Arautegia
Inprimatu200/2002 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 5147
- Xedapen-zk.: 200
- Xedapen-data: 2002/08/30
- Argitaratze-data: 2002/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura eta eginkizunak ezartzen ditu, eta 16. artikuluan ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egituren sortu berri den Inmigrazio Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak.
Dagozkion eginkizunen berariazkotasuna dela-eta, berezko entitatea duen Zuzendaritza sortu dute Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzan, eta arrazoi bera dela-eta, aholkularitza-organo berri bat sortu dute, helburutzat partaidetza eta elkarrizketa bideratzea eta etorkinen iguripenak eta eskaerak eta herritar etorkinen integrazioa sustatzeko proposamenak jasotzea duena, hori guztia partaidetza soziala, kontsulta, informazioa eta aholkularitza ahalbidetzeko, inmigrazio-kontuetan Administrazioaren jarduketen plangintzari dagokionez.
Gizarte-eragileen, gizarte-erakunde eta erakunde humanitarioen, sindikatuen, enpresaburuen eta Erakunde eta Herri Administrazioen arteko gogoeta eta koordinaziorako gunea izan nahi du foroak, lan eraginkorragoa lortzeko etorkinen integrazioan konprometituriko alderdi guztien artean.
Foroko partaidetza zuzendu behar duen printzipio nagusietako bat gizartearen bizikidetza harmonikoa lortzea da, tresnak, jarrerak eta alternatibak garatzea ahalbidetzen duten neurriak proposatuz, jatorri desberdinetako pertsonak izateak eta kulturen arteko bizikidetzak gizartea aberasteko moduan, gizarte askotarikoa eta aktiboa osatuz. Ekarpenak errespetatuz eta ahalegin guztiak modu koordinatuan uztartuz soilik egin ahal izango dugu aurrera "gizalegezko herritartasun" kontzeptuari "herritartasun arduratsu" esanahia ematea lortu arte, hau da, eskubideak eta betebeharrak dituzten herritarrek osaturikoa, edozein jatorri dutela ere.
Organo hau ez da sortu tresna formala izateko, operatiboa izan nahi du, eraginkortasun-irizpidea betez, eta lehentasuna emango zaio hasieratik Batzordeen lanari. Batzorde Iraunkorraren eginkizun nagusia Batzordeen lana bultzatzea izango da. Osoko Bilkurak, organo paritario eta formala denez, Batzordeen lana bilduko du. Bere erabakiek Euskal Herri Administrazio eta gizarte-eragileen, gizarte-erakundeen, erakunde humanitarioen eta enpresaburuen konpromisoa ahalbidetuko dute herritar etorkinak integratzeari zuzendutako neurriak ezartzeko eta harmonian elkarrekin bizitzeko.
Foro izenak, Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa denez, organo berri honen helburu eta xedeak biltzen ditu: alde batetik, integrazioa bi alderdiren arteko egokitzapen bezala hartuz, harrerako gizartea eta etorkinak alegia; beste aldetik, partaidetza, Foroan partaidetza arduratsua izateko zentzuan, ekarpenak eta proposamenak batzeko organo gisa, inmigrazio-politikak herritarren iritzia kontuan hartu behar duela konbentziturik. Azkenik, hauxe dugu abiapuntua: eskubide eta betebeharrei dagokienez, pertsona guztiak berdinak direla onartzea, onarpen hori aldez aurretik beharrezkoa baita herritar arduratsuak izateko.
Berdintasunerako borrokan Foroan lan egiten dutenek euren planteamendu eta lan-taldeetan emakumeen baldintza, egoera eta premiak sistematikoki kontuan hartzea bultzatuko da, betiere emakumeek organoetan duten partaidetza berdintasunezkoa izateko mesedetan, eta hori guztia botere publikoen eginkizun garrantzitsuenetako bat edozein diskriminazio-motaren aurka borroka egitea dela uste dugulako.
Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitzen zaio, nahiz eta ez den honen egitura hierarkikoan integratuko.
Euskadiko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa aholkularitza-organo askotarikoa da, helburutzat inmigrazio-politika aktibo osoa garatzeko laguntza eskaintzea duena, herritar etorkinen gizarteratzean oinarriturikoa, bertan Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuz kanpoko erakundeek, elkarteek, sindikatuek eta enpresaburuek parte hartuko dutela, Euskal Herri Administrazioekin batera.
Ondokoak dagozkio Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroari:
Inmigrazio Zuzendaritzari aholkatzea, edo, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko inmigrazio-kontuetako koordinazio-organoari, Euskal Autonomia Erkidegoko etorkin atzerritarren gizarteratze-neurriei buruz.
Iritzi eta informazioen komunikazioa eta trukea sustatzea etorkin atzerritarren eta harrerako gizartearen artean.
Proposamenak egitea Inmigrazioko Euskal Plana landu eta berraztertzeko.
Proposamenak eta gomendioak egitea Herri Administrazioei atzerriko etorkinen gizarteratzea bultzatzeko bidean.
Gizarteratze-kontuetan Euskal Herri Administrazioetan gauzatzen diren programa eta jarduerei buruzko informazioa biltzea.
Gizarte-erakundeetako proposamenak bideratzea, haien jarduera inmigrazio-fenomenoarekin lotuta badago, herritar etorkinen eta harrerako gizartearen arteko bizikidetza eta gizarte-kohesioaren mesedetan eta integrazioa errazteko.
Azterketak edo ekimenak ahalbidetzea herritar etorkinen gizarteratzearekin loturiko proiektu eta programei buruz eta sentsibilizazio-ekimenak bultzatzea inmigrazio-kontuetan.
Inmigrazioaren esparruan Euskal Herri Administrazioek landu beharreko edo gauzatutako arauak eta jarduketak ezagutzea eta proposamenak aurkeztea.
Inmigrazioari buruzko beste Foroekin eta Giza Eskubideen defentsan lan egiten duten Erakundeekin koordinatzea eta, hala badagokio, lankidetzan aritzea.
Herritar etorkinen gizarteratze-kontuetan nazioz gaindiko erakundeetatik datozen gomendioak behar bezala betetzeko neurriak proposatzea.
Inmigrazioko Euskal Planak esleitzen dizkion eta haren aplikaziotik dagozkion gainerako funtzio guztiak edo Euskal Erakunde edo Administrazioek agintzen dizkiotenak herritar etorkinen gizarteratzea errazteko.
– Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak Osoko Bilkuran eta Batzordeen bidez, Lan-Batzordeak edo Iraunkorrak direla, funtzionatuko du.
Herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Osoko Bilkura, organo paritario eta formal gisa, 32 kidek osatuko dute (presidentea, 30 batzordekide eta idazkaria). Azken honek hitza bai, baina botorik ez du izango. Inmigrazio zuzendaria izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko ordezkaria, eta presidenteorde karguan jardungo du, eginkizunak presidentearen ordezkapenez bere gain hartzen ez dituenean.
– Sei Lan Batzorde izango dira hasiera batean: (1) Gizarte Baliabideak eta Etxebizitza, (2) Gizarte- eta lan-mailako txertatzea, (3) Arreta juridikoa eta giza eskubideak, (4) Hezkuntza, (5) Osasuna, (6) Herritarren Partaidetza, Kultura eta Sentsibilizazioa, iraunkorrak izango direnak, eta Foroko Osoko Bilkurak erabakitzen dituen gainerako guztiak, iraunkorrak edo aldi baterakoak direla, Batzorde Iraunkorrak proposatuta, hala badagokio.
– Batzorde iraunkorra ordezkaritzakoa izango da eta bere eginkizun nagusia Lan Batzordeen lana bultzatzea izango da.
– Inmigrazio Zuzendaritzaren berezko baliabideak izango dira Idazkaritza Teknikoaren oinarri eta Inmigrazio zuzendariaren Zuzendaritzapean egongo dira, eginkizun nagusitzat Osoko Bilkuraren eta Foroko Batzordeen administrazio-zereginak eta lanak erraztea izango duela.
– Ahaleginak egingo dira Osoko Bilkuran eta Batzordeetan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin.
– Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren presidentzia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egokituko zaio, edo, hala badagokio, inmigrazio-kontuetan eskuduntza bere gain hartzen duen saileko sailburuari.
– Ondoko atribuzioak dagozkio Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko presidenteari:
Foroaren ordezkaritza izatea, haren bozeramaile-lanak betez.
Ohiko eta ohiz kanpoko bilkuren deialdia egitea, baita gai-zerrenda finkatzea ere, batzordekideek nahikoa aurretiaz aurkezturiko eskariak kontuan hartuta.
Bilkuretako buru izan eta bilkurak amaitutzat ematea, baita eztabaidetan moderatzaile-lanak egitea ere.
Bozketa erabakitzea berdinketarik badago.
Foroaren erabakien aktak eta egiaztagiriak bisatzea.
Erabaki honetako xedapenen betetzea ziurtatzea.
Foroaren erabakiak egokitzat jotzen diren Organizazio eta Erakundeetara eramatea.
Organo kolegiatu bateko presidente-karguari datxezkion gainerako funtzio guztiak betetzea.
– Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendariak edo inmigrazio-kontuetan arduradun den Eusko Jaurlaritzako zuzendariak izango du Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko presidenteorde-kargua.
– Ondoko atribuzioak dagozkio Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko presidenteordeari:
Presidentea bere atribuzio guztietan ordezkatzea.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ordezkatuz batzordekidea den aldetik berezkoak dituen eginkizunak betetzea Foroaren presidentearen eginkizunak ordezkapenagatik bere gain hartzen dituenean.
– Ondokoak dira Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Osoko Bilkurako kide:
Hamabost lagun, sailburuorde edo zuzendari kargua dutela, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru eta Tokiko Administrazio Autonomikoaren ordezkaritzan, honela banatuta:
Zazpi Eusko Jaurlaritzako ondoko Sailak ordezkatzeko:
– Bat Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ordezkatzeko.
– Bat Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila ordezkatzeko.
– Bat Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ordezkatzeko.
– Bat Osasun Saila ordezkatzeko.
– Bat Kultura Saila ordezkatzeko.
– Bat Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatzeko.
– Bat Herrizaingo Saila ordezkatzeko.
Bat emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko kontuetan eskudun den Erakunde edo Institutua ordezkatzeko, Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer (Emakunde).
Hiru Lurralde Historikoetako hiru Foru Aldundiak ordezkatzeko.
Lau Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak ordezkatzeko. Dena den, ordezkariak izango dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalek.
Sei Foroko Osoko Bilkuran ordezkari gisa parte hartzea eskatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteak ordezkatzeko, honela banatuta:
– Bat Lurralde Historiko bakoitzeko herritar emigranteen elkarteak ordezkatzeko.
– Bat Lurralde Historiko bakoitzeko herritar etorkinak babesteko elkarteak ordezkatzeko.
Lau inmigrazio-kontuetan lan egiten duten Autonomia Erkidegoko esparruko sindikatu nagusiak ordezkatzeko.
Lau Euskal Enpresaburuak ordezkatzeko.
– Bat Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea (ADEGI) ordezkatzeko.
– Bat Bizkaiko Enpresaburuen Elkartea (CEBEK) ordezkatzeko.
– Bat Arabako Enpresa Sindikatua (SEA) ordezkatzeko.
– Bat Euskal Kooperatiben Elkartea ordezkatzeko.
Bat nekazaritza-erakunde profesional nagusiak ordezkatzeko.
– Batzordekideen izendapena idazki bidez jakinaraziko zaio Idazkaritza Teknikoari, eta honela egingo da:
Jaurlaritzako Sailak ordezkatzen dituzten batzordekideak dagozkien sailburuek izendatuko dituzte.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-aukerako kontuan eskuduna den Erakundea ordezkatzen duen batzordekidea Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer (EMAKUNDE) Erakunde autonomo administratiboko zuzendariak izendatuko du.
Foru Aldundiak ordezkatzen dituzten batzordekideak dagozkien Erakundeetako funtzionamendu-arauen arabera izendatuko dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak ordezkatzen dituzten batzordekideetatik hiru Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalek izendatuko dituzte, eta laugarrena Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL).
Honela izendatuko dituzte inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteak ordezkatzen dituzten batzordekideak:
– Lehenik, Foroko Osoko Bilkurako ordezkari gisa izendapen-prozesuan parte hartzea eskatu duten Lurralde Historiko bakoitzeko etorkin-elkarteen eta etorkinak babesteko elkarteen artean lortu beharreko adostasun bidez. Aho batez egin beharreko izendapen hori Foroko Osoko Bilkurako elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko Idazkaritza Teknikoak ezarritako epea amaitu aurretik gauzatu beharko da, dena den.
– Egun hori iristean adierazitako batzordekide horiek adostasunez izendatuko ez balituzte, Inmigrazio zuzendariak izendatuko lituzke. Izendapen hori aginduz egokituko zaio Lurralde Historiko bakoitzeko dagozkion elkarteen abal-kopuru handiena biltzen duen elkarteak æetorkinena dela, etorkinak babesteko delaæ proposaturiko pertsonari, elkarte horiek Parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan alta emanda badaude elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan.
Inmigrazio-kontuetan lan egiten duten Autonomia Erkidegoko esparruko sindikatu nagusiak ordezkatzen dituzten batzordekideak sindikatu horietako dagozkien organoek izendatuko dituzte, haien prozedura-arauen arabera, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.
Enpresaburuen Elkarteak ordezkatzen dituzten batzordekideak enpresa-erakundeetako bertako organoek izendatuko dituzte, haien prozedura-arauen arabera, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.
Euskal Kooperatiben Elkartea ordezkatzen duen batzordekidea haren prozedura-arauen arabera izendatuko dute, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.
Nekazaritza-erakunde profesional nagusiak ordezkatzen dituen batzordekidea erakunde profesionalek izendatuko dute, haien prozedura-arauen arabera, eta, edozein kasutan ere, indarrean dagoen legediaren arabera.
– Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Osoko Bilkurako batzordekideei ondokoa dagokie:
Nahikoa aurretiaz jasotzea bilkuren gai-zerrenda biltzen duen deialdia eta bertan agertzen diren gaiei buruzko informazioa.
Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.
Botoa emateko bere eskubidea bete eta boto partikularra ematea, baita bere botoaren zentzua eta justifikatzen duten arrazoiak adieraztea ere.
Batzorde Iraunkorreko kideak izendatzea.
Galde-eskeak aurkeztea.
Beharrezko informazioa lortzea esleitutako eginkizunak betetzeko.
Batzordekide-karguari datxezkion gainerako eginkizun guztiak.
– Batzordekideen karguaren iraupena hiru urtekoa izango da, izendapenaren arduradun den pertsonak, organizazioak edo erakundeak berariaz ezeztatu ezean, eta euren agintaldia amaitzean berriz aukeratu ahal izango dituzte, edo agintaldia amaitu aurretik kargutik kendu izendapen-prozedura bera dela medio. Ezeztatzerako zein izendapen berrirako adostasunik ez dagoen kasuan 7.2.e) artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera izendaturiko batzordekideak karguan berariaz ezeztatzea kasu bakarrean izango da baliozkoa: izendapenaren unean Parte Hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan bildutako elkarteen bi herenak babesten badu ezeztatze hori, eta egintza berean abal-kopuru nahikoa aurkezten bada ordezkapenari ekiteko. Inmigrazio zuzendariak batzordekide berria izendatuko du, ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzea eskatu zuten eta Foroko Osoko Bilkurako Elkarteen Ordezkariak izendatzeko prozesuan Parte Hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan altan jarraitzen duten elkarteen abalen gehiengo absolutua biltzen duen batzordekidea, hain zuzen ere.
– Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzaren langile teknikoek osatzen dute Idazkaritza Teknikoa. Inmigrazio zuzendariak pertsona bat izendatuko du Foroko Osoko Bilkurako idazkariaren berezko eginkizunak bete ditzan.
– Ondoko eginkizunak izango ditu Idazkaritza Teknikoak:
Batzordekideen izendapenak jasotzea, haien abalak eta ezeztatzeak, jakinarazpenak, datu-eskariak, zuzenketak edo jakin beharreko beste edozein idazki-mota.
Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko, abalak aurkezteko eta adostasunik eza dela-eta batzordekideak izendatzeko epea ezartzea.
Osoko Bilkurako Batzordekideen eta euren ordezkarien izendapena bermatzea.
Batzordeen eraketa bermatzea.
Foroko Osoko Bilkuran ordezkari gisa Elkarteek parte hartzeko eskaerak jaso eta erregistratzeko prozedura antolatzea.
Foroko Osoko Bilkuran Batzordeen funtzionamendu-araudia eta honen aldaketak proposatzea.
Idazkaritza Teknikoaren eginkizunari datxezkion gainerako funtzio guztiak.
– Ondoko eginkizunak izango ditu idazkariak:
Bilkuretara bertaratzea, hitza duela baina botorik ez.
Bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea.
Kontsulten, irizpenen eta harturiko erabakien egiaztagiriak ematea.
Foroko Osoko Bilkurako bilkuren deialdia egitea Presidentziaren aginduz, baita bertako kideentzako zitazioak ere.
Foroko Osoko Bilkurako idazkari-karguari datxekion beste edozein.
Herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Foroko Osoko Bilkuran parte hartzen duten Erakunde eta Organizazioak ordezkatuz jardungo duten pertsonekin batera, horiek ez daudenean horien eginkizunak beteko dituzten ordezkoak izendatuko dituzte.
Foroko Osoko Bilkurak urtean ohiko osoko bilkura bat egingo du gutxienez, eta haren deialdia presidenteak egingo du, eta honek ezohiko bilkurak deitu ahal izango ditu justifikatuta iruditzen zaionean edo Foroko Osoko Bilkurako kideen herenak hala eskatzen duenean.
– Foroko Osoko Bilkurako kide diren legez eraturiko Jaurlaritzako Sail, Erakunde, Organizazio eta Elkarteak izango dira Lan Batzordeetako kide, baita inmigrazioarekin lotuta daudenak ere, nahiz eta entitatearen xedea inmigrazioa soilik ez izan. Osoko Bilkurak, Idazkaritza Teknikoak hala proposatuta, ordezkaritza-modu egokiena arautu ahal izango du, Batzorde bakoitzean aztertu beharreko gai eta kontuen ezagutza- eta kualifikazio-irizpidearen arabera.
– Hamabi lagunek osatuko dute gehienez Lan Batzorde bakoitza.
– Lan Batzorde bakoitzak koordinatzaile bat izendatuko du eta honen eginkizun nagusia Lan Batzordea Batzorde Iraunkorrean ordezkatzea izango da.
– Erakunde, organizazio edo elkarteak Lan Batzorde bateko edo hainbateko kide izan litezke, betiere batzordearen xedea haien jarduerarekin lotuta badago.
– Batzorde Iraunkorrak Foroko Osoko Bilkuraren bilera guztietan nahitaez emango du Lan Batzorde guztien eguneraturiko osaeraren berri, baita azken bilkuraz geroztik bakoitzak eginiko lan eta proposamenen berri ere.
– Foroko Osoko Bilkurak, Idazkaritza Teknikoak hala proposatuta, Lan Batzordeen Funtzionamendu Araudia onetsiko du.
– Foroko Osoko Bilkurak, Inmigrazioko Euskal Planak edo bere Funtzionamendu Araudiak esleitzen dizkioten guztiak izango dira Lan Batzordeen eginkizun.
Edozein kasutan, eta onetsi beharreko arauen ondoriozko atribuzioen kalterik gabe, Lan Batzordeak arduratuko dira, bakoitza bere esparruan, Foroko Osoko Bilkurako lanak prestatzeaz, egokitzat jotzen dituzten proposamenak aurkeztuz.
– Ahaleginak egingo dira Lan Batzordeetan emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua izateko.
Ezartzen diren Lan Batzordeetako koordinatzaileek eta Foroko Idazkaritza Teknikora adskribituriko langileek osatuko dute Batzorde Iraunkorra.
Batzorde Iraunkorra ordezkaritzakoa izango da, eta horrenbestez, Osoko Bilkuraren Funtzionamendu Araudian erregulatuko da haren funtzionamendu-erregimena. Ondoko eginkizunak ditu, besteak beste:
Lan Batzordeen lana bultzatzea.
Osoko Bilkurari Lan Batzordeen eginkizunak proposatzea.
Osoko Bilkurari Lan Batzorde berriak sortzeko proposatzea.
Foroko Osoko Bilkurari Lan Batzordeen lan eta proposamenen berri ematea.
Foroko Osoko Bilkurak esleitzen dizkion eginkizun guztiak.
– Inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesua antolatzeko, Foroko Osoko Bilkuran ordezkarien izendapenean parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburua eramango dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzan.
– Liburu hori informatikoki egituratuko dute eta Lurralde Historikoen arabera banatuko dute batez ere. Era berean, lurralde bakoitzaren barruan bereiz sartuko dituzte herritar etorkinek osaturiko elkarteak eta herritar etorkinak babesteko elkarteak.
– Bi lurralde historikotan edo gehiagotan zinez finkatutako Elkartea lurralde historiko bakoitzari dagozkion ataletan sar daiteke, eta Foroan izango duen ordezkaritzari dagokionez, inmigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteak ordezkatuz batzordekide zein lurralde historikoren izenean aukeratuko duten aukeratuko du.
– Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko epea Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesu bakoitzean Inmigrazio zuzendariak ezarritakoa izango da, eta ezohiko arrazoiak izan ezean hiru urtean behin zabalduko da.
Ondoko eskakizunak bete behar dituzte elkarteek ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko:
Legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda duela egiaztatzea.
Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzeko eskatzen den Lurralde Historiko bakoitzean garaturiko jarduerak biltzen dituen memoria aurkeztea.
Foroko Osoko Bilkuran Elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan Parte hartzeko Eskaerak Jasotzeko Liburuan parte hartzeko eskaera aurkeztea, I. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
Prozedura zigortzailerik edo diru-laguntzak itzultzeko prozedurarik irekita ez izatea.
– Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaerek sortutako informazioak datuak babesteari buruzko legedia errespetatuko du.
– Inmigrazio Zuzendaritzak EHAAn berariazko argitalpena eginez jakinaraziko du Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea.
– Elkarteek Ordezkarien elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzeko eskaera Foroko Osoko Bilkuran aurkeztu beharko dute Inmigrazio Zuzendaritzak aurkezturiko epean eta I. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
– Eskaera-epe horren barruan adostasun-agiria ere aurkeztu beharko dute, edo guztien adostasuna lortzen ez bada, 7.2 e) artikuluan aipaturiko abalak.
– Ordezkariak izendatzeko prozesuaren ekintzetan (abalak aurkeztu eta ezeztatzea, izendatzea, ordezkatzea...) parte hartzeko Elkarteek Eskaerak Jasotzeko Liburuan alta emanda behar dute egon. Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko hurrengo prozesuetan parte hartzeko eskaerari eusteko, izendatzeko prozesu berrian parte hartu nahi dutela jakinarazi beharko dute eta aurreko urtean Elkarteak eginiko jardueren memoria aurkeztu, eskaera berriaren epea amaitu aurretik. Aurkezteko epea amaitu aurretik memoria hori aurkezten ez duten elkarteek ezin izango dute beste elkarterik abalatu edo elkarteok ezin izango dira abalatu urte horretan egin daitekeen izendatzeko prozesuan, Dekretu honetako 7.2 e) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta baja emango zaie ofiziozko Eskaera Liburuan.
Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko lehenengo Osoko Bilkura xedapen hau indarrean sartzen denetik sei hilabete baino lehen eratu beharko da lehenengoz.
Idazkaritza Teknikoaren eginkizun nagusia lehenengo Osoko Bilkura horretara bertaratu beharreko batzordekide guztien izendapena bermatzea izango da, Foroko lehenengo Osoko Bilkura eratzen den arte.
Lehena.– Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren 30/1992 Legeko —azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa— II. tituluko II. kapituluan bildutako arauei eta Dekretu honetan xedatutakoari egokituko zaio, eta Foroak berak ezarriko ditu bere antolamendu-berezitasunak.
Donostia-San Sebastiánen, 2002ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Eskaera- zk.
..................................................................................................................................................................... JN/AND., NAN/ANZ ............................ zk. duena, etorkinen / etorkinen aldeko1 honako Elkartearen Legezko Ordezkari gisa,
ESKATZEN DU 200 . urteko Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzea eta Eskaerak Jasotzeko Liburuan sartzea, eta ondoko datuak jakinarazten ditu horretarako:
ELKARTEAREN IZENA:
HELBIDEA:
HERRIA:.
KP:................................................ LH:
TELEFONOA: FAX:......................................................................
E-MAIL:.
HARREMANETARAKO PERTSONA:
TEL.:.
2ELKARTEEN ERREGISTRO-ZENBAKIA:.
3IDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBAKIA (IFZ):
4FOROKO OSOKO BILKURAN BATZORDEKIDEA ZEIN LURRALDE HISTORIKOTAN (BAKARREAN IZAN BEHAR DU)IZENDA DEZAKETEN:.
5ERREGISTROKO ATAL HAUETAN ESKATZEN DU SARTZEKO:
LURRALDE HISTORIKOA.
MODALITATEA
(e)an, 200 ko ren (e)an.
Stua.
OHARRA: Eskaera honekin batera Estatutuen eta aurreko urteko jardueren memoriaren kopia entregatu behar da.
1 Ezabatu ez dagokiona.
2 Adierazi Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko zenbakia.
3 Adierazi Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
4 Adierazi Foroko Osoko Bilkuran gainerako elkarteak ordezkatzearren Elkartea batzordekide zein Lurralde Historikotan izenda dezaketen.
5 Adierazi Elkarteak bere jarduera zein Lurralde Historikotan garatzen duen eta Elkartea etorkinena edo etorkinen aldekoa ote den.
FOROKO OSOKO BILKURAN ELKARTEEN ORDEZKARIAK IZENDATZEKO PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKAERA BETETZEAN KONTUAN HARTU BEHARREKO ARGIBIDEAK (Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa arautzen duen Dekretuko 15., 16., 17. eta 18. artikuluak)
ALTA ETA BAJA ESKAERAK JASOTZEKO LIBURUAN
Foroko Osoko Bilkuran elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzea eskatzeko Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskaera behar bezala beteta, eta eskaturiko dokumentazioa erantsi ezarritako epean.
Eskaerak Jasotzeko Liburuan alta emateak Foroko Osoko Bilkuran Elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesuan parte hartzea ahalbidetuko dio Elkarteari.
Eskaerak Jasotzeko Liburuan altan jarraitzeko eta ordezkariak izendatzeko prozesu berrian parte hartu ahal izateko, Elkarteek aurreko urtean eginiko jardueren memoria aurkeztu beharko dute Inmigrazio Zuzendaritzan. Memoria hori aurkezten ez duten Elkarteei baja emango zaie ofizioz eta ezin izango dute izendatzeko prozesu berrian parte hartu.
PARTE HARTZEKO ESKAERAK JASOTZEKO LIBURUAREN ANTOLAMENDUA ETA EGINKIZUNAK
Parte hartzeko eskaerak duen eragin bakarra Foroko Osoko Bilkuran inmigrazio-kontuetan lan egiten duten Elkarteen ordezkariak izendatzeko prozesua antolatzea da.
Eskaeran espreski adierazi beharko dute Elkarteak ordezkatzeko batzordekide zein Lurralde Historikotan aukera dezaketen.
Eskaerak Jasotzeko Liburua hiru ataletan banatuko dute, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru Lurralde Historikoekin bat etorriz.
Parte hartzeko eskaeran Elkartearen lurralde-esparrua adierazi beharko da, hainbat ataletan sartzeko, eta Elkartea etorkinena (herritar etorkinek osaturikoa) edo etorkinen aldekoa (herritar etorkinak babesteko) ote den.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Indargabetutakoa: 67/2023 DEKRETUA, maiatzaren 9koa, Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroa sortzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko irailaren 26koa, Migrazio eta Asilo zuzendariarena, zeinaren bidez bi lan-batzorde berri sortzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarteratzeko eta Gizarte Partaidetzarako Foroaren egituraren barruan.
- Ikus: 75/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 538/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko urriaren 20koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez epea zabaltzen baita honako liburu honetan eskaera berriak jasotzeko eta aldez aurretik egindako eskaerei eusteko eskabideak aurkezteko: Euska
- Ikus: 191/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2003ko apirilaren 30koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, herritar etorkinen integrazio eta partaidetzarako Foroko organoen funtzionamendu-araudiaren argitalpena agindu eta Lan Batzordeetan sartzeko epea zabaltzen duena.
- Ikus: 373/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez bi lan-batzorde berri sortzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren egituraren barnean.
- Aldatutakoa: 213/2004 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 42/2011 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.