Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

24/2003 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 1070
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2003/02/11
  • Argitaratze-data: 2003/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Herrialde iberoamerikarrak izan dira batez ere euskal herritarren migrazio mugimenduen helmuga, eta, denborarekin, hasierako harreman afektiboak eta kulturakoak aberastu egin dira, harreman ekonomikoak ere sortu baitira. Hortaz, Euskal Herriko eta herrialde horietako herritarren loturak estutu eta sendotu egin dira.

Gaur egun, Iberoamerikak igarotzen duen ekonomia-beheraldiaren eraginez, herrialde horiekin elkartzen gaituzten loturak sendotu egin dira hiru eremu hauetan bereziki: garapenerako lankidetzan, euskal gizataldeei laguntzeko jardueretan eta harreman sozioekonomiko eta kulturaletan.

Euskal gizataldeei laguntzea dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak honoko helburu hauek ezarri zituen besteak beste: gizarte, kultura eta ekonomia harremanak instituzionalizatzea eta kanpoan diren euskaldunak erabat babestea eta sustatzea, hainbat eskubide eta zerbitzu aitortuz eta emanez. Legea indarrean jarri zenetik hona ikusi da ezarritako helburuak gauzatzeko nahitaezkoa dela lankidetza eta partaidetzarako bide egokiak ezartzea.

Garapenerako lankidetza dela eta, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaz Estatuak uztailaren 7an emandako 23/1998 Legeak dio giza garapen globala sustatu behar dela, garapenerako lankidetzaren inguruko politikak eraginkorrak eta koherenteak izan daitezen eta, horrela, mundutik txirotasuna desagertu eta garapen bidean dauden herrien hazkunde ekonomikoa iraunkorra izan dadin. Legeak berak dio autonomia erkidegoetatik egiten diren jarduerak gizartearen beraren adierazpen solidarioa direla, eta oinarri hartzen ditu aurrekontu autonomia eta jarduerak garatzeko eta gauzatzeko autoerantzukizuna.

Euskal Autonomia Erkidegoak elkartasunezko konpromiso iraunkorra du garapen bidean dauden herrialdeekin, eta aurrekontu operatiboaren %0,7 ematen die.

Xede horretara bideratutako baliabideen garrantzia ikusirik, beharrezkoa da egitura eta bide egokiak jartzea garapenerako lankidetzaren helburuak gauzatu ahal izateko.

Iberoamerikako herrialdeen artean, Euskal Autonomia Erkidegoak laguntza garrantzitsua ematen dio Argentinari garapenerako lankidetzaren alorrean eta lurralde horretan burutzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoak nazioarteko eragina duten jarduerak, dagozkion eskumen-tituluen eremuaren barruan. Jarduera horien garrantziak eta muntak komenigarri egiten dute Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza bat jartzea, garapenerako lankidetzan eta euskal gizataldeen alorrean erkidego honek Argentinan burutzen dituen jarduerak eta nazioartean garrantzia dutenak bateratzeko.

Horren ondorioz, Jaurlaritzaren - Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskadiren Argentinako Ordezkaritza sortzen da, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren barruan.

Euskadiren Argentinako Ordezkaritza da Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza organoa garapenerako lankidetzari, euskal gizataldeekiko harremanei eta sektore anitzeko interesen defentsa eta sustapenari dagokienez, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan.

Aurreko artikuluan zehaztutako eremuaren barruan, Euskadiren Argentinako Ordezkaritzak zeregin hauek izango ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Argentinan dituen gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzea eta horien bilgune izatea.

  • Ikustaldiak, elkarretaratzeak eta informazio trukeak egiteko harreman organoa izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreei Argentinan bilkurak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta horiei laguntzeko zentroa izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu eta jarduerei buruzko aholkularitza teknikoa , orientazioa eta informazioa ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek Argentinan izango dituzten beharrak aurreikustea eta proposamenak bideratzea.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkaritzaren titularrak zuzendari maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

  2. ¿ Euskadiren Argentinako Ordezkaritzaren titularrak kontratazio organo lez jardungo du, Ordezkaritzak dituen egitekoen arloan antolamendu juridikoak egozten dizkion ahalmenak erabiliz. Gehienez, hamabi mila euroko (12.000 euro) kontratuak egin ditzake, baita horri dagokion gastua baimendu ere.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.