Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

289/2002 DEKRETUA, 2002ko abenduaren 10ekoa, Euskal Kirol Federazioen Batasunari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 7211
  • Xedapen-zk.: 289
  • Xedapen-data: 2002/12/10
  • Argitaratze-data: 2002/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sorrera aurreikusten du III. Tituluaren VI. Kapituluan. Arau horretako xedapenen arabera, Euskal Kirol Federazioen Batasuna elkarte-izaera eta nortasun juridikoa duen entitatea da eta bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak hobetzeko eta garatzeko oinarri komunak bilatzea, beren kirol-helburuak babestea eta hobeto betetzea eta kirol-federazioen administrazio-egitura edo laguntza teknikoa emateko egitura komunak ezartzea izango da. Horretaz gain, Legearen arabera, aholkularitza-eginkizunak izango ditu kirol-administrazioan, eta euskal kirol-federazioak eta lurraldeetako kirol-federazioak ordezkatuko ditu.

Legeak ez du Euskal Kirol Federazioen Batasuna sortzen, baina sortzeko aukera irekitzen du, betiere, euskal kirol federazioek eskaria egiten badute. Euskadiko Kirolaren Legearen 38. artikuluaren arabera, legeak berak, hori garatzen duten xedapenek eta bere organoek balio osoz onartutako estatutu eta araudiek osatuko dute entitate horren araubide juridikoa "eratze, inskribatze, iraungitze, antolatze eta jarduteari dagokionez".

Federazioek sortuko duten entitateak elkarte-izaera duenez, Administrazioak uste du bere zeregin araugilea gai horiei buruzko manuak garatzera mugatu behar dela, ezinbestekoa baita entitatea martxan jartzeko eta esleitu zaizkion lege-manuak beteko direla bermatzeko.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal kirol federaziek eratutako entitateari, Euskal Kirol Federazioen Batasunari, administrazio-onespena emateko behar diren alderdiak zehaztea da Dekretu honen helburua, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 36. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.

  1. – Euskadiko Kirol Federazioen Batasuna elkarte-izaeradun entitate pribatua izango da, nortasun juridikoa izango du eta, gutxienez, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 36. artikuluan zehazten diren eginkizunak izango ditu.

  2. – Zeregin horiek berariaz agertuko dira estatutuetan, nahiz eta horrek ez duen baztertzen beste egiteko batzuk ere bereganatzeko aukera. Estatutuetan finkatzen diren zereginak ezin dira bateraezinak izan Euskadiko Kirol Federazioen Batasunari legez esleitutakoekin, ezta Euskadiko Kirolaren Legearen eta, oro har, ordenamendu juridikoaren edukiarekin ere.

  3. – Euskadiko Kirol Federazioen Batasunaren zereginek errespetatu egingo dituzte euskal kirol federazio guztien eskumenak.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du. Kanpoan ere defendatu ahal izango ditu bere helburuak eta bere zereginak bete baina, betiere, aplikagarri diren lege edo administrazio mugak errespetatuta.

Kirol Erakundeen Erregistroan dauden euskal kirol federazioen %60ak, gutxienez, osatu behar du Euskal Kirol Federazioaren Batasuna.

Onartua izan dadin, entitatea sustatzen duten euskal kirol federazioek eskritura publikoan jaso behar dute Euskadiko Kirol Federazioen Batasuna eratzeko borondatea. Eskritura hori, entitatearen estatutuekin batera, eratze-akta izango da.

Eratzeko ekitaldian bertan, talde bat izendatuko da entitatea kudeatzeko. Talde hori hiru pertsonak osatuko dute gutxienez, eta, entitatea ordezkatzeaz gain, eskumena izango dute entitatearen onespena lortzeko eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan sartzeko behar diren egintzak gauzatzeko.

Talde kudeatzaile horrek entitatearen zuzendaritzako lanak hartuko ditu bere gain, harik eta, behin entitatea onartu eta inskribatu ondoren, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko organo eskudunak gobernu-organoen kideak estatutuen arabera izendatzen dituen arte. Hori guztia egiteko, bi hilabeteko epea egongo da, entitatea onartu dela jakinarazten den egunetik aurrera.

  1. – Euskal Kirol Federazioen Batasunari onespena emateko, nahitaezkoa izango da legez ezarritako eskakizunak betetzea. Administrazioaren onespena izatea ezinbestekoa izango da "Euskal Kirol Federazioen Batasuna" izena erabiltzeko eta legez esleituta dituen zereginak gauzatzeko.

  2. – Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariari dagokio entitatea onartzea legez ezarritako ondorioetarako. Onespena emateko, organo horrek entitateak eskakizunak betetzen dituela egiaztatuko du, besterik ez.

  3. – Organo eskudunak hiru hilabete izango ditu erabakiahartzeko eta jakinarazteko, eskariari sarrera eman zaion egunetik hasita. Organo horrek epea eten edo luza dezake, administrazio-prozedura erkidean xedatutakoaren arabera.

  4. – Onespena emateko egintzan, entitatea Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko agindua emango da, baita egintza bera eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren estatutuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzekoa ere, administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera egin beharreko gainerako aipamenak ere egingo direlarik.

  5. – Aldaketak egiteko, administrazio-baimena beharko da, eta prozedura berberari jarraituko zaio. Erabakiok entitateko kideengan izan dezaketen eragina gorabehera, aldaketak bakarrik aplikatu ahal izango dira administrazio-baimenaren jakinarazpena egin ondoren.

  1. – Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 38. artikuluari jarraituz, Euskal Kirol Federazioen Estatutuek printzipio demokratiko eta ordezkapenezkoak beteko dituzte barne-egitura eta funtzionamendua arautzeko eta, gainera, kideak aukeratzeko orduan, bazkide diren kirol-federazio guztien sufragio libre, berdin eta sekretua erabiliko da.

  2. – Euskal Kirol Federazioen Batasunaren estatutuek honako hauek arautuko dituzte gutxienez:

    1. Izena, helburua eta zereginak.

    2. Egoitza soziala.

    3. Jarduera-eremua.

    4. Kide-motak.

    5. Kide egiteko eskakizunak eta kidetza galtzeko arrazoiak.

    6. Kideen eskubideak eta betebeharrak.

    7. Egitura organikoa eta funtzionamendu-araubidea.

    8. Batasuneko organoetako kideak aukeratzeko eta karguak uzteko sistema.

    9. Ekonomia eta ondare araubidea.

    10. Dokumentu-araubidea.

    11. Diziplina-araubidea.

    12. Sozietatearen erabakien aurka egiteko araubidea.

    1. Estatutuen eta araudien aldaketak.

    2. Sozietatea desegiteko eta likidazioa egiteko araubidea.

    3. Arbitraje, bitartekaritza eta adiskidetze araubidea.

Hauek dira Euskal Kirol Federazioen Batasunaren eraentzan beteko diren xedapenak: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, dekretu hau eta berori garatuko duten xedapenak, sozietatearen estatutuak eta araudiak eta sozietateko organoek hartutako erabaki baliodunak.

  1. – Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda dauden euskal kirol federazioak izan daitezke Euskal Kirol Federazioen Batasuneko kide, betiere, nahi badute eta berariaz adierazten badute kide izateko borondatea. Borondate hori Batzar Orokorrak adierazi behar du erabaki baten bitartez eta, ondoren, pertsona bat gaitu behar du entitatea eratzeko prozesuan parte har dezan.

  2. – Eratze-prozesua amaituta, euskal kirol federazioren batek Euskal Kirol Federazioen Batasunean sartu nahi badu, batzar orokorrak kide izateko borondatea adierazi eta sartzeko eskaria egin behar du, betiere, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko estatutuetan eta araudietan agertzen diren eskakizunak betez eta bertan adierazitako prozedurari jarraituz. Ezin izango da euskal kirol federaziorik baztertu baldin eta Kirol Erakundeen Erregistroan badago eta estatutuetako eta araudietako baldintzak betetzen baditu.

  3. – Estatutu eta araudietako eskakizunetan ezin da diskriminaziorik egin euskal kirol federazioen artean. Hala ere, hainbat mekanismo ezar daitezke federazio bazkideek erabakiak hartzeko orduan izango duten ordezkaritza orekatzeko, betiere, arrazoi orokor eta objektiboen arabera.

  4. – Eskubide osoko kideez gain, Euskal Kirol Federazioen Batasunak kide laguntzaileak ere izan ditzake. Kide horiek Euskal Kirol Federazioen Batasunaren helburuak betetzen lagun dezaketen entitateen artean aukeratuko dira eta hitza izango dute, baina botorik ez.

  5. – Euskal kirol federazioek Euskal Kirol Federazioen Batasuna utz dezakete baldin eta batzar orokorrak horixe erabakitzen badu eta entitateari eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroari horren berri ematen bazaie era fede-emailean.

  1. – Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak eskumena du Euskal Kirol Federazioen Batasunari emandako onespena baliogabetzeko baldin eta dekretu honetako 4. artikuluan aipatzen den gutxieneko kide-kopurua betetzen ez bada edo sozietateak legez esleitu zaizkion zereginak betetzen ez baditu.

  2. – Onespena baliogabetzeko, nahitaezkoa da administrazio-espediente bat bideratzea. Prozesu horretan, entitatearen eskubide guztiak bermatuko dira eta onespena baliogabetzea eragin duten ez-betetzeak zehaztu eta arrazoituko dira.

  3. – Administrazioak onespena baliogabetuz gero:

    1. Kirol Erakundeen Erregistroko inskripzioa ezabatu egingo da ofizioz.

    2. Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legean zehazten diren eskubideen eta zereginen titulartasuna galduko da, bereziki Euskal Kirol Federazioen Batasuna izena erabiltzeko eskubidearena.

    3. Euskal Kirol Federazioen Batasuna araubide orokorreko elkarte bihurtuko da, baldin eta horretarako eskakizunak betetzen baditu.

  4. – Baliogabetzeko egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan burutu ahal izango ditu bere zereginak. Kasu horretan, erakunde biek lankidetza hitzarmenak sinatuko dituzte, helburuak, programak, aurrekontuak eta emandako zereginekin zuzeneko lotura duten gainerako alderdiak finkatzeko. Lankidetza-esparru hori gorabehera, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antzeko beste hitzarmen batzuk ere sina ditzake, bai Eusko Jaurlaritzarekin, bai beste edozein erakunderekin, bere gainerako zereginak burutzeko.

Bakarra.– Kirol Erakundeen Erregistroa

Kirol Erakundeen Erregistroa berrantolatzeko eta funtzionamendu berria finkatzeko xedapenak ematen ez diren bitartean, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren onespena eta estatutuak Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroan inskribatuko dira (erregistro hori apirilaren 3ko 94/1990 Dekretuaren bitartez sortu zen). Inskripzioa egiteko, erregistroaren organo arduradunak beharrezko antolaketa-neurriak hartuko ditu.

Bakarra.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.