Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "315/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa."

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1969
  • Xedapen-zk.: 315
  • Xedapen-data: 2002/12/30
  • Argitaratze-data: 2003/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua 2002ko abenduaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (249 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

2 artikuluan, 23476. orrialdean, honakoa dioenean:

"2.– Dekretu hau indarrean sartu ondoren behin betiko kalifikazioa erdiesten duten babes ofizialeko etxebizitzak ezin izango dira gerora deskalifikatu, birralojatzeko erabiltzen diren etxebizitzak izan ezik; izan ere, horiek deskalifikatu ahal izango dira birralojatutako pertsonek edo beren kausahabienteek hala eskaturik, 20 urte igaro ondoren, halakoei kalifikazioa eman zitzaien egunetik kontatzen hasita."

honakoa esan behar du:

"2.– Babes ofizialeko etxebizitzak ezin izango dira gerora deskalifikatu, birralojatzeko erabiltzen diren etxebizitzak izan ezik; izan ere, horiek deskalifikatu ahal izango dira birralojatutako pertsonek edo beren kausahabienteek hala eskaturik, 20 urte igaro ondoren, halakoei kalifikazioa eman zitzaien egunetik kontatzen hasita."

19 artikuluan, 23480. orrialdean, honakoa dioenean:

"Gutxieneko edo/eta gehienezko diru-sarreren baldintza betetzat jotzeko diru-sarreren %90 lan-etekinetatik edo/eta jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoetatik etorritako diru-sarrera izatea eskatuko da, alokairuen kasuan izan ezik, kasu horretan ez baita eskatuko baldintza hau betetzea."

honakoa esan behar du:

"Diru-sarreren baldintza betetzat jotzeko diru-sarreren %90 lan-etekinetatik edo/eta jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoetatik etorritako diru-sarrera izatea eskatuko da, alokairuen kasuan izan ezik, kasu horretan ez baita eskatuko baldintza hau betetzea."

1 artikuluan, 23482. orrialdean, honakoa dioenean:

"1.– Se tendrán en cuenta como perceptores de ingresos computables a todas aquellas personas que formen parte de la unidad convivencial que vayan ser cotitulares de la vivienda de protección oficial."

honakoa esan behar du:

"1.– Se tendrán en cuenta como perceptores de ingresos computables a todas aquellas personas que formen parte de la unidad convivencial que vayan a ser cotitulares de la vivienda de protección oficial."

1 a) artikuluan, 23482. orrialdean, honakoa dioenean:

"…Quedará excluida la convivencia por razones de amistad o convivencia."

honakoa esan behar du:

"…Quedará excluida la convivencia por razones de amistad o conveniencia."

1 artikuluko bigarren idatz-zatian, 23485. orrialdean, honakoa dioenean:

"Asimismo se presentarán para su visado los contratos de arrendamiento protegido de las viviendas de protección oficial y anejos vinculados. Esta obligación recaerá en el arrendador de la vivienda."

honakoa esan behar du:

"Asimismo se presentarán para su visado los contratos de arrendamiento de las viviendas de protección oficial y anejos vinculados. Esta obligación recaerá en el arrendador de la vivienda."

Lehenengo xedapen iragankorrean, 23501. orrialdean, honakoa dioenean:

"Lehena.– 1.– Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikazioa lortu duten espedienteak, ondorio guztiei begira, aurreko araudiak arautuko ditu.

  1. – Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu duten espedienteak, ondorio guztietarako halaber, aurreko araudiak arautuko ditu.

  2. – 11.1 artikuluko a eta c idatz-zatietan jasotako sustapenen espedienteak Dekretu honek arautuko ditu, betiere hori indarrean sartu zen egunean ez baldin bada 11. artikuluak aipatzen duen esleipen-prozedura abian jarri."

    honakoa esan behar du:

    "Lehena.– 1.– Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa lortzeko espedienteak, baldin eta Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikazioa lortu badute, ondorio guztiei begira, aurreko araudiak arautuko ditu.

  1. – Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa lortzeko espedienteak, baldin eta Dekretu hau indarrean sartu aurretik behin-behineko kalifikaziorako eskabidea aurkeztu badute, ondorio guztietarako halaber, aurreko araudiak arautuko ditu.

  2. – 11.1 artikuluko a eta c idatz-zatietan jasotako sustapenen espedienteak, babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa lortzekoak alegia, Dekretu honek arautuko ditu, betiere hori indarrean sartu zen egunean ez baldin bada 11. artikuluak aipatzen duen esleipen-prozedura abian jarri."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.