Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

315/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7428
  • Xedapen-zk.: 315
  • Xedapen-data: 2002/12/30
  • Argitaratze-data: 2002/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1996-1999 eta 2000-2003 ekitaldietarako lau urteko etxebizitza-planak abian jarri ondoren lortutako esperientziari esker, eta Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak sustatu, eskuratu, erabili eta aprobetxatzearekin loturik orain arte hartutako neurriak eta emandako xedapenak egungo premietara egokitu izanari esker, herri erakundeek, halakoak egitea gomendatzeaz gain, bultzada berri bat eman ahal izan diete, 2003-2005 eperako Etxebizitza Bideratzeko Plan berri bat onetsiz eta hori gauzatzeko prestatu diren arauak (garapenerako Dekretu edo Aginduak) eguneratuz.

Alde horretatik, "babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei" buruzko Dekretu berri honek, gai horretan aurreko politikei behar bezalako jarraipena emango zaiela bermatzeaz gain, ezinbesteko alderdi batzuk zuzentzea du xede; Eusko Jaurlaritzaren konpromiso sendoa berritzea etxebizitza duin baterako eskubidea (Konstituzioan halaxe jasoa dago desio hori) gauzatu ahal izan dadin; premia handienak dituzten edo egoera larrienean bizi diren pertsona eta kolektiboei arreta berezia eskaintzea; bere xedapenak modernizatzea, egungo eskakizun berriei erantzun eman nahian, bai teknikaren eta bai gizartearen alorrean ere; eta azken batean, esparru juridiko berri bat aldarrikatzea, eta horrekin batera, orubeak erosi eta urbanizatzeko eta etxebizitzak sustatu eta eraikitzeko babes-neurrietan ahalegin handiagoa egitea.

Jarduera-ildo edo ardatz nagusiek honako helburuak dituzte: etxebizitza babestuaren eskaintza areagotzea, etxebizitza alokatzeko politikak indarberritzea, hutsik dauden etxebizitzak berreskuratu eta horiei balioa ematea, hiria birgaitzeko eta berriztatzeko lanetan esku hartzea, kolektibo jakin batzuei tratamendu berezia ematea, hala nola familia ugariei eta hogeita hamabost urtetik beherako gazteei..., baina edonola ere, horiek guztiak finantza arloko xedapen eta neurri multzo baten helburu dira, eta honako Dekretu hau horren funtsezko alderdia izango litzateke, ondare urbanizatu eta eraikiaren birgaikuntzaren alorrean ezarri beharrekoarekin batera.

Dekretu honek, bere egitura osatzen duten zazpi kapitulu eta xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile eta amaierako xedapenetan barrena, bere erregulazioari hasiera ematearekin batera funtsezko elementuak finkatzen ditu, babes ofizialeko etxebizitzen (erregimen orokorrean nahiz erregimen berezian, eta halaber, etxebizitza sozialen) ezaugarri tekniko eta ekonomikoak zehazteari begira, baina baita ere, beharrezko lurzoruaren prezioan eta horiek eraikiko dituen sustapenaren hirigintza-kostuetan dauden ohiko mugak hobetuz. Jarraian (II. kapituluan), babes ofizialeko etxebizitzen "kalifikazioaren" erregimenari edo benetako izendapenari heltzen dio Dekretuak, eta berrikuntza azpimarragarri gisa, sustapena sozietate kooperatiboek eta ondasun-erkidegoek berek egin beharra aurreikusten du berariaz, eta batez ere, erregimen berri honen arabera emandako behin betiko kalifikazioak izaera mugagabea edo iraunkorra duela aipatzen du, eta horrek, inolako zalantzarik gabe, zaildu egingo ditu babestutako ondasun higiezin honen bidez garatu nahi diren espekulazio-nahikeriak. Bestalde, erabaki horrek lurzorua kalifikatzeko erregimenari dago zuzen lotuta. Kalifikazio hori iraunkorra da, hirigintzako antolamendua berrikusten ez den bitartean. Era berean, egungo etxebizitza libreen prezioen eragina murrizteko behar duen tresna bat, babes ofizialeko etxebizitza, izateko gizartea egiten ari den ahaleginei dago lotuta. Era honetan, kalifikazio iraunkorrak denbora luzerako tresna bat jartzen du gizartearen esku, espekulazioa eragozteaz gain, beti desiratzen den errotazio bat ahalbidetzen duena. Azken batean, etxebizitza babestuen parkea epe luzean areagotzea dakar.

  1. kapituluan, jabetza, alokairu, azalera-eskubide edo gure Ordenamendu Juridikoak eskaintzen duen beste edozein aukeraren arabera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak esleituko dituen babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko erregimena arautzen da, sustapen publikokoak izan, itunduak izan edo hitzarmen baten arabera sustatuak izan, eta horri, esleipen-prozedura arin, bermatzaile eta garden batek jarraituko dio, funtsezko tresna lagungarri gisa "Eskatzaileen Erregistro" eguneratua edo "Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua" (Etxebide) izango dituelarik. Alde horretatik, honako xedapen hau aurreko araudia baina harantzago doa, ere publizitatearen, lehiaketa publikoaren eta gardentasunaren printzipioak bete beharko dituen besterentze-prozedura baten menpe jarriz sustapen pribatuak, eta hori ezinbesteko berrikuntza da babespenaren onurak horrelakoak gehien behar dituztenengana iritsi ahal izan daitezen.

    Kapitulu berari helduz, garrantzi eta eragin ukaezina duten beste zenbait berrikuntza ere ikus litezke bertan, eta horien artetik azpimarratzekoak lirateke etxebizitza babestuen esleipenean onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzei buruzkoak. Azpimarratu litezke, besteak beste, baldintza gisa aurreko "etxebizitzarik ez izate" horren ordez "etxebizitzaren beharra" ageri dela eskakizun positibo gisa, eta horrela, horren barruan ere sartuko lirateke etxebizitza eskasegiaren kasuak, bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak nabarmen nahikoa ez den tamainako etxebizitza batean bizi direnekoak, hirurogeita hamar urtetik gorako adinekoak..., eta beste batzuk, eta horri esker, errealitateak dakarzkigun beharrizan desberdin eta anitz horien tratamendu bereziago eta gizabidetsuago bat eskaini ahal izango da.

    Ildo horretatik, diru-sarrerei buruzko baldintzan, ezabaturik geratu da haztapena gutxieneko diru-sarreren kasuetan, diru-sarrera urrienak dituzten bizikidetza-unitateak ez baztertzeko.

  2. kapitulua babes ofizialeko etxebizitzen antolamenduari zuzendua dago, eta horren barruan, azpimarratzekoa da babes ofizialeko etxebizitzekin egiten diren negozio juridikoen "kontratuen bisatuen" inguruan egiten diren kontrolen hobekuntza nabarmena, baina halere, baldintzak betetzeari dagokionez, nolabaiteko liberalizazio bat dakar berritasun gisa babes ofizialeko etxebizitzen arteko trukeetan, ondare babestuaren mugikortasuna gaur egungo gizartearen eskakizun eta premietara egokitzeko modu gisa.

  3. kapituluaren helburua babes ofizialeko etxebizitzen sustapena da, bai publikoa eta bai pribatua ere, eta bereziki, sustapen itunduaren erregimena lantzen du, baldintzei dagokienez bideragarria eta exekuzio eta egiaztapenari dagokionez gardena izango den esleipen-prozedura baten bitartez.

  4. kapitulua "lurzoruaren arloko jarduketei" buruzkoa da, eta batez ere, helburu publikoak betetzearren etxebizitzak bortxaz desalojatzea eragiten duten jarduketa publiko ugaritan "birralojatzeko eskubidea" edo ezinbesteko birralojatzea arautzen dute, eta xedapen hauen arabera, esleitzen zaizkien etxebizitzen jabetza erabat eskuratzeko aukera ere aitortzen zaie.

  5. kapituluak, azkenik, Dekretuan adierazitako jarduketa guztiei zuzendutako "finantza-neurriak" ditu aztergai, eta bereziki, alokairuan lagatzeko sustapenekin, etxebizitza ohiko bizileku izateko eskuratzearekin, etxebizitzaren alokairu babestuarekin, urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzearekin, berehala eraikitzeko lurzorua urbanizatzearekin eta hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzearekin loturiko finantza-neurriak; horrela, babestutako ekimenen ugaritasun zabal eta modernoa jartzen da agerian, eta horri, finantziazio bereziaren (mailegu eta banku-beherapenen) bidezko baliabideak eta zuzeneko laguntza ekonomikoak lotzen zaizkio.

    Hori dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak 2002ko abenduaren 30ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa

  1. ¿ Dekretu honek babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, eraikitzeko, erosteko, erabilerarako eta ustiatzeko jarduerei dagokionez, baita horrelako etxebizitzentzako lurzorua erosi, prestatu eta urbanizatzeko jarduerei dagokionez ere erregimen juridikoa ezartzea du xede, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion lurralde-eremuan.

  2. ¿ Halaber, Dekretu honen xede da jarduera horiek sustatu eta garatzeko etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriak arautzea.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzatzat hartuko dira Dekretu honetan eta hau garatzeko arauetan aurreikusten diren ezaugarri tekniko eta ekonomikoetara egokitzen direnak.

    Babes ofizialeko etxebizitzak jabetza edo azalera-eskubide horren titular direnen edo errentari direnen ohiko etxebizitza iraunkorra izateko erabili beharko dira.

  2. ¿ Babes Ofizialeko Etxebizitzak salerosketarako gehieneko prezioaren eta zein gizarte sektoreri zuzenduta dauden kontuan harturik sailkatuko dira:

    1. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak

    2. Etxebizitza sozialak edo erregimen berezikoak

  3. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzak finantzatzeari dagokionez indarrean dagoen araudia aplikatzeko, dentsitate txikiko babes ofizialeko etxebizitzatzat joko dira ondoren adierazitako baldintzak betetzen dituztenak:

    1. Ondoren adierazitako bi mota hauetakoren batekin bat datorren eraikinean kokatutakoa izatea:

      • Etxe familiabakar isolatua edo ilarakoa, edo familiabikoa:

        Etxe familiabakartzat edo familiabikotzat joko da bizitzeko moduko azalera osoa betetzen duen etxebizitza bat edo bi dituen eraikina. Horri dagokionez, alde batera utziko dira trastelekuak eta garajeak, horietara eraikuntzak berak barne hartzen ez duen espazio publiko edo pribatu baten bidez bakarrik sartzen garenean.

      • Etxe familianitz isolatua edo artekormak dituena:

        Etxe familianitza esango diogu elkarren gaineko mailetan dauden bi etxebizitza-unitate edo gehiago dituen eraikinari. Elkarren gainean dauden etxebizitza horiek bi emaitza arkitektoniko izan ditzakete: mailen arteko komunikazio bertikala eta kanpoarekiko komunikazioa elementu komunen bidez egiten dituena, batetik, eta kanpoarekiko komunikazio independentea duena mailaz maila, bestetik.

    2. Adierazitako eraikin horiek ezin izango dituzte lau solairu baino gehiago izan, sotoa eta teilatupea barne. Horrezaz gain, gehienez ere horietako bi bideratuko dira egoitza-erabilerara, mailetako batean kokatutako etxebizitzak bertikalean bi altueratan banatuta daudenean izan ezik.

    3. Sustapen bakoitzeko 100 etxebizitzetatik 65ek izango dute gutxienez lorategi edo baratze pribatua, gutxienez 20 metro koadrokoa izango dena, erregistroari dagokionez etxebizitzarekin batera osatuko duena finka.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko Ordenantzetan halakoentzat ezartzen diren ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte Babes Ofizialeko Etxebizitzek. Sustapen bakoitzeko etxebizitzen %3ak edo frakzioak ¿kopuru hori bat baino txikiagoa izanez gero¿ bakar-bakarrik gainditu ahal izango ditu 90m2-ak, baina ez dira inola ere 120m2-tik gorakoak izango, eta horiek, bost kidek edo gehiagok edo familia ugariek osatutako bizikidetza-unitateentzat izan beharko dute.

  2. ¿ Birgaitze-lanen ondorioz etxebizitzak sustatzen direnean, sustatuko etxebizitza horiek gehienez ere 120 metro koadroko azalera edukiko dute, eta hala egokituz gero, Birgaitze Plan Bereziaren xedapenak bete beharko dituzte, eta horren ordezko araudi gisa, babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritako araudi teknikoa aplikatu ahal izango da.

  3. ¿ Trastelekuek gehienez ere dagokien etxebizitzaren azaleraren 13,50 metroko azalera izango dute.

  4. ¿ Aparkatzeko plazek gehienez ere 30 metro karratuko azalera konputagarria izango dute. Hala ere, banakako sarbide eta erabilera dituzten garajeen kasuan 20 metro karratukoa izango da gehienezko azalera erabilgarria.

  1. ¿ Lehen eta bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako gehienezko prezioak kalkulatzeko etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarriaren metro koadroa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez zehaztuko den zenbaki batekin bidertuko da, betiere etxebizitzaren motaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen kokapenaren arabera.

    Dekretu honen 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalifikatutako etxebizitzak bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan saldu ahal izango dira 15. eta 40. urteen bitartean, horien behin betiko kalifikazioa egiten denetik kontatzen hasita, une horretan indarrean dagoen gehienezko prezioaren gainean gehikuntza bat izanik, eta prezio hori, aurreko paragrafoak aipatzen duen Aginduak ezartzen dituen koefizienteen arabera kalkulatuko da.

  2. ¿ Urteko errentaren gehienezko prezioak kalkulatzeko araudi bidez finkatuko da etxebizitzari eta eranskinei salmentan egotz dakiekeen balioaren ehuneko bat, betiere etxebizitzen motaren arabera.

    Urteko gehienezko errenta hori alokairu-kontratuaren urtea amaitzen den bakoitzean berrikusiko da eta errentariaren diru-sarreren arabera dagokion ehunekoa aplikatuko zaio etxebizitzaren prezio eguneratuari.

  3. ¿ Sustapen bateko babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren salerosketa edo esleipena behin betiko kalifikazioa egin zenetik urtebete igaro ondoren egiten bada, saltzeko edo esleitzeko prezioa aldatu egin ahal izango da, urtebeteko epea amaitzen denetik salerosketako kontratua edo esleipenaren agiria sinatzen den arte indarrean dagoen azalera erabilgarriko m2-ko salmenta-prezio aplikagarria berrikusten den proportzio berean.

    Hasieran alokairu-erregimenean egon diren babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren lehen eskualdatzea behin betiko kalifikazioa egin zenetik urtebete igaro ondoren egiten bada, saltzeko edo esleitzeko prezioa eguneratu ahal izango da, eskualdaketaren unean babes ofizialeko etxebizitzek duten gehienezko prezioa kontuan izanik.

  4. ¿ Kooperatibek edo jabekideen komunitateek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, kooperatibistak edo komunitateko kideak egindako ordainketen multzoak, sustapena eta berorren indibidualizazio fisikoa eta juridikoa egin ahal izateko ezinbestekoak direlako etxebizitzaren kostuei egotz dakiekeenak (hala badagokio, kudeaketako ordainsariak barne), ezin izango du izan etxebizitzen eta eranskinen gehienezko salmenta- edo esleipen-prezioa, Dekretu honetan eta berori garatzen duten arauetan ezarritakoaren araberakoa, baino handiagoa.

    Horri dagokionez, ezinbestekotzat joko dira lurzoruaren eskriturak egiteko eta erregistratzeko gastuak, obra berriaren deklarazioaren eta banaketa horizontalaren gastuak, hipoteka-maileguaren gastuak, konturako kantitateak jasotzeko eta kreditua amortizatzeko aseguruak eta antzeko beste batzuk. Ez dira horrelako gisa hartuko sozietatearen kapitalerako ekarpenak, sozietatearen kuotak eta kooperatibak edo jabekideen komunitateak izan ditzakeen bestelako jardueretako partaidetza-kuotak.

    Aurreko muga hori ez betetzea nahikoa arrazoi izango da kalifikazioa ez lortzeko, kooperatibaren edo komunitatearen organoei eta, hala badagokio, kudeaketa-entitateari egotz dakiekeen erantzukizuna kaltetu gabe.

  1. ¿ Lurren balioaren eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko urbanizazio-kostuen guztizko zenbatekoaren arteko baturak ezin izango du izan etxebizitzen eta gainerako eraikuntza babestuen salmenta-prezioaren %15 baino handiagoa, etxebizitza sozialen kasuan, eta prezio horren %20 baino handiagoa erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, horiek dentsitate txikiko etxebizitzak direnean izan ezik, horietan ehunekoa %25ekoa izango baita.

  2. ¿ Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, urbanizazio-kostutzat ondokoak hartuko dira:

    1. Auto eta oinezkoentzako bideen obrak, ur-hornidura, saneamendua, estolderia, energia elektrikoa, telekomunikazioak, argiteria publikoa, zuhaitzak eta lorategiak, eremuko tokiko hornidura publikoak, gauzatuko den planean aurreikusitakoak, egoki urbanizatzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu eta gainerako hornidura publikoetako obrak egiteko kostuak, plangintzak egindako esleipenaren arabera.

    2. Plantazioak kentzeko obren eta urbanizazio-obrak, eraikinak, instalazioak eta plana gauzatzeko bateragarriak ez diren mota guztietako gainerako obrak errausteko kostuak. Ez dira barne hartuko egintza horietatik eratorritako kalte-ordainak.

    3. Garapen-plangintza idazteko eta horren izapideak egiteko kostua, urbanizazio-proiektuen gastua eta eremua erabat urbanizatzeko beharrezkoak diren kudeaketa eta finantziazioko gastuak.

  1. ¿ Kalifikazioa administrazio-prozedura bat da, eta horren bitartez, babes ofizialeko etxebizitzetarako eskatutako ezaugarriak betetzen direla eta legezkoak direla egiaztatzen da, eta hala egokituz gero, kalifikazio hori emango da, horrekin loturik dauden ondorioekin eta aplikagarri den araudiarekin bat etorriz.

    Dagokion Herrialde Historikoan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak duen organo eskudunak erabakiko du, berari aurkeztutako eskabidea aztertu ondoren, kalifikazioa ematea bidezkoa den ala ez.

  2. ¿ Aipatutako kalifikazio-prozedura horretan, gutxien-gutxienik, ondorengo administrazio-ekintzak bereizten dira:

    1. Behin-behineko kalifikazioa. Hasierazko izapide honen bitartez egiaztatzen da indarrean dagoen araudiaren arabera babes ofizialeko etxebizitzei eskatutako ezaugarri horiek betetzen dituen ala ez, interesatuek kalifikazioaren eskabidea aurkeztu ondoren.

    2. Behin betiko kalifikazioa. Ebazpen honen bitartez, eraikuntza eta urbanizazio-obrak amaitu ondoren, higiezin batek babes ofizialeko etxebizitzei eskatutako ezaugarriak betetzen dituela adierazten da.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa berorien sustatzaileak eskatuko du eraikin osoak hartzen dituzten eta indarrean dauden erregimenetako bakar bati lotzen zaizkien eraikuntzetarako. Kalifikazioa erregistro-finka osoak hartzen dituzten sustapenetarako eskatuko dira. Ez dira onartuko erregistro-finka bereko erregimen desberdinetako sustapen bateratuak, honakoak izan ezik: mankomunatutako aparkalekuen eremuak eta erregistro-finka berean barne hartutako gizarte-ekipamenduak.

  2. ¿ Norberaren erabilerarako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenaren edo autosustapenaren kasuan, aipatutako etxebizitzen kalifikazioa ukatu egingo da eskatzaileak ez baditu betetzen Dekretu honetako 15. artikuluan eskatzen diren baldintzak babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko.

    Etxebizitzen eta Ondasun Erkidegoen Sozietate Kooperatiboek autosustapena egiten duten kasuetan, banaka-banaka egiaztatuko da bazkide edo erkide bakoitzak betetzen ote dituen artikulu horretan eskatutako betebeharrak, dagokion etxebizitzaren esleipen-kontratua bisatzeko unean.

  3. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzak kalifikatzeko eskaera aurkeztu eta hilabeteko epean ez bada berariazko erabakirik eman behin-behineko kalifikazioa ez dela onartu ulertuko da. Epe hori hiru hilabetekoa izango da behin betiko kalifikazioari dagokionean.

Behin-behineko kalifikazioan nahiz behin betikoan ondorengo alderdiak adierazi beharko dira:

  1. Kalifikatuko diren jarduketen finantziazio-erregimena zehazten duten arauak.

  2. Sustatzailearen identifikazioa (izena edo sozietatearen izena, zerga-identifikazioa eta helbidea).

  3. Etxebizitza-mota, Dekretu honen 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.

  4. Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria. Garaje edo trastelekurik baden edo ez, horiek etxebizitzei lotutakoak diren edo ez, eta horien azalera.

  5. Etxebizitzak lortzeko eta hasierako erabilerako erregimena.

  6. Saltzeko edo/eta alokatzeko prezioa, saltzeko edota alokatzeko gehienezko prezioa baino handiagoa izango ez dena.

  7. Babes-erregimenaren kalifikazioa iraunkorra dela.

  8. Mailegu kualifikatuaren eta kasu bakoitzari dagozkion zuzeneko dirulaguntzen zenbatekoa.

  9. Mailegu kualifikatuak Dekretu honetan eta berori garatzen duen araudian ezarritako mugek baldintzatuta egongo dela, maileguak lortzeari eta horien baldintzei dagokienez.

  1. ¿ Dekretu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz behin betiko kalifikazioa erdiesten duten etxebizitza eta lokalek iraunkorki mantenduko dute kalifikazio hori, eta beraz, baita babes ofizialeko izate hori ere.

  2. ¿ Dekretu hau indarrean sartu ondoren behin betiko kalifikazioa erdiesten duten babes ofizialeko etxebizitzak ezin izango dira gerora deskalifikatu, birralojatzeko erabiltzen diren etxebizitzak izan ezik; izan ere, horiek deskalifikatu ahal izango dira birralojatutako pertsonek edo beren kausahabenteek hala eskaturik, 20 urte igaro ondoren, halakoei kalifikazioa eman zitzaien egunetik kontatzen hasita.

  1. ¿ Sustapen publikoa duten, sustapen itundua duten nahiz beren sustapenerako dagokion Hitzarmena sinatu duten babes ofizialeko etxebizitzak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak esleituko ditu, Dekretu honetan eta berau garatzen duten xedapenetan ezartzen den prozedurarekin bat etorriz eta horrek dioenari jarraiki.

  2. ¿ Aurreko paragrafoak aipatzen dituen babes ofizialeko etxebizitzak, dagokion deialdian ezarritakoarekin bat etorriz eskuratu ahal izango dira, jarraian adierazten diren titulu hauetako baten arabera:

    1. Jabetza edo erabateko jabaria.

    2. Alokairua.

    3. Azalera-eskubidea.

    4. Legeria zibilean jasotako beste edozein.

  1. ¿ Dagokion Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez arautuko da legez ondoren adieraziko diren babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura:

    1. Zuzenean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako etxebizitzak.

    2. Itundutako sustapeneko babes ofizialeko etxebizitzak, kooperatibek sustatutakoak salbu.

    3. Zuzenean nahiz zeharka aipatutako sailaren partaidetzakoak diren sozietate publikoek edo pribatuek sustatutakoak.

    4. Laguntzak jasotzeko helburuarekin hitzarmen bidez sustatu diren babes ofizialeko etxebizitzak.

    5. Gainerako kasuak, indarrean dagoen legeriak hala ezartzen duenean edo horretarako hitzarmena sinatzen denean.

  2. ¿ Aurreko atalean adierazitako etxebizitzaren bat lortzeko interesa duen edonork Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak duen eskatzaileen erregistroan eman beharko du izena.

  3. ¿ Hori horrela izanik ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, esleipen-prozeduratik kanpo utzi ahal izango dira berariazko etxebizitza-premiak asetzera bideratutako etxebizitzak.

  4. ¿ Artikulu honetan xedatutakotik salbuetsita geratzen dira Udalbatzekin edo udal mailako organismo autonomoekin edo udal elkarte publikoekin Hitzarmenak gauzatzen diren kasuak, erakunde horiek babes ofizialeko etxebizitzak alokairu-erregimenean sustatzen dituztenean. Era berean, salbuetsita daude lurzoruaren ondare publikoetan sutatutako etxebizitzak, baldin eta Sailaren laguntza jaso badute. Salbuespen horietan guztietan, esleitzeko prozedura Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz arautuko da.

1 artikuluan aurreikusi gabe dauden sustapen pribatuen kasuetan, etxebizitza hauen esleipena publizitate, konkurrentzia publiko eta gardentasunaren printzipioak errespetatuz egingo da, printzipio horiek beteko direla bermatuko duen prozedura baten bitartez. Kasu horietarako araututako prozedura bat ezarriko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez.

Pertsona fisikoek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da dagokion pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak aldez aurretik jarraian zehaztuko diren baldintzak egiaztatzea. Edonola ere, baldintza horiek gutxienezko izaera dute eta garatu edo zabaldu ahal izango dira Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu baten bidez, dagokion dokumentua eginez.

Bekretu honetan bertan, errentamendu babesturako etxebizitza erosteari buruzko 42.1 c artikuluan, aurreikusitako kasuetan bakar-bakarrik eskuratu ahal izango dituzte pertsona juridikoek babes ofizialeko etxebizitzak.

  1. ¿ Dekretu honen ondorioetarako bizikidetzako unitatetzat joko da honakoa: etxe berean bizi diren edo biziko diren bi pertsona edo gehiagok osatutakoa. Horien arteko lotura ezkontzaren bidezkoa edo ezkontzaren antzeko beste erlazio-mota iraunkorren baten bidezkoa izan daiteke, baita adopzioaren edo 3. maila arteko odol-loturen, eta 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasunaren bidezkoa ere. Horri dagokionez bazter utziko dira adiskidetasuna eta komenientzia.

  2. ¿ 3. maila arteko albo-lerroko odol-loturen bidez eta 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasunen bidez gauzatutako egungo nahiz etorkizuneko bizikidetza-unitateek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko, beharrezkoa izango da ahaidetasun horren bidez lotutako pertsona guztiak titularkide izatea, betiere adinez nagusiak izanik).

    Halaber, irabazien ezkontza-erregimenean ezkondutako kideek etxebizitzaren titularkide izan behar dute.

    Ondasunen bananketa-erregimenean ezkondutako kideak edo izatezko bikoteak izanez gero, esleipendunek erabaki ahal izango dute titularkidetasunaren ehunekoa.

  1. ¿ Dekretu honen hurrengo artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ondorengo baldintzak bete eta egiaztatu beharko dira:

    1. Adinez nagusia izatea edo emantzipatua izatea.

    2. Etxebizitzaren beharra edukitzea.

    3. Euskal Herrian erroldaturik egotea.

    4. Gehienezko edo gutxienezko diru-sarrerak.

    5. Babes ofizialeko beste etxebizitza baten esleipendun ez izatea aurreko bi urteetan.

    6. Kontratuaren eskriturak egin eta gauzatu.

  2. ¿ Babes ofizialeko titularren artean higiezinak trukatuz gero, ez da eskatuko 15. artikulu honetan eskatutako betebeharrak bete daitezela egiaztatzea.

  1. ¿ Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute izango jabetzan inolako etxebizitzarik, jabetza soilik, azalera-eskubiderik edo usufrukturik, ondorengo data hauetakoren bat baino lehenagoko bi urteko epean:

    1. Dekretu honen 11. artikuluak aipatzen duen onuradunen esleipen-prozedurari hasiera emango dion Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindua argitaratu den eguna.

    2. Babes ofizialeko etxebizitza jabetzan lehenengoz eskualdatzen bada, behin-behineko kalifikazioaren eguna, eta sustapen pribatua bada lehen alokairu-kontratua gauzatzen den eguna.

    3. Babes ofizialeko etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdaetzeetan salerosketa-kontratua edo ondorengo alokairuetan alokairu-kontratua bisatzeko aurkeztu den eguna.

      Egoera horretan jarraitu beharko da harik eta salerosketa hori eskritura publiko bihurtu arte edo alokairu-kontratua gauzatu arte.

  2. ¿ Nolanahi ere, babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izan daitezke beste etxebizitza baten azalera-eskubidearen, usufruktuaren edo jabetza soilaren titular izanik ondorengo kasu hauetakoren batean sartuta daudenak, eta hala bada, etxebizitzaren beharrari buruzko baldintza hori egiaztatuta dagoela joko da, betebehar hori garatuko duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduak jasoko dituen baldintzetan eta kasuetan:

    1. Etxebizitza eskasegia. 36 m2 edo gutxiago duen etxebizitza.

    2. 5 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateak, edo familia ugariak, baldin eta 36 m2 baino gehiago eta 72 m2 edo gutxiago duen etxebizitza baten titular badira, pertsona bakoitzeko 12 m2 baino ratio txikiagoa izanik.

    3. 70 urte edo gehiago dituzten pertsonak, baldin eta irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitza batean bizi badira.

    4. Bizikidetza-unitateko kide batek bere ezgaitasun-izaera eta mugikortasun urri iraunkorra egiaztatzea eta eraikinak irisgarritasun-baldintzak ez betetzea.

      Horrelakoetan, a) letraz adierazitako etxebizitza eskasegiarenean izan ezik, pertsona onuradunak beharturik egongo dira beren etxebizitza Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskura jartzera, hori garatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduak ezartzen dituen baldintzetan eta hark dioenaren arabera.

      Aipatutako Agindu horrek beste kasu batzuk ere jaso ahal izango ditu, baldin eta, lehen idatz-zatiko baldintzak bete ez arren, etxebizitzaren behar horri buruzko baldintza egiaztaturik dagoela jotzen bada.

  3. ¿ Etxebizitza baten jabetza soilaren titularitatea ez da eragozpen izango babes ofizialeko etxebizitza bat alokairu erregimenean eskuratzeko, baldin eta etxebizitza hori erabilera edo usufruktu-eskubide batez zergapeturik badago, bizi osorako nahiz aldi baterako, eta horren iraupena, babes ofizialeko etxebizitzaren alokairu-kontratuaren iraupena baino handiagoa bada.

Erroldaturik egoteari buruzko baldintza hori eskatuko da Dekretu honen 11. artikuluak aipatzen duen esleipen-prozedurari atxikitako etxebizitzen onuradun izateko.

Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez gutxienez, Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan interesaturik daudela adierazitako edozein udalerritan.

Etxebizitza sozialak eskuratzeko, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko erakunde eta euskal etxeekiko harremanak arautzen dituen maiatzaren 27ko 8/94 Legearen 3. idatz-zatiak 1 eta 2 idatz-zatietan aipatzen dituen pertsonei ez zaie xehetasun hori egiaztatu dezatela eskatuko.

  1. ¿ Egiaztatu egin beharko da urteko diru-sarrera haztatuak ez direla ondoko kopuruak baino handiagoak:

    1. Etxebizitza sozialen kasuan.¿ 15.100,00 euro. Salbuespen gisa, 21.100,00 euro, dagokion prezioen Aginduan araututako etxebizitzak direnean.

    2. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak direnean: 33.100,00 euro.

  2. ¿ Urteko diru-sarrerak ez dira 9.000,00 euro baino txikiagoak izango, baldin eta etxebizitzak jabetzan, azalera-eskubidean edo erosketa-aukera duen alokairuan lagatzen badira, edo 3.000,00 euro baino txikiagoak, etxebizitzak horiek erosketa-aukerarik gabeko alokairuan lagatzen badira.

    Mugikortasun urria duten ezgaituak izanez gero, babes ofizialeko etxebizitzak alokairu-erregimenean eskuratzeko ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea, eta jabetza osoko edo azalera-eskubideko erregimenean eskuratzeko, berriz, aski izango da 3.000,00 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

  3. ¿ 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako diru-sarrerak, Dekretu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, eguneratu egingo dira Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren bitartez.

Gutxieneko edo/eta gehienezko diru-sarreren baldintza betetzat jotzeko diru-sarreren %90 lan-etekinetatik edo/eta jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoetatik etorritako diru-sarrera izatea eskatuko da, alokairuen kasuan izan ezik, kasu horretan ez baita eskatuko baldintza hau betetzea.

  1. ¿ Dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria hartuko da aintzat. Hala ere, lan-etekinen kasuan aintzat hartuko den zenbatekoa zerga-oinarriari etekin horien hobariak gehituz lortutakoa izango da.

    Errentaren gaineko aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezteko obligaziorik ez duten pertsonak baldin badira, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen %95a hartuko da kontuan.

  2. ¿ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden irabazietatik datozen diru-sarrera haztatuak zehazteko, kontuan hartuko dira ondorengo hauek:

    1. Lan-etekinetan eta langabezia-prestazioetan kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen %95a hartuko da Oinarri Zergagarri gisa.

    2. Pentsioetan eta langabezia-subsidioetan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen 100eko 100 hartuko da Oinarri Zergagarri gisa.

  3. ¿ Bananduei, dibortziatuei eta alargunei dagozkien diru-sarrerak zehazteko, egiaztatu beharreko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena edo aitorpenak, edo egoki bada, diru-sarrerak, senar-emazte horiek elkarrekin zeuden garai batekoak baldin badira, ondorengo irizpideak beteko dira:

    • Senar-emazteen erregimen ekonomikoa foru-komunikazioa edo irabazizkoa baldin bada, senar-emazteen diru-sarreren %50a hartuko da kontuan.

    • Erregimen ekonomikoa ondasun-banaketazkoa baldin bada, eskatzailearengandik datozen diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan.

  4. ¿ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko aitorpenetan jasota egon arren garaiz kanpo aurkeztu direnak behar bezala egiaztatu gabeko diru-sarreratzat hartuko dira, baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean jasota egon behar bai baina jasota ez dauden diru-sarreren egiaztapenak ere, baldin eta diru-sarrera horien aitorpen edo egiaztapenek eskatzaileei ahalbidetzen badiete diru-sarreren baldintza hori betetzen dutela egiaztatzea.

  5. ¿ Garaiz kanpoko aitorpenak kontuan ez hartzeko erreferentziazko data honakoa da:

    1. Esleipen-prozedura hasteko aginduaren argitalpena.

    2. Behin-behineko kalifikazioa, babes ofizialeko etxebizitzaren lehen eskualdatzean, eta halaber, babes ofizialeko etxebizitza alokairu-erregimenean eskuratzen denean, 11. artikuluko esleipen-prozeduraren menpe egon gabe.

    3. Salerosketa-kontratua aurkeztu den eguna, babes ofizialeko etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan.

  6. ¿ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko obligaziorik ez duten pertsonak izanez gero, beren diru-sarrerak zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekoren bidez egiaztatzeko aukera eskaintzen zaie.

  1. ¿ Kontuan hartu beharreko diru-sarreren jasotzailetzat hartuko dira babes ofizialeko etxebizitzaren titularkide izango diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiak.

  2. ¿ Kontuan hartu beharreko epealdia.

    Aurreko azken zergaldia, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren. Hasierako data gisa honakoak hartuko dira:

    1. Esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-data, etxebizitzak eta eranskinak Dekretu honen 11. artikuluan adierazitako prozeduraren bidez esleitzen diren kasuan.

    2. Gainerako kasuetan:

      • Behin-behineko kalifikazioaren eguna, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdatzerako, eta alokairuan egiten den lehen lagapenerako. Lehen eskualdatzearen kontratua behin-behineko kalifikazioaz geroztik urtebete igaro ondoren aurkezten denean izan ezik, halakoetan kontratu hori bisatzeko aurkeztu den eguna hartuko baita kontuan.

        Era berean, alokairu-kontratua bisatzeko aurkeztutako eguna kontuan hartuko da, babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan lehen aldiz lagatzen denean, baldin eta horren titularrak jabetza-erregimenean eskuratu bazuen eta gero hori alokatzeko baimena eskatu badu.

      • Salerosketa edo alokairuaren kontratua bisatzearren aurkeztu beharreko eguna, babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengo eskualdatzeetarako edo alokairuetarako.

  1. ¿ Diru-sarreren haztapena ondorengo irizpideen arabera egingo da:

    1. Haztatu beharreko elementuak

      • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko zerga-oinarria, dekretu honetako 20. artikuluan adierazitakoaren arabera zuzenduta.

      • Beren bizileku etxebizitza izango duten bizikidetzako unitateko kideen kopurua.

        Ez dira onartuko adiskidetasuna eta komenientzia bizikidetzako arrazoitzat.

      • Diru-sarrerak sortzen dituzten bizikidetzako unitateko kideen kopurua, diru-sarreren %20 gutxienez ekartzen dutenena, alegia.

    2. Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena ondorengo formularen arabera egingo da:

      BH = ZO x K x E.

      DH: Diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.

      ZO: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zerga-oinarriaren zenbatekoa, dekretu honetako 20. artikuluan adierazitakoaren araberakoa.

      K: Bizikidetzako unitateko kideen kopuruaren arabera haztatzeko koefizientea.

      E: Gutxienez diru-sarrera gordinen %20 ematen duten bizikidetzako unitateko kideen kopuruaren arabera haztatzeko koefizientea.

    3. K eta E haztatzeko koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatzen direnak, honakoak izango dira:

      K:

      1 edo 2 kide. 1,00

      3 kide. 0,95

      4 kide. 0,90

      5 kide. 0,85

      6 kide. 0,80

      7 kide. 0,75

      7 baino gehiago 0,70

      E:

      1 hartzaile 1,00

      2 hartzaile 0,95

      3 hartzaile edo gehiago 0,90

  2. ¿ Diru-sarreren haztapenak ez du ekarriko, inola ere, aipatutako haztapen horren ondorioz Dekretu honen 18. artikuluan aurreikusitako gutxieneko diru-sarreretara iristen ez diren hartzaileak baztertzea.

Onuradun gertatzen diren pertsonek, gainera, aurreko bi urteetan sustapen publikoko nahiz pribatuko babes ofizialeko beste etxebizitza baten onuradun ez izanari buruzko baldintza bete beharko dute. Hori hala izanik ere, alokairuko etxebizitza baten onuradun izan direnak, gerora, jabetza edo azalera-eskubidea duen etxebizitza baten onuradun izan daitezke.

Egoera horretan jarraitu beharko da salerosketa hori eskritura publikoaren mailara jaso arte edo alokairu-kontratua gauzatu arte.

Beharrezkoa izango da, halaber, salerosketaren edo alokairuaren kontratuaren eskriturak egin eta gauzatzeari buruzko betebehar hori betetzea.

  1. maila arteko albo-lerroko odol-loturen bidez eta 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasunen bidez osatutako bizikidetza-unitateak izanez gero, eta irabazizko ezkontza-erregimenean ezkondurik dauden kideak izanez gero, titularkide izan behar dutenek salerosketaren edo alokairuaren kontratua eskrituratu eta gauzatu beharko dute,zati berdinak hartzen dituztela, eta 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Ondasunen bananketa-erregimenean ezkonduta dauden kideek eta izatezko bikoteetako kideek ez dute salerosketaren edo alokairuaren kontratua ehuneko berean eskrituratzeko eta gauzatzeko obligaziorik, baizik eta eskrituratu eta gauzatu ahal izango dute kontratua, nahi duten proportzioan.

  1. ¿ Bai sustapen publikoetan eta bai pribatuetan ere jabetzan edo azalera-eskubidean esleitu diren babes ofizialeko etxebizitzak ezin izango dira ez alokairuan eta ez prekarioan eman, dagokion lurralde-ordezkariak horretarako berariazko baimena ematen duenean izan ezik. Esleipena alokairu-erregimenean egin denean, berorien erabilera ezin izango da beste inolako tituluren bidez laga.

    Dagokion eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteko epean berariazko erabakirik eman ez bada, ez dela onartu ulertuko da.

  2. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren sustapen publikoko etxebizitzen besterentzea, lehenengo eskualdatzean, izaera orokorrarekin egingo da, eskuratzen den etxebizitzaren prezioaren ordainketa osoa geroratzearen bidez.

    Hala ere, ez dira geroratuko ondoren zehazten diren zenbatekoak eta eskritura publikoaren unean bertan ordaindu beharko dira:

    1. Ondorengoen tasazio-balioa:

      • Aurri-egoeran dagoela deklaratu den eta erraustea erabaki den etxebizitzarena.

      • Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketei buruzkoan, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzarena.

      • Mugikortasun urri iraunkorra egiaztatzen duen kideren bat duen bizikidetzako unitatearen titulartasuneko etxebizitzarena.

    2. Balio justuaren zenbatekoa, etxebizitza desjabetze-espedienteren batek eragindako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrendan barne hartutakoa denean.

      Geroratutako prezioa interesa duen mailegutzat joko da eta hori amortizatzeko gehienezko epea hogei urtekoa izango da eta hileroko kuota iraunkorra. Hasierako urteko interes-tasa efektiboa Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez kreditu-establezimenduekin adostutako finantza-lankidetzako hitzarmenerako ezarritakoa izango da, salerosketaren eskritura publikoa formalizatzeko unean indarrean dagoena.

      Geroratutako prezioa baldintza suntsiarazlearen bidez bermatuko da, hitzartutako epemuga iristean geroratutako zenbatekoren bat ordaintzen ez bada, hipoteka eratzeagatik edo sustapenaren titular den entitate publikoaren beste edozein bermeren bidez.

  3. ¿ Sail honen sustapen publikoko etxebizitza sozialak bigarren eskualdatzean besterentzeko, ezinbestekoa izango da eskualdatutako etxebizitzari dagozkion ordaintzeke dauden zenbateko guztiak ordaintzea. Nolanahi ere, hirugarren bat subrogatu ahal izango da eskualdatze bidez zordunaren lekuan, nahiz prezioa erabat ordainduta ez egon, betiere Ordezkariaren aldez aurreko baimena baldin badu, eta hala ez baldin bada, zorraren epea aurretiaz eta automatikoki beteko da.

    Subrogazio hori emateko eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteko epean berariazko baimenik ez bada, baimenik eman ez dela ulertuko da.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzen eta horien eranskinen jabetza eskualdatzeko edo horien gaineko eskubide errealak eratzeko edozein eskritura publiko egin baino lehen, hipoteken kasuan izan ezik, dagokion agiri pribatua aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, bertan bisa dezaten. Horiek aurkezteko betebeharra etxebizitzen eskualdatzaileari dagokio. Betebehar hori etxebizitzei lotutakoak ez diren baina eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen bereko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzen dituztenei besterentzen edo alokatzen zaizkien garaje eta trastelekuetara ere hedatuko da.

    Halaber bisatzeko aurkeztuko dira etxebizitzen eta horiei lotutako eranskinen alokairu-kontratuak. Betebehar hori etxebizitzaren errentatzaileari dagokio.

    Aipatutako agiri horiekin batera, etxebizitzen eskualdatzaileek eta errentariek, salerosketaren edo alokairuaren kontratuarekin edo eskubide erreala eratu aurreko lagapen-agiri pribatuarekin batera, bisatu dezaten, etxebizitzaren eskuratzaileak edo errentariak era honetako etxebizitzak eskuratzeko eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Obligazio horretatik salbuetsita dago babes ofizialeko bi etxebizitzen arteko trukea gertatzen denean, zeren eta, beharrezkoa baldin bada ere dagokion kontratua bisatzea, ez baita eskatuko truke hori gertatzen den unean babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.

    Era honetako etxebizitzak eskuratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, uko egingo zaio bisatzeari, eta dagokion ebazpena behar bezala jakinaraziko da bidezkoa den errekurtso-erregimenarekin batera. Salerosketaren edo alokairuaren kontratuak eskritura publikoaren mailara jasotzeko, Notarioek egiaztatu egin beharko dute dagokion bisatua erdietsi dutela. Bisatu hori gabe, esleipenak ezin izango dira eskritura publikoaren mailara jaso, ezta Jabetzaren Erregistroan inskribatu ere.

  2. ¿ Salerosketa-kontratuetan edo babes ofizialeko etxebizitzak lehen eskualdatzean esleitzen dituzten agirietan, edo alokairu-kontratuetan lehen esleipenean, etxebizitzen eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean kokatutako garaje edo trastelekuak ez badaude horiei atxikirik proiektuan eta erregistro mailan, indarrean dagoen araudian ezarritakoez gain, beste baldintza bat izendatuko da nahitaez, eta bertan berariaz jasoko da arestian aipatutako garaje edo trasteleku horietako bat erosteko edo alokatzeko aukera izango duela eskuratzaileak. Aukera hori, nolanahi ere, salerosketa-kontratuaren bisatua edo etxebizitzaren esleipena edo alokairu-kontratua baino lehen egin beharko da.

    Eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapenean etxebizitzak direnean garajeak edo trastelekuak baino ugariagoak, horiek erosteko edo alokatzeko eskaintza egin beharko zaio etxebizitza erosi duen bakoitzari. Eskaintza hori eskuratu gabeko garajeak eta etxebizitzak dauden artean egin beharko da.

  3. ¿ Aurreko zenbakian adierazitako ondorioetarako, etxebizitzen salerosketa-kontratuak edo esleipen-agiriak bisatzeko edo alokairu-kontraturako, ezinbesteko baldintza izango da horiekin batera aurkeztea garajea edo trastelekuaren salerosketa edo esleipenaren kontratua eta, hala badagokio, horiei berariaz uko egin izana.

  4. ¿ Bisatua onesten edo ezesten duen ebazpena emateko eta jakinarazteko epea 4 hilabetekoa izango da, bisatuaren eskaera ¿izapidetua izan dadin¿ dagokion organo eskudunaren erregistroan sartu den egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epe horretan berariazko ebazpenik ez emateak onespena eman zaiola esan nahiko du.

  5. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-kontratu guztiek Dekretu honen I Eranskinean jasotako nahitaezko sarrerari buruzko baldintzak bete beharko dituzte.

Konturako zenbateko gisa eta uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuak onartutako Babes Ofizialeko Etxebizitzen Araudiaren 114. artikuluak ezarritako baldintzak bete ondoren, babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek ezin izango diete horien eskuratzaileei eskatu etxebizitzaren eta eranskinen salmenta-prezioaren eta salerosketa-kontratua bisatu ondoren eskuratzaileari aitortutako maileguaren gehienezko zenbatekoaren arteko aldea baino zenbateko handiagorik.

Jasotako konturako zenbateko guztiak itzultzeko berme gisa aseguru-kontratuaren ordez sustatzaileak aurkez dezakeen banku-abala horretarako nahikoa botere duen pertsona batek luzatu beharko du.

  1. Sekzioa. Sustapen-motak.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena publikoa edo pribatua izan daiteke.

  2. ¿ Sustapen publikoa izango da lurraldeko entitate publikoek egindakoa denean.

  3. ¿ Sustapen pribatukoa izango da gainerako pertsona fisiko eta juridikoek egindakoa, ondorengo artikuluan araututako erregimen juridikoa eta esleipen-modua izango duten itundutako sustapenak barne.

  1. Sekzioa. Sustatzaile pribatuekin itundutako sustapena.

  1. ¿ Sustapen pribatu bat Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak bultzatu duenean, sustatzailearen alde administrazioaren jabetzakoa den lurzoruaren gaineko azalera-eskubidea eratzearen bidez edo sustatzaileari dagokion deialdi publikoan edo, hala badagokio, hitzarmenean ezarritako onurak ematearen bidez, itundutako sustapentzat joko da.

  1. ¿ Oro har itundutako sustapenen esleipena lizitazio irekiaren prozeduraren eta lehiaketaren esleipen-moduaren bidez gauzatuko da. Horri dagokionez, arau honek ezartzen ez dituen alderdietan administrazio-kontratazioaren inguruan indarrean dagoen legeria aplikatuko da osagarri moduan.

  2. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren barruan Finantza Plangintzaren eta Kudeaketaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzak egingo du deialdi publikoa babes ofizialeko etxebizitzen sustapen itundurako proposamenak aurkeztu ahal izan daitezen.

  3. ¿ Sailak onuradunaren nortasuna zuzeneko esleipen bidez erabaki ahal izango du, esleipenduna etxebizitzen sozietate kooperatibo bat izanez gero, betiere horren helburu sozialak zerikusia baldin badu babes ofizialeko erregimena duten etxebizitzen sustapenarekin, eta sustatzailearen eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren artean izenpetu beharreko Hitzarmen baten bidez erabakiko dira onurak.

    Hitzarmen horrek, gutxienez, ondorengo edukia jaso beharko du:

    1. Jarduteko eremua.

      • Sustapenaren deskribapena.

      • Sustatu beharreko etxebizitza-kopurua, eta beren babes ofizialeko erregimena.

      • Aprobetxamendua.

      • Etxebizitzen salmenta-prezioa.

      • Egiteko epea.

      • Ematen den gehienezko dirulaguntza.

    2. Kalitate-irizpideak.

    3. Baldintza ekonomikoak.

      • Dirulaguntza jaso behar duten kontzeptuak.

      • Berezitasunak dirulaguntzen ordainketan (portzentajea eta ordaintzeko unea...)

      • Eman beharreko hipoteka-maileguen gehienezko zenbatekoa eta baldintzak.

    4. Hitzarmenaren garapena eta jarraipena.

  1. ¿ Deialdi bakoitza behar bezala argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta sustapenaren berri emango duen lurralde historikoko hedapen handieneko egunkarietakoren batean argitaratuz.

  2. ¿ Deialdi bakoitzak (proiektua izan nahiz ez izan), kontratu-programa bakoitzak edo hitzarmen bakoitzak, gutxienez, ondorengo edukia izango du:

    1. Sustapena egingo den lurraren identifikazioa eta deskribapena.

    2. Promozioaren ezaugarri teknikoak, eta edonola ere, babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko indarreko Ordenantzak bete beharko dituzte. Proiekturik gabeko lehiaketa duten sustapenak izanez gero, zehaztapen teknikoak dagokion udal planeamenduan finkaturik egongo dira.

    3. Horri atxikitako urbanizazio-lanik badagoen erabakitzea.

    4. Eraiki beharreko gehienezko etxebizitza-kopurua.

    5. Sustapenean eraiki beharreko garaje-plaza, trasteleku eta lokal komertzialen azalerak eta horiek eskualdatzeko erregimena.

    6. Obrei ekiteko eta sustapen osoa burutzeko gehienezko epeak, baita sustapenaren bidea egokia izan dadin kasuan kasu egoki irizten diren agiriak aurkezteko epeak ere.

    7. Proiektua duen lehiaketa izanez gero, kontrataren aurrekontu balioztatua.

    8. Esleipenaren edo salmentaren gehienezko prezioa, edo errentaren gehienezko prezioa, hala badagokio, lehenengo eskualdatzean, etxebizitzaren m2 erabilgarriko.

    9. Proiektatutako sustapeneko aldi bereko onurak.

    10. Azalera-eskubidea eratzeko baldintza teknikoak eta juridikoak.

    11. Berariaz adieraztea etxebizitzen esleipendunak hautatzeko prozedura Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak indarrean dagoen araudiaren arabera egingo dela.

      Goian adierazitakoez gain, ondorengoak ere gehitu beharko dira lehiaketa bidezko sustapenaren kasuan:

    12. Lehiaketa arautuko duten administrazio-klausula bereziak.

    1. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu ondoren proposamenak aurkezteko epea.

  3. ¿ Deialdi horietara pertsona naturalak nahiz juridikoak aurkez daitezke, espainiarrak nahiz atzerrikoak, jarduteko gaitasun betea dutenak eta dagozkien erregimen juridikoen arau erregulatzaileen arabera eratutakoak, ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bateratuaren 15. artikuluak eta hurrengoek ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

    Obren burutzapena zuzeneko sustapen-eraikuntzaren bidez nahiz enpresa eraikitzailearekiko guztizko sustapen-kontratazioaren bidez gauzatu ahal izango da. Sistema eskaintzan bertan zehaztu beharko da. Lehiatzailea ez den enpresa eraikitzailearekiko guztizko kontratazioaren kasuan, eskaintzan bertan zehaztu beharko da enpresa horren nortasuna eta kontratuzko agiriak gehitu beharko dira. Halaber, enpresa eraikitzaileei administrazio publikoarekin aurrekontu bereko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapenaren berdina eskatuko zaie, baita zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzaren ingurukoak bete izana egiaztatzea ere.

  1. ¿ Proposamenak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean aurkeztuko dira deialdian adierazitako epean eta deialdian bertan adierazitako agiriak izan beharko dituzte, baita honakoak ere:

    1. Proposamena aurkezten duen pertsonaren nortasuna eta, hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bateratuaren 15. artikuluak eta hurrengoek eta Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Arautegi Orokorra onesten duen urriaren 12ko 1098/01 Errege Dekretuko 21, 22 eta kideko artikuluek ezarritakoaren arabera.

    2. Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzaren ingurukoak bete izana egiaztatzen duen agiria, ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bateratuaren 20. artikuluak eta urriaren 12ko 1098/01 EDaren 13tik 16ra bitarteko artikuluetan, Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean, ezarritakoaren arabera.

    3. Sustapenaren ezaugarrien deskribapena, berorren balorazio teknikoa, hirigintzakoa eta arkitekturakoa, hala badagokio, egitea ahalbidetuko duena.

    4. Kontzeptu guztien araberako gastuen eta diru-sarreren banakapena.

    5. Xedapen librekoak ez diren etxebizitzen, eranskinen etaelementu pribatiboen lehen eskualdatzeko esleipenaren edo salmentaren prezioa eta, hala badagokio, alokairuaren gehienezko errenta.

    6. Finantziazio-sistema eta eskuratzaileek ordaintzeko baldintzak.

    7. Estatutuak eta barne-funtzionamendurako erregimena kooperatiba, elkarte edo fundazio bidezko sustapenaren kasuan.

  2. ¿ Plikak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean erabakia hartuko du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatutako kide anitzeko organoak egindako proposamenaren argitara. Bide horretatik, deialdian barne hartutako onurak emango dizkio proposamenik onuragarrienari edo esleitu gabe utziko du.

    Deialdiaren dagozkion baldintza-orrietan finkatutako irizpideekin bat etorriz aurkeztutako proposamenen balioespena egingo da onurak esleitzeko.

  3. ¿ Sustapen bakoitzean aurreikusitako onurak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen erregimen orokorrari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak araututakoari, lotutakoak izango dira.

  4. ¿ Ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren, Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duenaren, 289. artikuluan eta eraketaren tituluan adierazitakoez gain, azalera-eskubidea iraungitzeko arrazoi izango da Dekretu honetan xedatutakoaren babesean bultzatutako sustapen osoaren kalifikazioa ez lortzea eta, horrenbestez, azaleraren eskubide-emaileari itzuliko zaio.

  1. Sekzioa. Sozietate publikoekin itundutako sustapena.

  1. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak zuzenean, 31. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraitu gabe, esleitu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzako lurzoruaren gaineko azalera-eskubide bat eratzea, edo laguntzak ematea, Zuzenbide Publikoko Entitateei, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kapitalaren gehiengoaren partaidetza duen sektore publikoko Sozietateei.

  2. ¿ Zuzeneko esleipen hori lankidetza-hitzarmenen bidez edo kontratu-programen bidez egingo da, eta horietan, gutxieneko eduki gisa, ondorengo puntu hauek zehaztu beharko dira:

    1. Jarduketa-eremua.

      • Burutuko diren sustapenen deskribapena, horien eragina izango duten Lurralde Historikoak edo udalerriak zehaztuz.

      • Sustatu beharreko etxebizitza-kopurua, eta horien babes ofizialeko erregimena.

      • Aprobetxamendua.

      • Etxebizitzen salmenta-prezioa.

      • Exekuzio-epea

      • Eta ematen den gehienezko dirulaguntza.

    2. Kalitate-irizpideak.

    3. Baldintza ekonomikoak.

      • Dirulaguntza jasoko duten kontzeptuak.

      • Dirulaguntzen ordainketaren berezitasunak (ehunekoa eta ordaintzeko unea, dirulaguntzak lekualdatzeko aukera...

      • Dirulaguntzak hainbat urtetan banatzea.

      • Eman beharreko hipoteka-maileguen gehienezko zenbatekoa eta baldintzak.

    4. Hitzarmenaren edo kontratu-programaren garapena eta jarraipena.

    5. Kontratua eguneratzeko eta sustapenak barneratzeko prozedura.

    6. Indarraldia eta berritzea.

  1. ¿ Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako birralojatzeko eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoa Administrazioak organo desjabetzaile edo desjabetzearen onuradun gisa egindako hirigintza-jarduketetan edo sinatutako hitzarmenaren arabera birralojatzea dagokionean gauzatuko da. Birralojatzeko, eragindako legezko okupatzaileen eskura jarriko dira babes ofizialeko etxebizitzak, salmentako nahiz alokairuko erregimenean, horien etxebizitza-premia, diru-sarrera eta familia-osaketaren arabera.

  1. ¿ Birralojatzeko eskubidea izango dute eragindako etxebizitzen legezko okupatzaile direnek eta beren benetako bizilekua horietan dutenek. Bertan bizi direla erroldatze-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute. Horrez gain, eragindako etxebizitza hori, okupatu aurreko akta edo, hala badagokio, finka okupatzea ahalbidetzen duen titulua jaso baino lehenagoko bi urteetan gutxienez okupatu dutela egiaztatu beharko dute.

  2. ¿ Diru-sarrera haztatuak araudi honetan ezarritakoaren arabera zenbatuko dira. Alabaina, erreferentzia gisa hartuko den zergaldia okupazio-akta sinatzeko dataren edo administrazio jarduleak baterako tasazioaren proiektua, konpentsatzeko edo birpartzelatzeko proiektua behin betiko onartzeko dataren aurrekoa izango da. Hala ere, desjabetze-prozedura bertan behera uzten den kasuetan, kontuan hartzeko zergaldia administrazioak etena kentzeko dataren aurrekoa izango da.

  3. ¿ Interesatuak hala eskaturik, diru-sarreren erreferentzia gisa okupazio-akta izenpetu zeneko eguna edo Administrazio jarduleak baterako tasazio-proiektua, konpentsazio-proiektua edo birzatiketa-proiektua behin betiko onetsi zueneko eguna baino lehenagoko hiru urteetako batez bestekoa hartuko da, betiere batez besteko horren eta azken ekitaldiaren artean %10eko aldea baino handiagoa baldin badago.

  4. ¿ Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute izango jabetzan inolako etxebizitzarik, jabetza soilik, azalera-eskubiderik edo usufrukturik, ondorengo data hauetakoren bat baino lehenagoko bi urteko epean:okupazio-akta sinatzen den eguna edo onurak eta kargak berdin banatzeko dokumentua onartzen den eguna edo 34 artikuluan jasotako kasuan dagoen etxebizitza hitzarmen bitartez erosteko prezioa finkatzeko adiskidetasun-akordioa egiten den eguna.

  5. ¿ Etxebizitzarik eza zer den ulertzeko, dagokion Agindura jo beharko da. Bertan zehaztutako salbuespenak aplikatuko dira.

  1. ¿ Eragindako pertsonen egoera ekonomikoaren eta etxebizitza-beharren arabera egingo dira birralojatzeak, ondorengo arau hauekin bat etorriz, eta arau horiek, birralojatzeko kasuak arautzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan garatuko dira:

    1. Etxebizitza ez izatearen inguruko baldintza hori betetzen ez duten eragindako pertsonak: alokairuaren erregimenean lortu ahal izango dute etxebizitza, sustapenaren salmenta-prezioaren %6ari dagokion urteko errentarekin, 4.1. artikuluan deskribatutako zenbatze-sistemaren arabera.

      Errenta zehatz hori bizikidetza-unitateak erdiesten dituen diru-sarreren proportzioaren arabera erabakiko da.

    2. Etxebizitzarik ez izateko baldintza betetzen duten eragindakoen kasuan:

      9.000,00 euro edo etxebizitzaren prezioaren, desjabetzearen bidezko jarduketaren kasuan balio justuaren zenbatekoa kenduta izango duenaren, zazpirena baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak dituztenen kasuan: etxebizitza alokairuko erregimenean lortu ahal izango dute eta alokairuaren errenta etxebizitzaren prezioaren %2 eta %4 artekoa izango da, beren diru-sarreren arabera, baina ez du gaindituko sustapen publikoko etxebizitza sozialen gehienezko prezioa.

      9.000,00 euro eta 15.100,00 euro arteko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak dituztenen kasuan: etxebizitza jabetzako erregimenean lortu ahal izango dute eta prezioak ezin izango du gainditu sustapen publikoko etxebizitza sozialen gehienezko prezioa.

      15.100,00 euro eta 21.100,00 euro arteko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak dituztenen kasuan: etxebizitza jabetzako erregimenean lortu ahal izango dute eta prezioak ezin izango du gainditu sustapen pribatuko etxebizitza sozialen gehienezko prezioa.

      21.100,00 euro eta 33.100,00 euro arteko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak dituztenen kasuan: etxebizitza jabetzako erregimenean lortu ahal izango dute eta prezioak ezin izango du gainditu delako sustapeneko gehienezko prezioa.

      33.100,00 euro baino gehiagoko diru-sarrera haztatuak, banakakoak nahiz bizikidetzako unitateetan integratutakoak, dituztenen kasuan: etxebizitza alokairuko erregimenean lortu ahal izango dute delako sustapeneko gehienezko salmenta-prezioaren %6ko gehienezko urteko errentarekin.

  2. ¿ Prezio zehatz hori, diru-sarreren eskala bakoitzaren barruan, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren proportzioaren arabera erabakiko da.

    Jabetza-erregimena erabatekoa edo azalekoa izango da, eragindako sustapenaren erregimenaren arabera.

    Halaber, jabetzako erregimenerako sarbidea alokairuko erregimenerako sarbidearekin ordeztu ahal izango da interesdunaren eskariz.

  3. ¿ Aurreko pasarteetako gehienezko prezio aplikagarrien erreferentzia honakoa izango da:

    • Etxebizitza eraikitzen ari direnean, behin-behieneko kalifikazioan ezarritakoa.

    • Gainerako kasuetan, okupazio-akta sinatzeko data edo administrazio jarduleak konpentsatzeko eta birpartzelatzeko proiektua behin betiko onartzeko data baino lehentxeago indarrean zegoena.

  1. ¿ Etxebizitza babestuen esleipenak, desalojatu beharreko etxebizitzetako legezko okupatzaile diren bizikidetza-unitateen birralojatzeko eskubidea bermatzeari begira, Lurralde Ordezkaritzek bideratu, izapidetu eta ebatziko dituzte, esleipenerako prozedura arrunten gainean lehentasuna izanik.

  2. ¿ Desjabetzearen bidez egindako jarduketaren kasuan, Lurzoru eta Hirigintzako Zuzendaritzak Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzari eta dagokion lurralde-ordezkaritzari helaraziko die desjabetze-espediente bakoitzean barne hartutako ondasun eta eskubideen titularren zerrenda eta okupazioaren akta sinatu ondoren eragindako legezko okupatzaileari adieraziko dio dagozkion agiriak lurralde-ordezkaritzan aurkeztu behar dituela 15 eguneko epean.

  3. ¿Aurkeztu beharreko dokumentazioa

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    2. Famili liburua edo haren fotokopia konpultsatua; bestela, bizikidetza-ziurtagiria.

    3. Birralojatzeko eskubidea duten bizikidetzako unitateko kide guztien guztizko diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa.

    4. Bizigarritasun eskaseko kasuetan, etxebizitzaren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa.

    5. Banantzea edo dibortzioa arautzeko hitzarmena, baita banantze edo dibortzioarengatik emandako sententzia judizial irmoa ere.

    6. Udal-ziurtagiria, bertan zenbat urte eman diren egiaztatzeko.

    7. Minusbaliotasunaren izaera eta maila egiaztatzeko agiria eta gurpil-aulkiaren beharra egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.

    8. Bizikidetzako gunea modu iraunkorrean eratzeko konpromisoa, betiere etxebizitza eman eta handik sei hilabeteko epea igaro aurretik.

    9. Zinpeko adierazpena ziurtatzeko eskabidean eta aurkeztutako dokumentazioan adierazitako datu guztiak benetakoak direla eta eskatzaileen errealitate familiar eta ekonomikoarekin bat datozela. Datu zehaztu gabeak badira edo eskabidearekin edota berariaz egindako errekerimenduekin batera dokumenturen bat aurkezten ez bada, informazio hori ezkutatu dela joko da eta ondoren ez da kontuan hartuko.

  4. ¿ Berariaz egindako hitzarmen edo erabaki bidez birralojatzearen ardura hartuz gero, Lurraldeko Administrazio Publikoak edota hirigintzako sozietate publikoak aurkeztu beharko du lehen aipatutako dokumentazioa lurralde ordezkaritzan eta epe berean.

  5. ¿ Lurzoru eta Hirigintzako Zuzendaritzari jakinarazi ondoren, lurralde-ordezkaritzek eman edo ukatu egingo dute birralojatzeko eskubidea, horretarako emandako erabakiaren bidez. Halaber, hala badagokio, honakoak adieraziko dituzte: horren baldintzak, birralojatzeko aukeratutako etxebizitzaren kokapena eta azalera, hori lortzeko eta erabiltzeko erregimena, erosteko eta alokatzeko prezioa eta, alokatuz gero, ordaintzeko baldintzak. Hori guztia eragindako legezko okupatzaileen diru-sarreren eta familiaren osaketaren araberakoak izango dira.

  6. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz esleitzeko prozedura orokorretik kanpo utziko dira birralojatzeetarako bideratutako etxebizitzak. Ondoren legez ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

    Prozedura orokorraren arabera esleitzeko etxebizitzarik ez bada, bigarren eta ondorengo esleipenetarako ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

  1. ¿ Bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako etxebizitzen eta eranskinen gehienezko prezioa lehen eskualdatzean aplikatutako bera izango da. Hori azalera erabilgarriaren m2ko gehienezko salmenta-prezioa berrikusitako proportzio berean eguneratu ahal izango da, betiere udalerriaren eta etxebizitzaren motaren arabera, Dekretu honetako 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.

  2. ¿ Birralojatzea azalera-eskubidean egiten bada, Agindu honen 4. artikuluan adierazitako sistemaren arabera zehaztutako salmenta-preziotik kenduko da lurzoru eta hirigintzaren arloan indarrean dagoen araudiak aplikaziorako ezarritako gehienezko ehunekoa.

Desjabetu diren eta azalera-jabetzaren erregimen juridikoaren arabera babes ofizialeko etxebizitzetan birralojatu diren pertsonek, aipatutako etxebizitza babestu horri dagokion azalera-eskubidea eskuratu izana eskritura publikoan gauzatuz geroztik hamar urte igaro ondoren, etxebizitza okupatuari dagokion lurzorua edo horren gaineko ehunekoa eskuratzea eskatu ahal izango dute. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila beharturik egongo da okupatutako etxebizitza babestuari dagokion lurzorua edo horren gaineko ehunekoa eskuratzeari eskubide hori aitortzera.

  1. ¿ Okupatutako etxebizitza babestua aurkitzen den Herrialde Historikoan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak duen Lurralde Ordezkaritzari zuzenduko zaizkio eskabideak.

  2. ¿ Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzek, bidezkoak diren egiaztapen-izapideak egin ondoren, dagokion ebazpena eman eta jakinaraziko dute, egindako eskakizun hori onetsiz edo ezetsiz, eskabidea jasotzen den egunetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan.

  3. ¿ Adierazitako epe horretan berariazko ebazpenik ez jakinarazteak aurkeztutako eskabidea onetsi egin dela esan nahiko du. Hala izanez gero, interesatuak dagokion Lurralde Ordezkariari eskatu ahal izango dio ¿eta hura horretara beharturik legoke¿ hurrengo artikuluak aipagai duen eskualdatze-prezioa erabaki dezan.

    Lurralde Ordezkarien ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hierarkian haren gainetik dagoenaren aurrean, hura jakinarazten denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

  1. ¿ Okupatutako etxebizitza babestuari dagokion lurzorua edo horren gaineko ehunekoa eskuratzeko eskabidea onesten duen ebazpenean adierazita egongo da higiezin horren jabetza osoaren eskualdatze-prezioa, eta hori ondorengo arauekin bat etorriz erabakiko da:

    1. Okupatutako etxebizitza hori etxebizitza sozialen erregimen juridiko eta ekonomikoaren arabera sustatu baldin bada, birralojatze hori gertatu den unean indarrean zegoen araudiak adierazitako gehienezko prezioaren emaitzaren ehuneko hamabostekoa izango da prezioa, aipagai dugun etxebizitzaren eta horri dagozkion eranskinen azalera erabilgarriagatik.

    2. Okupatutako etxebizitza hori babes ofizialeko erregimen juridiko eta ekonomikoaren arabera sustatu baldin bada, birralojatze hori gertatu den unean indarrean zegoen araudiak adierazitako gehienezko prezioaren emaitzaren ehuneko hogeikoa izango da prezioa, aipagai dugun etxebizitzaren eta horri dagozkion eranskinen azalera erabilgarriagatik.

    3. Okupatutako etxebizitza hori dentsitate txikiko tipologiaren arabera sustatu baldin bada, birralojatze hori gertatu den unean indarrean zegoen araudiak adierazitako gehienezko prezioaren emaitzaren ehuneko hogeita bostekoa izango da prezioa, aipagai dugun etxebizitzaren eta horri dagozkion eranskinen azalera erabilgarriagatik.

  2. ¿ Dagokion eskritura publikoa egiten denean ordainduko da prezioa, eta hori, okupatutako etxebizitza babestuaren jabetza osoa erdiesteko, azalera-eskubidearen indarraldiaren barruan gauzatu beharko da.

  1. ¿ Dekretu honetan aurreikusitako finantza-neurriak ondoren zerrendatuko ditugun jarduketetan izango dira aplikagarri, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direnean:

    1. Babes ofizialeko etxebizitza gisa kalifikatutako eraikuntza berriko etxebizitzak alokairuan, salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustapena, bai eta etxebizitza librearen sustapena ere alokairu babestuan ipintzeko.

    2. Babes ofizialeko etxebizitzak eta eskuratzailearen bizitoki ohiko eta iraunkor izatera bideratutako bestelako etxebizitzak (erabilitako etxebizitza libreak) eskuratzea. Eta erabilitako etxebizitza alokatzea (maizterrarentzako laguntzak).

    3. Etxebizitzaren alokairu babestua eta alokairu babestura bideratutako etxebizitzak erostea, bai eta etxebizitzaren lagapena ere gero alokairu babestuan ipintzeko.

    4. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzea, eta gerora jabetzan edo alokairuan emateko etxebizitzak sustatzea helburutzat duten birgaitze-jarduketak.

    5. Lurzorua berehala eraikitzeko urbanizatzea, hala badagokio, aurrez hori kostubidez eskuratzea barne, baita lurzorua kostubidez eskuratzea ere, administrazio publikoaren menpeko izango diren lurzoruaren ondare publikoak osatzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta.

    6. Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzea.

  2. ¿ Jarduketa horiek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez garatuko dira.

  1. ¿ Aurreko artikuluan adierazitako jarduketa babesgarriak gauzatzeko finantza-laguntzak era honetakoak izan daitezke:

    1. Finantziazio kualifikatua:

      • Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak horiekin izenpetutako Hitzarmenen esparruan.

      • Kreditu Erakundeen obra-ziurtagirien banku-beherapenak. Ondorio horietarako, bankuen beherapen-eragiketatzat hartzen dira Kreditu Erakunde batek eraikitzaileari obra-ziurtagiriaren zenbatekoa aurreratzea, horren kobrantza-eskubidea berari emanez.

    2. Zuzeneko dirulaguntzak:

      • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak emandako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak. Horiek dirutan nahiz gauzatan eman ahal izango ditu, adibidez lurzorua emanez, proiektua entregatuz edo erabakitzen den beste moduren batez.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak mailegu kualifikatuen eta obra-egiaztagirien deskontu-eragiketen interes-tasa guztiz edo neurri batean sorostea.

  2. ¿ Finantziazio kualifikatua eta sorospena, hala badagokio, eskatzailearen egoera pertsonalaren arabera emango da. Hori dela era, hirugarrenen alde subrogatzeko beharrezkoa izango da Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzaren aurretiko administrazio-baimena, edozein kasutan hipoteka-maileguaren interes-tasari dagokionez emandako sorospena baliogabetzea ekarriko duena.

Kualifikatutako maileguek ondorengo ezaugarriak izango dituzte, zenbatekoak eta gabealdiak eta amortizaziorako epeak alde batera utzita, izan ere, horiek jarduketa babestuen araberakoak izango dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarekin finantza-lankidetzarako hitzarmena sinatu duten kreditu-establezimenduek emango dituzte, betiere horien eremuaren barruan eta horien araberako baldintzetan.

  2. Ezinbestekoa izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak aurrez baimentzea mailegu bakoitza, eskritura publikoa edo aipatutako maileguaren kontu-harturiko poliza formalizatu baino lehen.

  3. Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez finkatuko du maileguen hasierako urteko interes-tasa efektiboa.

  4. Amortizazioa eta kreditu-establezimenduen interesak barne hartuko dituzten kuotak iraunkorrak izango dira (sistema frantziarra) eta sei hilabetean behin sortuko dira, horiek edozein modutan ordaintzen direlarik ere.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bidez, mailegu kualifikatuengatik eta obra-egiaztagirien deskontu-lerroengatik sortutako interes-motak sorotsiko ditu. Sorospen hori emaitzazko tasa, tasa efektibotzat joko dena, kasuan kasu onuradunarentzat ezarritakoa izan dadin beharrezkoa dena izango da.

  2. ¿ Interes-tasak sorosteko sistema honakoa izango da:

    1. Maileguaren tronkoa amortizatzeko eta interesak ordaintzeko sei hilekoak kalkulatzeko amortizaziorako sistema frantziarra erabiliko da (pixkanakako amortizazioa mugaeguneratutako interesekin). Interes-tasa kasu bakoitzean sorotsitakoa izango da eta sei hileko ordainketak iraunkorrak izango dira.

    2. Gisa horretan kalkulatutako sei hilekoa bi osagai gehitzetik eratorritakoa da: batetik aldi horretan sortutako interesen ordainketa eta, bestetik, jasotako maileguaren zati baten pixkanakako amortizazioa.

    3. Kreditu-establezimendurako aldi bakoitzeko interesak amortizatzeko dagoen kapitalaren (kapital biziaren) arabera zehaztuko dira, aldi bakoitzean indarrean dagoen interes-tasaren arabera kalkulatuta.

    4. Eusko Jaurlaritzak interesak sorostea honetan datza: kreditu-establezimendu bakoitzari ordaintzean sei hileko kitatzealdi bakoitzean hitzarmenaren tasaren (lehenengo urteko hasierako tasa finkoaren edo berrikusteko tasa aldakorraren) arabera amortizatzeko dagoen kapitalak sortutako interesen eta sorotsitako tasa efektiboaren, onuradunaren, arabera ordaindutako interesen artean dagoen aldea.

    5. Obra-egiaztagirien deskontu-lerroen kasuan sistema berdina da emandako finantziazioa dela eta. Interesak sei hilero kitatzen dira lerroaren aldi baterako bizian zehar eta inoiz ez da egiten "tirakadako" deskonturik edo interesen behar baino lehenagoko deskonturik.

      Sorospenak arau honetan babes daitekeen irudi bakoitzeko zehaztutako iraupena izango du.

  3. ¿ Sorospenak bateragarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta bestelako administrazio edo erakundeek ezar ditzaketen beste batzuekin, betiere emandako dirulaguntzen guztizkoak ez duenean gainditzen jarduketaren guztizko kostua.

    Araudi honetan espresuki jasotzen ez diren gorabeheretan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. Titulua aplikatuko da.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko sailburuek urtero eta elkarrekin finkatuko dituzten ondorengo magnitudeak:

    1. Kreditu-establezimenduekin hitzartu beharreko baliabideen gehienezko bolumena, arau honetan adierazitako babes daitezkeen jarduketen finantziazio kualifikatuari dagokionez.

    2. Zuzeneko dirulaguntzen guztizko bolumenak ez ditu gaindituko dagokion ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoa Aurrekontu Orokorren Legean jasotako kredituak edo, kreditu-transferentziak egiten diren kasuan, eguneratzetik lortutako kreditua, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onartzen duenean, erabakitakoari jarraiki.

  2. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako sozietate publikoen kasuan, deskontu-lerroen bidez urtean finantzatzeko mugak dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztutakoak izango dira.

  3. ¿ Ez da laguntzak emateko erabakirik hartuko gastua egozteko aurrekontuak ez duenean aurrez zehaztutako xederako kreditu egoki eta nahikorik. Hori dela eta, eten egingo da arau honen eraginkortasuna laguntza berriak emateari dagokionez. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Lehena.¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitza eskuratzeko edo alokatzeko eskaintzen dituen finantza-laguntzen onuradun ezin liteke inor izan baldin eta azken hamar urteetan finantza-laguntzen erregimen horren onuradun izan bada.

Etxebizitzaren jabeak hala eskatzen baldin badu onartu ahal izango da kalifikazioa kentzea, bere egungo jabeak edo aurreko edozein jabek etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako zuzeneko laguntzen zenbateko osoa itzuli ondoren, hura jaso zenetik sortutako interesekin gehiturik, indarrean dagoen legezko interes-tasaren arabera.

  1. ¿ Etxebizitzen sozietate kooperatiboko bazkide direnentzat, baldin eta Dekretu hau indarrean sartu aurretik:

    1. Sozietate kooperatiboa behar bezala eratuta badago.

    2. Bazkide esleipendunak sozietate kooperatiboko kide badira.

    3. Sozietate kooperatiboa etxebizitzak sustatzeko lurzoruaren titularra bada.

  2. ¿ Etxebizitzak eraikitzeko lurraren erkide direnentzat, baldin eta Dekretu hau indarrean sartu baino lehen erkide baziren eta hirigintza-plangintzak lurzoru horretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko betebeharra ezarrita bazeukan.

  3. ¿ Dekretu hau indarrean sartu baino lehen administrazio publiko batek deitutako prozesu baten bidez hautatu dituztenentzat.

Lehena.¿ 1.¿ Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikazioa lortu duten espedienteak, ondorio guztiei begira, aurreko araudiak arautuko ditu.

  1. ¿ Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu duten espedienteak, ondorio guztietarako halaber, aurreko araudiak arautuko ditu.

  2. ¿ 11.1 artikuluko a eta c idatz-zatietan jasotako sustapenen espedienteak Dekretu honek arautuko ditu, betiere hori indarrean sartu zen egunean ez baldin bada 11. artikuluak aipatzen duen esleipen-prozedura abian jarri.

  1. ¿ Etxebizitzaren arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretua baino lehenagoko araudiaren arabera kalifikatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan 20 urtekoa izango da babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenaren iraupena, dagokion behin betiko kalifikazioa ematen den egunetik hasita. Alabaina, babes ofizialeko erregimena luzatu egingo da, hala badagokio, emandako finantza-neurrien amortizazio osoa amaitu arte.

    Dena dela, babes ofizialeko erregimenaren iraupena 30 urtekoa izango da ondorengo kasuetan:

    1. Erabilera-erregimen bezala errenta duten babes ofizialeko etxebizitzen kasuan.

    2. Jabetza osoan besterendutako sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan.

Indargabeturik geratzen dira babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/00 Dekretua, horren babesean sortutako egoerak salbu, birralojatzeen arloari buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko ekainaren 21eko Agindua, eta halaber, Dekretu honetan ezarritakoaren aurkako den maila bereko edo maila txikiagoko beste edozein xedapen.

Babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2002ko ekainaren 14ko Agindua eta etxebizitza ersoteko finantza-neurriei buruzko 2002ko urriaren 9ko Agindua aplikagarri izango dira Dekretu honetan ezarritakoaren aurka ez dagoenerako.

Lehena.¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak behar adina xedapen eman ahal izango ditu De-kretu hau garatzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

  1. ¿ Babes ofizialeko etxebizitzak helburutzat duten kontratu guztietan (salerosketa, azalera-eskubidearen lagapena, alokairua...) berariaz adierazi beharko dira honako baldintzak:

    1. Transakzioaren xede den etxebizitza horrek 31/78 Errege Dekretu Legeko babes ofizialeko etxebizitzen erregimenetik ondoriotzen diren debeku eta mugak bete behar dituela, baita hura garatzen duten gainerako xedapenak ere, eta horrenbestez, erabilera-baldintzak behin betiko kalifikazioan adierazitakoak izango dira eta salmentaren edo alokairuaren prezioek ezin izango dituzte ezarritako mugak gainditu.

    2. Etxebizitza eskualdatu edo errentan ematen duena beharturik dago etxebizitzaren giltzak hiru hilabeteko gehienezko epean ematera, behin betiko kalifikazioa ematen den egunetik edo kontratua egiten den egunetik ¿hori gerokoa balitz¿ kontatzen hasita, non eta Ordezkaritzak epe hori luzatzen ez duen.

    3. Eskuratzaile edo errentaria beharturik dago etxebizitza hori okupatzera hiru hilabeteko gehienezko epean giltzak eman zaizkionetik kontatzen hasita, hori ez egiteko arrazoi justuren bat egon ezean.

    4. Etxebizitza eskualdatu edo errentan ematen duena beharturik dago eskuratzaile edo errentariaren esku kontratu bat jartzera, Ordezkaritzak behar bezala bisatua.

    5. Berariaz agerraraziko da etxebizitzaren eskuratzaileak edo lagapendunak etxebizitza hori kokaturik dagoen herrian duela bere ohiko etxebizitza iraunkorra, eta hori dagokion udal ziurtagiriaren bidez egiaztatuko du, kontratuari erantsirik, eta halaber, konpromisoa hartzen du etxebizitza hori bere ohiko etxebizitza iraunkorrerako erabiliko duela eta hiru hilabeteko epean okupatuko duela, ematen zaionetik kontaturik, edo bestela, herri horretako ohiko bizilagun bati lagako diola, epe horretan behar bezala bisatutako kontratu baten bitartez.

      Herri horretako bizilaguna izatearen baldintza hori betetzen ez badu, kontratuan adieraziko da zein familiako arrazoik, laneko arrazoik, lehengo bizilekura edo jatorrizko helbidera itzuli beharrek, etab.ek eragin duten kontratazio hori, eta berariaz xedatuko da horren titularrak konpromisoa hartzen duela etxebizitza horretan bere ohiko bizileku iraunkorra finkatuko duela, bertan bizitzea hiru hilabeteko epean egiaztatuz, etxebizitza ematen denetik kontatzen hasita, dagokion udal ziurtagiria organo eskudunaren aurrean aurkeztuz, kontratu hori bisa dezan, edo bestela, epe horretan alokairuaren edo erabilera-lagapenaren kontratua aurkeztuz hura bisa dezan, herri horretako bizilagun bati etxebizitza lagaz gero.

      Nolanahi ere, kontratuan agerraraziko da etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkorrerako ez erabiltzeak, normalean okupatu gabe edukiz, edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak, nahitaez eragingo duela, egindako lege-hauste oso larri horri dagozkion diru-zigorrez gain, jasotako onura ekonomikoak itzuli beharra eta zerga alorrean izandako salbuespen eta hobariak berriro sartu beharra, legezko interesak gehiturik, eta hala egokituz gero, maileguaren interesen eta legezko interesaren artekoaldearekin. Halaber, adieraziko da jabeak ezin izango duela salmentarik edo alokairurik gauzatu legez aplikagarri direnak baino prezio handiagoetan, ezta eskainitako zerbitzuen baldintzak gutxitu ere, kalifikazioa kendu zaionetik bost urteko epearen barruan.

  2. ¿ Lehen eskualdatzean egindako salerosketa-kontratuetan, gainera, ondorengo zehaztapenak adieraziko dira:

    1. Saltzailea beharturik dago salerosketaren kontratu pribatua eskritura publikoaren mailara jasotzera, hiru hilabeteko epean, etxebizitzaren behin betiko kalifikazioaren edo kontratuaren ¿hura gerokoa balitz¿ egunetik kontatzen hasita, epe hori Ordezkaritzak luzatu ezean.

    2. Obra berriaren adierazpenari eta zatiketa horizontalari buruzko gastuak, baita hipoteka-mailegua eratu eta zatitzeari dagozkionak ere, edonola ere, etxebizitzaren sustatzailearen konturakoak izango dira.

    3. Erosleak kontratua amaiaraztea eskatu ahal izango du, etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa ezesten baldin bada.

  3. ¿ Alokairu-kontratuetan berariaz adierazi beharko da, 1. artikuluak aipatzen dituen baldintzez gain, altzari eta armairurik gabe ematen diola errentatzaileak maizterrari etxebizitza hori.

  4. ¿ 1 idatz-zatian xedatutakoa ez betetzeak dagozkion kontratuen bisatua ezestea eragingo du. Halaber, Notarioek ez dute baimenduko idatz-zati horretan adierazitako xehetasunak eta konpromisoak izendaturik ez dituen inolako agiri publikorik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (16)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.