Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

13/2002 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, lehendakariarena, Jaurlaritzren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartu zuen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 6522
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2002/11/05
  • Argitaratze-data: 2002/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren urriaren 16ko 28/2001 Dekretuaren bidez, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa ezarri zen. Xedapen horretan, Jaurlaritzaren lehendakariordeari izendatu zitzaion gastua baimentzeko eskumena, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruz indarrean diren legezko xedapen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan ezarritako moduan.

Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legearen 113.2 artikuluan ezarrita dagoenez, sailen egitura organikoa garatzen duten dekretuen bidez, kasuan kasuko saileko beste organo batzuei eslei dakizkieke sailetako titularrei dagozkien eskumenak, horien artean gastu baimenerakoa, 111.2.a) artikuluan jasotakoa. Legeak emandako gaikuntza hori erabiliz eta kontuan hartuta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoek izendatuta dituzten egitekoak direla-eta burutzen dituzten jardueren kopurua handia dela, beharrezkoa gertatzen da gastua baimentzeko eskumena Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako beste organo batzuei esleitzea, administrazio-kudeakeataren funtzionamendua errazteko.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c), 19. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, Jaurlaritzaren lehendakariordeak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartu zuen lehendakariaren urriaren 16ko 28/2001 Dekretuko bigarren xedapen gehigarria berriro idatzi da. Honela geratu da:

"Bigarrena.¿ Funtzionalki Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiaren menpe egonik, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak beharrezkoa den administrazio euskarria eskainiko du Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoen jardune-rako eta alderdi hauei dagozkien eginkizunak beteko ditu: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoen hornidura eta ekonomi aurrekontuen kudeaketa. Bereziki, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren kontratazio organoari dagozkion ahalmenak izango ditu, kontratuaren hasierako aurrekontua 150.000 eurotik gorakoa ez den kasuetan, eta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren gastua baimenduko du."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko azaroaren 5ean.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.