Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

6/2003 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Batxilergoko curriculuma onartu zuen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1726
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 2003/01/21
  • Argitaratze-data: 2003/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Abenduaren 29ko 3474/2000 Errege Dekretuak (urtarrilaren 16ko EAO) Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak ezarri zituzten 1700/1991 eta 1178/1992 dekretuak aldatu ditu.

Uztailaren 22ko 180/1997 Dekretuak (abuztuaren 29ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegorako Batxilergoko curriculuma onartu zuen, aurreko araudian oinarrituta, eta horrek oinarrizko izaera duenez, bada, aldatu egin behar da Erkidegoko araudia.

Horren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseilua entzun ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honakoa

Lehen artikulua.– Batxilergoko curriculuma onartu zuen uztailaren 22ko 180/1997 Dekretuaren I. eranskina —Batxilergoaren irakasgai komunetako gutxieneko irakaskuntzak— aldatzen da ondoko irakasgaiei dagokienez:

  1. – «Historia», Dekretu honetako I. eranskinak ordezkatuko du.

  2. – «Filosofia», Dekretu honetako II. eranskinak ordezkatuko du.

Lehena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari baimena ematen zaio Dekretu honetan ezarritakoak bete eta garatzeko eman behar diren xedapenak eman ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko urtarrilaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANJELES IZTUETA AZKUE.

Ikerkuntza sozialari berez dagozkion prozedura eta tresnekin eta jarrera sozializatzaile eta kritikoekin batera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzien eta Geografia eta Historiaren bitartez, ikasleei Euskal Herriaren historiari buruzko eta Espainiako Estatuaren historiari buruzko gertaerarik garrantzitsuenen ikuspegia eskaini bazaie, Batxilergoan, metodo historikoarekin lotutako berariazko gaitasunetan sakondu nahi da.

Jakintzagai honen helburua, ikasleek Euskal Herriko Lurralde Historiko desberdinetan izandako gertaera eta prozesu ekonomiko, sozial, politiko, ingurumeneko, ideologiko eta kultural garrantzitsuenak ezagutu eta ulertzea da, bere aniztasunean ulerturik. Curriculum honetan denboran barnako ibilbidea egiten da ikasleek ahalik eta ikuspegi orokorrena beregana dezaten; hala ere, iragan hurbilari emango zaio garrantzi handiagoa, bereziki XIX. eta XX. mendeei. Euskal Herriaren zatirik handiena estatu espainolean barne hartuta egon denez, jakintzagai honetako curriculumak nahitaez eduki behar du Espainia erreferentzia-esparrutzat. Halaber, Iparraldea estatu frantsesaren barruan egoteak, eta jakintzagaiaren eduki batzuk kokatu eta ulertzeko, beharrezkoa egiten du Frantziako historiatik zenbait erreferente hartzea. Ezaguera horren bidez jakintzagai honetako zenbait kontzeptu eskuratzen da, eta kontzeptu horiek garrantzi handia dute Euskal Herriaren azken mendeetako historian izandako gertaera eta prozesu batzuk aztertu eta ulertu ahal izateko, baita gaur egungo errealitate konplexua modu solidario eta tolerantean ulertzeko ere, erronkei eta arazoen konponbideari hausnarketa zorrotz eta kritikotik abiatuz aurre egin nahi bazaie. Ezaguera horrek, era berean, ikaslea gertaera historikoaren konplexutasunaren aurrean kokatzen du (erakundeak, elkarteak, ekonomia, teknika, sinesteak...), eta bere arrazoiketa-prozesuak garatzeko aukera eskaintzen dio, informazio eta datu historikoen analisi eta sintesiaren bidez, egituraketa eta erabilera egokiaren bitartez, eta kontzeptuak erabiltzean komunikazio eta azalpen argia eta egokia egitera eramaten du.

Penintsulako lurraldearen barruan nahiz kanpoan beste herri eta nazionalitate batzuk badirela eta guztiek ere beren kultura, hizkuntza, erakundeak eta tradizioak dituztela ezagutu eta onartzea, eta aniztasun horren lurralde- eta administrazio-antolamendu zehatza denboran zehar egituratu dela jakitea mesedegarri gertatzen da ikasleen prestakuntzan, beren iragan hurbileko eta ez hain hurbileko dinamika desberdinak ondo ezagutzen dituzten hiritar arduratsuagoak izango baitira.

Iturri soziologikoaren arabera, Euskal Herria toki-nortasunaren kontzientzia duen herria da, nahiz eta erritmo historiko ezberdinek, artikulazio- eta egituraketa-prozesu luze batean zehar, bereizte kulturalean eta lurralde aniztasunean eragin duten, oraingo une honetara iritsi arte; eta gaur egun, hain zuzen ere, nazio-kontzientzia eta -nortasuna eraikitzeko prozesuan gaude, aniztasun politiko eta kultural zabal eta aberasgarri baten barruan. Zentzu horretan, jakintzagaia esparru egokia da aro garaikidean izandako gatazkak aztertzeko, bai eta gaur egunera bitartean gatazkak luzatu direla baieztatzeko ere; gainera, garrantzi berezia emango zaio gizarte eta erakundeen demokratizazio-prozesu zailari.

Jakintzagai honek, gainera, gure tradizioko eta kultur ondareko sineste, jarrera eta balioetan dauden joera sexisten aurrean jarrera kritikoak garatzeko aukera eskaintzen du, Historiaren ikasketari emakumeen ekarpena erantsiz, esparru pribatuaren garrantziari bere balioa itzuliz eta diziplina interpretatzeko eredu ezberdinak azalduz.

Historiaren jakintzagai hau ikasteko, gertaera eta prozesua historikoak aztertu eta ulertzea proposatzen da, XX. mendeko gertaerei, eta bereziki gaurko egunetik hurbilen daudenei, lehentasuna emanez, eta XVIII. eta XIX. mendeei dagozkienak oinarrizko azalpen gisa bakarrik hartuz, gaur egungo arazoak eta egoera desberdinak ulertzen laguntzeko. Historia garaikidera mugatzeak abantaila bat du: edozein gertaera historikoren erreferentzia-puntuak askoz ere esanguratsuagoak direla eta, ondorioz, ikasleak errazago ezagutuko dituela. Are gehiago, prozeduraren ikuspuntutik, eskualdeari edo udalerriari buruzko lan praktikoak planteatzeko bidea ematen digute, metodo historikoa ikerketa xumeetan eta sintesi-lanetan aplikatzea ahalbidetuz.

Kontzeptuzko eduki-multzoak, unitate didaktikoetan ohikoa den sekuentzia lineal gisa ulertu behar ez den irizpide diakronikoaren arabera aurkezteko egituratu dira, eta espazio-esparruetako (Estatuetako eta Euskal Herriko) gai ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalen azterketa hartzen dute erreferentziatzat.

Prozedurazko edukiak historia ikertzeko metodoari dagozkion hiru ardatzetan antolaturik aurkezten dira, hau da, lehenik arazoen identifikazio eta hipotesien formulazioa, bigarren, informazioaren bilaketa, bilketa eta trataera, eta azkenik azalpen-prozedurak eta komunikazio-teknikak.

Jarrerazko edukiak ere hiru ardatzetan antolatu dira; ezaguera historikoarekiko balioak eta jarrerak; tolerantzia-, enpatia- eta solidaritate-balioak eta -jarrerak eta, azkenik, balio eta jarrera partehartzaileak, ardatz bakoitzaren erreferentzia izanik.

Jakintzagai honek, Humanitateak eta Gizarte Zientziak modalitateko beste jakintzagai batzuekin (Ekonomia, Geografia, Mundu Garaikideko Historia, Filosofiaren Historia, Zientzia, Teknologia eta Gizartea, eta abarrekin) harremanak ezartzeko aukera emateaz gain, laguntza, orientabidea eta oinarriak eskaintzen dizkie ikasketak lanbide-heziketako zikloetan zehar jarraituko dituzten ikasleei (Administrazioa eta Gestioa, Merkataritza, Soziokulturala) eta zientzia humanistiko eta gizarte-zientzien berezko unibertsitate-lizentziaturak egingo dituztenei.

Jakintzagai honen irakaskuntzari dagokionez, oinarrizko estrategia metodologikoak proposatzen dira, hala nola, bertako inguruneko arazoetatik edo arazoak sor ditzaketen gaietatik abiatzea, motibatzaileak izan daitezen eta ikasketa-prozesu adierazgarriak sorrarazteko potentzialitatea eduki dezaten; prozesu horrek ikasleen pentsamen-eskemak eta ikuspegiak kontuan izan behar ditu, ikasleen lana erraztuz eta ikasteko autonomia emanez; ikerketa sustatu behar du, landu behar den gaiarekin zerikusia duten ahozko eta idatzizko informazio anitzen bilketan eta analisian oinarrituz; eta prozesuaren emaitzak, landutako arazoaren inguruko ondorio garrantzitsuak ateratzea eta horiek txukun eta argi komunikatzea izan behar du. Bestalde, lan kooperatiboa, kideen arteko elkartrukea eta ikasketa-prozesuari berari buruzko gogoeta erraztuko duten estrategiak bultzatuko dira.

Metodologiaren esparruan, ikasleari zientzia historikoak berez dituen ikuspuntu, eskola eta trataera anitzekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzea eta beste Gizarte Zientzia batzuen ekarpen baliotsua aurkezteaz gain, komeni da historiaren eraketan generoaren ikuspegiak duen garrantzia kontuan hartzea analisi historikoa egiterakoan, emakumeek esparru publikoan nahiz pribatuan egindako ekarpenak balioesteko bitarteko gisa eta emakumeek gizonekiko baldintza beretan gizartean espazio baten jabe izateko izan dituzten eta oraindik dituzten arazoei buruzko gogoeta egiteko gonbidapen gisa.

Ikaslearen ebaluazio-prozesuak, orekaturik barne hartu behar ditu froga eta prozedura desberdinen bitartez proposatutako hiru eduki-motak (gaiak garatzea, kontzeptuak definitzea, testu historikoen iruzkinak, ikerketa-proiektu xumeak gauzatzea, paradigma bat denboraldi batean zehar analizatzea, iturri eta dokumentu idatzien kritika, eztabaidak, kanpo-lanak eta agiritegiak, museoak bisitatzea eta abar), irakasleak ikasturtean zehar ikusitako informazio garrantzitsua baloratuz, eta ikasleei ebaluazio-prozesuan bertan parte hartzeko aukerak eskainiz.

Historia jakintzagaiaren curriculum-edukiak, derrigorrezkoaren ondoko etapa honetako irakatsi eta ikasteko prozesuaren xede direnak, berez duten berariazko ikuspuntuaz gain, Zehar Gaiek eskaintzen dituztenez blaitu behar dira. Honela, Hezkidetzak, Ingurumen Hezkuntzak, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzak, eta beste zenbaitek, jakintzagaiarekiko lotura nabaria dute.

  1. – Denboran eta espazioan egoki kokatuz, Euskal Herriko eta Espainiako garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak æemakumeak, gizonak eta pertsonaia garrantzitsuakæ azaltzea eta aztertzea; arreta berezia eskainiko zaio historia garaikideari eta zorrotz eta objektiboki baloratuko da daukaten esanahi historikoa eta kulturala, gaur egun dituzten ondorioak eta etorkizunerako proiekzioa, norberak dituenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia adieraziz.

  2. – Izaera desberdineko gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, historian eta kulturan izandako eragina azpimarratzea eta aldaketak eta desberdintasunak eta lurralde-mailako desberdintasunak bereiztea, inguruko espazio, kultur eta politikaren testuinguru desberdinetan, hurbilekoak zein urrunekoak, izandako eraginak nabarmenduz.

  3. – Gaur egungo gizarteak dituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, bai eta horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea –sistema demokratikoaren gatazka, batik bat-, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz.

  4. – Gaur egungo euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriko bilakaera historikoaren ikuspegi global bat bereganatzea, Euskal Herriko barne-heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz.

  5. – Euskal eta espainiar gizartearen arazoen aurrean kontzientzia konprometitua, arduratsua eta aktiboa garatzea, bereziki eskubide demokratikoak, giza eskubideak eta bakea babesteari, ingurumena errespetatu eta zaintzeari, eta edozein diskriminazio-mota gaitzesteari dagokionez.

  6. – Ikerkuntzaren eta jakintzagaiari dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartuko dituzten ikerketa- eta sintesi-jarduerak burutzea, arazoak ebatziz eta azterlanak nahiz ikerketa xumeak eginez eta horien bitartez historialariak erabilitako iturriak eta egindako lana baieztatuz eta bateratuz.

  7. – Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko.

  8. – Gizarteari eta Euskal Herriaren iraganari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.

  1. Kontzeptuzko edukiak:

    1. multzoa: Historiaurrea eta Antzinatea

    1. – Iberiar penintsulako hominizazio-prozesua: aurkikuntza berriak eta giza aztarnak Euskal Herrian. Nekazaritza-gizarteak eta abeltzaintza-gizarteak eta metalurgiaren garapena.

    2. – Migrazio indoeuroparrak eta kolonizazio punikoa eta grekoa. Baskoniako tribuen jatorria eta aniztasuna. Iberiar penintsulako herri indigenak. Erromanizazio-prozesua Hispanian: erromatarrek Baskonian egindako kolonizazio desorekatua.

    3. – Antzinatearen amaiera Iberiar penintsulan: Inperio erromatarraren krisialdia. Monarkia bisigodoa. Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean.

    1. multzoa: Erdi Aroko gizarteak.

    1. – Al-Andalus. Ekonomia- eta hiri-garapena. Kultura eta zientziaren ospea gizarte andalustarrean. Musulmanak Euskal Herrian.

    2. – Hastapenetako erresuma kristauetatik lurralde-hedapenera eta birpopulaketara. Nafarroako erresumaren eta euskal jaurerrien lurralde-antolakuntzaren bilakaera. Landa-ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza. Gizartea, eguneroko bizitza eta mentalitatea. Kultura eta artea Santiago Bidean.

    3. – Erdi Aroaren amaierako krisialdia: krisialdi ekonomikoa eta demografikoa, gizarte-gatazkak eta bandoen arteko gerrak ... Antolakuntza politikoa eta erakundeen antolakuntza. Mediterraniotik eta Atlantikotik hedapena. Kultura hirietan.

    4. – Errege Katolikoak: estatu moderno baterako oinarriak, Granadaren konkista eta Nafarroako Erresumarekin anexioa. Nafarroako erresuma Euskal Herria kontinentalean. Amerikaren konkista.

    1. –multzoa: Sozietate modernoak: garai inperiala eta Antzinako Erregimena.

    1. – Habsburgotarren «Espainien» baitako eredu anitza eta deszentralizatua: Carlos V.aren inperiotik XVII. mendeko gainbehera eta krisialdira. Foruak eta foraltasuna. Inperio kolonialaren kolonizazioa eta ustiapena.

    2. –Oinarri ekonomikoak eta gizarte-mugimenduak eta –altxamenduak XVI, XVII eta XVIII mendeetan Euskal Herrian eta Koroa espainolean. Eguneroko bizitza Inkisizioan.

    3. –Kultura eta zientzia errenazimenduan eta barrokoan. Urrezko mendea.

    4. multzoa: XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisialdia

    1. – Borbondarren absolutismoa: despotismo ilustratua, zentralizazio politikoa eta Estatu eta administrazioaren erreforma. Euskal ilustratuak. Modernizazio ekonomikoa lortzeko saiakuntzak. Foru-erregimenak eta administrazio-autonomia borbondarrekin.

    2. – Antzinako Erregimenaren krisialdia: Independentziaren gerra eta Kadizko Konstituzioa. Absolutismoaren itzulera. Emantzipazio amerikarra. Frantziako Iraultzak Euskal Herrian eragindako ondorioak: foruen deuseztatzea Iparraldean, Konbentzioaren Gerra eta Zamakolada.

    1. multzoa: Estatu liberalaren osaera.

    1. – Iraultza liberala eta Estatuko erreformak. Gerra karlistak. Foru-erregimenaren aldaketak eta deuseztatzea. Kontzertu Ekonomikoa.

    2. – Eraldaketa ekonomikoak eta aldaketa demografikoak, sozialak eta eguneroko bizitzako aldaketak. Mugimendu sozial eta politikoak. Langileen eta nekazarien mugimenduen hastapenak. Erromantizismoa eta nortasun kulturaren berpiztea.

    3. – Krisialdi politikoa eta Seiurteko Demokratikoa (1868-1874).

    1. multzoa: Berrezarpena eta sistema politikoaren krisialdia.

    1. – Canovas-en sistemaren oinarriak Estatu espainolean eta 1898ko krisialdia. Konponbide bat aurkitzeko saiakuntzak: Krisialdi politikotik krisialdi sozialera. Primo de Riveraren diktadura. Oposizio politiko sozialista, erregionalista eta nazionalista. Euskal nazionalismoaren genesia eta garapena. Sufragismoa eta feminismoa.

    2. – Bilakaera demografikoa eta desoreka ekonomikoak Estatuan: industrializazioa Euskal Herrian. Aldaketa sozialak. Langileen mugimendua eta lorpen sozialak Euskal Herrian eta Espainian.

    1. multzoa: II. Errepublika eta Gerra Zibila.

    1. – Esperientzia errepublikarra: egintzak eta arazoak.

    2. – Gerra Zibil espainola: faktoreak, garapena eta gatazkaren ikuspegia nazioartean. Gerraren ondorioak.

    3. – Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Eusko Jaurlaritza eta gerra Euskadin.

    4. – Literatur abangoardiak eta arte-abangoardiak.

    1. multzoa: Diktadura Frankista.

    1. – Erregimen frankistaren oinarri politiko, sozial eta kulturalak. Garapena eta nazioarteko harremanak. Erbesteratzea, gatazkak eta diktadurari aurka egitea.

    2. – Autarkia, egonkortze-plana eta garapen-planak. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako aldaketa sozialak.

    3. – Euskal Herria Francoren diktaduran zehar. Garapen ekonomikoa, kooperatibismoa, inmigrazioa eta hirigintza. Lankidetza eta oposizio politikoa. Euskal Gobernua erbestean. Eliza katolikoa diktaduran. Erregimenaren krisialdia

    4. – Euskal kultura frankismoan: Euskara eta hezkuntza, literatura, artea, musika. Herri-kultura.

    1. multzoa: Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

    1. – Trantsizio politikoa eta 1978ko Konstituzioa eta autonomien Estatua. Aldaketa politikoak, eraldaketa sozioekonomikoak eta integrazioa Europan.

    2. – Trantsizioa Euskal Herrian. Gernikako Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea. Nafarroako foru-hobekuntza. Bortizkeria eta normalizazio politikoa eta elkarbizitza lortzeko zailtasunak.

    3. – Euskal krisialdi ekonomikotik ongizatera eta informazioaren gizartera. Alderdi politikoak eta gizarte-mugimendu zaharrak eta berriak. Euskal kultura eta nazioarteko kultura.

  2. Prozedurazko edukiak:

    Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea.

    1. – Euskal Herriko eta Espainiako gertaerarik garrantzitsuenak identifikatzea, bereziki historia garaikidean gertatutakoak.

    2. –.Gertaera edo arazo sozial, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuz.

    3. –.Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren artean historia garaikidean zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izandako harremanak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea,

    4. –.Biztanleriaren ongizatean eta osasun-mailatan gertatutako aldaketen balorazioa: bizi-itxaropena areagotzea, IHESa bezalako gaixotasun berriak agertzea, gaixotasun- eta heriotza-kausen aldaketak (kardiobaskularrak, IHESa, istripuak, minbizia...)

    5. – Garrantzizko gertaera historiko bat baldintzatu dezaketen elementu desberdinak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea.

      Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak.

    6. – Iturri historiko zuzenak eta zeharkakoak bilatu, bildu, irakurri eta tratatzea, bai betiko euskarritan bai euskarri teknologiko berrien bitartez (CD Rom, internet...):

      • idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar.

      • iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, euskarri informatikoan bilduak (CD-ROM), atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar.

      • ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak...

      • ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta gauzatuz.

    7. – Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibitatea analizatzea.

    8. – Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, eta abar landu, irakurri eta interpretatzea.

    9. – Gertaera, prozesu edo gatazkaren batean -Euskal Herrian bereziki- eragina duen kausalitate anitza analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz.

    10. – Jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa alor demografikoa, politikoa, ekonomikoa, gizartea edo kultura hartuz.

    11. – Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikideko esparru desberdinetan, iraupen luze eta motzeko prozesuak -egiturak eta koiunturak- bereiztea.

    12. – Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko gaur egungo gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, aurrekari historikoak ikertuz eta haien balizko ondorioei buruzko hausnarketa eginez.

    13. – Euskal emakumearen egoera historian eta gaur egun kritikoki baloratzea.

    14. – Agiritegi, museo, erakusketa monografiko, sustrai historikoa dute antzezlan, eta abarretara irteerak planifikatu eta gauzatzea, informazio historiko adierazgarria lortzeko.

    15. – Gaurkotasuneko gaien inguruko ikerketa xumeak egitea, komunikabide desberdinetako informazioa bildu, landu eta interpretatzearen bidez.

    16. – Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikideari buruz, oinarrizko termino historikoen hitz-zerrenda egitea.

      Komunikazio-teknikak.

    17. – Bertako gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz -panela, murala, diaporama, ahozko azalpena.

    18. – Norberaren ideiak modu zorrotz, funtsatu eta errespetutsuan hitzez adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe.

  3. Jarrerazko edukiak:

    Ezaguera historikoaren aurreko balioak eta jarrerak.

    1. – Iraganarekiko interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, hala nola, zorroztasuna eta objektibotasuna iturri historikoak aztertzerakoan eta interpretatzerakoan, adierazpen sinplistak eta ikuskera historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz.

    2. – Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berreratu eta birlandu beharragatik duen berariazkotasunaz jabetzea, ideiak berrikusiz eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzenduz.

    3. – Agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki.

      Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak.

    4. – Pertsonek eta taldeek historian azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa.

    5. – Gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko aldez aurretiko jarrera.

    6. – Emakumeek presentzia izan duten eta/edo gaur egun ere presentzia duten esparruak azterketa historikoen eremura ekartzea (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea.

    7. – Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea.

    8. – Giza eskubideak eta pertsonen nahiz herrien printzipio demokratikoak positiboki baloratu eta defendatzea inoiz amaitu ez den konkistaldi historiko gisa, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, minusbaliotasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea.

    9. – Espainiako Estatuko Autonomia Erkidego desberdinetako kultur adierazpenak aberastasun iturri eta herrien arteko lankidetzarako bide diren heinean baloratzea.

      Balio eta jarrera partehartzaileak.

    10. – Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko eta bizi-baldintzak nahiz ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.

    11. – Euskal Herriko kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, xede hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

    12. – Garapen-alorrean kaltetuen dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.

  1. – Ezaguera politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kulturalak erabiliz, Euskal Herriko eta Espainiako historiaren ezaugarri nagusien oinarrizko eskema eratu eta esplikatzea, kronologikoki kokatzea eta nazioarteko testuinguruekin erlazionatzea.

    Irizpide honen bitartez, Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikideari bere nortasuna ematen dioten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, ikasleek espresiobide sinpleak erabiliz zein neurritan islatu ditzaketen ikusi nahi da; horretarako, jite ezberdineko (sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural...) gertaeren eta prozesuen arteko erlazioak antzemanez eta inguruko gertaera eta prozesu historikoekin erlazionatuz; eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

  2. – Estatu espainolarekiko Euskal Herriaren erlazioak eta giltzadura- eta lotespen-motak analizatzea, eta garai historiko desberdinetan izandako gertaerak eta prozesu garrantzitsuak aztertzea, batez ere berrienak.

    Euskal Herria eta Espainiaren artean historian izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da (entitate politiko desberdinak, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkista, asimilazioa, ituna, autonomia, etab.), gaur egungo autonomia politiko eta administraziokora iritsi arte. Gainera, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan ulertzen ote dituzten zehaztu nahi da. Azkenik, XX. mendeko eta gaur egungo Estatu espainoleko ziklo demokratikoak, Euskal Herriaren autonomia barne, ezagutzen ote dituzten jakin nahi da.

  3. –.Euskal Herria osatzen duten lurraldeen barne-nortasun anitzean, aldaketa- eta bilakaera-prozesu eta -erritmo desberdinen berezko ezaugarriak antzematea, hala nola ekarpen kultural, tekniko, sozial, eta abarren bidez aberastea, ikuspegi erredukzionistak eta estereotipatuak gaindituz.

    Euskal gizarte garaikideak bere gain hartutako berrikuntza-ezaugarri positiboak ikasleak onartzen dituen egiaztatu nahi da, bere adierazpen eta komunikazioetan analisi historikoaren ikuskera sinplista edo pobretzaileak gaindituz, eta Euskal lurralde historikoen berezitasun, bilakaera-erritmo ezberdin eta kanpoko eragin-faktore anitzen arabera, ikaslea lurralde bakoitzaren nortasun ezberdinaren kausak identifikatzeko gauza den ebaluatzeada asmoa –lurraldeen arteko erlazioak, landa-zonen eta hiri-zonen artekoak, kostaldea, barrualdea eta mendialdearen artean, etab.; aldi berean, herri baten nortasuna indartzeko etengabeko aldaketa- eta bilakaera-prozesu eta –erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak ulertzen ote diren baieztatu nahi da.

  4. – Historia ikertzeko metodoa, bere fase desberdinetan, ikerketa-proiektuetan aplikatzea -banaka edo taldean-, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

    Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide-prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), bai eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere; gainera, zein neurritako autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik tokiko historia garaikideari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesorten diseinua, fitxak lantzea, eta abar.) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino garatu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gain, iraganeko gertaera historikoak aztertu eta ondoren sortutako egoerekin erlazioak aurkitzen ote dituen ikusi nahi da, gertaera esanguratsuen aurrean kausa-ondorioa erlazio koherenteak finkatuz eta prozesu historikoaren ideia bereganatuz edo ulertuz.

  5. – Gertakari historikoren baten kausak identifikatzea, bere elkarrelazioak analizatu eta horietako batzuen garrantzia, nola ikuspegi garaikidetik hala historiografikoetatik baloratzea.

    Ikasleak ekintzen inguruan bildu ohi diren zirkunstantzia desberdinen esanahia gainditzen duten gertaera historikoen konplexutasun kausala hautematen ote duen egiaztatu nahi da, erantzukizun indibidualak izan dezakeen garrantzia baloratuz. Hala nola garai bakoitzeko ikuspuntuaren eta denboraren perspektibak ematen duenaren arteko diferentziaz jabetzen diren. Gertakari historiko bat eragin duten arrazoiak bereiztea, elkarreraginak aztertzea eta duten garrantzia baloratzea, ikuspegi garaikide batetik, bai eta ikuspegi historiografiko batetik ere.

  6. – Historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta esplikazioetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

    Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzeari buruzko ebaluazioa egin nahi da.

  7. – Euskal Herrian eta Espainian, XIX. eta XX. mendeetan izandako antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak ideologia politiko desberdinekin erlazionatuz identifikatu eta deskribatzea, hala nola eskubide demokratiko indibidualen eta kolektiboen lorpena baloratzea.

    Irizpide honen bidez, ikaslea Euskal Herriko historia garaikideko gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, autonomia-estatutuak...) ezagutzeko eta horiek beren iturburu diren ideologia eta gizarte-interes desberdinekin, testuinguru politiko egokian kokaturik, erlazionatzeko gauza izatea lortu nahi da; eta, bestalde, prozesu garaikide sozioekonomiko eta kultur mailakoen fase nagusiak eta ezaugarriak bereizten eta azaltzen ote dituen jakin nahi da (industrializazio, urbanizazioa, dinamika geografikoak, gizarte-mugimenduak eta kultur mugimenduak...), Espainiako ezaugarri orokorrak ezagutzeko eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualde desberdinen adierazgarri bezala eta, berariaz, Euskal Herriko ezaugarriak azpimarratzeko. Gainera, eskubide demokratikoak lortzeko prozesu konplexua ulertu duen eta esplikatzeko gauza den egiaztatu nahi da eta, bereziki, emakumeek esparru publikoan beren eskubideak gizonekiko berdintasunean onarturik ikusteko egindako bide luzeari dagokionez ere; gainera, eskubide horiek areagotzeko prozesuan aurrera egiten jarraitzeko eta diskriminazioak, intolerantzia-egoerak, gizartearen eta ingurumenaren suntsipena eta abar salatzen parte hartzeko premiaz jabetzen den egiaztatu nahi da. Garrantzi berezia emango zaio ikasleak 1978ko Espainiako Konstituzioaren inguruan duen ezagupenari, hain zuzen, indarrean dagoen sistema demokratikoaren ordenamendu juridikoaren oinarria, Estatuko herritar guztien eskubideak bermatzen dituena eta autonomien Estatua definitzeko esparrua zehazten duena; Estatu espainoleko euskal administrazio-erakundeak bereizten ote dituen jakin nahi da (Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren hobekuntza), bai eta gizarte-taldeek eta talde politikoek lantzen edo egiten dituzten proposamen edo proiektuen balorazio kritikoa egiteko gai ote diren ere.

  8. – Azken bi mendeotan Euskal kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituen harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena haztatuz eta bere iraunarazte- eta/edo berreskuratze-prozesuaren zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

    Irizpide honen bitartez, ikasleek Euskal Herrian izan diren eta oraindik ere badiren zenbait motako adierazpen kultural desberdinak -literaturazkoak, artistikoak, zientifikoak eta teknikoak- zehazten ba ote dakiten egiaztatu nahi da, horretarako lurralde historiko desberdinen berezitasunak eta ezberdintasunak aztertuz eta gaur egungo euskal gizartearekiko beren erlazioa esplikatuz; eta euskararen egoera minorizatuan eta hizkuntza berreskuratzeko prozesuan arreta berezia jarriz. Gainera, euskal kulturaren ezaugarri propioak eta bestelako kultur esparruetatik hartutakoak bereiziko dira, bestelako kultur esparruetatik egindako ekarpen, truke eta maileguak euskal kultura aberasteko garrantzitsuak izan direla azpimarratuz.

    II ERANSKINA

Batxilergoaren helburuen ikuspegitik, Filosofiak, Batxilergoaren lehen kurtso honetako curriculuma osatzen duten beste jakintzagaiekin batera, hizkuntza menperatzea, heldutasun pertsonal, sozial eta moralaren prozesua, bai eta ingurua zaindu eta hobetzearen aldeko jarduerak ditu ikasgai; ekarpenik aipagarriena, inguratzen gaituen errealitatearen azterketa egiterakoan kritika eta gogoetarako trebetasun edo iaiotasunen garapena da.

Batxilergoan Filosofia definitzerakoan, kontuan hartu beharko lirateke ikasketa-planen testuingurua diseinatzeko zenbait ohar:

Gaur egun, egia gero eta ilun eta inguraezinagoa egiten zaigu gizarte-ingurune eta kultur ingurune honetan. Etengabe aldatuz doan egoera honetan, kode aniztasun handia, informazio ugari, orientabide politiko desberdinak, ideologia mezu sinplista eta menperatzaileak batera aurki ditzakegu; ikasleak ez dira euren mundua ulertzeko gai, eta etengabeko erabilera baten menpe daude, pentsatzeko eta aske bizitzeko ezintasuna nagusi diren honetan. Ez dago gaur egungo datutik aldendu, kritikatu eta erabaki kontziente eta ardurazkoak hartzea beste aukerarik.

Banakotasun kritikoa, aniztasuna, onarpena, herrien arteko elkartasun eta gizartearen eraldaketa mailakatua garatzeko ideal demokratikoak ez dira lortuko egoeraz jabetu eta gizartearen eraikuntzan modu eraginkor eta sortzailean parte hartzeko bide emango dien kontzeptuzko tresnak eta gogoeta kritikorako trebetasunez hornitutako ikasle gogoetatsu eta kritikorik gabe. Gizarte horretan ezingo baitute modu eraginkorrean parte hartu askatasuna, justizia, lankidetza eta elkartasunaren aldeko borrokan, hitz horien esanahia ezagutzen ez badute, eta deskarga irrazionalaren eramaile gisa soilik erabiltzen badituzte.

Testuinguru soziokulturala aipatzean, ezin dugu ahaztu ikaslearen testuinguru kulturala Euskal Herrikoa dela eta berez dituen ezaugarriak: berariazko kultur garapena izan duen ingurune bat da, non hainbat kultura elkarrekin bizi diren, elkarren arteko errespetua azalduz; jatorri desberdinetako eta iritzi desberdinetako pertsonek osatutako erkidegoa da.

Laburbilduz, demokraziaren garapenak eta teknologiek gure gizartean jasan duten aurrerapen azkarrak beharrezko bihurtzen dute Filosofia ikasketa-plana bereziki ezaguerazko trebetasunak eta gogoeta kritikorako ohiturak eskuratzera zuzenduta egotea, oso ikasle gogoetatsuak prestatuko baitira horrela, arazo berrientzako irtenbideak aurkitzeko gai izango direnak.

Gizaki orok norberaren, mundu orokorraren eta bere gizarte zehatzaren ikuspena izateko duen beharra hartzen du abiapuntutzat gogoeta filosofikoak. Ikasleei prestakuntza egokia eskaintzen die, oinarri sendoago eta hobeto funtsatutako irizpideen bitartez, eguneroko ekintzak erantzunak emateko (edo galderak zabaltzeko) norberaren eta guztion arazoetara bideratuz.

Filosofia, gizakion ikusmolde aske eta autonomo batetik abiatuz, ideologia eta teknologia berriek bultzatzen duten alde bakarreko ereduaren aldean, Batxilergoko curriculumean agertzearen bidez, hezkuntza-sisteman eskaintzen du giza ekintzaren funtsen eta ezaguera orokorraren aintzinsuposamenduen kritika, eta, batez ere, gure gizartea osatzen duen ezaguera zientifikoarena. Arazo larriak zorroztasun eta sistematikotasunez planteatzen ditu, hain zuzen ere, giza pentsamenduak denboraren harian sortu izan dituenak (egia, errealitatea, justizia, edertasuna,...). Zientzien bidez lortutako irtenbideen funtsak bilatzen erradikala da, eszeptikotasun erradikala eta kritika eta beste arrazoitutako aukerak eragozten dituen dogmatismoa saihestuz. Filosofiak Batxilergoaren curriculumean, ikasleek bizitza, hizkuntzalaritza eta ezaguerazko esperientziarekin lotuta, pentsamoldearen autonomiadun estiloa eta erabaki zentzudun eta ardurazkoak har ditzaten lagungarri izan behar du.

Gogoeta filosofikoak eta pentsamendu korronte desberdinen azterketak, norberaren, gizarte, garai eta herriaren bakoizkeriaren zirkulu estua hausten laguntzen dute; etorkizuneko mundu-gizarteak eskatzen duen zabaltasuna bultzatuz, gizarte askea izango baita, autonomiaz pentsatzeko eta besteekiko elkartasunez jardun eta ulertzeko gai diren ikasleak baditu.

Gizarte-zientzien alorrak, Filosofia horren atal bat baita, saiakuntzazko Zientzien ekarpenak kontuan hartzen ditu eta gogoeta kritikoak egiten, giza ezagueraren aukera eta mugak ezarriz. Horrela, Filosofiak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan kritikotasunik gabe eta egi nabariak bailiran jasotako argibide guztiak problemen bidez ikusteko aukera ematen die ikasleei.

Bestalde, gure gizartean balio moralen eraginak atzerakada nabari duen une batean, erantzun filosofikoen ezaguerak, gizarte horretan, arrazionalki oinarritutako norberaren eta gizartearen jokabidea eta balioak sustatzeko «tresna kritikoak» eskaini ditzake.

Egoki dirudi arreta berezia jartzea Batxilergoan lortu nahi den gogoeta teoriko eta praktiko honetan, giza ekintzari eta bere emaitza politikoari buruz, portaera indibiduala eta kolektiboa gidatzen dituzten balioei buruz edota ikasleak bizi duen ingurunean gaurkotasuna duten gatazken azterketari buruz, batez ere, ikaslearen testuinguru hurbilari lotzen bagatzaizkio.

Bi multzo horiek (TEORIA ETA PRAXIA) Batxilergoko Filosofia hezurmamitzen dute eta bere prestakuntza-jarduera sustatzen, giza arrazoi-ekintzaren bi funtsezko helburuez aritzerakoan, ikasleei, gure gizartean gertatzen diren teoria, teknologia, etika eta estetikaren aldaketa izugarri guztien artean, orientabide izan daitekeen pentsamendu eta ekintza malgutasuna emanez, bai eta kontzeptuzko tinkotasuna ere.

Batxilergoa, hezkuntza-etapa den heinean, Unibertsitaterako prestakuntzarako betidaniko zeregina gainditzen saiatzen bada, bere zereginak prestakuntza, amaiera eta bizitza eginkorrerako sarbidea ematen duena, propedeutikoa eta orientatzailea delarik, Filosofiak zeregin horiek betetzen ditu: horregatik, komenigarria eta beharrezkoa litzateke Filosofiak Batxilergoan betetzen duen zereginaren prestakuntza eta orientabidezko balioa zehaztea. Ikasleen prestakuntzarako oso garrantzitsua izan daiteke, jakintza desberdinak atalkatu edo biltzeko tresna bat eskaintzen baitu, irakaskuntza, zeharkako ikuspegitik, ondorengorako baliagarri izan dadin:

  • giza eskubide eta oinarrizko askatasunen errespetua bultzatzea;

  • bakea, elkartasuna eta banakako eta herrien arteko lankidetza sustatzea;

  • arazoen tratamenduan diziplinaniztasunezko pentsamendua garatzea;

  • adimenezko ohiturak eskuratzea, ikasleek gizarte eta kultur bizitzan aktiboki parte hartzeko gaitzen dituzten lan-tekniken bitartez.

    Baina Filosofiak Batxilergoan bete behar duen beste zereginetako bat bere kasa orientatzea da, jakintza historiko eta gaur egungo jakintza gisa, eta lanbide-etorkizunerantz ikaslea ere orientatzea. Zentzu horretan, honako honen alde egin behar da:

  • Batxilergoko diziplinarteko egitura bertikala (kurtsoak) eta horizontala (jakintzagaiak);

  • gizartearen bilakaeraren unerik erabakigarrienak zeintzuk izan diren adieraztea, bai eta pentsamenduaren historia orokorraren diziplinarteko atalkatzea, literatura, artea, zientzia eta filosofia. Kulturaren benetako batasuna eta garai bakoitzeko gizakiek mundu errealari buruz izan dituzten gogoetak argitzeko laguntza emanez;

  • lehen eta orainaldiaren arteko batasuna. Gaur egungo pentsamoldearen eraikuntza eta oraina kulturaren ezaguera historikoa eta ezagueraren garapenerako filosofiazko ahalegina, sistematizazioa eta ezagueraren kritika abiaburu gisa hartuz ezagutzea;

  • filosofiaren izaera eta filosofiaren arazo handien batasun dialektikoa.

    Filosofiak Batxilergoan sustatzen dituen bi zeregin hauek -hezi eta orientatzea-, aurrerago formulatuko ditugun helburuen bitartez egiazta daitezke, orain laburbilduko dugun moduan. Filosofiak ikasleei adimen eta giza heldutasuna eman behar die, beste jakintza batzuk kritikoki eskuratu eta aztertzeko gaitasuna, eta, zeregin konplexu eta ardura handiagoa dutenak garatzeko prestakuntza, bere alderdi praktikoari dagokionez, praxiaren eta balio, arau eta jarreren jarduera kritikoaren orientatzailea baita. Eta hori guztia Filosofiak ikasleak kultur ondarearen alderdirik garrantzitsuenekin harremanetan jarriz lortzen du, metodo zientifikoari buruzko gogoetaren eta gaur egungo munduaren eraikuntzan erabakigarriki parte hartu duten jakintza desberdinen metodologiaren jabe izan daitezen saiatuz.

    Horregatik, hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hasitako heldutasun prozesua sendotu beharko luke. Batxilergoa, ikasleen nortasunaren heldutasun garaiarekin bat dator. Ikasleek orain abstrakzioak egiteko gaitasun handiagoa izango dute eta horrela, gogoeta-azterketetan sakondu ahal izango dute kritikarako tresnak lortuz. Gainera, motibazioari buruzko beste alderdi bat ere azpimarratu beharra dago, hau da, Batxilergoa egiten duten ikasleek borondatez egiten dutela eta goi-mailako ikasketa (unibertsitatekoak edo lanbide-heziketa jakin bat), edo lan-jarduerari ekiteko asmoz.

    Azken finean, Filosofiak Batxilergoan, ondorengoa bultzatu behar du: ezaguerazko gaitasuna prestatu/lantzea, gogoeta eta kritikarako gaitasuna sustatzea, giza ekintzen «orientabidezko mapak» eskuratzea, gure zientzia eta filosofiaren alorreko tradizioa ezagutzea eta norberaren pentsamolde jitea garatzea. Horiek izango lirateke Filosofiak ikasleengan landu beharreko helburuak, gure gizarteko etorkizuneko unibertsitateko ikasleak eta langileak bideratu eta prestatzeko.

    Batxilergoaren helburu orokorrei dagokienez, Filosofia jakintzagaiak lehen kurtsoan egiten duen ekarpena oso baliotsua dela antzeman daiteke, kontuan hartzen baditugu Batxilergoaren helburuak -prestakuntza orokorra, ikasleak bideratzea, eta bere izaera propedeutikoa hurrengo ikasturteetarako eta lan-jarduerari ekiteko-, eta Filosofia jakintzagaiaren didaktikarekin zuzeneko lotura duten helburu orokorrak.

    Batxilergoko lehen kurtsoko Filosofia jakintzagaiaren edukiak ondoko gai-multzo hauen inguruan daude egituratuta: Gizakia, Ezaguera, Ekintza eta Gizartea, ikasgelan ikuspegi ezberdinak ahalbidetuz. Gai-multzo bakoitzean, izenburu orokor bat aipatu eta gai ezberdinak esplizituki agertzen dira, hain zuzen ere Ikastetxearen eta Ikasgelaren programazioak diseinatzerakoan irakasleentzat oinarri izan daitezen, beren ikasleen interes nabarmenenak kontuan hartuta. Filosofia II jakintzagaiaren edukiak zortzi egileren inguruan antolatu dira; hala ere, ikastetxe bakoitzak erabakiko du gai gehiago edo gutxiago aukeratu. Aipatu egileak lehenengo ikasturteko gai, arazo eta planteamendu filosofikoak ulertzeko erreferentzia dira. Batxilergoko Filosofiako jakintzagaiaren eskutik ikasleek ikuspegi filosofiko bat bereganatzea lortu nahi da; horretarako, Filosofia I eta Filosofia II jakintzagaiak ikuspegi didaktiko batetik eta ikuspegi epistemologiko batetik landuko dira eta bi ikasturtetan luzatuko da jakintzagaiaren lantzea. Gauzak horrela planteatutako ikasleei errazagoa egingo zaie Filosofia II jakintzagaia osatzen duten gaiak hobeto ulertzea, Filosofia I jakintzagaian bereganatutako edukien eskutik; gainera, egile bakoitzak defendatutako ideien aurrean gogoeta egiteko informazio gehiago erabiltzen du ikasleak.

    2.– HELBURUAK.

    Jakintzagai honen edukiek ondoko gaitasun hauek garatzen lagundu behar diote ikasleari:

    1. – Pentsatzeko estilo berezia garatu eta argi eta modu koherentean bai ahoz eta bai idatziz ere jakinarazteko gaitasuna izatea.

    2. – Arazo filosofikoak testuen bitartez aztertu eta azterketa eta eztabaidarako ulertuz jaso diren Filosofiaren kontzeptu eta hitzak erabiltzea, enpatiazko eta begirunezko jarrera hartuta.

    3. – Erantzun filosofiko esanguratsuenak deskribatu eta lotzen jakitea -gure gaur egungo pentsamolde eta bizimodua ezin baita horiek gabe ulertu eta azaldu- eta planteatutako arazoei irtenbide berriak eman eta aurkitzerakoan erantzun horiek duten eragina baloratzea.

    4. – Gure gizarteko jakintza, jokabide eta balio desberdinak hautematea, gogoeta kritikoaren bidez bakoitzaren funtsen egokitasun arrazionala ziurtatuz.

    5. – Adimenezko lanerako oinarrizkoak diren prozedurak erabiltzea: informazioa bilatzea, zuzeneko behaketa, alderatzea, azterketa, informazioaren laburpena eta ebaluazio kritikoa, problemak formulatu eta ebazteko beharrezkoa den adimenezko zorroztasuna balioetsiz.

    6. – Arrazoiaren erabilera autonomoa balioestea, banakako zein gizarteko giza ekintzak interpretatzeko adimenezko ahalegin gisa, elkarrizketa arrazionala eta ideien askatasunezko adierazpena bultzatuz, eztabaidatu eta ikasleen arteko desberdintasunak ezabatzeko oinarrizko prozedura gisa.

    7. – Giza eskubideak, norbanakoarenak nahiz kolektiboak, errespetatzean eta naturaren eta bakearen defentsan.

    8. – Besteen arrazoi, erantzun filosofiko eta sinismenen aurrean sentikortasuna adieraztea, gure iritziak aberastu eta alderatzeko modu bezala. Bai eta diziplinaniztasuna egungo ezagueren ezaugarri esanguratsutzat hartzea ere.

    9. – Gizartean arraza, sexua eta sinismenak direla eta egiten diren desberdintasun eta bereizkeriak justifikatzeko edozein saiakeraren aurrean jarrera kritikoa izatea.

      3. EDUKIAK.

      1. Kontzeptuzko Edukiak:

        1. MULTZOA - GIZAKIA

        1. – Natura eta kultura.

        2. – Arrazoia eta grina.

        3. – Historia eta kultur aniztasuna.

          2. MULTZOA - EZAGUERA

        1. – Ezaguera eta errealitatea.

        2. – Ezaguera sistematiko arrazionala.

        3. – Mintzaira eta egia.

        4. – Egia eta ezaguera.

          3. MULTZOA – GIZA EKINTZA

        1. – Giza ekintza: askatasuna eta moraltasuna

        2. – Teknologia.

        3. – Sorkuntza artistikoa.

          4. MULTZOA - GIZARTEA

        1. – Gizakion gizartea.

        2. – Gizarte zibila eta estatua.

        3. – Zuzenbidea, justizia eta gizarte-aldaketa

      2. Prozedurazko Edukiak.

        1. – Aurretiazko ideiak hautematea eta gizakia, ezaguera, ekintza eta gizarteari buruzko interpretazio desberdinak ezaugarritzen dituzten oinarrizko kontzeptuen definizioa: kontzeptuzko eskema eta/edo mapak egiteko.

        2. – Adimenezko lanaren oinarrizko teknikak aplikatzea: testuen bigarren irakurketa, azpimarratzea, eskemak eta laburpenak; bai eta beste teknika konplexuagoak ere: informazioa jasotzea, datuak sistematizatzea, azterketa eta laburpena.

        3. – Jakintzagaiaren gaiari buruzko lan errazak eta testu filosofiko, literario eta arazo argiak hautemateko bide ematen duten beste eremu batzuetakoak irakurri eta iruzkinak egitea.

        4. – Idatzizko lanak egitea –banakakoak eta taldekoak– aurretik ezarritako irizpide, aholku eta orientabideak jarraituz; aztertuz eta ebaluatuz: hitzak definitu, arazo filosofikoak onetsi, testuak interpretatu eta bibliografia aukeratzea eta baloratzea.

        5. – Ideien jakinarazpen eta arrazoitzearen bai eta erabakiak hartzearen koherentzia eta zorroztasuna bultzatzera bideratutako ahozko aurkezpen eta eztabaidak prestatu eta gauzatzea.

        6. – Euskal Herriko kultur egintzak aztertzea eta baloratzea, aukera desberdinak ezagutzeko funts filosofikoak erabiliz.

      3. Jarrerazko Edukiak:

        1. – Gizakia, ezaguera, giza ekintza eta gizarteari buruzko ordezkapen eta iritziak, kultur aberastasun gisa baloratzea; besteen iritzienganako errespetuzko eta harmenezko jarrera izanez.

        2. – Kultura eta gizarte azpiegitura guztietan, eta Euskal Herriko kulturan bereziki, aurki ditzakegun balioak ikertzeko jarrera sustatzeko lankidetza, elkartasunezko eta bakean oinarritutako elkarbizitza jasankorra eraikitzeko lanetan jokabide eraginkorra izanez.

        3. – Zientziari buruzko gogoeta kritikoa egitea, ikusmolde neutro eta murriztailea saihestuz, lotura etikoak, zientziaren gizarte eta ekologi kostuak eta lorpenak ez baztertzen saiatuz.

        4. – Pertsonaren garapen bateratzaileaz arduratzea, pentsamendu arrazionalaren prozedurak eta gure adimenaren bururapenak osatzen dituzten sentimendu, gogo eta afektuak harmonizatuz.

        5. – Inguruko gizarte-bizitzan parte hartzea, kultura anitzeko gizarte-ereduetan oinarrituta.

          4. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

        1. – Arazo filosofikoei buruzko lanaren emaitza, argiro eta koherentziaz azaltzea, lortutako ondorioak baloratuz.

          Irizpide honen helburua, ikasleek, filosofiari buruzko gogoetari dagokionez, gaitasun logiko eta azalpenezkoan izan duten aurrerapena frogatzea da. Planteatuko zaizkien egoera gatazkatsuei buruzko idatzizko lan desberdin eta ahozko aurkezpenek, ikaslearen mailakako heldutasuna adieraziko dute norberaren pentsamendu filosofikoa barneratu eta formulatzerakoan.

          Era berean, aztertutako arazoetan lortutako kontzeptualizazio maila ebaluatu nahi da, bai eta hautemateko gaitasuna, berreraikuntza, eta alderdi garrantzitsuenen azterketa eta laburpenerako trebetasunean ere.

        2. – Izaera filosofikoa duten testu motz eta errazak aztertzea, gaiaren edukia hautematea, bertan agertzen diren hitz zehatzak eta edukiak aurretiaz jasotako ezaguerekin duten loturari arreta eskainiz.

          Irizpide honen bitartez, ikasleak, izaera filosofikoa duten arazoak aipatzen dituzten testu errazak ulertuz irakurtzeko eta aztertzeko garatu duen gaitasuna frogatu behar da, gaitasun hori funtsezko tesiaren hautemate eta birformulatzean –norberaren adierazpenez–, kontzeptuzko eskemak egiterakoan eta hitz edo kontzeptu zehatzak azaltzerakoan erakutsiz. Aldi berean, testuetan planteatutako arazoak eta aurretik eskuratutako ezagueren artean loturak ezartzeko gaitasuna ebaluatu nahi da.

        3. – Ikasleentzat interes handien izan dezakeen arazo filosofikoetakoren bati buruzko lan monografiko bat egitea, banaka edo taldean, lanaren eta eduki-multzoen arteko lotura ezarriz.

          Irizpide honek, ikasleak, dagozkien orientabideen bidez egungo errealitateari buruzko arazo edo alderdi interesgarriren bati buruzko ikerketa-lan errazak egiteko gai ote diren ebaluatuko du; plangintza lanak (erabiliko den lan-metodologia, kontsultarako iturriak eta abar) bai eta burutzekoak (gaia planteatzea, informazio eta alderatutako argudioen ekarpena, lortutako ondorioak baloratzea) kontuan hartuko da. Arazo filosofikoak planteatu, jasotako informazioa landu eta ondorioak baloratzeko moduan lortutako autonomia maila zein den jakin ahal izango dugu bi alderdiak batera landuz.

        4. – Ikasitako alderdi filosofikoei buruzko informazioa baliozkotasun, gaurkotasun, objektibitate eta egokitasun iritzien arabera gordetzea, iturri desberdinetako informazioarekiko jarrera gogoetatsu eta kritikoa izanez.

          Iritzi honen bitartez, ikasleak iturri desberdin eta modu askotakoetara joz informazioa aukeratzeko duen gaitasuna zenbaterainokoa den frogatu nahi da (inguratzen duen gizartean duen eguneroko esperientziatik abiatuz, bai eta beste jakintza edo komunikabideek eta Filosofiari buruzko testu, eskuliburu eta hiztegiak kontsultatzeak ezagutaraziko diotenetik), bai eta informazioa kritikoki erabiltzeko beharrezkoak diren trebetasun orokorrak menperatzen ote dituen ere, hala nola, bere errealitate sozialaren behaketa eta deskribapena, sailkapen eta sistematizazioa, alderatze eta balorazioa, eta abar

        5. – Gizakiaren ezaugarri bereziak ezagutu eta aztertzea, horri buruz planteatutako jarrera filosofikoren bat hautemanez eta era berean, indarraldia eta erabilera kritiko-eraikitzailea ere baloratuz.

          Irizpide hau, ikasleak gizakion espezifikotasunari buruzko gogoeta egiteko garatu duen gaitasunari dagokio, jakintzaren alor desberdinetatik gizakion arteko berdintasunei eta ezberdintasunei buruzko ezaguera eta ideien ekarpenak egingo dituztenei hain zuzen ere. Bestalde, ikasleak gaiaren egungo ulerpenerako garrantzitsuagoak diren jarrerak antzemateko duen gaitasuna aztertzen du.

        6. – Gizakion ekintzen espezifikotasuna ezagutu eta aztertzea, Filosofiak bere dimentsio etiko, tekniko eta estetikoei buruz planteatzen dituen arazoetako baten arabera, eta eskuratutako ezaguerak gizakion, norberaren edo taldearen bizitzan jarduteko modu desberdinak dituztela ulertu eta kritikoki epaitzeko erabiliz.

          Irizpide honen bitartez, ikasleak giza ekintzen dimentsio etiko, tekniko edo estetikoari buruz dituen berezko argudioak emateko gaitasuna ebaluatu nahi da; bai eta, ekintza interpretatzeko modu desberdinen arteko loturak ezarri edo aktiboki parte hartzekoa, eta horrek dakartzan ondorio sozialak, epai kritikoak hartuz.

        7. – Ezagueraren ezaugarri nagusienak hauteman eta azaltzea, egia eta errealitatearekiko loturan sor daitezkeen arazoetakoren bat aztertuz.

          Irizpide honen bidez, ikasleek ezaguera eta honen bilakaera, egia eta errealitatea eta horien harremanei buruz dauden arazoetarikoren bati buruz lortu duten ulermen maila ebaluatuko da, planteatutako arazoei buruzko ikusmolde desberdinak aintzakotzat hartuz eta giza esperientziaren beste alor batzuekin lotuz.

        8. – Multzoen edukiekin zerikusirik duten Euskal Herriko gaur egungo gai edo gertakariei buruzko eztabaidetan parte hartzea, jarrera filosofikoak kontrajarri eta gai horiek ulertzeko ematen duten laguntza balioetsiz.

          Irizpide honen helburua, ikasleek, ikuspegi filosofiko batez eta norberaren jarrerak besteenekin kontrajarriz gaur egungo gertakariei buruz aritzeko gaitasunik ba ote duten ebaluatzea da; horrekin batera, filosofoek gure garaiko eztabaidei egindako egungo eta lehenaldiko ekarpenen balioespena ere neurtuko da. Irizpide honek, batetik, komunikaziorako gaitasuna frogatzea ahalbidetzen du, bai eta enpatia maila eta norberaren ideiak gainontzekoenak kontuan hartuz adierazi eta alderatzekoa ere.

        9. – Gizarteko gizakion bizitzaren alderdi esanguratsuak hauteman eta azaltzea, Filosofiak antolamendu sozial eta banakakoa-gizartea harremanari buruz planteatzen dituen funtsezko arazotakoren bat aztertuz.

          Irizpide hau, ikasleek gizakiaren dimentsio soziala azaltzeko duten gaitasunaz arduratzen da, bai eta gizarte antolaketa ulertu eta epaitzekoaz ere, garapen pertsonal gisa, sexu, arraza, sinismen edo banakako zein taldeko desberdintasunen araberako gizarte bereizkeriak arrazoitzeko edozein saio kritikoki epaituz.

        10. – Giza arrazoia gizarte justu, demokratiko eta solidarioago bat sortzeko erabiltzea.

          Irizpide honen eskutik ikasleek arrazoiaren bidez gizarte juxtu eta berdinkideago bat eraiki daitekeela ohartzea, aniztasun ideologikoa, politikoa, morala, arrazazkoa, kultur mailakoa, sexuala... errespetatuz.

Filosofia II edo Filosofiaren Historiak gizakiaren eta honen munduaren inguruan egindako gogoeta-multzoa biltzen eta azaltzen du, errealitatea bere osotasunean arrazionalki eta kritikoki ulertzeko eta giza ekintza maila indibidualean eta kolektiboan kokatzeko ahalegin progresibo gisa sortu zireneko garai historikoetan kokatuz.

Zentzu horretan jakintzagai hau Batxilergoan egoteak, lehen kurtsoko Filosofia Iekin batera, haren jarraipen eta osagarri izanik, etapa honetan lortu nahi den heldutasun intelektual eta giza heldutasunerako funtsezko bultzagarria izan nahi du, ikasleei zenbait gaitasun orokor eta berezi emanez, hain zuzen ere gero egingo dituzten ikasketetarako eta egungo munduan subjektu aktibo gisa bizitzeko derrigorrezko izango zaizkienak.

Jakintzagai honek laguntza handia emango die ikasleei egungo munduko eta mundu honetan eragina izan duten aurrekariak eta faktoreak aztertu eta kritikoki baloratzeko gaitasuna lor dezaten. Horrela, erantzukizunez eta autonomoki jardutea ahalbidetuko dien heldutasun pertsonal, sozial eta morala lortzeko oinarriak izango dituzte, gizarte-ingurunearen garapen eta hobekuntzan solidarioki parte hartzeko.

Filosofiaren Historiak zenbait funtzio dauzka Batxilergoan:

  1. Pentsamenduaren berreraikuntza-funtzioa, planteatutako arazoak eta filosofoek lehen aldian eskainitako erantzunen garrantzia azpimarratzen duena, guk gaur egun ere uler ditzagun. Egungo munduaren ezaguera, jakintza, ideia, sinesmen, balio eta jokabideen sistema konplexuaren azterketa eta kritika ezin egin daitezke «hartan eragiten duten aurrerakin eta faktoreak» kontuan izan gabe.

    Filosofiaren Historiak teoria filosofikoen eta paradigma zientifikoen izaera historikoaz jabetzea ahalbidetu behar du, sortzen direneko esparrua eta gizarte-, kultur, politika- edo erlijio-baldintzak argituz, zein suposamenduetatik abiatzen diren, aurreiritzi diskriminatzailerik ba ote duten; era berean, artea, literatura eta abar bezalako kultur emaitzekin dauden antzekotasun eta desberdintasun harremanak definitu behar ditu, emaitza horiek ere euren garaian kokatu eta ulertu behar baitira.

    Azken finean, Pentsamenduaren Historiaren ikuspegi kritikoa lortu nahi da, ikasleek egungo errealitatea ebaluatzerakoan zorroztasun handiagoa izan dezaten. Honekin lotuta, generoaren analisitik abiatutako Filosofiaren berrikuspen kritikoa, pentsamenduaren historiari buruz ikasleek daukaten ikuspegia zabaltzeko lagungarri izan daiteke.

  2. Etorkizunari aurrea hartzeko funtzioa: historia, lehenaldiko akatsen zuzenketa baino zerbait gehiago da. Gure eskura dugun aukera-multzo bat ere bada, aukera horietaz balia baikaitezke eta baliatu behar baitugu. Tradizio izena duena ez da baliagarritasun handiago edo txikiagoa duen lehenaldiko jakintzen pilaketa soilik, berriz pentsatu eta etorkizuna aurreratzea ahalbidetzen duen oinarria baizik. Giza jarduera oro, bai eta teorikoa ere, behar eta proiektu batzuen erantzuna da: behar eta proiektu horiek, historiari dagokionez, tradizioak jaso ditu. «Filosofiaren Historia», beraz, etorkizuna proiektatzeko beharrezko oinarri gertatzen zaigu.

    Legatu honek, nolabait, ikaslea bizi deneko kultura bereizten duten pentsatzeko eta baloratzeko formen oinarria osatzen du. Filosofiaren Historia horrela etorkizuna proiektatzeko beharrezko oinarria da.

  3. Curriculuma osatzen duten jakiteen historia artikulatzeko funtzioa, elkarren arteko harremanak, antzekotasunak eta desberdintasunak ulertzeko, antzekoa dena eta espezifikoa dena, eta, bereziki, giza zientziaren eta arrazoiaren irispenaren eta mugen balioa.

    Funtzio honek ideien (ideia fisikoak, soziologikoak, psikologikoak, juridikoak, erlijiozkoak...) historiaren ikuspegiarekin lotzea ahalbidetuko du, horrela ikasleek ikasten ari diren jakintza desberdinak bateratu ahal izango dituzte, bai eta jakintza horiek historian zehar hartu dituzten paradigma desberdinei buruzko gogoeta egitea ere. Era berean, ikerkuntzaren eta metodo zientifikoaren funtsezko elementuak modu kontestualizatuagoan ulertu ahal izango dituzte.

    Funtzio hauek Filosofia II edo Filosofiaren Historiaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gidatu behar dute. Halere, kontuan izan behar da jakintzagai honek Batxilergoan duen zentzua, eta unibertsitateko ikasketetan izan dezakeenetik bereizi. Horrela, komenigarriago dirudi aro historiko bakoitza ordezkatzen duten filosofia-testu batzuekiko harreman zuzena oinarritzat duen ikuspegia, presokratikoetatik egungoenetarainoko egile sorta generikoki ezagutzea baino. Argi dago Batxilergoko ikasleentzat zaila gertatzen dela ikasturte batean Mendebaldeko Filosofiak egundaino sortu dituen kontzeptu-sistema nagusi guzti eta bakoitzaren ikaskuntza esanguratsua izatea, aurreko ikasturtean hasi baitziren filosofia-gogoetak eta abstrakzio handiko pentsamenduarekiko harremana ikasten. Halako kontraesanak, azken urteetan zer jaso zitekeen eta zer zen ezinbestekoa kontuan hartuz multzoa murriztu eta zehazteko saio desberdinak eragin ditu.

    Filosofia I jakintzagaiaren curriculumean azaltzen denaren arabera, bi irakasgaiak (I eta II) ikuspegi bateratu batetatik garatu nahi dira, hartara Filosofiaren ikuspegi osoa eta ez zatitua bereganatzeko; Filosofia II jakintzagaiaren pentsamenduaren Historiaren ikuspegi orokor bat lortzea da (Mendebaldekoa), dagokion garaia islatzen duten arazoak azalduko dituzten testu batzuen azterketa abiaburutzat hartuz (Filosofia I irakasgaian ikasitakoarekin erlazionatuta), norberaren kulturan kontziente eta kritikoki kokatzea eta kultura horretan mundua eta gizakia bera ulertzeko zenbait ikusmolde nola eratu den ezagutzea ahalbidetuko dutenak, alegia.

    Ikaslea bizi deneko kulturaz hitz egiten dugunean ezin dugu ahaztu Ekialdeko Kulturaz ari garela eta, beraz, kultura bakarra ez den kultura bati buruz. Baina hala ere ezin dugu ahaztu Euskal Herriak izan duen kultur bilakaeraren izaera espezifikoa: gure herrialde osoko lurralde guztietan erromanizazio-prozesu ez homogeneoa, kristautze-prozesua, ondoko herriekiko eta hizkuntzekiko harremanak, Ilustrazioaren pisua, pentsamendu liberalaren eta kontserbadorearen arteko gatazka, geure nortasunaren defentsa eta landa-kultura batetik gero eta kultura hiritartuagora igarotzea, ideia eta eragin mota guztietara irekia eta, beraz, gero eta anitzagoa den kulturara.

    Maila honetan egiten den proposamenak kontuan hartzen du ikasleek jadanik izan dutela lehen harremana Filosofiako testu laburrekin Batxilergoaren lehen urtean. Orain, garai desberdinetako sistema filosofikoak ulertzeko gai izaten eta konplexutasun eta osotasun handiagoa duten testuen analisiari dagozkion trebetasuna lortzen lagundu nahi zaie ikasleei.

    Kantek esan zuen bezala «ez da filosofia ikasten, filosofatzen ikasten da» esaldiarekin bat bagatoz, lehenaldiko testuekiko elkarrizketa adituak, landutako diskurtso filosofikoa ulertzeko funtzioa, planteatutako arazoekiko norberaren jarrera sendotu eta hari buruzko gogoeta egiteko funtzioaz osa dezake. Esakune filosofikotik norberaren kulturaren eta ideia eta balioen sistemaren sustraiez jabetzerako zubia egitea da helburua, ikasle bakoitzak bere filosofia-pentsamendua eta diskurtsoa landuz.

    Kontzeptu eta argumentuari dagokienez, garapen eta egituratze logiko maila handiko filosofia-testuen irakurketak bide emango dio Batxilergoko ikasleari jakintzagai zientifiko eta teknikoko beste lan eta testuen ulermenezko irakurketarako gaitasuna garatzeko, eta batez ere ondorengo prestakuntzazko ibilbidea zehazteko.

    Testuan agertzen diren arazoak hautemateko eta zein kontzeptu-sistemen bidez azaltzen diren aztertzeko ahaleginak, ikasleengan azterketarako trebetasunak eta metaezaguerazko ikaskuntzak garatuko ditu, hau da, arazoa ulertzeko elementu garrantzitsuak modu esanguratsuan aukeratzen ikasiko dute.

    Testua, sortu zen garaiko testuinguru teoriko, gizarteko eta kulturakoaren arabera interpretatzeak informazio beharrak zehazterakoan eta testuari zentzua emateko beharrezko elementuen hautaketarako autonomiazko ohiturak garatuko ditu ikasleengan. Filosofia eta Zientziaren Historiarako sarrera orokorrak diren lanak, Filosofia Hiztegiak eta egileen beren pentsamenduaren Sarrerak eta abar erabiltzeak informazioaren aukeraketa-, bilketa- eta antolaketa-estrategiak garatzea dakar berarekin. Hori guztia ezinbestekoa izango da testuaren erreferentziazko testuingurua ezartzerakoan.

    Komenigarria da, halaber, ikasleek kurtsoan zehar, lan monografiko bat egitea garapen historikoko pentsamendu filosofikoaren oinarrizko galdekizunen bati buruz, ikerketa egokiaren bilketa planifikatu, alderatu eta antolatu, emaitzak itxuratu eta idatzizko aurkezpen formalaren arauak ezagutzera zuzendutako gaitasunak garatzeko bide emango diena, estrategia horiek guztiak, izango duten edozein jakintzagaietan egin beharko dituzten ikerketa-lanetarako egokiak baitira.

    Horietako lanen bat talde txikietan egitea lagungarri izan daiteke elkarlaneko ikaskuntzak, lanaren eta arduren banaketa eta taldekako erabakiak hartzen ikasteko, etorkizuneko lanbiderako ezinbesteko alderdiak, hain zuzen ere.

    Arazoekiko jarrera desberdinak alderatzeko ahalegina, arazoak haien artean lotzea edo filosofia-eskola eta teoria desberdinak bai eta arazo eta teoriak testuinguru historikoan kokatu ahal izatea ere, baliagarri izango dira ikasleek alderdi desberdinak lotzen ikasteko, arazoarekiko ikuspegia zabaldu eta norberaren jarrera sendotzeko eta egungo mundu ideologiko eta zientifiko konplexuarekiko jarrera pertsonal eta kritikorako beharrezkoak diren elementuak izan ahal izateko.

    Azkenik, ikerketaren emaitzaren ahozko aurkezpena, norberaren jarrera gainerakoenarekin alderatzea eta planteatutako arazoek sortzen dituzten eztabaidetan parte hartzea oinarri egokia izan daiteke entzute, errespetu, jasankortasun, adimenezko zorroztasun eta laguntzeko helburuz egindako kritika garatzeko eta gauzak adierazteko gutxieneko gaitasuna bereganatzeko.

    Neurri batean behintzat metodologia induktiboa proposatzen da, non ahal den neurrian testutik bertatik eta testuan ageri diren arazoetatik abiatuz, erantzuna egilearen sistema kontzeptualean sartuz, sortzen den garaiko datu historikoen argitara interpretatu eta guztia ondoren izango duen eraginari, gaur egun daukan indarrari eta ikasleentzat izan dezakeen esanahiari buruzko gogoetarako euskarria izan dadin, guztia Filosofia I irakasgaiaren eskutik bereganatutako ezaguera eta trebetasunen laguntzarekin.

    Ez da ahaztu behar Filosofiaren Historia ikastea edukiera kontzeptual handiko ikasketa dela eta beraz, hizkuntza bera da ikasleak topa dezakeen bitartekorik eta oztoporik handiena. Horrela beraz, garrantzitsua izango da ikasleen hizkuntz gaitasuna aberastea, hasteko erabilera sexista oro ezabatuz, bai eta hizkuntz diskriminazio-mota oro ere, abstrakziorako gaitasuna handituz era berean. Horretarako aurrez badauzkan ideia, ezagutza eta trebetasunetatik abiatuko gara. Baina proposatzen dena prozedurazko lana da bereziki: ikaslearen kontzeptuzko egitura arian-arian eraikitzen joango da testuaren irakurketan aktiboki parte hartzen duen heinean, analizatuz eta interpretatuz, gogoeta pertsonala eginez eta disertazio, iruzkin edo horrelako zerbaiten bidez bere diskurtso filosofiko propioa eraikiz. Beti ere garrantzitsua izango da ikaslea lan horretarako motibatzea, arazo filosofikoak bere esperientziara hurbilduz «erabilgarriak» izan dakizkion bere bizi-munduaren heltze-prozesuan. Honekin lotuta, garrantzitsua izango da kontuan hartzea emakumezko ikasleek pentsamenduaren historian izan diren emakumeen erreferentziak dauzkaten ereduak behar dituztela euren esperientzia eta pentsamendua antzinako eta egungo emakumeen esperientziarekin eta pentsamenduarekin alderatuta uler dezaten.

    Ikuspegi horrekin lotuta, ikasleek testuan planteatutako kontzeptu eta arazo filosofikoak euren pentsamenduarekin, euren esperientziarekin eta eurek arazoari erantzuteko egin ditzaketen proposamenekin erlazionatzen jakiteko orduan daukaten sormen-gaitasuna baloratu beharko da. Ez da hain garrantzitsua izango gaiari buruz ikasleak zenbat dakien baloratzea, zenbat egile menperatzen dituen edo nolako zehaztasunez erabiltzen dituen hitzik teknikoenak. Garrantzia daukana zera da: planteatzen zaizkion testuetan eta arazoetan erlazio eta esanahien aberastasuna antzeman ote dezakeen.

    2.– HELBURU OROKORRAK

    Jakintzagai honek ikasleek ondorengo gaitasunak gara ditzaten lagundu behar du:

    1. – Testuetako arazo filosofikoak hauteman, haiei buruzko informazio egokiaz lotu, aztertu, interpretatu eta kritikoki baloratzea, sortu zireneko historia, gizarte eta kultur testuinguruan kokatuz.

    2. – Teoria filosofikoak planteatu zireneko historia, gizarte eta kultur testuinguruarekin lotzea, haien adierazpen baitira.

    3. – Historian zehar izan diren filosofi, teoria eta korronteen arteko harremana ulertzea, arazoak eta/edo irtenbideak planteatzeko moduan antzekotasun eta desberdintasunak aztertuz eta egungo pentsamenduarekiko ekarpena baloratuz.

    4. – Gizakiak filosofia-gogoetan etengabe izan dituen oinarrizko galdekizunen esanahi eta garrantzia onartzea, bai eta lehenaldiko filosofia-irakaspen eta eztabaiden garrantzia ere gaur egungo mundua:

    5. – Bestea (testua edo solaskidea) guztiz ulertzeko beharraz jabetzea, norberaren ikuspegia eta eztabaida teoriko emankorra garatzeko aukeraren baldintza gisa, besteen iritziekiko jasankortasun eta errespetuzko jarrera garatuz, gure aniztasun ideologiko eta kulturala positiboki bereganatuz.

    6. – Norberaren pentsamendua eta landutako egileen pentsamendua ahoz zein idatziz adierazteko estrategiak garatzea, ikuspegi filosofikotik garrantzitsua den informazioa jaso, aukeratu eta antolatzeko estrategiak garatzea, bai eta diskurtsibotasun arrazionalaren azterketa kritikoa eta norberaren pentsamoldea adieraztekoak ere.

    7. – Inguruko kultur testuinguruan norberaren jarrera ideologikoa zehaztea eta lantzea, pentsamenduaren historiaren oinordeko bezala, gogoeta eta balorazio kritikoa azpimarratuz.

    8. – Arazoak aztertzerakoan adimen-zorroztasuna baloratzea, bai eta dogmatismoaren eta fanatismoaren aurrean ideiak adierazteko eta elkarrizketa arrazionalak garatzeko aukera ematea eta gizakiak dituen oinarrizko arazoen aurrean ematen diren erantzunen aurrean errespetua eta tolerantzia agertzea.

    9. – Gizakiak bere ahalmen arrazional guztiak erabiltzeko duen gaitasuna baloratzea, bai gai filosofiko garrantzitsuen aurrean bai horiek planteatzeko eta aztertzeko orduan.

    10. – Diskurtso filosofikoan eman diren kontzeptualizazio bereizgarri edo baztertzaileak kritikoki epaitzea, hala nola, androzentrismoa, etnozentrismoa eta abar.

      3.– EDUKIAK

      1. Kontzeptuzko Edukiak: jarraian aipatzen diren multzoei dagokienez, bina egile aukeratu behar dira, gutxienez.

        1. NUKLEOA - ANTZINAKO FILOSOFIA

        Platon, Aristotele edo antzinate klasikoko filosofia-eskola garrantzitsuren bat galdekizun hauetako batzuk nola aztertu ziren azaltzeko baliagarri izan daitezke, hala nola, pentsaera arrazionalaren eraketa, natura eta errealitatearen gaia, bizitza zoriontsua eta desiragarria edo polis-a antolatzeko modua.

        2. NUKLEOA - ERDI AROKO FILOSOFIA

        Agustin de Hipona, P. Abelardo, Averroes, Tomas de Aquino, Ockhameko G. edo beste batzuen testuren bat aztertzea baliagarria izan daiteke arrazoia, fedea eta autoritatea, Jainkoaren eta munduaren sorkuntzaren arazoa, etika eta boterea, zuzenbidea eta justizia, eta abar bezalako arazoak aztertzeko.

        3. NUKLEOA - FILOSOFIA MODERNOA

        Filosofia Modernoaren baitan XVI-XVII. mendeetan agertu eta garai horretan bere buruaren eta gizakiarengan eragina duen galdekizun ororen oinarri izateko helburua duen eta arrazoi gisa garatzen den arrazoi autonomoaren kontzeptu berria sortze eta sendotzearen galdekizun nagusia aztertu beharko da. Descartes eta Spinozaren filosofia-sistema arrazionalistek, Locke eta Humeren filosofia enpiristek, Kanten filosofia kritikoak, edota Kanten ondorengo filosofia idealistek garai honetako arazoen garapena eta egungo pentsaeran duten eragina irudika dezakete.

        4. NUKLEOA – XIX. MENDEKO FILOSOFIA ETA EGUNGO FILOSOFIA

        1. mendeko ikuspegi orokor bat azaltzean, jarrera desberdinak izan direla ikusiko dugu: J.S. Mill, Marx edo Nietzsche, bakoitza bere ezaugarri propioekin, hiru egile desberdin ditugu eta hirurek eman dute azalpen edo erantzun bat pentsamenduak bizi duen krisialdiaren aurrean, zalantzan jarritako errealitatea nolabait berreraikitzeko.

          Egungo filosofia-pentsaerak, XX. mendeari bakarrik dagokionez, jarrera eta jokabide filosofiko desberdinen sorrera eta garapen asko aurkeztea du ezaugarri; gogoeta filosofikoak mailaka baztertzen du sistema handiak eraikitzeko helburua industri iraultzak eta iraultza informatikoak eragindako mundu konplexuaren arazo esanguratsu jakinen azterketari ekiteko.

          Garai honetako ezaugarriak azaltzeko egile eta korronte filosofiko asko erabil daitezke: Wittgenstein, Heidegger, Ortega.

      2. Prozedurazko Edukiak:

        Testua ulertzeari dagokionez:

        1. – Testuan planteatutako arazo orokorra eta testuan jorratzen diren alderdiak hautematea.

        2. – Filosofiako hitz berezien esanahiaren analisi eta definizioa.

        3. – Testuaren azalpen-egituraren identifikazioa, kontzeptu esanguratsuak, hauen harremanak, lagungarri gisa erabilitako argudioak eta datuak.

        4. – Testuan erabilitako hitz sexista edo diskriminatzaileak identifikatzea.

          Informazioaren trataerari dagokionez:

        5. – Informazio-iturri desberdinak erabiltzea.

        6. – Aztertutako testuarekin eta arazoarekin lotutako informaziorik egokiena hautatzea.

        7. – Laburpenak, eskemak, fitxak eta kontzeptuzko mapak egitea.

        8. – Informazioaren antolakuntza eta norberaren eta taldearen lana planifikatzea.

          Testuaren interpretazioari dagokionez:

        9. – Testuaren interpretazioa egilearen eta garaiaren informazioaren argitan.

        10. – Testuko eta egilearen proposamena beste jarrera eta teoriekin alderatzea.

        11. – Suposamendu inplizitu edo esplizituen kritika, besteren artean testuan azaldutako pentsaeraren izaera androzentrikoarena, halakorik badago.

        12. – Testuko argudioen sendotasuna eta koherentzia ebaluatzea.

        13. – Egungo pentsaeran indarrean dauden arazoaren alderdiak identifikatzea.

        14. – Norberak arazoaren aurrean daukan jarrera identifikatzea.

          Testuaren interpretazioari dagokionez:

        15. – Norberak egindako lana ahoz azaltzea.

        16. – Eztabaidetan parte hartzea, norberaren jarrera modu arrazoituan azalduz.

        17. – Testuaren zentzua, interpretazioa eta balorazioa idatziz azaltzea.

        18. – Laburpen-lanak egitea.

        19. – Gai bati buruzko lan monografikoak egitea aurkezpen-arau formalak errespetatuz.

        20. – Testuko gairen bati buruzko idazlan edo saio laburrak egitea.

        21. – Ahozko eta idatzizko hizkuntza ez sexista erabiltzea.

      3. Jarrerazko Edukiak:

        Diskurtso filosofikoari dagokionez:

        1. – Lehenaldiko arazo filosofikoekiko interesa, pentsaerak ulertu eta egungo mundua eta norberaren ideia eta balioak balioesteko.

        2. – Pentsaera filosofikoaren Historiak egungo mendebaldeko kulturaren sorreran izan duen ekarpena balioestea.

        3. – Teoria eta sistema filosofikoekiko jarrera kritikoa garatzea, haien historia eta kulturazko oinarriak, gizarteko zeregina eta eman daitezkeen gizatalde batzuenganako bereizkeriazko jarrerak hautemanez (atzerritarrak, esklaboak, emakumeak, etniak, haurrak, zaharrak, sinesmenak...).

          Filosofia egiteari berari buruzkoak:

        4. – Norberaren jarrera hauteman, heldu eta sendotzeko interesa.

        5. – Jakin-min intelektualagatik eta argitasun, zorroztasun eta zehaztasun kontzeptual eta terminologikoagatiko zaletasuna.

        6. – Norberaren lanetan originaltasuna, sormena eta pentsamendu pertsonala bilatzeko interesa.

        7. – Norbanakoaren eta taldearen ekintzaren arauketan gogoeta arrazionalaren balioaz jabetzea.

        8. – Taldeko lanean aktiboki parte hartzea.

          Komunikazioari dagokionez:

        9. – Ideien askatasunez aurkeztu ahal izatea defendatzea, norberarenetatik desberdinak direnekiko errespetuzko jarrerak garatuz eta dogmatismo, fanatismo eta jasankortasun eza agertzen dutenak baztertuz.

        10. – Bestea guztiz ulertzea eta haren pentsaera objektiboa interpretatzea eragingo duten jarrera dialogikoak garatzea: entzuteko jarrera, besteen lekuan jartzea, argitasunak eskatzea, ideiak alderatzea, eta abar.

        11. – Idatzizko lanen aurkezpen zuzena balioestea, bai eta ondorioen ahozko aurkezpena ere.

          4.– EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

        1. – Filosofia-testu baten edukia aztertzea bertan azaldutako arazoak, erabilitako kontzeptu eta termino zehatzak eta testuaren azalpenerako egitura hautemanez (tesia, argudiatzea, ondorioak).

          Irizpide honen bitartez, ikasleek nolabaiteko kontzeptu eta argudio trinkotasuna duten testuak ulertzeko gaitasuna ote duten ebaluatuko da.

          Gaitasun horren garapena oinarrizko eta ezinbestekoa izango da Giza eta Gizarte-Zientzien Modalitatearekin lotutako ikasketetako jakintzagai zientifiko desberdinen testuak aztertzeko, bai eta Batxilergoko beste Modalitateetakoak ere.

          Testuaren ulermenak bertan planteatuko den (diren) arazoa(k) ulertaraziko dituen azterketa egitea, arazoa azaltzeko erabili diren termino zehatzak eta kontzeptu garrantzitsuen esanahia zehaztea eta tesiek oinarritzat dituzten proposamen eta argudioak, bai eta eratorritako ondorioak ere hautematea barnebiltzen du.

        2. – Filosofia-testu baten esanahia interpretatzea bere teoria, gizarte eta kultur ingurunearekin lotuz eta eskaintzen den proposamena eta arazo horiei beraiei Filosofiaren Historian eman zaizkien beste irtenbide batzuk ere aztertuz.

          Irizpide honek, ikasleek euren hitzetan eta argudiatzearen bidez filosofia-testu baten esanahia azaltzeko gai ote diren ebaluatuko du.

          Gaitasun horrek, egilearen teoria eta kontzeptu-ingurunea, testuak argitu nahi duen arazoa edo arazoak sortu direneko gizarte eta kultur testuingurua eta antzeko egoera edo desberdinetan irtenbideak bilatzeko beste saiakera batzuei buruz lortutako informazioaren erabilera egokia hartzen du kontuan.

          Helburua ez da interpretazioaren «egokitasuna» balioestea, filosofia-testu baten inguruan informazio desberdinak bildu eta ahoz eta/edo idatziz ateratako ondorioak argi, koherentziaz eta arrazoituz agertzea baizik.

          Gaitasun honen garapenak ikasleei bide emango die jakintza arlo desberdinetan gero eta ugariagoa den informazioaren datuak aukeratu, ebaluatu, laburtu eta antolatzeko.

        3. – Filosofia-testu baten iruzkina egin eta idatziz zein ahoz kritikoki epaitzea, oinarritzat dituen supostu inplizituak, argudio eta ondorioen zuzentasuna eta egungo gizartearen pentsaeraren ulermen kritiko hoberako ekarpenek indarrean dirautela hautemateko.

          Irizpide honen bitartez, filosofia-testu bat kritikoki balioesteko gaitasunean agertzen den heldutasun pertsonalaren maila neurtuko da.

          Gaitasun hori agertzeko, aztertutako proposamenen oinarriak (sinesmenak, aurreiritziak, kultur eta gizarte-interesak...) zeintzuk diren jakiteko ikasleentzat lagungarri gerta daitezkeen jarduera osagarriak landuko dira, haien koherentzia neurtu ahal izango baitute horrela, bai eta lehenaldiko ikuskerek egungo filosofia-interpretazioak, geure kultura garatzeko eta ikasle bakoitzaren pentsamendua osatzeko izan duten ekarpena onartu ere (haien ezaugarri positiboak eta mugak kontuan hartuz).

        4. Irizpide honen bidez, ikasleak, kurtsoan zehar, nukleotako edukietako galdekizun edo arazo filosofiko garrantzitsuetariko bati buruzko idazlan laburrak edo lan monografiko baten plangintza eta burutzapena egiteko gai ote diren ebaluatuko da.

          Informazioaren bilaketa, hautaketa eta egituraketarako estrategiak garatzeko ekimen, autonomia eta originaltasun maila ere ebaluatu ahal izango da irizpide honen bitartez, bai eta ondorioen aurkezpenera bideratuak ere.

          Bi dimentsio horien garapena (informazioaren trataera eta ideien aurkezpena) ikasleak egin ahal izango dituzten ikasketen edozein jakintzagai edo modalitaterako oinarrizko trebetasunak dira.

        5. – Aztertutako arazo eta teoria filosofikoen eta hauek sortu zireneko historia, gizarte eta kultur baldintzen -haiei erantzun bat ematen saiatu baitziren- arteko lotura motak zehaztea.

          Irizpide honen bidez, ikasleen filosofia-arazo eta teoriak sortu zireneko eta adierazi zituzten gizarte, kultur eta historia ingurunean kokatzeko gaitasun maila neurtuko da.

          Proposamen filosofikoen eta haien testuinguru historiko, sozial eta kulturalaren artean ezartzen diren lotura motak zehaztuko dira: garai hartako beste kultur agerpenekiko antzekotasun, desberdintasun eta elkarreraginak (mitoak, zientzia, erlijioa, artea, literatura), euren garaiko gizartearen arazo eta beharrei erantzutea, adieraz zitzaketen interes eta/edo aurreiritziak, proposamenak izan duen harrera.

        6. – Aztertutako interpretazio filosofiko desberdinak euren garapen historikoaren prozesuko guneen arabera antolatu eta denboran kokatzea, eragin, antzekotasun eta desberdintasun esanguratsuenak hautemanez eta proposamenen iraunkortasun eta historizitatea aintzat hartuz.

          Irizpide honen bidez, ikasleek testuak, hauek biltzen dituzten sistema filosofikoak giza pentsaeraren garapenaren prozesu historikoaren arabera sailkatu, antolatu eta kokatzeko duten gaitasuna ebaluatuko da (gure Mendebaldeko Kulturaren barruan zehazki).

          Teoria filosofiko desberdinen eta haien eragin, antzekotasun eta/edo desberdintasunen artean ematen diren mendetasunezko loturak hautematea da helburua, bai arazoak planteatzerakoan, bai eta abiaburutzat dituzten supostu eta planteamendu bakoitzaren irtenbide zehatzetan ere.

          Aztertutako korronte bakoitzak gure garaiko pentsamendua sortzerakoan eta norberaren ideologi eta filosofia-jarrerekiko ekarpenen pisua ere baloratuko da.

          Gaitasun horren garapena pentsamenduaren ardatz nagusien eta gure Kultura eraikitzeko prozesuan historian zehar garatu diren aukera desberdinen ikuspen orokorra lortzeko beharrarekin estuki lotuta dago.

        7. – Garai historiko desberdinetan agertu diren izaera baztergarri eta diskriminatzailea duten kontzeptualizazioak kritikoki aztertzea (androzentrismoa, etnozentrismoa edo beste batzuk), ikuskera horiek egungo kultura eta pentsaerako beste batzuekin lotuz.

          Irizpide honen bitartez, ikasleek, ikusitako testu eta sistema filosofikoetan ager daitezkeen androzentrismo, etnozentrismo, xenofobia, eta abar edo emakumeen, beste etnia eta kulturen, eta, oro har, giza talde jakin batzuen adina, sinesmen, ezaugarri fisiko, joera sexuala edo gaixotasun eta minusbalioak eta abarren araberako gutxiagotasuna arrazoitzeko ahaleginak (agerikoak edo inplizituak) hauteman eta aztertzeko gaitasuna ebaluatu nahi da.

          Planteamendu mota hauekiko jarrera kritikoa hartzeko gaitasuna ere baloratuko da, bai eta haiek historian zehar eta gaur egungo gizartean izan dituzten ondorioak ere (Euskal Herrian eta ikasleen kultur inguruan eraginik handiena izan dezaketenak bereziki).

        8. – Ikasleari interesgarri gerta dakiokeen egungo arazo filosofikoren bati buruzko eztabaidetan parte hartzea, testu eta filosofia-teorietan planteatutako arazoen azterketa abiaburutzat hartuz, norberak bere gogoetak azaldu eta beste ikuspegiekiko entzute eta errespetuzko jarrerak garatuz.

          Irizpide honek, ikasleak egungo arazoren batekiko interesa bereganatzeko garatu duen gaitasuna neurtuko du, gaur egun arazo horiek filosofikoki planteatzeko moduaren eta lehenaldikoen arteko loturak ezarri eta beren jarrera hauteman eta hari buruzko gogoetak aurkezteko.

        9. – Banaka zein taldean taula sinkronikoak lantzea eta bertan ikasitako filosofo bakoitza dagokion testuinguruan kokatuko da gertaera politiko, artistiko, literatur mailako, zientifiko eta abar kontuan hartuta.

          Irizpide honen bitartez zenbait helburu zuzenean neurtzeko aukera lortuko dugu. Edonola izanda ere, Filosofia II jakintzagaiaren baitan egilea dagokion testuinguruan kokatzeko gaitasuna da bereziki baloratuko dena.

Batxilergoa osatzen duten bi ikasturtetan hizkuntza eta kultura grekoaren azterketa planteatu da, antzinako zibilizazio grekoa ezagutzeko sarrera gisa.

Kultura grekoak hainbat kultur erreferentzia eskaintzen dizkio ikasleari, orain artean ereduzkotzat edo klasikotzat jo diren erreferentziak hain zuen. Bertan du abiapuntua Humanismo bezala ezagutzen dugun balio-multzoak. Horrez gain, zibilizazio europarraren eta mendebaldekoaren azterketa eta balorazio kritikoa egiteko gaitasuna sustatzen da, kultura grekoan baitaude mendebaldeko zibilizazioaren erroak. Antzinako mundu grekoan jada azpimarratzen ziren gaur egun behin eta berriro errepikatzen ditugun hainbat alderdi, hala nola: gizabanakoaren protagonismoa, ezaguera bereganatu eta egia ezagutzeko lanabes bezala logos eta elkarrizketari lehentasuna ematea, gainontzekoen aurrean tolerantzia eta errespetuzko jarrerak azaltzea, aurrera egiteko gogo bizia eta taldeko ospakizunetan parte hartzekoa...

Hizkuntza dugu herri baten historia eta munduaren ikuspegia aditzera emateko bitarteko pribilegioduna. Hori dela eta, hizkuntza grekoa ikasiz mundu grekoa sakonkiago ezagutzea lortuko dugu, bai literatura, zientzia, historia, erlijioa, filosofia, artea, eta abar bezalako ezaugarriei dagokienez, bai ohitura, balio, sinesmen, bizitzaren aurreko jarrera eta abar bezalako ezaugarriei dagokienez; horrela lortuko dugu Antzinate klasikoko grekoak nolakoak ziren ezagutzea.

Irakasgai honen eskutik ikasleak ezagutzen dituen komunikazio-hizkuntzen (eta atzerriko hizkuntzen) ahozko zein idatzizko komunikaziorako mekanismoetan sakontzea lortu nahi da, hartara hizkuntza kultuaren (teknikoa, zientifikoa, literatur mailakoa, filosofikoa...) lexikoa eta hitzen osaera ezagutzeko eta ulertzeko, izan ere, hitz gehienek dute jatorri grekoa.

Horrez gain, grekoa bezalako hizkuntza klasiko baten hizkuntz mekanismoak ezagutzean norberaren hizkuntzaren egiturak eta funtzioak hobeto ezagutzea lortuko da, bai eta ikasleak ezagutzen ez dituen hizkuntzetakoak ere. Azken finean, grekoa ikastean hainbat hizkuntz gaitasun bereganatzen ditugu, beste hizkuntza batzuk ikasteko orduan lagungarriak izango direnak. Hizkuntza malgukaria dela kontuan hartuta, euskararekin dituen antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutzeko aukera izango dugu.

Grekoaren ikaskuntza latinarekin batera egiten da, normalean, hortaz, diziplinarteko jarduerak garatzea eta bi irakasgaietako edukiak batera antolatzea interesgarria gerta daiteke gauzak errepikatzea saihesteko.

Grekoa I jakintzagaia osatzen duten edukiak gaiaren sarrera egiteko baliagarriak izango dira. Ikasleak pixkanaka ezagutuko ditu hizkuntza eta idazkera grekoa hitzen transkripzioaren bitartez. Gehien agertzen diren izen-, izenorde- eta aditz-egitura morfologikoak eta sintaktikoak aztertuko dira, bai eta erro grekoekin erlazionatutako hitzen eratorpena eta osaera ere.

Bestalde, mundu grekoaren hurbilketa egingo da eta bertako geografia eta historia ezagutu, bai eta antolakuntza, sinesmenak eta literatur adierazpenak ere.

Lehenengo ikasturte honetan hiztegia erabiliko dute ikasleek itzulpenak egiteko, hartara ikaslea aurretiko azterketa gramatikalera ohitzeko eta gehien erabiltzen den lexiko grekoa bereganatzeko, funtsean bere hizkuntzako helenismoekin erkatuz. Hala ere, grekoa erabiltzen ikastea ere komeni da.

Grekoa II jakintzagaian, aurreko ikasturtean bereganatutako morfosintaxiaren funtsezko ezagueretatik abiatuta, egitura morfosintaktikoak sakontasun handiagoarekin aztertuko dira konplexutasun-maila ere altuagoa izango delarik: mendeko perpausen hasieran jarritako juntagailuak, jatorrizko testuak itzultzeko beharrezkoak diren aditzaren moduak eta denborak; horrez guztiaz gain, itzulitako testuen iruzkina eta interpretazioa ere landuko da. Gainera, tratamendu zabalagoa emango zaie literatur generoei, horretarako egile garrantzitsuenen testuak erabiliko direlarik. Literatur ezagupenak bereganatzeaz gain, ikasleengan irakurtzeko zaletasuna piztu edo areagotu nahi da, literatur fenomenoa kultur adierazpen bezala ikustea lortu nahi da, non testuinguru soziopolitikoa eta artistikoa nahasten diren; azken finean, Grezia literatur latindarrak eta, ondorioz, mendebaldeko literaturak imitatutako eredu bat dela azpimarratu nahi da.

Grekoa bezalako hizkuntza klasiko bat irakasteko orduan garrantzi berezia eman behar zaio jatorrizko testuen irakurketari. Horretarako, gehien erabiltzen diren paradigmak, oinarrizko egiturak eta hitzak aurkeztu eta ezagutu behar dira. Atal guzti horiek batera eta mailaka aztertu behar dira, ez atal isolatuak bezala, hartara ikasleak itzulpena bere osotasunean egiteko. Hizkuntza ezagutu nahi bada, hizkuntzaren antolakuntza, elementuen esanahia eta kokapena, perpausen egitura, komunztadura, etab ezagutu behar dira. Edozein testu ulertu ahal izateko lehenik eta behin hiztegia aztertu eta nolabait bereganatu behar da eta, bide batez, hiztegi zientifikoa, filosofikoa eta literarioa ezagutuko dugu.

Hiztegia ikasteko hitzen eratorpena eta osaera ezagutu behar dira eta, ondoren, familien arabera antolatu. Etimologia dugu ikasleek beren hizkuntza propioko hiztegia aberasteko ezagutzen den bide eraginkorrenetako bat; erabiltzen ez dituen hitzen esanahia ezagutuko du eta bere lexikora sartu, bai eta jada erabiltzen dituen hitz askoren esanahia osatuko du. Hizkuntza grekoak eragin izugarria izan du gaur egun erabiltzen dugun hizkuntza zientifiko-teknikoan. Hizkuntza grekoa ezagutzea oso erabilgarria da edonolako erregistro kultuko hitzak ulertzeko edo interpretatzeko.

Zuzeneko itzulpenak egiteaz gain, ondo egindako itzulpenak ere landuko ditugu osagarri moduan eta ikasturteko une bakoitzean landuko diren edukien arabera: kokapen geografikoa, etapa historiko garrantzitsuenak, emakumeak gizartean betetako funtzioa, gizarte-antolakuntza eta antolakuntza soziala, demokraziaren funtsak...

Esandako guztia irakurri ondoren argi geratu da hizkuntzalaritzaren, gizarte zientzien eta giza zientzien esparruan ikasiko edo jardungo duten ikasleen kasuan, hizkuntza eta kultura grekoa oso garrantzitsuak direla.

2. HELBURUAK

  • Grekoaren morfologia, sintaxia eta lexikoari dagozkienalderdiak ezagutzea eta erabiltzea, testu errazen interpretazioarekin eta itzulpenarekin hasiz, batez ere prosa atikoari dagokionez.

  • Hizkuntzak osatzen dituzten oinarrizko elementuei buruz eta hizkuntzek espazioan eta denboran dituzten elkarreraginei buruz gogoeta egitea, hizkuntza modernoak, Euskal Herrian erabiltzen direnak barne, ulertzeko lagungarriak diren grekoaren elementuekin ohituz.

  • Ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzen lexiko zientifikoa eta teknikoa ezagutzea eta hiztegi grekoa ezagutzen den neurrian esanahiak eratortzea.

  • Literatur genero grekoen ezagupen orokorra bereganatzea, bakoitzaren funtsezko ezaugarriak bereiziz eta gaur egungo literatur generoekin alderatuz.

  • Antzinate grekoko alderdi historiko, erlijioso, politiko, filosofiko, zientifiko eta abarrekin lotutako alderdi desberdinak ezagutzea, hizkuntza grekoaren eta arte-agerpen grekoen bitartez.

  • Itzulitako edo jatorrizko testu literario, historiko eta filosofikoak greziar munduarekiko eta ikasleak bizi direnarekiko jarrera kritikoz interpretatzea, testuen egitura eta horietan agertutako pentsaera eta ideologia ulertuz.

  • Gizarte grekoak ezarritako eta gaur egun ondare unibertsal bihurtutako eta gizakiaren bilakaera ulertzeko funtsezkoak diren balio nagusiak bereiztea.

  • Europako batasun politiko, sozial eta kulturaleko partaide izatearen sentimendua garatzea; batasun horren oinarrian dago greziar mundua, bertako herri desberdinekiko eta gaur egungo munduko beste zenbait lekuetakoekiko tolerantzia eta errespetuzko jarrerekin

  1. Hizkuntza grekoa.

    • Hizkuntza grekoaren historia, indoeuroparretik greko modernora:

    • Grekoaren jatorri indoeuroparrak.

    • Dialektoen aldaerak.

    • Joniko-atikoa eta koine baten eraikuntza.

    • Greko modernoa.

    • Idazketaren bilakaera, alfabeto grekora arte: mezinekoa eta ziprekoa.

    • Alfabeto grekoa. Ahoskera, ortografia, azentuazioa eta puntuazioa.

    • Fonologia eta fonetikako oinarrizko ideiak.

    • Hitz grekoen gaztelaniarako eta euskararako transkripzioa latinaren bitartez.

    • Hizkuntza grekoaren morfosintaxia:

    • Hizkuntza malgukaria baten ezaugarriak eta euskararekiko alderatzea.

    • Izen-morfosintaxiaren eta izenordain-morfosintaxiaren oinarrizko nozioak: deklinabidea, adjektiboak eta izenordeak (pertsona-izenordaina, erakusleak eta erlatibozkoak). Kasuak: sinkretismoa.

    • Aditz-morfosintaxiaren oinarrizko nozioak: aditz kopulatiboa orainaldiko gaian (indikatiboa, infinitiboa eta partizipioa).

    • Orainaldia/aoristo oposaketa indikatiboan, subjuntiboan, infinitiboan eta partizipioan. Ahots aktiboa eta tartekoa.

    • Perpausaren egitura: komunztadura. Koordinazioa: gehien erabiltzen diren elementuak. Mendetasuna: funtsezko ideiak. Partizipioaren sintaxia.

  2. Testu grekoa eta horien interpretazioa:

    • Itzulpen-teknikak eta testu-iruzkinak egiteko teknikak ezagutzea: testua ulertzea, itzulpenaren idazketa.

    • Azterketa morfosintaktikoa: perpaus batetako elementuen funtzioak, grekoko eta ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzetako egiturak alderatzea.

    • Prosa atikoan idatzitako hainbat testu itzultzea eta interpretatzea.

    • Itzulitako testu grekoen (historikoak, kultur mailakoak, mitologikoak) irakurketa ulerkorra.

  3. Lexiko grekoa:

    • Hitz-motak. Esanahi lexikoa eta gramatikala.

    • Hitzen osaera: gehien erabiltzen diren aurrizkiak eta atzizkiak. Eratortzean eta osaera erabilitako prozedurak.

    • Hiztegia: aukeratu diren testuetan gehien erabiltzen diren hitzak ikastea.

    • Hitz grekoen transliterazioa eta transkripzioa.

    • Etimologia: jatorri grekoa duten termino zientifiko-teknikoak eta literarioak hizkuntza modernoetan, eta kultismoak.

  4. Grezia eta bere legatua:

    • Mundu grekoaren eremu geografikoa.

    • Greziako historiako gertaera esanguratsuenak.

    • Politika: Gobernu-mota desberdinak. Legea. Justizia.

    • Gizartea: familia-antolakuntza. Heziketa. Emakumearen funtzioa gizarte grekoan. Eguneroko bizitza.

    • Erlijioa eta mitologia: festak, gurtzeak eta jolasak.

    • Literatur genero greko nagusien hastapenak: epika, lirika, drama eta literatur prosa.

      PROZEDURAK

    • Alfabeto grekoak EAEko bi hizkuntza ofizialei berez dagokien latineko alfabetoan izandako isla egiaztatzea.

    • Erkidegoko bi hizkuntzetan erabiltzen diren fonema grekoak identifikatzea.

    • Hitz grekoak transkribatzen hastea.

    • Ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzetan grekoaren egitura sintaktikoak bereiztea.

    • Itzulitako obra edo zatien irakurketa.

    • Hiztegiaren egitura eta antolakuntza ezagutzen hastea.

    • Itzulpengintza-teknikak ezagutzen hastea.

    • Gutxienezko zailtasuna duten jatorrizko testu laburren irakurketa, batez ere K.a. V. eta IV. mendeetako Atenasko prosa.

    • Grekoaren eta euskararen flexio nominalaren eta pronominalaren analisia, eta gaztelanian oraindik gordetzen diren flexio-arrastoena ere.

    • Oinarrizko hiztegi bat lantzea.

    • Hiztegi grekoan hitz familien osaeraren analisia.

    • Oinarrizko hiztegia erabiliz, hitzen esanahia interpretatzea, beren testuinguru hurbilaren arabera edo ezagunak diren termino eratorriekin erlazioa dutelako.

    • Aurrizki eta atzizki grekoak hizkuntza modernoetan identifikatzea.

    • Eguneroko mintzairako hitz askoren jatorri etimologikoa egiaztatzea, ezagutzen den hiztegi grekotik abiatuz.

    • Mapak landuz, Greziako geografia orokorra eta bertako polis nagusienak ezagutzea.

    • Greziako historiaren analisia eta gure historia modernoarekin konparatzea, batez ere gobernu moduei dagokienez.

    • Testu grekoetan aurkitutako pentsamenduak gaur egungo kulturan eta gizartean daukaten indarrari buruzko lanak banaka eta taldean egitea.

  • Hizkuntzaren ekarpena jakintzaren eta komunikazioaren eraikuntzarako tresna gisa.

  • Grekoarekiko interesa eta errespetua.

  • Hizkuntza guztien balorazioa eta begirunea kultur aberastasun gisa.

  • Idatzizko lan edo agerpenen bitartez, kultura eta zibilizazio grekoekiko interesa agertzea.

  • Kultura klasikoaren eta ikaslearen pentsamenduaren arteko desberdintasunaren aurrean errespetua.

  • Idatzizko testu batetako edukia ikasleak bere hizkuntzan errepikatzeko interesa.

  • Ikasleak ezagutzen dituen hizkuntza modernoetan grekoak izandako eraginaz ohartzea.

  • Arte-agerpenak eta kultur agerpenak baloratzea, idiosinkrasia grekoa adierazteko modu bezala.

  • Teknika eta zientzia modernoen aurrerapenei dagokienez balorazio kritikoa egitea, jatorria eta transmisio historikoa ahaztu gabe.

  • Greziako historia, kultura eta zibilizazioaren aurrean errespetua agertzea, gizadiaren ondare komun gisa, grekoen hainbat balio nabarmenduz: tolerantzia, elkarbizitza demokratikoa, zibismoarekiko maitasuna, askatasuna, edertasuna, filantropia, etab.

  • Testu greko labur eta jatorrizkoak irakurtzea; bertako terminoak ama-hizkuntzara erraztasunez transkribatzea; ortografia eta puntuazio zeinu desberdinak erabiltzea eta alfabeto grekoak alfabeto latindarrean eta hizkuntza modernoenetan izandako eragina ezagutzea.

  • Hizkuntza grekoaren izen, izenordain eta aditz-forma desberdin sinpleenak eta deklinabide eta konjugazioen funtzioak ezagutzea, eta ikasleek erabiltzen dituzten eta beste hizkuntza modernoekin duten korrespondentzia ikustea.

  • Esaldiaren eta perpausaren oinarrizko sintaxiamenderatzea: komunztadura; kasuak; perpaus bakunak; koordinazioa; funtsezko menderakuntza.

  • Helenismoak bereiztea, jatorrizko hitz grekoekin erlazionatuz.

  • Hitzen eratorpenean eta osaera gehien erabiltzen diren aurrizkiak eta atzizkiak bereiztea.

  • Eskolan landutako oinarrizko hiztegia ezagutzea eta, bertatik abiatuta, testu batean familia bereko beste hitzen esanahia ondorioztatzea, bai eta ikasitako hiztegiarekin erlaziorik ez duten baina testuan agertzen diren beste hitzen esanahia ondorioztatzea, testuingurutik abiatuz.

  • Prosa atikoan idatzitako jatorrizko literatur testuetako esaldi laburrak itzultzea, hiztegirik erabili gabe eta gelan landutako oinarrizko hiztegitik abiatuta.

  • Ama hizkuntzako esaldi bakunak grekora itzultzea.

  • Itzulpen fidagarritan aurkeztutako literatur genero desberdinetako testuen zentzu globala erauztea, ideia nagusiak bigarren mailakoetatik desberdinduz, horien planteamenduen eta egungo munduari ekarri dizkioten ezagueren indarreangotasun posiblea ikusiz.

  • Greziako gertaera historiko nagusienak denboran eta espazioan kokatzea, horien adierazpen kultural nagusienak identifikatuz eta gure zibilizazioan utzitako aztarna antzemanez.

  • Zibilizazio greziarraren alderdi historiko eta soziokulturalei buruzko arakapen lan sinpleak planifikatu eta burutzea, antzinako eta gaur egungo iturrietatik jasotako datuetatik abiatuz, eta horien emaitzak idatziz edo ahoz ematea.

  1. Hizkuntza grekoa:

    • Izen-morfosintaxia eta morfosintaxi pronominala:

    • Lehenengo ikasturteko edukiak gogoratzea.

    • Forma irregularrak eta gutxien erabiltzen direnak.

    • Kasuak: izen-osagarria eta aditz-osagarria.

    • Preposizioak eta aditzaurrekoak.

    • Aditz-morfosintaxia:

    • Lehenengo ikasturteko edukiak gogoratzea.

    • Etorkizuna eta lehenaldi perfektua.

    • Aditz-moduak.

    • Orainaldia/aoristoa oposaketa, temagabeko erabilienen kasuan.

    • Perpaus-sintaxia:

    • Menderakuntza eta gehien erabiltzen diren menderagailuak.

  2. Testu grekoak eta horien interpretazioa:

    • Itzulpen-tekniketan eta itzulpenetan sakontzea, hizkuntza mailari arreta berezia emanez eta aukeratutako testu-zati grekoen iruzkina egitea, batez ere atikoan edo koinén idatzitakoak.

    • Hiztegia erabiltzen ikastea.

    • Itzuli diren literatur lan grekoen irakurketa, osoa zein zati batena, eta iruzkina egitea.

  3. Lexiko grekoa:

    • Lehenengo ikasturtean ikasitako oinarrizko hiztegia aberastea.

    • Ikasleak erabiltzen edo ezagutzen duen hizkuntzan aurkitzen diren etimologia grekoen azterketa sakonagoa egitea.

  4. Literatur grekoa:

    • Homeroren epopeia.

    • Antzerki grekorako hurbilketa. Tragedia. Komedia.

    • Lirika grekorako hurbilketa: korala eta monodikoa.

    • Literatur prosarako hurbilketa: historia, filosofia eta oratoria.

    • Literatur grekoko gaiak eta ereduak eta literatura unibertsalean izandako eragina.

    • Literatur genero bakoitzeko egile garrantzitsuenen jatorrizko testuak edo testu itzuliak irakurtzea.

  • Prosa atikoan idatzitako testu bakunen eta kultura grekoko gaiei buruzko testu bakunen azterketa morfosintaktikoa eta testuak itzultzea.

  • Hiztegia erabiltzen ikastea.

  • Aurreko ikasturtean bereganatutako oinarrizko hiztegia aberastea.

  • Grekotik datozen kultismoen eratorpen etimologikoa egiteko prozedurak.

  • Egile klasikoen testu itzulien iruzkina egitea.

  • Literatur grekoa osatzen duten generoetan idatzitako lanen zati itzuliak irakurtzea.

  • Itzulpena testu baten edukia ulertzeko tresna gisa baloratzea.

  • Hizkuntza grekotik abiatuta, ikasleek erabiltzen dituzten hizkuntzetako hitz askoren osaera eta esanahia ezagutzeagatiko interesa.

  • Egile grekoen pentsamenduarekiko interesa eta errespetua.

  • Literatur grekoa herri baten kultur adierazpenerako eta inguru soziokulturalaren adierazpenerako tresna bezala positiboki baloratzea.

  • Jatorrizko testu grekoak itzuli ahal izateko beharrezkoak diren elementu morfosintaktikoak bereiztea eta azpimarratzea.

  • Testu baten oinarrizko egitura sintaktikoa ezagutzea, testuko perpausak ondo bereiziz.

  • Hiztegia erabiltzen jakitea, hiztegiaren egitura eta antolakuntza ezagutuz.

  • Testu greko bakunak itzultzea, batez ere K.a. V. eta VI. mendean prosa atikoan idatzitakoak.

  • Ikasleak erabiltzen duen hizkuntzan helenismoen jatorri diren hitzak bereiztea, eta ikasleak bere hiztegia aberasteko duen gaitasuna baloratzea.

  • Literatur testu grekoen iruzkinak egitea, jatorrizko testuak edo itzulitakoak, gaur egungo munduarekiko egokitasuna aztertuz.

  • Ikasturteko edukietan bildutako hainbat alderdiri buruzko lan bakunak egitea, iturri anitzak erabiliz (bibliografikoa, ikus-entzunezkoak, informatikoak, arkeologikoak, eta abar), mundu klasikoa ezagutzeak gaur egungo mundua ulertzeko duen garrantzia nabarmenduz.

Marrazketa Teknikoa adierazpide eta komunikaziorako bitarteko nahitaezkoa da, bai ikerketa zientifikoko prozesuen garapenean, bai eta azken helburutzat produktu bat sortzea eta egitea duten proiektu teknologikoen ulerpen grafikoan ere. Prozesu horietan duten egitekorik garrantzitsuena, diseinatzen edo aurkitzen ari dena formalizatzen edo bistaratzen laguntzea da, eta balizko konponbideen lehen zehaztapenetik hasi eta garapeneko azken faseraino laguntzen du, non emaitzak behin betirako amaitutako planoetan aurkezten diren. Horrela zehaztuta daude Marrazketa Teknikoan analisi, ikerketa, adierazpena eta komunikazioaren funtzio instrumentalak formen ideien alderdi bisualen inguruan. Egiteko horiekin lotuta dauden gaitasunak garatzea, jakintzagai honekin etapa honetan lor daitezkeen helburu hezitzaileen oinarria da.

Marrazketa Teknikoak ikusmenezko konkrezioan laguntzeaz gain, garapeneko edozein unetan ideiak komunikatzen ere laguntzen du eta komunikazioaren alderdirik garrantzitsuenetakoa da. Marrazketa, aurrebozeto aldian, tresna egokia da, komunikazioaren eta ideien kontrastearen bidez, ikerketa lanak edo edozein diseinu proposamen garatzeko. Marrazketa Teknikoaren ezaugarri den komunikazioaren egiteko horrek, sormen-faseak laguntzeaz gain, proiektatu edo egiteko egoeran dagoen objektua geroago zabaltzen eta horren berri ematen ere laguntzen du, eta horrek ekintza zientifiko eta teknologikoaren garapenerako tresna ordezkaezin bihurtzen du. Komunikazioa objektiboa izatea, zentzubakarreko interpretaziokoa eta proiektatzaile, egile eta erabiltzailearen artean etorri handiko elkarrizketa ahalbidetzeko gai dena eskatzen du horrek. Horretarako, Marrazketa Teknikoaren berariazko mintzairaren ezaugarri diren eta objektibotasuna, fidagarritasuna eta unibertsaltasuna ematen dioten konbentzionalismo eta arau multzo bat ezarri da.

Aurreko oharpenak abiapuntutzat harturik, diziplina eraikiko den irazkia osatzen duten hiru azpimultzo mugatu dira: formak objektiboki adierazteko beharrekoak diren trazadura geometriko eta deskribatzaileak; marrazkiak laburtzen eta unibertsalizatzen dituen arauketa; eta errepresentazioen komunikazioa aberasten duten teknika grafikoak, horien alderdi semiotikoak hobetuta. Beraz, programazioaren planteamendua, espazioaren eta denboraren banketari dagokionez, ondoren hau izan daiteke:

  • Aurreneko aldia Geometria Metrikoari eskaintzea, irizpide bikoitza duen estrategia baliatuz: batetik, edukiak aurkeztea eta ikasleak ahalik eta zehatzen, eta arkatz bakarrik, ebatziko dituen ariketak eta problemak proposatzea. Horrek, hain zuzen, eskola-orduan trazadura gehiago egitea ahalbidetzen du, hala, irtenbide grafikoak erraz eta segurtasunez bilatuz. Bestetik, ikasitako trazadurak aplikatzeko ariketak proposatzea, labirinto bat diseinatzea (poligonoen eraikuntzaren aplikazioa) eta islamiar kasetoidura batean egon daitezkeen mugimenduak edota arrosetoi gotiko baten transformazioak aztertzea (ukipenen eta loturen aplikazioa), etab.

  • Ondoren, sistema diedrikoaren sarrerarekin jarrai daiteke, pieza baten proiekzio desberdinen (bistak) arteko erlazioa ikusteko eta, ondoren, arauketa-gaiak ikasten hasteko, ikaslea orduan jartzen baita industria-munduarekin harremanetan planoen eta elementu mekanikoen azterketaren bitartez.

  • Azkenik, hirugarren aldi batean, axometria oktogonalekin eta zeiharrekin (isometrikoak eta cavalierirenak) hastea komeni da, dagozkien eragiketa-metodoak eta transformazioekin dituzten erlazioak aztertuz.

    Marrazketa Teknikoa irakasgai teorikoa bezain praktikoa dela esan daiteke eta, berez, ikasleak eduki behar dituen ezaguera teorikoak, planteatuko zaion lan praktiko bakoitzari aplikatuko dizkion ebazpen grafikoak bezain garrantzitsuak dira. Beraz, orain arte azaldutakoa ez litzateke nahikoa izango azken emaitza eta akaberaren garrantzia kontuan izango ez bagenu, azken hori irizpide estetikoa eta arautzailearen arteko elkarketa gisa ulerturik; eta hori ez bakarrik plano teknikoak hobeto eta errazago ulertzeko eta interpretatzeko, baizik eta baita lanerako metodo eraginkorra sortzeko ere, non kontuan izan beharko genituzkeen teknika grafikoek helburu horretarako eskaintzen dizkiguten aukerak. Horrekin, gainera, ikasleari erantzukizunez eta autonomiaz jokatzea ahalbidetuko dion heldutasun pertsonala garatzeko eta sendotzeko jarrera baliagarriak indartuko lirateke.

    Marrazketa Teknikoaren bitartez pentsamendua lantzen da, izan ere, hasteko metodo aplikatuak bereganatu behar dira, formulatutako teoremak aztertu ondoren. Bestalde, problemak ebazteko erabiliko den metodologiaren eskutik arrazoiketa zientifikoak egingo dira, non ikuspegi deduktibo batetik, ikuspegi induktibo edo esperimental batera igaro behar den, eta alderantziz.

Jakintzagai honen garapenak, ikasleek honako gaitasunok lor ditzaten lagundu behar du:

  1. – Ebazpen grafikoak zehatz, argi eta objektibotasunez adieraztea ahalbidetuko dioten trebetasun eta abileziak garatzea.

  2. – Marrazketa Teknikoak ikerketa-tresna gisa dituen aukerak baloratzea, eta informazioen transmisio eta ulermenean hizkuntza objektiboaren unibertsaltasuna aintzat hartzea.

  3. – Marrazketa Teknikoaren oinarriak ezagutzea eta ulertzea, industria-munduarekin lotuta planoen interpretazioari aplikatzeko eta planoan irudikapen teknikoak egiterakoan sortzen diren problemei ebazpen arrazoituak lantzeko.

  4. – Espazioa eta espazio-ikuskera hobetzen lagunduko dioten errepresentazio-sistema ezberdinak antzeman, aztertu eta ulertzea.

  5. – Marrazketa Teknikoak eskaintzen digun metodoa eta arrazoiketa sustatzea, ideia zientifiko-teknikoak igortzeko modu bezala.

  6. – Planoak egiteko gehien erabilitako marrazketa teknikoaren errepresentazioaren araudia, berezitasunak, sinboloak eta hitzarmenak ezagutzea, behar bezala erabiltzeko.

  7. – Krokis akotatuen bidez formak ulertu eta irudikatzea, UNE eta ISO arauei jarraiki.

  8. – Krokisak eta eskuhutsezko ikuspegiak sustatzea, adierazpen grafikoak beharrezkoak dituen abilezia eta azkartasuna bereganatzeko.

  9. – Marrazketaren akabera egokia baloratzea, hala nola, errepresentazioan teknika grafiko desberdinek sar ditzaketen hobekuntzak.

  1. Kontzeptuzko edukiak:

    1. – untsezko euskarri-motak eta materialak: arkatzak, erregelak, txantiloiak, paperak, formatuak. Kartoi mehe bereziak.

    2. – Oinarrizko trazaketak planoan: paraleloak, elkarzutak, erdibitzaileak, etab. Angeluak: angeluen erabilera. Arku kapaza.

    3. – Poligonoen definizioa, sailkapena eta eraikuntza.

    4. – Proportzionaltasuna eta antzekotasuna: oinarrizko kontzeptuak: Eskalak. Baliokidetasunak.

    5. – Ukitzaileak: ukitzaileen definizioa eta sailkapena abiapuntutzat dituzten zirkunferentzia eta zuzenetatik abiatuta.

    6. – Kurba teknikoak, ukitzaileen aplikaziotik abiatuta.

    7. – Kurba konikoak. Azterketa grafikoa eta konikoen oinarrizko trazadura.

  2. Prozedurazko edukiak:

    1. – Errotulazio-jarraibideetan oinarrituta lanak egitea.

    2. – Segmentu eta angeluen bidezko eragiketak eta eraikuntzak. Konpasa, eskuaira eta kartaboia erabiltzea.

    3. – Poligono erregularrak eta irregularrak egitea.

    4. – Eskala grafikoak egitea eta erabiltzea.

    5. – Ardatz edo puntu zehatz batzuetatik abiatuta, kurba konikoak egitea.

    6. – Ereduzko ukitzaile eta loturen problemak ebaztea, zirkunferentzia eta zuzenen artean edo zuzenen artean.

    7. – Ukitzaileak eta loturak erabiliko dituzten problemekin lotuta, konplexutasun gutxiko objektuak diseinatzea.

    8. – Irudi batetik bestera igarotzea eskatzen duten problemak ebaztea, ikasleen dedukziorako gaitasuna sustatuz.

    9. – Konposaketa-eragiketak egitea, ikasitako irudi geometrikoak erabiliz.

  3. Jarrerazko edukiak:

    1. – Marrazketa teknikoko tresnak erabiltzerakoan, jokabide egokia agertzea.

    2. – Txukuntasuna azken lana egiterakoan, ikasturte osoan kontuan izango dena.

    3. – Jarraibide zehatzak betetzea.

    4. – Irudikatu den objektuaren proportzionaltasuna zaintzea.

    5. – Zorroztasuna eskalak erabiltzerakoan.

    6. – Ukitzaileak eta lotuneak egiterakoan lortutako emaitza baloratzea.

    7. – Jarrera sortzailea hartzea planteatutako problemei ebazpenak diseinatzerakoan.

  1. Kontzeptuzko edukiak:

    1. – Errepresentazio- eta arauketa-sistemen funtsak eta helburua.

    2. – Sistema diedrikoa: puntua, zuzena, segmentua, planoa eta azalera itxiak. Solidoen eta/edo piezen bistak lortzea.

    3. – Mintzaira grafikoaren izaera unibertsalari laguntzen dion faktore gisa hartzea arauketa. ISO, DIN, UNE arauak.

    4. – Arauak marrazketa teknikoan ezartzen dituen alderdi nagusiak pieza baten errepresentazio zuzenerako (bistak, ebakidurak, sekzioak, errepresentazio bereziak, etab.).

    5. – Akotazioa. Arau orokorrak. Kota-motak.

    6. – Euste-elementuak. Arau nagusiak. Errepresentazio sinplifikatua.

    7. – Multzo bakunen errepresentazioa.

  2. Prozedurazko edukiak:

    1. – Puntua, zuzena eta planoa sistema diedrikoan irudikatzea.

    2. – Objektu bat sistema diedrikoan irudikatzea: objektua behar bezala definitzeko behar diren bistak lortzea.

    3. – Krokisak akotatuta egitea.

    4. – Piezak irudikatzea, ahalik eta bista gutxien erabilita erabat definituz.

    5. – Ebakidura, sekzio eta hausturak egitea.

    6. – Euste-elementuak irudikatzea.

    7. – Multzo txikiak egitea eta zatitzea edo bereiztea.

    8. – Piezen errepresentazio sinplifikatua.

  3. Jarrerazko edukiak:

    1. – Txukuntasuna sistema diedrikoan egindako errepresentazio desberdinak egiterakoan.

    2. – Errepresentaziorik egokienarekiko interesa.

    3. – Planoen errepresentazio-mota desberdinetan araudia betetzea, batez ere akotazio, ebakidura, sekzio eta hausturetan.

    4. – Araudia erabiltzea planoak modu egokian aurkezteko eta interpretatzeko.

  1. Kontzeptuzko edukiak:

    1. – Axonometria:

      • Proiekzio Isometrikoa: planoak, ardatzak, erredukzioak.

      • Irudi lauen proiekzio isometrikoa: poligonoak, zirkunferentzia.

      • Piezen eta bolumen bakunen proiekzio isometrikoa.

    2. – Cavalieri perspektiba:

      • Planoak, ardatzak, erredukzio-koefizienteak, irudi lauen eta bolumenen errepresentazioa.

  2. Prozedurazko edukiak:

    1. – Gorputz primatikoak eta biraketazkoak perspektiba axonometrikoan, bereziki perspektiba isometrikoan marraztea, bakoitza bere aldetik edota elkartuz.

    2. – Pieza mekaniko baten perspektiba isometrikoa egitea, dagokion akotatuarekin.

    3. – Objektu edo pieza bakunen Cavalieri perspektibak egitea.

  3. Jarrerazko edukiak:

    1. – Txukuntasuna eta zehaztasuna errepresentazio-sistema desberdinetako errepresentazioak egiterakoan.

    2. – Errepresentazio egokiena bilatu eta harekiko interesa erakustea.

    3. – Aurrez ezarritako araudiari jarraituz perspektibak aurkezteko jarrera erakustea.

  1. – Marrazketako material eta teknika desberdinak ezagutzea, bai eta errepresentazioko oinarrizko arauak ere, ondoren erabili ahal izateko.

    Ikasleek erabiliko duten marrazketa-materialari buruzko ezagupenak izan ditzaten lortu nahi da, ongi erabiliz eta amaierako lanen errepresentaziorako oinarrizko arauk jarraituz, beraien lanari akabera on bat ematea lortzeko eta irakasgaiaren garrantzia ikusteko.

  2. – Forma poligonalak osatzeko problemak ebaztea, planoan eraldaketa geometrikoen baliabideak erabiliz.

    Planoko transformazioen izaera eta garrantzia ulertzen ote den baloratu nahi da; horretarako, enuntziatu batetik abiatuta hainbat forma egingo dira, aldaketa sartu, bai eta forma berriak sortu.

  3. – Erabilera arrunteko objektuak diseinatzea, non zirkunferentzia, arku eta zuzenen arteko problemak nahastuko diren.

    Ikasleak ukitzaileei buruzko oinarrizko teoria funtsezko oinarriekin erabiltzen duten forma zehatzak irudikatzeko gai diren, eta bukaeraren kalitatean, hau da, lotuneen ebazpenean, erdiko maila lortu duten jakin nahi da irizpide honekin.

  4. – Prozedura geometrikoen bitartez edo txantiloien laguntzarekin kurba teknikoak egiterakoan ukitzaileak erabiltzea.

    Irizpide honen bitartez ikasleek itxura batean konplexuak diren ukitzaileak egiteko berariazko materialaren erabileran agertutako abilezia da baloratu nahi dena.

  5. – Koniko baten definizio grafikoa lortzea, bere ardatzak ezagututa.

    Irizpide honen helburu nagusia ikasleek grafikoki koniko bat itxuratzeko duten gaitasuna baloratzea da, bai horri buruz duten ulermenagatik, bai itxuraketarako tresna bereziak erabiltzean lortutako trebetasunagatik.

  6. – Eskalak egitea eta ariketa jakin batzuk egiteko erabiltzea, bai eta marraztutako planoetako neurri errealak irakurtzeko eta interpretatzeko ere.

    Eskalen funtsak ikasleek zein neurritan ulertu dituzten baloratu nahi da, batez ere errealitatearekiko tamaina desberdina duten bere marrazkien konfiguraziora aplikatzeko orduan eta plano teknikoak ulertzeko orduan.

  7. – Objektu arrunt eta bakunen krokis akotatua egitea, UNE edo ISO arauen arabera.

    Ikaslea pieza baten bistak lortzeko gai ote den jakin nahi da. Ikasleak egunero erabiltzen diren objektu bakunen bistak lortzeko gaitasuna eduki behar du, ebakidurak eta sekzioak barne; gainera, ikasleak irudikatutako objektua ezagutzeko beharrezkoak diren borneak jartzeko gaitasuna bereganatu ote duen baloratu nahi da.

  8. – Proiekzio-planoekiko aurpegi lapranak dituzten objektuak deskribatzeko eta egiteko beharrezkoak diren plano teknikoen errepresentazioa egiteko arauketa erabiltzea.

    Ikasleek sistema diedriko aplikatuaren ezagueran lortu duen maila baloratu nahi da irizpide honekin, batez ere akotazioa, ebakidurak, eta abar bezalako terminoekin. Kasu honetan ezinbestekoa da objektu errealak erabiltzea.

  9. – Errepresentazio diedrikoa egin ondoren, objektu edo pieza baten perspektiba garatzea eta egitea (poliedrikoa edo biraketakoa). Pieza horren sistemako planoetan ebakidurak, elkarzutak, eta abar egin daitezke, hartara hobeto interpretatzeko.

    Espazioa eta formaren azterketa ulertzeko gaitasuna ebaluatzea da irizpide honen asmoa. Solido baten gauzatze bisuala egiteko beharrezkoa den abilezia ere kontuan hartuko da.

  10. – Zailtasun gutxiko objektuen muntaia analizatzea, horretarako sistema isometrikoa eta sistema honi egokitutako akotazioari buruzko nozioak erabiltzea.

    Sistemaren ezaguerari buruz ikasleak duen maila neurtzeko bitarteko gisa proposatu da irizpide hau, eta hori bi alderditan, bai adierazpenekoan, bai ulermenekoan. Muntaia hauetan, perspektibaren erabilera «leherketa» efektu ezagunari jarraiki egiten da, non osagaiak ardatzean elkarturik dauden, baina baten errepresentazioak bestearen irakurketari trabarik ez egiteko adina banaturik.

Marrazketa Teknikoa II jakintzagaiko ikasleek, goi-mailako ikasketetan berariazko ezagupena eskatzen duten esparruak lantzeko behar duten gaitasuna eskaintzeko dugu jakintzagai hau; jakintzagai honetan agertuko diren edukiak, lehenengo ikasturtean, Marrazketa Teknikoa I jakintzagaian landutakoak zabaltzeko eta sakontzeko erabiliko dira. Ezagupenak zabaltzea oinarrizkoa da ikaslearen esparru kognitibo-espaziozkoari dagokionez eta objektuen errepresentazioen eraketa zientifikoa egiteko aukera eskaintzen digu. Eraketa horrek helburu desberdinak izan behar ditu: ikasleak, goi-mailako ikasketetan, artearen eta diseinuaren munduan, garapen egokia izateko gaitasunak lortzea lortu nahi da.

Alde batetik, errepresentazio-sistemen ikaskuntza zabaldu eta sakondu egiten badugu, ikasleak bi erreferentziazko egitura garrantzitsu lortuko ditu:

  • Lehenengo, kontzeptu geometriko batzuk lortuko ditu, ikus-pertzepzioaren eta espazioaren pertzepzioaren maila altuagoa lortuko du.

  • Bigarren, sormen-eginkizun propioak sortuko ditu, analisirako izpirituarekin eta balorazio zientifikoarekin.

    Azkenik, arauketaren esparrua sakontasun handiagoz aztertzean, ikasleek esparru teknikoko hizkuntza unibertsala erabiltzen ikasten dute.

    Jakintzagai honetan, irudiaren errepresentaziorako mintzaira tekniko desberdinak ulertzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen da, eta ikasleari, errepresentazio-modu desberdinak irakurtzeko eta erlazionatzeko gaitasuna ematen dio. Jakintzagai hau, arteen curriculumaren barruan sartzen dugu, eta horrela, ikasleari modalitate honetako berezko eginkizunak egiteko oinarrizkoak diren geometria-giltzak eskaintzen zaizkio, eta aldi berean, beste jakintzagai batzuekin lotuta agertzen da. Jakintzagai honetako edukien bidez, ikasleak formen zentzu ikertzailearekiko eta zientifikoarekiko jakin-mina sentitzea lortu nahi da, eta bere proiektuak formalizatzeko lanabes sortzaile bezala balio izatea.

    Marrazketa teknikoak egindako ekarpen garrantzitsuenetako bat arauketa izan da. Arauketa definitzerakoan, «produktu jakin batzuen diseinuan eta fabrikazioan aplikatu beharreko arau- eta agindu-multzoa» dela esango dugu. Hala ere, Kaldeako eta Egiptoko zibilizazioek jada erabili zuten aipatu kontzeptua adreiluak eta harriak lantzeko orduan, hau da, aldez aurretik ezarritako neurri batzuen arabera jokatzen zuten. XIX. mendearen amaiera aldera, Industria Iraultzarekin batera, arauaren kontzeptua aplikatzen hasi ziren planoen errepresentazioa egiteko eta piezak fabrikatzeko. Baina lehenengo Mundu Gerrarekin batera armadak hornitzeko beharraz ohartu ziren, bai eta armak konpontzeko beharraz ere; gauzak horrela, 1917an Arauketarako Batzorde Alemana (DIN) sortu zen Alemanian, hain zuzen arauketari behin betirako bulkada eman zion batzordea.

    Marrazketa Teknikoa II jakintzagaiari dagokionez proposatu diren edukiak kontuan hartuta, diziplina lau azpitalde handitan geratzen da banatuta: trazadura geometrikoak, geometria deskribatzailea, sistema desberdinetako bolumenen errepresentazioa eta arauketa, objektuen errepresentazio grafikoa bakuntzen eta unibertsal bihurtzen duena, errepresentazioen komunikazioa aberastuz eta horien interpretazioa erraztuz. Hortik aurrera, espazioen eta denboren programaketa egin behar da eta Marrazketa Teknikoa I jakintzagaiarekin egin zen bezala, honakoa izango litzateke programaketa:

  • Aurreneko aldia Geometria Metrikoari eskaintzea, irizpide bikoitza duen estrategiaz baliatuz: batetik, aurreko ikasturtean bereganatutako ezagupenak erabiltzea eta, bestetik, aurreko ikasturtean ikasitako trazadurak aplikatzeko problemak proposatzea, ukitzaileen problema konplexuak eginez, kurbak eginez, eta abar. Lehenengo aldi honetan sistema diedrikoa bere osotasunean garatuko da, garapen, sekzio eta abarrekin erlazionatutako problemak ebazten ikasteko.

  • Bigarrenik perspektiba axonometrikoak landuko dira (oktogonalak, zeiharrak), bai eta perspektiba konikoak ere, lan egiteko metodoak aztertuz eta irudikatzen den piezaren bistekiko erlazioak zehaztuz.

  • Amaitzeko, hirugarren aldi batean, arauketaren garapen sakonagoa egingo da; horretarako multzo mekanikoak aztertuko dira, jakintzagai honetan landutako berariazko terminologia guztia erabiliz: kalitateak, perdoiak, akotazioa, errepresentazioa, etab.

    2.– HELBURU OROKORRAK

    Jakintzagai honen bidez, ikasleak honako gaitasun hauek garatzea lortu nahi da:

    1. – Errepresentazio geometriko baten ezaugarri desberdinak azaltzea, terminologia egokienak erabiliz, bai ahozkoak bai grafikoak ere.

    2. – Marrazketa Teknikoaren funtsak ezagutzea eta ulertzea, ondoren industriako planoak eta diseinuak irakurri eta interpretatu ahal izateko, beti ere indarrean dagoen araudia errespetatuz; gainera, planoarekin edo espazioarekin lotuta, esparru teknikoan sor daitezkeen problemei erantzun arrazoituak emateko ere.

    3. – Arauketa ekoizpena eta komunikazioa bakuntzeko edo errazteko konbentzionalismo bezala baloratzea, bere izaera unibertsala azpimarratuz.

    4. – Pieza baten errepresentazio grafikoa eta akotazioa egiteko Marrazketa Teknikoaren arauketa erabiltzea, hartara, teknikari batek inolako arazorik gabe irakurri eta ulertu ahal izateko.

    5. – Fabrikazio-prozesuak eta egiaztapen-prozesuak pieza baten errepresentazio grafikoan eta akotazioan duten eragina ezagutzea.

    6. – Marrazketan metodoa eta arrazoiketa sustatzea ideia zientifiko-teknikoak komunikatzeko modu bezala.

    7. – Espazioa planoarekin erlazionatzea, errepresentazio-sistemen bitartez bolumena planoan bertan interpretatzeko beharra ulertuz.

    8. – Errepresentazio-sistema desberdinak eta espresio-teknika desberdinak ezagutzea, bakoitzak artearen eta diseinuaren mundura egiten dituen komenientzia eta ekarpenen arabera.

    9. – Errepresentazio-sistema desberdinak erlazionatzea, kokatzea eta interpretatzea, mintzaira grafiko bat izango balitz bezala, gizarte-errealitatearekin eta industria-errealitatearekin erlazioan dagoena.

    10. – Berariazko eginkizunak definitzeko, prozedura grafiko egokienak aukeratzeko duten gaitasuna azaltzea.

    11. – Edozein agerpen grafikoren aurrean jarrera irekia eta kontzientea agertzea eta errepresentazio-sistema teknikoak eta grafikoak, errealitatea ulertzeko lanabes bezala baloratzea eta proiektu teknikoen elementu motibatzaile bezala ikustea.

  1. Kontzeptuzko Edukiak:

    1. – Geometria proiektiboaren kontzeptu orokorrak:

      • Orokortasunak.

      • Lehen-mailako formen proiektibotasuna: homografia, inboluzioa.

      • Polaritate laua, definizioak eta propietateak.

      • Homologia laua eta antzekotasunak.

      • Potentzia. Inbertsioa.

    2. – Kurbak:

      • Kurba ziklikoak.

      • Zikloidea. Epizikloidea. Hipozikloidea

      • Zirkunferentziaren inguratzailea

      • Kurba konikoak. Zuzen baten ukitzaileak eta ebaketak

      • Ukitzaileak. Ukitzaileak, potentzia eta inbertsioa kontzeptuen aplikazio bezala.

  2. Prozedurazko Edukiak:

    1. – Proiektibotasun-ariketak planteatu.

    2. – Proiektibotasuna objektu sinpleetara ezarri.

    3. – Aztertutako kurben eraikuntza.

    4. – Aztertutako kurbak agertzen diren eta ukitzaileen arazoei irtenbideak eman behar zaizkien objektuak diseinatu.

  3. Jarrerazko Edukiak:

    1. – Azkeneko emaitza txukun aurkeztu; txukuntasuna ikasturtean zehar baloratuko da.

    2. – Elementu desberdinak erabiltzeko orduan sormena agertu.

    3. – Irudikatu diren formak bilatu eta beraiekiko interesa agertu.

  1. Kontzeptuzko Edukiak:

    1. – Sistema diedrikoa

      • Paralelismoa eta elkarzutak. Ebaketak eta distantziak. Zuzenen eta planoen ebaketak. Planoen eraispena, bira eta aldaketa.

      • Benetako magnitudeak.

      • Azalera poliedrikoak eta biraketak. Poliedro erregularren errepresentazioa.

      • Sekzioak, garapenak eta transformatuak.

      • Itzalen aplikazioa

      • Sistema diedrikoa beste errepresentazio-sistema batzuetara aldatu.

    2. – Sistema axonometriko ortogonala eta zeiharra:

      • Oinarriak, legeak, eta arauak. Murrizketa-koefizienteak.

      • Zuzen eta planoen ebaketak. Benetako magnitudeak. Irudi poliedrikoen errepresentazioa eta biraketa.

      • Axonometria espazio sortzaileetan itzalen eta gorputzen zehaztapen fisikoa eta estetikoa. Espazio-konposizioak.

  2. Prozedurazko Edukiak:

    1. – Planoen elkarguneak, elkartzutasuna, benetako tamaina, eraispenak, biraketak, plano-aldaketak.

    2. – Objektu bat sistema diedrikoan irudikatu.

    3. – Solido erregularren eta irregularren elkarguneen ariketak.

    4. – Elementu desberdinen azalerak garatzeko ariketak.

    5. – Ikasleak, errepresentazio-sistema desberdinetan diseinatutako objektuei aplikatutako itzalak.

    6. – Sistema axonometrikoan objektu bat irudikatu.

    7. – Geometrian akotazio-ariketak egitea.

    8. – Axonometriako perspektibak egitea.

  3. Jarrerazko Edukiak:

    1. – Ariketa desberdinak aurkeztean txukuntasuna eta zehaztasuna azaldu.

    2. – Sistema desberdinak aurkezteko jarrera bat gorde, araudiaren arabera.

    3. – Aurkezpen egokiena bilatzeko interesa agertu.

  1. Kontzeptuzko Edukiak:

    1. – Sistema konikoa, perspektiba ezinhoberako lanabes grafikoa.

    2. – Perspektiba koniko desberdinak.

    3. – Perspektiba konikoa lortzeko metodo eta irizpide eraginkorrak:

      • Behatzailea.

      • Ihespuntuak.

      • Puntu metrikoa.

    4. – Sistema konikoko itzalak, espazioa sortzen duten elementu bezala:

      • Argi-mota desberdinak.

      • Itzal-mota desberdinak.

  2. Prozedurazko Edukiak:

    1. – Solidoak sistema konikoan irudikatu.

    2. – Itzalak, objektuak eta espazioak baloratzeko erabili.

    3. – Objektu bera errepresentazio-sistema desberdinak erabiliz irudikatu.

  3. Jarrerazko Edukiak:

    1. – Errepresentazio-sistema desberdinetan egiten diren errepresentazioetan txukuntasuna eta zehaztasuna eskaini.

    2. – Errepresentazio egokiena aurkitzeko interesa agertu.

    3. – Perspektibak irudikatzeko, aurretik ezarritako metodologiaren araberako jarrera gorde.

  1. Kontzeptuzko Edukiak:

    1. – Akotazioaren hedapena. Arau orokorrak. Kota-motak.

      • Akotazio funtzionala.

      • Fabrikaziorako akotazioa.

    2. – Azalera-motak eta –kalitateak. Aplikatu beharreko arauak.

    3. – Multzo mekanikoak. Perdoiak.

      • Dimentsionalak.

      • Geometrikoak.

      • Kokapenaren araberakoak.

    4. – Euste-elementuak. Arau orokorrak. Errepresentazio sinplifikatua.

    5. – Elementu mekanikoak. Motak. Arau orokorrak. Errepresentazioa eta akotazioa.

  2. Prozedurazko Edukiak:

    1. – Pieza baten krokis bat eta bistak egitea, dagokion akotazioarekin, etorkizuneko eraikuntza eta funtzionamenduari arreta berezia eskainiz.

    2. – Ebaketak, sekzioak eta hausturak egitea.

    3. – Euste-elementuen eta elementu mekanikoen errepresentazioa.

    4. – Multzo mekanikoen errepresentazioa (multzoko planoa eta piezen araberako planoa).

    5. – Neurketa-tresnak erabiltzea.

  3. Jarrerazko Edukiak:

    1. – Errepresentazio egokiena egiteagatiko interesa.

    2. – Planoen errepresentazio-mota desberdinetan araudia betetzea, bereziki akotazioa, ebaketa, sekzioa eta hausturei dagokienez.

    3. – Planoak behar bezala irudikatzeko eta interpretatzeko araudia erabiltzea.

      Errepresentazio-modu berriak ikertzeagatik interesa agertu.

  1. – Transformazio geometriko lauetan, proiektibotasunaren erabilerari buruzko ezagupenak aplikatu, bai poligonalak bai kurbak ere.

    Irizpide honen bidez, ikaslea, bere errepresentazio grafikoetan homologiak eta antzekotasunak erabiltzeko gai den ikusi nahi da, eta ez bakarrik mota honetako arazoak konpontzeko orduan, baita berak sortutako diseinuak garatzeko orduan ere.

  2. – Forma lauak eta bolumetrikoak erabiltzea, non kurba konikoen eta ukitzaileen oinarrizko arazoak konpondu beharko diren.

    Irizpide honen bidez, ikasleak, diseinuaren esparruan ezagupen hauek ezarriz, kurbak egiteko eta forma berriak egiteko beharrezkoak diren trazadura eta oinarriak ezagutzen dituen ikusi nahi da.

  3. – Sistema diedriko ortogonalean, gainazalen proiekzio egokienak marraztea (poliedroak, erradiatua eta iraultzaileak), sekzioekin, ebakidurekin eta beharrezkoak dituen hausturekin, kanpo-pertzepzioaren eta barruko arazoen arabera.

    Irizpide honen bidez, ikasleak gainazal desberdinak ulertzeko lortu duen maila ikusi nahi da, eta gainazalek, bi maila desberdinetan sortzen dituzten arazoen balorazioa egiteko gai den ikusi nahi da: kontzeptuzko arazoak eta arazo grafikoak konpontzeko aukera.

  4. – Gainazalei buruzko ezagupenak aplikatu, garapen bat lortzeko eta transformatua (gainazal baten ebakidura edo elkargunea beste batenarekin ez du nahasten) eta 3D elementua sortzeko aplikatu.

    Irizpide honen bidez, ikaslea, elkartzen diren gainazal desberdinak bereizteko gai den ikusi nahi da, gainazalen garapena kalkulatzeko gai den eta marraztutako objektuak 2D errepresentaziotik 3Dra pasatzeko duen gaitasuna ikusi nahi da.

  5. – Sistema konikoan eguneroko inguruneko objektuak irudikatzea, aurretik ezagutzen ditugun gainazalek osatzen dituzten objektuak, alegia; horretarako argi-puntu desberdinak erabiliko dira, errepresentazio grafiko-plastikoak optimizatzeko.

    Irizpide honen bidez, ikaslea sistema konikoaren kasu desberdinak erabiltzeko gai den ikusi nahi da, bai analisiaren mailan bai erabiltzaile-mailan ere, argiei eta itzalei buruzko ezagupenak proposamen zehatzetan aplikatuz, edo bere sormen-lanetan aplikatuz, artearen edo diseinuaren munduan kokatzen ditugunak.

  6. – Errepresentazio-sistemak erabiltzea, egoera bakoitzerako egokiena eta eraginkorrena dena baloratuz, eta sistema batetik bestera aurretik ezagutzen ziren arazoak eta objektuak pasatzeko eta irudikatzeko aukera eskainiz.

    Irizpide honen bidez, ikaslea objektu edo arazo baten errepresentazioak lortzeko gai den ikusi nahi da; berak diseinatutako objektua da, eta errepresentazio-sistema egokiena aukeratzeko gaitasuna duen ikusi nahi da, ikuslearen arabera. Bestalde, analisirako gaitasuna eta trebetasunak aztertu nahi dira, sistema batean edo bestean espresatzeko aukera izateaz gain, beste sistemetan interpretatzeko gai izateko, sistema jakin batean elementu baten errepresentazioa ezagutu ondoren.

  7. –.Plano teknikoen errepresentazioa egiteko arauketa aplikatzea, hartara, piezak behar bezala definitzeko eta ondoren inolako zalantzarik gabe fabrikatzeko.

    Irizpide honen bitartez ikasleek pieza baten bistak lortzeko bereganatu duten ezagupen-maila baloratu nahi da; plano teknikoetako bistak, akotazioak, ebakidurak, sekzioak, kalitateak, elementu mekanikoak eta multzoen errepresentazioa dira bereziki landuko diren gaiak.

  8. – Multzo mekanikoen muntaia aztertzea, horretarako sistema isometrikoa eta arauketa erabiliz eta erabilitako akotazio-sistema aztertuz.

    Sistemari eta arauketari buruzko ikasleak duen maila neurtzeko bitarteko gisa proposatu da irizpide hau, eta hori bi alderditan, bai adierazpenekoan, bai ulermenekoan. Muntaia hauetan perspektibaren erabilera «leherketa» efektu ezagunari jarraiki egiten da, non osagaiak ardatzean elkarturik dauden, baina baten errepresentazioak bestearen irakurketari trabarik ez egiteko adina banandurik.

Batxilergoko ikasleek, oinarrizko hezkuntzan, jada, Musika-Mintzairaren oinarrizko alderdiak ezagutzeko aukera izan dute; garai eta estilo desberdinetako musika desberdinak entzun eta aztertu dituzte, koruren batean abestu dute eta talde txikitan musika jo dute.

Hori dela eta, Batxilergoko 2. Maila honetan, ikasleen adinaren eta mailaren arabera musikaren ezagupen sistematikoago bat bereganatzea lortu nahi da, musikaren bilakaera, musika sortu, interpretatu eta entzun den testuinguru historiko eta kultur testuinguru desberdinak azpimarratuz.

Helburu nagusia ikasleei Musikaren Historia ezagutu ahal izateko bitartekoak eskaintzea da; xede horrekin hainbat alderdi aztertuko dira:

  • Musikaren historia osatzen duten garai desberdinen alderdi historikoak eta soziologikoak sakontasun handiagoarekin aztertuko dira;

  • Musikaren inguruko ikerlanak egingo dira;

  • Gaur egungo gizarteak kontsumitzen duen musika-sormen eta –kontsumoaren aurrean jarrera kritikoa.

    Ezin da alde batera utzi musika irakatsi eta ikasteko prozesuaren baitan praktikak duen garrantzia. Hori dela eta, planteatu berri ditugun prozedurazko edukien bitartez musikaren historiaren baitan hainbat izen eta data ikasteaz gain, zuzeneko emanaldietan parte hartzea ere interesgarria izango litzateke, edo musika grabatua entzutea, ondoren entzundakoari buruzko balorazio kritikoa egiteko, egilea eta bere lana aztertzeko, lanaren azterketa formala egiteko eta lana sortu den testuinguruko soziala eta kultur mailakoa ezagutzeko. Horrela, Musikaren Historiaren bitartez aldez aurretik zehaztutako helburuak betetzea lortuko dugu.

    Curriculumeko gainontzeko jakintzagaiekin lotura handia du, ez bakarrik egindako kultur ekarpenagatik, baizik eta garatu nahi diren planteamendu didaktikoaren eta zenbait helburu eta edukiren eskutik, bestelako egintza kultural, sozial eta artistikorekin loturak lortzen baitira, hain zuzen musika eta bestelako prestakuntza-esparruak erlazionatuz.

    Batxilergoko jakintzagai hau osatzen duten multzoak elkarrekin erlaziona daitezke, edo kronologikoki antolatu edo oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta egituratu.

  1. – Musika-agerpenak ingurune soziokulturalean integratzeko bide bezala ulertzean pertsonen arteko harremanak errazagoak dira eta sentikortasuna eta sormena garatzea ahalbidetzen da.

  2. – Musika-lanak aztertzea, musika entzunez eta partitura erabiliz, alderdi formalei eta estilo-mailakoei garrantzi berezia emango zaielarik.

  3. – Garai desberdinetako musikaren sorkuntzetan eta interpretazioetan, musika-parametroak nola erabiltzen diren ezagutzea.

  4. – Ikus-entzunezko bitartekoak eta komunikabideak sormenez erabiltzea, horien espresio-aukerak baloratuz, baita informazio- eta ezagupen-iturri bezala betetzen duten papera ere.

  5. – Euskal Herriko konpositoreak, interpreteak, estiloak eta musika-lanak ezagutzea, herriaren kultura adierazteko modu bezala.

  6. – Musika-ondare unibertsaleko konpositore, interprete eta lanak ezagutzea, Europako kultura eta Europatik kanpoko kulturak barne.

  7. – Musikak kontsumo-gizartean duen erabilera aztertzea, bai eta komunikabideetan duen agerpena ere, pertsonen jarrera eta portaeran duen eragina baloratuz.

  8. – Partitura, ikus-entzuneko eta bestelako baliabide grafikoetako musika-elementuak aztertzeko lexiko egokia ezagutzea.

  1. Kontzeptuzko edukiak

    1. MULTZOA- MUSIKA ETA ANTZERKIA

    1. – Antzeztokia, entzuleak edo ikusleak eta ikuskizuna

    2. – Opera gizarte-fenomeno bat bezala. Jatorria eta bilakaera.

    3. – Musika eta antzerkia: generoak.

    4. – Dantza eta baleta. Jatorria eta bilakaera.

      2. MULTZOA. MUSIKA INSTRUMENTALA

    1. – Musika instrumentalaren bilakaera eta funtzioa

    2. – Instrumentuen organologia

    3. – Instrumentu-talde desberdinak historian

    4. – Forma instrumentalak, Errenazimendutik gaur egunera arte.

    5. – Orkestra Zuzendaria: eskola nagusiak eta zuzendari garrantzitsuenak.

  1. – Musika erlijiosoa eta musika profanoa Erdi Aroan eta Errenazimenduan.

  2. – Barrokoko eta Klasizismoko ahots-formak. Abestia eta lied erromantikoa, musika korala Erromantizismoan.

  3. – XX. mendeko ahots-musika: inpresionismoa, espresionismoa, nazionalismoa eta abangoardiak.

  1. – Abangoardia historikoak eta gaur egungo mintzairak.

  2. – Musika-genero berriak XX. mendean. Konposizio- eta adierazpen-baliabideak.

  3. – Musika zineman: soinu-bandak. Konpositoreak.

  4. – Soinu grabatua eta musikan duen eragina.

  5. – Musika eta teknologia berriak: sormena, edizioa, merkaturatzea, musika zabaltzeko bitartekoak.

  1. – Musikak Europako kulturan eta mendebaldekoak ez diren beste kulturetan izandako eragina, historian zehar.

  2. – Musika herrikoia XX. mendean: gaur egungo gizartean izandako eragina eta oihartzuna.

  3. – Musika eta publizitatea.

    1. Prozedurazko edukiak

      Musika eta Antzerkiarekin lotutako prozedurak

      1. – Operaren ikuskizunak garai desberdinetan gizartean izandako eragina aipatzen duten idatzizko testuen azterketa eta operak ingurune sozialarekin eta kultur ingurunearekin une oro izandako erlazioa.

      2. – Opera baten zatiak entzutea eta aztertzea eta testua eta musika erlazionatzea.

      3. – Opera bat aztertzeko terminologia egokia erabiltzea, musika testuaren interpretazioa eta ezaugarriak kontuan hartuz.

        Ahots-musika eta Musika instrumentalarekin loturako prozedurak

      1. –Entzunaldien bitartez lanaren ingurune soziala eta kultur ingurunea bereiztea, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

        • Dagokion garaiko musikaren ezaugarriak.

        • Musika-lana espazioan eta denboran kokatzea.

        • Konpositorea eta bere lana.

        • Garaiko bestelako arte-agerpenak.

      2. – Musika-lanen elementu formalak eta adierazkorrak aztertzea.

      3. – Musika-lan bat edo zati bat entzun ondoren lan monografikoak egitea.

      4. – Mendebaldeko ahots-musikako eta musika instrumentaleko estilo desberdinen arteko antzekotasunak eta eraginak.

      5. – Kontzertuetan parte hartzea eta ondoren beste interpretazio batzuekin alderatzea.

        Musika Garaikidearekin loturako prozedurak

      1. – Musika garaikideko konposizio eta interpretazioen grabazio eta partituretan musikako parametro tradizionalak bereiztea (melodia, erritmoa, forma, tonua).

      2. – Filmetako soinu-bandak aztertzea eta filmeko gaiarekiko erlazioa.

      3. – Soinu-euskarri eta euskarri informatikoen bitartez musikari ematen zaion erabilera eta kontsumoa aztertzea.

        Musika eta Kulturarekin lotutako prozedurak

      1. – Erabilitako testuak aztertzeko eta iruzkinak egiteko terminologia egokia erabiltzea.

      2. – Musikan eragina duten kultur elementuak bereiztea eta kultura batean eragina duten musikaren elementuak ezagutzea.

      3. – Musika-lana sortzen eta interpretatzen dengizarte-testuinguruak eta kultur-testuinguruak ikertzea.

      4. – Europatik kanpoko kulturetako musikak entzutea eta aztertzea.

    2. Jarrerak, balioak eta arauak

      1. – Musikaren aurrean, grabatua zein zuzenekoa, errespetua agertzea musikarako hurbilketa egokiagoa egin ahal izateko.

      2. – Mendebaldekoak ez diren kulturetako musika-agerpen eta kultur agerpenek betetako funtzioa baloratzea, adierazpide gisa ulertuz.

      3. – Zuzeneko musika-jardueretan parte hartzeko ohitura.

      4. – Musika-sorkuntzan eta –hedapenean interpreteek betetzen duten funtzioa baloratzea.

      5. – Musika bere testuinguru soziokulturalean kokatzea eta baloratzea.

      6. – Musika-jarduera anitzen aurrean jarrera kritikoa agertzea eta musika-balio garrantzitsuenez ohartzea.

  1. – Musikak eguneroko bizitzan dituen gizarte-erabilerak eta -funtzioak aztertzea, gizabanakoarengan eta gizartean eragiten dituzten ondorioak aztertuz.

    Irizpide honen bidez, ikasleak, musikak gure gizartean dituen erabilerei eta funtzioei buruz duten ezagupen-maila ikusi nahi da; horretarako, ikaslearengan agertzen diren aldagarri desberdinak hartuko ditugu kontuan: afektuak, sentimenduak, laneko egoera, aisia, zabalkundea eta musikari buruz dituen ezagupenak.

  2. – Musika-lanak edo zatiak, ahoz edo idatziz aztertzea, terminologia argia eta egokia erabiliz eta eskura dituen dokumentazio-iturri desberdinak erabiliz.

    Irizpide honen bidez, ikasleak musika-mintzairari ematen dion erabilera aztertu nahi da, musika-lan baten elementu adierazkorrenak azpimarratuz.

  3. – Garai eta estilo desberdinetakoak diren lanen (partiturak edota entzunaldiak) artean erlazioak ezartzea; horretarako, lanak konposatu ziren gizarte-testuingurua eta kultur testuingurua, eta formazko eta espresiozko ezaugarriak zehaztu beharko ditugu.

    Irizpide honen bidez, ikasleak lan baten estiloa eta garaia bereizteko duen gaitasun kritikoa eta analisia egiteko gaitasuna aztertu nahi dira, eta lan horrek kultur testuinguru batean duen egoera bereizteko duen gaitasuna; horretarako beste diziplina batzuei dagozkien ezagupenak ezar daitezke (literatura, historia, arte plastikoak...)

  4. – Musika-ekoizpenaren prozesuaren alderdi azpimarragarrienak deskribatzea (kontzertuak, grabazioa, merkatura ateratzea eta zabalkundea); horretarako, profesional desberdinen partehartzea kontuan hartuko da eta azken emaitza baloratu.

    Irizpide honen bidez, ikasleak, edozein musika-ekoizpenari buruz duen ezagupena aztertu nahi da. Disko bat egiteak edo telebistarako programa bat egiterakoan, erakunde desberdinek eta pertsona jantziek parte hartuko dutela kontuan hartu behar du ikasleak.

  5. – Euskal Herriko Musika-Ondareko zenbait lan adierazkor aztertu, jatorria, ezaugarriak, eta Euskal Herriko gizarte-bizitzan izan duten eragina.

    Irizpide honen bidez, ikasleak Euskal Herriko musika-alderdi adierazgarrienei buruz duen ezagupena aztertu nahi da; horretarako euskal musika aztertu beharko du (bai ahozkoa bai instrumentuen bidezkoa ere), eta lan monografiko bat egin beharko du, non musikak paper garrantzitsua betetzen duen.

  6. – Komunikabideek musika nola erabiltzen duten aztertzea, «modetan», gizarte-portaeretan eta osasunean duen eragina aztertuz.

    Irizpide honen bidez, ikasleak, musikak gizartean orokorrean eta gazteengan bereziki duen eragina ezagutzen duen ikusi nahi da, musikari ematen zaion erabileraren arabera.

  7. – XX. mendeko musika-lan batean edo zati batean, musika-parametro desberdinei ematen zaien tratamendua aztertzea, eta dagokion estiloa, terminologia egokia erabiliz

    Irizpide honen bidez, ikasleak, XX. mendean zehar erabilitako baliabide formalei buruz eta espresiozko baliabideei buruz duen ezagupena aztertu nahi da, baita aldaketak sartu zituzten aitzindariak ezagutzen dituen ere, hori guztia partitura batean edota entzunaldi batean baieztatuz.

  8. – Adierazpen musikal, ahozko eta instrumentuzko adierazpen desberdinen ezaugarriak ezagutzea, gure ingurunean eta beste kulturetan sortzen direnak; hori guztia errespetuzko jarrera agertuz egin behar du.

    Irizpide honen bidez, ikasleak musika-adierazpen desberdinen ezaugarriak bereizteko duen gaitasuna aztertu nahi da, bai ingurunekoak bai beste kulturetakoak ere; horretarako, adierazpen horien aurrean errespetuzko jarrera agertu behar du, aurreiritziak eta gutxiespen-jarrerak saihestuz.

  9. – Musika Ondare Unibertsaleko lan bat aztertzea, ezaugarriak eta inguruko gizarte-bizitzan eta kultur bizitzan izandako eraginak deskribatuz.

    Irizpide honen bitartez ikasleek musika unibertsaleko alderdi garrantzitsuenen inguruan duten ezagupena ebaluatu nahi da; xede horrekin, musikari garrantzi berezia ematen zaion lan monografiko bat egin beharko dute ikasleek.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.