Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

268/2002 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 6523
  • Xedapen-zk.: 268
  • Xedapen-data: 2002/11/05
  • Argitaratze-data: 2002/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri ziren urriaren 16ko 221/2001 Dekretuaren bidez. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari egozten zaio, dekretu horretan, gastuetarako baimena emateko eskuduntza, horretarako era Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan ezarritakoa delarik.

Honako hau ezartzen du Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legearen 113.2 artikuluak: "2.– Dena dela, Jaurlaritzak, sailen egitura organikoa garatuko duten dekretuen bidez, kasuan kasuko saileko beste organo batzuen esku utzi ahal izango ditu, aurreko lerroaldiarekin bat, sailburuarenak diren aginpideak."; eta gastuetarako baimena emateko eskuduntza 111.2.a artikuluan dago jasota. Legearen araberako habilitazio horretaz baliatuz, eta eurenganaturik dituzten eginkizunak betez sail horretako zenbait organok jarduera pila bat garatzen dituztela ikusita, beharrezkoa da gastuetarako baimen-eskuduntza Ogasun eta Herri Administrazio Saileko beste organo batzuei egoztea, administrazio kudeaketaren funtzionamendua errazteko.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, aldez aurretik lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

"c) Kontratazio Organoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta Informazio eta Telekomunikazio Sistemen Egitekoak eta Kudeaketa-Modalitateen Planifikazioa, Eraketa eta Banaketa arautu zituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuko 6. artikuluan beren beregi Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutako eskumenen ondorioz egiten diren kontratazio-espedienteetan. Baimena ematea, halaber, horiek eragindako gastuetarako, baldin eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren konturakoak badira."

"n) Sailaren gastuetarako baimena ematea, ez bada eskuduntza hori saileko beste organoren bati egotzitakoa dela dekretu honetan".

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko azaroaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.