Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/2003 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegorako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezartzeari buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1725
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2003/01/21
  • Argitaratze-data: 2003/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

213/1994 Dekretuak, ekainaren 21ekoak, 1994-8-17ko EHAAn argitaratutakoak, Euskal Autonomia Erkidegorako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezarri zuen. Ondoren, Dekretu hori partzialki aldatu zuen 25/1996 Dekretuak, urtarrilaren 23koak (1996-01-26ko EHAA).

Aipatutako dekretuek ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuan (1991-06-26ko EAO) ezarritakoa errespetatzen zuten; Errege Dekretu horrek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen zituen.

Aipatutako 1007/1991 Errege Dekretua abenduaren 29ko 3473/2000 Errege Dekretuak aldatu zuen (2001-01-16ko EAO). Beste Errege Dekretu horrek ¿bere lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera oinarrizko araua da¿ gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen erregulazioaren aurkakoak diren zenbait arau sartzen ditu.

Zehazki, aipatutako Errege Dekretuko artikulu bakarreko 2. puntuak ezartzen du Natur Zientzien arloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetan irakasgai ezberdin bitan antolatzen denean irakasgaiotan ikasitakoaren ebaluazioa bakoitza bere aldetik egiaztatuko dela. Puntu horren idazketa dela eta, aldatu egin behar da ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa, horrek gaur egun duen idazketan, urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuaren bigarren azken xedapenean ezarritakoan, adierazten baitu DBHko hirugarren kurtsoan Natur Zientzien arloaren ebaluazioa beti ere bat eta bakarra izango dela.

Gainera, 3473/2000 Errege Dekretuko artikulu bakarreko 3. puntuak 1007/1994 Errege Dekretuaren I. eranskina, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren oinarrizko alderdiak adierazten zituena, beste I. eranskin batekin ordezkatzen du. Zehazki, Teknologia arloan gai berriak sartu beharra ekarri du horrek eta ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko berezko curriculuma aldatu beharra dago.

Bestalde, abenduaren 29ko 3473/2000 Errege Dekretuak, xedapen iragankor bakarrean, xedatzen du Dekretu horretan ezarritako aldaketak 2002-2003 ikasturtean sartuko direla indarrean DBHko lehen eta hirugarren kurtsoei dagokienez, eta 2003-2004 ikasturtean, berriz, bigarren eta laugarren kurtsoei dagokienez.

Arrazoi horiek direla eta, ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan egin beharreko aldaketak egin behar dira, Dekretu hori 2002-2003 ikasturtean indarrean sartuko den oinarrizkoa araudiari egokitzearren.

Horren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseilua entzun ondoren eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honakoa

Lehen artikulua.¿ Ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren 6.4 artikulua honela erredaktatuta geratuko da:

«Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, etapako bigarren zikloko kurtso bakoitzean, Natur Zientzien arloko irakasgaiak bi gai ezberdinetan antolatu ahal izango dituzte: «Biologia eta Geologia» eta « Fisika eta Kimika». Kurtso horietako edozeinetan, arloko irakasgaiak bi gai ezberdinetan antolatu badira, gai bakoitzean ikasitakoaren ebaluazioa banandurik egingo da. Arloko bi irakasgaiak aukeratzen dituzten ikasleek ez dute artikulu honen 2. paragrafoak aipatzen dituen arloetako beste bat aukeratu beharrik izango. Bi irakasgaietako bat bakarrik aukeratzen dutenek, berriz, horrez gain beste arloetako beste irakasgairen bat aukeratu beharko dute».

«Goiko paragrafoan azaldutako xedeak erdiestekotan, kurtso bakoitzean eta, beraz, etapa osoan zehar, aukerako jakintzagaien eskaintzak behar adinekoa eta orekatua izan behar du. Hori horrela, aukerako jakintzagaietan atzerriko bigarren hizkuntzaren bat, etapa osoan, eta kultura klasikoa, bigarren zikloko kurtso bietan, sartuko dira».

Lehena.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari baimena ematen zaio Dekretu honetan ezarritakoak bete eta garatzeko eman behar diren xedapenak eman ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko urtarrilaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANJELES IZTUETA AZKUE.

Historian zehar jarduera zehatz batzuk burutzen aritu da gizakia, bere beharrei erantzun ahal izateko era askotako tresna, aparatu eta objektuak asmatu eta eraikitzeko asmoz, gizabanakoaren eta elkartearen nahiak betez. Denboraren poderioz bizkortzen ari den ingurunearekiko elkarrekintzazko prozesu teknologiko honetan, gaur egungo gizartearen legatu kulturala osatzen duten eta neurri handi batean gizartean izan diren aldaketetan eragina izan duten baliabide ugari bildu da.

Gaur egun, teknologia gure ingurune sozialaren eremu guztietan dago murgilduta (ikerketa, lana, etxea, jokoak, ikasketak, zerbitzuak...), gure eguneroko errealitatearen parte izanik. Herritarrak, elementu teknikoak erabili, kontsumitu eta ekoizten dituenez gero, bere oinarrizko kulturaren parte izango diren ezaguera teknologiko batzuk beharrezkoak ditu. Ezaguera horiek, hain zuzen, ingurune horretan bere buruaz seguru eta eraginkortasunez, hau da, konfiantzaz, beldurrik eta mitifikaziorik gabe moldatzeko irizpideak eskainiko dizkiote, bai erabili edo kontsumitzeko egoeretan, bai ekoiztekoetan .

Euskal Autonomia Erkidegoaren iragan hurbilean industriak eragin handia izan du, eta gaur egun lortutako teknifikazio-maila oso altua da; gainera, gizarte, ekonomia eta ekoizpenaren egitura ere Europar Batasunera egokitzea lortu da; hori guztia kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak gero eta kualifikazio altuagoa duten herritarrak behar ditu, prestakuntza anitza bereganatu eta gaur egungo eskariei eta etorkizunean sortuko diren eskariei erantzuteko gai izango diren herritarrak behar ditu.

Gure Erkidegoak argi ulertu du aurreko paragrafoan adierazitakoa eta horrexegatik, hain zuzen, prestakuntza teknologikoa jada Lehen Hezkuntzako «Ingurunearen Ezaguera» arloan sartzen da, haurrek beren ingurunea adierazi eta interpretatzeko garaian garrantzizko elementu gisa. Haurren eskura jarriko dira, gainera, informazioa eta komunikazioarekin lotutako teknologia berriak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ingurunea itxuratzen duten hainbat eta hainbat alderdi eta dimentsio elkarren artean desberdindu eta horietan sakontzeko prozesu orokorrak gero eta analitikoagoa eta zatikatuagoa den hurbilketa egitera behartzen gaitu, ezaguera-eskema zehatzagoak eta egokituagoak eraikitzea ahalbidetuko duena eta, aldi berean, berrikuntza teknologiko berriak curriculumean barne hartzeko aukera dugu. Hori dela eta, teknologia nortasun propioa duen arlo bat bezala ageri da curriculumean.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek ezagutu duten aurrerapena izugarria izan da; informatika, elektronika eta telematika gero eta agerpen handiagoa duten esparruak dira eta gure gizarteko arlo orotan begi-bistako aldaketak eragiten dituzte; aldaketa horiek oso azkar gertatzen ari dira eta harremanak izateko modua, informazioa erabiltzekoa eta ikasteko eta irakasteko bideak neurri handi batean ari dira aldatzen.

Onartezina izango litzateke hezkuntza-sistemak sortu berria den errealitate horri jaramonik ez egitea. Horrela, Teknologiaren arlotik ere egoera berriaren aurrean erantzun bat ematea lortu behar da, horretarako, ikasleei pixkanaka edukiak azaldu eta IKTekin ekoizpen-harremanak edukitzen irakatsiko zaie, hartara, bitarteko informatikoak erabiltzen ikasteko eta informazioa bilatzeko eta tratatzeko orduan elementu erabilgarri bezala ikusteko.

Hezkuntza-etapa honetan, Teknologia-arloak prestakuntzazko eta prozesuzko izaera nabarmena du. Arazo edo beharretik irtenbideraino doan prozesu horretan, jakintzaren hainbat eremutako ezaguera ugarik egiten dute topo, helburu zehatz bat lortzeko zirkunstantzialki elkarri lotuz. Dena dela, bada iraunkorrak diren eta, berariazko edozein eremu teknologikotan komunak izateagatik hezkuntza teknologikoaren jakintzagai erreferentea osatzen dutenez kontuan hartu beharreko zenbait osagai :

  • Osagai soziala eta historikoa. Objektu teknologikoak gizartearen arazoren bati edo beharren bati irtenbide emateko sortzen dira historian zehar. Direnak direla, eragin erabakigarria izan dute gizartearen garapenean eta historiaren elementu aktibo gisa integratu dira. Jarduera teknologikoak eragin erabakigarria du gizartea antolatzeko moduetan, herrien mendetasun ekonomiko, politiko eta kulturalaren maila zehazten baitu. Elkarri eraginez, gizartearen balioek, sinesmenek eta arauek ere baldintzatzen dute eta kontrolatu behar dute garapen teknologikoa. Osagai hori hobeto ezagutzeak ahalbidetuko digu teknologiaren eta gizartearen arteko elkarreragin horrek talde sozialen garapen eraginkorra erraztea. Gaur egun garapen teknologiko gero eta bizkorragoa da, teknologiaren garrantzi handiaren adierazgarri garbia.

  • Adierazpenaren eta errepresentazio grafikoaren eta hitzezkoaren osagaia. Jakintzaren beste zenbait eremuk bezalaxe, teknologiak ideiak aztertu, jakinarazi eta irudikatzeko berezko moduak ditu, hots, hitzezkoa edo grafikoak. Modu horiek estu-estu daude lotuta azterketa, asmaketa, eraikuntza eta ebaluazio prozesuekin; erabilitako material eta operadoreen ezaugarriei, burututako funtzioei buruzko berariazko lexikoaren jabe ere bada, eta informazioa lortzeko eta trukatzeko gero eta aurreratuagoak diren eta gero eta eskurago ditugun baliabide teknologikoak ditu. Osagai honek eskaintzen dizkigun baliabiderik ezean, jarduera teknologikoa mugatu eta oztopatu egingo luke neurri handi batean; horregatik, Teknologia-arloaren beste helburu bat da KITen esparruan izaten diren aurrerapenak ulertzea eta aktiboki erabiltzea.

  • Osagai zientifikoa. Bere jarduera garatzean, teknikaria ezaguera zientifikoaren jabe egin eta ñabardura eta dimentsio berriak eransten dizkio lortu nahi duen helburura aplikatuz. Zientziaren eta teknologiaren arteko elkarreraginean, elkar osatu egiten dira biak, bata bestearen jatorri eta ondorio izanik. Arlo honetan osagai zientifikoa barneratzeak lortu nahi dugun kultura teknologikoa aberastu eta osatu egiten du.

  • Osagai teknikoa: «egiten jakitea». Trebetasun eta teknika multzoa eta tresnen eta materialen erabilera biltzen dira bertan. Hezkuntzako etapa honetarako jakintza horiek arretaz hautatu eta egokitzeak praktikotasuna eta funtzionaltasuna eskaintzen dio ezaguera teknologikoari. Gainera, jakintza horiek duten balio antropologikoarekin ezaguera hori aberastu eta ondoren aipatzen diren jarduera konstruktiboekin lotutako balioak jokoan jartzen ditu ikasleengan: eginbeharrak banatzea, erantzukizunak norbere gain hartzea, lana egituratzea, arazoei erronka egitea, arriskuak antzematea, ondo egindako lanak ematen duen atsegintasuna, zerbait egiteko gauza izatearen poza.

  • Osagai metodologikoa, egoera zehatzetan arazo errealei irtenbidea emateko, eta jarduera teknikoaren ezaugarriak, funtzionamendua eta funtzioak ulertzeko beharrezkoak diren prozedura arrazionalek eta sorkuntzazko estrategiek osatua.

    Ikasleek ikaskuntza ona bereganatzea nahi bada, ikasleak, gertu dituen egoera gatazkatsuekin aurrez-aurre, ikaskuntzak barneratzea da helburua, izaera funtzionala eskainiz eta testuinguru desberdinetan aplikatuz. Teknologia arloan, osagai metodologikoa ez da planteamendu didaktiko soiletik kontuan hartzen, arloaren berezko izaeragatik gainerako osagaiak baldintzatzen dituen eta berariazko ikaskuntzaren helburu den oinarrizko osagai gisa aintzat hartzen baita. Teknologiaren arloan, «teoria-praktika» binomioa sailek kontrolatu beharreko zerbait da, hartara kontzeptuzko oinarririk ez duen aktibismoan ez erortzeko , eta ikasleak proiektuak edo praktikak egiteko duen denbora gutxitzea edo hutseratzea ekarriko duen gehiegizko kontzeptualizazioa saihesteko.

    Teknologiak berezkoak dituen aurreko osagaiei arloaren hezkuntzazko izaera ekarriz, ikasleek hainbat fenomeno eta jarduera sozial behar bezala ulertzeko, eta hurbileko etorkizunean lan munduan sartu ahal izateko edota, hala dagokionean, normaltasunez goi-mailako ikasketak jarraitu ahal izateko gutxienezko prestakuntza teknologikoa lortuko dutela bermatu behar du oinarrizko Teknologiak. Ildo horretatik, arlo honi dagozkion jarduerak progresiboki garatuko dira:

  • Honako hauek bermatuko dituzten ezaguera-gaitasunak: arazoei irtenbidea emateko prozesuak ezagutu, gaitasun konplexuak garatu, norberaganatutako jakintzen funtzionaltasuna areagotu, horiek progresiboki barneratu, sorkuntzazko jarduera baloratu, egoera jakin batek dituen aukeren eta mugen artean erabakitzeko gaitasuna garatu, eta arlo honetako osagaien arteko loturak hobeto ulertzea.

  • Oreka pertsonalaren eta pertsonarteko harremanen gaitasunak, norbere trebetasunez eta gaitasunez duen ezaguera, konfiantza eta segurtasuna, eta taldearekiko elkarrekintzaren eragin positiboa areagotuko dutenak.

  • Bizitza aktiboan sartzeko gaitasunak, eskulanaren aurrean jarrera positiboa suspertzen dutenak, lan intelektualaren eta horren bidez beharrezkoak diren abilezia eta trebetasun teknologikoen kontrola bermatzeko eta egoera berrietara egokitzeko mekanismoak garatzeko.

    Beraz, arlo honetako planteamendu curricularrak oinarrizko prestakuntza teknologiko balioanitza du helburutzat, ez ordea prestakuntza espezializatzailea; ikasle guztientzat orokorra izango dena, euren arteko gaitasun eta interesen aniztasuna kontuan hartuz; berau aplikatzerakoan ikasleen garapen ebolutiboaren mailara egokituko dena, eta aurrerapen teknologiko berriak, informazioaren teknologiak eta komunikazioaren teknologiak curriculumaren inguruan egiten diren egokitzapenetan barne hartuko dituena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, Teknologia arloan burututako ikaskuntzen ondorio gisa honako gaitasun hauek garatuta edukiko dituzte ikasleek:

  1. ¿ Objektu eta sistema tekniko ezagunak aztertzea, horien funtzionamendua, erabilpen egokiena eta kontrola, hala nola beren diseinuan eta eraikuntzan hartutako erabakien arrazoiak ulertzeko, bai eta izandako eragina ezagutzeko ere.

  2. ¿ Beren interesekin bat datozen arazo teknologiko sinpleak autonomiaz eta irudimenarekin lantzea; arazoa aztertzeko era antolatu eta metodikoan lan egitea; dokumentazio egokia sailkatu eta lantzea; arazoari irtenbidea emateko objektuak eta mekanismoak eratzea eta erabilgarritasuna neurtzea hainbat ikuspegi kontuan hartuta.

  3. ¿ Proiektu teknologiko sinpleak antolatzea, eta horiek burutzeko beharrezkoak diren materialak eta giza baliabideak aurreikustea; horien garapenerako dokumentazioa antolatzeko eta kudeatzeko beharrezko dokumentazioa hautatu eta kudeatzea.

  4. ¿ Arazo teknologikoei eta autoikaskuntzakoei erantzuna emateko modu autonomoan informazioa bilatzea, baliabide bibliografikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko direlarik; lortutako informazioa baliagarria ote den erabakitzea eta antolatzea eta, hala badagokio, artxibatzea, bai eta hainbat formatutan behar den bezala aurkeztea eta interesa duten gainontzeko ikaskide edo pertsonekin trukatzea.

  5. ¿ Proiektu teknologiko sinpleak burutzeko garaian azaldutako ideiak eta hartutako erabakiak adieraztea eta, halaber, horien erabilgarritasuna eta hedadura ikertzea, baliabide grafiko, sinboliko, diskurtso mota eta hizkuntza egokien bidez

  6. ¿ Tresna, material eta sistemak zehaztasunez eta segurtasunez erabiltzea, bai eta tailerreko lanak behar bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko txukuntasuna eta garbitasuna erakustea.

  7. ¿ Talde bateko partaide izatearen garrantzia baloratzea, agindutako betebeharren erantzukizuna nork bere gain hartuta eta elkarlanerako, tolerantziarako eta elkartasunerako jarrerak kontuan izanik.

  8. ¿ Zientziaren eta teknologiaren bilakaerak ingurumenean, bizitzeko eran, lanaren garapen sozial eta teknologikoan, nahiz astialdia antolatzeko moduan eta aisialdiko jardueretan duen eragina aztertzea eta horren kritika egitea, eta aurrerapen teknologikoak bereganatzea, eguneroko zereginean integratuz.

  9. ¿ Gizabanakoaren edo elkartearen osasun eta segurtasunean segurtasun eta higiene arauak aintzat hartzeak eta betetzeak duten eragina aztertu eta baloratzea, eta norbere ingurunean giro atsegina lortzearen alde lan egitea.

  10. ¿ Teknologiaren munduaren aurrean interesa eta jakin-mina agertzea, antzematen diren arazoei irtenbidea emateko egokiak diren produktu teknologiko berrien inguruko ekimen sortzaileak eta ikerketak garatuz.

    ARLOKO EDUKIAK. Euskal Autonomia

    Erkidegoa

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ezaguera zientifikoen eta teknikoen garapen azkarrak eta gaur egungo bizitzan moldatzeko ezaguera teknologiko ugari eta hainbat egoeretan dibergente- kontrolatzeko beharrak baldintzatzen dute Teknologiari dagozkion edukien hautaketa.

    Hau da, bizitzako egoera aldakorretara egokitzeko gaitasuna garatzen, ikaskuntza autonomo batetik abiatuta bere ezaguerak gaurkotzeko baliabideak eskuratzen, iritzi arrazoituak eta kritikoak jaulkitzen, erabakiak hartzen, bere lana antolatzen, etab. lagundu behar dio ikasleari, bere buruarekiko oniritzia garatuko duten arrakasta egoerak sortaraziz.

    Arlo honetako edukiak bi multzo handitan antolatuta agertzen dira, osagarri edo inguru teknologikoak barne hartzen direlarik:

    1. ¿ Multzo metodologikoak. Arlo honen prozedurazko izaera nabarmena azpimarratzen dute.

      1. ¿ Objektuen eta sistemen azterketa

      2. ¿ Objektuen diseinua eta eraikuntza

        Horiek dira etapa honetako ikaskuntza-prozesuaren oinarri eta gidari diren multzoak.

    2. ¿ Multzo informatzaileak. Hainbat esparrutako informazioa biltzen da, hala nola: adierazpena eta komunikazioa, zientzia, esparru teknikoa, mundu informatikoa eta esparru soziala eta historikoa.

      1. Ideiak adierazteko eta grafikoki komunikatzeko teknikak

      2. Tresnak, teknikak eta eraikuntza-prozesuak

      3. Material eta operadore teknologikoak

      4. Antolaketa- eta kudeaketa-teknikak.

      5. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

      6. Kontrola eta robotika

      7. Teknologia eta gizartea.

        Prozesuan zehar, multzo horiei informazioa eskatzen zaie, eta ikasleen garapen-mailak eta prozesuak berak mugatuko dute arazoaren irtenbidea aberasteko eta prozesuari dagozkion fase desberdinen garapena areagotzeko beharrezko informazioaren zailtasuna eta hedadura.

  1. Multzoa. OBJEKTUEN ETA SISTEMEN AZTERKETA

    1. Prozedurazko edukiak

      1. Objektu eta sistema teknologikoak aztertzea eta horien analisia egitea, ikuspegi orokorra oinarritzat hartuz (zertarako erabiltzen diren, erabilera, itxura, neurriak, materialak, aurretikoak).

      2. Objektu edo sistema teknologiko baten osagai diren atalak antzeman eta aztertzea, eta horretarako beharrezko teknikak baliatzea ( atalak bakandu, neurtu, irudikatu, pisatu...).

      3. Objektu edo sistema teknologiko baten ezaugarri diren atalen arteko erlazioa eta atal horiek objektu edo sistemari nola eragiten dioten aztertzea.

      4. Arazoei irtenbidea emateko prozesuan zehar, objektu eta sistemen azterketa informazioa lortzeko baliabide gisa erabiltzea.

    2. Kontzeptuzko edukiak

      1. Objektu eta sistema teknologikoak aztertzerakoan kontuan hartu beharreko alderdiak:

        • Anatomikoa, funtzionala, teknikoa, ekonomikoa eta soziala.

    3. Jarrerazko edukiak

      1. Arazo tekniko bakar bati emandako irtenbide ezberdinak ezagutzeko nahia azaltzea.

      2. Objektu teknologikoa baloratzea, giza talde baten kultura teknikoaren erakusgarri eta balio multzo baten ondoriotzat hartuta.

      3. Objektu teknologikoa eta giza beharren arteko erlazioez jabetu eta horiek baloratzea.

      4. Arazo teknologiko bati emandako irtenbideekiko jarrera kritikoa hartzea.

  2. multzoa: OBJEKTUEN DISEINUA ETA

  1. Prozedurazko edukiak

    1. ¿ Arlo honetako jardueraz baliatuz konpon litezkeen arazoak antzeman eta aztertzea.

    2. ¿ Arazo teknologiko errazak konpontzeko egokiak diren diseinuari buruzko zehaztapenak eratzea, alderdi tekniko, funtzional, ekonomiko, estetiko eta sozialak kontuan hartuta.

    3. ¿ Arazo teknologiko errazak konpontzeko garrantzizko informazioa bildu, antolatu, sistematizatu eta baloratzea.

    4. ¿ Talde lanaren dinamikak eskatzen dituen eginkizunak antolatu eta banatzea.

    5. ¿ Arazo teknologiko errazak konpontzeko diseinuak eratzea, arazo horietarako eman daitezkeen irtenbideak hautatuz eta baloratuz, aurretiko zehaztapenak eta beharrezko baliabide erabilgarriak (ezaguerak, trebetasunak, baliabideak, denbora) kontuan hartuta.

    6. ¿ Arazo teknologiko errazentzako irtenbideak moldatzea, diseinuaren eta antolaketaren arabera. Horretarako, tresna, material eta teknika egokiak erabiltzea.

    7. ¿ Arazo teknologiko errazen irtenbidea eta horiek moldatzeko erabilitako prozesua ebaluatzea, aurrez zehaztutakoak kontuan hartuta.

    8. ¿ Proiektuei buruzko informe zehatzak, hitzezkoak nahiz idatzizkoak, eratu eta aurkeztea. Baliabide eta euskarri desberdinak eta komunikazio teknika egokiak erabil daitezke horretarako.

  2. Kontzeptuzko edukiak

    1. ¿Arazo teknologikoa, proiektua eta eredua.

    2. ¿ Proiektuaren faseak: arazoa antzeman eta aztertzea; informazioa biltzea; irtenbide posibleak diseinatzea; irtenbide egokiena lantzea, eta irtenbidea eta jarraitutako prozesua ebaluatzea.

  3. Jarrerazko edukiak

    1. ¿Posibilitateak eta zalantzak kontuan hartzerakoan jarrera malgua eta irekia hartzea eta norbere intuizioetan fidatzea.

    2. ¿ Beste batzuek arazo teknologikoei emandako irtenbideak, balioak eta ideiak ezagutzeko jakin-mina eta horiekiko begirunea izatea.

    3. ¿ Erabakiak hartzerakoan ekimen gaitasuna eta konfiantza izatea. Horretarako, antolaketa zehatz, kontrajarri eta dokumentatutik abiatzea.

    4. ¿ Lanaren garapena antolatzeko aldez aurretiko jarrera hartzea, berau burutzeko beharrezkoak diren baliabideei eta bete beharreko epeei dagokienez eta sor litezkeen zailtasunei eta oztopoei aurrea hartzearren.

    5. ¿ Eginbeharrekiko arreta eta interesa azaltzea eta sor litezkeen zailtasunei eta oztopoei aurre egitea.

    6. ¿ Talde lanaren alde azaltzea eta proiektuak burutzeko ohizko bide gisa lan egiteko era hori baloratzea.

    7. ¿ Objektuak eta proiektuak diseinatu eta antolatzean alderdi tekniko, funtzional, ekonomiko, estetiko eta sozialen balorazio orekatua egitea.

      II. MULTZO INFORMATZAILEAK

    1. multzoa: IDEIEN IKERKETA ETA ERREPRESENTAZIO GRAFIKOA

      1. Prozedurazko edukiak

        1. ¿ Ideien ikerketarako eta errepresentazio grafikorako oinarrizko tresnak eta materialak erabiltzea.

        2. ¿ Ikasgela-tailerreko testuinguruan erabiliko diren arau zehatzak diseinatzea.

        3. ¿ Estandarizatutako araudia erabiltzea, formatu, eskala, sinbologia, marra edo akotazio motei dagokienez batez ere, lanaren prozesuak eta ikasleen heldutasunak hala eskatzen duenean.

        4. ¿ Marrazki tekniko errazak irakurri eta ulertzea.

        5. ¿ Ideiak, objektuak edo makinak aztertzea eta grafikoen bidez irudikatu eta aztertzea, horretarako teknika egokienak aukeratuz (zirriborroa, krokisa, eskema funtzionala, proiekzioak, perspektibak, software informatikoak...).

      2. Kontzeptuzko edukiak

        1. ¿ Ideiak aztertzerakoan eta grafikoen bidez adierazterakoan oinarrizko tresnak eta materialak erabiltzea.

        2. ¿ Zirriborro, krokis, eskema funtzional, delineatu, proiekzio diedriko, eta perspektiba.

        3. ¿ Proportzionaltasuna eta akotazioak.

        4. ¿ Ordenagailuz lagundutako marrazketa, bi dimentsiotan. Hastapenak.

      3. Jarrerazko edukiak

        1. ¿ Lan grafikoak burutu eta aurkezterakoan ordena eta garbitasuna kontuan hartzea.

        2. ¿ Arte baliabideak errepresentazio grafikoetara hedatzearen aldeko interesa erakustea.

        3. ¿ Errepresentazio grafikoak objektu teknologikoak diseinatzeko eta burutzeko duen erabilgarritasuna baloratzea.

        4. ¿ Errepresentazio grafikoa gogoetarako eta sortze teknikorako bide gisa erabiltzea.

        5. ¿ Normalizazioa adierazpena eta komunikazioa zabaldu eta hobetzeko bide gisa hartzea.

        6. ¿ Ikus-entzunezkoen eta erreprografia baliabideen aukerak kontuan izatea komunikatzeko bide diren aldetik.

    2. multzoa: TRESNAK, TEKNIKAK ETA

  1. Prozedurazko edukiak

    1. ¿ Objektuak, tresnak edo instalazioak moldatzeko oinarrizko tresnak eta teknikak erabiltzea: neurketa, marrazketa, mozketa edo banaketa, konformazioa, elkarketa, akabera...

    2. ¿ Lan baterako prozesua antolatzea, eta lan hori burutzeko beharrezko eragiketa, denbora eta baliabideen sekuentzia logikoa ezartzea.

    3. ¿ Erabilitako teknikak eta eraikuntza fasean jarraitutako prozesuak egiaztatzea eta lortutako emaitzak aztertzea.

  2. Kontzeptuzko edukiak

    1. ¿ Tresna, makina erreminta, eragiketa, prozedura, antolaketa, prozesu orria.

    2. ¿ Objektu teknologikoak eraiki eta gauzatzean izaten diren ohizko prozedurak:

      1. Neurketa, marrazketa eta egiaztatze teknikak.

      2. Eraikuntza eta akabera teknika ezagunenak (elkarketa, banaketa, eraketa, konformazioa, estalketa, inprimaketa).

    3. ¿ Ikasgela-tailerraren oinarrizko segurtasun eta higiene arau nagusiak.

  3. Jarrerazko edukiak

    1. ¿ Ikasgela-tailerreko segurtasun neurriak betetzea eta tresnak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuez jabetzea.

    2. ¿ Ikasgela-tailerreko tresna eta materialak erabili, artatu eta zaintzeko arauak betetzea.

    3. ¿ Objektuak eta gailuak diseinatzerakoan eta gauzatzerakoan estimazioek eta neurketek duten garrantzia ezagutzea eta zehaztasuna bilatzea.

    4. ¿ Objektuak, tresnak eta instalazioak burutu aurretiko lana antolatzearen aldeko izatea.

    5. ¿ Diseinu eta eraikuntza prozesuetan sortutako arazoen aurrean jarrera sortzailea eta irudimena lantzea, baliabideak kontuan hartuta.

    6. ¿ Informatika, ikus-entzunezkoen eta erreprografia baliabide berriak erabiltzearekiko jarrera irekia azaltzea, arazoei irtenbidea emateko prozesurako lagungarri baitira.

    7. ¿ Lan giroa orekatua eta osasungarria izateak duen garrantzia ezagutzea.

    1. multzoa: MATERIAL ETA OPERADORE

  1. Prozedurazko edukiak

    1. ¿ Proiektu teknikoak diseinatzeko eta burutzeko operadore eta material egokienak hautatzea, beren ezaugarri eta funtzioen arabera.

    2. ¿ Objektuak aztertzeko jardueren testuinguruan erabilitako materialen eta operadoreen egokitasuna ebaluatzea eta horiek antzematea.

    3. ¿ Proiektu teknikoak diseinatzeko eta burutzeko oinarrizko materialen bidez operadoreak eraikitzea.

    4. ¿ Hainbat testuingurutan operadore ezagunak erabili eta horiek eragindako efektuak aztertzea.

    5. ¿ Materialen ezaugarri teknikoak eta operadore desberdinek banaka hartuta eta elkarri lotuta betetzen dituzten funtzioak ikertzeko esperientzia errazak antolatu eta burutzea.

  2. Kontzeptuzko edukiak

    1. ¿ Oinarrizko materialak elaborazio teknikoaren prozesuan. Materialen ezaugarriak. Lan egiteko material eta instrumentu egokien zerrenda, horiek erabiltzerakoan kontuan hartu beharreko berariazko neurriak. Nolakotasun estetikoak, materialen eta horiek lantzeko tresna egokien arteko erlazioa, beroiek erabiltzean hartu beharreko neurriak, merkatura nola aurkezten diren, eta material ezagunenen aplikazio nagusiak.

    2. ¿ Papera, kartoia, zura eta bere deribatuak, burdina, kobrea, aluminioa eta plastikoak. Lorpen, eraldaketa, berrerabilera eta birziklatze prozesuak. Ingurugiroan, ekonomian eta gizartean duten eragina.

    3. ¿ Material berriak eta beren aplikazioak.

    4. ¿ Funtsezko operadore teknologikoak: piezen loturari, ahaleginen eta higiduraren transmisioari eta eraldaketari, energiaren metaketari eta eraldaketari, detektatzeari, araupetzeari eta kontrolari dagozkien operadore nagusien ezaugarriak eta funtzioak.

      • Egitura sendoen esparruan: Egitura sendoak (habeak, zutabeak, paretak, eskuairak, tiranteak, profilak, etab.). Ahaleginak, ahalegin-motak. Profilek oinarrizko ezaugarrietan duten eragina. Kokapen geometrikoak egituren erresistentzian duten eragina (triangelatzea).

      • Higiduraren eraldaketa- eta transmisio-esparruan: Higiduraren transmisioa eta eraldaketa Esparru horretako operadore nagusiak (palankak, gurpilak, ardatzak, poleak, bielak, biradera, birabarkia, espekak, kateak, transmisio-uhalak, erreduktoreak, etab.). Transmisio-erlazioak.

      • Energiaren ekoizpena, metaketa eta transmisioaren esparruan: energia-motak eta iturriak. Energia elektrikoa sortzen duten zentralak eta mota desberdinak. Energia garbiak. Lurrun-makinak, eztanda-motorra, turbinak eta erreaktoreak. Esparru honetako beste zenbait operadore (eroaleak, akumuladoreak, pilak eta bateriak, zirkuituak, etengailuak, erresistentziak, motorrak, dinamoak, alternadoreak, elektroimanak, etab.). Erabilitako operadoreen sinbologia ezagutzea.

      • Antzematea, erregulatzea eta kontrolaren esparruan: erresistentzia aldakorrak, etengailuak, konmutadoreak, errelea, pultsadoreak, termostatoak, LDR, termistantziak, diodoak, transistoreak, anplifikadoreak, programailu mekanikoa, tenporizadorea, etab. Erabilitako operadoreen sinbologia ezagutzea.

  3. Jarrerazko edukiak

    1. ¿ Prozesu teknikoetan lehengaiak edonola erabiliz gero agortu egin daitezkeela ikasgela-tailerrean jabetzea.

    2. ¿ Materialak hautatzean alderdi estetikoak kontuan hartzeko joera hartzea.

    3. ¿ Operadoreei dagokienez azpian ageri diren printzipio zientifikoak eta teknikoak ezagutzeko interesa erakustea eta beren ezaugarriak eta funtzioak azaltzea.

    4. ¿ Aparatuen eta makinen osagai diren oinarrizko operadoreak aztertzearen alde azaltzea, beren funtzionamendua ulertu eta desmitifikatzearren.

    5. ¿ Ikasgela-tailerrean dauden operadore eta materialak erabili, artatu eta zaintzeko arauak betetzea.

    6. ¿ Zenbait material eta operadore erabiltzeak berarekin dakarren arriskuaz jabetzea eta neurriak hartzea.

    1. multzoa: ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA TEKNIKAK

      1. Prozedurazko jarrerak

        1. ¿ Administrazio agiri arruntenak testuinguru zehatzetan eratzea eta erabiltzea, proiektu teknologikoak diseinatu eta burutzean sortutako beharrei erantzuteko.

        2. ¿ Proiektuak antolatu eta diseinatzeko aurrekontu sinpleak egitea.

        3. ¿ Norbere lana antolatu eta kontrolatzeko eta ikasgela-tailerrean dauden liburuak, tresnak, materialak... erabiltzeko teknika errazak eta arinak eratu eta erabiltzea, horien funtzioari buruzko gogoetatik abiatuta.

        4. ¿ Ikasgela-tailerreko jardueretan taldearen antolaketa eta funtzionamendua aldiro aztertzea, eta beharren arabera antolakuntzako teknika berriak erabiltzea

        5. ¿ Arazo teknologikoak lantzeko beharrezko baliabideak antolatzerakoan eta kudeatzerakoan lagungarri izango zaizkien informatikako baliabide berriak erabiltzea.

      2. Kontzeptuzko edukiak

        1. ¿ Administrazio-ziurtagiri arruntenak eta oinarrizkoenak (gutuna, eskaera agiria, albarana, faktura, txekea, kanbio letra, kontu egoera, ordain agiria, soldata nomina, etab.).

        2. ¿ Aurrekontuak.

        3. ¿ Gizabanakoaren zein taldearen informazioa, materialak eta tresnak biltzekoa irizpide eta teknikak (fitxategiak, katalogoak, erregistroak, etab.).

      3. Jarrerazko edukiak

        1. ¿ Ikasgela-tailerreko eta inguruko baliabide erabilgarriak antolatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko tekniken eta sistemen beharra eta garrantzia ezagutu eta baloratzea.

        2. ¿ Ikasgela-tailerreko liburuak, tresnak, materialak, etab. erabiltzeko eta kontrolatzeko arauak eta irizpideak errespetatzea.

        3. ¿ Talde lanaren balorazio positiboa egitea, lanaren banaketan begirunezko, esku hartzeko, arduretaz jabetzeko... jarrerak indartuz.

    2. multzoa. INFORMAZIOAREN ETA

  1. Prozedurazko edukiak

    1. ¿ Ordenagailu pertsonal baten ingurunea, amaierako erabiltzailearen ikuspegitik:

      • Ordenagailuaren elementu funtzionalak ezagutzea eta bereiztea eta bakoitzak betetzen duen funtzioa ezagutzea.

      • Lanpostuaren ergonomia. Ordenagailuaren aurrean lan egiteko oinarrizko arauak praktikan erabiltzea.

      • Hainbat oinarrizko eragiketa egitea: monitorea mantentzea, inprimagailua, konexioen kontrola...

      • Sistemako tresnak egoera funtzional desberdinetan aplikatzea.

      • Periferiko desberdinen instalazio praktikoak egitea.

      • Sarean bi edo hiru ordenagailuko sistema bat jartzea. Hari bidezko konexioa. Sareko txartela. Sareko ingurunetan artxibategiak eta karpetak erabiltzen jakitea.

      • Bitarteko informatiko eta telematikoen bitartez, Sistema Eragileen helburuei buruzko ikerketa egitea, lortutako informazioarekin dokumentazio teknikoa osatuko delarik.

    2. ¿ Erabilera orokorreko aplikazio informatikoak:

      • Proiektuak eta hipotesi praktikoak egitea, aplikazio informatiko desberdinak erabiliz (testu-prozesadoreak, datu-baseak, kalkulu-orriak, aurkezpenen sorgailuak, gestoreak eta editore grafikoak, etab.).

        - Euskarri multimedia desberdinak erabiltzea (DVD, CDROM, WEB-orriak...) informazioa bilatzeko, ondo pasatzeko eta kultur ikuspegia zabaltzeko tresna bezala (jolasak, bidaia birtualak, museoetarako bisitaldi birtualak...), ezagupenak sakontzeko eta sendotzeko tresna bezala, etab.

    3. ¿ Interneteko zerbitzuak erabiltzeko aplikazioak:

      • Nabigatzeko tresnak instalatzea. Zerbitzu telematiko desberdinetarako sarrera konfiguratzea.

      • Kasu praktikoak garatzea eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzerakoan normalkuntza lortzea (posta elektronikoa, eztabaida-zerrendak, albiste-multzoak, txat, bideo-hitzaldia)..

      • Web-orriak editatzeko tresnak erabiltzea gai desberdinetako orriak sortzeko.

    4. ¿ IKTen inplikazio sozialak eta profesionalak:

      • Ordenagailua, bere jatorria eta bilakaerari buruzko informazioak biltzea, sailkatzea eta sistematizatzea; pertsonen arteko harremanetan eta, oro har, gaur egungo gizartean duen eragina azpimarratuz.

      • Bitarteko informatiko eta telematikoen bitartez, Internetek gaur egungo gizartean izandako bilakaera, agerpena eta garrantzia aztertzea, eta etorkizunera begira izan daitezkeen aukerak. Gaiari buruzko lan praktikoak egitea.

  2. Kontzeptuzko edukiak

    1. ¿ Ordenagailu pertsonal baten ingurunea amaierako erabiltzailearen ikuspegitik:

      • Ordenagailua: Lanerako osagaiak eta beren funtzioa. Ordenagailua ondo erabiltzeko oinarrizko arauak.

      • Periferikoak. Funtzionamendua, instalazioa eta erabileraren printzipioak.

      • Sistema eragileak. Bilakaera historikoa. Sistemako tresnak. Ingurune logikoa.

    2. ¿ Erabilera orokorreko aplikazio informatikoak:

      • Aplikazio informatikoak. Motak eta instalazio-prozesuak. Testu-editoreak. Datu-baseak. Kalkulu-orria. Aurkezpenen sorgailuak. Gestoreak eta editore grafikoak.

      • Multimedia aplikazioak. Multimedia hizkuntzaren ezaugarriak. Multimedia teknologietarako euskarriak: CDROM, DVD, WEB-orriak.

      • Programazio-hizkuntzak. Oinarrizko Kontzeptuak.

    3. ¿ Interneteko zerbitzuak erabiltzeko aplikazioak:

      • Telematika: Kontzeptua eta bilakaera.

      • Sare telematikoak. Intranet. Sareak erabiltzailearen ikuspegitik.

      • Internet. Interneten azpiegitura eta zerbitzuak. Zerbitzu telematikoetara sartzeko konfigurazioa. Nabigatzeko tresnak. Posta elektronikoa (e-mail). Eztabaida-zerrendak (mailing list). Albiste-multzoak (newsgroups). Elkarrizketa-taldeak IRC (Internet Relay Chat). Bideo-komunikazioa. Web-orriak editatzeko tresnak. Web-orriak diseinatzea eta editatzea.

  3. Jarrerazko edukiak

    1. ¿ Ordenagailu pertsonal baten osagai funtzionalek eskaintzen dituzten prestazioak ezagutzeagatiko interesa agertzea, egoera gatazkatsuei irtenbidea emateko.

    2. ¿ Lanak eta proiektuak egiterakoan baliabide informatikoak erabiltzeagatiko interesa agertzea, bereganatzen diren ikaskuntzak eta trebetasunak antzeko kasuetan erabiliz eta pentsatu gabeko erabilera ematea saihestuz.

    3. ¿ Informatikak, herritarren intimitatea eraso dezakeen tresna bezala edo gizarte-desberdintasunak areagotu ditzakeen tresna bezala, berarekin batera dakartzan gizarte-arriskuen balorazio kritikoa.

    4. ¿ Giza jarduera osatzen duten esparru desberdinetara informatika sartu zenetik izandako aldaketa ekonomiko, sozial eta kultur mailakoak bereiztea.

    5. ¿ Informazioa eskuratzeko benetako aukeren aurrean eta etika eta konfidentzialtasuna direla eta jarritako mugen aurrean arreta eta interesa agertzea.

    6. ¿ Informazio telematikoa trukatzeko orduan arau zibikoa erabiltzearen aldeko jarrera.

    7. ¿ Dokumentuak artxibatzeko sistema bat antolatzeagatiko interesa, informazioaren segurtasuna eta integritatearen oinarrizko arauak errespetatuz.

    8. multzoa. KONTROLA ETA ROBOTIKA

      1. Prozedurazko edukiak

        1. ¿ Makina automatiko bakunak diseinatzea, eraikitzea eta erabiltzea. Programaketa-hizkuntza baten bitartez kontrol-eragiketa bakunak programatzea.

        2. ¿ Bitarteko informatikoak eta telematikoak erabiliz, robotei, horien bilakaerari, gaur egungo gizartean duten agerpenari eta industria-esparruan duten garrantziari buruz ikertzea. Gaiari buruzko lan praktikoak egitea.

        3. ¿ Merkatuko prototipo robotiko bat egitea, kontrolatzea eta programatzea (hala nola, muntaia-kita, jolasa...).

        4. ¿ Programaketa-hizkuntza baten bitartez kontrol-programa bakun bat lantzea.

        5. ¿ Robotika industrialaren aplikazioei buruzko informazioa bilatzea.

      2. Kontzeptuzko edukiak

        1. ¿ Makina automatikoak. Robotaren kontzeptua eta kategorizazioa.

        2. ¿ Robot baten elementu mekanikoak eta elektrikoak (eragite-sistemak eta transmisioa).

        3. ¿ Robot baten funtsezko osagaiak: kontrol-unitatea, maneiagailua edo beso mekanikoa, botere-iturria.

        4. ¿ Laneko geometria. Higidura-motak: puntu batetik beste puntu batetara eta bide kontrolatua.

        5. ¿ Robot industrialak. Sistema robotizatuak.

        6. ¿ Roboten programaketa. Programaketa-hizkuntzak.

      3. Jarrerazko edukiak

        1. ¿ Robotika eta bere aplikazioekin erlazionatutako berrikuntza teknologikoak onartzea.

        2. ¿ Robotikak gizartean duen eraginagatiko jakin-mina.

        3. ¿ Robotikarekin erlazionatutako berrikuntza teknologikoek ekoizpen-sistemetan izandako eraginaren balorazio kritikoa egitea, eta langileen lan-baldintzetan izandako eragina ezagutzea.

        4. ¿ Aldaketen aurrean jarrera positiboa agertzea, etengabeko aurrerapen teknologikoei erantzun egokiak emanez eta etengabeko eguneratzea ahalbidetuko duten prestakuntza-erantzunak ematen saiatuz.

        5. ¿ Hainbat esparrurekin erlazionatutako robotikaren alderdi positiboak ezagutzeagatiko interesa: ekoizpen- eta ekonomia-faktoreak, osasun-mailakoak, laneko segurtasuna, medikuntza eta ikerketaren esparruak, etab.

    9. multzoa: TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA

      1. Prozedurazko edukiak

        1. ¿ Egungo objektu eta irtenbide teknikoei buruzko informazioa bilatu, bildu eta laburtzea, eta gerta izan diren aldaketak aztertzea.

        2. ¿ Gizartearen eta historiaren garai desberdinetan gauzatutako irtenbide teknikoak aztertzea, erabilitako material, energia iturri, baliabide tekniko erabilgarri eta bizimoduen arteko harremanak ezartzeko.

        3. ¿ Gaur egungo bilakaera teknologikoaren alderdi desberdinen gizarte ekarpen, arrisku eta ordainei buruz norbere irizpideak moldatzeko beharrezko informazioa bildu eta aztertzea.

        4. ¿ Hainbat ekoizpen-prozesutan, horien antolaketa tekniko eta sozialean eta lanaren konplexutasunean eta eskatutako trebetasun mailan teknologiak duen zerikusia aztertzea.

        5. ¿ Ingurune ezaguneko testuinguru ekoizle eta profesionala eta bere garapena aztertzea eta horretarako informazio egokia baliatzea.

      2. Kontzeptuzko edukiak

        1. ¿ Aurrerakuntza zientifikoaren eta garapen teknologikoaren arteko harremana.

          • Teknologia eta bere bilakaera historikoa: funtsezko gertaerak. Iraultza neolitikoa, Erdi Aroa, Errenazimendua, industria-iraultza, XX. mendeko bizkortze teknologikoa.

          • Aurrerakuntza zientifiko eta teknologiko nagusiek objektuen eta tresnen garapenean duten eragina.

          • Eskulanei eta lan intelektualei buruzko ezagueraren bilakaera historian zehar.

          • Zientziaren eta teknologiaren arteko harremana gaur egungo gizartean.

        2. ¿ Garapen teknologikoak bizimoduan duen eragina (ingurunea, lana, aisia, kultura).

        3. ¿ Garapen teknologikoaren azken aldiko ezaugarriak.

          • Teknologia berriek materialen, informazioaren trataeraren, elikaduraren, medikuntzaren, lanaren, aisiaren, ondasun eta zerbitzu ekoizpenaren... eremuan duten eragina.

          • Garapen teknologikoak oreka ekologikoarengan eta bizi baldintzengan duen eragina, eta alderdi sozial eta politikoekin duen harremana (langabezia, aisia, gizabanakoen eta herrien autonomia eta burujabetasuna, etab.)

      3. Jarrerazko edukiak

        1. ¿ Egungo makinen eta tresnen aztarrenak ezagutzeko jakin-mina eta nahia erakustea, eta izaera teknikoa duen gertakari batengan zerikusia duten alderdien aniztasuna baloratzea.

        2. ¿ Aurrerakuntza zientifiko-teknikoak eta beren ekarpen, arrisku eta gizarte kostuak baita berrikuntza teknologikoari dagozkion prozesuen eta lan antolaketaren artean dauden harremanak ere ezagutu eta baloratzea.

        3. ¿ Teknologiaren kontrolik gabeko erabileren aurrean jarrera kritikoa azaltzea eta erabilera horiek osasunean, bizi kalitatean eta ekologiaren orekan izaten dituzten ondorioetaz arduratzea.

        4. ¿ Teknologia ezagutzeak hainbat lan eta lanbidetan betetzen duen eginkizuna ezagutzea.

DBHko laugarren mailan Teknologia arloa aukerakoa denez, beharrezkoa da aipatzea arlo honen ondorengo zehaztasun eta sekuentziazioekin bat datozen zenbait puntu:

  1. ¿ Teknologia arloa prozesuzko izaera nabarmena duen arlotzat definitu dugu, eta ikasleen bilakaera mailak zehaztuko du arazoei irtenbide emateko prozesuaren urrats desberdinen zehaztasuna. Horrek pentsarazten digu aurretik izandako ikaskuntza egoerek laugarren maila honetan jarraituko dutela, taldearen mailari eta igurikapenei egokituz.

  2. ¿ Plantea daitezkeen prestakuntza-jarduerak etorkizuneko aukerekin erlazionatutakoak izango dira, etapak berez duen amaierako izaera ahaztu gabe.

  3. ¿ Arlo honetako prozedura, trebetasun, jarrera eta kontzeptuen ikaskuntzak ez dira linealak, ziklikoak baizik. Horrek, hain zuzen, laugarren maila prozesuaren jarraipen gisa hartzea ahalbidetzen du, non aurreko mailetako ikaskuntzei berriro ere ekiten zaien eta ikasleen heldutasunaren arabera sakontzen diren.

  4. ¿ Aurreko puntuak kontuan hartuz, azken maila honetan zehaztasun maila handiagoz jokatzeko ondoko alderdiok proposatzen dira:

    • Irtenbideak autonomiaz diseinatu eta eraikitzea.

    • Objektuak eta sistemak aztertu, diseinatu eta eraikitzeko sistematizazio maila.

    • Baliabideak planifikatu, antolatu eta kudeatzea.

    • Arlo honetan erabilitako ideiak adierazi eta komunikatzeko teknikak zehatzak izatea.

    • Lanak egiterakoan zehaztasuna kontuan izatea (neurketak, kalkuluak, akabera, txostenen aurkezpena...).

    • Bitarteko birtual eta errealen bitartez informazioa biltzerakoan eta norbere irizpideak lantzean zehatzak izatea.

    • Erabilgarri dauden baliabide informatikoak menderatzea.

    • Talde lanaren jarrerak (elkarlana, tolerantzia, laguntasuna eta eraginkortasuna).

    • Gizabanakoaren eta taldearen segurtasun arauak aplikatzea.

  5. ¿ Gainera, laugarren maila honetan jarraian aipatzen diren edukiekin erlazionatutako edukiak landuko dira, aurreko mailetan ezinezkoa izan baita horiek lantzea:

    • Programazio-hizkuntzak.

    • Ordenagailuz lagundutako marrazketa

    • Automatismoak eta kontrol elektronikoa egiteko elementuak.

    • Robotika eta kontrolarekin lotutako gaiak.

    • Historian bilakaera teknologikoarekin erlazionatutako gaiak..

Ebaluaziorako irizpide hauek malguki interpretatu beharko dira, ikasleek azken urtean arlo hau ikasten duten ala ez kontuan hartuta.

  1. ¿ Autonomiaz eta era antolatu eta metodiko batean, ezaguna den inguruneko arazo sinple bati konponbide gisa emandako irtenbidea diseinatu eta eraikitzea, eta ondoren, irtenbide horren eta jarraitutako prozesuaren egokitasuna baloratzea.

    Irizpide honen hedadura definizioan zehazten da, ikasleek planteatutako arazoari zein modutan aurre egin behar dioten deskribatzen baita bertan. Nolabaiteko autonomiaz aurre egingo diotela aipatzen da; era antolatu eta metodiko batean; irtenbidea diseinatzen lagungarri izango zaien informazioa eta/edo dokumentazioa hautatu eta landuz, objektu, instalazio edo zerbitzu bat esaterako; irtenbide hori eraikitzeko eta, azkenik, ebaluatzeko gai izan daitezela. Hau da, ikasleek, antzeko ikaskuntza egoeren aurrean behin eta berriz jarriz, etaparen amaieran ingurune teknologikoaren arazoei irtenbide emateko prozesuen globaltasunera autonomiaz hurbiltzea ahalbidetuko dieten prozesuak eta jarrerak garatu izango dituzte.

  2. ¿ Ingurune ezaguneko objektu eta sistema tekniko errazak aztertzea, nola funtzionatu eta erabiltzen diren jakiteko eta, aldi berean, arazoei irtenbidea emateko helburu duten jardueretan zehar informazioa biltzea.

    Etaparen hasieran oso sinplea, intuiziozkoa eta ia sistematizatu gabea izango da azterketa. Etapa aurrera doala ordea, garapen formalagoetara eta nolabait sistematizatuetara joko da. Irizpide honen helburua objektuaren eta bere osagai garrantzitsuenen ezaugarri nagusiak (forma, dimentsioak, materialak) eta funtzionamendua antzeman eta deskribatzerakoan etapan zehar ikasleek garatzen duten prozesua ebaluatzea da. Hori guztia, inguruneko objektu sinpleak hobeto erabili eta ezagutzea eta diseinuaren prozesurako garrantzizko informazioa biltzea helburu dela.

  3. ¿ Arazoari irtenbidea emateko burutu behar den lana antolatzea; horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko eta antolatzeko kudeaketak burutzea eta agiriak moldatzea.

    Irizpide honen helburua ikasleek lana zein neurritaraino planifikatzen duten ebaluatzea da; hau da, arazoari irtenbidea emateko behar den guztia aurreikusi, egituratu, antolatu eta kuantifikatzen ote duten ikustea; beharrezko dokumentu grafiko, tekniko eta antolaketarakoak lantzen ote dituzten; lana antolatzeko teknikak eta katalogoak, gidak, etab. erabiltzen ote dituzten baliabideak kudeatzeko.

    Bigarren Hizkuntzaren etapa honetan, hasieran arazoa planteatzetik lana burutzera joko da zuzenean, lana kasik antolatu gabe eginez. Fase honetan, arazoari irtenbidea eman ondoren, baliabide, material, tresna, hartutako denbora, jarraitutako prozesu, eta abarri buruzko gogoeta egin beharko litzateke. Gogoeta hori hortik aurrera burutzen den lanerako sistemaren hobekuntzarako abiapuntua eta plangintza antolatzeko beharrezko baliabideak barneratzeko bidea litzateke.

  4. ¿ Errepresentazio grafikoa, sinbologia, eta terminologia egokia erabiliz, ideiak adierazteko eta beren balioa ikertzeko gaitasuna neurtzea.

    Etapa honen hasieran, bere ideiak marrazkien bidez adieraziko ditu ikasleak, marrazki horietan arazoari irtenbidea bilatzeko jadanik eraikita dauden objektu edo sistemak agertuz. Marrazki horiek egiteko marrazkigintza teknikoaren teknika eta tresnez gainera, errepresentazio grafikorako beste hainbat teknika erabiliko ditu, hala nola fotokonposaketa, ikus-entzunezkoen arlokoak, etab.

    Etapa bere amaierara iristen denean, bere ideien egokitasuna ikertzeko eta arlo honetako baliabideak erabiliz (paperean egindako marrazkiak, proportziozko neurriak kontuan hartuta egindakoak, proiekzio diedrikoaz edo perspektibaz baliatuta edo koloreaz lagunduta burututakoak) ideia horiek adierazteko duen erraztasuna neurtuko da. Baliabide grafikoez baliatuz adierazpenerako erraztasuna eta gaitasuna lortzea izango da helburua.

  5. ¿ Jakintzaren beste zenbait arlotan eskuratutako ezaguerak aplikatzeko aukera baloratzea.

    Arazoei irtenbide konstruktiboa bilatzerakoan ikus daiteke ondoen eskuratutako ezaguerak ikasleak zein neurritan aplikatzen dituen, eta ezaguera horien funtzionaltasuna eta esanahia antzematen ote duen. Eta horixe da, hain zuzen, honako irizpidean neurtu nahi den alderdia. Curriculumaren arlo bateko edo beste bateko edukiak aplikatzen ote dituen soilik kontuan hartu beharrean, hain zuzen ere, etaparen hasieran bereziki, ikasleak bere ikaskuntza sozialean barneratu dituen «beste» ezaguera batzuk aplikatzeari garrantzi handia eman beharko zaio. Azken finean, ikasleak dakiena, eskolan eta eskolatik kanpo ikasitakoa, aplikatzen ote duen ikusi beharko da.

  6. ¿ Teknologiak honako arlotan duen eragina aztertu eta baloratzea: bizi kalitatean, balio moral eta kulturaletan, lanaren bilakaera sozial eta teknikoan, astialdian eta aisiako jardueretan, osasunean eta gizabanakoaren zein gizartearen segurtasunean.

    Irizpide honen bidez, bizi kalitatean, balio moral eta kulturaletan, lanaren bilakaera sozial eta teknikoan, astialdian eta aisiako jardueretan teknologiak duen eraginaz norbere irizpideak eratzeko, adierazteko eta horien alde egiteko gaitasunean ikasleak izan duen garapena eta norbere irizpideen arabera eta egoera jakin batean jarrera bat hartzeko eta guztion onerako beren irizpideak malgutzeko duen gaitasuna neurtu nahi da.

  7. ¿ Gizabanakoaren eta taldearen segurtasunari eta osasun eta higieneari buruzko arauak eratu eta aplikatzea, lan giro atsegina eta arriskurik gabea lortzeko asmoz.

    Irizpide honekin honako ezaguera hauek zein neurritaraino aplikatzen diren jakin nahi da: tresnak erabili eta maneiatzeko arauak; dauden baliabideen antolaketa eta kudeaketa; eta lan giro atsegina eta arriskurik gabea ahalbidetuko duten segurtasun, orden eta higiene arauak. Ikasleak ikasgela-tailerreko antolaketa eta kudeaketa planean zein neurritaraino parte hartzen duen jakin nahi da ere irizpide honen bidez.

  8. ¿ Arazoaren irtenbidea diseinatzean eta eraikitzean sortutako lanetan parte hartzea; ideiak eta ahaleginak lan horretan jartzea; eta gainerakoen iritzi eta usteekin jarrera eskuzabala eta tolerantea erakustea.

    Etapa honen hasieran, taldearen funtzionamendurako gutxienezko arauak eskuratu daitezen saiatu behar da; taldearen funtzionamendua, hitz egiteko txanda gordetzea, lana antolatu eta ardurak banatzea, gizabanakoak eskainitako materialak eta ideiak elkartzea, etab.

    Etapak aurrera egiten duenean, talde lanaren eraginkortasuna lortzera bideratuko da lana. Hau da, nola sortu dinamika, informazioak artxibatzeko eta aldatzeko sistema arinak, materialak, lana antolatzeko estrategia baliagarriak, materialen eta denboraren kontrola, etab.

  9. ¿ Prozesuan sortutakoa oztopoei aurre eginez banaka zein taldean arazo praktikoak konpontzeak dakarren atsegina baloratzea.

    Irizpide honen helburua lortutako emaitzen aurrean egoera atsegina lortzea eta oztopoak irudimenez gainditzea litzateke. Ez da ahaztu behar proposatzen diren egoeren zailtasun mailak ikasleen garapen psikoebolutiboaren araberakoa behar duela izan, horrela norbere buruarekiko oniritzia indartuz eta lana alde batera uztea eragotziz.

  10. ¿ Ordenagailu pertsonal baten ohiko periferikoak erraztasunez erabiltzea eta mantentzerako eta oinarrizko arazoak ezagutzeko eta konponbidea emateko eragiketak burutzea, lanpostuko segurtasun- eta higiene-arauak kontuan hartuko direlarik eta ikasleek landutako esku-liburuak, tutorialak eta materialak erabiliko direlarik.

    Irizpide honen bitartez erabiltzaileak datuak zuzenean txertatzeko periferikoak erabiltzerakoan duen trebetasuna baieztatu nahi da, hala nola, teklatua eta sagua erabiltzeko orduan.

    Gainera, unitate zentral baten eta gehien erabiltzen diren periferikoen æpantaila, teklatua, sagua, inprimagailua, eskanerra, modema, mikrofonoa, bozgorailuak etab.æ oinarrizko konexioak baieztatzeko ikasleek duten autonomia-maila ere ezagutu nahi da; bai eta aipatu periferikoen oinarrizko mantentze-lanak ikasleek ezagutzen ote dituzten ere: garbiketa, periferikoaren aginte-panelaren erabilera, segurtasun- eta higiene-arauen egokitzapena, etab.

    Modu berean, ordenagailu pertsonal bat erabiltzen denean gehien sortzen diren errore-egoeren aurrean ikasleak agertzen duen jarrera ere baloratu nahi da. Zentzu horretan, ikasleak errore-egoerak bilduko dituen esku-liburu bat lantzen ote duen eta esku-liburu hori antolatzeko-modua ere ezagutu nahi dira. Gida-liburuak, tutorialak, laguntza-pantailak, eta abarren etengabeko erabilerak balioko digu ikasleak, ordenagailua erabiltzean, sortzen diren arazoen aurrean azaltzen duen jarrera ezagutzeko.

  11. Banaka edo taldean, teknologiarekin erlazionatutako gaiei buruzko azterlan edo ikerketa txikiak egitea, horretarako euskarri informatikoan aurkituko diren informazio-iturriak erabiliz, aukeratutako informazioa egin beharreko zereginera egokituz, eta lortutako ondorioak modu txukun eta erakargarrian jakinaraztea, adierazpenarekin eta komunikazioarekin lotutako baliabide informatikoen bitartez.

    Aipatu irizpidearen helburua, ikerketa-prozesu osoari dagokionez, ikasleen bereganatze-maila ezagutu nahi da lehenik eta behin. Zentzu horretan, aipatu faseak antolatzeko modua eta plangintza agiri batean islatzeko modua dira baloratuko diren alderdiak.

    Gainera, bereziki baloratu nahi da ikasleentzat interesgarriak diren euskarri informatikoen bitartez lortutako informazio-iturrien erabilera: zentroko liburutegiko katalogoa, aldizkari eta egunkarien urtekariak, entziklopedia elkarreragileak euskarri informatikoan, etab. Aipatu ditugun informazio-iturrien erabilera bereganatzeko gaitasuna tea galdeketa-estrategien plangintza egiteko gaitasuna baloratuko dira.

    Azkenik, azterlanaren edo ikerketaren emaitzak aurkezteko modua ere garrantzitsua da. Agiriak lantzeko lanabes egokiak aukeratzea baloratuko da, bai eta informazio-iturrietatik lortutako informazioa laburtzeko gaitasuna eta adierazpen-baliabideak erabiltzeko trebetasuna (testua, estatistika-grafikoak, eskemak, taulak, kalkulu-orrietan simulazioak, marrazkiak, irudiak, etab.).

  12. Erabilera orokorreko aplikazio informatikoak ezagutzea eta erabiltzea.

    Ikasleak erabilera orokorreko aplikazioak ezagutzen dituen eta nolabaiteko autonomiaz erabiltzen dituen baieztatu nahi da. testu-prozesadoreak, datu-baseak, kalkulu-orriak, grafikoen sortzaileak, irudien tratamendua, komunikazioen programak, bai eta ikasitako guztia ingurune hurbilean aplikatzeko gaitasuna ote duten ere.

  13. Sare telematikoetako informazio-iturriak kontsultatzeko estrategiak ondo erabiltzea.

    Irizpide honen bitartez ikaslea telematikako informazio-zerbitzuko kontsultak antolatzeko gaitasuna ote duen baieztatu nahi da, bereziki kontsultak diseinatzeko aurretiko lanari dagokionez eta komunikazio-programen prestazioak erabiltzen diren moduari dagokionez; bestalde, kontsulta-aurkibideak antolatzeko gai ote den eta bat-bateko kontsultek eragindako sarrera-denborak murrizteko gai ote den baieztatu nahi da.

  14. Sistema mekaniko eta elektrikoen bitartez, zuzendutako higidura duen robot bakun bat egitea (4. Maila).

    Irizpide honen bitartez ikasleek sistema automatiko elektromekaniko bat (korronte zuzenekoa eta mugimen kontrolatuak egiteko gaitasuna) osatzen duten elementu guztiak erabiltzeko eta behar den bezala muntatzeko gaitasuna ote duten ebaluatu nahi da, horretarako aldez aurretik finkatutako eskema baten arabera jokatuko delarik; edo, hala badagokio, proposatutako behar baten aurrean irtenbidea emateko gaitasuna ote duen baieztatu nahi da.

    Interesgarria gerta daiteke, halaber, ordenagailu pertsonalarekin lotutako programa bat diseinatzea, erregulatzaile edo kontrolatzaile bezala erabiliko dena, hartara, sistema automatiko batean atzeraelikaduraren bidezko kontrol automatizatua egin ahal izateko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.