Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

240/2002 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendu-erregimen eta osaketari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 6024
  • Xedapen-zk.: 240
  • Xedapen-data: 2002/10/15
  • Argitaratze-data: 2002/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekainaren 2ko 239/1999 Dekretuaren bitartez sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea, erakunde-arteko izaera duen organoa, gazteriari buruzko politiken sustapenean eta garapenean euskal herri-administrazioen koordinaketa eta lankidetza bultzatzeko asmotan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2002ko maiatzaren 28ko bilkuran onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko II. Gazte Plana 2002-2005 denboraldirako. II. Plan honetan eskuartzeko modu berriak erantsi dira, gazte indarkeriaren aurrean gogoeta egin,sentsibilizatu eta kontzientzia hartzeari eta ekintza zehatzen proposamenak egiteari buruzkoak alde batetik, eta Europako gazteriaren topagunetan gizarte eta instituzio partaidetzari buruzkoak bestetik. Horretarako, beharrezkoa egiten da Zuzendaritza Batzordearen partaide kopurua gehitzea, Giza Eskubideen, Herritarren Segurtasunaren eta Kanpo Harremanen arloko ordezkari eskudunen partaidetza ziurtatzeko.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko I. Gazte Planaren (1999-2001) garapen denboraldi osoan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak aldi berean Kultura Saileko ordezkari eta Batzordeko lehendakari lanak bete ditu. Bi betebehar horien banaketa funtzionalago eta eragileago egiteko asmoz, Gazteria arloan eskumena duen sailburuak Zuzendaritza Batzordearen lehendakaritza bere gain hartzen du, eta gazteria arloan eskumena duen sailburuordeak Saila ordezkatzen jarraituko du.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteriaren Kontseilua eta Zuzendaritza Batzordea entzun ondoren euren 2002ko ekainaren 26ko bilkuran, Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urriaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3. artikulua.– Batzordearen osaketa.

Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea 22 kidek osatuko dute gehienez. Hauek erakundeetako hiru mailetako (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi eta Udaletako) ordezkariak izango dira, ondorengo banaketa honekin:

  • Gazteria arloan eskumena duen sailburua, zeinari Lehendakaritza egokituko zaion.

  • Gazteria arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Lan arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Hezkuntza arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Etxebizitza arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Osasun arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Kultura arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Industria arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Nekazaritza arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Giza Eskubideen arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Herritarren Segurtasunaren arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Kanpo Harremanen arloan eskumena duen sailburuordea.

  • Foru Aldundietako gazteria arloan eskumen zuzena daukan Foru diputatua edo, dagokion kasuan, administrazio-organoaren arduradun nagusia.

  • Hiru euskal hiriburuetako Udal bakoitzean gazteria arloan eskumen zuzena daukan administrazio-organoaren arduradun nagusia.

  • Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duen udal-elkarteak izendatutako beste hiru udal ordezkari.

  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloko zuzendaria, idazkari-lanak egingo dituena, ahots eta botoarekin.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko urriaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.