Aurreko zenbakian adierazitako lurretan azpiegitura lanak egin daitezke, bai arruntak eta bai 11. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez garatu beharreko handiagoak, eta denek ere legez ezarritako prozedurak bete beharko dituzte (EIA, etab).

        7. ¿ Aurreko zenbakietan aipatutako sareen funtzionaltasuna ziurtatzeko instalaziorik edo eraikuntzarik egin behar denean, horiek ezin izango dute guztira eraikitako 0,2 metro karratuko lurrazalera baino gehiagoko eraikuntza dentsitaterik eduki, eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko.

        8. ¿ Edateko uraz hornitzeko sareak, argindarra banatzekoak eta saneamendu, gas, telefono eta gainontzeko telekomunikazioko sareak handitzeko lanak, baita instalazio osagarriak eta LLAko Eremuetan baimendutako beste instalazio batzuk ere, Ingurumen gaineko Eraginaren Ebaluazioaren menpe geldituko dira, ingurumen araudi sektorialak ezartzen duenean, eta esandako helburua betetzera mugatuko dira soilik, eta ez dute inoiz ere etorkizunean lur urbanizagarriaren eremuak eratzeko itxaropenik sortaraziko.

          Halako sareak diseinatzeko eta trazatzeko irizpidea horiek lurpean egotea izango da, eta aireko lineak saihestu egingo dira.

        9. ¿ Lursailen pilaketaren ondorioz ezarritako jabetzaren antolaketa berria ezarrita duten lurretan, egiten diren oinplano berriko eraikuntza guztien helburua aurreko artikuluko a, b, c, f eta g ataletan adierazitako eraikuntza egintzak egitea izango da.

        10. ¿ Karabanak aparkatzeko eta kanpaldietako instalazioen lursailik txikienak lau hektareakoak izango dira; horietatik, kanpaldirako, bideetarako eta zerbitzuko instalazio osagarrietarako gehieneko okupazioa azalera osoaren ehuneko berrogeita hamarrekoa izango da, eta gainerako zatia zuhaitzak landatzeko eta aisialdirako erabiliko da. Halako ezarkuntzak iragankorrak izango dira beti eta ezin izango dute eraginik sortu eurak hartzen dituen inguru naturalean.

          Zuhaitz eremuetan hostozabalen espezieak landatuko dira; horiek gutxienez hamar metroko atzealdea osatuko dute zedarrietan edo instalazioaren ertzetan, eta kanpotik edo airetik ezin izango da kanpaldia ikusi.

        11. ¿ Egitamu Gidari honen arabera LLAtzat kalifikaturiko lurretan lur egokitzapenak egin daitezke, baldin eta horien helburua lurraren emankortasun baldintzak hobetzea, drainatze gaitasuna hobetzea edota gehiegizko ureztaketa ekiditea bada. Aldaketak ez du inoiz ere metro bateko altuera handituko, jatorrizko kotari dagokionez, eta handitze hori egiteko, material naturalak erabiliko dira (lurra eta harriak); era berean, ez da inoiz ere eusteko elementu osagarririk erabiliko.

          104. artikulua.¿ Eraikuntza hartuko duten lursailak.

        1. ¿ Nekazaritza edota abeltzaintza ustiakuntza bati lotuta eta isolaturik dauden familia bakarreko edo bi familiako etxe berriak eraikuntzen hartzaile izateko ezaugarriak dituzten lursailetan bakarrik eraiki ahal izango dira.

          Eraikuntza hartuko duten lursailak eta lursail osagarriak, hirigintzaren aldetik eraikinera edo instalaziora lotuta daudenean, halakotzat inskribatu beharko dira Jabetzaren Erregistroan.

        2. ¿ Lursail hartzaileek, hirigintza lizentzia eskatzean dagoen ibilgailuen trafikoko bide publikoaren aurrean egoteaz gain, artikulu honetako 4. puntuan adierazitako gutxieneko azalerak eduki beharko dituzte, eta gainera, halako lursailtzat eratuta egongo dira, Egitamu Gidari hau indarrean sartzen denetik, edo egun horren osteko sailkatze prozesu berri baten ondoriozkoak izango dira (lurrak sailkatzeko prozesua), eta bertan ezin izango dira zatiketa maila hauek gainditu:

          50.000 m2-tik beherako jatorrizko lursailetarako ez da zatitzerik onartuko.

          50.000 m2-tik gorako eta 75.000 m2-tik beherako jatorrizko lursailetarako, gehienez jota bi lursail egin ahal izango dira.

          75.000 m2-tik gorako jatorrizko lursailetarako, gehienezko lursail kopurua hirukoa izango da.

        3. ¿ Egitamu Gidaria indarrean sartu osteko bereizketa edo zatiketa baten ondoriozko lursailak ezin izango dira berriro bereizi edo zatitu, lursail hartzaileak eratzeko, harik eta gutxienez 20 urteko epea igaro arte, lurra zatitzeko eskritura egiten denetik zenbatzen hasita, baldin eta aurreko zenbakian adierazitako zatitze maila lortu ez delarik eskrituran bertan hori osatzeko zein zatiketa egiteko adierazten ez bada.

        4. ¿ Nekazaritzako edota abeltzaintzako ustiapenari lotutako familia bakarreko edo biko etxebizitzarako eraikinen kopurua (lursail hartzailearen baldintzak bete eta Egitamu Gidaria indarrean sartu osteko bereizketaren baten ondoriozkoa ez den lursailean eraikitzeko moduko kopurua) ez da ondoren adierazitakoa baino handiagoa izango, adierazitako azalera kontuan hartuta:

          25.000 m2-tik gorako eta 50.000 m2-tik beherako lursail hartzaileetan, eraikinen gehieneko kopurua batekoa izango da.

          50.000 m2-tik gorako eta 75.000 m2-tik beherako lursail hartzaileetan, gehieneko eraikin kopurua bikoa izango da:

          75.000 m2-tik gorako lursail hartzaileetan, gehieneko eraikin kopurua hirukoa izango da.

        5. ¿ Lurrak zatitzeko eragiketetan sortzen diren lursailak ezin izango dira nekazaritza edo basoko legerian ezarritakoaren aurkakoak izan. Nekazaritza edo basoko legeriako xedapenek antolaketa zuzeneko arau hauetan ezarritakoa urratzen duten eragiketak ahalbidetzen dituztenean, ondoriozko lursailetan ezin izango da oinplano berriko eraikin edo instalaziorik egin.

        6. ¿ Ondoko lursailei artikulu honetako 1. zenbakian adierazitako oinplano berriko eraikinak euskarritzeko lursail hartzailearen izaera ematearen ondoreetarako, erabilera publikorik ez duten bideak ez dira ibilgailuen trafikoko bide publikotzat hartuko.

        7. ¿ Etxebizitzen eta instalazioen lursail hartzaileen itxierek, baita landa-finken lursailen itxierek ere, euren produkzio erabileren eraginezko segurtasun arrazoiak direla-eta beharrezkoak direnean (fruta-arbolak, haztegiak, negutegiak, abeltzaintza erabilera eta antzekoak), 8 m-ko distantzia errespetatuko dute, foru errepideetara, eta metro 1ekoa, toki errepideetara eta auzoko bideetara.

          Itxieren ezaugarriak:

          a) Aldeko harrizko oinarri horma tradizionala, baldin eta horren gehieneko altuera 1.20 m-tik beherakoa bada, horren edozein aldetan, lurraldearen barrutik edo ondoko lurraldetik neurtuta.

          b) Arantzarik gabeko alanbredun zurezko hesiak, baita landare hesi biziak ere, eurak bakarrik edo aurrekoekin konbinatuta, 1.80 m-tik beherako altuerarekin.

          Debekatuta daude metalezko sareekin, burdinsareekin, plastikozko sareekin edo sare elektrosoldatuekin egindako itxiera guztia.

          Inolako itxierarik ez erabiltzea gomendatzen da, ganadua kontrolatzeko behar direnak baino ez. Itxierarik egonez gero, ahal delarik naturalak izango dira, zuhaitzekin edo zuhaixkekin egindakoak.

          105. artikulua. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntza.

        1. ¿ Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntza, Egitamu Gidari honen ondoreetarako, merkatura eramateko nekazaritzako edo basoko produktuak lortzeko aukera ematen duen unitate tekniko-ekonomikoa izango da; unitate horren ardura enpresari batek izango du, eta hori pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan daiteke.

        2. ¿ Egitamu Gidarian adierazitakoaren ondoreetarako, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntza baten nekazari titularra izateko, Administrazioko organo eskudunak ziurtagiria eman eta, bertan, ustiakuntzaren ondasunak eta eskubideak adieraziko dira; gainera, ziurtagiri horretan aditzera emango da bete egiten direla arauz ezarritako baldintza guztiak, ustiakuntzari eta titularraren lanbide ezaugarriei dagokienez.

        3. ¿ Etxebizitza edo instalazio bat nekazaritzako edo abeltzaintza ustiakuntza bati lotuta dagoela jotzeko, gutxienez honako alderdi hauek egiaztatu beharko dira:

          a) Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren egiaztagiria, ustiakuntzaren ezaugarriak eta ustiakuntzari atxikitako ondasun eta eskubideak zehaztuz, ustiakuntzan gutxienez 1,00 Giza Lan Unitate (GLU) daudela justifikatzen duelarik, instalazioetarako eta familia bakarreko eraikuntzarako, baita 2 Giza Lan Unitate ere (GLU), bi familiako eraikinerako.

          Lehendik dauden ustiakuntzetan, 20.000 m2-tik beherakoetan, gutxienez GLU 1 justifikatu beharko da negutegietako tresna osagarriak gordetzeko instalazioak eraikitzeko, eta horiek ez dituzte eraikitako azaleraren 40 m2-ak gaindituko.

          b) Escritura de propiedad del terreno.

          4 Eraikin berria Jabetzaren Erregistroan inskribatu beharko da, eta nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntza iraunkor batekiko lotura ere adierazi beharko da, baita lotutako lurren zuzkidura ere, EKEGE 104.7 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ustiakuntza desagertuz gero, eraikina antolaketatik kanpo geldituko da.

          106. artikulua.¿ Babes Eremuetan, Nekazaritza Intereseko Eremuetan eta LLAn dauden eraikuntzak.

          Egitamu Gidari hau indarrean sartu orduko A.2, A.3 eta LLA aldeetan zeuden eraikuntzak honako arau hauen menpe geldituko dira:

        1. 103. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) puntuetan adieraziko mugapenak betetzen badituzte (errepide, bide eta zedarrietarako distantziei buruzko artikulua), eta eraikuntza egintza kasuan kasuko kalifikazioak baimentzen badu, eraikuntza horietan birgaitze lanak burutu ahal izango dira, bai eta sendotze, kontserbazio, apaintze, berritze eta handitze lanak ere, nahiz eta eraikuntza dentsitateko mugak gainditu edo lursailen dimentsio baldintza ez bete. Eraikitako lurrazalaren %25a handitu ahal izango da. Etxebizitza eraikinaren kasuan, horrek ezin izango ditu etxebizitza bakoitzeko eraikitako 250 metro karratuak gainditu (handitzea ere kontuan hartuta), eta lanen ondoriozko eraikinean gehienez jota bi etxebizitza egongo dira. Aldi berean, handitzeek bete egingo dituzte zedarrietarako distantziari eta ezarritako gehieneko altuerari loturiko baldintzak.

        2. ¿ 103. artikuluko 1. paragrafoaren a) eta b) puntuetan adierazitako mugapenak betetzen ez badituzte, baina eraikuntza kalifikazioak baimendutakoen artekoak badira, eraikuntza horietan birgaitze lanak egi ahal izango dira, bai eta sendotze, kontserbazio, apaintze, berritze eta handitze lanak ere, nahiz eta eraikuntza dentsitateko mugak gainditu edo lursailen dimentsio baldintzak ez bete. Eraikitako lurrazalaren 15% handitu ahal izango da. Etxebizitza eraikinaren kasuan, horrek ezin izango ditu etxebizitza bakoitzeko eraikitako 250 metro karratuak gainditu (handitzea ere kontuan hartuta), eta lanen ondoriozko eraikinean gehienez jota bi etxebizitza egongo dira. Aldi berean, handitzeek bete egingo dituzte zedarrietarako distantziari eta ezarritako gehieneko altuerari loturiko baldintzak. Edozein lan eginda ere, desjabetze balioa ezin izango da %20 baino gehiago handitu. Edozein kasutan araudi honetako 114. artikuluan ezarritakoa bete egin beharko da eta etxebizitza kopururik handiena aurreko zenbakian adierazitakoa izango da.

        3. ¿ Landa Lurzoru Arruntean egon eta 102. artikuluko h) atalean adierazitako eraikuntza egintzetarako diren eraikinak (hotel eta ostalaritza jarduerak, bisitariak hartzeko, adibidez, nekazaritza turismoak eta landetxeak, baita jantokiak, tabernak eta askaldegiak ere) honako parametro hauen arabera arautuko dira:

          a). Ibilgailuen trafiko publikoko bideetarako eta zedarrietarako distantziak bete beharko dituzte, 103. artikuluan ezarritakoak.

          b). Bisitariak hartzeko jarduerarako eraikinak baserri edo eraikuntza tradizionalak izango dira, landa turismoko ostatuetarako adierazitako modalitateei lotuta egongo dira eta, gainera, honako arauok bete beharko dituzte:

          b.1)- Nekazaritza turismo baten ezarkuntzarako, GLU 1eko oinarrizko nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiakuntza egoteaz gain, eraikinaren lursail hartzaileak gutxienez 7.500 m2 eduki beharko ditu.

          b.2) Landetxeei dagokienez, loturiko lursailaren azalera 10.000 m2-koa izango da, barruti biribilean.

          b.3) Halaber, Landa Hotelaren modalitaterako, beharrezkoa izango da gutxienez 20.000 m2-ko lursail hartzailea edukitzea, barruti biribilean.

        4. ¿ Aurreko zenbakietan baimendutako eraikuntza eskuhartzeak egiteko, errespetatu egin beharko dira eraikuntza mota eta fatxaden nahiz estalkien kokalekua zein materialak, eta gehienez jota hiru solairu egongo dira, 103. artikuluko lehenengo zenbakiko d) atalean adierazitakoaren arabera.

        5. ¿ Errepide edo oinarrizko azpiegituraren bat egiteko familia bakarreko edo biko etxebizitza desjabetzen denean, baldin eta desjabetu beharreko eraikinaren kalifikazioak eraikuntza egintza baimentzen badu, hori berriro eraikitzeko baimena eman daiteke, aurreko eraikinaren erabilera edo azalera berdina izanez gero, edo desjabeturiko lurretatik hurbil artikulu honetako bigarren zenbakian adierazitakoa aplikatzearen ondoriozko kasuetarako, nahiz eta aurreko artikuluko 4. zenbakiko mugak bete ez (eraikuntza dentsitateari eta lursailen azalerari buruzko mugak), kasuan kasuko eraikuntza lerroen kalterik gabe.

        6. ¿ Eraikuntzek izango duten erabilera 102. artikuluan aurreikusitako eraikuntza egintzen barrukoa ez bada, 115. artikuluan eta 117. artikuluko lehenengo zenbakian ezarritako araubideari lotuta geldituko da, antolaketatik kanpoko erabileretarako, eta 114. artikuluan aipaturiko balorazio tramitea bete beharrik ez da egongo.

        7. ¿ Egitamu Gidaria indarrean sartu aurreko eraikinetan, gaur egun erabilerarik eduki ez arren, birgaitzea eta erabileraren berrezartzea egingarriak izango dira, baldin eta ibilgailuetarako sarbidea eduki eta euren "bolumena" agerikoa bada (gutxienez horma guztiak). Halako eraikuntzetan berritze, finkatze, kontserbazio, apaintze eta berriztatze lanak egin daiteke, nahiz eta eraikinaren dentsitatean mugak gainditu edo lursailen dimentsiorako baldintzak bete ez.

          118. artikulua.¿ Erabilera onartuen sailkapena

          Aurretiaz legeztatuta badaude, honako hauek erabilera onartutzat hartuko dira:

          1. Lurzoruaren erabilera egintzak, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretarako egindakoak, esate baterako, basoko landaketak, laborantzak, larreak eta zelaiak, Egitamu Gidari hau indarrean sartu aurrekoak.

          2. Egitamu Gidari hau indarrean sartu aurreko nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiakuntzetarako instalazioak.

          3. Industriako, merkataritzako eta biltegiko instalazioak, nekazaritzako edota abeltzaintzako eta basoko ustiakuntza bati lotuta egon nahiz ez.

          4. Egoitzazko ezarkuntzak, familiakoak eta taldekoak.

          5. Zerbitzuko ezarkuntzak, adibidez, hotelak, ostatuak, bainuetxeak, askaldegiak, tabernak eta jatetxeak.

          6. Nekazaritzako edota abeltzaintzako ustiakuntza bati lotutako egoitzazko ezarkuntzak.

          7. Edateko uraren, hondakin uren saneamenduaren, energiaren eta telekomunikazioen azpiegiturak.

            119. artikulua.¿ Eraikuntza eskuhartzeak. Erabilera onartuak.

            Egitamu Gidaria onetsi aurretik ezarritako erabilera edo jarduera kalifikatzearekin batera, artikulu honetako hurrengo ataletan ezarritako araubidea aplikatu beharko da:

            1. ¿ Egitamu Gidari honetako 118. artikuluan onartutako erabileratzat hartzen diren erabilerak edo jarduerak dituzten eraikinetan eta instalazioetan egiteko moduko eraikuntza eskuhartzeak beharrezkoak izango dira horien erabileraren nahiz jardueraren kontserbaziorako eta mantenamendurako; gainera, zaharkitzapena saihestuko da, berrikuntza, kontserbazio, apaindura, finkapen, berritze eta handitze eskuhartzeak eginda, kasuan kasuko kalifikazioaren arabera eta honako arauketa honetan ezarritakoa betez:

              a). Babes Bereziko Eremuetan dauden eraikinetan eta instalazioetan kontserbazioko eta apaindurako lanak egin daitezke, Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/89 Legeko 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

              b). P.4, P.5 eta P.6 Babes Eremuetan eta F.2 Baso Eremuetan kokaturiko eraikinetan eta instalazioetan, berritze, kontserbazio, apaintze, finkatze eta berriztatze lanak egin daitezke.

              c). F.1 Baso Eremuetan eta A.1 Nekazaritza Intereseko Eremuetan (ibar aldeak) kokaturiko eraikinetan eta instalazioetan, berritze, kontserbazio, apaintze, finkatze eta berriztatze lanak egin daitezke. Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak ere handitu egin daitezke, gehienez jota eraikitako azaleraren %25eraino.

              d) Erabilera onartuak eduki eta A.2 nahiz A.3 Nekazaritza Intereseko Eremuetan, Landa Lurzoru Arrunteko Eremuetan (LLA) edo Biztanle Guneko Eremuetan dauden eraikinetan, berritze, kontserbatze, apaintze, finkatze, berriztatze eta handitze lanak egin daitezke, gehienez jota eraikitako azaleraren %15eraino. Nekazaritzako edota abeltzaintzako instalazioak ere handitu egin daitezke, gehienez jota eraikitako azaleraren %25eraino.

              e) . Etxebizitza eraikinaren kasuan, jatorrizko eraikinak eta handitzearen emaitzak ezin izango du inoiz ere gainditu etxebizitza bakoitzeko eraikitako 250 m2-ko azalera.

              f) Finkatze, berritze edo handitze lanetan, eraikuntzak hondakin urak ateratzeko eta arazteko sistema eduki beharko du nahitaez. Bestela, aipaturiko lanetarako lizentzia eskabidea egitean, horren instalazioa jaso beharko da.

              g) Erabilerarik gabeko instalazioak izango dira, egituraren edo eraikuntzaren oinarrizko elementuak galtzearen ondorioz (estalkiak, kargako hormak, zurgintzak, etab.) euren oraingo egoeran jatorrizko erabilera edo eginkizuna garatzeko aukera ematen ez dutenak.

            2. ¿ Lehendik egon eta erabilera onartuak dituzten eraikinen handitzea dakarten eraikuntza eskuhartzeak honako arau hauek arautuko dituzte:

              a) Egitamu Gidari hau onesteko unean zeuden eraikinei benetan lotutako lurretan soilik egin ahal izango dira; horretarako, edozein lizentzia eskatzen denean, eskritura publikoa edo egiaztaturiko kopia erantsi eta, bertan, hori egiaztatu beharko da.

              Horrenbestez, jabetzari une horren ostean erantsitako finkak ez dira baliozkoak izango, egin nahi diren obrak justifikatzeko.

              b) Lehendik dauden eraikinen handitzeak ez du euron oraingo altuera handituko, zedarriekiko distantziarik laburrena 10 m-koa izango da eta errespetatu egingo dira bideetarako, errepideetarako eta zedarrietarako distantziak, 103.1 artikuluan adierazitakoak. Eraikinen okupazio osoak ez du %35 gaindituko, bilketako industri erabileretarako lursailari dagokionez, ezta %15 ere, nekazaritzako nahiz abeltzaintzako (familia bakarrekoa edo bikoa) erabilerei dagokienez.

              c) Urdaibai Biosfera Erreserbako baserri lurzorutzat kalifikaturiko eremuetan dauden taldeko etxebizitzen eraikinetan ezin izango da oinplano berriko, berreraikuntzako, berritzeko edo handitzeko lanik egin.

            3. ¿ Erabilera onartuak dituzten eraikinetako eraikuntza lanen ondorioz ezin izango da sotorik eraiki. Finkatze, berritze eta handitze lanen eraginez ezin izango da inoiz ere eraikuntza osoa hustu edo eraitsi; eraikuntza tradizionalen kasuan (baserria), gainera, eraikinaren funtsezko egiturak mantentzeko eta kontserbatzeko ahalegina egin beharko da (kargako harrizko hormak, oin zuzenak eta zurezko habeak, etab.).

            4. Eraikuntza hartzen duen lursailean hirigintza eta lorategiak egiteko lanak, bestalde, beharrezko oinarrizko egokitzapena egitera mugatuko dira, erabilera edo jarduera mantentzeko, eta gainera, lurraren drainatze egokia bermatuko da. Eraikuntza unitatearen ezaugarriak nabarmen aldatzen dituzten elementuak ez dira hirigintzaren elementu osagarritzat hartuko. Eraikuntzaren inguruaren tratamenduan, asfalto edo zoladuradun azalerak saihesteko ahalegina egingo da; horiek eraikinaren sarbideetan eta inguru hurbilean baino ez dira erabiliko, eta eremu berdeen nagusitasuna sustatuko da. Ezpondak egin behar direnean, horiek behar bezala justifikatuta eta zehaztuta egongo dira proiektuan. Horien malda 2:1etik beherakoa izango da, eta 50 cm-ko landare lurra jarri eta espezie autoktonoak landatuko dira. Nolanahi ere, errespetatu egingo dira ondoko funtsekiko eta erabilera publikoko bideekiko sestrak.

              120. artikulua.¿ Lehendik dauden erauzketa jardueren egokitzapena.

              Baliabide naturalak erauzteko eta ustiatzeko erabilerak (erauzketa ustiakuntzak), Egitamu Gidarian sartu aurretik zeudenak, egokitu egingo dira meatze jarduerek eragindako eremu naturala Berritzeari buruzko Araudian eta horren araberako xedapenetan ezarritakora, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritakora ere (1998ko martxoaren 27ko 59. zenbakidun EHAA).

              124. artikulua.¿ Lursailaren eta lursailak egitearen definizioa

            1. Etenik gabeko inguru-muga osatzen duen edozein lurrazal da lursaila, erroldan sartuta egon nahiz ez, titulu baten ondorioz jabe bakar batena izan edo "baltsan" batena baino gehiagorena izan.

            2. Lursailen lurrazala edo mugak aldatzeko egiten den edozein ekintza juridiko da lursailak egitea, bai lursailak biltzeko gauzatzen bada, bai lursailak kendu, banatu edo beste hipoteka eragiketa bat burutzeko bada, horren helburua edozein motako eraikuntza egitea izanez gero.

            3. Eraikuntza edo instalaziorik egiteko ez diren nekazaritza helburuko zatiketa edo bilketa, bestalde, bereizketatzat hartuko da. Kasuan kasuko titulu edota eskritura publikoan berariaz adieraziko da horrek ez duela lege gaitasunik eraikuntzarako edo hirigintza erabilerarako.

              125. artikulua.¿ Lursailak egiteko kasuak eta eskriturak ematea

            1. ¿ Ezin izango da honako hau urratzen duen lursailik egin: nekazaritza lursail txikienerako azalera, Egitamu Gidari honetan lursailak egiteko ezarritako araubidea eta hirigintza planeamendua, hori Egitamu Gidarira egokiturik dagoenean.

            2. ¿ Hirigintza legerian ezarritakoaren arabera, notarioek eta jabetzaren erregistratzaileek lurrak banatzeko eskriturak eskatuko dituzte, baimenak emateko eta inskripzioak egiteko, hurrenez hurren; horietan lizentzia eman dela egiaztatu edo hori beharrezkoa ez dela dion udal adierazpena jaso beharko da.

              126. artikulua.¿ Nekazaritza lursailik txikiena, Egitamu Gidarien ondoreetarako

              Egitamu Gidariaren ondoreetarako, nekazaritzako lursailik txikiena barruti biribileko zazpi mila eta bostehun metro karratu (7.500 m2) dituena izango da, nekazaritzako legerian ezarritakoaren arabera.

              127. artikulua.¿ Lursail zatiezinak

              Egitamu Gidari honen ondoreetarako, landa lurzoru banaezinak izango dira:

              1. Lurzoruaren erabilera egintzei dagokienez:

    • Egitamu Gidariak landa lurzoruko sailkapenetan gutxieneko lursail hartzailetzat hartzen dituenak, finka independenteak egiteko.

    • Baserri lurzoruaren sailkapenetan gutxieneko lursail hartzailetzat kalifikaturikoen berdinak edo txikiagoak diren lursailak, ondoko lurretako jabeek ondoriozko zatiak aldi berean eskuratzen dituztenean izan ezik (zatiok biltzeko eta horiekin Egitamu Gidarira egokituriko finka berria eratzeko).

    • Baserriko lurzoruaren sailkapenetan gutxieneko lursail hartzailetzat kalifikaturikoen azaleraren bikoitza baino dimentsio txikiagoko lursailak, gutxieneko hori gainditzen duen zatia bereizten denean izan ezik (aurreko puntuan adierazitako helburuarekin).

      1. Eraikuntza egintzei dagokienez:

    • Egitamu Gidariak baserri lurzoruko sailkapen desberdinetan gutxieneko lursail hartzailetzat zehazturikoak, finka independenteak osatzeko.

    • Baserri lurzoruaren sailkapenetan gutxieneko lursail hartzailetzat kalifikaturikoen dimentsio berdinak edo txikiagoak dituzten lursailak, ondoriozko zatiak ondoko lurretako jabeek aldi berean eskuratzen dituztenean izan ezik (horiek biltzeko eta Egitamu Gidarira egokituriko lursail berria hedatzeko).

    • Baserriko lurzoruaren sailkapenetan gutxieneko lursail hartzailetzat kalifikaturikoen azaleraren bikoitza baino dimentsio txikiagoko lursailak, gutxieneko hori gainditzen duen zatia bereizten denean izan ezik (aurreko puntuan adierazitako helburuarekin).

    • Eraikuntza berri batera lotutako lursailak, Egitamu Gidarian ezarritakoaren arabera.

    • Egitamu Gidaria indarrean sartu orduko eraikitako eraikinetara loturiko lursailak, baldin eta ondoriozko lursailak nekazaritzako lursailik txikiena baino txikiagoak badira.

    • Nekazaritzako lursailik txikientzat zehazturikoaren berdina edo txikiagoa den edozein lursail.

      130. artikulua.¿ Baimenak eta aurretiazko txostenak

      1. ¿ Legez eskatzeko moduko beste lizentzia eta baimen batzuen kalterik gabe, Urdaibai Biosfera Erreserbako babes bereziko eremuetan egin nahi diren lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak Eusko Jaurlaritzako ingurumen organoak baimendu beharko ditu.

      2. ¿ Lurzoru urbanizaezintzat sailkaturiko gainontzeko aldeetan, Patronatuko Batzorde Iraunkorraren txostena manuzkoa izango da, ondoren zerrendaturiko lurzoruaren erabilera egintzetarako eta eraikuntza ekintzetarako:

        a) Oinplano berriko eraikinen eta instalazioen eraikuntza obrak (horiek iraunkorrak izan ala ez).

        b) Lehendik dauden eraikinetan edo instalazioetan egindako eraikuntza eskuhartzeak.

        c) Hirigintza obretan oinarrituriko eskuhartzeak.

        d) Bai banan-banan edo bai beste eraikuntza eskuhartze mota batekin konbinatuta lehendik dauden instalazioen eta eraikinen eraispena sortzen duten eraikuntza eskuhartzeak.

        e) Titularitate publiko edo pribatuko zerbitzuen ezarkuntzarako eta mantenamendurako behar diren obrak.

        f) Lursail hartzaileak ixteko instalazioak, artzaintzako tekniketan beti erabili direnak izan ezik.

        g) Hornidura eta zerbitzu orokorretarako lurpeko instalazioak.

        h) Kanpinetarako eta karabanetarako eremuak egokitzeko behar diren instalazioak.

        i) Zaintza bereziko baldintzetako instalazioak (negutegiak eta horien antzekoak), horien dimentsioa 1.000 m2-tik gorakoa denean edo paisaian inpaktu handia sortzen denean.

        j) Baimenik behar ez duten beste proiektu batzuetan sartuta ez dauden lur mugimenduak, nekazaritzako lanetan beti egin direnak izan ezik.

        k) Isurketa solidoak eta likidoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, industriakoak, hirikoak eta nekazaritzakoak, produktu eta kantitate tradizionalekin egindako ongarriztatzeak izan ezik.

        l) Bideak eta bide sareak irekitzeko nahiz egokitzeko lanak, horien izaera edozein izan arren (iragankorra edo iraunkorra), eta horien jabetza edo helburuaren araubidea edozein delarik ere.

        m) Hirigintzako lur zatiketak, bereizteak eta biltzeak, Egitamu Gidari honetan adierazitakoaren arabera.

        n) Eraikinen eta instalazioen erabilera orokorraren aldaketa.

        o) Lurren nekazaritza erabileraren aldaketa, Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidari honetan adierazitakoaren arabera.

        p) Landaketa eta ustiakuntzako baso erabilera, bost hektareatik gorako azaleretan, mozketak, soiltzeak eta baso izaerako beste kultur lan batzuk izan ezik. Txostena manuzkoa izango da, baina ez loteslea, eta planteaturiko lanaren ingurumen eraginari loturiko alderdietara mugatuko da.

      3. ¿ Batozorde Iraunkorrak, artikulu honen 2 atalean zerrendatutako lurzoru erabilpen eta eraikuntza egintzei buruzko manuzko txostena ematea, Zuzendari Artatzailearengan eskuordetu dezake.

        131. artikulua.¿ Txostena emateko prozedura.

      1. Aurreko artikuluan aipaturiko lurzoruaren erabilera egintzak eta eraikuntza egintzak egiteko aurretiazko baimena, lizentzia edo jakinarazpena behar izanez gero (indarreko legeriaren arabera), horiek emateko eskumena duen Administrazioak baimenerako aurretiazko manuzko txostena eskatuko dio Patronatuko Batzorde Iraunkorrari.

        Aurreko artikuluan adierazitako lurzoruaren erabilera egintzek eta eraikuntza egintzek baimenik, lizentziarik edo jakinarazpenik behar ez badute (indarreko legeriaren arabera), interesatuak manuzko txostena eskatu beharko dio Patronatuko Batzorde Iraunkorrari.

      2. ¿ Prozedura.-

        a) Patronatuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eskabideak, egin nahi den jarduketaren definizio zehatzerako behar diren agiri teknikoekin batera. Eskabidea eraikuntza egintzei buruzkoa bada, horrekin batera kasuan kasuko elkargo profesionalak onetsitako proiektu teknikoa ere aurkeztuko da. Nolanahi ere, dokumentazio tekniko horretan, lanek kasuan kasuko lursailean edo lursailetan sortuko dituzten eragin guztiei buruzko informazio eta zehazpenzehatza jasoko da, gutxienez hauxe: lursailen planoa eta katastroaren identifikazioa, lanek lurraldean duten kokalekua, lanen ezaugarriak, aurreikusitako lur mugimenduak edota aurreikusitako lan osagarriak.

        Ingurumen gaineko Eraginaren Ebaluazioaren menpe dauden proiektuekin batera, Egitamu Gidari honetan edota Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritakoa dela bide, Ingurumen gaineko Eraginaren Ikerketa egokia erantsi beharko da.

        b) Patronatuaren araudi organikoaren eta ibileraren araudiaren arabera beharrezkoak diren tramiteko txostenak emateko, hilabeteko epea egongo da, eskabidea jasotzen denetik zenbatzen hasita.

        c) Konpontzeko moduko akatsik egonez gero, horiek eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, aurreko atalean aipaturiko epea amaitu baino lehen, hamabost eguneko epean akatsok konpontzeko astia izan dezan.

        d) Horrela tramitaturiko espedienteak Patronatuko Batzorde Iraunkorraren txostena beharko du; txosten hori interesatuari jakinarazi eta bidali beharko zaio, lizentzia edo baimena emateko legez ezarritako epea amaitu baino zazpi egun lehenago.

        e) Epe hori igaro eta berariazko jakinarazpenik egin ezean, txostena aldekoa dela ulertuko da.

        Hala eta gutiz ere, ez dira inoiz ere aurretiazko txostenen araubide hau dela bide lortutakotzat hartuko, honako honen aurkako ahalmenak: Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeko xedapenak, Egitamu Gidari hau edo horiek garatzeko tresnak.

Peña Forua harrobia suspertzeko proiektuaren lurralde eremuan (P.3 Eremua eta P.5 Aldea), Foruko udal mugartean, inguru naturala suspertzeko ekintzak salbuespenez baino ez daude baimenduta, denbora aldi jakinean gainera, Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legeko 14. artikuluan eta organo eskudunek onetsitako suspertze proiektu teknikoetan ezarritakoaren arabera.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira

aipatutako eranskinak

(Ikus .PDF)